Soziologia 3.Gaia

10
3. GAIA: Aldaketa teknologikoa eta lanaren berdefinizioa

description

sozio

Transcript of Soziologia 3.Gaia

Page 1: Soziologia 3.Gaia

3. GAIA: Aldaketa teknologikoa eta lanaren berdefinizioa

Page 2: Soziologia 3.Gaia

1 | O r r i a l d e a

Page 3: Soziologia 3.Gaia

3.2.3. ESPEZIALIZAZIO MALGUA. “JUST IN TIME” EKOIZPEN SISTEMA (Galdera laburra/luzea)

Def: just in time eredu enpresariala da, antolakuntzarako eredua (ez ekoizpen sistema soilik) eta hemen dauden prozesu guztiak produkzioan, antolakuntzan eta kudeaketan erabat planifikatuta dauden egon daitezkeen denbora, materialak eta kostuen galerak ez izateko.

Ezaugarriak:

- Ondasun, produkzioan eta banaketa just in time saltzeko modu honetan, biltegiratze kostuak murrizten dira eta kontsumo merkatuan egon daitezkeen aldaketei erantzun egokiagoak eman daitezke.

- Materialen hornikuntza just in time, modu honetan , biltegiratzearen behar izanak murrizten dira eta produkziorako behar den kapitalearen kudeaketa hobetzen da.

- Produkzioaren deszentralizazioa, horretarako hornitzaile subsidiarioak eta azpikontratatuak dauden enpresak sortzen dira just in time sistemaren barruan.

Just in time eredu hau aztertu baino lehen, elementu batzuk kontutan izan behar ditugu. Alde batetik, nahiz eta modernoa izan, lehenengoz Toyotan martxan jartzen da duela 65 urte. Beste aldetik, eredu hau aztertzen dugunean, Toyotismoa eta Just In time bereiztu behar ditugu.

Toyotismoa da eredu honen desbideraketa bat mendebaldeetako herrialdeetan martxan jartzen dena, eta batez ere, bi elementutan ematen da desbideratze hori. Enpleguaren harremanetan eta lan baldintzetan alde batetik, eta beste aldetik enpresen arteko harremanetan.

Bitartean, Just In Time, zuzendaritza enpresarialaren eredua dela esan daiteke. Eredu hau aztertzeko, lehenengo eta behin, bilakaera historikoa aztertuko dugu eta abiapuntua II. mundu gerra izango da. Japoniak guda hau galtzen du galtzen duen moduan, eta garapen industriala berriz martxan jartzeko kapitala eta lanaren arteko ituna sinatuko da. Paktu honetan, harreman industrial berriak finkatzen dira eta sindikatuak legalizatu egingo dira.

Guda pasatu eta gero, langile mugimenduak izugarrizko arrakasta izango du eta sindikatuen legalizazioarekin, sindikatuen garapena eta sendotasuna emango da. Sendotasun hau dela eta, lehenengo lorpen garrantzitsuak bi izango dira. Alde batetik, enpresa kontseiluak (langile enpresetan parte hartzeko) eta beste alde batetik, enpresak, langileen behar izan guztiei erantzunak emango dizkiete.

50.hamarkadan, bai estatuek, bai erakunde enpresarialek ahaleginak egingo dituzte ezkertiar diren sindikatuen indarra murrizteko, horretarako kontserbadoreak diren enpresa sindikatuak bultzatzen saiatuko dira. Nahiz eta ahaleginak egin, sindikatuen indarra mantendu egingo da eta beste lorpen batzuk ikus ditzakegu. Lehenengo eta behin, epe luzera enpleguaren segurtasuna eta egonkortasuna. Beste aldetik, lehenengoz, soldatarako egitura bakar bat lortuko dute eta bigarrenez, enpresek langileen formazioa bultzatuko dute. Lorpen guzti hauek, gehi lehen ikusi ditugun lorpenak batzen baditugu, honek azalduko du zergatik enpresa hauetan langileen integrazioa eta identifikazioa ikus daiteke. Beraz, enpresa hauetan dagoen enpresaren kultura ez da enpresaren ezaugarria, baizik eta lorpen sindikala.

2 | O r r i a l d e a

Page 4: Soziologia 3.Gaia

60.hamarkadan Japoniak izugarrizko garapen industriala izango du eta garapen hau estatuaren parte-hartzean oinarritzen dela esan dezakegu. Parte hartze honetan bi neurri bereiz daitezke:

1) Komertzializazioan eta kredituetan emandako neurriak. Hemen barne produkzioa babesteko neurri arantzelarioak martxan jarriko dira.

2) Lehentasuneko kredituak Japoniako enpresei.

Beste aldetik, estatuaren parte-hartzeak garapen teknologiko(I+D) bultzatuko du. Neurri hauen ondorioz, Japoniako enpresek izugarrizko hazkundea izango dute, baina hala ere, kudeaketa lehengokoa izango da.

Just In Time aztertzen badugu, lehenengo eta behin esan behar dugu Toyota enpresan garazten dela, eta martxan jarri ondoren, programa berezi bat martxan jartzen dela (50-60) ereduaren jarraipena eta ebaluaketa egiteko. Ebaluaketa horretan ondorio batzuk aterako dituzte; produkzioa x4 egiten duela eta gainera produkzioa dibertsifikatua eta kalitatezkoa dela.

Emaitza hauen zergatika Just In Time ereduak eta kalitatearen kontrola direla esango dute.

Just in time sistemari egindako kritikak:

Toyotako langileek esango dute lan baldintzak onak ez direla. Alde batetik ereduak daukan oinarrizko printzipioa, hau da, biltegiratze 0 kostua, oso kaltegarria dela esango dute muntaiaren prozesua oso gogorra delako.Langileek esango dute egoera honetan, zailtasunak izango dituztela oporrak hartzeko eta gainera txanda berriak martxan jartzen dira, adibidez, gauez lan egitea.

Beste aldetik esango dute soldatak oso baxuak direla eredu horrek markatzen dituen erritmoak jarraitzeko. Honen aurrean, Toyotak, bere ereduaren oinarrizko printzipioa aldatzen du eta onartzen du biltegiratze horretan kosturen bat egon behar dela muntaiaren inguruan dauden gogortasunak murrizteko.

Toyotan hau egiten den bitartean, mendebaldeko herrialdeetan, batez ere, Estatu Batuetan eta Europan, eredu honi baliotasun unibertsala ematen zaio, Toyotak izandako aldaketak kontuan izan gabe. Areago, Estatu Batuetako teorikoek esaten zuten XXI. Mendean Just In Time eredu hegemonikoa eta erreferentziala izango zela.

3 | O r r i a l d e a

Page 5: Soziologia 3.Gaia

3.3.1. KUALIFIKAZIOEN GEHIKUNTZAREN TESIA (Galdera luzea)

Tesi honek giza kapitalaren teoriak egindako garapen teorikoa jarraitzen du, tesia delarik, eta teoria batean oinarritzen da. Giza kapitalaren teoria Estatu Batuetan garatzen da 60. hamarkadan. Momentu honetan mendebaldeko herrialdeetan hazkunde ekonomikoa da nagusitzen dena eta hori dela eta teoriko hauek esango dute hazkuntza edo formazioa aldagai ekonomiko gisa aztertu behar dela.

Giza kapitalaren teoria:

Teoria honek 3 elementu erlazionatzen ditu, formazioa edo hezkuntza, produktibitatea eta soldatak. Esango dute formazioaren bitartez produktibitatea gehi daitekeela eta honek soldaten gorakada dakarrela. Horregatik, lanpostuen kualifikazioak gehitzeko bide arinena eta zuzenena formazioa izango da. Areago, egile hauentzako formazioa izango da mendebaldeko herrialdeetan dagoen garpenaren azalpena justifikatzeko aldagai garrantzitsuena.

Esango dute garapen teknologikoaren ondorioz lanpostuen kualifikazioak gehitzen direla eta hori, batez ere, zehatz mehatz ikus daitekeela 4 elementuetan. Alde batetik loan fisikoak murrizten direla esango dute. Beste alde batetik, egoera honetan lan mentalak agertzen direla. Bestetik, egoera honetan lan berriak agertzen direla langileen trebetasun ezberdinekin eta azkenik langileen autonomia gehitzen dela bere jardueran.

Egile hauek esango dute garapen teknologikoa ekoizpen sisteman aplikatzen dugunean dauden ondorioek onuragarriak direla eta prozesu hauen bitartez kaltegarriak eta degradatuak diren lanpostuak desagertzen direla. Beraz, onuragarria dela garapen teknologikoa.

Tesi honi egindako kritikak:

- Egile batzuek esango dute ez daudela datu zehatzak formazio edo hezkuntzaren papera egiaztatzeko mendebaldeko herrialdeen garapenean.

- Beste batzuek esango dute gizaki kapital kontzeptua ezin dela erabili, pertsonak ez direlako edozein kapital modukoak. Pertsonak dira kapitalaren metaketa bermatzen dutenak plusbalioren bitartez.

- Beste teoriko batzuek esango dute ezin dela erlazio zuzena egin formakuntza eta soldataren artean, izan ere, beste aldagai esanguratsuak kontutan izan behar ditugulako, hala nola, sexua, gizarte klasea, etnia, …

4 | O r r i a l d e a

Page 6: Soziologia 3.Gaia

3.3.2. DESKUALIFIKAZIOAREN TESIA (Galdera luzea)

Tesi honen egile garrantzitsuena Harry Braverman da eta egile honek 1978an “ Trabajo y capital monopolista” liburua argitaratu zuen. Egile honek esango du enpresario kapitalistek garapen teknologikoa erabiltzen dutela langile klasea kontrolatzeko. Honek ez du esan nahi egilea garapen teknologikoaren kontra doanik, izan ere, berak garapen teknologikoa onartzen du gizartearen aurrerapena bermatzen duelako.

Egile honek garapen teknologikoaren erabilpena ukatzen du, bere ustez, egiten den erabilpenarekin langile klasea kontrolatzen da eta gizartean dauden desberdintasunak gehitzen dira. Egile honek, esango du garapen teknologikoa ekoizpen sisteman aplikatzen dugunean deskualifikazioa sortzen dugula eta deskualifikazio honek langile klasearen kontrolak eta dominazioa bermatzen du.

Hau bi elementu batzuen ondorioz ematen da. Alde batetik aldaketa teknologikoek deskualifikazio sortuko dute eta beste aldetik, lan antolakuntzan izandako aldaketek kontrol gerentziala bermatzen dute, langileen alienazioa.

Deskualifikazioaren definizioa egiteko kualifikazioaren definizioa egiten du. Esango du lan kualifikatua izateko 3 elementu eman behar direla: lehenengo langileak lanaren ezagupena izan behar du, bigarrena, langile berak lanaren diseinua, planifikazioa eta exekuzioa egiten du, eta hirugarrena, langileak bere lan indarra kontrolatzen du. Lan kualifikazioa izateko 3 elementu hauek eman behar dira. Ez badira ematen deskualifikatua izango da.

Modu honetan ere egileak esango du langileen kualifikazioa eta lanpostuen kualifikazioa bereizi behar direla. Langileen kualifikazioak izango dira langileek lortzen dituzten kualifikazio formalak, hau da, hezkuntzaren bidea edo esperientziaren bidez. Lanpostuen kualifikazioak izango dira lanpostuek eskatzen dituzten oinarrizko eskaerak, formalak edo informalak izanik.

Tesi honi egindako kritikak:

2 kritika bereiz ditzakegu:

- Alde batetik kritika orokor bat: kritikoek esango dute egileak bere garapen teorikoan azaldu gabeko salto handia ematen duela, garapen kapitalistaren hasieratik deskualifikaziora, beste oinarrizko elementu batzuk kontutan izan barik.

- Beste aldetik kritika zehatzagoa: 3 argudio bereiz daitezke. Alde batetik berak artisau lanaren azterketa egiten duenean ikuspegi utopiko batetik egiten duela esangi dute. Egileak egiten duen garapen teorikoan, langileak deskualifikazioaren kontua eramaten duten borroka ez duela aztertzen esango diote. Modu horretan ere klase borroka ez duela aztertzen kritikatuko diote.

- Beste kritikoek esango diote emakumeen lana aztertzen duenean etzean egiten den lana ez duela kontuan hartzen.

- Leporatzen diote ez duela aztertzen zergatik emakumeak lan merkatuan sartzen direnean lanpostu deskualifikatuetan lan egiten duten.

5 | O r r i a l d e a

Page 7: Soziologia 3.Gaia

3.3.3. KONTINGENTE IKUSPEGIA (Galdera luzea)

Tesi honetan egile batzuek egindako ikerketa batzuen ondorioak aztertuko ditugu. Azterketa orokorretik hasiko gara gero eta elementu zehatzagoak ikusteko.

Lehenengo egileak , Spenerrek, esango du garapen teknologikoaren eragina kualifikatuetan ez dela ez zuzena, ez sinplea eta ez etengabea. Areago, egile honek esango du bi enpresa desberdinetan garapen teknologiko berdina aplikatzen badugu, eragin desberdinak ikus daitezkeela, kualifikazioa eta deskualifikazioa.

Beste egile batzuek, langile kualifikatuen lanaren edukia aztertzen duten eta eduki horretan garapen teknologikoa aplikatzen dutenean, langile batzuentzat kualifikazioak gehitzen dira eta beste batzuentzat, bitartean, murrizten dira.

Beste egile batzuek kualifikazioaren teoria konpentsatzailea planteatuko dute eta 5 ondorio azpimarratzen dituzte; orokorretik zehatzenera.

1) Esango dute garapen teknologikoak era berean kualifikazioa eta deskualifikazioa sortzen duela.

2) Esango dute hori ere gizarte kapitalista aurreratuetan nazioarteko harremanak aztertzerakoan ere ikus daitekeela.

3) Egile hauek esango dute garapen teknologikoak deskualifikazioa sortuko duela lan prozesu batzuetan. Adb., produkzioan. Bitartean kualifikazioa sor daiteke beste kan prozesuetan.Adb., planifikazioan, plangintzan, mantenimenduan, etab.

4) Beraz, garapen teknologikoaren ondorioz talde okupazional batzuei mesedea egiten zaie eta beste batzuei kalte.

5) Garapen teknologikoaren ondorioz, nazioarteko lan banaketa berri bat martxan jartzen da eta enpresetan sindikatuei, jarduera sindikalean, mehatxu eta aukerak zabaltzen zaizkie.

3.4.1. ENPLEGUAN GIZARTE ONDORIOAK (Galdera luzea)

1.ondorioa: soldatak

Hemen elementu batzuk bereiztu behar ditugu.

- Alde batetik soldatak kontrolatzeko neurriak.- Negoziazio kolektiboaren deszentralizazioa. - Enpresaz enpresa eta sektorez sektore soldata ezberdinak ematen direla.- Soldata produktibitatearekin edo errendimenduarekin erlazionatzea.- Soldatak murrizten direla gaztea edota emakumea izateagatik.

2.ondorioa: lanaren prekarizazioa edo enpleguaren ezegonkortasuna.

- kontratazio tipologia desberdina nagusitu dela, behin-behinekoa, ordukakoa edota obra egiteagatik kontratazioa

6 | O r r i a l d e a

Page 8: Soziologia 3.Gaia

- Kaletik kaleratzeko liberalizazioa eta gero eta merkeagoa, bai indibidualki eta bai kolektiboki.

- Gizarte prestazioak murrizten dira jubilazioetan edo langabezian egonez gero.

3.ondorioa: lan denboran

Alde batetik jubilazioaren adina atzeratzen dela eta ordu extran garrantzia gero eta handiagoa dela kontratu mota guztietan.

4.ondorioa: lanaren antolakuntzan mugikortasun geografikoa eta langileen gaitasuna funtzio desberdinak egiteko nagusitzen dira.

5.ondorioa: formazioa kualifikazioa eta motibazioa erabat beharrezkoak izango direla testuinguru honetan.

7 | O r r i a l d e a