3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
-
Upload
mikel-sevillano-sampedro -
Category
Documents
-
view
224 -
download
0
Transcript of 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
1/12
Gatazken Konponketa Baketsua
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
17
Hirugarren Ikasgaia
Hirugarren Ikasgai
honetan, egiturazko
printzipioen
azterketarekin
jarraituko dugu, kasu
honetan gatazken
konponketa
baketsuaren
printzipioa aztergai
izango dugularik.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
2/12
3. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
18
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
3/12
Gatazken Konponketa Baketsua
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
19
3. Ikasgaia: Gatazken KonponketaBaketsua
3.1 Sarrera. Printzipioaren nondik norakoa.Ikasgai honetan Gatazken Konponketa Baketsuaren printzipioa izango dugu aztergai. Printzipio
honen zergatia, Estatuei zenbait baliabide eman behar zaizkiela gatazkak modu baketsuan
konpontzeko gai izan daitezen da.
Printzipio honen oinarriak, Nazio Batuen Kartaren 2.3 artikulua dauzkagu Batzar Nagusiaren
2625 (XXV) ebazpenean garatzen da Nazioarteko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziarekin
batera.
Printzipio honen edukia bikoitza dela esan dezakegu: alde batetik, obligazio bat suposatzen du
Estatuentzat, konponbide baketsua bilatzeko obligazioa ezartzen baitie. Baina, aldi berean
askatasun bat ere bada, Estatuek askatasunez aukeratu ahal izango baitute prozedura beti ere
baketsua bada.
Printzipio hau Estatuen berdintasunean oinarritzen da Batzar Nagusiaren 2625 (XXV)
ebazpenari jarraiki. Horren ondorioz, hirugarren estatuek errespetatu beharko dute alderdien
independentzia beraien arteko gatazken konponketan eta ezin izango dute parte hartu ez bada
beraien zerbitzu onak eskaintzeko. Aldi berean, alderdiak konponketa prozedura konkretu bat
aukeratu dutenean, haien arteko berdintasun prozesala egon beharko da.
Printzipio honen edukiaren funtsa da alderdiek konponketa batera iristea beraiek nahi duten
prozedura aukeratuz Kartaren 33.1 eta BNren 2625 (XXV) ebazpenaren testuak adierazten
duten moduan. Beraz, gatazka bat sortzen denean bi alderdien artean, bien artean hitzartu
beharko dute prozesu zehatz bat, Segurtasun Kontseiluak horren berri izateko aukera izango
duelarik eta alderdiei gomendioak emateko eskubidea izango duelarik, bakearen segurtasuna
bermatzeko xedez, Kartaren 36-38 artikuluei jarraiki. Segurtasun Kontseiluak, hala ere, ez da
legitimatuta egongo alderdiei prozesu zehatz bat inposatzeko.
Azkenik, printzipioaren norainokoa izango litzateke, konponbide baketsu, justu eta azkarrena
lortzeko obligazioa ezartzea alderdiei gatazka baten aurrean. Obligazio hori iraungo du nahiz
eta hasierako ahalegin batean ez lortu. Beraz, prozesua aukeratzeko desadostasunik balego,
beste modu baketsuak bilatu beharko dituzte gatazkarekin amaitzeko eta, desadostasuna
irauten badu, Segurtasun Kontseiluaren eskuetan jarri beharko lukete arazoa. Izan ere, ez bada
laster topatzen gatazka konpontzeko modurik, uler daiteke gatazka larriagoa izango dela eta
beraz, nazioarteko bakea eta segurtasuna kolokan jarriko lirateke, zeinak Segurtasun
Kontseiluaren babespean daude. Horregatik alderdiak ez badira laster ados jartzen, SKak esku
hartuko du.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
4/12
3. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
20
Puntu honetara iritsita, komenigarria da nazioarteko gatazkaren definizio bat ematea. Beraz,
esan daiteke, nazioarteko gatazka bat zera dela: Nazioarteko eztabaida bat, bi subjektuen
artean zuzenbidezko edo egitatezko puntu baten inguruan sortzen den desadostasuna da.
