2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

16
2014 Jarduera Memoria

description

SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren (Eguia-Careaga Fundazioa) 2014ko jardueren Txostena.

Transcript of 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

Page 1: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

2014JardueraMemoria

Page 2: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

1. SIIS DOKUMENTAZIO ETA IKERKETA ZENTROA

SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa sortu zen 1972. urtean Eguía-Careaga Fundazioaren baitan, horren bitartez eskuartze sozialaren arloan zegoen informazio zientifiko eta teknikoaren eskasia bat betetzeko asmoz. Dokumentazio zentroa eta aholkularitza eta analisi lana oinarri izanik, SiiS osatzen joan da gizarte-ongizate politika, Gizarte Zerbitzuen antolaketa eta gizarte-ekintzako profesionalen praktikaren arloak hobetzeko lanabes gisara.

Dokumentazio- eta ikerketa-ekimenez gain, SIISek garatzen ditu modu paralelo batean bestelako lanerako ildo batzuek, adibidez, espezializatutako aldian behingo argitalpen eta gaikako buletin dokumentalak, webguneen kudeaketa edo aplikazio informatikoak burutzea, adibidez, Gizarte Zerbitzuetako plangintza eta kalkulurako direktorio edo tresnak.

2014. urtean, SIIS ondorengo erakunde hauen lankide izan da:

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

DEPARTAMENTO DE EMPLEOY POLÍTICAS SOCIALES

OSASUN SAILA

DEPARTAMENTO DE SALUD

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKAETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Page 3: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

Fundazioaren Patronatua osatzen dute ondorengo pertsona hauek:

Sortzailea. José Ignacio Eguía CareagaPresidentea. Jesús Antonio Pérez de ArróspideIdazkaria. Paulino Azúa Diruzaina. Jorge Díez AramburuBatzordekideak. Jorge Bani Iñaki Heras Ignacio Iragorri Ramon Saizarbitoria José María Segura Helena Sotelo Joseba Zalakain José Luis Zubizarreta

Fundazioaren gaur egungo lantaldea osatzen dute 20 pertsonek, eta horietatik 16k lan egiten dute Donostiako bulegoan eta beste laurek Madrilen. Lantaldea osatzen dute soziologia, gizarte-langintza, kazetaritza, antropologia, zuzenbide eta dokumentazioko espezialista batzuek.

SIISek elkarkidetza hitzarmenak ditu dokumentazioaren inguruko gaietan Euskal Herriko Unibertsitatea, Arartekoaren erakundea, Eusko Ikaskuntza eta Matia Fundazioaren lankidetzan.

Page 4: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

2. 2014KO JARDUERA

2.1. IKERKETAK ETA AHOLKULARITZA TEKNIKOA2014. urtean, azterlanen esparruaren baitan, SIISek burutu ditu ikerkuntza-lan batzuek ondorengo erakunde hauentzako:

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

EAEko Gizarte Zerbitzuen egoeraren inguruko Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordearen IV. Txostenaren zirriborroa.

• Bizitegi-bazterketaren inguruko aholkularitza teknikoa. Donostia, Bilbo eta Gasteizko Udalen lankidetzan Euskadiko bizitegi-bazterketa larriaren inguruko mintegiaren antolakuntza, etxegabeko pertsonen zenbaketan laguntzea, eta zenbaketa horren emaitzen txostenaren idazketa.

• Gizarteratze Zentroentzako Dekretua gauzatzeko laguntza teknikoa.

• EAEko Gizarte Zerbitzuetako Erakunde eta Zentroen Direktorioaren eguneratzea.

• Ikuspegi@k Gizarte Gaien Behatokiak eta berauen hamabostean behingo buletinaren eguneratze eta mantentzea.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

EAEko lurraldeen arteko desberdintasun eta drogen kontsumoaren inguruko Ikerketa.

• drogomedia.com webgunearen birmoldakuntza integrala. • Adikzioen inguruko online datu-bankuaren diseinu eta abian

jartzea.• Adinez txiki diren pertsonen eta alkoholaren problematikan

zentraturiko Drogomedia Monografikoak argitalpenaren lehengo Buletinaren editatzea.

• EAEko Adikzioen Legearen garapenerako aholkularitza juridikoa.

• EAEko droga eta droga-mendekotasunen Erakunde, Zentro eta Zerbitzuetako Direktorioaren etenik gabeko eguneratzea.

