2014-2015 DUINTASUNERAKO bidea, ESKUBIDEAK! · Giza Eskubideak dira pertsona guztientzako gizarte...

4
2014-2015 DUINTASUNERAKO bidea, ESKUBIDEAK! . DIGNIDAD se escribe con “D” de DERECHOS. KANPAINARAKO GIDA Giza Eskubideak dira pertsona guztientzako gizarte DUIN bat lortzeko abiapuntua. Ideia hori oinarri hartuta ekingo die Cáritas Bizkaiak 2014-2015 ekitaldirako lau kanpainei. GIZA ESKUBIDEAK pertsona guztien DUINTASUNARI atxikitako eskubideak dira eta ekintza guztien oinarrian daude, JUSTIZIA SOZIALAREN izenean. AURKEZPENA: Gida didaktiko honen helburua Cáritas Bizkaiaren barruko talde guztietan kanpaina lantzeko tresna praktiko bat izatea da. Ekipoetako laguntzailearentzako gida da. Horrela, ohiko bileraren denbora edukia lantzeari eskaintzen badiogu, eskubideen gaira hurbildu ahal izango gara. Eta IKUSI-EPAITU-EKIN metodologiaren bidez, Komunitate osoarentzako ekintzak, ekintza pertsonalak eta taldekoak planteatzeko hausnarketa egingo dugu. IKUSI Eskubideak galtzea:

Transcript of 2014-2015 DUINTASUNERAKO bidea, ESKUBIDEAK! · Giza Eskubideak dira pertsona guztientzako gizarte...

Page 1: 2014-2015 DUINTASUNERAKO bidea, ESKUBIDEAK! · Giza Eskubideak dira pertsona guztientzako gizarte DUIN bat lortzeko abiapuntua. Ideia hori oinarri hartuta ekingo die Cáritas Bizkaiak

2014-2015

DUINTASUNERAKO bidea, ESKUBIDEAK! .

DIGNIDAD se escribe con “D” de DERECHOS.

KANPAINARAKO GIDA

Giza Eskubideak dira pertsona guztientzako gizarte

DUIN bat lortzeko abiapuntua. Ideia hori oinarri

hartuta ekingo die Cáritas Bizkaiak 2014-2015

ekitaldirako lau kanpainei.

GIZA ESKUBIDEAK pertsona guztien DUINTASUNARI

atxikitako eskubideak dira eta ekintza guztien oinarrian daude,

JUSTIZIA SOZIALAREN izenean.

AURKEZPENA: Gida didaktiko honen helburua Cáritas Bizkaiaren barruko talde guztietan

kanpaina lantzeko tresna praktiko bat izatea da. Ekipoetako laguntzailearentzako gida da.

Horrela, ohiko bileraren denbora edukia lantzeari eskaintzen badiogu, eskubideen gaira

hurbildu ahal izango gara. Eta IKUSI-EPAITU-EKIN metodologiaren bidez, Komunitate

osoarentzako ekintzak, ekintza pertsonalak eta taldekoak planteatzeko hausnarketa egingo

dugu.

IKUSI

Eskubideak galtzea:

Page 2: 2014-2015 DUINTASUNERAKO bidea, ESKUBIDEAK! · Giza Eskubideak dira pertsona guztientzako gizarte DUIN bat lortzeko abiapuntua. Ideia hori oinarri hartuta ekingo die Cáritas Bizkaiak

GIZA ESKUBIDEAK (“GGEE” [‘DDHH’]):

1. Gizaki guztiei atxikitako eskubideak; haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza edo bestelako ezaugarriak edozein direla ere.

2. Sarritan legean jasota daude eta horren bidez bermatzen dira, nazioarteko zuzenbidearen iturrien bidez. Nazioarteko zuzenbide horrek ezartzen ditu eskubideok sustatu eta babesteko obligazioak.