Desadostasun hau, tesi juridiko edo interesei buruzkoa izango delarik. (Nazioarteko Justizia
Auzitegia). Definizioa ondo ulertzearren, beharrezkoa da argi edukia bertan aipatzen diren hiru
ideia:
Bi Estatu edo gehiagoren artean aurkako jarrera bat ematea. Eztabaidaren kanporatzea ematea. Bertan arrazoi juridiko zein politikoak egon daitezke.
a. Gatazkak era baketsuan konpontzeko prozedurak.Nazio Batuen Kartaren 33.1 artikuluak honako prozedura motak aurreikusten ditu Estatuen
arteko gatazken konponketa baketsurako:
Negoziazioa Ikerketa Bitartekaritza Adiskidetzea Arbitraia (E) Konponbide judiziala (E) Eskualde mailako sistemak Alderdiek aukeratutako beste bide baketsuak.
Azken puntu horretan emandako askatasuna, erabatekoa da, eta edozein bide erabiltzea
erabaki dezakete. Hala ere, praktikak erakusten duen moduan, negoziazioa da erabiliena, gero
azalduko dugun moduan.
Behin prozedurak aipatuta, prozeduren sailkapenari erreparatu beharko diogu. Izan ere,
Doktrinak bi multzotan banatu izan ohi ditu. Alde batetik, konponketa guztiz alderdien esku
uzten dituzten prozedurak, hau da, eskumenezkoak izango genituzke, horien adibide
negoziazioa daukagularik. Bestetik, konponketan hirugarren baten esku hartzea neurri batean
edo bestean baimentzen duten prozedurak, beraz, eskumenezkoak, horien adibide arbitraia
eta konponbide judiziala ditugularik.
Eskumenezko bideak, bi printzipioetan oinarritzen da: inpartziala den hirugarren baten esku
uztea gatazka, eta hirugarren horren erabakia loteslea izatea. Beraz, gainontzeko prozedurak
jarraitzeko aukera ixten da. Horregatik, eskumenezko bideei atea irekitzeko, lehenik
gainontzekoak bukatuak egon behar dute.
Bitartekaritzan, hirugarren baten laguntza izango dute, baina ez da loteslea izango bere
erabakia, baizik eta bere funtzioa bi alderdiak hurbiltzea izango da.
3.2 Eskumenezkoak ez diren prozedurak.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
5/12
Gatazken Konponketa Baketsua
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
21
3.2.1 Negoziazioa.Lehen esan bezala, praktika aztertuta, negoziazioaren nagusitasuna ematen da. Izan ere, modu
horretan, estatuak ez dituzte bere interesak beste hirugarren baten esku uzten. Gainera,
merkeagoa da eta gatazka, bien adostasunaren bidez amaitzen da. Adostasunera iritsiko ez
balira, beste prozedurak jarraitzeko aukera egongo da.
Negoziazioa diplomatikoa da eta konponbide baketsuen bitartekari nagusiak dira: bide malgu,
zuzen eta azkarrak dira. Negoziazioa era askotarikoa izan daiteke: bilera bat, notak etab.
Horretarako diplomatiko talde bat sortzen da behin behinerako, negoziazioa aurrera
eramateko eta behin negoziazioa amaituta, taldea desegingo da.
Negoziazioaren prozedura, kontutan hartuta alderdien posizioen bateratzea eta adostasuna
berekin daramala, agerian uzten du Nazioarteko Zuzenbidean oinarri oinarrizkoa den hastapen
bat: bien eskubide eta betebeharren sortze eta aldatzea.
