2021eko bigarren hiruhilekoko zaborren tasaren %95eko ......eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten, eta...

6
#GetxoBiziEzazu 2020 Doako alea 1.619 zk. www.getxo.eus Abenduak 30 >> Urtarrilak 17 / Nabarmentzekoak > José Sacristán Getxora dator, “Señora de rojo sobre fondo gris” antzezteko (4. or.) > Marina Goñi, "Deapie" proiekturako egindako diseinuagatik saritu dute (5. or.) > Zilarrezko domina Lalucarentzat Harpers Design Awardsetan eta Aintzatespena "Hermeneus World" enpresari (5. or.) Kontzertua. Urtarrilak 16, larunbata, Muxikebarrin, 19:00etan, Kiko Veneno. Sarrera: 25. Haur antzerkia. Urtarrilak 15, ostirala, 18:00etan, Muxikebarrin, “Lur” (euskaraz) Xake Produkzioaken eskutik. 7 urtetik gora. Sarrera: 8. Ekialdeko Errege Magoen harrerak, Algortan, Romon eta Areetan (3. or.) 2021eko bigarren hiruhilekoko zaborren tasaren %95eko hobaria onartu da Ostalaritzarentzat Udaleko osoko bilkurak behin- behinean onartu zuen azken saioan Zaborra Bildu, Garraiatu eta Tratatzeagatiko Tasa arau- tzen duen Ordenantzaren alda- keta, COVID 19ak udalerrian os- talaritza-jardueran diharduten pertsona fisiko eta juridikoen kolektiboan izaten ari diren on- dorio negatiboak arintzeko. EAJk eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten, eta PP, EH-Bildu eta Elka- rrekin Podemos abstenitu egin ziren. Aldaketak proposatzen du %95eko hobaria ematea 2021eko bigarren hiruhilekoko zabor-tasa- ri (beraz, Udalak 37.300€ ingresa- tzeari utziko dio); eta behin betiko onartu ondoren, aldaketa 2021eko apirilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean. Alderdi Popularrak bost zuzenketa aurkeztu zituen, tasa jaistea eta hobaria handitzea eskatzeko; eta Elkarrekin Pode- mosek beste hiru, hobaria handi- tzearen alde. Oposizioko alderdiak abstenitu egin ziren puntu honetan, ostala- ritzako sektorearen egoerarekin duten erantzukizunagatik. Alderdi Popularra 0 sarrera 0 zer- ga politikaren alde agertu zen, zaborra biltzeagatiko tasa murriz- tea, tasa aldatzea zentroko estable- zimenduei gehiago ez kobratzeko, kobratutako zenbatekoa itzultzea lokalek osasun-alarmagatik itxi behar izan duten bitartean, eta etorkizuneko itxiera posible baten aurrean egoera arautzea. “ Errefor- ma hau eskasa da, lehen boladan itxi behar izan zituzten saltokiak kontuan hartu beharko lituzke eta hiruhileko gehiagotara luzatu beharko luke”, ai- patu zuten talde popularrekoek. Bestalde, EH Bilduk ere esan zuen proposatutakoa lehenago izapide- tu behar zela, eskasa dela, gaine- rako neurriak bezala. Elkarrekin Podemosentzat, proposamenak anbizio handiagoa izan beharko luke, eta hobariaren aplikazioa 2021. urte osora zabaldu beharko litzateke, urtarrilaren 1era arteko atzera-eraginarekin, baita duela gutxi beren jarduera hasi duten ostalaritza-jardueretara ere, osta- laritzan sortutako gastuen zati bat gutxienez konpentsatzeko helbu- ruarekin, sektore horrek sokan jarraitzen baitu, proposatutako aldaketa eskasa eta berantiarra baita, eta baliteke zenbait establezimendu aipatzen den unean zabalik ez egotea”. Udal gobernuak azaldu zuenez, aldaketa hori enpresa txikientza- ko laguntzen lehen lerroari gehitu zaio (1.500.000€ 1.024 onuradunen- tzat, lehen itxieraren ondoren). En- presa txikiei 500.000€ gehitu zaiz- kie bigarren itxieran, eta horrek esan nahi du bakoitzak 1.250€ eta 2.000€ artean jasoko dituela, beste administrazio batzuetako lagun- tzekin bateragarriak izateaz gain, eta 100.000€ ere emango zaizkio ostalaritzarako ezaugarri bere- ziak dituen bono baterako. “ Krisia hasi zenetik, Udalak eraginpeko sek- torearekin kontrastatutako neurriak hartu ditu, eta zaborraren tasaren aldaketa honekin gehien behar duena- ri laguntzen jarraitzen du, prestazio desberdinen bidez, eta ahalik eta az- karren helarazteko, betiere indarrean dagoen lege-esparrua errespetatuz”. Virginia Díaz Raspaseko arraunlariak COEren domina jaso du, bere kirol-merituen aintzatespen gisa Virginia Díaz Rivas Raspas del Embarcadero Klubeko arraunla- riak Espainiako Batzorde Olin- pikoaren (COE) domina jaso du, bere kirol-merituen aintzatespen gisa: azken bi denboraldi horie- tan bakarrik, Europako txapeldu- na eta txapeldunordea eta Espai- niako txapelduna izatea lortu du, arraunketa olinpikoaren hainbat modalitatetan. Asunción Lorien- te Espainiako Arraun Federazio- ko lehendakariak domina eman zion kirolariari aurreko astear- tean, hilak 29, udaletxean egin zen ekitaldian. Bertan, Amaia Agirre alkateak anfitrioi gisa jar- dun zuen, udalbatzako ordezka- riekin eta Areetako klubeko ki- deekin batera. Virginia Díaz oso harro agertu zen aintzatespen horrengatik, eta eskerrak eman nahi izan zizkien erakunde publikoei eta haren klu- bari: “ zuen aldetik jartzen duzuelako nik eguneroko lanean jardun ahal iza- teko. Oso zoriontsu egiten nau denok amets beraren alde lan egiteak ”, esan zuen.

