3 gaia eskubaloia

6
Eskubaloia San Felix Ikastetxea HEZIKETA FISIKOA IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolás 2012/2013 3. GAIA: ESKUBALOIA Ikaslearen izen abizenak: Kurtsoa: DBH1 Hiruhilabetea: 2 Data: 1.- SARRERA. Eskubaloia Eskubaloia bi taldek elkarren kontra jokatzen duten kirola da, kontaktu fisiko handikoa du eta baloiaz jabetzeko gogor borrokatzea eskatzen du. Taldearen helburua, kirolaren arauak errespetatuz, baloia aurkakoen atean sartzea da. 2.- ESKUBALOIAREN HISTORIAN ZEHAR Eskubaloiaren sorrera aintzinakoa dela diote aditu batzuek. Honela, Grezia zaharrean, eskuzko pilota joko bat praktikatzen zuten. Sagar baten tamainako pilota erabiliz. Erdi Aroan, batez ere gortean, eskuzko pilota jokoak praktikatzen ziren inongo arautegi eta legerik jarraitu gabe . Koblakariek "Udako lehen jokoak" izenarekin bataiatu zituzten joko haiek. Andrea Doce Nicolas 1

Transcript of 3 gaia eskubaloia

Page 1: 3 gaia   eskubaloia

Eskubaloia

San Felix Ikastetxea HEZIKETA FISIKOA

IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolás 2012/2013

3. GAIA: ESKUBALOIA

Ikaslearen izen abizenak:Kurtsoa: DBH1 Hiruhilabetea: 2 Data:

1.- SARRERA. Eskubaloia

Eskubaloia bi taldek elkarren kontra jokatzen duten kirola da, kontaktu fisiko handikoa du eta baloiaz jabetzeko gogor borrokatzea eskatzen du. Taldearen helburua, kirolaren arauak errespetatuz, baloia aurkakoen atean sartzea da.

2.- ESKUBALOIAREN HISTORIAN ZEHAR

Eskubaloiaren sorrera aintzinakoa dela diote aditu batzuek. Honela, Grezia zaharrean, eskuzko pilota joko bat praktikatzen zuten. Sagar baten tamainako pilota erabiliz.

Erdi Aroan, batez ere gortean, eskuzko pilota jokoak praktikatzen ziren inongo arautegi eta legerik jarraitu gabe . Koblakariek "Udako lehen jokoak" izenarekin bataiatu zituzten joko haiek.

Gaur egun ezagutzen dugun eskubaloiaren sorrera XIX. mendearen azkenetakoa dugu. Honela, 1892. urtean, Konrad Koch gimnastikako irakasleak, "Raffballspied" izeneko jokoa sortu zuen, gaur egungo eskubaloiaren antzeko ezaugarriak zituena.

Hala ere, eskubaloiaren sorreran sakondu duten historiagile gehienek, kirol modalitate honen benetako eta legezko aita Max Heisen (Berlinen soin hezkuntzako irakaslea) dela diote. Berak asmatutako jokoak, "Torball" izena hartu zuen.

1934an, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, eskubaloia programa olinpikoan sartzea onartuko du eta 1936an Berlineko olinpiadetan hartuko du parte lehen aldiz kirol honek.

Andrea Doce Nicolas 1

Page 2: 3 gaia   eskubaloia

Eskubaloia

Gaur egun Nazioarteko Federazioa 97 Federazio Nazionalez osaturik dago . Gizonezkoen lizentziak 3 milioi baino gehiago dira, eta emakumezkoenak 600.000 inguru.

Euskal Herrian bilakaera nabarmena izan du eta eskubaloiko klubek garaipen garrantzitsuak lortu dituzte. Azken tuteotako talde indartsuena Irungo Elgorriaga Bidasoa dugu Espainiako kopa eta Iiga irabazteaz gain, Europako txapelketa irabazi duen lehenengo euskal taldea baita.

3.- ESKUBALOIAREN OINARRIZKO ARAUTEGIA.

3.1.- JOKO EREMUA

Zelaia 40x20 metroko laukizuzena da. Jokalari eta baloiaren kopurua kontutan hartuta, akzio bakoitzean abiadura handia lortzeko modua eskaintzen du.

Ateko area 6 metroko erradioa duen zirkuluerdi baten antzeko forma du, eta atezaina bakarrik sar daiteke barrura. Gainontzeko jokalariek galerazita dute bertan sartzea. Horren ondorioz, edozein jokalari (atezaina izan ezik) baloiarekin edo baloirik gabe gune horretan sartzea zuzeneko jaurtiketaz edo penaltiz zigortuko da.

