2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea...

34
2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016 17 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS METEOROLÓGICAS DEL AÑO 2016

Transcript of 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea...

Page 1: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

17

2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK

CARACTERÍSTICAS METEOROLÓGICAS DEL AÑO 2016

Page 2: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

18

RESUMEN ANUAL.

Los acumulados de precipitación califican el año, en general, como normal,

por encima del promedio en puntos del litoral, por debajo en el interior, sobre todo de Álava.

Como es habitual, los valores más altos se han registrado en la zona

montañosa del noreste de Gipuzkoa, muga con Navarra (Añarbe 2043.5 mm, Ameraun 1923.6 mm), seguidos de cerca por puntos del interior guipuzcoano y del litoral más oriental (Berastegi 1814.8 mm, Oiartzun 1639.5 mm). Destacan también otros máximos secundarios, localizados en las comarcas litorales vizcaínas (Almike 1617.5 mm, Iruzubieta 1542.1 mm). Los acumulados más bajos, en el eje del Ebro y al otro lado de Sierra Cantabria (Páganos 469.6 mm, Zambrana 524.6 mm, Navarrete 573.1 mm). En el Gran Bilbao rondan los 1300 mm (Derio 1299.8 mm, Abusu 1266.4 mm), la mitad aproximadamente en la Llanada más occidental (Arkaute 715.6 mm, Alegría 674.6 mm).

Esta precipitación se ha distribuido de manera desigual a lo largo del año. En la evolución estacional se observa una transición entre un invierno húmedo, una primavera normal y un verano muy seco, para volver en otoño a precipitaciones normales (aunque diciembre vuelve a ser muy seco).

La parte más cruda del invierno llega en Febrero. Recordemos que fue un mes extremadamente húmedo, record de precipitación en puntos del litoral y de la Rioja Alavesa. Lo más importante es que pone fin a una incipiente sequía hidrológica, pero obliga a emitir numerosos avisos por meteorología adversa, destacando la alarma roja por impacto en costa del día 9 y la alerta naranja por precipitaciones persistentes del día 27. Se registran entonces cantidades extraordinarias en las comarcas interiores (Arrasate 134.2 mm, Otxandio 108.1 mm) y en el noreste de Gipuzkoa (Ameraun 107 mm, Berastegi 106.6 mm). Valores también importantes en el entorno de las tres capitales (Arkaute 54.7 mm, Derio 70.6 mm, Lasarte 62.5 mm). En muchos casos, se trata del día más lluvioso de un mes de febrero. Debido al volumen de agua caído son numerosos los aforos de la vertiente cantábrica en los que se alcanza el nivel naranja, también algunos de la mediterránea, pertenecientes al Zadorra.

Del 2 al 10 de marzo fue un periodo también muy lluvioso, casi todos los días

se acumulan en algún punto de la vertiente cantábrica cantidades muy abundantes. El día 10 se superan los 60 mm en 24 horas en puntos próximos a la divisoria de aguas y del este de Gipuzkoa (Arrasate 68.1 mm, Berastegi 67.6 mm, Añarbe 66.1 mm, Sarria 65 mm, Orduña 64.9 mm). Además, a mediodía se alcanza el nivel naranja en aforos de las cuencas del Kadagua (Balmaseda 2.69 m, Aranguren 3.85 m), del Zadorra (Abetxuko 2.57 m, Etura 2.77 m) y del Urola (Ibai Eder 1.2 m).

Entre los días 22 y 23 de noviembre un frente ocluido estacionario y asociado

a una borrasca en el Levante provoca precipitaciones persistentes y generalizadas, acumulándose más de 60 mm en 24 horas en numerosos puntos de la vertiente cantábrica a lo largo de la tarde-noche del 23, sobre todo en el litoral y en el este de Gipuzkoa (Berriatua 93.8 mm, Iruzubieta 87.4 mm, Bidania 83.4 mm, Oleta 83.3 mm, Behobia 81.7 mm).

Page 3: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

19

URTEKO LABURPENA.

Prezipitazioari dagokionez, urtea ohikoa izan zen, kostaldeko zenbait lekutan

zertxobait hezea eta barnealdeko beste zenbait lekutan lehorra, batez ere Araban. Ohi bezala Gipuzkoa ipar-ekialdeko mendi inguruetan pilatu zen euri gehien,

Nafarroako mugatik gertu, (Añarbe 2043.5 mm, Ameraun 1923.6 mm). Balio horietatik gertu ibili ziren Gipuzkoa barnealdeko beste zenbait lekutan eta kostaldearen ekialdean (Berastegi 1814.8 mm, Oiartzun 1639.5 mm). Aipagarriak dira ere Bizkaiko kostaldeko datuak vizcaínas (Almike 1617.5 mm, Iruzubieta 1542.1 mm). Minimoak, aldiz, Ebro ondoko eskualdean eta Kantabriako mendilerroaren hegoaldean izan ziren (Páganos 469.6 mm, Zambrana 524.6 mm, Navarrete 573.1 mm). Bilbo Handian 1300 mm inguru pilatu ziren (Derio 1299.8 mm, Abusu 1266.4 mm), Arabako Lautadaren mendebaldean, gutxi gorabehera, horren erdia (Arkaute 715.6 mm, Alegría 674.6 mm)

Prezipitazioaren banaketa oso irregularra izan zen. Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa, nahiz eta abendua oso lehorra izan.

Negu giro gordinena otsailean izan genuen. Otsaila erabat hezea izan zen, eta

kostaldeko eta Arabako Errioxako zenbait lekutan prezipitazio-markak hautsi ziren. Euriteari esker hasiberria zen lehorte hidrologiko bati amaiera eman zitzaion, baina muturreko egoerei loturiko abisu ugari igorri behar izan ziren. Horien artean aipagarrienak hilaren 9an itsasaldeko arriskuagatik igorri zen alarma gorria eta 27an prezipitazio iraunkorragatik igorri zen alerta laranja. Egun horretan barnealdeko eskualdeetan ezohiko euri kantitatea pilatu zen (Arrasate 134.2 mm, Otxandio 108.1 mm) baita Gipuzkoako ekialdean ere (Ameraun 107 mm, Berastegi 106.6 mm). Hiru hiriburuen inguruetan ere euri kantitate aipagarriak pilatu ziren (Arkaute 54.7 mm, Derio 70.6 mm, Lasarte 62.5 mm). Hainbat lekutan otsailean inoiz izandako egunik euritsuena izan zen. Pilatutako euri ugariaren ondorioz, kantauri isurialdean hainbat ibai maila laranjara ailegatu ziren, baita Mediterraneo isurialdeko batzuk ere, Zadorra arrokoak.

Martxoaren 2tik 10era arte ere euria barra-barra egin zuen, kantauri

isurialdean ia egunero izan zen euria oso ugaria estazioren batean. Hilaren 10ean 24 ordutan 60 mm baino gehiago pilatu ziren isurialdeen arteko banalerroaren inguruan eta Gipuzkoa ekialdean (Arrasate 68.1 mm, Berastegi 67.6 mm, Añarbe 66.1 mm, Sarria 65 mm, Orduña 64.9 mm). Horrez gain, eguerdi aldera Kadagua arroko zenbait estaziotan maila laranjara ailegatu ziren (Balmaseda 2.69 m, Aranguren 3.85 m), baita Zadorra arroan ere (Abetxuko 2.57 m, Etura 2.77 m) eta Urola arroan (Ibai Eder 1.2 m).

Azaroaren 22tik 23ra bitartean Levanten zegoen depresio bati loturiko fronte

okluditu iraunkor batek euri iraunkorra eragin zuen eta hilaren 23ko arratsalde-gau partean kantauri isurialdeko hainbat tokitan 24 ordutan 60 mm baino gehiago pilatu ziren, batez ere kostaldean eta Gipuzkoako ekialdean (Berriatua 93.8 mm, Iruzubieta 87.4 mm, Bidania 83.4 mm, Oleta 83.3 mm, Behobia 81.7 mm).

Page 4: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

20

En cuanto a las nevadas, durante el invierno llegaron a cotas medias-altas y tuvieron una irregular afectación sobre el territorio. En enero, el día 15 la cota baja hasta los 500-600 m durante la noche y madrugada del día siguiente, en la que fue la jornada más lluviosa de la vertiente cantábrica en dicho mes (Añarbe 38.4 mm, Arrasate 31.9 mm). En febrero, entre el 14 y el 16 baja hasta los 300-400 m, y el día 18 hasta los 600 m, dándose los espesores más importantes en el este de la CAPV. Más tarde, la noche del 26 nieva a partir de los 600 m, aunque en comarcas como el Alto Deba y el Goierri lo hace a partir de los 400 m. En marzo la cota baja hasta los 500-600 m en torno a la madrugada de los días 6, 8 y 10. Esta última jornada se observa aguanieve en Vitoria-Gasteiz y llega a cuajar en la Rioja Alavesa.

Ya en abril, el día 8 las cantidades de precipitación son abundantes en buena

parte de la vertiente cantábrica, con una cota de nieve que baja hasta los 800 m durante la madrugada, en la que es la última nevada de la temporada por debajo de 1000 m.

En la segunda parte del año, la cota baja de los 1000 m por primera vez en la

temporada los días 7 y 8 de noviembre, llegando hasta los 800 m. Más relevante y sorpresivo fue el episodio del 23 de dicho mes, con una cota muy variable según zonas, entre los 700-1000 m en el oeste y los 400-600 m en el este, puntualmente más baja en el interior de Gipuzkoa.

Los tres meses veraniegos fueron deficitarios, aunque la situación se va

agudizando a medida que avanza la estación, llegando a un extremadamente seco agosto en comarcas como el Gran Bilbao, los Valles Alaveses y la Rioja Alavesa. Con todo, en cada uno de los meses se produce algún episodio de chubascos tormentosos de cierta intensidad. En junio el día 15 se registran chubascos fuertes en el Goierri (Amundarain 19.9 mm/h, Agauntza 15.4 mm/h). En julio, el 23 de julio calles de precipitación entran desde el mar con intensidades moderadas a fuertes en puntos de la costa (Sangroniz 18 mm/h, Miramon 15.7 mm/h, Ereñozu 15.1 mm/h). Las intensidades más altas de este trimestre se registran el 15 de agosto, fuertes en el interior de Gipuzkoa (Aizarnazabal 20.5 mm/h, Ibai Eder 17.7 mm/h).

Sin embargo, los chubascos más importantes llegan en septiembre. Entre el

13 y el 18 se producen chubascos moderados a fuertes prácticamente todos los días. Esa primera jornada llegan casi a muy fuertes en algún punto de la costa vizcaína y del nordeste de Gipuzkoa (Bermeo 27.3 mm/h, Muxika 27 mm/h, Añarbe 24.2 mm/h). Otro tanto sucede el día 15 (Bermeo 29.1 mm/h, Arteaga 23.6 mm/h, Muxika 23.1 mm/h), debido a la ciclogénesis de una borrasca singular en el Golfo de Bizkaia.

Las temperaturas medias de las estaciones de referencia para el País Vasco califican el año como cálido en general. En relación a los últimos años, se encuentran en una posición intermedia, por detrás claramente de años como el 2011, 2006 y 2014.

En la franja litoral las medias se han situado entre los 14-15 ºC (Derio 14.2 ºC,

Zarautz 14.7 ºC). En los valles interiores de Bizkaia y Gipuzkoa han

Page 5: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

21

Elurrari dagokionez, neguan kota altuetan eta ertainetan egin zuen elurra, baina ez zuen berdin egin leku guztietan. Urtarrilaren 15ean, gauean, elur-kota 500-600 metrora jaitsi zen eta hurrengo eguneko goizaldean han mantendu zen; gainera, hilaren 16a izan zen urtarrileko egunik euritsuena kantauri isurialdean (Añarbe 38.4 mm, Arrasate 31.9 mm). Otsailean, berriz, hilaren 14tik 16ra bitartean elur-kota 300-400 metrora jaitsi zen, hilaren 18an 600 metrora, eta elur-lodierarik handienak EAEko ekialdean pilatu ziren. Egun batzuk geroago, hilaren 26an, gauean, elurra egin zuen 600 metrotik gora, baina Deba Goienan eta Goierrin 400 metrora jaitsi zen elur-kota. Martxoaren 6an, 8an eta 10ean ere elur-kota 500-600 metrora jaitsi zen goizaldean. Azken egun horretan Gasteizen elur-bustia egin zuen eta Arabako Errioxan zuritu egin zuen.

Apirilaren 8an euria ugaria izan zen ia kantauri isurialde osoan eta goizaldean

elur-kota 800 metrora jaitsi zen, denboraldiko azken elurtea izan zen 1000 metrotik behera.

Urteko bigarren partean elur-kota 1000 m-tik behera lehenengo aldiz

azaroaren 7an eta 8an kokatu zen; 800 metrora, hain zuzen. Harrigarriagoa izan zen azaroaren 23an gertatutakoa. Elur-kota oso ezberdina izan zen eskualde batetik bestera: EAEren mendebaldean 700 eta 1000 metro artean kokatu zen, ekialdean, ordea, 400-600 metrora jaitsi zen, eta Gipuzkoa barnealdean tarteka beherago ere bai.