Bestalde, Kartak bere 3.1 artikuluan ezartzen badu alderdiek ahalik eta azkarren konpondu
behar dutela beraien gatazka eta horretarako, biderik egokiena eta azkarrena negoziazioa
bada, ondorioztatu daiteke estatuek ezin diotela negoziazioari uko egin.
Negoziazioaren ukanbeharrak edo baldintzak honako hauek dira:
Ezin da ez mehatxurik ez hertsapenik erabili. Horretaz gain, ezin dira itxurak egin,helburua da adostasun batera iristea. Borondatea egon behar du akordio batera
iristeko.
Alderdien proposamenak ezin dira inposatu. Aurrekoarekin lotuz, ez luke zentzurikizango alderdien artean akordio bat saiatzea, alderdi bakoitzak bere proposamenak eta
ideiak inposatzera badoa negoziaketara.
Fede onez aritu beharra.Negoziazioa bide autonomo edo beste prozedura baten aurrean izan daiteke. Horretaz gain,
Negoziazioa legez babestutako sekretupean egin behar dira.
3.2.2 Bitartekaritza.Prozedura bikoitza daukagu hemen. Alde batetik, arartekaritza eta bestetik, bitartekaritza.
Bietan hirugarren bat egongo da, baina beraien arteko desberdintasuna, hirugarrenaren esku
hartzearen norainokoan datza; hala, Arartekaritzan, hirugarren inpartzialak aldeen artean
harremana sortzen saiatzen da, eta aldeek burutzen dituzte proposamenak eta, Bitartekaritzan
berriz, hirugarrenak alderdiak hurbiltzeaz gain, gomendioak luzatu, proposamenak egin etab.
egingo ditu.
Beraz, arartekaritzaren funtzioa alderdien arteko komunikabide izatea izango da, eta horiek
harremanetan jartzea besterik ez.
Praktikan, biak lotuak doaz. Hirugarrena zein den arabera, eragina gatazkan handiagoa edo
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
6/12
3. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
22
txikiago izan daiteke.
Bitartekariak, Estatuak (Suitza, Holanda, Vatikanoa ) edo pertsonalitateak izan daitezke.
Beste askotan, gobernu arteko erakundeak izan daitezke bitartekariak.
3.2.3
Adiskidetza (conciliacin)
Kasu honetan ere, gatazkan dauden estatuekin batera, hirugarren elementu bat topatuko
dugu: pertsona kualifikatuez osatutako komisioa bost kidez osatuta egongo dena. Helburua,
horietako bi bakoitzak bat aukeratzea eta besteak adostasunez, gatazka objektibo bilakatzeko
informazioa lortuz.
Aldi berean, komisio hauek alderdien ikuspuntuak adosten saiatzea dira eta negoziazioarekin
gertatzen den moduan, edozein gatazka motarako erabili daiteke.
3.2.4 Nazioarteko ErakundeakNazioarteko erakunde guztiek dute beren testuetan, kideen arteko gatazkak adosteko bideak.
Beraz, estatuak erakundeetara jo dezakete gatazkak konpontzeko bide desberdinen bidez.
Nazio Batuen Erakundea izango da horietako bat eta Kartaren VI. Kapituluan gatazken
konponketa baketsuan topatuko dugu. Horretarako, Segurtasun Kontseilua, Batzar Nagusia eta
Idazkari Orokorra dauzkagu.
Erakunde bakoitzaren parte hartzea aztertu baino lehen, komenigarria da bereizketa bat egitea
gatazken inguruan. Izan ere, Nazioarteko Erakundeak ebatz ditzaketen gatazkak, bi multzotan
banatzen dira: erakundeko barne gatazkak batetik eta erakundeko kanpo gatazkak bestetik.
Lehenengo kasuan, gatazka Erakundearen estutuaren inguruan sortzen da Erakunde beraren
organoen artean, Erakundea eta bere kide edo funtzionarioen artean, edo kideen artean
tratatu eratzailearen interpretazioaren inguruan. Baina guri interesatzen zaizkigun gatazkak
bigarrenak dira, kanpo gatazkak, alegia.