Transcript of 2021eko bigarren hiruhilekoko zaborren tasaren %95eko ......eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten, eta...

Page 1: 2021eko bigarren hiruhilekoko zaborren tasaren %95eko ......eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten, eta PP, EH-Bildu eta Elka-rrekin Podemos abstenitu egin ziren. Aldaketak proposatzen

#GetxoBiziEzazu

2020

Doako alea

1.619 zk. www.getxo.eus

Abenduak 30 >> Urtarrilak 17

/ Nabarmentzekoak> José Sacristán Getxora dator, “Señora de rojo

sobre fondo gris” antzezteko (4. or.)

> Marina Goñi, "Deapie" proiekturako egindako diseinuagatik saritu dute (5. or.)

> Zilarrezko domina Lalucarentzat Harpers Design Awardsetan eta Aintzatespena "Hermeneus World" enpresari (5. or.)

Kontzertua. Urtarrilak 16, larunbata, Muxikebarrin, 19:00etan, Kiko Veneno. Sarrera: 25€.

Haur antzerkia. Urtarrilak 15, ostirala, 18:00etan, Muxikebarrin, “Lur” (euskaraz) Xake Produkzioaken eskutik. 7 urtetik gora. Sarrera: 8€.

Ekialdeko Errege Magoen harrerak, Algortan, Romon

eta Areetan (3. or.)

2021eko bigarren hiruhilekoko zaborren tasaren %95eko hobaria onartu da Ostalaritzarentzat

Udaleko osoko bilkurak behin-behinean onartu zuen azken saioan Zaborra Bildu, Garraiatu eta Tratatzeagatiko Tasa arau-tzen duen Ordenantzaren alda-keta, COVID 19ak udalerrian os-talaritza-jardueran diharduten pertsona fisiko eta juridikoen kolektiboan izaten ari diren on-dorio negatiboak arintzeko. EAJk eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten, eta PP, EH-Bildu eta Elka-rrekin Podemos abstenitu egin ziren. Aldaketak proposatzen du %95eko hobaria ematea 2021eko bigarren hiruhilekoko zabor-tasa-ri (beraz, Udalak 37.300€ ingresa-tzeari utziko dio); eta behin betiko onartu ondoren, aldaketa 2021eko apirilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean. Alderdi Popularrak bost zuzenketa aurkeztu zituen, tasa jaistea eta hobaria handitzea eskatzeko; eta Elkarrekin Pode-mosek beste hiru, hobaria handi-tzearen alde.

Oposizioko alderdiak abstenitu egin ziren puntu honetan, ostala-ritzako sektorearen egoerarekin

duten erantzukizunagatik.

Alderdi Popularra 0 sarrera 0 zer-ga politikaren alde agertu zen, zaborra biltzeagatiko tasa murriz-tea, tasa aldatzea zentroko estable-zimenduei gehiago ez kobratzeko, kobratutako zenbatekoa itzultzea lokalek osasun-alarmagatik itxi behar izan duten bitartean, eta etorkizuneko itxiera posible baten aurrean egoera arautzea. “Errefor-ma hau eskasa da, lehen boladan itxi behar izan zituzten saltokiak kontuan hartu beharko lituzke eta hiruhileko

gehiagotara luzatu beharko luke”, ai-patu zuten talde popularrekoek.

Bestalde, EH Bilduk ere esan zuen proposatutakoa lehenago izapide-tu behar zela, eskasa dela, gaine-rako neurriak bezala. Elkarrekin Podemosentzat, proposamenak anbizio handiagoa izan beharko luke, eta hobariaren aplikazioa 2021. urte osora zabaldu beharko litzateke, urtarrilaren 1era arteko atzera-eraginarekin, baita duela gutxi beren jarduera hasi duten ostalaritza-jardueretara ere, osta-

laritzan sortutako gastuen zati bat gutxienez konpentsatzeko helbu-ruarekin, sektore horrek sokan jarraitzen baitu, “proposatutako aldaketa eskasa eta berantiarra baita, eta baliteke zenbait establezimendu aipatzen den unean zabalik ez egotea”.

Udal gobernuak azaldu zuenez, aldaketa hori enpresa txikientza-ko laguntzen lehen lerroari gehitu zaio (1.500.000€ 1.024 onuradunen-tzat, lehen itxieraren ondoren). En-presa txikiei 500.000€ gehitu zaiz-kie bigarren itxieran, eta horrek esan nahi du bakoitzak 1.250€ eta 2.000€ artean jasoko dituela, beste administrazio batzuetako lagun-tzekin bateragarriak izateaz gain, eta 100.000€ ere emango zaizkio ostalaritzarako ezaugarri bere-ziak dituen bono baterako. “Krisia hasi zenetik, Udalak eraginpeko sek-torearekin kontrastatutako neurriak hartu ditu, eta zaborraren tasaren aldaketa honekin gehien behar duena-ri laguntzen jarraitzen du, prestazio desberdinen bidez, eta ahalik eta az-karren helarazteko, betiere indarrean dagoen lege-esparrua errespetatuz”.

Virginia Díaz Raspaseko arraunlariak COEren domina jaso du, bere kirol-merituen aintzatespen gisa

Virginia Díaz Rivas Raspas del Embarcadero Klubeko arraunla-riak Espainiako Batzorde Olin-pikoaren (COE) domina jaso du, bere kirol-merituen aintzatespen gisa: azken bi denboraldi horie-tan bakarrik, Europako txapeldu-na eta txapeldunordea eta Espai-niako txapelduna izatea lortu du, arraunketa olinpikoaren hainbat modalitatetan. Asunción Lorien-te Espainiako Arraun Federazio-ko lehendakariak domina eman zion kirolariari aurreko astear-tean, hilak 29, udaletxean egin

zen ekitaldian. Bertan, Amaia Agirre alkateak anfitrioi gisa jar-dun zuen, udalbatzako ordezka-riekin eta Areetako klubeko ki-deekin batera.

