Buenavista osasun-zentroa dossierra

16
BUENAVISTAKO OSASUN-ZENTROA PORTUGALETE 2013KO ABENDUAK 11

Transcript of Buenavista osasun-zentroa dossierra

Page 1: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

 

 

 

BUENAVISTAKO OSASUN-ZENTROA

PORTUGALETE

2013KO ABENDUAK 11

Page 2: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

 

BUENAVISTAKO OSASUN ZENTROA bi udalerri elkartzen dituen zentro berri bat, gaur egungo nahiz etorkizuneko beharrei

erantzuteko Buenavistako osasun-zentro berriak Portugalete eta Santurtziko biztanleei emango die arreta; bi udalerriak elkartuko ditu, horrela.

Zentroa Portugaleteko Buenavista auzoko Kanpanzar hiribidean (z/g) dago, eta muga egiten du Santurtzirekin. 13.720 pertsonari emango die osasun-arreta (12.204 heldu eta 1.516 pediatriakoak). Orain arte, Portugaleteko Repelegako osasun-zentroan (2.750) eta Castañoskoan (6.820) eta Santurtziko Cabiecesko osasun-zentroan (4.150) ematen zitzaien arreta pertsona horiei. Eremu horretan hirigintza-garapen handia izan denez eta biztanleriak gora egin duenez, zentro berriak gaitasuna du biztanle kopuru handi horri arreta emateko. Uste da 16.000 pertsonari emango zaiela arreta, gutxi gorabehera, zentro horretan.

Horri esker, Castañosko, Repelegako eta Cabiecesko osasun-zentroetan izaten zen jende-pilaketa arintzea lortuko da, eta hainbeste pertsonari arreta eman beharrak sortzen zuen presioa gutxitzea.

Zentroak, lehen arretako zerbitzuaz gain (Medikuntza orokorra, Pediatria eta Erizaintza) emagina ere izango du, bai eta Osasun Mentaleko Zentro bat ere, Portugaleteko helduak artatzeko.

Page 3: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

ARTATUTAKO BIZTANLE-KOPURUA 13.720 pertsona

Helduentzako medikuntza orokorra: 12.204 Pediatria: 1.516

PORTUGALETE, REPELEGAKO OSASUN-ZENTROA

2.750 pertsona

PORTUGALETE, CASTAÑOSKO OSASUN-ZENTROA

6.820 pertsona

SANTURTZI, CABIECESKO OSASUN-ZENTROA 4.150 pertsona

Page 4: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

Eraikin modernoa eta iraunkorra

Buenavistako osasun-zentroa, 6.200.000 euroko inbertsioa eginda, laguntza-zentro modernoa da; arkitektura berezia du, oinarrian duen lursailaren topografia behartuari egokitzeko, baina horrek ez du, inondik ere, bere funtzionalitate egokia mugatu, eta irisgarritasuna eta zirkulazio-fluxuak bermatuta daude.

Buenavistako zentroa ERAIKUNTZA IRAUNKORRAren adibide da, indarrean dagoen araudia betez eraiki baita, eta, gainera, jardunbide egokiak erantsi baitzaizkio, beste hobekuntza batzuk eginez iraunkortasun, ingurumen-portaera, erosotasun, materialen kalitate eta baliabideen erabilera eraginkorrari dagokionez. Horri guztiari esker, energia eta ur gutxiago kontsumituko da, eraikinaren eraginkortasuna hobetuko da, eta erabilerak eta mantentze-lanek eragiten dituzten kostuak optimizatu egingo dira. Eraikinak 63,45 puntu lortu ditu Ihobek-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak –Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendekoa– emandako EAEko eraikuntzaren ingurumen-iraunkortasunaren kalifikazio-etiketan. Hala, eraikuntza-prozesuaren fase guztietan baloratzen da iraunkortasuna: diseinuan, eraikina egitean eta obran, eraikinaren erabileran eta mantentze-lanetan, bai eta eraikinaren bizi amaieran ere. Horretarako, hainbat alderdi hartzen dira kontuan: materialak, energia, hondakinak, atmosferarako emisioak, barne-kalitatea, ura, garraioa, lurzoruaren erabilera eta ekosistema, besteak beste.

Osasun-zentro honetan eraikuntza iraunkorraren irizpideak ezarrita, eraikinak bizi-ziklo osoan ingurumenarekiko duen portaera hobetzeaz gain, bezeroen eskakizunei erantzutea lortu da, OSAKIDETZAren eta prozesu guztian inplikatutako eragile guztien KONPROMISOAri esker.