3. Sailkapena:

1. Eskubide zibil eta politikoak: Bizi-eskubidea, legearen aurreko eskubidea eta adierazpen askatasuna. 2. Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak: lana, gizarte segurantza eta hezkuntzarako eskubidea. 3. Taldeko eskubideak: Garatzeko eta askatasunez erabakitzeko eskubidea.

4. Ezaugarriak:

1. Unibertsalak eta besterenezinak. 2. Elkarren arteko dependentzia dutenak eta banaezinak. 3. Berberak eta ez diskriminatzaileak.

Hausnartzeko galdera batzuk:

Zer dakigu Giza Eskubideen (GGEE) inguruan? Ezagutzen ez baditugu, hemen aurki dezakegu horien berri: http://dudh.es/giza-eskubideen-aldarrikapen-unibertsala/ (Gaztelaniara: http://dudh.es/)

Zein da ikusten ari garen errealitatea? Ba al dakigu zer gertatzen ari den gure auzoan, herrian, eta abar? Eta gure inguruan (familia, lantokia …)? Ba al dakigu zer gertatzen ari den munduan?

Eskubideak berberak al dira pertsona guztientzat? Eta praktikan?

EPAITU

“Zoriontasunak” (Mt 5,3-12;), Jesusen mezuaren ildoetako bat dira, eta honela esaten dute:

“Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege”. Aldiz, “Samariar

Onaren” parabolak (Lo 10,25-37;) esaten digu zein jarrera eduki behar dugun hurkoarekiko;

batez ere okerrago daudenekiko. Zirkulua “Nazioen epaiketarekin” ixten da (Mt 25,31-46):

“Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin

zenidaten.”

Era berean, orain dela gutxi Francisco

Aita Santuak emandako “Evangelii

Gaudium” aholkuaren hainbat

paragrafok (53, 54, 192, 202, …)

horren inguruko gakoak ematen

dizkigute.

DUINTASUNA – GIZA ESKUBIDEAK – ELKARTASUNA:

Giza eskubideak urratzeko moduak ez dira soilik terrorismoa, errepresioa, hilketak… pobrezia

handiko egoerak eta egitura ekonomiko bidegabeak egotea ere bada eskubideen urraketa; desberdintasun handiak sortzen

dituzte eta. (Francisco Aita Santua)

- Duintasuna: “Pertsonaren duintasunak eskatzen du egoera bidezko eta gizatiarrago bat lortzea. Eskandalagarria da giza familia berberaren barruan kideen arteko desberdintasun ekonomiko eta sozial hain handiak egotea”. - Anaitasuna

Anai-arrebaren begirada

“Hurkoa zu zeu bezala”

“Giza eskubideak gizakiaren duintasunean oinarritzen dira, eta Jainkoak sortutako pertsonaren

duintasun besterenezinean”.

- Elkartasuna: “Komunitate ikuspegiarekin pentsatu eta jardutea da,

denon bizitzaren lehentasuna kontuan izanik, batzuk ondasunez jabetzeari buruz.

Pobreziaren egiturazko kausen kontra jardutea ere bada : desberdintasuna, lanaren, lurraren eta etxebizitzaren falta, eskubide sozial eta laboralen ukoa (…).

Diruaren inperioaren suntsitzaileak elkarren aurka jartzea da.

Historia egiteko modu bat da.

“Elizak ez luke justiziaren aldeko

borrokan alde batera geratu behar”.

Page 3: 2014-2015 DUINTASUNERAKO bidea, ESKUBIDEAK! · Giza Eskubideak dira pertsona guztientzako gizarte DUIN bat lortzeko abiapuntua. Ideia hori oinarri hartuta ekingo die Cáritas Bizkaiak

GGEE eta EIS (Elizaren Irakasbide Sozialak):

1. “Oinarria” duintasuna da, gizakion askatasun eta berdintasunaren funtsa: 1. ‘Pacem in terris’: “Gizakion eskubideen jatorria gizaki orori dagokion duintasunean bilatu behar da” 2. Zuzenbidearen Filosofia: Giza duintasunak esan nahi du xede batzuk ditugun izakiak garela (ez

daukagu preziorik eta ezin gara interes politikoen ez beste pertsona batzuen truke aldatu).