Page 5: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gazteria eta Kultura Zuzendaritza

• EAEko Gazteen Panoramika azterlana, Gazteen Euskal Behatokia.

Arabako Foru Aldundia

• Sarbiderako Dekretua gauzatzeko aholkularitza teknikoa (aldaketa).

• Salneurri publikoen Dekretua gauzatzeko aholkularitza teknikoa (aldaketa).

• Mendetasun-egoeran ez dauden pertsonen aldeko Dekretua gauzatzeko aholkularitza teknikoa.

• EELZren Dekretua gauzatzeko aholkularitza teknikoa.• Bizimodu Independenterako Programaren Dekretua gauzatzeko

aholkularitza teknikoa.• Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokiaren etenik gabeko

eguneratzea.• Ezgaitasunen bat duten pertsonen alorreko prestakuntza- eta

kalitate-prozesuaren garapena.

Gipuzkoako Foru Aldundia

• Gipuzkoako Gizarte Behatokiaren diseinu, kudeatze eta mantentzea (BEHAGI).

• Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko II. Inkestaren gauzatze eta idazketa (2014).

• Gipuzkoako ezgaitasunen arreta-eredua garatzeko aholkularitza teknikoa.

• Zerga-sistema eta familien laguntzaren inguruko azterlana.• Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuetako Mapa gauzatzeko

aholkularitza teknikoa.• Gazteentzako kanpamenduen ebaluaziorako galdetegien

hustiaketa.• Gipuzkoako pobrezia energetikoaren prebentziorako planaren

diagnostikoa (aribidean).

Page 6: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

BESTE ERAKUNDE BATZUENTZAKO IKERKETAK

• Ararteko: Europar Batasunaren familia-politiken txostena eta EAEko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen inguruko txosten bat burutzeko laguntza.

• Azpeitiko Udala: Azpeitiko premia sozialen inguruko azterlana.

• BIOEF - Osasun Berrikuntza eta Ikerketaren Euskal Fundazioa: Balorazio soziosanitariorako tresna komun baten inguruko txostenaren idazketarako laguntza.

• EAEko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea: EAEko lurraldeen arteko desoreken inguruko azterlana.

• Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundea: EAEko bazterkeria eta generoaren inguruko egoeren aholkularitza.

• ONCE Fundazioa: ODISMET Espainiako Ezgaitasun eta Lan Merkatuaren Behatokiaren sorkuntza eta mantentzea.

• Emaus Taldearen Fundazio Soziala: INCLUE proiektuaren esparruko aholkularitza teknikoa. Bazterkeria sozialaren jarduera egokietarako oinarriak, identifikaziorako eta neurtzeko tresnen inguruko txosten baten idazketa eta inklusioaren arloko eskuartzeen gidaliburu baten lanketa.

• Donostiako Plangintza Estrategikoa: Donostiako gizarte inklusiorako plan bat osatzeko adierazle kuantitatiboen katalogo baten diseinua.

• Drogen Plan Nazionala: Espainiako desberdintasun ekonomiko, droga-kontsumo eta lurraldearen inguruko azterlana (aribididean).

Page 7: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

2.2. BEHATOKI ETA WEBGUNEAK

SIIS webgunea

Osoki berritu da 2014an SIISeko web ataria, dela edukietan, dela bertako diseinuaren alderdietan. Webgune berria egituratzen da arlo tematiko desberdin batzuetan (ezgaitasunak, drogak, adinduak, inklusioa, haur eta gazteak, genero eta familia, gizarte-ekintza, hirugarren sektorea) eta eskaintzen dira ondorengo zerbitzu hauek:

• Ikerkuntza: SIISek buruturiko azterlan eta txostenen katalogoa eta bilatzailea.

• Argitalpenak: SIISek editaturiko aldian behingo argitalpenetarako sarbidea.

• Dokumentazio Zentroa: datu-base dokumental eta legegilea eta produktu dokumental guztietarako sarbidea (nobedadeak, bibliografia tematikoak, etab.).

• Gaur-gaurko gaiak: hemeroteka eta agenda hartzen ditu bere baitan.

• Baliabideak: zerbitzuetako direktorio eta erabilgarriak diren bestelako baliabide batzuek eskuartze sozialen arloan lan egiten duten pertsonentzat.