Funtzio hau egikaritzeko legitimatuta dauden Erakundeak Segurtasun Kontseilua, Batzar
Nagusia eta Idazkari Orokorra izango dira.
Segurtasun kontseiluaren kasuan, lau modutan parte har dezake:
Berezko ekimenez (34. artikulua) gatazkak ikusterakoan proposamenak egin ditzake. Estatu kide edo ez kide baten ekimenez (35. artikulua). Batzar Nagusiak eskatuta (11.2eta 11.3artikuluak). Idazkari Orokorraren ekimenez (99. artikulua).
Har ditzaketen neurriak honako hauek dira:
Ikerketak burutzea (34. artikulua): misio bereziak egitea misio bereziak,diplomatikoenak edo Idazkari Orokorrenak izan daitezke. Egitateak finkatuta, aldeak
konponbide baketsu batera zuzentzea (33.2artikulua)
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
7/12
Gatazken Konponketa Baketsua
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
23
Irtenbideak proposatu alderdien artean akordiorik ez bada lortzen (36.3artikulua)Batzar Nagusiaren kasuan, Kartako 11. artikuluak eskuduntza orokorra ematen dio, bake eta
segurtasun arloan eztabaidatu ahal izateko. Hala ere ez da biderik erabiliena, ez baita
exekutiboa eta beraz, ez da loteslea.
Eskaera, estatu kideak edo kide ez direnak egin dezakete.
Azkenik, Idazkari Orokorrari dagokionez, Kartako 99. artikuluak Segurtasun Kontseiluari gai bat
azter dezan eskatu diezaioke. Beraz, Segurtasun Kontseiluaren menpe jardungo du.
Idazkari Orokorraren papera sendotu egin da azken hamarkadan, inpartzialtasuna dela eta.
Gaur egungo berriz, oraindik ez dauka hain esanguratsua.
3.2.5 Eskualde Mailako organismo eta akordioakEskumenezkoak ez diren prozeduren artean, eskualde mailako organismo eta akordioak daude,zeinak Kartako 52.2 artikuluan aurreikusten diren ahal izanez gero, eskualde mailan
konpontzen saiatu, eskualde mailako organismoak erabiliz. Segurtasun Kontseilura jo aurretik,
beti neurri hauek aurrera eramaten saiatuko dira.
Bi instantzia daude, beraz: alde batetik eskualde mailako organoa daukagu, eta bestetik,
Segurtasun Kontseilua.
Bi arrazoi:
Kulturalki, gatazka ulertzeko erraztasun handiagoa eta baliabide azkarragoa delako gatazka
kronikoa ez bilakatzeko.
3.4 Eskumenezko prozedurak
Eskumeneko prozeduren inguruan, esan beharra dago, eskumenezko prozedurak jarraitzeko,
praktikak erakusten duenaren arabera, gainontzekoak bukatuak behar dutela egon.
Eskumenezko prozeduren bitartez, gatazka amaitzen da, baina ondoren, exekuzioa dator, eta
horren aurrean, Estatuen jarrera desberdina izan daiteke: betetzea eta bai formalki bai
materialki konponduta egotea, edo estatuetako bat ez betetzea erabakitzea. Kasu horretan,
bigarren gatazka bat sortuko litzateke. Bigarren gatazka hori, lehenengo gatazkaren emaitza ez
betetzeagatik sortuko da (arbitraiaren kasuan).
NJAren aurrean, Gatazka juridikoki amaitzen da eta estatuek exekutatuko ez balute,
Segurtasun Kontseiluak erabaki dezake neurriak hartzea edo ez hartzea. Parte hartzea
erabakitzen badu, estatuen gain bi obligazio sortzen dira: sententziaren exekuzioa eta
Segurtasun Kontseiluaren neurriak betetzea. Hala ere, betetzen ez badira, 39.artikulua eta VII.
