AITAREN ETA SEMEAREN SANTUAREN IZENEAN · Horrela eman zuen azken hatsa gizon handi honek. Heriotza...
Transcript of AITAREN ETA SEMEAREN SANTUAREN IZENEAN · Horrela eman zuen azken hatsa gizon handi honek. Heriotza...
AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
JAINKOARI LEKU EGITEN. BERAREKIN FIDATZEN.
Txikitatik sentitu zuen A. Polikarpok Jainkoak bizitza eskaintzera deitzen zuela. Bere bidea aurkitzea ez bazen erraza izan ere, dei egiten zion Jainkoarekin fidatu zen eta bere esanera jarri zen. Hala jarraitu zuen bizitza osoan zehar.
… haur bat hegazkin batera igo zen bera bakarrik eta bere eserlekuan eseri zen.
Bidaiari guztiak eserita egon zirenean, abiatu egin zen hegazkina. Aireratu, eta bidaia
lasai-lasaia gertatzen ari zen. Lasaitasun handiz zihoazen bidaiariak zein irakurtzen,
zein lotan, zein hizketan…
Koaderno batean margotzen hasi zen haurra azafata batek ekarritako margoekin. Bat-
batean, zabuka hasi zen hegazkina alde batetik bestera gero eta indar handiagoz.
Larritzen hasi ziren bidaiariak. Leihatiletatik begira ari ziren bidariek zer-nolako ekaitzean
murgildu ziren ikusi ahal izan zuten. Haizeak, tximistek eta trumoiek astindutako paper-
orria zirudien hegazkinak. Oihuka hasi ziren zenbait bidaiari beldurtuta; beste batzuk
gogor eusten zioten eserlekuari mahaitxo gainean zeuden aldizkari, egunkari eta botilak
erortzen ziren bitartean. Lasai-lasai jarraitzen zuen haurrak margotzen ezer gertatuko ez
balitz bezala. Ondoko eserlekuan zegoen emakumeak hala galdetu zion:
- Ez ote duzu, bada, beldurrik? Eta haurrak:
- Ez, pilotua nire aita da.
Fidatu egin zen A. Polikarpo Jainkoarekin bai baitzekien Jainkoa
zela bere bizitzaren pilotua eta ekaitza sortu eta gauzak zaildu
egiten bazitzaizkion ere, JAINKOAK ez ziola inoiz huts egingo.
Kontatzen al duzu Jainkoarekin zure bizitzan? Ba ote du
lekurik? Uzten al diozu zure pilotu-laguna izaten? Hitz egiten
al duzu Berarekin? Fidatzen zara ala hain urrun zaude ezen
ez zaren enteratu ere egiten?
JAINKOA ERABAT FIDATZEN DA ZUREKIN. ONDOAN
DAUKAZU. ESKARMENTU HANDIKO PILOTU-LAGUNA
DA. BIZITZA-BIDAIA ZORIONTSUA EGIN NAHI DIZU.
Ikusi bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=JFXRFttUSDI
Jesukristo ene Jaun eta Jainkoa:
Mariaren bihotz garbiaren bitartez zure bihotzari sagaratu eta zurekin batera eskaintzen natzaio Aitari aldareko zure eskaintza santuan gaurko nire otoitz, lan, sufrimen eta alaitasunen bidez.
Gure bekatuen barkamenerako eta zure Erreinua guregana etor dadin.
Eta Anaia Polikarpo eta Norberto zure zerbitzariak goretsiak izan daitezen.
Hemen naukazu zurekin. Ezin nauzu ikusi, baina ikusteko aukera ematen dizun argia naiz. Ezin didazu entzun, baina zure ahotsaren bidez hitz egiten dut. Bai, hemen naukazu zurekin. Eta entzun egiten dizut. Eta erantzun egiten dizut. Behar nauzunean zurekin nago. Ukatzen banauzu ere, zurekin nago. Bakar-bakarrik sentitzen zaren uneetan, zurekin naukazu. Zure beldurren artean ere, zurekin naukazu. Zure saminean ere, zurekin naukazu.
AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
BERE BOKAZIOA
A. Polikarpo erne agertu zitzaion beti Jainkoaren “deiari”, Jainkoak berarentzat nahi zuenari… ausarta izan zen eta Jainkoak “enredatzen” utzi zuen.
…Bukatuak nituen dagoeneko oinarrizko ikasketak herriko
eskolan, 16 urte nituen eta bazen garaia bizitzarekin zer egin
nahi nuen pentsatzeko.
Maisu izan nintekeela bururatu zitzaidan. Banekien ez zidala
horrek ez ospe handirik ez diru gehiegirik emango, baina
haurrak heztea gustukoa nuen.