Virginia Díaz oso harro agertu zen aintzatespen horrengatik, eta eskerrak eman nahi izan zizkien erakunde publikoei eta haren klu-bari: “zuen aldetik jartzen duzuelako nik eguneroko lanean jardun ahal iza-teko. Oso zoriontsu egiten nau denok amets beraren alde lan egiteak”, esan zuen.

Page 2: 2021eko bigarren hiruhilekoko zaborren tasaren %95eko ......eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten, eta PP, EH-Bildu eta Elka-rrekin Podemos abstenitu egin ziren. Aldaketak proposatzen

ABENDUAK 30 ASTEAZKENA Versadas, olerki kluba. Algor-tako Kultur Etxean, 19:00etan, norberaren zein besteren oler-kiak irakurri edo entzun nahi dituztenentzat. Oraingo honetan, Anne Sexton. Sarrera dohainik, edukiera bete arte.Antzerkia. Muxikebarrin (Ereaga aretoa), 19:00etan, “Maestrissi-mo (Pagagnini 2)”, Yllanarekin. Sarrera: 15€.

URTARRILAK 2 LARUNBATA Magia ikuskizuna. Romo Kultur Etxean, 18:00etan, “Aztikeriak”, Tor eta Txoborro magoekin. Eus-karaz. Sarrera: 6€.Kontzertua. Algortako San Niko-las Bariko parrokian, 19:45ean, “Música y palabras en la Navi-dad”. Pedro Guallar (organo) eta Esther Bravo (poeta eta erre-zitatzailea). Antzolatzailea: San Nikolaseko Merklin organoko lagunen elkartea.

URTARRILAK 3 IGANDEA Errege Magoen harrera. Aree-tako Andrés Isasi Musika Es-kolan. 10:00-13:30 eta 16:00-20:00 h. Aurretiko hitzorduz (epea itxita).Zinematxiki. Muxikabarrin (Aree-ta aretoa), 12:00etan, “Lur eta amets” (euskaraz). Adin guztiak. Sarrera: 2,50€.Kontzertua Muxikebarrin (Ereaga aretoa), 12:30etan eta 17:00etan. Go!azen 7.0 Kontzertua (5-14 urte). Sarrerak agortuta.Igandeko haur zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Ipuin-herriko be-rriak”. Adin guztiak. 2,50€.Góspel kontzertua. Muxi-kebarrin (Arrigunaga aretoa), 19:00etan, “Ispirit”. 12€.

URTARRILAK 4 ASTELEHENA Errege Magoen harrera. RKE-Romo Kultur Etxean. 10:00-13:30 eta 16:00-20:00 h. Au-rretiko hitzorduz (epea itxita).

URTARRILAK 5 ASTEARTEA Errege Magoen harrera. Mu-xikebarrin. 10:00-13:30 eta 16:00-20:00 h. Aurretiko hitzor-duz (epea itxita).Kontzertua. Muxikebarrin (Erea-ga aretoa), 13:00etan, Euskal Herriko Gazte Orkestra: Beetho-venen 250. Urteurrena. 3€.

URTARRILAK 7 OSTEGUNA Zinemabarri. Muxikebarrin (Aree-ta aretoa), 18:00etan, (AJB) Claire Denisen “High life” (16 urtetik gora) eta zine-foruma. 3,50€.

URTARRILAK 8 OSTIRALA Kontularien kluba. Algortako

Kultur Etxean (Villamonte), ipui-nak entzun edo kontatu nahi dituzten helduen bilera (gazte-leraz). Zine-kluba. RKE-Romo Kultur Etxean, 18:00etan, Paco Plaza-ren “Quien a hierro mata” (16 urtetik gora). Sarrera: 3,50€.Mikrokontzertua. Areetako Musika Eskolako auditorioan, 19:00etan, mikrokontzertua Nafarroako Goi Mailako Kontser-batorioko hiru biolin ikaslerekin. Sarrera doan, lekua bete arte.

URTARRILAK 9 LARUNBATA Haur Opera. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 18:00etan, “Jugando a la ópera con Mozart” Ópera Divertimentorekin (fami-lientzat). 6€.Antzerkia. Muxikebarrin (Erea-ga aretoa), 19:00etan, “Señora de rojo sobre fondo gris” José Sacristánekin. 20€.

URTARRILAK 10 IGANDEA Zinematxiki. Muxikebarrin (Areeta aretoa), 12:00etan, “Las crónicas de Fabulandia”. Adin guztientzat. 2,50€.Haur zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Vo-lando juntos”. Adin guztientzat. Sarrera: 2,50€.

URTARRILAK 11 ASTELEHENA Erakusketa. Algortako Kultur Etxean (Villamonte) Isabel Doña-teren “Itsaskirri driftwood-art”. Otsailaren 11 arteOdola ematea. Algortako Gelto-kia plazan, 16:30-21:00.

URTARRILAK 13 ASTEAZKENA Liburuaren aurkezpena. Algor-tako Kultur Etxean, 19:00etan, “Del Okavango al Kalahari” libu-ruaren aurkezpena Txabi Anuzi-taren eskutik.

URTARRILAK 14 OSTEGUNA Zinemabarri. Muxikebarrin (Aree-ta aretoa), 18:00etan, Iciar Bollai-nen “La boda de Rosa” (16 urtetik gora) eta zine-foruma. 3,50€.