Udako hilabeteak lehorrak izan ziren eta uda aurrera joan ahala egoerak

okerrera egin zuen. Horrela, abuztua oso lehorra izan Bilbo Handian, Arabako bailaretan eta Arabako Errioxan. Hala eta guztiz ere, udako hilabete guztietan bota zuen zaparrada handiren bat edo beste. Ekainaren 15ean Goierrin zaparrada handiak bota zituen (Amundarain 19.9 mm/h, Agauntza 15.4 mm/h). Uztailaren 23an kostaldeko zenbait lekutan zaparrada ertain-handiak bota zituen (Sangroniz 18 mm/h, Miramon 15.7 mm/h, Ereñozu 15.1 mm/h). Abuztuaren 15ean zaparrada handiak bota zituen Gipuzkoa barnealdean (Aizarnazabal 20.5 mm/h, Ibai Eder 17.7 mm/h).

Udako zaparradarik handienak, ordea, irailean bota zituen. Hilaren 13tik 18ra

zaparrada ertain-handiak bota zituen ia egunero. Hilaren 13an Gipuzkoa ipar-ekialdean eta Bizkaiko kostaldeko puntu batzuetan zaparradak ia oso handiak izan ziren (Bermeo 27.3 mm/h, Muxika 27 mm/h, Añarbe 24.2 mm/h). Hilaren 15ean ere zaparrada handiak bota zituen Bizkaiko Golkoan depresio berezi baten ziklogenesia gertatu zenean (Bermeo 29.1 mm/h, Arteaga 23.6 mm/h, Muxika 23.1 mm/h).

EAEko estazio esanguratsuenetako batez besteko tenperatura kontuan hartuz gero, urtea beroa izan zen. Azken urteekin alderatuz gero, tartekoa izan zen, 2011, 2006 eta 2014 urteetako balioetatik oso urrun.

Kostaldeko batez besteko tenperatura 14-15 ºC artekoa izan zen (Derio 14.2

ºC, Zarautz 14.7 ºC), Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeko bailaretakoa apur bat baxuagoa (Ordizia 14.4 ºC, Amorebieta 13.2 ºC). Arabako Lautadan batez besteko tenperatura 11.5 ºC ingurukoa izan zen (Arkaute 11.7 ºC,

Page 6: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

22

sido algo más bajas (Ordizia 14.4 ºC, Amorebieta 13.2 ºC), mientras que en la Llanada Alavesa han rondado los 11.5 ºC (Arkaute 11.7 ºC, Salvatierra 11.4 ºC), un grado más altas en la Rioja Alavesa (Páganos 12.6 ºC). Estos valores son alguna décima más altos que el promedio normal del periodo 1981-2010 para el conjunto del territorio.

El comienzo del año es muy contrastado. Así, pasamos de un muy cálido

enero a un muy frío marzo. En concreto, enero presenta una anomalía de unos 2 ºC por encima del promedio normal, lo que le lleva a ser el más caluroso de lo que llevamos de siglo, junto con el de 2014.

Después, de abril a julio la temperatura se va normalizando, casi siempre con

un matiz más cálido en el litoral. La anomalía se amplía mucho en agosto y septiembre, ambos cálidos o muy cálidos. El resto del año la calificación vuelve a bajar, especialmente en noviembre, frío.

Tan sólo el interior de Álava parece tener un número de días de helada que se acerca a lo normal. El resto del territorio está claramente por debajo. En la Rioja Alavesa no han llegado ni a la mitad y en el litoral han sido testimoniales.

Los registros negativos se acercan a la costa el 17 de febrero (Arteaga -0.4

ºC, Oleta -0.2 ºC, Behobia -1.3 ºC), el más frío del invierno. En el interior de Álava las heladas fueron moderadas a fuertes (Iturrieta -15.9 ºC, Salvatierra -10.3 ºC, Ilarduia, Etura y Trebiño -7.6 ºC).

En marzo las heladas más intensas sucedieron el día 15, afectando a numerosos puntos de ambas vertientes (Salvatierra -4 ºC, Arkaute -2.9 ºC, Arrasate -2.1 ºC, Balmaseda -2.2 ºC, Muxika -1.2 ºC).

La última helada de la temporada tuvo lugar el 23 de mayo, de manera casi

anecdótica (Trebiño -0.2 ºC). En la otra parte del año, la primera llega el 10 de octubre, muy locales todavía (Iturrieta y Trebiño -0.5 ºC). Al día siguiente se extienden también por puntos del territorio alavés y de la divisoria (Navarrete -2 ºC, Salvatierra -1.8 ºC, Otxandio -0.8 ºC, Espejo -0.6 ºC).

El año nos ha deparado numerosas situaciones de intenso calor, poco habituales en la CAPV. De junio a septiembre los avisos emitidos tienen mucho que ver con estas circunstancias. Recordemos que tanto en julio como en agosto se llegaron a superar de manera puntual los 40 ºC y que en septiembre alguna estación que otra midió la máxima absoluta del año.

Comenzamos, sin embargo, resaltando las máximas del 24 de enero, cuando

se superan los 22 ºC en el litoral (Oleta 23.5 ºC, Arteaga 23 ºC, Behobia 22.4 ºC). Se trata de las temperaturas más altas para un mes de enero de lo que llevamos de siglo.

El 22 de junio la baja norteafricana introduce aire cálido en la CAPV,

superándose los 36 ºC en puntos de la zona cantábrica interior (Aranguren 39 ºC, Ibai Eder 38.2 ºC, Iurreta 37.9 ºC).

Page 7: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

23

Salvatierra 11.4 ºC), Arabako Errioxan, berriz, hori baino 1 ºC altuagoa (Páganos 12.6 ºC). Balio horiek, 1981-2010 denboraldiko batez besteko normala baino hamarren altuagoak izan ziren.

Urtearen hasieran aldaketa handiak izan genituen tenperaturan: urtarrila oso

beroa izan zen, martxoa, berriz, oso hotza. Urtarrilean batez besteko tenperatura ohikoa dena baino 2ºC altuagoa izan zen, mende honetako beroena, 2014ko urtarrilarekin batera.

Apiriletik ekainera bitartean ohiko tenperatura balioak izan genituen, nahiz eta

kostaldean zertxobait beroa izan. Abuztuan eta irailean, ordea, anomalia asko handitu zen, beroak edo oso beroak izan ziren biak. Gainerako hilabeteetan kalifikazioa jaitsi egin zen, batez ere azaroan, hotza izan baitzen.

Araba barnealdean baino ez zen izotz-egun kopurua ohikoa izan. Gainerako tokietan kopuru hori ohikoa dena baino askoz txikiagoa izan zen. Arabar Errioxan ohikoa denaren erdia baino txikiagoa izan zen kopurua, kostaldean ez zuen apenas izotzik egin.

Otsailaren 17an kostaldetik gertu izotza egin zuen (Arteaga -0.4 ºC, Oleta -0.2

ºC, Behobia -1.3 ºC), neguko egunik hotzena izan zen. Arabako barnealdean izotz handi-gogorra egin zuen egun horretan (Iturrieta -15.9 ºC, Salvatierra -10.3 ºC, Ilarduia, Etura eta Trebiño -7.6 ºC).

Martxoko izotzik handiena hilaren 15ean bota zuen bi isurialdeetako hainbat tokitan (Salvatierra -4 ºC, Arkaute -2.9 ºC, Arrasate -2.1 ºC, Balmaseda -2.2 ºC, Muxika -1.2 ºC).

Udaberrian, azken aldiz izotza maiatzaren 23an egin zuen (Trebiño -0.2 ºC).

Udazkenean, berriz, urriaren 10ean egin zuen lehenengo aldiz izotza (Iturrieta y Trebiño -0.5 ºC). Hurrengo egunean Arabako eta isurialdeen banalerroko beste leku batzuetan ere egin zuen izotza (Navarrete -2 ºC, Salvatierra -1.8 ºC, Otxandio -0.8 ºC, Espejo -0.6 ºC).

Bero handiko gertaera asko izan genituen, eta hori ez da ohikoa izaten EAEn. Ekainetik irailera igorritako abisu askok dute zerikusia beroarekin. Bai uztailean bai abuztuan termometroa 40ºC-tik gora kokatu ziren zenbait momentutan eta irailean zenbait estaziotan urteko maximo absolutua neurtu zen.

Lehenik eta behin, ordea, urtarrilaren 24an neurtutako tenperatura maximoak

azpimarratu behar ditugu. Kostaldean 22 ºC-ak gainditu ziren (Oleta 23.5 ºC, Arteaga 23 ºC, Behobia 22.4 ºC). Mende honetan urtarrilean inoiz neurtu diren tenperaturarik altuenak izan genituen.

Ekainaren 22an Ipar Afrikako depresioak bultzatutako aire beroa gurean

zabaldu zen eta kantauri isurialdearen barnealdeko zenbait lekutan maximoak 36 ºC-tik gorakoak izan ziren (Aranguren 39 ºC, Ibai Eder 38.2 ºC, Iurreta 37.9 ºC).

Page 8: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

24

En julio la anomalía más clara se produce los días 18 y 19. En el primero las máximas se sitúan entre los 35-41 ºC, superándose en 9 estaciones los 40 ºC, todas ellas en Bizkaia (Aranguren 42.4 ºC, Eitzaga 41 ºC, Sodupe-Kadagua 40.8 ºC). En el segundo persiste el calor, incluso es mayor en el interior de Gipuzkoa (Ibai Eder 40.3 ºC, Zizurkil 39.9 ºC, Belauntza 39.7 ºC) y en todo Álava (Abetxuko 38.7 ºC, Moreda 38.4 ºC, Zambrana 38.3 ºC). Hay que añadir que la baja térmica relativa generada por el calor da lugar a un flujo de componente sur lo suficientemente intenso como para no dejar entrar apenas a la brisa durante el día 18. Esto hace que las temperaturas mínimas de la madrugada siguiente se encuentren entre las más altas desde que existen registros, especialmente en zonas próximas al litoral. Aquí no se baja de los 30 ºC (Almike 32.7 ºC, Berriatua 32.6 ºC, Derio 32.6 ºC). En las capitales los valores fueron: 29.4 ºC en Bilbao, 29.6 ºC en Donostia-San Sebastián y 20.4 ºC en Vitoria-Gasteiz.

En agosto hubo dos episodios. El primero de ellos tiene lugar entre los días

13 y 15, repitiéndose máximas entre los 35-38 ºC, sobre todo en los valles cantábricos. En esta zona se superan los umbrales de temperaturas altas extremas el día 15 (Ibai Eder 37.8 ºC, Igorre 37.4 ºC). Ese día también lo hacen los de altas persistentes en toda la vertiente cantábrica. El segundo evento de agosto sucede entre los días 22-27 y es de mayor intensidad. Los umbrales de temperaturas altas extremas se superan en varias ocasiones, según zonas. En la de transición se llega al umbral estándar establecido como naranja el día 23 (Abetxuko 38.3 ºC, Salvatierra 37 ºC). Otro tanto sucede el día 25 en la cantábrica interior (Sodupe 39.9 ºC, Mungia 39.4 ºC) y en la costera (Miramon 37.6 ºC, Punta Galea 35.9 ºC). El día 27 se repite la situación en esta última zona. En la cantábrica interior rondan los 40 ºC puntualmente (Eitzaga 41.1 ºC, Ibai Eder 39.4 ºC). Además, ciertas noches los flujos del sur no permiten que desciendan demasiado las temperaturas nocturnas, de manera que también se superan los umbrales de temperaturas altas persistentes en la vertiente cantábrica. Concretamente, el día 27 y el día 23 en la zona costera.

Ya en septiembre, el calor comienza afectando primero a la vertiente

mediterránea. Los días 3, 4 y 6 son muy similares, con máximas en el sur de Álava. Ese último día se sobrepasan los valores más altos de lo que llevamos de siglo para un mes de septiembre (Moreda 37.7 ºC, Espejo 37.3 ºC, Zambrana 37.2 ºC, Salvatierra 36.5 ºC, Kanpezu 36.1 ºC). Otro tanto sucede el día 7 en la vertiente cantábrica, alcanzándose las temperaturas más altas de todo el episodio (Iurreta, Orozko e Ibai Eder 39.5 ºC). Estaciones de la vertiente mediterránea, sobre todo de la mitad norte, vuelven a superar el record de los días anteriores. Algunas miden la temperatura más alta de todo el verano astronómico (Saratxo 39.5 ºC y Arkaute 37.4 ºC). El día 12 vuelve a ser un día caluroso en la vertiente cantábrica, de hecho, algunas estaciones de la franja litoral alcanzan entonces las máximas del mes (Mungia 38.9 ºC, Deusto 38.3 ºC, Berriatua 38.3 ºC, Arteaga 38.2 ºC, Derio 37.7 ºC, Behobia 37.4 ºC).

Page 9: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

25

Uztailean anomaliarik handienak hilaren 18an eta 19an gertatu ziren. Hilaren 18an tenperatura maximoak 35-41 ºC artekoak izan ziren eta 9 estaziotan 40 ºC-tik gorako maximoak neurtu ziren, guztiak Bizkaian (Aranguren 42.4 ºC, Eitzaga 41 ºC, Sodupe-Kadagua 40.8 ºC). Hilaren 19an bero egiten jarraitu zuen, Gipuzkoa barnealdean are handiagoa (Ibai Eder 40.3 ºC, Zizurkil 39.9 ºC, Belauntza 39.7 ºC), baita Araba osoan ere (Abetxuko 38.7 ºC, Moreda 38.4 ºC, Zambrana 38.3 ºC). Beroaren ondorioz, bero-depresio erlatibo bat sortu zen eta hark eragindako hegoaldeko fluxu indartsua nahikoa izan zen hilaren 18an brisa ez sartzeko. Horregatik, hurrengo eguneko goizaldean izan genituen balio minimoak datuak daudenetik inoiz neurtutako minimo altuenen artean daude, batez ere kostaldekoan; izan ere, termometroa 30 ºC-tik gora egon zen gau osoan (Almike 32.7 ºC, Berriatua 32.6 ºC, Derio 32.6 ºC). Egun horretan hiriburuetan izandako tenperatura minimoak: Bilbon, 29.4; Donostian, 29.6 ºC eta Gasteizen, 20.4 ºC.