Grenoblen bazela eskola bat zeinetan, azterketa bat eginez,
maisu-titulua lor zitekeen jakin nuen. Eskatzen zituzten gaiak
lortu nituen. Maisuaren eta erretorearen artean zenbait
liburu lortu zizkidaten. Eta, landan egin behar nituen lanek
uzten zizkidaten orduetan gogoz ikasiz, diploma lortu nuen.
Nire herriko eskolan, La Motten, hasi nintzen irakasten. Eta
zoriontsu izan nintzen benetan.
Hala ere, bazen nire bihotz barrenean nire bilatze-lana ez zela
amaitu esaten zidan zerbait. Inguruko beste zenbait gazterekin egin
nuen topo egun batean, eta Lyonen zeudela esan zidaten, Andres
Coindre apaizak sortutako Kongregazio batean. Haiek esan
zidatenez, hezitzaileak ezezik erlijiosoak ere baziren, baina ez
apaizak, Anaiak baizik. Hiru hitz horiek entzun bezain laster, anaia-
erlijiosa-hezitzailea, konturatu nintzen aurkitua nuela bizitza osoan
bila ibilitakoa eta Jainkoak, bide malkartsuak zeharkatu ondoren,
horretara gidatzen ninduela. Eskutitz bat bidali nuen segituan, eta
Lyongo Nobiziatuko ateak ireki zizkidaten. Badakit arraro samarra
dela gaur Anaia Korazonista izan nahia. Baina niri galdetzen
badidazu, zera erantzun behar dizut: inoiz amestu ezingo nuen
altxorrik hoberena aurkitu nuela bertan.
A. Polikarpok bere barneari begiratzen jakin zuen, bihotzari entzun
zion, isiltasuna egin zuen jakiteko zein izan zitekeen “bere lekua
munduan” zein zen bere misioa, zertarako zegoen mundu honetan.
Bila eta bila ibili zen… eta laguntza eskatu zuen…
eta ate bat itxi zitzaionean, bila jarraitu zuen beste
ate bat irekiz… eta Jainkoarekin hitz egin zuen…
eta itxaron egin zuen…
Ez izan beldurrik isiltasuna egiteko, zure bihotzari
entzuteko, zure barnean bilatzeko, zure bizitza nolakoa
izatea nahi duzun pentsatzeko, laguntza eskatzeko,
Jainkoarekin hitz egiteko.
Ikusi bideoa (3. minututik 7. minutura)
https://youtu.be/nPKEpD4kdYY
Jesukristo ene Jaun eta Jainkoa:
Mariaren bihotz garbiaren bitartez zure bihotzari sagaratu eta zurekin batera eskaintzen natzaio Aitari aldareko zure eskaintza santuan gaurko nire otoitz, lan, sufrimen eta alaitasunen bidez.
Gure bekatuen barkamenerako eta zure Erreinua guregana etor dadin.
Eta Anaia Polikarpo eta Norberto zure zerbitzariak goretsiak izan daitezen.
Eskerrak ematen dizkizugu, JAINKO AITA, gure bidean gidatzen gaituzten pertsonak jartzen dituzulako, guri bizitza-eredu gertatzen zaizkigulako. Eskerrak Anaia Polikarporengatik. Eguneroko gertakizunetan Zuk berarentzat amesten zenuena irakurtzen jakin zuen.
Lagun iezadazu zurekin fidatzen, zurekin kontatzen nire bizitzan, zuri galdetzen, zurekin hitz egiten, nire bihotzeko ateak irekitzen.
AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
APALAK IZATEN
Jesusen Bihotzaren Anaien Kongregazioko Anaia-buru orokorra aukeratu zuten A. Polikarpo. Berak uste zuen ez zela pertsonarik egokiena postu horretarako, bera baino anaia prestatuagoak zeudela, baina…
… “Hasteko, Anaia-burua (munduko Anaia guztien burua)
aukeratu behar zuten Kapitulu-kide guztiak elkarte-gelan bildu
ziren. Espiritu Santuren argitasuna eskatzeko, apaiza “Veni
Creator” abesten hasi zen eta anaia guztiak abesten joan ziren
kaperaraino.
Azpil batean jarri zuen Anaia-burua aukeratu behar zuen
Kapitulu-kide bakoitzak. Denek bozkatu ondoren, botoen
kontaketari ekin zitzaion. Tristuraz, eta nire gogoz kontra,
Kongregazioaren Anaia-buru aukeratu ninduten boto guztiekin
nire izan ezik. 40 urte nituen. Barren-barrenetik egin nuen otoitz
eta espero nuen beste bat aukera zezaten. Nik eskola ematera
itzuli nahi nuen, eta garbi neukan ni baino anaia argiagoren bat
aukeratuko zutela postu horretarako.