Page 5: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

KOKALEKUA

Page 6: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

BUENAVISTAKO OSASUN-ZENTROA plan funtzionala

ASISTENTZIA-ZERBITZUAK Buenavistako osasun-zentroak historia kliniko digitala soilik erabiliz ekingo dio bere jarduerari (Osabide Lehen Arreta eta Osabide Global); horrek are eraginkorragoa egingo du herritarrei ematen zaien asistentzia. Buenavistako zentroa da, hain zuzen, paperik gabe lan egiten hasi diren Euskadiko lehenengo zentroetako bat.

Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara, Medikuntza Orokorreko, Pediatriako eta Erizaintzako 

zerbitzuak emango ditu Buenavistako osasun-zentro berriak. Horrez gain, Osakidetza osasun-zentroetan abiatzen ari den Pazientearen Arretarako Gune bat izango du, herritarren beharrak kudeatzeko eremu berria txertatuz. Hala, kendu egingo dira arretarako mahaiak; pazienteei modu pertsonalizatuan eta konfidentzialtasuna zainduz emango zaie arreta, eta zerbitzu hori ematen duten langileen arretarako gaitasuna hobetuko da.

Halaber, Osasun Mentaleko Zentroa ere izango du, Portugaleteko 18 urtetik gorako pazienteei arreta emateko. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara, zerbitzu hauek eskainiko ditu: osasun mentalaren balorazioa, tratamendua, orientabidea eta gizarte-arreta, lehen arretako zerbitzuarekiko koordinazioa, eta zenbait programa espezifiko.

Page 7: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

Osasun Mentaleko Zentroaren oinarrizko zerbitzu-eskaintza

Osasun mentalaren balorazioa, alderdi psikometrikoan, psikopatologikoan eta sozialean. Osasun mentalaren tratamendua, alderdi psikoterapeutikoan eta psikofarmakologikoan. Orientabidea eta gizarte-arreta. Lehen arretarekiko koordinazioa, lankidetza-ereduaren bidez, eta harreman presentziala eta ez-

presentzialaren bidez. Programa espezifikoak:

o Substantziekiko adikzioak o Buru-nahasmendu larria o Buru-nahasmendu arina eta ertaina o Lotura eguneko zentroekin (eskualdeko eguneko ospitaleak eta eguneko egoitzak) o Lotura tratamendu asertibo komunitarioko programarekin o Ospitaleetako unitateekiko koordinazioa o Lotura gizarte- eta osasun-zentroekin eta elkarren arteko kontsultak

Espezialisten prestakuntza (psikiatrak, psikologoak, osasun mentaleko erizainak, Familia Medikuntza eta Komunitarioa).

Page 8: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

Profesionalak Une honetan Buenavistako osasun-zentroak arreta emateko duen lantaldea 36 pertsonak osatzen dute, eta 30 kontsulta ditu guztira. Haietatik 18 helduen lehen arretakoak dira; 3, pediatriakoak (bi pediatra eta pediatria-erizain bat); 1, emagin-kontsulta; eta 8, osasun mentalekoak. Osasun-zentroko langile-kopurua handituz joango da, arreta ematen zaion biztanle-kopurua handitu ahala.

Lehen mailako arreta

Medikuntza orokorreko medikuak 8 Pediatrak 2 Erizain-taldea 9 Erizaintza-laguntzailea 1 Emagina 1 Bezeroen arretarako gunea 5

Page 9: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

Buenavistako Osasun Mentaleko Zentroa

Psikiatrak 4 Psikologoak 2 Erizain espezializatuak 2 Gizarte-langilea 1 Zeladorea 1 Administraria: 1

Page 10: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

Zerbitzuen eta kontsulten banaketa Osasun-zentroak sotoa, beheko solairua, lehen solairua eta bigarren solairua ditu; haietan zehar daude banatuta osasun-arretarako eremuak eta zerbitzuak.

Sotoa Aldagelak Instalazioak (berogailu-gelak, makinak, aire girotua, etab.)

Beheko solairua

ZERBITZU KOMUNAK, PEDIATRIA, EMAGINA

• Biltegia • Artxiboa • Administrazio-zerbitzuak eta bezeroaren arretakoak: medikua esleitzea eta aldatzea; aurretiko

hitzordua; ohartarazpenak helbideetara; administrazio-izapideak; iradokizunak, kexak eta erreklamazioak, eta abar.