Zigor area 9 metroko erradioa duen zirkuluerdi baten antzeko forma du eta bertan aterako dira zigorrak.

Ateak, 3 m-ko luzera eta 2 m-ko altuera du . Zuzenean atezainak defendatzen du eta urrunago (areaz kanpo) gainontzeko jokalariek.

3.2.- BALOIA

Baloi txiki bat 54 eta 60 cm bitarteko diametrokoa. Bere ezaugarririk garrantzitsuena: esku batekin erraz maneia daitekeela .

Mota Maila Neurriak (zm) Pisua (g)I Jubenilak (+16 urte) 58-60 425-475II +14 urteko neskak eta 12-16

arteko gizonak54-56 325-375

II 8-14 urteko neskak eta 8-12 arteko mutilak

50-52 290-330

Andrea Doce Nicolas 2

Page 3: 3 gaia   eskubaloia

Eskubaloia

3.3.- JOKALARI KOPURUA

Jokoan, talde bakoitzeko 7 jokalari (atezaina barne) aritzen dira. Talde guztia, ordea, aulkiko jokalariak eta guzti, 12 partaidek osatzen dute. Jokalari aldaketak partiduaren edozein unetan eta arbitroari abisatu gabe egin daitezke.

3.4.- GOLA

Puntuak lortzeko balio duen akzio bakarra da, eta, beraz, gola egitea da bi taldeen helburua. Gola sartzeko, baloiak atearen mugak (ateko marrak) osoki gainditu beharko ditu .

3.5.- PARTIDUAREN IRAUPENA

Gorengo mailetan eskubaloi partiduek 30 minutuko bi zati izaten dituzte eta 10 minutuko atsedenaldia egiten da bien artean. Jokoan zehar egoera berezietan bakarrik gelditzen da erlojua: lesio baten ondoren, baloia joko eremutik asko urruntzen denean, eta abar

3.6.- BALOIA JOKATZEKO AUKERA

Baloiari bote eraginez eta eskuan hartu gabe aurreratzeko aukera dago. Bote eragin eta gero eskuetan hartzen bada, ezin zaio berriz baloiari bote

eragin (dobleak). Baloia eskuetan eta boterik eragin gabe hiru pauso emateko aukera dago.

Ezin zaio baloia aurkakoari kendu baldin eta kontrolatuta badu. Ezin da baloia jokatu belaunetik beherako gorputz atalekin.

3.7.- ZIGORRAK

Zuzeneko jaurtiketa : Zuzeneko jaurtiketa kasu hauetan egingo da:

Jokalari batek baloia duela falta teknikoa egiten duenean (urratsak, dobleak, 6 metroko eremua zapaltzea ..) edo defendatzaile batekin arauz kanpoko kontaktua egiten duenean (erasoko falta) .

Baloia duen taldeak erasotzeari uko egiten dionean, hau da, gol edo jaurtiketa egiteko aukera garbia izanda, jokoa moteltzea erabakitzen duenean (pasiboa).

Andrea Doce Nicolas 3

Page 4: 3 gaia   eskubaloia

Eskubaloia

Defentsa batek, gol aukera garbia ez duen erasotzaile bat desegoki defendatzen duenean.

Penalti: Arbitroak honako kasu hauek zigortuko ditu penaltiz :

6 metroko eremuaren barruan defendatzea . Gola egiteko aukera garbian egonik, baloia duen jokalari bati falta egitea. Atezainari baloia nahita pasatzea .

Esklusio eta kanporaketak: Baloia jokatzea helburu ez duten aurkakoarekiko kontaktuzko akzioek (besoetan jotzeak, bultzadek, eta gisa berekoek) diziplina zigorra jasoko dute. Egoeraren arabera era ezberdinetan zigortuko dira :

Ohartarazpenak . Bi minutuko esklusioak. Behin-betiko kanporaketak.

4.- GOGORATU...

Gogoratu eskubaloian jaurtiketak egitean, gure besoak oso indar eta abiadura handia eragiten dutela. Beraz, ez ahaztu inoiz beroketa on bat egiten, batez ere, jaurtiketak progresiboki eginez.

5.- BA AL ZENEKITEN...?

¿...? Frantzia dela munduko nazioarteko talderik onena.

¿...? Azkenengo Mundu txapelketan Cel Miladin Kozlina esloveniarrak jaurtiketa bat 128 km/h abiaduran egin zuela, munduko errekorra hautsiz.

Andrea Doce Nicolas 4