Emaitza ikustean, negarrari ekin nion, izugarrizko erronka baitzen
niretzat hura. Egindako aukera berrausnar zezaten eskatu nien anaiei,
eta hain hainbesteko indarrez eskatu nien ezen Kapituluak beste bozketa
egitea onartu baitzuen. Tamalez, emaitza berdin-berdina izan zen. Zaila
gertatzen zitzaidan onartzea eta behin eta berriz jarraitzen nuen esaten
beste Anaia batek nik baino hobeto egingo zuela. Baina emaitza hain
garbia izan zen ezen hura Jainkoaren borondatea zela onartzea baino ez
zitzaidan geratu.
Ekonomia-porrot gogorren murgilduta zegoen Kongregazioa. Anaien
animoa lur jota zegoen eta haietako ugarik utzia zuen Kongregazioa.
Egiteke zegoen dena. Ez naiz gehiegikeriarik esaten ari Kongregazioa une
larri-larria bizitzen ari zela esaten dudanean . Kongregazioak aurrera
jarraitzeko arriskua ere nabarmena zen. Urte larriak ziren bizi beharko
genituzkeenak. Garbi neukan Kongregazioaren egoera eta ondo
ezagutzen nituen nire muga fisiko eta psikologikoak ere”.
A. Polikarpok APALTASUNA bizi izan zuen, bere egin zuen aurtengo gure
helburua: “Xumearen indarra”. Ongi ulertu zuen Jainkoak bere pertsona
xumea baliatzen zuela gauza handiak egiteko.
Eta Anaia-buru izatea ez bazen “bere gustukoa” eta
kargu horretarako bera baino anaia “hobeak”
zeudela pentsatzen bazuen ere, Jainkoaren eta
Anaien esanetara jarri zen.
Kontraesana badirudi ere, apala eta xumea izateak
handiago egiten zaitu, besteengana irekitzen zaitu,
besteak ulertzen laguntzen dizu, zure burua den
bezalakoa onartzen laguntzen dizu, Jainkoarengana
irekitzen zaitu.
Jesukristo ene Jaun eta Jainkoa:
Mariaren bihotz garbiaren bitartez zure bihotzari sagaratu eta zurekin batera eskaintzen natzaio Aitari aldareko zure eskaintza santuan gaurko nire otoitz, lan, sufrimen eta alaitasunen bidez.
Gure bekatuen barkamenerako eta zure Erreinua guregana etor dadin.
Eta Anaia Polikarpo eta Norberto zure zerbitzariak goretsiak izan daitezen.
Esker onez gainezka daukat bihotza. Eskerrak, Jainko Aita, egin dizkidazun opari guztiengatik.
Zein handia naizen zure aurrean!
Hainbeste mimatzen nauzu!
Eta ni ia konturatu ere ez!
Eta beste bide batzuen bila nabil!
Ireki iezazkidazu begiak!
Ikusi bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=Fp_4lk6Zgng
AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
ZER DEN KORAZONISTA IZATEA
KORAZONISTA:
JESUSEN BIHOTZAri jarraitzen dion pertsona.
KORAZONISTA ote naiz?
KORAZONISTAK ote gara?
Talde ezerdinetako kide edo partaide zara :
Zure familia
Lagun-taldea
watsapp-taldea
Kirol-taldea
Jarraitzen duzun futbol-taldea
Mendi-taldea
Norbaiten fans-taldea
ikasgela-taldea
Alderdi politikoa
Dantza-taldea…
KORAZONISTEN kide sentitzen al zara?
KORAZONISTA al zara?
KORAZONISTA izatea ikastetxe batera joatea baino gehiago al da?
KORAZONISTASK bagara, gure bizitzak BIHOTZARI lotuta egon behar du,
laguntza, ulermen, barkamen, abegi, enpatia, erruki, harreman sano eta
bero, ondoan ditugunen aldeko ardura-keinu txikiei lotuta, hain zuzen
ere.
Eta horrek… PERTSONA HOBEA EGITEN ZAITU.
BIZITZA-ESTILO BEREZIA SORTZEN DU.
BIHOTZA ETA BEGIAK IREKITZEN DIZKIZU.
Ikusi bideoa
https://youtu.be/uiNFmILgqZ0
Jesukristo ene Jaun eta Jainkoa:
Mariaren bihotz garbiaren bitartez zure bihotzari sagaratu eta zurekin batera eskaintzen natzaio Aitari aldareko zure eskaintza santuan gaurko nire otoitz, lan, sufrimen eta alaitasunen bidez.
Gure bekatuen barkamenerako eta zure Erreinua guregana etor dadin.