Kapitulua aktibatuko lirateke.
Gatazkaren larritasunaren arabera, Segurtasun Kontseiluak, neurriak hasiera batean har
ditzake neurriak. Horretaz gain, askatasunaren edozein momentuan har ditzake neurriak.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
8/12
3. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
24
Eskumenezko prozeduren bidez, beraz, gatazka, beste hirugarren baten esku uzten da, eta
gainera, horren erabakia loteslea izango da.
Eskumenezko prozedura desberdinak aztertzera goaz orain, honako hauek direlarik:
3.4.1
Nazioarteko Arbitraia
Metodo hau, eskumenezkoen artean zaharrena da eta erabiliena. Bere hastapenak 1794
urtean kokatzen dira, Jay tratatuarekin, zeinaren bidez, EB eta AEB akordio bat lortu zuten.
Gerren ondorioen artean zenbait erantzukizun ekonomikoen konponketaren beharra
norengan eroriko zen erabakitzeko. Horretarako, beste hirugarren baten esku utzi zuten.
Gaur egun, arbitrai izan daitezke Estatuak, nazioarteko erakundeak eta merkatal soziedadeak.
Gaur egun, gehien erabiltzen dena, azken hori da. Adibide argi bat, inbertsioen soziedadea da.
Elementuei dagokionez, lau dira:
1. Estatuen onespena2. Hirugarren inpartzial bat3. Zuzenbidearen aplikazioa4. Behin betiko eta betebeharreko sententzia.
Onespenari dagokionez, honako mota hauek daude:
Alde batetik, gatazka sortu ondoren, akordio arbitrala lortzea. Honen bitartez, gatazka
zehazten da eta arbitroa izendatzeko pausoak finkatu egiten dira.
Hau da, Kartaren 33.1 artikuluak ematen dien askatasuna erabilita, Arbitraia aukeratzea
gatazka konpontzeko modu gisara, eta horren ondorioz akordio arbitrala zehaztea, gatazka
zehaztuz eta arbitroa izendatuz eta aplikatu beharreko zuzenbidea finkatuz. Aldi berean,
akordioan arbitroen eskuduntza mugatu egingo da.
Gatazka ema aurretik ere egon daiteke onespena. Gatazka duten estatuak aurretik arbitroari
buruzko tratatu bat sinatuz, gatazka gertatu baino lehen aurreikusiz. Tratatu horren edukia,
arbitraia da, eta bere helburua, arbitraiazko sistema zehaztea izango da.
Beste modu bat izango litzateke, tratatuetan klausula bat bereziak ezarriz. Hau da, tratatu bat
sinatzerakoan, tratatuaren aplikazioaren ondorioz sor daitezkeen gatazkak, arbitraiaren
bitartez konponduko direla adierazten duen klausula bat ezarriz tratatuan.
Sistema ohikoenak, tratatuetako klausulak eta akordio arbitralak izango dira.
Bi estatuek adostasuna ez badute ematen, arbitraia ezinezkoa izango da.
Arbitroari dagokionez, ezinbesteko irudia da eta mota desberdinak daude, gero estatuek
askatasuna izango dutelarik erabakitzeko. Hala nola:
Arbitro bakarra, klasikoena da. Izan ere, historian erabili dena hau izan da normalean.Pertsona famatu bat, edo autoritate handiko pertsona bat izendatzea arbitro gisara da
normalena edo ohikoena. Baina sistema honek arazo bat dauka. Normalean erregeak
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
9/12
Gatazken Konponketa Baketsua
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
25
hautatzen direnez eta erregeek ez direnez formazio juristakoak, batzorde bat
izendatzen da, bere lana laguntzeko. Batzordearen lana, txosten juridiko bat eratzea
izango da eta gero, arbitroari pasa. Txostena, ez da loteslea izango, estatuek soilik
arbitro bat hautatu baitute eta bere erabakia izango da loteslea soilik. Arbitroak,
Estatu Buruak, ospe handiko jurista eta diplomatikoak, edo estatuak izan daitezke.