URTARRILAK 15 OSTIRALA Haur antzerkia. Muxikebarrin (Ereaga aretoa), 18:00etan, “Lur” (euskaraz) Xake Produkzioaken eskutik. 7 urtetik gora. 8€.Zine-kluba. RKE-Romo Kultur Etxean, 18:00etan, Paul Schrae-derren “El reverendo” (16 urtetik gora). Sarrera: 3,50€.

URTARRILAK 16 LARUNBATA Kontzertua. Muxikebarrin (Erea-ga aretoa), 19:00etan, Kiko Vene-no. Sarrera: 25€.

URTARRILAK 17 IGANDEA Zinematxiki. Muxikebarrin (Areeta aretoa), 12:00etan, “Vo-lando juntos”. Adin guztientzat. Sarrera: 2,50€.Igandeko haur zinea. Areeta-ko Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Gatos”. Adin guztiak. Sarrera: 2,50€.

STAF

F > Getxoberri eGetxoko Udaleko Komunika-

zio Sailak kaleratutako argitalpena da eta horretan udalari eta tokiko bizi- tzari lotutako albisteak eta informazioak ager- tzen dira astero.Komunikazioko zinegotzia: Ainhoa GaldurozZuzendaria: Javier García. Erredaktoreburua: Itziar Aguayo. Erredakzioa: Nekane Ardanza,

Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.Urgull kalea z.g., 4. Tel.:94 466 03 20. 48991 Getxo.e-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao, S.L. Inprimaketa: Comeco Gráfico Norte, S.L.U.Banaketa: Lantegi Batuak Fundazioaren egunOn zerbitzuaGordailu legala: BI-388-87

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

Enpresa-proiektuetarako espazioak uzteko prezio publikoak

Osoko bilkurak, abenduko batzarran, ontzat eman zi-tuen enpresa-proiektuetara-ko espazioak uzteko zerbi-tzuak emateagatiko prezio publikoak. GETXO ITSAS HUB berrikuntza-zerbi-tzuaren edo enpresa-hazte-giaren kasuan, bere egoitza Kirol Portuan izango due-na, hileko edo frakzioko prezioa 90,75€ izango da (BEZa barne). Beste espazio batzuen gainerako prezioak une bakoitzean onartuko ditu Tokiko Gobernu Ba-tzarrak. PPk zuzenketa bat proposatu zuen, eta Elka-rrekin Podemosek bi.

PPk kritikatu egin zuen oso-ko bilkurari eskumenak eta prezioei buruz eztabaidatze-ko aukera izatea kentzea.Elkarrekin Podemosek, bestalde, enplegua sortzea sustatzeko enpresa-jarduera berri bat sortzearekin ados egon arren, gai-zerrendatik kentzeko eskatu zuen, uste baitzuen ez duela aipatu-tako proiektuari buruzko informazio nahikorik, eta prezioen bideragarritasuna aztertzeko aukera komeni-garritzat jotzen du, ingu-ruan proiektua ezarri nahi duten enpresen tamainaren eta jarduera ekonomikoa-ren arabera. Osoko bilkurak prezio berrien aldaketa eta ezarpena Gobernu Batzor-dearen esku uztearen aurka ere agertu zen. EH Bildu El-karrekin Podemosek azal-dutako argudio horiekin bat etorri zen.

Udal gobernuak udal espa-zioak lagatzea defendatu zuen, enpresak sortzea, di-bertsifikatzea eta sendotzea bultzatzeko, bai eta ekono-mia sustatzeko proiektuak bultzatzeko ere, udalerrian aberastasuna eta enplegua

sortze aldera. Kasu horre-tan, itsas munduarekin zerikusia duten enpresak erakartzeko interes estrate-gikoari erantzuten dio, eta nabarmendu zuenez, “osoko bilkurak Gobernu Batzordea-ren esku utzi du prezioen alda-keta, izapideak arintze aldera, gardentasun osoz”.

Beste gai batzukHalaber, hainbat udal ar-lotako lanpostu-zerrenda aldatzea onetsi zen: Diru-zaintza, Azpiegitura, Obra eta Zerbitzuak, eta Plan-gintza, Kudeaketa eta Hi-rigintza Diziplina arloko lanpostuen zerrenda, baita plantilla aldatzea ere, lan-gileak erakundearen beha-rretara egokitzeko; eta aldi berean, nahitaezko diru-bilketako zerbitzuak, oina-rrizko gizarte-zerbitzuak, azpiegituren arloa eta hi-rigintza-diziplinako zerbi-tzua indartzeko.Era berean, gurasotasun-baimenak parekatzeko pro-posamena egin eta onartu zen, 126 egun natural eza-rri baitzaizkio ama biologi-koaz bestelako gurasoari, jaiotza, adopzio aurreko zaintza, harrera edo adop-zioagatik. Era berean, onartu egin zen Udalak eta Eusko Jaurlari-

tzak Venancioko eta Sarri-kobasoko lurzatietan babes ofizialeko etxebizitzak eta Santa Eugeniako hiri-oru-bean ekipamendu publi-koak sustatzeko sinatutako akordioaren aldaketa. Ho-rrek esan nahi du 530.000€ aurreztuko direla udal-ku-txetarako. Aldaketak ere jasotzen du Sarrikobasoko etxebizitzen alokairu-bal-dintzak hobetuko direla. Etxebizitza horien esleipe-naren iraupena iraunkorra izango da, hasierako akor-dioan ezartzen ziren 25 ur-teen ordez.

MozioakMozioak duten testigantza-ren izaerarekin, bi onar-tu ziren: lehenengoa, PPk aurkeztuta, Muxikebarriko lagun-txartela sortzea; eta bigarrena, EH Bilduk aur-keztutakoa, koronabiru-saren balizko hirugarren olatuaren aurrean kontin-gentzia planak egitea eska-tzeko.