2014an. SIISen webguneak 91.365 bisita jaso ditu (2013an baino % 5 gehiago), eta guztira ikusi dira 346.314 orrialde. Halaber, egunero gaurkotu egin dira SIISeko sare sozialetako profilak, zehatzago esanda, Facebook eta Twitter profilak.

Page 8: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

Webgune propioaz gain, SIISek kudeatzen ditu zenbait atari eta behatoki Interneten, eta horiek ere orientatzen dira politika sozialen arloko ezagueraren kudeaketara.

Behagi.eus: 2014an erabat berritu da Gipuzkoako Gizarte Behatokia, horretarako proiektua sustatu duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagusiarekin bat garaturiko gogoeta-prozesu baten ostean definitu diren irizpide batzuek oinarri harturik. 2014ko bukaeratik sarbidea duen atari berri horretan eskuragarri daude adierazle tematiko, udalerrietako datu, zentroetako direktorio, txosten edota Behatokiaren bestelako argitalpen batzuek.

Odismet.es: 2014an sortu eta osatu da Espainiako Ezgaitasunaren eta Lan Merkatuaren Behatokia, ONCE Fundazioak eta FSC Insertak bultzaturiko behatoki bat, betiere Diskriminazioaren Aurkako Programa Operatiboaren baitan. Plataforma espezializatu bat da ezagueraren kudeaketan, eta horren bitartez adierazle desberdinen arteko lotura egiten da ezgaitasunen bat duten pertsona eta laneko merkatuaren artean. Halaber, behatoki horrek betetzen du sentsibilizazio eta kontzientziaziorako funtzio bat, eta xede du ezgaitasunen bat duten pertsonak laneko merkatura sartzen laguntzeko neurri batzuek sustatzea.

Drogomedia.com: adikzioetan espezializatutako ataria da, eta sustatzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak. Webgune honetan informazio ugari eskaintzen da drogen inguruan, dela informazio orokorra (drogei buruzko informazioa, txosten tematikoak, glosategia, hiztegia, agenda, baliabide, esteka, ikerketa, etab.), dela berariaz komunikabideentzat prestatutako informazioa (tresna, nobedade dokumental, erakundeetako nobedadeak, etab.), eta etengabe eguneratzen da. 2014an Drogomediako profilak mantendu dira Facebook eta Twitter sare sozialetan. Azkenik, berregituratu egin da 2014ko abenduan publiko egin den webgunearen edukien atalak eta berorren diseinua. Nabarmentzekoa da 2014an webguneak jaso dituela 31.009 bisita, hau da, aurreko urtearen aldean % 16 gehiago.

Page 9: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
Page 10: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
Page 11: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

Cedd.net: Ezgaitasunen Errege Patronatuaren lankidetzan, SIISek kudeatzen du Espainiako Ezgaitasunen Dokumentazio Zentroaren (CEDD) webgunea, eta bertan biltzen dira erakundeak eskainitako zerbitzu eta produktu horiek guztiak. 2014. urtean izan ditu 34.093 bisitari, eta kontsultatu dituzte 112.043 orrialde, hau da, aurreko urtearen aldean % 13ko hazkundea.

Arabakobehatokia.net: Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatoki honen webgunearen bitartez, Arabako Foru Aldundiak eskura jarri nahi du Ongizate Sailean lan egiten duten teknikari eta herritarrentzat Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen inguruko estatistika-datuen nukleo bat. Behatokiak bermatzen du konparazioak egitea kuadrilla eta udalerrien artean, eskuragarri dauden baliabideen egokitzea ebaluatu eta Arabako Gizarte Zerbitzuen eboluzioaren inguruko segimendua ahalbidetuz.

Riberdis.cedd.net: Espainiako Ezgaitasunen Dokumentazio Zentroak (CEDD) kudeatzen duen Ezgaitasunen Biltegi Iberoamerikarrak gorde eta hedatzen du ezgaitasunei loturiko gaien inguruan Iberoamerikan sortzen den formatu digital eta sarbide librea duen produkzio zientifikoa. Gaur egun, bertan biltzen dira sarbide librea duten 1.300 erreferentzia.

Page 12: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

2.3. ZERBITZU ETA PRODUKTU DOKUMENTALAKDatu-base bibliografikoa: gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuetan espezializatutako dokumentu-ondare bat da, eta gaur egun biltzen ditu 200.000 erreferentzia baino gehiago Erkidego-, Estatu- eta nazioarte-mailan. Guztira, 2014. urtean datu-base dokumentalera gehitu dira 5.885 bibliografia-erregistro berri.