Batzorde mistoa. Batzordeak, bi estatuen nazionalez osatzen dira; beraz, hirugarreninpartzial bat beharrezkoa da, superarbitro izena hartzen duena. Azken hori, bi
estatuen adostasunez aukeratzen da. Kasu honetan, lana ez da arazoa aztertzea eta
erantzuna ematea, baizik eta denek adosten duten sententzia bat lortzea, guztien aho
batasuna lortzea. Beraz, arbitraia eta adiskidetza bitarteko metodo bat izango
litzateke. Baina adostasunik ez balego, superarbitroak erabakiko du azken ebazpena.
Esan beharra dago, Estatuentzat hau izango dela hoberena edo egokiena.
Auzitegi arbitrala. Normalean 3 edo 5 arbitroz osatutako auzitegiak dira, Estatuek,bakoitzak bat aukeratzen dituelarik, eta gainontzekoak adostasunez. Hau da gaur egun
gehien erabiltzen den sistema. Gaur egun arlo komertzialean asko erabiltzen da, baitaarlo publikoan ere. La Hayan, badago auzitegi arbitral iraunkorra. Normalean, arbitroak
ospe handiko juristak izaten dira. Eta funtzionamendua, auzitegi baten modukoa
izango da. Desberdintasuna, Estatuek erabakiko dituztela lehen aipatutako lau
elementu horiek.
Aplikagarri den zuzenbideari dagokionez, Nazioarteko Zuzenbide publikoa eta Estatuen barne
Zuzenbidearen artean erabaki beharko dute Estatuek. Hori askatasunaren barne baitago.
Elementu horietatik aparte, arbitroak ekitatea erabiltzeko aukera izango du, estatuek hala
baimentzen badute. Hau ez da normalena izango.
Erabakia behin betikoa eta betebeharrekoa izango da, fede onean oinarritzen delarik. Erabakia,
aldeentzako efektuak izango ditu bakarrik, baina ez beste hirugarren estatuengan. Hala ere,
auzitegi batek, erabaki bat hartzen badu, antzeko kasuetan antzeko erabaki hartu beharko du.
Esan beharra dago, Nazioarteko erabakiak ez direla deusezak, ez bada eskuduntza errespetatu
ez delako, motibazio falta dagoelako edota maula edo korrupzio kasuen aurrean.
Aldeetako batek erabakia deuseza dela alegatuz gero, Nazioarteko Justizia Auzitegira jo
dezake, baina bien onespenaz. Hori arazo bat izan daiteke, hasierako arazoa ez baita
konpontzen eta gatazka berri bat sortzen baita.
3.4.2 Konponketa Judiziala eta NJAKonponketa judiziala, 33.1 artikuluak dioen moduan, ez du esan nahi NJA denik arazoak
konpontzeko auzitegi bakarra, baizik eta atea irekita uzten du. Baina gure kasuan NJA hartuko
dugu kontuan.
Kontutan hartu behar da NJA baino lehen, Nazioen Elkarteko Nazioarteko Justizi Auzitegi
iraunkorra dago, eta hori izango litzateke NJAren aurrekaria, haren estatutuak artikuluz
artikulu kopiatu baitira.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
10/12
3. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
26
NBEko kide guztiak, NJAren estatutuko parte dira. Hau da, guztiek sinatu dute.
NJAren osaketari dagokionez, 10. Ikasgaian garatuko dugun moduan, naziokotasun
desberdineko 15 epaile eta magistratuz osatuta dago. Estatutuaren 2 artikuluari jarraiki,
epaileak ospe eta errekonozimendu handiko epaileak izan behar dira, edo Nazioarteko
Zuzenbidean adituak eta aritutakoak.