2. Eskubideak. Duintasunaren “euskarria”: 1. 154. zk. Elizaren Irakasbide Sozialen Bilduma: “Gizakien eskubideak zaindu egin behar dira, ez soilik

modu singularrean, baita osotasunean ere: Zati batean soilik babestea errekonozimendu falta bat izango litzateke. Eskubide horiek giza duintasunaren eskakizunei dagozkie eta lehenik eta behin, pertsonen oinarrizko beharrizanen –materialak eta espiritualak- asebetetzea bete behar dute.

2. Zuzenbidearen Filosofia: Giza duintasunaren dimentsioak giza eskubideen oinarria dira, duintasun horren garapen erabatekora bideratuta.

a. Hautatzeko gaitasuna dugun izakiak. b. Arrazoitu eta kontzeptu orokorrak eraikitzeko gaitasuna dugun izakiak. c. Komunikatzeko eta elkarrekin hitz egiteko gai garen izakiak. d. Adierazteko eta balio estetikoen bidez elkar ulertzeko gai garen izakiak. e. Izaki moralak, bertutearen, zorionaren eta salbazioaren bidea hautatzeko gai garenak.

3. Eskubideak, gizarte “eratzaile” gisa 1. “Cáritas in Veritate” (gizarte eta harremanen arloan). Familiaren batasunak ez ditu berez pertsonak,

herriak edo kulturak ezeztatzen; gardenagoak egiten ditu bata bestearekin, elkartuagoa euren aniztasunean”. “Giza eskubideak gizarte-mobilizazio zehatz batzuen adierazpena dira, eta arauen zirkuituan barneratzen dituzte gizarteak ukaezintzat jo dituen asmo orokorrak, gizarte ireki bat lortzeko xedean."

Eskubideez edo elkartasunaz hitz egiten duen abestia …

- Luis Guitarra “Alégrense, preocúpense”: http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=2&cad=rja&uact=8&ved=0CCkQtwIwAQ&url=http%3A%2F%2Fwww.youtube.com%2Fwatch%3Fv%3D_gM04OwERC4&ei=KmtNVLX7HIKvafLggpAL&usg=AFQjCNEklDgx-sjv2JJenw1BZBcAFhkbfg&bvm=bv.77880786,d.d2s

- Eros Ramazotti "Solidaridad": http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=8&ved=0CFMQFjAH&url=http%3A%2F%2Facordes.lacuerda.net%2Feros_ramazotti%2Fsolidaridad&ei=eiBMVIeVE5ftaOrWgcAH&usg=AFQjCNFqMFMkWUs9ZovTH8hImi-_Ld9WsQ&bvm=bv.77880786,d.d2s&cad=rja

- GIZA ESKUBIDEAK, ZURE TRESNARIK ONENA: https://www.youtube.com/watch?v=Wk-VR3BqCH4 HAURREN GIZA ESKUBIDEAK: (gazt + eusk): http://www.elextraordinarioviajedeluciusdumb.com/

Hausnartzeko galdera batzuk:

Ebanjelioa, Elizaren irakasbide soziala, Francisco Aita Santuaren Evangelii Gaudium (EG) …, guzti horiek pertsonen duintasunari buruz hitz egiten digute, abiapuntu gisa: Zein da giza eskubideen eta Jesusen proposamenaren definizioaren arteko harremana?

Gaur egungo errealitatean: Nola errespetatzen/urratzen dira eskubide pertsonalak, kolektiboak eta abar, orokorrean? Eta pertsonarik ahulenetan?: Pertsonalak, kolektiboak, eta abar.

eta maila pertsonalean: Kontziente gara pertsonen eskubideez? Pertsona guztienez berdin? Zein arazo (zailtasunak) eta lorpen (aspektu positiboak) aurkitzen ditut …?