Abuztuan bi gertaera izan genituen. Lehenengoa, hilaren 13tik 15era

bitartean, hiru egunetan 35-38 ºC arteko tenperatura maximoak izan genituen, batez ere kantauri isurialdeko bailaretan. Hilaren 15ean tenperatura oso altuen muturreko balioak gainditu ziren (Ibai Eder 37.8 ºC, Igorre 37.4 ºC) kantauri isurialdeko bailaretan eta tenperatura altu iraunkorren muturreko balioak kantauri isurialde osoan.

Abuztuko bigarren gertaera hilaren 22tik 27ra izan zen eta aurrekoan baino

bero handiagoa egin zuen. Tenperatura oso altuen muturreko balioak behin baino gehiagotan gainditu ziren, zonaldearen arabera. Iragaite zonan alerta laranja igortzeko moduko balioak neurtu ziren (Abetxuko 38.3 ºC, Salvatierra 37 ºC). Hilaren 25ean kantauri zonaldeko barnealdean beste horrenbeste gertatu zen (Sodupe 39.9 ºC, Mungia 39.4 ºC) baita kostaldean ere (Miramon 37.6 ºC, Punta Galea 35.9 ºC). Hilaren 27an azken zonalde honetan ere gauza berbera gertatu zen. Kantauri zonaldeko barnealdean tenperatura maximoak 40 ºC ingurukoak izan ziren zenbait tokitan (Eitzaga 41.1 ºC, Ibai Eder 39.4 ºC). Gainera, gau batzuetan hego-haizeak tenperaturaren jaitsiera eragotzi zuen eta kantauri isurialdean tenperatura altu iraunkorren muturreko balioak gainditu ziren. Konkretuki hilaren 27an eta kostaldean 23an.

Irailean, berriz, Mediterraneo isurialdean nabarmendu zen lehenengoz beroa.

Hilaren 3an, 4an eta 6an antzeko egoera izan genuen, tenperatura maximo altuenak Araba hegoaldean neurtu ziren. Hilaren 6an mende honetan irailean inoiz neurtutako tenperaturarik altuenak izan genituen (Moreda 37.7 ºC, Espejo 37.3 ºC, Zambrana 37.2 ºC, Salvatierra 36.5 ºC, Kanpezu 36.1 ºC). Beste horrenbeste gertatu zen hilaren 7an kantauri isurialdean, gertaera osoko tenperaturarik altuenak neurtu ziren (Iurreta, Orozko eta Ibai Eder 39.5 ºC). Mediterraneo isurialdean, berriz, zenbait estaziotan aurreko egunetako tenperatura altuen markak gainditu ziren, batez ere iparraldean; zenbaitetan uda astronomiko osoko tenperaturarik altuenak neurtu ziren (Saratxo 39.5 ºC eta Arkaute 37.4 ºC). Hilaren 12an ere bero egin zuen kantauri isurialdean eta kostaldeko zenbait estaziotan hilabete osoko baliorik altuenak neurtu ziren (Mungia 38.9 ºC, Deusto 38.3 ºC, Berriatua 38.3 ºC, Arteaga 38.2 ºC, Derio 37.7 ºC, Behobia 37.4 ºC).

Page 10: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

26

ENERO

A comienzos de mes una intensa circulación zonal afecta directamente a la península ibérica. Se abre así el camino a los flujos de poniente, que traen borrascas con frentes asociados y una esperada lluvia, si bien las temperaturas siguen siendo suaves para esta época del año. Las incursiones de aire polar han sido esporádicas y débiles. La más importante tiene lugar a mediados de mes, llegando a bajar la cota hasta los 500-600 m. Se trata de una breve pincelada invernal porque acto seguido el chorro polar se traslada a latitudes altas y la dorsal anticiclónica subtropical invade de nuevo a la península ibérica. En superficie, domina el anticiclón centroeuropeo y nuestro territorio queda en situación de puentes anticiclónicos, que aportan una gran estabilidad.

Enero ha sido, en general, un mes normal en lo que a precipitaciones se refiere, con zonas húmedas repartidas por la CAPV, como el litoral vizcaíno, la cuenca alta del Oria o los Valles Alaveses. Los valles cantábricos han sido la zona más deficitaria. El acumulado más alto se ha registrado en Zegama (204.9 mm), seguido por los de las habituales estaciones del noreste de Gipuzkoa (Añarbe 195 mm, Ameraun 185.8 mm) y del litoral (Bermeo 179.9 mm, Oiartzun 152.9 mm). En el otro extremo, valores por debajo de 50 mm en el sur de Álava (Zambrana 48.5 mm, Subijana 46.7 mm, Moreda 38.4 mm).

Enero ha sido un mes muy cálido en el País Vasco, en relación al periodo normal 1981-2010. En la costa las medias se han situado entre los 11-12 ºC, mientras que en la Llanada Alavesa se han acercado a los 7 ºC, aproximadamente 2 ºC por encima del promedio normal. Esta anomalía le lleva a ser el más caluroso de lo que llevamos de siglo, junto con el de 2014. Exceptuando las frías jornadas de mediados de mes, el resto han predominado los cálidos. Las máximas absolutas se registran en la vertiente cantábrica el día 24, una jornada de viento sur y con una masa encima de origen subtropical. En el litoral se superan los 22 ºC (Oleta 23.5 ºC, Arteaga 23 ºC, Behobia 22.4 ºC). Se trata de las temperaturas más altas para un mes de enero de lo que llevamos de siglo, aunque no superan el record del día de Reyes de 1999. En la vertiente mediterránea lo hacen un día antes, valores también llamativos (Arkaute 17.6 ºC, Alegría 17 ºC). En cuanto a las mínimas, se han contabilizado relativamente pocas heladas. En la capital alavesa unas 9, cuando el promedio normal supera las 12. Las más intensas, las del día 13, cuando afectan a todo Álava y llegan a sobrepasar la divisoria (Trebiño -4.9 ºC, Salvatierra -4.6 ºC, Ordunte -1.2 ºC, Arrasate -1 ºC). En las comarcas litorales se han librado de ellas.

En la primera mitad del mes predominan los flujos de poniente, en la segunda los del sur. Tampoco han faltado los del norte, a mediados y a finales del mes. Ha sido un mes de vientos bastante intensos, especialmente en la primera quincena. Los valores más altos se registran el día 10, rachas de componente oeste que llegan a huracanadas en algunas zonas expuestas de la mitad oeste de la CAPV (Orduña 142.6 km/h, Cerroja 126.4 km/h, Herrera 126 km/h, Zaldiaran 124.6 km/h), muy fuertes en zonas no expuestas (Zambrana 110.5 km/h, Ordizia 106.9 km/h, Arkaute 97.6 km/h).

Page 11: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

27

URTARRILA

Hilabetearen hasieran, zirkulazio zonal indartsu batek Iberiar penintsula osoan eragina izan zuen. Horrela, mendebaldeko fluxuari bidea ireki zitzaion eta depresioak eta fronteak bultzatu zituen, aspaldi ez geneukan prezipitazioa utziz. Hala ere, urteko sasoi honetarako tenperatura gozoak izan genituen. Aire polarreko sartu-irtenak noizbehinkakoak eta ahulak izan ziren. Garrantzitsuena hilabetearen erdian gertatu zen eta elur-kota 500-600 m-ra jaitsi zen. Neguko zertzelada txikia baino ez zen izan, segituan jet korrontea latitude altuetara mugitu zelako eta dortsal antizikloniko subtropikalak Iberiar penintsula bere menpe hartu zuelako. Lurrazalean, Europa erdialdeko antizikloia nagusitu zen eta gure lurraldea zubi antiziklonikoen eraginpean geratu zen, ezegonkortasun handia nagusi izanik.

Prezipitazioari dagokionez urtarrila ohikoa izan zen orokorrean, baina EAEko zenbait lekutan hezea: Bizkaiko kostaldean, Goierrin eta Arabako Lautadan. Kantauri isurialdeko bailarak izan ziren, ordea, eskualde lehorrenak. Prezipitazio gehien Zegamako estazioan pilatu zen (204.9 mm), gero Gipuzkoa ipar-ekialdeko estazioetan (Añarbe 195 mm, Ameraun 185.8 mm) eta kostaldekoetan (Bermeo 179.9 mm, Oiartzun 152.9 mm). Prezipitazio gutxien Araba hegoaldean pilatu zen, 50 mm baino gutxiago (Zambrana 48.5 mm, Subijana 46.7 mm, Moreda 38.4 mm).

Urtarrila oso beroa izan zen EAEn, ohiko batez bestekoarekin alderatuz (1971-2000). Kostaldean batez besteko tenperatura 11-12ºC ingurukoa izan zen, Arabako Lautadan, berriz, 7ºC-ren bueltan geratu zen, ohiko batez bestekoa baino 2ºC beroagoa. XXI mendean orain arte izan dugun urtarrilik beroena izan zen, 2014koarekin batera. Hilaren erdiko egun hotzak izan ezik, oro har egun beroak izan dira nagusi. Tenperatura maximo absolutuak hilaren 24an neurtu ziren kantauri isurialdean, egun horretan hego-haizea ibili zen eta iturri subtropikala zuen aire masa bat izan genuen gainean. Kostaldeko maximoak 22ºC-tik gorakoak izan ziren (Oleta 23.5 ºC, Arteaga 23 ºC, Behobia 22.4 ºC). XXI. mendean urtarrilean neurtutako tenperatura maximorik altuenak izan ziren haiek, baina ez zuten 1999ko Errege eguneko marka hautsi. Mediterraneo isurialdean altuenak aurreko egunean neurtu ziren (Arkaute 17.6 ºC, Alegría 17 ºC), horiek ere balio azpimarragarriak. Tenperatura minimoei dagokienez, izotza gutxitan egin zuen. Arabako hiriburuan bederatzi aldiz bakarrik egin zuen eta ohiko batez bestekoa 12 baino handiagoa da. Izotzik handiena hilaren 13an bota zuen; egun horretan Araba osoan egin zuen izotza eta isurialdeen arteko banalerroaren beste aldean ere egin zuen (Trebiño -4.9 ºC, Salvatierra -4.6 ºC, Ordunte -1.2 ºC, Arrasate -1 ºC). Kostaldean ez zuen izotzik egin.

Urtarrilaren lehengo hamabostaldian mendebal-osagaiko haizea nagusitu zen eta bigarrenean hego-osagaikoa. Iparraldeko haizea ere ibili zen, hilaren erdialdean eta amaieran. Haizea indartsu ibili zen, batez ere lehenengo hamabostaldian. Hilaren 10ean neurtu ziren haize-boladarik handienak, mendebal-osagaikoak EAEaren mendebaldeko zenbait haizegunetan (Orduña 142.6 km/h, Cerroja 126.4 km/h, Herrera 126 km/h, Zaldiaran 124.6 km/h); haizeguneak ez diren tokietan ere oso gogorrak izan ziren (Zambrana 110.5 km/h, Ordizia 106.9 km/h, Arkaute 97.6 km/h).

Page 12: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

28

FEBRERO

La primera semana presenta una situación atmosférica similar a la que ha caracterizado los últimos meses, esto es, predominio de aire subtropical. Después el panorama cambia, al discurrir una corriente en chorro rectilínea hacia la península ibérica, con continuos sistemas frontales que llegan por el oeste. En la segunda mitad se producen sendas configuraciones relativamente parecidas, con la expansión del alta en el Atlántico norte y la profundización hacia el sur del continente de vaguadas de aire polar marítimo, que dan lugar a precipitaciones persistentes, de nieve en cotas medias-altas

Este mes ha sido extremadamente húmedo en la CAPV. De hecho, en puntos del litoral se supera el record de precipitación acumulada mensual para un febrero, que hasta ahora ostentaba en esta zona el año 2015. También la Rioja Alavesa supera su anterior record del 2014. La franja donde más ha llovido se extiende desde las comarcas de Gernika-Bermeo y Markina-Ondarroa hacia la divisoria de aguas (Iruzubieta 408.7 mm, Almike 387.5 mm, Eitzaga 385.5 mm, Arrasate 378.1 mm), junto con el noreste de Gipuzkoa (Añarbe 397.7 mm, Ameraun 373.1 mm). En el otro extremo, el eje del Ebro es donde menos (Zambrana 100.7 mm, Moreda 60.8 mm). Prácticamente en toda la CAPV ha llovido entre dos y tres veces más de lo normal.

Febrero ha sido un mes de temperaturas medias normales, tendiendo a cálidas hacia el sur de la CAPV. En la costa se han situado entre los 9-10 ºC, mientras que en la Llanada Alavesa han rondado los 6 ºC. Las mínimas absolutas se registran el día 17, tras el episodio de nevadas. Este puede considerarse como el más frío del invierno. Las heladas en el interior de Álava son moderadas a fuertes (Iturrieta -15.9 ºC, Salvatierra -10.3 ºC, Ilarduia, Etura y Trebiño -7.6 ºC). Es el día en el que los valores negativos se aproximan más a la costa (Arteaga -0.4 ºC, Oleta -0.2 ºC, Behobia -1.3 ºC). las máximas absolutas del día 21, con valores que superan los 20 en la vertiente cantábrica (Mungia e Ibai Eder 21.1 ºC) y los 16 ºC en algunos puntos de Álava (Arkaute 17.1 ºC, Altube 16.7 ºC).