Amaitzeko, Amaia Agirre alkateak aurten utzi gai-tuzten herritarrak gogora ekarri zituen, jaiak zorion-tsuak izatea opatu zien ge-txotarrei eta erantzukizu-nez jokatzen jarraitzea ere eskatu zuen.

TAO 2021 ESTAZIONAMENDU ARAUPETUAREN UDAL ZERBITZUA

Abenduaren 31n TAO 2020ko egoiliarren txartelaren balioa bukatuko da.Txartel berria, 2021. urterako balio duena, titular bakoitzaren etxera bidali da.Urtarrilaren 12a baino lehen ez bada txartela

jasotzen, edo hura galduz gero, interesduna Zerga-kudeaketa Sailarekin jarri beharko da harremanetan, [email protected] helbide elektronikora idatziz edo 944660025 telefono-zenbakira deituz, 2021ko egoiliar-txartela jasotzeko.

Page 3: 2021eko bigarren hiruhilekoko zaborren tasaren %95eko ......eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten, eta PP, EH-Bildu eta Elka-rrekin Podemos abstenitu egin ziren. Aldaketak proposatzen

Aurten ez da Ekialdeko Errege Magoen desfilerik izango Getxo-ko kaleetan barrena, ohiko ka-rrozetan, beren morroiekin eta gainerako jarraitzaileekin bate-ra. Urtarrilaren 5ean, udalerriko kaleetan izaten dira protagonista guztiak. Covidarengatik ezarri-tako osasun-murrizketak direla eta, kabalgata bertan behera utzi beharko dute, baina hiru harrera egingo dizkiete haurrei (eskaera egiteko epea itxita dago): urta-rrilaren 3an, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan hartuko dituzte umeak; 4an, Romo Kul-tur Etxean; eta 5ean, Muxikeba-rrin, 10:00etatik 13:00etara, goi-zean, eta 16:00etatik 20:00etara, arratsaldean, hiru egunetan.

Kultur Etxeak honako hau go-mendatzen die harreretara joan-go diren pertsonei: hitzordua baino 20 minutu lehenago ber-

Ópera Divertimento konpainiak Jugando a la ópera con Mozart ikus-kizuna aurkeztuko du urtarri-laren 9an, larunbata, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Haurrei eta familia osoari zuzen-dutako antzezlana da, 18:00etan hasiko da eta sarrera 6€ da.

MuntaiaBadakizu zein izan zen historia-ko lehenengo opera? Eta guztiek ez dituztela istorio tragikoak kon-tatzen? Izan ere, batzuetan bada-go lekua umorearentzat. Mozart beraren eskutik, Luigi ganbera-laguntzailearekin batera, ikuski-zun honek operaren sekretuak deskubrituko ditu, era dibertiga-rri, didaktiko eta parte-hartzaile batean, multimedia-materialaren laguntzarekin.

Datorren igandean, urtarrilaren 3an, 12:30ean eta 17:00etan, Muxi-kebarriko Ereaga aretoan Go!azen 7.0: Kontzertua euskarazko musika ikuskizuna izango da. Sarrerak agortuta daude jada.Denboraldi honetako 6 aktore ari-tuko dira abesten, dantzatzen eta telesailari buruzko kontu diberti-garriak azaltzen: Lorea Intxausti (June), Dánae Riaño (Maddi), Aitzi-ber Errazkin (Enara), María Redon-do (Zuri), Nerea Elizalde (Garazi), Lander Lacalle (Luken), Markel Sainz (Danel), Xanti Korkostegi (Igor) eta Asier Burgeteri (Markel Aranburu) ikusi eta entzun ahal izango diete. Denboraldi berriko abestiak, aurreko denboraldietan kantatutako abesti ezagunenekin uztartzen dituen emanaldia eskai-niko dute.

Muxikebarriko Ereaga aretoan izango da urtarrilaren 5ean Lud-wig van Beethovenen jaiotza-ren 250. urteurrena ospatzeko Euskal Herriko Gazte Orkes-trak eskainiko duen kontzertua. 13:00etan hasiko den emanaldia Ruben Gimenok zuzenduko du eta Jone Martinez soprano eta Eneko Sagardoy narratzaile gisa arituko dira.

Musika klasikoa irauli zuten kon-

Datorren igandean, urtarrilaren 3an, 19:00etan, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan, Ispirit taldeak gospel emanaldia eskainiko du. Ainhoa Eguiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando abeslariek eta Iñaki Miguel piano-jotzai-leak bat eginda sortu zen taldea, eta urteak zeramatzaten elkarrekin blues, soul eta gospel estiloetako hainbat proiektutan. Hiru abeslari eta lau mu-sikari, genero horietako klasiko batzuk interpretatzeko, eta XX. mendeko beste kantu handi batzuk, oinarri espiritualarekin. Sarrera: 12€.

Gospel taldearen kontzertua Ispirit taldearekin

taratzea; hitzorduaren baiez-tapenaren emaila eramatea, ezinbestekoa da eta (paperean zein mugikorrean); eta 6 urtetik gorako guztiek maskara jan-

tzita eramatea uneoro. Halaber, pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia manten-tzeko eskatzen da (baita Errege Magoekin ere).

Ekialdeko Errege Magoen harrerak, Algortan, Romon eta Areetan

Operan jolasten Mozartekin

Go!azen 7.0: Kontzertua

Beethovenen omenezko kontzertu monografikoa

Kultur Etxeak eskatzen du zenbait gomendio betetzeko

Melchor, Gaspar eta Baltasar, beraz, haurrei entzuteko pres-tatzen ari dira eta, tradizioak agintzen duenez, opariak Ge-txoko etxeetan banatzeko.

positoreengan pentsatzen ba-dugu, Beethoven da lehenik eta behin gure burura datorrena. Frantziako Iraultza bezalako aldaketa sozial bortitzen garai batean, alemaniar jeinua aro berri baten “soinu” bihurtu zen. Euskal Herriko Gazte Orkes-trak konpositore horri eskaini-

tako kontzertu monograf ikoa aurkeztuko du. Sarreraren pre-zioa 3 eurokoa da.

Page 4: 2021eko bigarren hiruhilekoko zaborren tasaren %95eko ......eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten, eta PP, EH-Bildu eta Elka-rrekin Podemos abstenitu egin ziren. Aldaketak proposatzen

Novelle eta Basoan Merkatu Organikoa enpresek irabazi dute Getxo En-presa elkarteak antolatzen duen 30. Erakusleihoen Lehiaketa, erakusleiho fisiko eta digital onenaren kategorietan, hurrenez hurren. Bigarrenak eta hirugarrenak, Mímate.Shop eta Zugatzarte liburudendak izan dira, era-kusleiho fisikoetan, eta Barria Arte eta Acanto Diseño, espazio birtuale-tan. Gainera, Gema Rubio eta Jon Vildosa izan dira txapelketako bezero irabazleak, beren erakusleiho gogokoenetan egindako selfiak sareetara igotzeagatik. Edizio honetan 130 parte-hartzailetik gora izan da eta epai-mahaikideek horien artean hautatu dituzte erakusleiho irabazleak.

Angel Fernandez terapeuta naturista eta psikoterapeuta transpertsonalak La alegría interior o cómo superar la depresión lana aurkeztu berri du Romo Kultur Etxea-RKEn. Berak azaldu duenez, “barne poztasunaren eta benetako emozioaren adierazpena ahalbidetzen duten tresna pertsonalak ditu, depre-sioa eta sufrimendua modu globalean eta osoan gainditzeko modua”. Ez da beste teoria batean edo beste pertsona batzuen klabeetan oinarritzen, baizik eta guztiok daukagun barne ezagutzaren aurkikuntzan.

Gurot! Euskal Galderen Unibertsoa lehiaketaren irabazleak dira, bai Getxon bai Bizkaian, Oier Molinuevo, Aratz Moral, Xabier Etxebarria eta Unax Lafont, San Nikolas ikastolako ikasleak. Ripbisitzas izenarekin irabazi dute lehia-keta, puntu gehien lortu duen taldea izan baita. Euskara zinegotziak, Irantzu Uriartek, astelehenean, 75 euroko txekea (Getxoko irabazle gisa) eta iPhone bat (Bizkaiko irabazle gisa) eman zizkien. Getxoko 2. saria (Bizkaiko 3.a) Aixerrota Institutuko Ane Amezaga, Noa González eta Paula Benavidesen-tzat (MCDC) izan da. Gurot! joko bat da (Tribial modukoa), gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko izen bereko APP baten bidez.

Carlos Lopez idazle getxoztarrak bi testu biltzen dituen liburua argitaratu berri du. La piel de los enanos Gerra Zibila diktaduraren garai beltzetan amaitu ondoren garatzen den eleberria da. Inguruaren itxitura-komentu bat eta nobizia baten eta haren ezkontidearen arteko tentsioak elkartzen dira. La bolsa saya alegatu bat da ingurumen-hondamendiaren aurrean, plasti-koa atzeratutako espoleta-bonba bat izanik, eta itsasoetan “arrainak baino plastiko gehiago” dagoelako presuntzioa.

Basoan eta Novelle, Erakusleihoen Lehiaketako irabazleak

“Barruko poza edo depresioa nola gainditu” lana aurkeztu da

“Gurot 2020” lehiaketaren irabazleak Bizkaian

“La piel de los enanos” eta “La bolsa saya”, bi liburu batean

José Sacristán Getxora dator, “Señora de rojo sobre fondo gris” antzezteko

Magia ikuskizuna,

Tor eta Txoborrorekin

Miguel Delibesen Señora de rojo sobre fondo gris eleberri handia antzerkira iritsi da José Sacristán aktorearen interpretazio bikai-naz. Bere emaztea ustekabean hil zenetik sortze-krisi latza bizitzen ari den eta minaren eta maitasu-

naren bidetik gogoratzen duen pintore baten papera du Sacristá-nek. Antzezlana datorren urtarri-laren 9an eskainiko da, 19:00etan, Muxikebarriko Ereaga aretoan. Heriotzarantz zuzenduta dagoen amodiozko istorioa kontatzen du

antzezlan honek, zoriontasuna eta honen galeraz mintzatzen da eta gizaki ororen intimitatera eta sentipenetara iristen da, egiaren bide zuzena eta sinplea zeharka-tuta. Antzezpena ikusteko sarre-ra 20€ da.

Tor eta Txoborro magoek Aztike-riak ikuskizuna aurkeztuko dute datorren larunbatean, urtarrilak 2, 18:00etan, Romo Kultur Etxean. Muntaketa euskaraz egingo da eta sarrera 6 euro da.Ikuskizunaren abiapuntua hona-ko hau da: zer gertatuko litzate-ke mago batek, loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Egoera hau oinarri hartuta, Tor eta Txoborro magoek elkarla-nean sortu dute magia saio erabat berritzailea. Unibertso magiko bat, antzerkia eta magia bilbatuz dena logikatik aldentzen dena.

Page 5: 2021eko bigarren hiruhilekoko zaborren tasaren %95eko ......eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten, eta PP, EH-Bildu eta Elka-rrekin Podemos abstenitu egin ziren. Aldaketak proposatzen

Marina Goñi, “Deapie” proiekturako egindako diseinuagatik saritu dute

Zilarrezko domina Lalucarentzat Harpers Design Awardsetan

Aintzatespena Hermeneus World enpresari

Marina Goñi diseinatzaile grafi-ko getxotarrak CLAP sarietako bat irabazi du Deapie Turismo Bulegoarentzat egindako lana-gatik, Orrialdekatutako liburuxka onena (instituzionala, informatiboa, memoria eta balantzea, etab.) ize-neko kategorian. Industria Di-seinuko eta Diseinu Grafikoko nazioarteko sariak dira CLAP sariak, eta aukera ematen diete ikasketa, agentzia, bulego eta profesional independenteei Ibe-roamerika osoko pareekin neur-tzeko. Diseinuarekin lotutako erakunde nagusien babesa dute, epaimahaikideak hautatzeko eginkizuna betetzen baitute. CLAP sariak aukera paregabea eta errepikaezina dira disei-

Getxoko Laluca Comunicación enpresak, komunikazioan, Bran-dingen (markaren kudeaketan) eta marketing digitalean espe-zializatuak, Branding onenaren zilarrezko domina lortu du Erre-suman Batuan egin den Har-pers Design Awards nazioarteko lehiaketan. Bertan, edarien in-dustriako diseinu-lanik onenak aintzatesten dira. Astobiza enpre-sari nazioartekotzen laguntzeko egindako proposamena mundu

Getxoko Hermeneus World en-presak hirugarren saria lortu du Txikizkako Merkataritzarako Ideia Teknologikoen II. Lehia-ketan, merkataritza tradiziona-la digitalizatzeko Digital market proiektuagatik. Industria, Merka-taritza eta Turismo Ministerioko Merkataritzako Estatu Idazkari-tzak deitu zuen lehiaketa.Hermeneus World proiektua mer-katariei eta negozio txikiei beren digitalizazio-prozesuari arra-

nuaren munduaren nazioarteko onarpena lortzeko.Deapie 14 ibilbide autogidatuz osatutako sarea da, eta Getxoko 14 pertsonaiaren bitartez (Eva-risto de Churruca, Felipa Bustin-gorri, Horacio Echevarrieta), he-rriko herritarrak zein bisitariak, istorioak, espazioak, txokoak eta/edo baliabideak ezagutzera gonbidatzen dituzte. Ibilbide ba-koitzak gure historiaren zati bat kontatzen du, bisitatu beharreko lekuak biltzen ditu, baita pintxo batzuk dastatzeko edo erosketak egiteko geldialdien iradokizu-nak ere.

Informazio gehiago: https://www.getxo.eus/eu/turismo/deapie

Edarien industriako diseinu-lanik onenak aitortzen dituzte

Hirugarren saria lortu du Txikizkako Merkataritzarentzako Ideia Teknologikoen II. Lehiaketan

osoko (AEB, Europa eta Austra-lia) 95 enpresa baino gehiagoren artean nabarmendu da. Sariak Getxoko enpresak proposatuta-ko markaren bereizketa nabar-mentzen du, produktuaren iru-dian adierazten den nazioarteko edari marken artean. Azken bi urteetan, Laluca Comunicación-ek zazpi nazioarteko sari baino gehiago lortu ditu, horien artean, Vinographic-eko Best Brand eta Best Label.

kastaz aurre egiten laguntzeko sortu da, konponbide teknolo-giko eraginkorren bidez, azkar eta kostu txikian, betiere be-ren berezitasunetara egokituta. “Prozesu osoa merkataritza tradi-zionalaren funtsa galdu gabe egiten da; izan ere, softwarean zerbitzua, bezeroarentzako arreta, hurbiltasu-na eta negozio horien ezaugarri di-ren pertsonalizazioa islatzea lortzen du”, adierazi du lehiaketaren an-tolakuntzak.

Page 6: 2021eko bigarren hiruhilekoko zaborren tasaren %95eko ......eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten, eta PP, EH-Bildu eta Elka-rrekin Podemos abstenitu egin ziren. Aldaketak proposatzen

Udal talde politikoen iritziaZORIONAK, OSASUNA ETA 2021. URTE BARRI ON!

Data berezi hauetan udal-talde so-zialistak animo- eta itxaropen-me-zua helarazi nahi die gure herrita-rrei.2020. urtea gogorra izan da, gizarte-harremanak eta mugikortasuna gal-tzea eragin baitu, bai eta plan nahiz bizitza-proiektu ugari atzeratzea ere. Alabaina, egoera askoz drama-tikoagoa izan da lanpostuak galdu, negozioak itxi edo bizirik irauteko ahalegin guztiak egin behar izan di-tuztenen etxeetan. Eta bereziki zaila izan da norbaiten heriotzari aurre egin behar izan dioten herritarren-tzat, gainera oso dolu-egoera zaila

izan baitute. Pandemia honek era-kutsi digu denok izan gaitezkeela zaurgarri. Udalak hainbat ekintza gauzatu ditu gertu egoten saiatzeko. Urte honen amaieran txertoari buruzko albiste itxaropentsuak dauzkagu. Etapa ho-nen amaiera aurreikusten da, baina oraindik ez gara heldu. Azken es-fortzua egin behar dugu oraindik. Herritarrek egindako esfortzua aintzatetsi behar dugu, ereduzkoa izan baita behar-beharrezkoa izan denean.

Mila esker, bihotzez!

2020a bukatzear dagoen honetan ba-lantzea egitea dagokigu. Zalantzarik gabe, urte zaila izan da, aurrekaririk gabeko osasun krisi batek baldintza-tua eta ziurgabetasunez josia. Pande-miak agerian utzi du sistema kapita-lista heteropatriarkal hau sostengaitza dela eta honen gabeziak areagotu ditu: osasun sistema, ekonomia, zaintzak... Gainera, pandemiaren ondorioz ha-rremantzeko eta antolatzeko erak mol-datu behar izan ditugu.2021a zalantza berarekin hasiko dugu: denok nahi dugu pandemia behingoz gainditu, kalera lasaitasunez atera, gure hurbilekoekin elkartu... Ez dugu “normaltasun” berri honetara ohitu nahi. Are gehiago, ez dugu inolako "normaltasunera" ohitu nahi: jendar-tea eraldatzen jarraitu nahi dugu, bi-

zitza eta zaintzak erdigunean jartzen.Pandemia hasi zenean EH Bildutik prest agertu ginen elkarrekin lan egi-teko krisi hau gainditzeko beharrez-koa zen guztian. Uste genuen momen-tua zela indarrak batzeko eta lehiak albo batera uzteko. Gauza bera pen-tsatzen jarraitzen dugu, nahiz eta Ge-txoko Udalak zein Eusko Jaurlaritzak euren interes propioak eta enpresa handienen interesak lehenetsi osasu-naren aurrean.2021. urtea ere konplikatua dator. La-nean jarraitu beharko dugu ez dezaten murrizketarik egin gure lan eta gizar-te-eskubideetan. Nahiz eta batzuetan zaila izan, ez dezagun poztasuna eta mundua aldatzen jarraitzeko gogoa galdu! Sua urte zaharrari eta ur garbia berriari! www.getxo.ehbildu.eus

URTEA DESIRAZ ETA ITXAROPENEZBETETA EGON DADILA

ERRESKATATZEKO ETA JUSTIZIA SOZIALA EGITEKO AURREKONTUAK IZAN DITZAGULA 2021EAN

Gabonetan gaude jada, desiraz eta ilusioz jositako garaian. Getxoko PP alderdiko kideok ospatu behar dugu gure nahietako bat dagoe-neko bete dela: Manuel Gainza aparkalekua irekitzea ostalari eta merkatariak laguntzeko, zei-nek kalte izugarria izan baitute pandemiaren ondorioz. Halaber, espazio hau aprobetxatuko dugu Gabon zoriontsuak eta 2021. urte

berria opatzeko. Zuon desira eta itxaropen guztiak errealitate bihurtu daitezela. Espero dugu urte berri honetan pandemia amaitzea eta itxaropen-mezu bat bidaltzea gaitz horren ondorioz txarto pasatzen ari diren guztiei. Azkenik, gogora ekarri nahi di-tugu pertsona maiteren bat galdu dutenak. #esnatuGetxo

Ilusio handiz hasi genuen 2020. ur-tearen amaierara heldu gara eta, urte borobilek batzuetan dakarten itxaro-pen-kutsuarekin, erantzukizuna es-katu nahi dizuegu berriz ere. Azken bederatzi hilabeteotako mezuarekin amaituko dugu urtea: maskara, es-kuak eta distantzia. Horrez gain, beharrezkoa da elkarlanean aritzea denok eta erantzukizuna erakustea inoiz pentsatuko ez genuen moduan herrialdeak eta pertsonen bizitza as-tindu duen mundu-pandemia hau de-sagerrarazteko.Urte berri ona opatzeko mezuan itxa-ropena helarazi nahi dugu. Itxaropen-tsu egon behar gara urte berriarekin batera mundu osoan, eta guri dago-kigunagatik Euskadi eta Getxon bere-ziki, egoera hobetu dadin, eta COVID gaitzaren aurkako txertoa geroz eta gertuago egon dadin euskal biztan-leongandik nahiz getxoztarrengan-dik. Era berean, gutariko bakoitzak Gabonetan erantzunkidetasun pertso-nalaren kuota beteko dugun itxarope-na izan behar dugu. Oinarrizko hiru neurriak hartuz (maskara, eskuak eta distantzia) eta honetan egunotan

lagunartean nahiz familiartean jo-kabide-arau egokiak betez, 2021. ur-teari itxaropentsu begiratzeko joera bultzatuko dugu.Ildo beretik, Getxoko EAJ-PNV alder-diak jarraituko du zerbitzu onenak eskaintzen herritar guztion beharri-zanei erantzuteko. Urtearen hasieran 108 milioi euro baino gehiagoko au-rrekontuari ekingo zaio urte berriari aurre egiteko eta, Amaia Agirre al-kateak nabarmendu zuenez, bi gako izango ditu: alde batetik, proiektuen efizientzia; bestetik, herritarrei, hau da, pertsonei, kalitate goreneko zer-bitzua eskaintzea. 2021. urteari begira, itxaropenare-kin batera, Getxoko EAJ-PNV al-derdiak bere konpromisoa berretsi-ko du: kate baten katebegiak gara, izan ere, gure alderdiak 125 urteko ibilbidea, lana, konfiantza eta zin-tzotasuna eskaintzen ditu. Eusko Alderdi Jeltzaleko emakumeek eta gizonek Getxoren alde egiten dugu; Getxo hazteko, bizitzeko, lan egite-ko eta gozatzeko udalerri onenetako bat izan dadin. Osasuna eta urte ba-rri ona danontzako!

SUA URTE ZAHARRARI ETA UR GARBIA BERRIARI!

URTE BERRI ON

2021. urtea heldu da eta, berarekin ba-tera, aurrekontuen gaineko negoziazioa. Getxoko Elkarrekin taldeko kideok au-rrekontu horiek aztertzen gabiltza eta, desberdintasuna oinarri hartuta, elka-rrizketaren eta baterako lanaren aldeko apustua egiten dugu. Baina argi izan behar ditugu lehentasunak. Zuzenke-tak aurkeztuko ditugu, pandemiaren alderik txarrena jasan duten sektoreak —hala nola ostalaritza, merkataritza, kultura eta turismoa— laguntzeko

neurriak hartuz hobetu daitezen aurre-kontuak. Lan egingo dugu egoitzako langileen aldarrikapenak erantzun daitezen eta zutik mantendu dadin Nagusien Etxea. Egun hauetan Romora hurbiltzera eta eraikinen eraispenaren aurka sinatzera animatzen zaituztegu. Jai zoriontsuak eta berdintasuna, seni-detasuna eta oparotasuna nagusi izan daitezela urte berri honetan. Kontaktua: [email protected]