• Zerbitzu komunak

Page 11: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

o Odol-ateratzeen unitatea, gutxi gorabehera eguneko 110 ateratze egiteko gaitasuna duena; unitate horretan lau gune ezarriko dira bereizita, odol-ateratzeak egiteko, eta beste gune bat, odol-ateratzeak onartzeko.

o Larrialdi-gela. o Sendaketa-gela. o Diagnostiko-proben gela: EKG, espirometriak, doppler proba etab.

• Pediatria-unitatea, lau eremuz osatua: jantzigela, bi pediatria-kontsulta, eta erizaintza-kontsulta bat; horrez gain, itxarongela espezifiko bat du.

• Itxarongelak. • Emaginaren kontsulta. • Gimnasioa.

Lehen solairua HELDUETZAKO LEHEN MAILAKO ARRETA

• Helduen lehen mailako arretako kontsultetarako 18 eremu. • Bilera eta saioetarako gela. • Kontsulta bakoitzerako itxarongela.

Page 12: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

Bigarren solairua OSASUN MENTALA

• Taldeko jardueretarako aretoa. • Kontsulta bakoitzerako itxarongela. • 8 kontsulta ( 4, psikiatriakoak; 2, erizaintzakoak, sendaketak egiteko eta sendagaiak emateko

prestatuak; 1, psikologiakoa; 1, gizarte-laguntzailearena). • Fitxategien eta materialaren gela. • Administrariarentzako eremu 1. • Zeladorearentzako eremu 1. • Bulegoak.

Page 13: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

Irisgarritasuna eta komunikazioak

Buenavistako osasun-zentroa eraikitzean kontuan hartu da leku horretako orografia, irisgarritasuna hobetzeko eta pertsonak arinago ibiltzeko. Eraikinerako sarbidea lursaileko eremu baxuenean dago; hain zuzen, udalerriko erdigunetik hurbilen dagoen lekua da hori.

Ingurune horretatik ospitale-arretako erreferentzia-zentrora joateko (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea) komunikazio-bideak daude: hain zuzen, Bizkaibuseko A3129 Lutxana-Cruces/Gurutxeta-Santurtzi autobus-linea.

Santurtziko eta Portugaleteko beheko zonetan, berriz, A3321 Portugalete-Playa La Arena/Ondarra-Muskiz linea dute.

Kanpanzar kalean bertan, Buenavistako osasun-zentroa dagoen lekuan, A3151 Santurtzi-Portugalete lineako autobus-geltokia dago.

Hurrengo planoan adierazi dira komunikazio-bide horiek; informazioa Bizkaibusen webgunekoa da.

Page 14: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

Page 15: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

Portugaleteko eta Santurtziko osasun-zentroak

Portugaleteko eta Santurtziko biztanleei osasun-arreta emateko, Osakidetzak, Buenavistako osasun-zentro berriaz gain, beste baliabide hauek ditu:

Portugalete Repelegako osasun-zentroa, Barrengoitia kalea, 9

6 solairuko eta 3.650 metro koadroko eraikina da, lehen arreta nahiz arreta espezializatua ematen duena. 8:00etatik 20:00etara dago irekita.

Castañosko osasun-zentroa, Castaños jenerala kalea, 34

5 solairuko eta 1.350 metro koadroko eraikina da, inguru horretan lehen arreta emateko lantaldea duena, bai eta Portugaleteko eta Santurtziko eskola-osasuneko lantaldea ere. 8:00etatik 20:00etara dago irekita.

 

Page 16: Buenavista osasun-zentroa dossierra

 

Santurtzi Cabiecesko osasun-zentroa, Joxe Miguel Barandiaran kalea, 21

6 solairuko eta 1.840 metro koadroko eraikina da, lehen arreta nahiz arreta espezializatua ematen duena. 8:00etatik 20:00etara dago irekita.

Mamarigako osasun-zentroa, Itsasoko Ama Birjina kalea, 1 eta 3

3 solairuko eta 1.200 metro koadroko eraikina da, inguru horretan lehen arreta ematen duena. 8:00etatik 20:00etara dago irekita.

 San Juan de Dios ospitalea, Murrieta kalea, 70

Gurutzetako Ospitalearen mendeko zenbait espezialitate artatzen ditu, bai eta Bizkaiko ospitalez kanpoko osasun mentaleko zerbitzua eman ere. Zentro horretan dago, halaber, bi udalerri horietarako eta meatze-eremurako Arreta Jarraituko Gunea.

Iaz, hau izan zen osasun-zentro horietan emandako lehen mailako arretako asistentzia-jarduera: medikuntza orokorrean, 427.212 kontsulta; pediatrian, 71.015; eta erizaintzan, 205.875 kontsulta.