Bederatzi urtetarako hautatzen dira eta BN eta SKren artean egiten da hautaketa, gehiengo
absolutuz. 3 urtean behin heren bat aldatzen da.
Epaileak, bateraezintasun absolutua izango dute eta mugiezintasuna. Horiek, babes eta
pribilegio diplomatikoak dira (19-16 art). Hala ere, gauzak aldatzen joan dira, lehen,
unibertsitatean irakasle modura aritu zezaketen eta artikuluak idatz zitzaketen. Gaur egun
aldiz, ez, baina soldata kontuak direla eta, epaileak, arbitro funtzioa hartzen joan dira.
Antolaketa eta funtzionamenduari dagokionez, modu plenarioan (gatazkak plenoan eta denen
artean ebaztea) edo salbuespenez, areto edo saletan egin dezake lan. Salak, arruntak edo ad
hoc izaerakoak izan daitezke. Arruntak, larritasun handiko kasuetarako erabiliko dira. Ad hoc
salak berriz, gai konkretuetarako eta aldeek eskatuta sortuko dira.
Kasu guztietan, hartutako erabakien eta emandako ebazpenen efektu juridikoak berdinak
izango dira, funtzioa edozein dela eta. Hau da, sententzia bat, plenotik edo saletako batetik
datorrela, bere efektuak berdin-berdinak izango dira, NAJko epaia baita.
NJAren eskuduntza, arlo kontentsiosoan, orokorra izan daiteke. Estatuaren kide izateak, ez dio
eskuduntza ematen. Horrek honako hauek dira:
Ad hoc akordioaren bidez. Estatuek, gatazka eman ondoren, akordio bat sinatuko duteeta erabakiko dute NJAra jotzea. Akordioa Auzitegian aurkezten da Auzitegiaren
eskuduntza eta mugak zehaztuz.
Auzitegiaren aurrean emandako egintzen bidez. Estatuetako bat eskuduntza onartuzgero eta bestea ez, demanda bat tarteratuko du Auzitegiaren aurrean. Forum
prorrogatum deitzen zaio honi. Isilpean onartuko da auzitegiaren eskuduntza.
Nazioarteko akordio baten bidez, gatazka sortu aurretikoa. NJAren eskumen derrigorrezkoaren onarpen adierazpenak. Estatuek, beren buruari
ezartzen diote obligazio hori, gatazka izan duen Estatuarekin akordatu gabe. Beraz,
estatu hori demandatzeko, kontrakoa deklarazio berbera egin behar izango du. Baina
deklarazioak erreserbak eta denbora mugak ditu. Hau da, denbora mugari dagokionez,
estatuak epe baterako egingo du deklarazioa. Erresrbeei dagokionez, deklarazioa
egiten da salbuespen zerrenda batekin. Baina printzipioz orokorra den deklarazio bat
da. Deklarazio hauen aurrean, jurista baten lana, gatazka baten lana bide guzti hauek
bete diren edo ez aztertzea izango da.
Subjektuei dagokionez, estatuak bakarrik dira subjektuak, eta materiari begira, isaera
juridikoko gatazkak tratatuko dira soilik. Naiz eta edozein gatazka era baketsuan konpondu
beharra dagoen, Auzitegiko eskumenak soilik gatazka juridikoetarra zabaltzen baitira.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
11/12
Gatazken Konponketa Baketsua
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
27
Aipatu beharra dago, kasuz-kasuko eskuduntza izango duela.
Prozedura aztertzearren, esan beharra dago lehenik eta behin, demanda edo adierazpena
egon behar da prozesuari hasiera emateko. Eskuduntza nola eman zaion arabera, prozesua
demanda edo adierazpenaren bidez hasiko da. Demandaren kasuan, demandatua izan den
estatua aurretiaz onartu behar izan du Auzitegiaren eskuduntzak. Adierazpena berriz, bien
arteko akordioa egon behar da auzitegiaren aurrera joateko.
Hizkuntza ofizialak bi dira: ingelesa eta frantsesa. Horrek ez du esan nahi gainontzeko
hizkuntzak erabili ezin daitekeela bi estatuen akordio eta eskakizun bidez. Baina praktikak
erakusten digu, hau ez dela inoiz gertatzen.
Kasu ezberdinen metaketa egon daiteke. Estatu bat beste estatu baten kontra agertzen dira,
baina estatutuetan ez da horrela azaltzen, eta beraz, izan daitezke bi estatu baino gehiagoren
arteko gatazkak, naiz eta ohikoa ez izan.
Bi fase daude: idatzizkoa eta ahozkoa. Idatzizkoa, bi buelta ditu: estatu demandantea,
demanda aurkeztuz gero, memoria bat aurkeztuko du argudio juridikoak aurkeztuz. Horren
aurrean, demandatuak kontramemoria bat aurkeztuko du. Ondoren, replika bat egongo da eta
azkenik, duplika bat., beti ere Auzitegiak onartzen badu. Idatzizko fasea amaituta, ahozko
faseari ematen zaio hasiera. Fase honetan, frogak aurkeztu behar dira. Normalean,
Nazioarteko Zuzenbidearen adituak agertzen dira argudio juridikoak aurkezteko. Behin fase
hau amaituta, deliberazioa egiten da. Normalean, lehenengo bilera bat dago ponente batekin,
eta zenbait buelta ematen dira gehiengoa lortu arte. Ondoren, intzidente prozesalak egongo
dira (neurri kautelarrak, eskuduntzaren onarpenaren inguruan, salbuespenak ) eta azkenik
sententzia emango da.
Sententzia, betebeharrekoa eta apelaezina da. Gainera, aldeentzako efektuak izango ditu
soilik. Apelaezina dela esateak ez du esan nahi, ezin denik beste prozedura bat aurrera
eraman, adibidez interpretazioaren inguruan, eta berrikuspen prozedura aurrera eramateko,
zeinak izaera berezia du. Hamar urte ditu alde bakoitzak, frogatzeko dokumentu edo froga
berriak azaldu direla, eta tarte horretan ebazpena aldatu daiteke, frogak nahikoak izango
balira. Sententziaren helburua, gatazka juridikoki behin betiko ixtea. Bidea, fede honez
betetzea izango litzateke. NBKko 54.2artikuluak zehazten du fede hona.
Auzitegiaren funtzioa arlo kontsultiboan.
Estatuek, ezin diote galdetu zuzenean Auzitegiari, eta ez dute zertan eskuduntza onartu behar.
Batzar nagusia eta Segurtasun Kontseiluak legitimatuta daude arlo kontsultiboaren arabera
irizpen kontsultiboak eskatzeko NJAri, inolako mugarik gabe denbora eta gaiaren inguruan.
Gainontzeko organoak, Batzar Nagusiaren baimena eskatu beharko dute irizpen kontsultiboak
eskatzeko, beti ere bere gaien inguruan egiten badira. Beraz, ez daukate gaiaren araberako
askatasunik, baizik eta beren gaietara mugatuta ikuzten dute beren eskubide edo baimena.
Nazioarteko Justizia Auzitegiak, ez du zertan erantzun, baina ez du esan nahi askatasun osoa
duenik, ezezkoa ematen badu, arrazoitua egon behar da. Nazioarteko Justizia Auzitegiaren
posizioa kolokan jartzen duen galderen aurrean eman dezake ezetza.
Ebazpenak ez dira lotesleak, eta honekin arazo bat sortzen da, lotesleak ez baitira formalki,
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Gatazken Konponketa Baketsua
12/12
3. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
28
estatuak parte hartu ez dutelako. Praktikak erakusten du eskatu duen organoarentzat ia
obligatorioa edo derrigorrezkoa dela. Beste gauza bat izango da, erabat erabili duen edo ez.
Arazoa hor mugitzen garela da.