La componente oeste ha sido la predominante a lo largo del mes, que ha rolado a norte en varias ocasiones. Del día 6 al 14 es justamente cuando la circulación zonal es más intensa, registrándose entonces las rachas más altas. El día 6 son huracanadas en ciertas zonas expuestas de Bizkaia (Orduña 149.8 km/h, Matxitxako 143.3 km/h, Punta Galea 134.6 km/h). En la segunda mitad del mes el único día con rachas intensas, esta vez del norte, es el 27, especialmente en puntos próximos a la costa (Cerroja 126 km/h, Matxitxako 121.7 km/h), aunque también en zonas no expuestas del interior (Arrasate 103.3 km/h, Páganos 99.4 km/h).

Page 13: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

29

OTSAILA

Lehenengo astean, aurreko hilabeteetan izandako egoera atmosferiko berdintsua izan genuen, hots, aire subtropikala nagusitu zen. Ondoren, egoera aldatu egin zen. Jet korronte bat zuzen Iberiar penintsularantz bideratu zen eta fronte sistema ezberdinak mendebaldetik iritsi ziren bata bestearen atzetik. Bigarren hamabostaldian, bi konfigurazio nahikoa antzekoak izan genituen. Ipar atlantikotik altua zabaldu zen eta Europa hegoaldean itsasaldeko aire polarreko askak sakondu ziren. Ondorioz, prezipitazio iraunkorra egin zuen eta elurra maila ertain-altuetan.

Otsaila erabat hezea izan zen EAEn. Izan ere, kostaldeko zenbait tokitan otsailean pilatutako prezipitazioaren errekorra gainditu zen. Ordura arte, kostaldean 2015 urteko balioa zen errekorra. Arabako Errioxan ere 2014 urteko errekorra gainditu zen. Euri gehien egin zuen zonaldea Gernika-Lumo eta Markina-Ondarroa eskualdeetatik isurialdeen banalerrora bitartekoa izan zen (Iruzubieta 408.7 mm, Almike 387.5 mm, Eitzaga 385.5 mm, Arrasate 378.1 mm), eta baita Gipuzkoa ipar-ekialdea ere (Añarbe 397.7 mm, Ameraun 373.1 mm). Kontrako muturrean egin zuen euri gutxien, Ebro ibarrean hain zuzen (Zambrana 100.7 mm, Moreda 60.8 mm). Ia EAE osoan ohiko euriaren bikoitza edo hirukoitza egin zuen. Horrela, udazkenetik geneukan defizit hidrikoa eten egin zen.

Otsailean batez besteko tenperatura ohikoa izan zen; EAEren hegoalderantz joan heienean apur bat beroagoa izan zen batez bestekoa. Kostaldean 9-10 ºC artekoa izan zen, aldiz, Arabako Lautadan 6 ºC ingurukoa. Balio minimo absolutuak hilaren 17an neurtu ziren, elurteen ostean. Hura, neguko gertaerarik hotzena kontsidera daiteke. Araba barnealdean izotz handi-gogorra egin zuen (Iturrieta -15.9 ºC, Salvatierra -10.3 ºC, Ilarduia, Etura eta Trebiño -7.6 ºC). Egun hartan, kostaldeko zenbait tokitan balio negatiboak neurtu ziren (Arteaga -0.4 ºC, Oleta -0.2 ºC, Behobia -1.3 ºC). Hilaren 21ean neurtu ziren maximo absolutuak; kantauri isurialdean 20 ºC-ren muga gainditu zuten (Mungia eta Ibai Eder 21.1 ºC) eta Arabako zenbait tokitan 16 ºC-rena (Arkaute 17.1 ºC, Altube 16.7 ºC).

Mendebal-osagaia nagusitu zen eta zenbait alditan iparraldera aldatu zen. Zirkulazio zonal indartsuena hilaren 6tik 14ra izan genuen eta orduan neurtu ziren haize-boladarik gogorrenak. Hilaren 6an bortitzak izan ziren Bizkaiko zenbait haizeguneetan (Orduña 149.8 km/h, Matxitxako 143.3 km/h, Punta Galea 134.6 km/h). Hilaren bigarren zatian, haize-bolada zakarrak egun batean soilik izan genituen, hilaren 27an eta egun hartan iparraldekoak, bereziki kostaldetik gertu (Cerroja 126 km/h, Matxitxako 121.7 km/h). Hala ere, haizeguneak ez diren barnealdeko zenbait tokitan ere neurtu ziren ufada zakarrak (Arrasate 103.3 km/h, Páganos 99.4 km/h).

Page 14: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

30

MARZO

El primer tercio del mes está condicionado por la expansión de la dorsal atlántica hacia el norte y la profundización de vaguadas hacia el sur del continente europeo, que llevan consigo masas de aire polares marítimas. Posteriormente la situación está caracterizada por la retrogresión de dos pequeñas DANAs desde Centroeuropa. La circulación desprendida procura un tiempo típicamente primaveral, muy cambiante, con chubascos aislados, ratos de sol y temperaturas más agradables, en virtud de la llegada de flujos ibéricos. En la recta final del mes se recupera la circulación zonal, intensa, formando vaguadas que atraviesan rápidamente la península ibérica. Vuelven las precipitaciones, aunque con un ambiente más templado.

Los acumulados registrados califican el mes como muy húmedo. Los porcentajes respecto a la precipitación normal así lo reflejan, en la mayor parte del territorio, especialmente en el interior, ha llovido un 70-100 % más de lo habitual. Los valores más altos superan los 300 mm y se encuentran en el este de Gipuzkoa (Ameraun 375.2 mm, Berastegi 334.9) y en otros puntos que se extienden por el interior de la vertiente cantábrica (Arrasate 323.3 mm, Eitzaga 302.1 mm). Cantidades también importantes en torno a las Estribaciones del Gorbea (Sarria 288.1 mm, Orozko 282 mm), en las Encartaciones (Cerroja 281.8 mm) y en el este de Álava (Ilarduia 216.2 mm). Los más bajos, en la Rioja Alavesa (Páganos 77.6 mm, Moreda 44.1 mm).

Marzo ha sido un mes muy frío en toda la CAPV, en relación al periodo normal 1981-2010. Las medias en el litoral han rondado los 10 ºC, mientras que en la Llanada Alavesa no han llegado a los 7 ºC, esto es, aproximadamente 1.5 ºC por debajo del promedio. Hasta el 26 prácticamente todos los días son fríos. Después son cálidos, con amplias anomalías además. El día 6 es el más frío, con medias que no pasan de 2 ºC en zonas del este de Álava y del Alto Deba (Arrasate 1.7 ºC). Pero las mínimas absolutas se observan en general el día 15, cuando las heladas, de intensidad débil a moderada, superan con claridad la divisoria de aguas (Salvatierra -4 ºC, Arkaute -2.9 ºC, Arrasate -2.1 ºC, Balmaseda -2.2 ºC, Muxika -1.2 ºC). Las temperaturas van remontando en el último tercio del mes. En esa remontada se observa un ascenso acusado el día 26, especialmente en las máximas, de hasta 10 ºC en el interior.

Los flujos comienzan soplando del oeste y se van haciendo progresivamente del norte, hasta el día 13. Durante la tercera semana los continentales, que hasta entonces habían estado prácticamente desaparecidos, son los protagonistas. Después tenemos toques de sur. En la recta final del mes la circulación zonal se recupera y se despide con una clara advección del norte. Un mes, por tanto, muy variable, característico de la transición hacia la primavera.

Page 15: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

31

MARTXOA

Hilabetearen lehenengo herenean, atlantikoko dortsala iparralderantz hedatu zen eta Europa hegoaldean aska ezberdinak sakondu egin ziren, bere barne itsasaldeko aire masa polarrak eramanez. Ondoren, Europa erdialdetik bi depresio txiki aske atzeraka mugituz iritsi ziren. Askatutako zirkulazioak udaberri giroa utzi zigun, oso aldakorra, zaparrada bakanak bota zituen, tarteka eguzki giroa nagusitu zen eta tenperatura atsegina izan zen, hegoaldeko fluxuen eraginez. Hilabetearen azken txanpan, zirkulazio zonala berrezarri zen, indartsu, eta Iberiar penintsula azkar igaro zuten askak sortu zituen. Prezipitazioa egin zuen berriro, hala ere, giroa epelagoa izan zen

Martxoan pilatutako prezipitazioaren arabera, hilabetea oso hezea. Ohikoa den prezipitazioarekiko aldea barnealdean izan zen handiagoa, ohikoa dena baino % 70-100 handiagoa izan baitzen han. Pilatutako kantitaterik handienak 300 mm baino handiagoak izan ziren, Gipuzkoako ekialdean (Ameraun 375.2 mm, Berastegi 334.9) eta Kantauri isurialdeko barnealdeko beste zenbait tokitan (Arrasate 323.3 mm, Eitzaga 302.1 mm). Aipagarriak izan ziren ere Gorbeia inguruetan pilatutako kantitateak (Sarria 288.1 mm, Orozko 282 mm), baita Enkarterrietan (Cerroja 281.8 mm) eta Arabako ekialdean (Ilarduia 216.2 mm) pilatutakoak ere. Kantitaterik txikienak Arabako Errioxan neurtu ziren (Paganos 77.6 mm, Moreda 44.1 mm).

Martxoa oso hotza izan zen EAE osoan, 1981-2010 epean ohikoa denarekin alderatuz. Batez besteko tenperatura kostaldean 10ºC ingurukoa izan zen, Arabako Lautadakoa, berriz, ez zen heldu 7ºC-ra, hau da, ohikoa dena baino 1.5ºC hotzagoa. Hilaren 26ra arte ia egun guztiak hotzak izan ziren. Hortik aurrera egunak beroak izan ziren, alde handiekin gainera. Hilaren 6a izan zen egunik hotzena, 2ºC-tik beherako batez bestekoekin Arabako ekialdean eta Deba Goienan (Arrasate 1.7 ºC). Tenperatura minimo absolutuak hilaren 15ean neurtu ziren; egun horretan izotz txiki-handia bota zuen, baita isurialdeen arteko banalerroaren iparraldean (Salvatierra -4 ºC, Arkaute -2.9 ºC, Arrasate -2.1 ºC, Balmaseda -2.2 ºC, Muxika -1.2 ºC). Hilaren azken herenean tenperaturak gora egin zuen. Hilaren 26an tenperaturaren gorakada gertatu zen, batez ere barnealdeko maximoena, 10ºC altuagoak izan baitziren horiek.

Hilabetearen hasieran mendebaldeko fluxua gailendu zen, baina egunak pasa ahala iparraldera aldatuz joan zen haizea, hilaren 13ra arte. Hirugarren astean fluxu kontinentala gailendu zen, aspaldi desagertuta egon ostean. Gero fluxuak hegoaldeko ukitua hartu zuren eta hilabetearen azken egunetan zirkulazio zonala bueltatu zen. Hilabetearen amaieran iparraldeko adbekzio argia izan genuen. Haizea, beraz, aldakor samarra izan zen, udaberriaren atarian ohikoa denez.

Page 16: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

32

ABRIL

La situación sinóptica ha estado caracterizada por el desarrollo de potentes anticiclones en el Atlántico Norte, actuando a modo de bloqueo de la circulación del oeste, mientras que profundas vaguadas han entrado por el norte europeo. Esto ha favorecido las advecciones del norte-noroeste sobre el Cantábrico oriental, que nos han hecho llegar masas de aire de latitudes altas. Esta situación se ha alternado también con la circulación desprendida de bajas frías frente a las costas de la península ibérica. La llegada de flujos ibéricos ha templado el ambiente, pero ha aportado inestabilidad a la atmósfera.

Los acumulados registrados califican el mes entre seco y muy seco. En Bizkaia, el litoral guipuzcoano y la Rioja Alavesa ha llovido menos de la mitad de lo habitual. Los valores más altos los encontramos en las zonas habituales del interior de Gipuzkoa (Berastegi 143.7 mm, Matxinbenta 133.8 mm), con otros máximos secundarios a lo largo de la divisoria (Zegama 130.6 mm, Sarria 107.4 mm). Los más bajos, en la Rioja Alavesa (Páganos 33.7 mm) y en puntos próximos al litoral vizcaíno (Mungia 42.5 mm, Arteaga 44.7 mm). A pesar de estos acumulados, el número de días de lluvia se ha acercado al promedio (en el interior de Álava incluso se ha superado). Es decir, se ha acentuado la característica del mes de abril, en el que suele haber muchos días de lluvia pero con cantidades poco relevantes.

Ha habido una gran variabilidad espacial en las temperaturas medias. Mientras en la costa han sido normales, en la vertiente mediterránea han sido frías, casi 1 ºC por debajo del promedio. A excepción de las del 2012, en dicha vertiente han sido las más bajas de los últimos años. Hacia el litoral los días fríos y los cálidos se han ido intercalando, aunque la anomalía de estos últimos ha sido mayor. Hacia el sur de la CAPV han predominado los fríos. El mes comienza con las temperaturas más bajas del mes. El día 2 las heladas son generalizadas en el interior de Álava, de intensidad moderada (Trebiño -4.9 ºC, Navarrete -4.4 ºC, Salvatierra -3.8 ºC). Al otro lado de la divisoria el termómetro también cae por debajo de los 0 ºC en algunos puntos (Balmaseda -2.8 ºC, Aitzu -0.4 ºC, Oñati -0.3 ºC). Las temperaturas máximas absolutas no han sido especialmente altas, de hecho, no han superado las registradas el mes pasado. En el litoral llegan el día 14 (Bermeo 21.9 ºC, Zarautz 22.2 ºC) y en el interior al día siguiente (Estanda 24.5 ºC, Aranguren 24 ºC, Moreda 22.2 ºC).

Los flujos del tercer y cuarto cuadrante han sido los protagonistas. Los más intensos han tenido lugar a lo largo del segundo tercio del mes, coincidiendo con la circulación desprendida de bajas frías en el Atlántico, relativamente cercanas a la península ibérica. Bajo dicha situación, las zonas expuestas de Bizkaia son las que se han visto más afectadas. Así, el día 10 son numerosas las estaciones que superan los 100 km/h, entre ellas: Orduña 125.3 km/h, Punta Galea 116.3 km/h, Matxitxako 115.2 km/h. El día 16 alcanzan también a zonas no expuestas de Bizkaia y del sur de Álava (Iurreta 92.5 km/h, Moreda 91.1 km/h, Páganos 83.9 km/h).

Page 17: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

33

APIRILA

Egoera sinoptikoa aztertuz gero, Ipar Atlantikoan antizikloi indartsuak garatu ziren eta mendebaldeko zirkulazioa iristea eragotzi zuten. Bitartean, aska sakonak Europa iparraldetik sartu ziren. Honek ipar/ipar-mendebaldeko adbekzioak kantauri itsasoaren mendebaldera sartzea erraztu egin zuen eta goi-latitudeetako aire masak gurera bultzatu zituzten. Egoera hau baxu hotzen zirkulazio askearekin tartekatu zen Iberiar penintsularen kostaldearen aurretik. Hegoaldeko fluxuak iritsi eta epeltzera egin zuen, baina ezegonkortasun atmosferikoa areagotu egin zen.

Prezipitazioari dagokionez,apirila lehorra edo oso lehorra izan zen. Bizkaian, Gipuzkoako kostaldean eta Arabako Errioxan ohikoa denaren erdia baino gutxiago pilatu zen. Prezipitazio kopuru handiena, ia beti bezala, Gipuzkoako barnealdean pilatu zen (Berastegi 143.7 mm, Matxinbenta 133.8 mm), baita isurialdeen arteko banalerroan ere (Zegama 130.6 mm, Sarria 107.4 mm). Prezipitazio kopuru txikiena Arabako Errioxan pilatu zen (Paganos 33.7 mm), baita Bizkaiko kostaldearen inguruetan ere (Mungia 42.5 mm, Arteaga 44.7 mm). Hilabetea lehorra edo oso lehorra izan arren, prezipitazio egunen kopuruari dagokionez apirila batez bestekotik gertu egon zen (Arabako barnealdean batez besteko hori gainditu zen). Apirilean, beraz, ohi bezala prezipitazio-egunak ugariak izan ziren eta pilatutako euria, aldiz, oso urria.

Batez besteko tenperaturari dagokionez, alde handiak izan ziren leku batetik bestera; kostaldekoak ohikoak izan ziren, isurialde mediterraneoan, ordea, hotzak, ohikoa dena baino 1ºC hotzagoa. 2012 urtekoak izan ezik, azken urteetako hotzenak izan ziren isurialde horretan. Kostaldean egun hotzak eta beroak tartekatuz joan ziren, baina egun beroen anomalia handiagoa izan zen. EAEko hegoaldean egun hotzak gailendu ziren. Apirilaren hasieran neurtu ziren tenperaturarik hotzenak. Hilaren 2an Arabako barnealde osoan izotz handia bota zuen (Trebiño -4.9 ºC, Navarrete -4.4 ºC, Salvatierra -3.8 ºC). Isurialdeen arteko banalerroaren iparraldean ere 0ºC-tik behera jaitsi zen tenperatura (Balmaseda -2.8 ºC, Aitzu -0.4 ºC, Oñati -0.3 ºC). Tenperatura maximo altuenak ez ziren oso altuak izan; are gehiago, martxokoak baino baxuagoak izan ziren. Kostaldean hilaren 14an neurtu ziren altuenak (Bermeo 21.9 ºC, Zarautz 22.2 ºC), eta barnealdean 15ean (Estanda 24.5 ºC, Aranguren 24 ºC, Moreda 22.2 ºC).

Apirilean hirugarren eta laugarren koadranteko fluxuak izan ziren nagusi. Hilaren bigarren herenean izan zen fluxua indartsuena, orduan zirkulazio orokorretik askatutako depresio hotz batzuk izan baikenituen Atlantikoan, Iberiar Penintsulatik oso hurbil gainera. Egoera harren ondorioz Bizkaiko haizeguneetan neurtu ziren haize-boladarik indartsuenak. Hilaren 10ean hainbat estazioetan haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditu zuten, horien artean Orduña 125.3 km/h, Punta Galea 116.3 km/h, Matxitxako 115.2 km/h. Hilaren 16an Bizkaian eta Arabako hegoaldean haizeguneak ez diren tokietan haize-bolada indartsuak neurtu ziren (Iurreta 92.5 km/h, Moreda 91.1 km/h, Páganos 83.9 km/h).

Page 18: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

34

MAYO

La situación sinóptica ha estado caracterizada por la alternancia de la dorsal anticiclónica subtropical y la circulación desprendida de depresiones frías atlánticas que han permanecido estacionarias en la fachada de la península ibérica. La primera ha aportado estabilidad atmosférica y un tiempo cada vez más propio de la época cálida a la que nos vamos acercando. Las segundas han provocado un tiempo variable, característico de la estación primaveral, y el desarrollo de algún chubasco tormentoso que otro.

Mayo se ha comportado, en general, como un mes muy seco. En buena parte de la CAPV ha llovido poco más de la mitad de lo esperable en esta época del año. Los acumulados más importantes se localizan en el noreste de Gipuzkoa, el único sitio donde se han superado los 100 mm, aunque en escasas estaciones (Ameraun 133.2 mm, Oiartzun 127.1 mm, Añarbe 120.1 mm). En el otro extremo, estaciones de la Llanada y Rioja Alavesa no han superado los 30 mm (Páganos 22.1 mm, Etura 27.2 mm).

Mayo ha sido un mes de temperaturas medias normales, tendiendo a cálidas hacia el Cantábrico oriental y a frías hacia el sur. En la costa se han situado entre los 15.5-16.5 ºC, mientras que en la Llanada Alavesa se han acercado a los 14 ºC. Los días cálidos y fríos se han ido intercalando a lo largo del mes, sin que predomine ninguno. Las máximas llegan el 21. Se alcanzan entonces los primeros 30 ºC, principalmente en valles del interior de Gipuzkoa (Matxinbenta 31.3 ºC, Alegia 31.2 ºC, Aranguren 31 ºC, Zizurkil 30.6 ºC, Ordizia 30.4 ºC, Moreda 30 ºC). En cuanto a las mínimas, del 1 al 4 es el periodo más frío del mes. En concreto, el día 2 es el de temperaturas más bajas, registrándose en buena parte del interior de Álava heladas de carácter débil a moderado (Salvatierra -2.6 ºC, Trebiño -1.6 ºC, Etura -1.2 ºC), y de manera puntual al otro lado de la divisoria (Saratxo -4.3 ºC, Balmaseda -0.9 ºC).

En el primer tercio del mes han predominado los flujos ibéricos del sureste, que se han ido haciendo progresivamente del sur, al tiempo que se han intensificado. En el segundo han soplado flujos marítimos suaves. En el último tercio los noroestes se han alternado con los suroestes, intensos en alguna ocasión. En cualquier caso, no ha sido un mes particularmente ventoso.

Page 19: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

35

MAIATZA

Egoera sinoptikoaren arabera, dortsal antizikloniko subtropikala eta atlantikoko depresio hotzen zirkulazio askea tartekatuz joan ziren eta azken hauek geldikor geratu ziren iberiar penintsularen mendebaldean. Lehenengo egoerak egonkortasun atmosferikoa ekarri zuen eta eguraldia sasoi beroari dagokion itxura hartzen joan zen, gero eta gertuago zegoena. Bigarren egoerak eguraldi aldakorra eragin zuen, udaberri sasoian ohikoa den bezala, eta zaparrada trumoitsu bakan batzuk garatu ziren.

Maiatza oso lehorra izan zen. EAEko hainbat tokitan sasoi honetan ohikoa denaren erdia baino apur bat gehiago pilatu zen. Gipuzkoako ekialdean pilatu zen euri gehien; 100 mm baino gehiago pilatu zen eskualde bakarra izan zen, baina ez estazio guztietan (Ameraun 133.2 mm, Oiartzun 127.1 mm, Añarbe 120.1 mm). Arabako Lautadako eta Arabako Errioxako estazioak, aldiz, beste muturrean daude, eta hango zenbait estaziotan 30 mm baino gutxiago pilatu zen (Paganos 22.1 mm, Etura 27.2 mm).

Tenperaturari dagokionez, maiatza, oro har, ohikoa izan zen, Kantauri isurialdearen ekialdean beroa eta hegoaldean hotza izateko joerarekin. Kostaldean 15.5-16.5 ºC artekoa izan zen batez bestekoa eta Arabako lautadan 14 ºC ingurukoa.

Maiatzak aurrera egin ahala, egun beroak eta hotzak tartekatuz joan ziren, batzuk besteen gainetik gailendu barik. Tenperaturarik altuena hilaren 21ean neurtu zen. Termometroek 30ºC-tik gorako tenperatura neurtu zuten lehenbizikoz 2016. urtean, batez ere Gipuzkako barnealdeko bailaretan (Matxinbenta 31.3 ºC, Alegia 31.2 ºC, Aranguren 31 ºC, Zizurkil 30.6 ºC, Ordizia 30.4 ºC, Moreda 30 ºC). Tenperatura minimoei dagokienez, hilaren 1etik 4ra izan zen hilabeteko denboraldirik hotzena. Hilaren 2an neurtu ziren tenperatura minimorik hotzenak eta Arabako hainbat tokitan izotz txiki-handia egin zuen (Salvatierra -2.6 ºC, Trebiño -1.6 ºC, Etura -1.2 ºC), baita ipar isurialdeko zenbait lekutan ere (Saratxo -4.3 ºC, Balmaseda -0.9 ºC). Sasoiko azken izotza hilaren 23an egin zuen (Trebiño -0.2 ºC).

Maiatzaren lehenengo herenean hego-ekialdeko haizea gailendu zen. Egunak pasa ahala hegoaldera aldatuz joan zen, indartzen zen bitartean. Bigarren herenean kostaldeko fluxu ahula nagusitu zen. Hirugarrenean ipar-mendebaldekoa eta hego-mendebaldekoa tartekatu ziren eta zenbait unetan fluxua indartsua izan zen. Edozein kasutan, maiatza ez zen oso haizetsua izan.

Page 20: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

36

JUNIO

Durante el primer tercio del mes el tiempo está condicionado por una situación de bloqueo anticiclónico, que dificulta el paso de borrascas. La dorsal anticiclónica domina con más o menos intensidad la península ibérica y en superficie comienza a formarse la típica baja térmica, característica del verano. Las temperaturas aumentan progresivamente y los cielos cada vez están más despejados. En el segundo tercio se rompe el bloqueo y se recupera la circulación zonal, lo que permitirá que a partir del día 15 nos afecte una vaguada y que numerosos frentes fríos barran la cornisa cantábrica. En el último tercio, tiempo veraniego, primero por la expansión de la dorsal anticiclónica subtropical, después por el alta de Azores entrando en cuña por el Cantábrico y la baja térmica en el interior.

Junio se ha comportado, en general, como un mes seco. En particular, hacia el interior de la Llanada Alavesa y del Gran Bilbao los valores son normales, mientras que hacia el litoral guipuzcoano y el sur de Álava son secos, llegando a muy secos en la Rioja Alavesa. Los acumulados más altos se localizan a lo largo de la franja este de Gipuzkoa (Añarbe 85 mm, Ameraun 78.8 mm, Amundarain 78.3 mm). En el Gran Bilbao rondan los 50 mm (Venta Alta 59.2 mm, Derio 49.9 mm). Los días de lluvia se han concentrado fundamentalmente entre los días 13 y 19. Ninguno de ellos ha superado los 30 mm, por lo que no ha habido jornadas de precipitaciones muy abundantes, aunque sí de chubascos tormentosos de intensidad moderada a fuerte.

Junio ha sido un mes de temperaturas medias normales, tendiendo a frío hacia la costa y a cálido hacia el interior. En la costa han superado los 18 ºC, un grado menos en la Llanada Alavesa. Del día 16 al 19 las máximas no superan los 20 ºC en toda la CAPV y Gipuzkoa registra entonces sus temperaturas mínimas absolutas. Después la temperatura va en aumento hasta culminar el día 22, con valores que alcanzan los 36-37 ºC en el interior de la vertiente cantábrica, los 33-34 ºC en la Llanada Alavesa. El día siguiente es todavía caluroso, especialmente en el interior de Gipuzkoa y en la Rioja Alavesa (Ibai Eder 36.3 ºC, Moreda 35.3 ºC), no así en la costa por la brisa.

Flujos muy variables a lo largo del primer tercio del mes. En el segundo son más claros, predominando la componente oeste. Para finalizar, tras unas jornadas de viento sur, el mes finaliza con un ligero flujo del norte. Los días centrales del mes, coincidiendo con el periodo más lluvioso, es cuando se registran las rachas más intensas. En cualquier caso, no se han alcanzado los 100 km/h

Page 21: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

37

EKAINA

Hilabetearen lehenengo herenean antizikloiak blokeo egoera eragin zuen eta depresioei bidea itxi zien. Iberiar penintsula dortsal antiziklonikoaren eraginpean egon zen, intentsitate handiagorekin edo gutxiagorekin, eta lurrazalean ohikoa den baxu termikoa garatzen hasi zen, uda sasoiko ezaugarri gisa. Tenperatura pixkanaka igotzen joan zen eta zerua gero eta garbiago agertu zen. Hilabetearen bigarren herenean, blokeo egoera eten egin zen eta zirkulazio zonala berrezarri zen. Ondorioz, hilaren 15etik aurrera, aska batek gurean eragina izan zuen eta fronte hotz ugari kantauri itsasotik igaro ziren. Azken herenean, udako giroa nagusitu zen. Lehenengo, dortsal antizikloniko subtropikala hedatu egin zelako, eta ondoren, Azoreetako altua kantauri itsasotik ziri moduan sartu eta barnealdean baxu termikoa garatu zelako.

Prezipitazioari dagokionez, ekaina lehorra izan zen. Arabako Lautadaren erdialdean eta Bilbo Handian prezipitazioa ohikoa izan zen; aldiz, Gipuzkoako kostaldean eta Arabako hegoaldean lehorra, eta Arabako Errioxan oso lehorra. Euri gehien Gipuzkoa ekialdean pilatu zen (Añarbe 85 mm, Ameraun 78.8 mm, Amundarain 78.3 mm). Bilbo Handian pilatutakoa 50 mm ingurukoa izan zen (Venta Alta 59.2 mm, Derio 49.9 mm). Prezipitazio-egun gehienak hilaren 13tik 19ra bitartean gertatu ziren. Ez zen inoiz 30 mm baino gehiago pilatu, beraz prezipitazioa ez zen oso ugaria izan, baina zaparrada trumoitsu ertain-handiak bota zituen.

Ekaineko batez besteko tenperatura ohikoa izan zen; kostaldeko batez bestekoak hotza izateko joera izan zuen eta barnealdekoak beroa izateko joera. Kostaldean 18 ºC graduak gainditu ziren eta Arabako Errioxan gradu bat beherago geratu ziren. Hilaren 16tik 19ra EAE osoan tenperatura maximoak 20 ºC-ren azpikoak izan ziren eta Gipuzkoan hilabete osoko tenperatura minimorik baxuenak neurtu ziren. Ordutik aurrera tenperaturak gora egin zuen eta hilaren 22an kantauri isurialdeko barnealdean tenperatura maximoak 36-37 ºC ingurura ailegatu ziren, Arabako Lautadakoak 33-34 ºC ingurura. Hurrengo eguna ere beroa izan zen, batez ere Gipuzkoako barnealdean eta Arabako Errioxan (Ibai Eder 36.3 ºC, Moreda 35.3 ºC), baina kostaldean brisa altxatu zen eta ez zuen berorik egin.

Ekainaren lehengo herenean fluxua oso aldakorra izan zen. Bigarrenean mendebal-osagaia nagusitu zen. Eta azken herenean, egun batzuetan hego-haizea ibili ostean, hilaren amaieran ipar-osagaiko haize leuna nagusitu zen. Hilaren erdi aldean neurtu ziren haize-boladarik indartsuenak, egunik euritsuenak izan ziren egunetan, hain zuzen. Edozein kasutan, haize-bolada haiek ez zuten 100 km/h abiadura gainditu.

Page 22: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

38

JULIO

Comienza julio con una situación típicamente veraniega, el alta de Azores entrando en cuña sobre el Cantábrico y la formación de la baja térmica peninsular. La inestabilidad asociada a dicha baja produce algún chubasco que otro. Después, una vaguada atlántica roza el norte peninsular y se establece una marcada advección del noroeste, bajando las temperaturas progresivamente. Ya en la segunda mitad del mes, comienza a expandirse la dorsal norteafricana. Ayudada por una vaguada, que advecta en su zona delantera una masa de aire con polvo en suspensión al oeste, alcanzará el Cantábrico, dando lugar a un breve episodio de ola de calor. A partir del día 20 la vaguada retira el aire cálido, pero el 24 nos encontramos ya bajo puentes anticiclónicos, una situación de gran estabilidad atmosférica. Además, por el sur de la Península trata de ascender la baja norteafricana.

Julio se ha comportado, en general, como un mes seco. Hay que matizar, no obstante, que se han producido importantes contrastes entre ciertos puntos del litoral, con acumulados que rondan la media, y las comarcas alavesas de la Llanada y los Valles, muy secas, con porcentajes respecto a lo normal que no superan el 20-30 %. A pesar de las calificaciones obtenidas, el número de días de lluvia, en general, ha rondado el promedio, incluso lo ha superado en las estaciones de referencia de Bilbao y de Donostia-San Sebastián.

Julio ha sido un mes de temperaturas medias normales, tendiendo a cálidas en el interior de Álava. En la costa se han situado entre los 20-21 ºC, algo menos en la Llanada Alavesa, unos 19.5 ºC.

La anomalía más clara se produce los días 18 y 19. La jornada del 18 es de intenso calor, con máximas que se sitúan entre los 35-41 ºC, superándose en 9 estaciones los 40 ºC, todas ellas en Bizkaia (Aranguren 42.4 ºC, Eitzaga 41 ºC, Sodupe-Kadagua 40.8 ºC). El día 19 persiste el calor, incluso es mayor en el interior de Gipuzkoa (Ibai Eder 40.3 ºC, Zizurkil 39.9 ºC, Belauntza 39.7 ºC) y en todo Álava (Abetxuko 38.7 ºC, Moreda 38.4 ºC, Zambrana 38.3 ºC). Las temperaturas mínimas de la madrugada del día 19 se encuentran entre las más altas desde que existen registros, especialmente en zonas próximas al litoral. Aquí no se baja de los 30 ºC (Almike 32.7 ºC, Berriatua 32.6 ºC, Derio 32.6 ºC). En las capitales los valores fueron: 29.4 ºC en Bilbao, 29.6 ºC en Donostia-San Sebastián y 20.4 ºC en Vitoria-Gasteiz.

Los flujos del primer y cuarto cuadrante han predominado a lo largo del mes, poco intensos, con régimen de brisas en el litoral. Del día 15 al 19 se van haciendo progresivamente del sur e intensificándose. En esa última jornada se registran los valores más altos del mes (Matxitxako 84.7 km/h, Oiz 80.1 km/h, Arboleda 80.1 km/h).

Page 23: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

39

UZTAILA

Uztaila hasieran, uda sasoiko ohiko egoera nagusitu zen. Azoreetako altua ziri moduan kantauri itsasotik sartu eta penintsulan baxu termikoa garatu zen. Baxu hari loturiko ezegonkortasunari esker zaparradaren bat edo beste bota zuen. Ondoren, atlantikoko aska batek Iberiar penintsularen iparraldea ukitu zuen eta ipar-mendebaldeko adbekzioa argi eta garbi ezarri zen, tenperaturaren pixkanakako beherakada eraginez. Hilabetearen bigarren zatian, Ipar Afrikako dortsala hedatzen hasi zen. Aska batek lagunduta, kantauri itsasora iritsi zen; bero bolada motz bat eragin zuen eta hautsez betetako aire masa bat bere aurretik bultzatu zuen mendebaldera. Hilaren 20tik aurrera, askak aire beroa baztertu zuen, baina hilaren 24an zubi antiziklonikoen eraginpean egon ginen eta atmosferan egonkortasun handia nagusitu zen. Horrez gain, Iberiar penintsularen hegoaldetik, Ipar Afrikako baxua igotzen saiatu zen.

Uztaila, oro har, lehorra izan zen. Hala ere, ñabartu behar da kostaldeko toki ezberdinen artean alde handia egon zela; batzuetan, adibidez, pilatutako prezipitazioa batez bestekotik gertu egon zen. Arabako lautadan eta ibarretan, berriz, uztaila oso lehorra izan zen, eta ohikoa denarekin alderatuz gero, portzentajeek ez zuten % 20-30a gainditu. Lortutako kalifikazioek erakusten ez badute ere, euri-egun kopurua, oro har, batez bestekotik gertu egon zen, izan ere, Bilbon eta Donostian balio hori gainditu egin zuten.

Uztailean batez besteko tenperatura ohikoa izan zen; Araban, zenbat eta hegoalderago, eta berora hurbiltzeko joerarekin. Kostaldean 20-21 ºC artekoa izan zen batez bestekoa, zertxobait baxuagoa Arabako Lautadan, 19.5 ºC-koa, hain zuzen.

Anomaliarik handiena hilaren 18an eta 19an gertatu zen. Hilaren 18an bero handia egin zuen; maximoak 35-41 ºC artekoak izan ziren eta 9 estaziotan -denak Bizkaian- 40 ºC-ak gainditu ziren (Aranguren 42.4 ºC, Eitzaga 41 ºC, Sodupe-Kadagua 40.8 ºC). Hilaren 19an ere giro beroarekin jarraitu genuen; Gipuzkoa barnealdean, adibidez, 18an baino bero handiagoa egin zuen (Ibai Eder 40.3 ºC, Zizurkil 39.9 ºC, Belauntza 39.7 ºC) eta Araban ere bai (Abetxuko 38.7 ºC, Moreda 38.4 ºC, Zambrana 38.3 ºC). Hilaren 19ko goizaldeko tenperatura minimoak, datuak daudenetik, altuenetarikoak izan ziren, bereziki kostaldetik gertu. Bertan ez ziren 30 ºC-tik jaitsi (Almike 32.7 ºC, Berriatua 32.6 ºC, Derio 32.6 ºC). Hiriburuei dagokienez: Bilbon 29.4 ºC, Donostian 29.6 ºC eta Vitoria-Gasteizen 20.4 ºC.

Lehen eta laugarren koadranteko haizea nagusitu zen, ahul ibili zen, eta kostaldean brisa altxatu zen. Hilaren 15etik 19ra bitartean pixkanaka haizea hegoaldetik finkatu zen eta indarra hartuz joan zen. Hilaren 19an neurtu ziren uztaileko ufadarik gogorrenak (Matxitxako 84.7 km/h, Oiz 80.1 km/h, Arboleda 80.1 km/h).

Page 24: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

40

AGOSTO

Comienza el mes con el alta de Azores extendiendo su dorsal hacia el suroeste europeo y la formación de la baja térmica en el interior de la Península. En altura se aprecia un ligero flujo del oeste, aunque por el sur la dorsal subtropical trata de penetrar. Vencida la primera semana, el alta de Azores se expande ahora por el Atlántico formando una potente área de altas presiones, que actúa a modo de bloqueo de la circulación del oeste. En altura la advección se va haciendo cada vez más del norte. Nos acercamos a mediados de mes y la dorsal anticiclónica subtropical asciende desde el norte de África, dando lugar a una típica situación de calor veraniego. Ya en la segunda quincena, se recupera la circulación zonal. Son días de transición hacia una nueva situación de calor, a partir del 22. Efectivamente, en el Atlántico se forma una vaguada que favorece la entrada de una nueva masa de aire cálido procedente del norte de África. El mes termina como empieza, esto es, con una advección del oeste anticiclónica.

Agosto se ha comportado como un mes muy seco, llegando a extremadamente seco en comarcas como el Gran Bilbao, los Valles Alaveses y la Rioja Alavesa, con porcentajes respecto a lo normal que no superan el 10-20 %. La mayor parte de estos acumulados son debidos a unas pocas situaciones de precipitaciones convectivas.

Agosto ha sido un mes de temperaturas medias cálidas, tendiendo a normales hacia litoral occidental. En la costa han superado los 21 ºC, y en la Llanada Alavesa han rondado los 20 ºC, aproximadamente 0.5 ºC por encima de normal para el conjunto del territorio. Ha sido uno de los agostos más calurosos de lo que llevamos de siglo, aunque lejos de lo sucedido en 2003 y 2012. Ha habido dos episodios de calor intenso. El primero de ellos tiene lugar entre los días 13 y 15, repitiéndose máximas entre los 35-38 ºC, sobre todo en los valles cantábricos. El segundo sucede entre los días 22-27 y es de mayor intensidad. Los umbrales de temperaturas altas extremas se superan en varias ocasiones, según zonas. En la de transición se llega al umbral estándar establecido como naranja el día 23 (Abetxuko 38.3 ºC, Salvatierra 37 ºC). Otro tanto sucede el día 25 en la cantábrica interior (Sodupe 39.9 ºC, Mungia 39.4 ºC) y en la costera (Miramon 37.6 ºC, Punta Galea 35.9 ºC). El día 27 se repite la situación en esta última zona. En la cantábrica interior rondan los 40 ºC puntualmente (Eitzaga 41.1 ºC, Ibai Eder 39.4 ºC).

Los flujos locales, con régimen de brisas en el litoral, han sido los predominantes a lo largo del mes. No han faltado los del sur, hacia mediados de mes y en la cuarta semana. Se han alcanzado rachas muy fuertes, por encima de los 70 km/h, en contadas ocasiones y de manera muy puntual.

Page 25: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

41

ABUZTUA

Hilabetearen hasieran, Azoreetako altuaren dortsala Europa hego-mendebaldera zabaldu zen eta Iberiar penintsularen barnealdean baxu termikoa garatu zen. Goi-geruzetan, mendebaldeko fluxu ahula sumatu zen, hala ere, hegoaldetik dortsal subtropikala sartzen saiatu zen. Lehenengo astea pasata, Azoreetako altua Atlantikotik zabaldu zen eta presio altuko eremu indartsu bat sortu zuen, mendebaldeko fluxuaren sarrera eragotziz. Goi-geruzetako adbekzioa iparraldetik finkatzen joan zen. Hilabetearen erdialdera gerturatzen ginen heinean, dortsal antizikloniko subtropikala Afrika iparraldetik igotzen joan zen eta uda sasoiko ohiko beroaldi bat eragin zuen. Bigarren hamabostaldian, zirkulazio zonala berreskuratu egin zen. Trantsizio egunak izan ziren eta beste beroaldi bat izan genuen hilaren 22tik aurrera. Hain zuzen, Atlantikoan aska bat sortu zen eta Afrika iparraldetik iritsi zen aire masa bero berri baten sarrera erraztu zuen. Hilabetea hasi zen moduan bukatu zen, hots, mendebaldeko adbekzio antiziklonikoarekin.

Abuztua oso lehorra izan zen, Bilbo Handian, Arabako ibarretan eta Arabako Errioxan erabat lehorra; horietan ohikoa denaren %10-20a baino gutxiago pilatu zen. Pilatutako apurra, konbekzio-zaparrada gutxi batzuen ondorioz pilatu zen

Abuztuko batez besteko tenperatura beroa izan zen, mendebaldeko kostaldean ohikoa izateko joerarekin. Kostaldeko batez besteko tenperatura 21 ºC baino altuagoa izan zen, Arabako Lautadakoa 20 ºC ingurukoa, hau da, lurralde osoan ohikoa dena baino 0.5 ºC altuagoa. Mende honetako abuztu beroenen artean dago aurtengoa, baina 2003ko eta 2012ko datuetatik urrun. Bero handiko bi gertaera izan genituen. Lehenengo gertaera hilaren 13tik 15era bitartean izan zen. Tenperatura maximoak 35-38 ºC artekoak izan ziren, batez ere Kantauriko bailaretan. Bigarren gertaera hilaren 22tik 27ra izan zen eta horretan aurrekoan baino bero handiagoa egin zuen. Tenperatura altuen muturreko balioak behin baino gehiagotan gainditu ziren, beti ere eskualdeen arabera. Hilaren 23an iragaite zonaldean muturreko balioek maila laranja gainditu zuten (Abetxuko 38.3 ºC, Salvatierra 37 ºC), hilaren 25an kantauri zonaldeko barnealdean (Sodupe 39.9 ºC, Mungia 39.4 ºC) eta kostaldean (Miramon 37.6ºC, Punta Galea 35.9 ºC) gauza berdina gertatu zen. Hilaren 27an kostaldean berriro gertatu zen gauza berdina. Kantauri zonaldeko barnealdean tenperatura maximoak 40 ºC ingurukoak izan ziren (Eitzaga 41.1 ºC, Ibai Eder 39.4 ºC).

Abuztuan fluxu lokalak izan ziren nagusi eta kostaldean brisa. Alabaina, hegoaldeko haizea ere ibili zen, konkretuki Abuztuko erdiko egunetan eta laugarren astean. Haize-boladek oso gutxitan gainditu zuten 70 km/h-ko abiadura.

Page 26: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

42

SEPTIEMBRE

La primera semana del mes está condicionada por una potente dorsal cálida, que se extiende desde el norte de África hasta las Islas Británicas. Después, la llegada de una vaguada atlántica reemplaza momentáneamente el calor con aire fresco. Tras su paso, el sur del continente se encuentra bajo el cinturón de altas presiones subtropicales y la comarca queda en una situación de puente anticiclónico, muy estable, que da lugar a un tiempo seco y soleado. El tiempo cambia en los días centrales, debido a una baja fría peninsular. Ya en el segundo tercio, volvemos a encontrarnos bajo el cinturón de altas presiones subtropicales. En superficie la situación es bien de escaso gradiente. Las temperaturas fluctúan suavemente, en función de la llegada a la cornisa cantábrica de vaguadas no demasiado profundas.

Septiembre se ha comportado como un mes de precipitaciones normales para el conjunto de la CAPV. Dentro de esa generalidad encontramos importantes matices, como en el sur de la Rioja Alavesa, muy seca, o en el Gran Bilbao, húmedo. El episodio de precipitación más relevante tiene lugar entre los días 13 y 18. Destaca el día 15, cuando numerosas estaciones, la mayor parte de Bizkaia, recogen cantidades muy abundantes, entre los 30-55 mm. Al día siguiente persiste la precipitación, de manera que por la tarde se acumulan más de 60 mm en 24 horas en algunos puntos (Sodupe 73.2 mm, Areta 62.3 mm, Bermeo 61.5 mm). Además de estos llamativos valores, hay que mencionar necesariamente las intensidades, moderadas a fuertes, prácticamente todos los días. Al margen de este evento, comentar también los chubascos de carácter tormentoso de los días 8 y 9, moderados a fuertes, primero en el litoral guipuzcoano (Miramon 12.2 mm/h el día 8), después en una franja que va desde la Llanada Alavesa hacia Donostia-San Sebastián (Aitzu 24.7 mm/h, Oiartzun 22.2 mm/h, Miramon 15.5 mm, Ozaeta 10.2 mm/h el día 9).

Septiembre ha sido un mes de temperaturas medias cálidas en el litoral y muy cálidas en el interior. En la costa han rondado los 20 ºC, y en la Llanada Alavesa se han acercado a los 18 ºC, cerca de 1 ºC por encima de lo normal para el conjunto del territorio. Ha sido el cuarto septiembre más caluroso de lo que llevamos de siglo, de una clasificación encabezada por el 2006 (aunque el valor extremo de las series completas es 1987).

Durante buena parte del mes los flujos locales, con régimen de brisas en el litoral, se han ido intercalando con situaciones de viento sur. En general, ha sido un mes de vientos tranquilos, aunque no han faltado situaciones adversas que necesariamente hay que comentar. El día 7 se dan las condiciones para el desarrollo de una galerna típica, de intensidad débil a moderada. Más rápidamente lo hace la galerna frontal del día 13, moderada a fuerte, que se produce también a mediodía (Punta Galea 70.9 km/h 12:30 h, Matxitxako 113.13 km/h 13:00, Bermeo 75.5 km/h 13:00 h, Zarautz 81.5 km/h 14:00 h, Santa Clara 107.2 km/h 14:20 h, Higer 90.7 km/h 14:30 h – horas en UTC -).

Page 27: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

43

IRAILA

Hilabetearen lehenengo astean dortsal bero indartsu bat nagusitu zen eta Afrika iparraldetik Britainiar uharteetaraino zabaldu zen. Ondoren, atlantikotik aska bat iritsi eta aire freskoagoa ekarri zuen. Hura pasa ostean, Europa hegoaldea presio altu subtropikalen gerrikoaren menpe egon zen eta eskualdea zubi antiziklonikoaren eraginpean geratu zen, egoera oso egonkorra, eta eguraldi lehorra eta eguzkitsua eragin zuen. Hilabetearen erdiko egunetan eguraldia aldatu egin zen penintsulan kokatutako baxu hotz baten eraginez. Bigarren herenean, presio altu subtropikalen gerrikoaren eraginpean egon ginen berriro. Lurrazalean, gradientea oso txikia izan zen. Tenperaturak gorabehera txikiak pairatu zituen, kantauri itsasora iritsi ziren aska ahulen eraginez.

Irailean, prezipitazioa ohikoa izan zen EAE osoa kontuan hartuta. Hala ere, ñabardurak daude, Arabako Errioxan esaterako, bertan oso lehorra izan zen, edo Bilbo Handian, hezea. Prezipitazio gertaera aipagarriena hilaren 13tik 18ra bitartean gertatu zen. Hilaren 15a nabarmentzen da; estazio askotan, gehienak Bizkaikoak, kantitate oso ugariak jaso ziren, 30-55 mm artean. Hurrengo egunean, prezipitazioak jarraipena izan zuen, ondorioz, arratsaldean 24 orduan 60 mm baino gehiago pilatu ziren zenbait tokitan (Sodupe 73.2 mm, Areta 62.3 mm, Bermeo 61.5 mm). Balio esanguratsu hauez gain, aipagarriak dira intentsitateak; ia egun guztietan prezipitazio ertain-handiak izan ziren. Hilaren 13an, ia oso handiak izan ziren Bizkaiko kostaldeko eta Gipuzkoa ipar-ekialdeko toki batzuetan (Bermeo 27.3 mm/h, Muxika 27 mm/h, Añarbe 24.2 mm/h). Hilaren 15ean gauza berdintsua gertatu zen (Bermeo 29.1 mm/h, Arteaga 23.6 mm/h, Muxika 23.1 mm/h). Gertaera hauetaz aparte, aipagarriak dira hilaren 8an eta 9an bota zituen zaparrada trumoitsuak, ertain-handiak izan ziren; lehenengo Gipuzkoako kostaldean bota zituen (Miramon 12.2 mm/h hilaren 8an), eta ondoren Arabako Lautadatik Donostiara doan zerrenda batean (Aitzu 24.7 mm/h, Oiartzun 22.2 mm/h, Miramon 15.5 mm, Ozaeta 10.2 mm/h hilaren 9an).

Iraileko batez besteko tenperatura beroa izan zen kostaldean eta oso beroa barnealdean. Kostaldean, 20 ºC ingurukoa izan zen eta Arabako Lautadan 18 ºC-ra hurbildu zen, lurralde osoa kontuan hartuta ohikoa dena baino ia gradu bat altuagoa. Mende hasieratik, laugarren irail beroena izan zen; klasifikazioan lehena 2006koa da (hala eta guztiz ere, serie osoko muturreko balioa 1987koa da).

Irail ia osoan tokian tokiko fluxuak eta brisak, hegoaldeko haizearekin tartekatuz joan ziren. Oro har, haizea ez da oso indartsua izan, baina aipatu beharreko muturreko egoera batzuk izan genituen. Hilaren 7an ohiko enbata txiki-ertaina gertatu zen. Hilaren 13an, eguerdi partean enbata frontal ertain-handia izan zen, eta hilaren 7koak baino azkarrago zeharkatu zuen kostaldea (Punta Galea 70.9 km/h 12:30 h, Matxitxako 113.13 km/h 13:00, Bermeo 75.5 km/h 13:00 h, Zarautz 81.5 km/h 14:00 h, Santa Clara 107.2 km/h 14:20 h, Higer 90.7 km/h 14:30 h).

Page 28: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

44

OCTUBRE

La situación sinóptica ha estado caracterizada fundamentalmente por el asentamiento de potentes anticiclones en el norte y el centro de Europa, que han actuado a modo de bloqueo de la circulación general. El anticiclón escandinavo ha favorecido la circulación desprendida de depresiones frías hacia las inmediaciones de la península ibérica, que han introducido en el valle del Ebro flujos de componente sur y frentes, en general, bastante debilitados. La estabilidad también ha venido de la mano del anticiclón centroeuropeo, que nos ha hecho llegar flujos continentales y del levante, que han propiciado un tiempo frío y seco, con cielos bastante despejados.

Octubre ha sido un mes muy seco. Los porcentajes de precipitación respecto a lo normal se encuentran por debajo del 30 % prácticamente en toda la CAPV. En las estaciones de referencia de Bilbao y Vitoria-Gasteiz estamos hablando del tercer y cuarto octubre más seco de sus respectivas series. Buena parte de los acumulados se deben a un solo episodio, que tuvo lugar entre los días 12 y 14.

Octubre ha sido, en general, un mes de temperaturas medias normales, tendiendo a frías en el interior. En la costa han se han movido entre los 15-16 ºC, y en la Llanada Alavesa han superado los 12 ºC. Las máximas tienen lugar el día 3 en la vertiente cantábrica, con valores máximos que rondan los 30 ºC en los valles cantábricos (Igorre 30 ºC, Iurreta 30 ºC, Gardea 29.9 ºC, Ibai Eder 29.7 ºC). En la mediterránea llegan al día siguiente (Salvatierra 29.2 ºC, Moreda 29 ºC, Kanpezu 28.2 ºC). En cuanto a las mínimas, el día 10 se registran las primeras heladas de la temporada, muy locales todavía (Iturrieta y Trebiño -0.5 ºC).

Durante buena parte del mes han predominado los flujos continentales o del levante, suaves, fruto del asentamiento de potentes anticiclones en el norte y centro de Europa, que se han intercalado con situaciones de viento sur por la llegada de depresiones atlánticas. No ha sido un mes especialmente ventoso.

Page 29: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

45

URRIA

Egoera sinoptikoa aztertuz gero, Europa iparraldean eta erdialdean kokaturiko antizikloi indartsuak nagusitu ziren eta blokeo egoera sortu zuten zirkulazio orokorrari bidea itxiz. Eskandinaviako antizikloiak depresio hotzen zirkulazio askea erraztu zuen eta Iberiar penintsularantz bultzatu zituen. Ebro ibarrean hego-osagaiko fluxua ibilarazi zuten eta fronteak bultzatu zituzten, hala ere, oro har, nahikoa ahulduta iritsi ziren. Europa erdialdeko antizikloiak ere egonkortasuna ekarri zuen. Europako eta ekialdeko fluxua ibilarazi zuen eta eguraldi hotza eta lehorra eragin zuten, zeru nahikoa garbiarekin.

Urria oso lehorra izan zen. Ohiko balioarekin alderatuz, EAE ia osoan prezipitazio portzentajeak %30 baino txikiagoak dira. Bilboko eta Gasteizko erreferentziazko estazioak kontuan izanda, nor bere seriean hirugarren eta laugarren urririk lehorrenak izan ziren, hurrenez hurren. Pilatutako euri gehiena gertaera bakarrean jaso zen, hilaren 12tik 14ra bitartean.

Urrian batez besteko tenperatura ohikoa izan zen, barnealdean apur bat hotzagoa. Kostaldean 15-16 ºC artekoa izan zen eta Arabako Lautadan 12 ºC-tik gorakoa. Tenperatura maximoak hilaren 3an neurtu ziren kantauri isurialdean eta kantauriko bailaretan 30 ºC ingurukoak izan ziren (Igorre 30 ºC, Iurreta 30 ºC, Gardea 29.9 ºC, Ibai Eder 29.7 ºC). Mediterraneo isurialdean hurrengo egunean neurtu ziren (Salvatierra 29.2 ºC, Moreda 29 ºC, Kanpezu 28.2 ºC). Tenperatura minimoei dagokienez, hilaren 10ean udazkeneko lehen izotza bota zuen, baina oso leku gutxitan (Iturrieta eta Trebiño -0.5 ºC).

Egun gehienetan fluxu kontinentala edo ekialdekoa nagusitu zen, ahula, Europa iparraldean eta erdialdean finkatutako antizikloi indartsuen eraginez. Hala ere, tarteka hegoaldeko haizea ibili zen, Atlantikotik iritsi ziren depresioen eraginez. Urria ez zen bereziki haizetsua izan.

Page 30: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

46

NOVIEMBRE

Durante la primera semana se produce un cambio en la situación atmosférica, el aire polar sustituye a la casi permanente masa subtropical. A partir de ahí empezamos a tener configuraciones más propias de la época fría. La torsión del vórtice circumpolar favorece la formación de vaguadas que invaden la península ibérica, propiciando un ambiente húmedo y frío. En otras ocasiones, una intensa circulación zonal facilita la llegada de borrascas atlánticas. Tampoco han faltado situaciones de estabilidad, al asentarse las altas presiones, de la mano de puentes anticiclónicos o del anticiclón británico.

Noviembre ha sido, en general, un mes húmedo en la CAPV. En zonas como el litoral ha llegado a muy húmedo, especialmente en el más oriental, donde ha sido uno de los noviembres más lluviosos. Los porcentajes de precipitación respecto a lo normal en la costa se encuentran entre un 150-200 %. Sin embargo, hacia los valles cantábricos, sobre todo de Gipuzkoa, los acumulados se aproximan a lo normal. Son varias las estaciones que han superado los 300 mm, todas ellas en las comarcas de Donostia-San Sebastián y Bajo Bidasoa. A lo largo de la tarde-noche del día 23 se acumulan en 24 horas más de 60 mm en numerosas estaciones localizadas, sobre todo, en el litoral y el este de Gipuzkoa (Berriatua 93.8 mm, Iruzubieta 87.4 mm, Bidania 83.4 mm, Behobia 81.7 mm).

Noviembre ha sido un mes de temperaturas medias frías en toda la CAPV. En la costa se han movido entre los 11-12 ºC, mientras que en la Llanada Alavesa apenas han superado los 7 ºC, casi 1 ºC por debajo del promedio normal. El 23 es el día más frío. Las medias no superan los 10 ºC en la costa y en el interior rondan los 3 ºC. Las mínimas absolutas llegan después de esa jornada de nieve, el día 25, registrándose heladas casi generalizadas en la vertiente mediterránea y en algunos puntos de la cantábrica (Iturrieta -4.7 ºC, Ozaeta -2.8 ºC, Balmaseda -2.2 ºC, Otxandio -2 ºC, Arrasate -1.4 ºC).

Los flujos marítimos han predominado durante más allá del primer tercio del mes. En los días centrales pasan a ser locales por al asentamiento de las altas presiones. En el último tercio, variedad de situaciones, especialmente por la circulación desprendida. Ha habido numerosos días de rachas muy fuertes.

Page 31: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

47

AZAROA

Lehenengo astean, egoera atmosferikoa aldatu egin zen eta aire polarrak luze iraun zuen masa subtropikalaren lekua hartu zuen. Hortik aurrera, sasoi hotzean ohikoak diren konfigurazioak nagusitzen hasi ziren. Zurrunbilo zirkunpolarraren tortsioak askak sortzea erraztu zuen eta hauek Iberiar penintsulan eragina izan zuten; eguraldi umela eta hotza eragin zuten. Beste une batzuetan, zirkulazio zonal indartsu batek atlantikotik depresioak bultzatu zituen. Egonkortasun egoerak ere izan genituen, presio altuak finkatu zirenean zubi antiziklonikoen edo Britainiako antizikloiaren eraginez.

Azaroa orokorrean hezea izan zen EAEn. Kostaldean, berriz, oso hezea izan zen, batez ere ekialdean, han azken urteetako azarorik euritsuenetakoa izan zen. Kostaldean pilatutako euria ohiko balioaren %150-200 izan zen. Kantauri isurialdeko barnealdeko bailaretan pilatutako euria ohikoa izan zen, batez ere Gipuzkoan. Donostialdeako eta Bidasoako zenbait estaziotan 300 mm baino gehiago pilatu ziren. Hilaren 23an, arratsalde-gau partean hainbat estaziotan 60 mm baino gehiago pilatu ziren 24 orduan, batez ere kostaldean eta Gipuzkoa ekialdean (Berriatua 93.8 mm, Iruzubieta 87.4 mm, Bidania 83.4 mm, Behobia 81.7 mm).

Azaroko batez besteko tenperatura hotza izan zen EAE osoan. Kostaldean tenperatura 11-12 ºC artekoa izan zen eta Arabako Lautadan apenas gainditu zituzten 7 ºC-ak, ohikoa dena baino ia 1 ºC hotzagoa. Hilaren 23a izan zen egunik hotzena. Kostaldeko batez besteko tenperatura 10 ºC-tik beherakoa izan zen egun horretan, barnealdean, berriz, 3 ºC ingurukoa. Elur-egun haren ostean izan genituen azaroko tenperatura minimo baxuenak eta Mediterraneo isurialdean izotza egin zuen nonahi, baita kantauri isurialdeko zenbait tokitan ere (Iturrieta -4.7 ºC, Ozaeta -2.8 ºC, Balmaseda -2.2 ºC, Otxandio -2 ºC, Arrasate -1.4 ºC).

Azaroaren lehenengo herenean itsasoko fluxua gailendu zen eta erdiko egunetan, berriz, lokala, presio altuen eraginpean egon baikinen. Azken herenean zirkulazio askatua izan genuen, beraz egoera ezberdinak tartekatu ziren. Hainbat egunetan haize-bolada oso gogorrak izan ziren.

Page 32: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

48

DICIEMBRE

La situación sinóptica ha estado caracterizada fundamentalmente por el asentamiento de potentes anticiclones en el norte y el centro de Europa, que han dificultado la normal circulación de depresiones atlánticas hacia el interior del continente. Estas se han visto obligadas, bien a ascender en latitud, hacia Islandia, bien a descender, hacia el Golfo de Cádiz o el archipiélago canario. En consecuencia, el ambiente ha sido muy estable, siendo la niebla el elemento protagonista.

Diciembre ha sido un mes muy seco en la CAPV. De manera muy puntual ha llegado a extremadamente seco, superando en alguna estación que otra el reciente record de precipitación más baja para un mes de diciembre del año pasado. Esto ha sucedido en el Bajo Bidasoa, al pie de la divisoria de aguas en la vertiente guipuzcoana y en la Llanada Alavesa oriental.

Las temperaturas medias de diciembre han sido cálidas en el litoral y normales en el interior. La media en la costa ha rondado los 11 ºC y en la Llanada Alavesa ha superado los 5 ºC. En la costa la diferencia de estos valores respecto a lo normal es superior a un grado, mientras que en el interior apenas hay diferencia, tan sólo alguna décima arriba. Las fuertes inversiones han hecho que suceda algo poco habitual, esto es, que la temperatura media mensual en zonas de cumbre (Herrera 6.5 ºC, Zaldiaran 5.2 ºC, Kapildui 5.2 ºC) sea superior a la de zonas más bajas (Navarrete 3.9 ºC, Páganos 5.4 ºC, Alegría 5.0 ºC, Salvatierra 4.9 ºC). El número de días de helada en el interior ha sido el normal (en torno a 10 en la Llanada Alavesa). Las más intensas se han producido en los tres últimos días del año, moderadas en numerosos puntos de Álava (Pagoeta -7.4 ºC, Kanpezu -6.8 ºC, Salvatierra -6.6 ºC el día 29; Antoñana -7.5 ºC, Espejo -6 ºC, Páganos -3.7 ºC el día 30), débiles a moderadas en puntos del otro lado de la divisoria (Amundarain -3.6 ºC, Aitzu -2.4 ºC el día 29; Balmaseda -3.2 ºC, Berastegi -3.8 ºC el día 30).

Los flujos del sur y del Levante han sido los protagonistas, exceptuando en la cuarta semana, que soplan del oeste. La primera quincena ha sido más ventosa que la segunda, con algunas entradas de viento sur relativamente intensas. La más relevante es la del día 4, cuando una depresión frente a las costas de Portugal envía rachas por encima de 100 km/h en alguna zona expuesta (Oiz 103.7 km/h) y de 80 km/h en zonas no expuestas (Zizurkil 95.4 km/h, Ilarduia 93.6 km/h, Navarrete 82.1 km/h).

Page 33: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

49

ABENDUA

Egoera sinoptikoaren arabera, Europa iparraldean eta erdialdean antizikloi indartsuak finkatu eta beraien eraginpean egon ginen. Hauek Europa barnealderantz depresio atlantikoen ohiko ibilbidea eragotzi zuten. Hauek desbideratu behar izan ziren, bai goragoko latitudeetara, Islandiarantz, bai beherantz, Cadizko Golkora edo Kanariar Uharteetara. Ondorioz, giroa oso egonkorra izan zen eta behe-lainoa izan zen osagai esanguratsuena.

Abendua oso lehorra izan zen EAEn. Toki oso zehatz batzuetan erabat lehorra izan zen eta estazioren baten edo besten iazko abenduko prezipitazio baxueneko marka hautsi zen. Hori Bidasoa Beherean, isurialdeen banalerroko Gipuzkoako aldean eta Arabako Lautadaren ekialdean gertatu zen.

Tenperaturari dagokionez, abendua kostaldean beroa izan zen eta barnealdean ohikoa. Batez besteko tenperatura kostaldean 11 ºC ingurukoa izan zen eta Arabako Lautadan 5 ºC-ren muga gainditu zuen. Kostaldean, abenduko batez bestekoaren eta ohiko balioaren arteko aldea gradu batetik gorakoa izan zen. Barnealdean, aldiz, ez dago ia diferentziarik, soilik hamarren bat altuagoa izan zen. Inbertsio termiko haiek ezohiko egoera eragin zuten, hots, batez besteko tenperatura mendi gailurretan (Herrera 6.5 ºC, Zaldiaran 5.2 ºC, Kapildui 5.2 ºC) toki baxuetan baino handiagoa izan zen (Navarrete 3.9 ºC, Páganos 5.4 ºC, Alegría 5.0 ºC, Salvatierra 4.9 ºC). Izotz-egun kopurua barnealdean ohikoa izan zen (Arabako Lautadan 10 egun inguru). Tenperaturarik baxuenak urteko azken hiru egunetan neurtu ziren, Arabako toki askotan izotz handia bota zuen (Pagoeta -7.4 ºC, Kanpezu -6.8 ºC, Salvatierra -6.6 ºC hilaren 29an; Antoñana -7.5 ºC, Espejo -6 ºC, Páganos -3.7 ºC hilaren 30ean), eta txiki-handia izan zen isurialdeen banalerroaren beste aldean (Amundarain -3.6 ºC, Aitzu -2.4 ºC hilaren 29an; Balmaseda -3.2 ºC, Berastegi -3.8 ºC hilaren 30n).

Hegoaldeko eta ekialdeko fluxuak nagusitu ziren, laugarren astean izan ezik, orduan mendebaldekoa ibili zen. Lehenengo hamabostaldia bigarrena baino haizetsuagoa izan zen eta tarteka hegoaldeko haizea nahiko zakar sartu zen. Hilaren 4an izan zen gertaera esanguratsuena. Portugalgo kostaldearen parean zegoen depresio batek 100 km/h-tik gorako haize-boladak eragin zituen haizeguneren batean (Oiz 103.7 km/h) eta 80 km/h-tik gorakoak haizeguneak ez diren tokietan (Zizurkil 95.4 km/h, Ilarduia 93.6 km/h, Navarrete 82.1 km/h).

Page 34: 2016KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS ... · Urtaroak aztertzen baditugu, negua hezea izan zen, udaberria, berriz ohikoa. Uda oso lehorra izan zen eta udazkena ohikoa,

2016KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2016

50