2014an eskuratu dira 1.914 monografia berri, eta horrek haztarazten du ondare dokumentala 54.991 liburuen kopurura. Espezializatutako aldian behingo argitalpenei dagokionez, gaur egun, zentroan biltzen dira 1.708 aldizkari desberdinek osaturiko bilduma. Dokumentu-ondarean 2014an gehitu diren dokumentuetatik % 86 daude formatu elektronikoan edo eskaneatu egin dira, eta modu honetara erabiltzaileak jaitsi dezake Internet bitartez edo segituan jaso dezake posta elektronikoz.

Legeriaren datu-basea: bertan biltzen da Estatu, Autonomia Erkidego eta Lurralde Historikoetako gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuen inguruko lege-araudia, eta bertan hartzen dira arau-maila horiek guztiak. Halaber, bertan biltzen da 2001. urtetik Europar Batasuneko araudia. Indarrean dagoen arau-bilduma osoa digitalizatu da, eta horrela errazten da dokumentu horietara guztietarako berehalako sarbidea.

Hemeroteka: halaber, 2014. urtean jarraitu da Estatu eta Erkidegoetako prentsaren hustuketa egiten, eta, goiz-goiz bildu dira SIISeko webgunean gizarte-zerbitzu eta politiken inguruan argitaratutako berriak

Kontsulta- eta liburutegi-zerbitzua: urtero 700 eskaera inguru artatzen dira Dokumentazio Zentroan. Kopuru horren osagarri dira urtero Dokumentazio Zentroko webguneak jasotzen dituen laurogeita hamar mila bisita inguru (2014), eta bertan eskaintzen da erabiltzailearentzat ondareak dituen testu osoak kontsultatzeko aukera.

Page 13: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

2.4. ARGITALPENAKGizarteratuz: Gizarte Zerbitzu eta Eskuartze Sozialen inguruan editatzen da buletin dokumental hau 2010. urtetik Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Sailaren lankidetzan. Aldizkaria doan banatzen da eta gaur egun 2.300 harpidetza inguru ditu. 2014an argitaratu dira aldizkariaren 6 ale (40tik 45era).

Zerbitzuan: sei hiletik behin argitaratzen da Gizarte Zerbitzu eta Gizarte Politikan espezializatutako aldizkari hau, SIISek argitaratzen du Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren lankidetzan. 2014an argitaratu dira 55, 56 eta 57. aleak. Zerbitzuan aldizkariak badu webgune propio bat (www.zerbitzuan.net), eta bertatik kontsultatu daiteke aldizkaria, eta 1986. urtetik argitaratu diren artikulu horiek guztiak jaitsi daiteke.

Ezgaitasunen Espainiako Aldizkaria (REDIS): izaera zientifikoa duen aldizkari elektronikoa da, eta orientatzen da, diziplina askotariko ikuspegi batetik, ezgaitasunen arloko ikerkuntza, gogoeta akademiko, zientifiko edo profesionalerako artikuluak argitaratzera. Sei hilean behin argitaratzen da, eta 2014an bi ale berri argitaratu dira.

Page 14: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

Gaur-gaurko buletin elektronikoak: hamabostean behin, SIISek osatu eta banatzen ditu arlo sozialeko gaurkotasun-buletinak posta elektronikoaren bitartez. 2014an gaurkotasun-buletin horietako harpide izan dira 2.200 profesional eta erakunde inguru.

Ikuspegi@k Gizarte Gaietako Behatokien Gaurkotasun-buletinak: buletin hauek osatu eta SIISetik bidaltzen dira hamabostean behin, eta 2014an posta elektronikoz banatu dira 23 ale berri.

Page 15: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
Page 16: 2014 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

KONTAKTUASIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

Etxague Jenerala 10 behea20003 DonostiaTel. 943 423 656

www.siis.net

JENDAURREKO ARRETA-ORDUTEGIAK Urriak 1etik maiatzak 31 bitartean

Astelehenetik ostegunera, 8:30etatik 14:30etara eta 15:30etatik 18:00ak arte

Ostiralak 8:30etatik 14:30etaraEkainak 1etik irailak 30 bitartean

Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara