3 gaia floorball

5
Floorball San Felix Ikastetxea GORPUTZ HEZKUNTZA IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolás 2012/2013 3. GAIA: FLOORBALL Ikaslearen izen abizenak: Kurtsoa: DBH 3 Hiruhilabetea: 2 Data: 1.- SARRERA. Zer da Foorball? Floorball edota unihockey-a mundu osoan praktikatzen den talde kirola da. Estalitako pistan jokatzen da. Kirol honen helburua, plastikozko pilota aurkariaren atean sartzean datza, makil arin baten laguntzarekin. Talde biek 5 jokalari dituzte eta atezain bana. Araudiari dagokionez, izotz-hockeyaren arau antzekoak ditu, salbuespenak salbuespen. Nahiko joko arina eta azkarra da, egoera fisiko handia suposatzen duena. 2.- FLOORBALL-aren HISTORIA? Floorball-ak Europan du bere jatorria XX. mendearen bigarren zatian. Izotz-hockeyaren aldaera bat da, hau da, hockeyan oinarritutako kirola da. Lehen aldiz, eskoletan praktikatu zen hockey bezain bortitza ez zelako eta izotz pista eta patinak beharrezkoak ez zirelako. Kirol hau Suedian sortzeaz gain, abiadura handiz zabaldu zen Europako beste herrialdeetara eta 1962an Michigan-en floorball-eko lehen txapelketa ospatu zen. Honekin batera, Estatu Andrea Doce Nicolas 1

Transcript of 3 gaia floorball

Page 1: 3 gaia   floorball

Floorball

San Felix Ikastetxea GORPUTZ HEZKUNTZA

IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolás 2012/2013

3. GAIA: FLOORBALL

Ikaslearen izen abizenak:Kurtsoa: DBH 3 Hiruhilabetea: 2 Data:

1.- SARRERA. Zer da Foorball?

Floorball edota unihockey-a mundu osoan praktikatzen den talde kirola da. Estalitako pistan jokatzen da. Kirol honen helburua, plastikozko pilota aurkariaren atean sartzean datza, makil arin baten laguntzarekin. Talde biek 5 jokalari dituzte eta atezain bana. Araudiari dagokionez, izotz-hockeyaren arau antzekoak ditu, salbuespenak salbuespen. Nahiko joko arina eta azkarra da, egoera fisiko handia suposatzen duena.

2.- FLOORBALL-aren HISTORIA?

Floorball-ak Europan du bere jatorria XX. mendearen bigarren zatian. Izotz-hockeyaren aldaera bat da, hau da, hockeyan oinarritutako kirola da. Lehen aldiz, eskoletan praktikatu zen hockey bezain bortitza ez zelako eta izotz pista eta patinak beharrezkoak ez zirelako. Kirol hau Suedian sortzeaz gain, abiadura handiz zabaldu zen Europako beste herrialdeetara eta 1962an Michigan-en floorball-eko lehen txapelketa ospatu zen. Honekin batera, Estatu Batuetara ikastera joandako bi ikasle suediarrek floorball-a zabaldu zuten. Hauek Herbeheretan zeundela ikusi eta ikasi zuten. Hortik aurrera, Kanada-n modan jarri zen eta eskola eta kale guztietan praktikatzen zen, baina kirol honen benetako "boom-a" Frantzian izan zen, floorball-a edonora zabalduz eta sustatuz. Espainian federazioak sortu ziren, gorputz hezkuntzako irakasleek haien programazioetan gero eta gehiago sartzen zuten kirola zelako.

Nazioarteko mailari dagokionez, 4 dira floorball-a menperatzen duten herrialdeek (IFF sortu zenetik 1986; International Federation of Floorball): Txekiar Errepublika, Suedia, Finlandia eta Suitza. Munduko Txapelketa bi urteetan behin ospatzen da.

Andrea Doce Nicolas 1

Page 2: 3 gaia   floorball

Floorball

3.- EKIPAMENDUA ETA MATERIALA

MAKILA / STICK

1. Materiala : "fibra de vidrio", "policarbonato" edo "fibra de carbono", arinak eta oso gogorrak.

2. Pisua : 150-200 gramo artean,3. Luzera : Stick-aren luzera jokalariaren altueraren

arabera (umeak-esternoia eta helduak-silborra)

jokalaria (cm) 100 110 120 130 140 150 160

Stick-a (cm) 75 80 85 90 95 100 110

MAKILA / STICK-aren PALA

1. Materiala : plastikoa, "nylon"-a edo "fibra de vidrio"-a erabiltzen da. Gero eta bigunagoa izan, orduan eta kontrol gehiago lortuko dugu. Gero eta gogorragoa izan, orduan eta jaurtiketa gogorragoak lortuko ditugu.

2. Palak moldea daitezke jokalariak nahi duen arabera, kontrola ona izateko. Moldeatzeko beroa erabiliko dugu.

PILOTA

- Borobila - 26 zuloekin - Normalean zuria - 72 mm-ko diametroa - 23 gramoko pisua

ATEZAINA

Praka luzeak, kamiseta manga luzea, kaskoa, eskularruak, zapatilak, rodillera eta “kokilla”.

Ez du stick-rik erabiliko

Andrea Doce Nicolas 2

Page 3: 3 gaia   floorball

Floorball

4.- FLOORBALL-aren JOKO EREMUA

Floorball, luzeran 35-45 metro arteko eta zabaleran 18-22 metro arteko eremu laukizuzen batean jokatzen da, baina neurririk gomendagarriena 40x20 m dira.

Zelai osoan zehar 50zentimetrotako "pareta" antzeko bat altxatzen da. Pareta edota zintarri honekin jolastu daiteke, hau da, zelaiaren beste zatitzat hartzen da. Zelaiaren barruan bi ate daude, bakoitza mutur batean. (ikus marrazkia)

Atea, zonalde laranja baten barruan sartuta dago, area edo gola area deitzen delarik. Bertan atezaina baino ez jolastu dezake. Zabaleran 5 metro ditu eta luzeran 4 metro.

5.- FLOORBALL-aren ANTOLAKUNTZA

JOKALARI KOPURUA 17 jokalari talde bakoitzean. Jokoan ordea bakarrik sei. 5 jokalari eta atezain 1.

IRAUPENA Partiduek 20 minutuko 3 zati dituzte. Eta 5 min atsedena, non zelaiaz aldatzen diren.

HASIERAKO SAKEA Bi jokalarien artean egiten da.

ERDIKO SAKEA Gol bat jaso ondoren egiten da. Aurrera edo atzera atera daiteke baina jokalari guztiak haien zelaian egon behar dira.

FALTA SAKEA Falta izan den lekuan ateratzen da. Aurkariak 3 metrotara

Andrea Doce Nicolas 3

Page 4: 3 gaia   floorball

Floorball

egon behar dira eta ezin da zuzenean gola sartu.

PENALTIA Erditik ateratzen da. Atezaina bere eremutik ezin da atera eta bat baten kontrako lehia izango da. Nahi dituen tokean egin ditzake aurrelaria

6.- FLOORBALL-aren OINARRIZKO ARAUDIA

EGIN DAITEKEENA

- Pilota hiru hauekin gelditu daiteke: stick-a, oina eta bularrarekin.

- Pilota stick-aren bi alboekin jolastea

- Airean jokatzen denean beti BELAUNEN azpitik.

- Pilota stick-erantz bidaltzea oinarekin.

- Aurkari bati pilota kentzea.

EZIN DENA EGIN

- Belaunetik gora stick-a altxa-tzea.

- Pilota gelditzea eskua edo buruarekin lurrean jolastea.

- Oinarekin pasatzea.

- Gorputza atezainaren arean sartzea

- Aurkariaren stick-a jotzea.

- Modu arriskutsuan jolastea.

7.- GOGORATU...

Floorball-ean erabiltzen den materiala ugaria dela. Beraz, materiala ondo zaintzea oso garrantzitsua da. Zaindu batez ere stick-en pala eta pilotak. Pena bat da materialagatik joko honetara ez jolastea.

Andrea Doce Nicolas 4