Zein da Jesusek pertsonen eskubideen inguruan egiten digun deia? Gizarte gisa, komunitate gisa, talde gisa, pertsona gisa …

Page 4: 2014-2015 DUINTASUNERAKO bidea, ESKUBIDEAK! · Giza Eskubideak dira pertsona guztientzako gizarte DUIN bat lortzeko abiapuntua. Ideia hori oinarri hartuta ekingo die Cáritas Bizkaiak

EKIN

Ekintzarako ideia eta proposamenak:

Giza eskubide, pobrezia, bazterkeria, estereotipo, aurreiritzi eta abarrei buruzko solasaldi, hitzaldi eta mahai-inguruetara joatea:

- Esaterako, abenduaren 9an, astelehena, 18:00etan, BILBON, Giza Eskubideen inguruan.

- “ARGI IBILI – NO TE ENCALLES” kanpainaren barruko ekitaldietara joaten, ABENDUAREN 16an, asteartea (Santurtzi) eta 18an, osteguna (Bilbo).

- …

Giza Eskubideak sustatzeko jardueretan aktiboki parte hartzea, pobreziaren aurka, eta abar, esaterako:

- BesteBi-ren kontzentrazioak, Etxerik gabeko Pertsonen alde – azaroak 27, osteguna, 12:00etan Bilboko Areatzako Aterpeetan.

- Urriaren 17ko ekitaldiak – Pobreziaren aurkako borrokaren Nazioarteko Eguna.

- Sinadura-bilketa (esaterako: Etxegabetzeen aurkako Lege arloko Herri Ekimena (2012).

- Cáritasen “EZ DAGO ESKUBIDERIK” karpeta lantzea

- …

Giza eskubideei, pertsonen duintasunari, pobrezia eta gizarte-bazterkeriari buruzko materialak lantzea, Elizaren Irakasbide Soziala, Justizia Soziala, …

EKINTZARAKO galdera batzuk:

Zer egin dezaket nik maila pertsonalean nire egunerokotasunean Giza Eskubideak eta Justizia soziala txertatzen joateko?

Eta talde, ekipo, komunitate mailan … , zer egin dezakegu?

Zuk erabaki zer egin…: PARTE HARTU!

LAGUNTZA MATERIALAK (HAURTZAROA): http://www.elextraordinarioviajedeluciusdumb.com (Cast-Eusk-Eng)

© Cáritas Bizkaia 2014

Orokorrean, zure konpromisoa sendoagoa izateko

ekintza hauek proposatuko dizkizugu:

Boluntario sozial gisa parte hartzea.

Pobrezia eta gizarte-bazterkeriaren aurkako

eta Giza Eskubideen aldeko erakundeetan

bazkide gisa parte hartzea.

Soldatatik hilean egun bat ematea okerrago

dauden pertsonentzat.

Proiektu zehatz bat diruz laguntzea.

Jabetzan daukazun eta erabiltzen ez duzun

etxebizitza bat lagatzea.

Dohaintza solidario bat egitea.

Eguneroko keinu solidario eta arduratsuak

egitea, esaterako:

“Kristauen konpromisoak krisiaren

aurrean” motako ekimenetan parte

hartzea

Banka Etiko eta solidarioan (FIARE)

aurreztea.

Kontsumo arduratsuko taldeetan parte

hartzea.

Bidezko merkataritzako dendetan erostea

(KIDENDA).

KOOPERA dendetan erostea.

Elkartasun eta gizarteratzearen aldeko

ekitaldi publikoetara joatea.

Eguneroko bizitzan arduraz jokatzea.

Inguruan sumatzen dituzun aurreiritziak

alde batera uztea.

Hurbileko pertsonak animatzea bizi-estilo

horretan parte hartzera …

Etab.