Eta Anaia Polikarpo eta Norberto zure zerbitzariak goretsiak izan daitezen.
JAINKO AITA,
gaurko nire ekintzek ondokoei zure aurpegia
ikusarazi egin diezaietela.
Egizu nire irribarre zintzo eta iraunkorraren
bidez ikus zaitzatela, nire begirada
lasaigarriaren bidez, nire hitzez eta
prestutasunez. Egizu laguntza beharrean
dagoenak nire laguntasuna eta babesa
aurki dezala. Egizu laguntza abegikorra,
maitatzeko prest dagoen bihotza, indarra
eskaini, beldurra lausotu eta zure
maitasuna adierazten duen hitza aurki
dezala.
AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
JAINKOAREN ESKUETAN HILTZEN
Gazte hil zen A. Polikarpo. 57 urte zituen. Bere eskuzabaltasunak, Anaiei eta Jainkoaren Erreinuari eskainitako indarrak osasuna urratzen joan ziren.
ANAIA Polikarpok sentitzen omen zuen azken urtean bere bizitzaren
amaiera gertu zegoela; behin baino gehiagotan jakinarazi omen zion
zenbait Anaiari. Heriotzera eramango zuen gaixotasuna 1858ko
abenduaren 27an agertu zen. Mezetan egon ondoren, ohean sartu
behar izan zuen A. Polikarpok saihets alden zuen min latza zela-eta.
Medikuak ez zuen ezer larririk sumatu; nabaritu zuen gauza bakarra
lan gehiegi egiteak eta ukazioek eragindako ahuldade sakona izan
zen. Lur-jota zegoen urtarrilaren 7an, ostirala. Bisita egitera zetozkion
guztiei honela esaten omen zien: “Jainkoaren nahia, Jainkoaren nahia
besterik ez.” Urtarrilaren 9an, goizeko laurak aldera, okerrera egin
zuen bat-batean. Arnas-estuka zegoen. Apaizari dei egin zioten
zaintzen ari ziren Anaiek. Gaixoen-gurtza jaso zuen irribarretsu eta
buru-argi zegoela.
Kamamila bi koilarakada eman zizkion Anaia Juan Marik; hirugarrena
eskaini zionean, Anaia Polikarpok begiak zerurantz jasotzen zituela
ikusi zuen, gero… akabo. Goizeko bostak eta zortzi minutu ziren.
Horrela eman zuen azken hatsa gizon handi honek. Heriotza eztia
ausarta eta eredugarria izan zen, bizitza osoa izan zen bezalakoa.
Fundatzaileen panteoian ehortzi zuten Anaia Polikarpo Paradisen
(Frantzia).
Hala esan zuen S. Juan Paulo II Aita Santuak
1984ko otsailaren 17an: “Argi eta garbi ikus daiteke
era heroikoan bete zituela bizitzan zehar Polikarpo
Gondre Jainkoaren zerbitzariak fede, itxaropen eta
Jainkoarenganako zein hurkoarenganako bertuteak.”
“Beneragarri” izendatu zuten Anaia Polikarpo.
“Beneragarri” izateak zer esan nahi du: Elizak kristau bizitza-
eredu izendatu duela Anaia Polikarpo, ispilu zeinetan gure bizitza
islatu dezakegun, imitatu dezakegun bizitza-estiloa, hain zuzen
ere. A. Polikarpok ez zuen ezohiko gauzarik egin.
Eguneroko ekintzak era ezohikoan egin zituen,
BIHOTZA osoa eskainiz.
KORAZONISTOK badugu nor jarraitu, badugu bizitza-
eredurik. Lagun diezagula A. Polikarpok JESUSEN
BIHOTZARI jarraituz bizitzen.
Ikusi bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=rQQRt4G9Zb8
Jesukristo ene Jaun eta Jainkoa:
Mariaren bihotz garbiaren bitartez zure bihotzari sagaratu eta zurekin batera eskaintzen natzaio Aitari aldareko zure eskaintza santuan gaurko nire otoitz, lan, sufrimen eta alaitasunen bidez.
Gure bekatuen barkamenerako eta zure Erreinua guregana etor dadin.
Eta Anaia Polikarpo eta Norberto zure zerbitzariak goretsiak izan daitezen.
JAINKO AITA, Anaia Polikarpo deitu zenuen haurrei eta gazteei zure Berri Ona zabal ziezaien. Eskerrak ematen dizkizugu bere eredu eta ausardiarengatik.
Lagun iezaguzu haren antzeko izaten, zurekin fidatzen, apaltasunez betetzen gure eguneroko ekintzak.
Harro senti gaitezela KORAZONISTAK garelako eta gure bizitza zure maitasunaren isla izan dadila.
AMEN
AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN