uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka...

40
❘❘❘ Azpeitiko herri aldizkaria ❘❘❘ 2013ko martxoa ❘❘❘ 148. zenbakia ❘❘❘❘❘❘❘❘❘ KOLORE ASKOTARIKOAK Familia eredu berriak loratu dira, azken urteotan. Herrian ere aniztasuna dago 20

Transcript of uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka...

Page 1: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

� � �Azpeitiko herri aldizkaria � � �2013ko martxoa � � �148. zenbakia � � � � � � � � �

KOLORE ASKOTARIKOAKFamilia eredu berriak loratudira, azken urteotan. Herrianere aniztasuna dago 20

� � �� � �

Page 2: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15
Page 3: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

� � � � � � � � � sarrera 03

Argitaratzailea. Uztarria

Komunikazio Taldea. Azpeitia

Egoitza. Perez Arregi plaza 1, behea,

(Azpeitia, 20730)

Telefonoa eta faxa. 943 15 03 58

Posta [email protected]

Posta kutxa. 227, Azpeitia

Lege gordailua. SS-860/2000

Zenbakia. 147.a (2013ko otsaila)

Urtea. XIV.a (1999ko azaroan sortua)

Maiztasuna. Hilabetekaria

Diseinua. Eregi Komunikazio eta

Euskara Zerbitzuak

Publizitatea. 685 730792 /

[email protected]

Bazkidetza. 943 15 03 58

Tirada. 2.500 ale hilero

Inprimategia. Leitzaran Grafikak

Azaleko argazkia. EREGI

Webgunea.www.uztarria.com

Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak (erakunde

publikoak)

Uztarriak Bai Euskarari

Oharra. Uztarria

Komunikazio

Taldeak ez du

bere gain hartzen

herri aldizkarian

adierazitako

esanen eta

iritzien

erantzukizunik

iritziaInkesta. Eguraldieuritsuak nola eragitendizu? 13

mamiaGaizka Aranguren.‘Zuzenien’-ekoantolatzaileetakoa,probaren inguruansolasean 04Klik! Kasik taldeakbere bigarren lanagrabatu berri du:‘Nora?’ 16Moto-zaletasuna. JosuDiez eta Loren Azkue, bigurpilen gainean 24

jakitekoAtzera begira. OstiralSantuko prozesiorik ezda egingo aurten ere,seigarren urtez 34

� � �2013KO MARTXOKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

24

Ba al dakizu urtarrilean Carmona

ehorztetxean 29 hileta-zerbitzu izan

zituztela, markak hautsiz? � Uztarria

16

34

egin zaitez bazkide Uztarrian

1.060bazkidegara Uztarria Komunikazio

Taldean; eskerrik asko denei.

Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuak ereeskuratuko dituzu. Uztarria Komunikazio Taldeak orain arte

12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak

atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan.

� 943 15 03 58

30euro dira urtean.110.000 euroko aurrekontua du

Uztarriak 2013. urterako.

Liburuxka biografikoak. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia, Enkarna Arregi, Iñaki Bergara, Bernardo Aizpitarte ‘Kabra’, Enrike Zurutuza

Page 4: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

mamia � � � � � � � � � kirola04

GAIZKA ARANGUREN‘Zuzenien’-eko antolatzaileetakoa

Jende dezenterenlaguntza izaten dugu”Ezkerretegi baserrian hasi eta Xoxoteko San Inaziorenirudian bukatuko den proba indarra hartzen ari da,uztailetik martxora aurreratu zutenetik.�� A. Agirrezabala

X oxoterakomaldak ondo ikasita ditu, metrozmetro. Izan ere, hileko lehen igan-dean egingo den Xoxoteko ‘Zuze-nien’ probarako ibilbidea marka-tzeko lanekin-eta “buru-belarri”ibili da, otsaileko azken astean. Dena pronto al duzue igan-dean egingo den probarako? Bai. Otsaila hasieran hasi ginenibilbidea pixka bat markatzen,nahiz eta markaketa sakonaazken asterako uzten dugun.Gune batzuk sasiak hartuta zeu-den, baina taldean baditugu biahuntz, Sanse eta Txepetxa, ba-serritar itxura handirik ez dutenak,baina sasi-garbitzeko makinare-kin txukun aritzen direnak. Egiten ari den eguraldiakplanak aldatu al dizkizuete?

“Mendiak duen arriskua da goitikbehera, irrist egin eta erortzekoa.Baina behetik gora denez, arris-kurik ez dago, beti ere elurra egi-ten ez badu, eta, beraz, ibilbideaaldatzeko planik ez dugu. Iaz uztailetik martxora au-rreratu zenuten. Eta aurtenere hala egingo duzue. Zermoduzko esperientzia izanzen aurreratzea? Iazko arrakasta ikusita, aurten eredatari eustea erabaki dugu.Maiatza eta ekainean egutegiabeteta dago. Horregatik, hasierabatean, uztailean jarri genuen.Baina korrikalariek sanfermineta-rako bukatzen dute denboraldia,eta berandu zen. Martxoa denbo-raldi hasiera da, eta jendeak en-trenamentu bezala hartu dezake.

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Jaio. 1981eko abuztuak 26.� � �Herria. Azpeitia. � � �Bizitokia. Azpeitia. � � �Lanbidea.Makina-erremintakomuntatzailea.

motzean izugarrizko desnibeladago. Hainbat teknikako probada: hasieran korrika pixka bat;gero, basoa dago, aldapa; etabukaerako zatian harria. Eskalatuez da egin behar baina euria badasoka batzuk daude igotzen lagun-tzeko. 2.800 metro ditu, denamaldan gora. Gogorra da.Lagun Onak MB-rentzat zersuposatzen du horrelakolasterketa bat antolatzeak? Karrera luzea antolatzeak askozere lan gehiago du. Gastu han-diena txip-ek dute. Proba motzada, korrikalari batetik besterakodenbora tartea dezima kontua daeta ezin da kronometratu eskuz. Zenbat jende mugitu beharda proba antolatzeko? Lau-bost lagun gara taldean,

Euskal Herriko LasterketaBertikalen Koparako pun-tuagarria da Xoxotekoa. Kopa duela bost urte sortu zeneta Azpeitiko, Txindokiko, Anbo-toko eta Uharteko probek osa-tzen dute zirkuitoa. Aurten, Txin-dokikoa ez egitea erabaki dute.Ibilbideko zati batean bi urtetanharriak erori dira eta ezbeharrenbat gertatzeko arriskua dago. Ho-rrez gain, antolatzaileak ere neka-tuta zeuden. Zer berezitasun ditu probak?Ezkerretegi 85 metrora dago, etaXoxote 889ra, eta distantzia oso

Page 5: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

kirola � � � � � � � � � mamia 05

da, eta horrek ere eragin dezake. Zer kopuru harrapatzea gus-tatuko litzaizueke? Iaz, 185ek eman zuten izena,baina 150 pasatuz gero, gustura.Esan digutenez, azpeitiarrenparte hartzea sekulakoa da besteherrietako lasterketetan. Duela biurte, Uharten 150 parte hartzaile-tatik 20 azpeitiarrak ziren, eta horidatu esanguratsua da. Korrikalari kopuruari dago-kionez ba al duzue mugarik?Bai, 250 lagun.

Antolatzea tokatzen zaizu-lako ez duzu hartuko parteXoxoteko bertikalean; bainabeste herrietakoetan-etahartzen al duzu? Urtean zehar kirola egiten dut, ko-rrika egin eta mendian ibiltzea eregustatzen zait, baina horrela mar-kak haustera joan eta lehiatu ez.Azkoitia-Azpeitia lasterketan ate-rako gara, baina lagun giroan, on-doren nonbaiten afaldu eta... Anekdotarik? Duela lau urteko mendi martxan,gauez joan eta jendeak ibilbidekozintak aldatu zituen, eta ondoriozjendea galduta ibili zen. Hori eki-diteko, egunean bertan, probaaurretik, ibilbidea egiten dugudena ondo dagoela bermatzeko.Bertikala ibilbide motza da eta ezdu hainbeste suposatzen, bainamendi lasterketa 21 km dira etagoizeko 06:00etan atera beharizaten dugu. Eta proba bukatze-an, bi lagun arduratzen gara goi-tik-behera zinta guztiak kendu etadena garbi uzteaz.�

Azpeitiarren

parte hartzea

sekulakoa da

beste herrietan”“

Distantzia oso

motzean

izugarrizko

desnibela dago”“

baina egunean bertan jende de-zenteren laguntza izaten dugu:dortsalak banatu, anoa-postuakprestatu... Ibilbidea zaintzen, esa-terako, 15-20 lagun izaten gara.Bi urtean behin antolatzenduzue Izarraizko lasterketa.Aurten ez da tokatzen, bainazer diferentzia dute bertika-lak eta mendi lasterketak? Biak tokatzen diren urtean pixkabat itota ibiltzen gara. Alde han-diena markaketan dago. Mendilasterketan 21 km markatu beharditugu, bidegurutze gehiagodago, bost-sei anoa-postu jar-tzen dira, eta, beraz, askoz erejende gehiago behar da. Azkeneko urteetan lasterke-ta bertikalen boom bat egonda. Hori pasajeroa izango alda, hala geratzeko etorridira horrelako lasterketak. Hasieran gauza berria ziren berti-kalak eta mendi lasterketak,baina guk uste dugu ailegatu di-rela tope batera. Egutegia satura-tuta dago, eta hainbeste karrera

dago, egun berean 2-3 izatendira. Aizkorriko eta Berako laster-ketak aparte lagata, karrera ba-koitzean 150-180 lagunek irtetendute. Beran 400-500 lagun iza-ten dira; eta Aizkorrin 3.000 lagu-netik gora ematen dute izena, etazozketan 250 dortsal daude;Munduko kopa denez, gainontze-ko 200 dortsalak profesionalen-tzat gordetzen dira.Herritarren arteko erron-kak eta kanpotik nola ikus-ten dituzue? Ondo, zenbat eta gehiago egonhobe. Azpeitiarrak beti izan garaapostu zaleak, eta beti edukidugu Xoxote zenbatean igo ezigo, zera hori.Emakumeen parte hartzearidagokionean... Oso baxua da. Bertikalean 5-10neskak irteten dute; horietatik he-rritarrak bat edo bi dira. IkusitaAzpeitian dagoen kirolerako grinahori, mutilak ateratzen dira, bainaneskak... Iaz eta aurten, gainera,Donostiako Lilatoiarekin egokitu

Page 6: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

iritzia � � � � � � � � �06

Aukera bat egiteko orduanbetebeharren aurretik norbere interesa jar-tzea, etekin pertsonala ardurapean daudenpertsonen ongizatearen kaltetan. Horrelaulertzen dut ustelkeria. Larritasun handiagoadu eskala sozialean zenbat eta gorago joan,aukeraketa horrek baldintzatzen duen jendekopurua, aukera egiten duenaren arduraaskoz ere handiagoa baita.

Oso modan dagoen kontzeptu hau, aspal-ditik eta bazter guztietan aurki dezakegu.Azken finean, ezinezkoa da sistemaren bizi-raupena ustelkeriarik gabe. Formalki, alderdipolitikoak, estatuko makinariaren eta esta-tuaren oinarri diren herritarren artean daudenagentziak dira. Herritik sortzen den boterea-ren kudeaketa da beraien betebeharra, herri-tarren oinarrizko behar, eskubide eta aukeraberdinak bermatzeko. Antza denez herrita-rrok beste norbait behar dugu gure baliabi-deak kudeatu eta gure erabakiak hartzeko.

Hori da sistemaren markoa, hori da behineta berriz saldu nahi digutena, gure hobebe-harrez ari direla. Baina hori demokrazia for-mala da, forma hutsa, edukirik gabea, faltsua,fatxada, maskara. Alderdi politikoek dena es-kaintzen digute kanpainetan eta oposizioandaudenean, gure beharrei erantzuna emate-ko tresna baliagarri gisa azalduz, eta gurebozkak, gure zilegitasuna, gure baimenalortu lau urteko lanaldi baterako. Ardura har-tzen dutenean, boterea eskuratzen dutene-an, une horretan bilakatzen dira euren pro-mesak gezur. Napoleonek zioen arrakasta-ren formula dena eskaintzean eta ezer ez egi-tean zegoela. Bazuen arrazoirik.

Ekuazioa oso erraza da: alderdi politikoekdirua behar dute bizirauteko, beraz dirualortu beharra dute; ekimen pribatutik (banku,enpresa handi, norbanako aberatsak etaabar) lortzen dutenean, zorrak sortzen zaiz-kie, ordainketa mesede gisan ematen dela-rik, bai araudiak aldatuz, bai aurrekontuetakodiruak desbideratuz, bai neurri inmoralak har-

Ustelkeria eta boterea

� � �Arrakastaren formula denaeskaini eta ezer ez egiteanzegoela zioen Napoleonek.Bazuen arrazoirik

� � � � � � � � � � � � � � � �hodei mendinueta� � �

tuz. Beti ere gure lepotik, zergetatik, diru pu-blikotik. Ezin ustelagoa.

Ondorioa garbia da, beraz, gure eskutik ja-soriko boterearen monopolioa duten alder-diak, gutxi batzuen interesen mesedetarakotxotxongilo hutsak besterik ez dira, saldu egi-ten dute euren burua, eta erostaileen intere-sen araberako araudiak, ekintzak, diskurtso-ak eta abar garatzen dituzte.

Erabakimena, herriaren tresnaBoterea herritik dator, eta bereziki langilego-tik, aberastasuna sortzen duen kolektibogisa. Lapurtu egin zaigu, baina gurea da,beraz, bere berreskurapenerako tresnen etabideen eztabaidak behar du izan egungo al-ternatiben muina. Sortzen dugun aberasta-suna gure beharrak betetzera bideratu dadineta ez gutxi batzuen interesak asetzera, era-bakimena, partehartzea herritarrongana, au-zoetara, herrietara ekartzean dago aldaketa.

Ez baita beste aukerarik,botere horren pareko

izango den bestebotere bat eratu eta

konfrontazio zuzena ira-baztea baino, gehiengoak

gutxiengoa iren-tsiz.�

Page 7: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15
Page 8: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

L iburu bat idazten hastera-koan, orrialdeak zuri-zuriak izaten ditu. Bihotztxikia amaren sabelean taupadaka hastean,‘Bizitza’ izeneko liburuaren orrialdeak bete-tzen hasten dira, une horretan sortzen diramundu ‘zuria’ osatzen duten pertsonatxoak.Inozentziz beterikoak, gutxi jasota ikaragarriematen dutenak. Horrelakoa da beraienmundua, garbia. Beraientzat aukeratu dudankolorea, zuria, kolore guztien batura izanikegunero bere esaldiekin betetzen nautelako.Nire pertsonatxo ‘zuriak, oraindik beraien bi-zitza hasi berria dutenak dira, alaitasuna etamaitasun asko oparitzeko dutenak, batzutanezagunak eta bestetan ezezagunak baina au-rreko pertsonen moduan esaldiak oparitzendituztenak. Horiek, ordea, inozentziz beteri-koak izaten dira, hunkitzen gaituztenak.Gehiena behar dugunean irria ateratzen di-gutenak.

Andereñoa izanda ‘zuri’ asko ezagutzekoaukera izan dut eta oparitu izan dizkidatenesaldiak, ahaztezinak.

Orain dela 13urte Arrotxapeako (Iruñea)eskola batean egon nintzen. Han, neskatozoragarri bat ezagutu nuen, ijitoa, gurasoakkartzelan izanik amonarekin bizitzea egokituzitzaion, zortzi urterekin bizitzaren alde ilunakezagutzen ari zen pertsonatxo ‘zuri’ zoraga-rria. Jolas ordu batean, gelan berarekin gera-tzeko eskatu zidan. Etorkizunari buruz hitzegiten hasi ginen eta horrelakoetan, ohikoaden galdera egin nion, handitan zer izan nahizuen. Hau erantzun zidan: HANDITAN ZUBEZALAKOA IZAN NAHI DUT. Uffaaa!!!!Gauza bera pentsatuko ote luke gaur? Soilikmaitasun pixka bat behar zuen neska hark,gutxirekin konformatzen zen! Zenbat senti-mendu batera! Maitasun pixka bat besterikez nion eman eta esaldi batean hainbesteeman zidan. Hain erraza zen pertsonatxo‘zuri’ hura maitatzea. Dagoeneko 21 urteizango ditu. Askotan, bere bizitza nolakoaizango ote den galdetzen diot neure buruari.

Mundu ‘zuria’

� � �Inozentziz beterikoak dira,hunkitzen gaituztenak.Gehiena behar duguneanirria ateratzen digutenak

� � � � � � � � � � � � � � � �nagore ilarramendi� � �

Urtebete geroago, Lakuntzako eskolan,beste pertsonatxo ‘zuri’ bat ezagutu nuen.Nire bigarrengoa. Ama galdu berri zuen, bereaitarekin bakarrik bizi zen. Honako hau galde-tu zidan: NAHI AL DUZU NIRE AMA IZAN?Zer erantzun? Mutu. Besarkada bat emannion.

Pertsona zuriek bizia aldatzen digute. Pen-tsatzeko era. Lehentasunak finkatzen dizki-gute eta benetan garrantzitsua den gauzetazohartzen gara. Oso pertsona sinpleak dirabaina asko ematen dutenak.

Irribarrea ateratzen dutenakEtxean ere baditut hiru, egunero esaldi zuri-ren bat oparitzen didatenak. Goizetan izatendudan lan mordoarekin, eskolara irribarre txi-kiarekin joatea lortzen duten hiru pertsonatxo‘zuri’. Lanetik nekatuta natorrenean beste irribat ateratzen didatenak. Horiek oparitzendizkiguten esaldi zuriek alaitzen gaituzte. Bi-zitzeko indarra ematen diguten pertsonatxozuriz inguratuta gaude. Besarkatu ditzagun,

entzun ditzagun, hainbeste dute esa-teko! Pertsonatxo horiek osatzen

dute nire mundu ‘zuria’.�

iritzia � � � � � � � � �08

Page 9: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15
Page 10: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

� � �ESANA DAGO� � � � � � � � � �

� � �“Garbiguneraetorri zen batekeskiak apurtu eginzituen, inork ezberrerabiltzearren”HARITZ GURRUTXAGALapatx zabortegikoteknikaria

� � �“Uria ‘Egunkaria’-ko presoari bisitaegiteko, 1.000 km.Horiek egitennituen bi hileanedo, harekin, kristalbat tarteko zela, 40minutuan egoteko”ENEKOITZ ESNAOLAEgunkariako langile ohia

� � �“Koloreenamalgama gisairudikatzen dituthilabete haiek”MIKEL ARREGIEgunkariako langile ohia

Haritz Gurrutxaga.

� � �HIZKUNTZ ESKUBIDEAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

GORA. Kaleko karteletan euskara nagusi.Babestu ezazu euskara, eta kartelak egiteko garaian, eman garrantzia bereziaeuskarari. Eskertuko dizu! � Uztarria

BEHERA. Euskarari kasu zipitzik ez!Herriko auto-konpontzaile honek hankamotz utzi du euskara, oharra erdera hutseanidatzita. Euskararen normalizaziorako atzerapauso galanta! � Uztarria�

��

iritzia � � � � � � � � �10

Page 11: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

� � � � � � � � � iritzia 11

Gure garaian horrelakorik ez zen. Urteasko ez dela, gure gurasoei entzuten nien etaorain nire adinkidei. Hau da hau zahartze tris-tea. Buruak zer gaitasun eta zer indar duenkomeni dena gogoratu, ez dena ahaztu etahistoria berridazteko. Eta egia ez dela jakinarren sinistu egiten dugu.

Elurra zuria da, urak busti egiten du etagazteak barruan duen suak erre egiten du.Gazteak arriskua du anaitzat. Gu begiraegoteko gauden bezala gazteak ezin dugeldirik egon, akzioa behar du, gasolina etaenergia soberan ditu eta barruan duen dena

Historia berridazten� � � � � � � � � � � � � � � �txetxu urbieta� � �

� � �IKUSTEKOA!� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�2003KO OTSAILAREN 20KO PAUTA, ‘EZKUTALEKUTIK’ ATERATA.Egunkaria-ren itxieraren hamargarren urteurrenean Egunkaria-ko langile ohi Enekoitz Esnaolak Uztarriaren webguneanplazaratutako argazkia da. Egunkaria-ren ordezko eta halabeharrezko 1. Egunero-ren pauta orria da, 2003ko otsailaren 20koa,21eko periodikora begira egindakoa. Esnaolaren esanetan, “otsailaren 20ko goiz partean, Egunkaria itxita zela, AndoaindikTolosara joan ginen, hurrengo egunerako ere egunkaria ateratzeko, eta pauta honetan zehaztu genuen mamia: 16 orrialde,bakoitzean zer, entrega ordua... Hemen doa, beraz, plazara 2003ko otsailaren 20ko pauta, ‘ezkutalekutik’ aterata.�� Uztarria�

erretzen ez duen bitartean bere gorputzakpakerik ez du. Hori lehen horrela zen, orainere horrela da eta gero ere hala izango da.Bizitzaren legea. Arriskua badu anaitzatpekatua du lehengusutzat. Gazteak berebidean segi dezan, garrantzitsua da peka-tuen ordaineko penitentzia bete ezina ezizatea.

Hezurretarainoko golfoa izan eta gauregun historia berridazten duten horien besteesaldi magikoa “bai, baina ez dek berdin” da.Orain askoz ere arrisku gehiago omen dago.Hori diote Nuarbeko urtegia betetzeko adina

pattar merke eran, bere inguruan zaldi mada-rikatuak hildako lagunak ikusi, tontotzekoadina porro erre, bixitzeko sudur zulotikmarra zuriak irentsi, Gure Txokoatik mozkormozkor eginda Urrakin barrena joan-etorriakkotxean txofer egin edo Gau Txori atzeanzutik egoteko gai ez eta sofan botata egotenzirenek. Bai, egia izango da, ez da berdin. Ibi-lian ibilian, zirrosia ere gaurko gazteek asma-tutakoa izango da.

Gaztea beti gazte baina guk ezin izan betigazte. Zer pena. Barruko gar hura itzalduzidan suhiltzailea harrapatuko banu!�

Page 12: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

iritzia � � � � � � � � �12

SARIA. Ikasle garaian sinetsarazi zidaten unibertsitateko karrera amaitu arte ikasibehar zela. Txikitatik beti ditugu ametsak etorkizunean izango garenaz pentsatzean.Gure garaian, lanbide heziketa, ikasketetan hain ondo ez zebiltzanek egiten zuten;baina gaur egun langile kualifikatuak gero eta gehiago behar dira. Iñakik erakutsi dulanarekin eta konstantziarekin sariak ere lor daitezkela alor horretan. Zorionak Iñaki!

Lanbide Heziketako Olinpiadak

� � � � � � � � � � � � � � � �aitor gorrotxategi� � �

� � �OTSAILEKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

10 URTE. Oraindik gogoan ditut une latz haiek. Hainbatartikulu irakurrita berriro gogora datorkigu gertaera min-garri hura euskaldun askori. Adierazpen askatasunak de-nentzat berdin izan behar luke, baina ikusten da gure hiz-kuntzari askotan egiten diotela mespretxu. Ea horrelakorikgehiago ez den gertatzen.

‘Egunkaria’ gogoan

SOKAMUTURRA. Pasatu berri dira karnabalak eta jada hurrengourtekoen zain gaude batzuk. Eguraldiak ez du batere lagundu baina jen-deak mozorrotzeko, sokamuturrerako, parrandarako... eguraldia ezdela aitzakia demostratu du. Sokamuturrak mugitzen duen jendetzak

Soka ez da eten...beti uzten nau harrituta. Urtea joan, urtea etorri eta laurak inguru horre-tan gure herriko kaleak hutsak egotetik bete beteak egotera pasatzendira eta txupina bota orduko korrikalari ugari kalean. Soka ez dadilaeten sekula ez sokamutilentzat ez karnabalzaleentzat.�

Page 13: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

Sorbalden gainean zama handia du langileak.Langabezian ez dagoenean astuna eta nekagarriada bere enplegua gehienetan; lanaren bidezkoerrealizazioa ez da igeltsero, nekazari, edo bulegaribatentzat. Lanik ez badauka, urritasunaren kontraegunero lehiatu behar du. Nekosoa da langilearenbizitza. Baina, nahiz eta pisu handia leporatu, behineta hilda, langileak ia ez du arrastorik uzten. Arin etaleun bihurtzen da bere ibilia munduan.

Boteretsuak, ordea, bizirik dela karga ez badara-ma ere, hil ostean lagatzen du arrasto sakona: berejauregia herriko bazter onenean; bere oroimenezkaleetan plaka edo eskultura; hari buruzko biogra-fiak. Nahiz eta gure senidea ez izan, guztiok dakiguzein zen duela hiru belaunaldi herriko jauntxoa.

Bitartean, zailtasunez dakigu nondik etorri zengure aitonaren aitona, zer lanetan jardun zuen edozenbat aldiz ezkondu zen. Bere azken semea hil be-zain pronto langilearen arrastoa ere badoa.

Oroimenaren lapurreta� � � � � � � � � � � � � � � �miren alcedo� � �

Denboraren poderioz jende xumearen aztarnabakarra Erregistro Zibilaren liburu zaharren orrial-detan dago. Jaiotza agiria eskatuz, jakin ditzakegugure arbasoen izenak, non jaio eta zer lanetan ariziren. Horrela familiaren historia eraiki dezakegu.

Publikoa eta debaldekoa da Erregistro Zibila,baina pribatizatzear ere badago. 2010ean zerbi-tzua desjudizializatzeko legea argitaratu zuten.Erregistro Zibila Justiziatik atera zuten Udaletxeeta-ra edo nora pasako zen esan gabe. Orain esan di-gute: Jabetza-erregistrotara. Erregistratzaileakoposaketa bat egin zuenez, funtzionario publikoada, baina bere negozioa, zeharo pribatua.

Beraz, urtebete barru, saihesten ez badugu, jaio-tza, heriotza edo bizi agiria lortzeko edo umea jaiodelako inskripzioa egiteko pagatu beharko dugu.

Zerbitzu publiko batean orain gordeta dagoen xu-meen historia esku pribatuetan bahituta egongo da.Langileoi oroimena ere lapurtu nahi digute eta.�

Galdetzen hasita, Azpeitiko herrigunean

noiz prestatuko dituzte auzo-

konposterako guneak? � Uztarria

Eguraldi

euritsuak nola

eragiten dizu?� Ainitze Agirrezabala

ESTHER BERASATEGIlangilea

“Egun askojarraian euriaegiten badutristetu egiten

naiz. Halere, eguraldi txarraeginagatik, kalera berdin-berdinateratzen naiz. Udaberria etaudazkena ditut gustukoena,hostoak jaiotzen eta erortzenikustea atsegin dut”.

OLATZ OLAIZOLAlangilea

“Ondo ez.Eguraldi onarenzalea naiz, besteanimo bat izaten

dut. Umeak ditugunok, gainera,asko mugatzen gaitu euriak.Gaur eguraldi polita dago etaazokan jende asko dabil”.

MERTXE LANDAjubilatua

“Ikaragarrizkotristura ematen ditbaina negua daeta euria ez bada

elurra pasatu egin behar! Azkenurteetan hainbeste ez, bainagazte denboran elurte eta euritehandiak ezagututakoa naiz”.

IÑAKI BERGARA ‘PIO’jubilatua

“Azkenerakoaspertu egin naiz,hainbesteeurirekin.

Euriagatik, ordea, kalera ateragabe geratu... ezta pentsatu ere!Horixe, etxera askotan prakabarrenak bustita joan behar”.�

���INKESTA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � iritzia 13

Familiako bizitzan edota lanetan partehartzea-ren inguruko hainbat erreflexio egingo dut. Gureamona-aitonen edota gure gurasoen garaian, fami-liako bizitzan seme-alaben parte-hartzea askoz in-dartsuagoa zen, azken urteetan baino. Hainbathaur ziren familietan, eta anaia-arreba zaharrenakbesteak zaintzen zituen. Egun, asko aldatu dagauza! Lehengo hura, gehiegizkoa bazen ere (zen-bait kasutan haurren eskubideak ez zirelako erres-petatzen), azken urteetan gertatzen ari dena ere,oso ezberdina da. Egungo seme-alaben parte-har-tzea familian eskasagoa baita.

Seme-alabek egungoa baino askoz ere gehiagoparte hartu dezakete familiako bizitzan, eta hainzuzen ere, pentsatzen dugun arloetan baino gehia-gotan: familiako erabakietan, etxeko lanetan, zain-ketan... Parte-hartze horrek, abantailak dakarzki be-raien garapenean eta, baita ere, familiako funtziona-mendu orokorrean. Seme- alabek ardurak barnera-

Seme-alaben parte-hartzea� � � � � � � � � � � � � � � �amagoia aizpuru� � �

tzeaz gain, familiako kooperazioa indartzen da. Bes-teekiko errespetua, beraiekiko konfidantza, etalanak dakarkien saiakera eta borondatearen barne-raketa ahalbidetzen da. Beraz, gure galdera da, jaki-nik hainbat alderdi positibo dituela, zergatik ez bul-tzatu gure seme-alabak familiako bizitzan eta lane-tan partehartzera, berain garapen pertsonaleanabantaila positiboak baditu?

Guraso askok ez dakigu, parte-hartze hori nolasustatu, izan ere, normalena da adinean aurrera do-azen heinean, ardura eta lanen aurrean oposizioaazaltzea. Hainbat ikerkuntzak dio, haurtzaroan, hau-rrek gogo handia adierazten dutela, familiako lane-tan parte-hartzeko, eta aukera hori aprobetxatuz,eta hemendik abiatuz, gure seme-alabengan ohitu-rak landu beharko genituzkela. Parte-hartze horisustatzeko, teknika egokia da lanen banaketentaula egitea. Goazen ba, taula hori martxan jartzera,eragin positiboa baitu gure seme-alabengan!�

Page 14: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

iritzia � � � � � � � � �14

� � �HAU HOLAXEENK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � �enok sudupe� � �

Page 15: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

Ez zuen berak horrela pentsatuko, bainaduela hamar urte Espainiako barne ministroAngel Acebesek “euskaldunen eskubideaketa askatasuna, euskal kultura, pentsamen-dua eta euskaraz libreki espresatzea babes-teko eta defenditzeko” Euskaldunon Egun-karia itxi eta eraitsi zuenean izugarrizko fabo-rea egin zigun. Bai, faborea egin zigun parajehauetan zegoen egunkaririk onena itxi, etaoraindik hobea sortzeko indarra eman zuela-ko. Faborea egin zuen amorrua egoki bidera-tu zelako, elkar laguntzeko grina, geurea de-nagatik borrokatzeko gogoa pizteko txispa

Berria eta hobea� � � � � � � � � � � � � � � �eñaut frantzesena� � �

jarri zuelako, jendea ez zelako zaharrarennostalgiarekin geratu, aurrera begira jarri ze-lako.

Jakina, jendeak gaizki pasatu zuen. Hain-bat lagunek beren bizitzako egunik txarrenakpasatuko zituzten, jendea lanik gabe geratuzen, ziurgabetasuna nagusituko zen, epaike-taren zain egondako denbora guztia ez zenberehala pasatuko eta abar. Oraindik ereauzi ekonomikoaren zain daude batzuk. Halaere, buelta eman zitzaion. Eta eraitsitakoabaino hobea eraiki zen.

Gaur egun ez dago Angel Acebes egunka-

rietan, baina badaude eraisle rola jokatzenduen hainbat. Batzuei lantokia eraitsi diete,kontsumo-ohiturak besteei, etxea, ilusioak,nahiak, bizitzeko gogoa ere bai beste ba-tzuei. Eta jendeak gaizki pasatuko du, etaohiturak aldatu beharko ditugu, beste era ba-tera bizitzen jarri, ingurukoekin beste motabateko harremanak eraiki. Eta Egunkaria-rekin gertatu zena egin beharko genuke:elkar lagundu, borrokatzeko prest jarri, amo-rrua egoki bideratu. Eta eraitsi diguten horialde batera utzi eta berria eraiki. Berria, etahobea.�

Lo imposible, istorio errealbatean oinarritua dagoen filmakespainiar familia baten esperien-tzia kontatzen du, 2004.an Tailan-dian izandako tsunamiaren ezbe-harra, milaka pertsonen bizia au-rretik eraman zuena, hain zuzen.

2004ko abenduan, Mariak(Naomi Watts), Henryk (EwanMcGregor) eta haien hiru seme-ek, Japoniatik Tailandiara egitendute hegan, gabonetako oporrakhondartzan pasatzeko asmoz.

Goiz batean, tsunami ikaragarribatek itsasertzeko hotela etaAsia hego-ekialdeko kostarenzati handi bat suntsitzen du. Mila-ka pertsonaren bizia guztiz alda-tzen da betirako.

Naomi Wattsek bere pertso-naiaren papera oso ondo lortu dueta interpretazio bikaina egitendu. Ama gogorra da, indartsua,

Errealitatea ezin ikusi?

indarrik gabe gelditzen den arte.Oso ona. Ewan McGregor famili-ko aita da, interpretazio ona egi-ten du baina nire ustez erabakidesegokia hartzen du bere bi se-meak ezezagunen kargu utzi etafamiliako beste kideak aurkitzerajoaten denean. Zaila egiten zaitsinestea errealitatean hori horre-la gertatu zela. Tom Holland(Lucas) seme zaharrenak osoondo adierazten ditu sentimen-duak, lan ona eginez.

Alde teknikoa bikaina da, lehe-nengo 40 minutuak ikaragarriaketa larriak dira, oso kalitate one-koak. Uraren masa egiteko erabiliduten dekorazioa oso erreala da.

Pelikula oso dramatikoa bezalaizan da iragarria eta egia da uneoso hunkigarriak dituela bainanire iritziz, ez nuen espero ez ho-beagoa ez txarragoa izatea, hau

da, ikusi nuena banekien pasa-tzen zena zela, ez nuen inongosorpresarik hartu.

Ez zait oso erreala iruditu filma,egia da errealitatean familia osoabizirik irteten dela ezbehar horre-tatik, baina, orokorrean, errealita-tea ‘politagotu’ dutela esangonuke. Albisteetan agertu ziren iru-diak askoz ere gogorragoak izanziren. Filmean ia ez da hildakorikagertzen eta ospitaleko irudiak ezzait iruditzen neurri horretako ez-beharren kaosa irudikatzen due-nik.

Familiako ama Mariak, bizitzaerrealeko amak, esan zuen filme-an ez zela beraiek bizi izan zutenerrealitatea agertzen, zuzenda-riak dioenez ikuslegoarentzat go-gorregia izango zen.

Ez al gara errealitatea den be-zala ikusteko gai?�

���KRITIKA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �‘The impossible’ filma

Zuzendaria. Juan AntonioBayona.Iraupena. 107 minutu.Urtea. 2012.Aktoreak. Naomi Watts, EwanMcGregor, Tom Holland, SamuelJoslin, Oaklee Pendergast.

� � � � � � � � � � � � � � � �haizea etxeberria� � �

� � � � � � � � � iritzia 15

Page 16: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

Labetik ateratzearAzkoiti-Azpeitiko Kasik taldeak bere bigarren lana,‘Nora?’, grabatu berri du. Diskoaren grabazio prozesukoargazkiekin bilduma osatu du Uztarriak. � Kasik

mamia � � � � � � � � � klik!16

Page 17: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

PANTAILA EDO BOZGORAILUAK, BAXUARENTZAT.Baxuaren bozgorailuak dira. Kontrol gelatik isolatuta dagoen gelan daude, hainbat mikrofonoditu jarrita, eta horiek hartuko dute musikariek baxua jotzean grabatuko duen soinua.

BAXUA.Jon Andreu (ahotsak),Alberto Martinez(gitarra), Ander Mozo(gitarra), EnekoManzisidor Axkoiti-k etaAritz Gerrak (bateria)azken denboran oratudituzten hamar abestibildu dituzte Nora?lanean. Lehenbizikodiskoarekin alderatuta,“geureagoa” dela diote.“Diskoa jendaurrean hilhonetan aurkezteaaurreikusten dute.Argazkian, baxuaanplifikadorearekin.Kontrol gelan, soinuteknikaria egoten dengunean grabatuko dumusikariak.

klik! � � � � � � � � � mamia 17

BAKARKA.Grabazio prozesua bi erataraegin daiteke: guztiek bateragrabatuaz edo bakarkagrabatuaz. Azken hori dagehien erabiltzen dena, etaKasik taldeak erabili duena.Grabatzen leheninstrumentua bateria da.Kontrol gelatik isolatutakogela batetan grabatzen da.Bateriak parte asko dituenez,danbor eta txapa bakoitzarimikrofono bat jartzen zaio,elementu bakoitzaren soinuahar dezan.

Page 18: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

KOLABORAZIOAK.Disko batean sarritan izaten dira taldekideak ez direnenkolaborazioak ere. Kasik taldearen bigarren disko honetan,Zestoako Grises taldeko Amancay Gaztañagak hartu duparte, eta haren biolin-doinuak grabatu zituzten.

�GITARRAK, GRABATZEN AZKENAK.Grabatzen azken instrumentuak gitarrak dira. 1. EñautGaztañaga soinu teknikaria eta Kasik taldeko AlbertoMartinez gitarrak probatzen. 2. Ander Mozo gitarrarekin,grabatzen. 3. Lerro hauen gaineko argazkian, berriz,Gaztainaga anplifikadorea probatzen.

mamia � � � � � � � � � klik!18

�AHOTSEN GRABAKETA.Instrumentu guztiak grabatu ondoren egiten da ahotsengrabaketa. Argazkian, taldeko abeslari Jon Andreu.

12

3

Page 19: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

�EMAITZA,JENDAUREAN.Oholtzak irenstekoindarrez dator Kasik.Argazkian, zuzenekokontzertua AzkoitikoMartiten iaz ospatu zirenZoro Festetan.�

�AZKEN FASEA, NAHASKETA.Diskoaren grabazioko azken fasean instrumentuen eta ahotsen grabazioak nahasten dira.Argazkian, Kasik taldeko musikariak eta Gaztain estudioko teknikari Eñaut Gaztañagaelkarlanean.

klik! � � � � � � � � � mamia 19

Page 20: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

Ugariak,familia-ereduakGuraso bakarreko bi familik eta guraso homosexualekosatutako beste batek seme-alabak edukitzekoprozesua kontatu diote Uztarriari. �� Ainitze Agirrezabala

F amilia kontzeptuak azken30 urteotan izan duen aldaketarik nagusienafamilia ulertu eta bizitzeko bestelako moduakapurka-apurka onestea izan da, gizarteareneta legearen aldetik. Horrela bada, gauregun familia aipatzean, modu ‘naturalean’sortutako seme-alabak dituzten guraso hete-rosexualak baino zerbait gehiago ari garaizendatzen. Familia egitura, dagoeneko, ezbaita ez bakarra, ez kolore bakarrekoa.

Adopzio-familiak, harrera-familiak, berro-satutako nahiz guraso bakarrekoak, gurasohomosexualek osatutakoak... Azpeitiko hain-bat familia-egituren esperientziak jaso dituUztarriak, erreportaje honetan.

JAVI JAUREGI� � �Adina. 43. � � �Egoera. Aita ezkongabea.� � �Familia. Hiru urte eta erdiko Iker semea.

“Sekulako esperientzia da”

“Garai hartan, Donostian negozioa ireki berrinuen eta bilerak, bat eta beste, gain hartuzidan egoerak. Lan pertsonala egiten hasi

Baina lan-pertsonal handia egin eta gero, au-rrera egitea erabaki nuen. 37 urte nituen or-duan, eta 40 urte egiterako semea edo alabaizatea finkatu nuen helburu bezala.

Behin erabakia hartuta, aukerak aztertzenhasi nintzen. Lorik egin ezinda, goizeko laue-tan jaiki eta orduak eta orduak pasatzen ni-tuen Interneten informazio bila. Esan daitekekontu harekin obsesionatu egin nintzela.Adopzioko hitzaldietan hartu nuen parte,baina guraso bakarren kasuan, oso zaila da,eta gizonezkoa izanda, are eta zailagoa. Ge-roago, abokatuak ez zidan aholkatu adopzio-aren aukera. Duela 16 urte hasi ziren nazioar-teko adopzioak; ume haiek orain nerabeakdira eta ia guztiak psikologoarenean dabil-tzala esan zidan. Harreran ume bat hartzeaere aztertu nuen, baina denbora batez edukieta gero bueltatu ezazu ba! Eta, horrela, bideasko aztertu nituen. Perun kontaktu bat ba-nuen, eta handik kontatzeko modukoak ezdiren proposamenak egin zizkidaten.

Azkenean, Internet bidez abokatu bat bila-tu nuen, Bartzelonan. Baronesa Thyssenenabokatua izana zen. Hasierako hartu-emana

Familia-

klasikoaz

haratago, familia-

eredu desberdinak ari

dira loratzen,

gaur egungo

gizartean

nintzen Azucena Vega couch-arekin. Ikara-garri lagundu zidan nire bizia antolatzen, ososaio produktiboa izan zen. Hasieran, arlo pro-fesionala landu genuen; eta, ondoren, bizitzapertsonala pixka bat ukitzea proposatuzidan. Bizitza honetan egin gabe utzitako zer-taz damutuko nintzatekeen galdetu zidan,eta beste hainbat gauzen artean aita izatea-ren kontua atera zen. Aita izatearen abantai-lak eta desabantailak aztertzean, kezka han-diena jendeak esango zuenak ematen zidan.

mamia � � � � � � � � � gizartea20

Page 21: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

gizartea � � � � � � � � � mamia 21

telefonoz egin genuen, baina ondoren Bar-tzelonan elkartu ginen. Lanean eta etxeangezurra esan, Bartzelonan ikastaroren batnuela, gauez bidaiatu, eguna han pasatu etabueltatzen nintzen. Kontaktu askoko aboka-tua zen, eta berak erraztu zidan prozesua.

Umea jaio baino egun batzuk lehenagoesan nien gurasoei aita izango nintzela, etaasko kosta zitzaien onartzea. Gaizki pasatunuen haien erreakzioagatik. Hurbileko jende-ak esaten zidan: ‘hik hainbeste hilabetetan,urtetan garatu duan zeozer nola nahi duk baberaiek egun batetik bestera ulertzea?’. Eta,bai, hori ere hala da. Gero, umea jaio eta gu-rasoengana Bidaniara joan nintzenean, amakerreakzio ona eduki zuen. ‘Nik zer esangodizut ba, inor baino zoriontsuago izango zare-te eta!’, esan zidan. Urrakitik behera negarrezetorri nintzen pentsatuaz beste inor bainomodernoagoa zela. Baina, gero, jendeakesango zuenaz kezkatzen hasi ziren, eta…Inguruan kristoren zalaparta sortu zuen kon-tuak. Horregatik ematen zidan familiak pena.

Orain guztiek galdetzen didate ea zer esanbehar diodan semeari kozkortzen denean.Eta, bai, kezkatzen nau horrek, zeozer aurpe-giratuko ote didan. Nik gezurrik ez diot esannahi. Harremana badut telefonoz Ikerrenamarekin, batez ere umearen osasunarengaineko zalantzak-eta argitzeko. Profesiona-lek diotenez, umeari zazpi urterekin sortzenzaizkio ‘nondik nator, zein naiz…’ eta antzekogalderak, eta ordurako eduki behar diraerantzunak prest. Ikerrek zazpi urte betetze-an, aurreikusita dut ama ezagutzera erama-tea.

Orain, nire egoera ezagututa, jendeaaskoz ere gehiago ireki da niri gauzak galde-tu eta bizipenak kontatzera. Iruditzen zait nikjo ditudan ate horiek denak saihesten askolagundu dezakedala jendea. Prozesua ez dabatere xamurra izan, eta zentzu horretan nikere nahiago nukeen bere egunean batenba-tek niri lagundu izan balit. Gero, semea hazteeta hezte kontu horretan, uste nuena eta de-naren artean badago aldea, baina bion arte-

ko harremana hain da estua… Sekulako es-perientzia da”.

NEREA AZKUNE� � �Adina. 40 urte. � � �Egoera. Sexu berekobikotekidearekin, intseminazio bidez.� � �Familia. Hiru urteko bikiak, Aiert etaEndika.

“Guztiak animatzen ditut”

“Bikotekiderik izan gabe ere, betidanik garbinuen ama izan nahi nuela. Gero, Maixa eza-gutu, harekin harremana hasi eta zazpi urterafamilia izatea pentsatu genuen. Haurdun nigeratzea erabaki genuen, berak ez zeukan-eta hain garbi ama izan nahi zuela.

Osakidetzan, Gurutzetako ospitalean,egin genuen tratamendua. Itxaron zerrendanizena-eman eta urte erdira deitu ninduten.Egia esan, tratamendua oso-oso erraza izanzen, oso ondo joan zitzaidan. Tratamenduahasi eta bi egunetik behin joaten nintzen os-

Iker eta Javi Jauregi aita-semeak, Amorebietako Boroa jatetxearen parkean. � � �Javi Jauregi

Page 22: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

pitalera, analitikak eta ekografiak egitera. Ha-malau egunera intseminatu ninduten eta le-henbizikoan geratu nintzen haurdun; bikienesperoan, gainera. Ostiral batez intseminatueta asteartean haurdunaldiko sintomekinhasi nintzen: botagurea, logurea… Para-noiak zirela pentsatzen nuen, ezinezkoa zelahain azkar sintomekin hastea. Ahizpak opari-tuta haurdunaldi-testa egin nuen, baina ne-gatibo eman nuen, behar baino lehenagoegin nuelako edo. Intseminatu eta 16. egu-nera, Gurutzetara deitu behar nuen haurdunnengoen ala ez esateko. Bezperan berrizegin genuen testa eta orduan bai, positiboeman nuen. Biok garrasika, oso une politaizan zen hura.

40ra bidean, 36 urterekin, hasi nuen trata-mendua, eta intseminazio artifizialaren bidezgeratu nintzen haurdun. Familia izan dutensexu bereko bikoteen kasurik ez genuen eza-gutzen inguruan. Askotan entzun izan nuentratamendu bidez haurdun geratu ezin etajende askok pasatu zuela gaizki. Beraz, gau-zak lasai hartzea erabaki genuen; lehenbizi-koan geratzen ez baginen, bigarrengoan ge-ratuko ginela-eta. Ama izateko adinean au-rrera gindoazenez, bi batera etortzen baziren

hobea zela pentsatu genuen. Eta, halaxe izanzen.

Maixa eta biok zibilez ezkonduta geunden,baina umeak jaiotzean, Maixa umeen amaizateko, bere abizenak eman ahal izateko etaMaixak bi asteko amatasun baja izateko, abo-katua hartu, dirua gastatu eta adopzioko pa-perak egin behar izan genituen. Nahiz etaumeak nik izan, biok gara guraso, biok garaama. Sexu berekoen arteko ezkontza legez-tatuta dago, baina familia izatean halakoarazo eta oztopoekin egin genuen topo.

Seme-alaba gehiago izatea baztertutadugu guztiz. Bi seme baditugu, eta ikustendudana da gure umeek 20 urte dituzteneannik 60 izango ditudala. Gogorra da hori, ezdakit nola esan… Ni neska zale amorratuanaiz, eta bost urte gazteago izango banintz,igoal joango ginateke alaba baten bila. Auke-ra eta posibilitatea edukiz gero, guztiak ani-matuko nituzke honetara.

Bikotekidea bidaniarra da eta bertan bizigara. Bi emakumek tratamendu bidez familiaizatea boom-a izango zen Bidanian, baina ezdugu inoiz sentitu izan atentzioa eman dugu-nik. Etxekoek eta ingurukoek normaltasunosoz bizi izan dute guztia. Ez dakit nola edo

hala onartu egin duten edo zer, baina zorion-tsu zarela ikusita, azkenean...”.

LOREA ARANBARRI� � �Adina. 42. � � �Egoera. Ama ezkongabea.� � �Familia. Sei urteko alaba, Nerea.

“Garestia da tratamendua”

“Ni lehenago ezkonduta egon nintzen, bainaharremana ez zen ondo atera eta banatu eginginen. Ama izan nahi nuela garbi nuen, eta bi-kotekidea ez izatea ez zitzaidan iruditzen oz-topoa zenik.

Gurasoekin bizi nintzen, eta etxean ko-mentatu nuen zer asmo nuen. Hasieran ezus-tekoa hartu zuten. Bazekiten ama izatekonahia nuela, baina ez zuten espero ama sol-tera izango nintzenik. Halere, ondo hartuzuten. Ingurukoentzat sorpresa izan zen. ‘Zerausarta zaren!’, esaten zidaten. Egitera nin-doana, ordea, gauza normala zen niretzat.

37 urterekin hasi nuen tratamendua. Eznuen inoren erreferentziarik, eta Osakidetzangaldetu nuen. Han bi urte itxaron beharranuen. Publikotik joateraz pazientzia beharduzu, baina, noski, proiektu honetan adinean

mamia � � � � � � � � � gizartea22

Maixa Iraola eta Nerea Azkune [argazkian, eskubian], lau hilabeteko Aiert eta Endika semeak besoetan dituztela. � � �Nerea Azkune

Page 23: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

gizartea � � � � � � � � � mamia 23

aurrera zoazela sartzen zara, oro har. 37 urtenituen, ez nituen zera 29, itxoiteko ere. Or-duan, pribatutik joan nintzen. Prozesua luzeaez da, baina pixka bat nekagarria bai. Intsemi-natu aurretik gorputza prestatu behar duzueta lehenbizi hormonatu egin behar zara. Hi-labete inguruan, egunero, ordu berean, injek-zioa jartzen nuen sabelean. Horrez gain, Do-nostira joan behar izaten nuen bi eguneanbehin, probak egin eta jarraipena egitera.

Intseminatu eta lehenbizikoan geratu nin-tzen haurdun, baina arazoak zituen burmui-nean eta abortu bat egin zidaten, hiru hilabe-teko nengoela. Gero, sei hilabetera, berriroprozesu guztia hasi nuen hutsetik, eta berrizere aurrenekoan geratu nintzen haurdun.

Umea jaiotzerako bakarrik bizitzen jarri nin-tzen. Erditze gogorra izan nuen, eta ondore-nean gaizki pasatu nuen. Hasierako astebe-tea nire etxean pasatu zuten gurasoek lagun-tzeko, baina, haurdunaldian eta erditzean eznuen faltan bota bikotekide baten babesa.Egia esan, dena egiteko gai ikusten nintzen.

Oso garestia da tratamendua. Injekzioak,ginekologoaren-bisitak, odol-ateratzeak, in-tseminazioa… Nahi izatea ez da nahikoa,ekonomikoki aurre egin behar diozu. Eta,gero, umeak dituen gastu guztiak, eta, noski,ni bakarrik nengoen horiei aurre egiteko.

Nerea izan eta gero, intseminazio bidezbeste bat eduki nahi nuen, eta etxean ezzuten oso ondo hartu. Beste bat hazteko neubakarrik gai ez nintzela izango esaten zida-ten. Nik, ordea, anaia edo ahizpa bat emannahi nion alabari. Nik ez nuen ez gogorik, ezasmorik, bikotekidea izateko, baina halaxeetorri zen. Duela lau urte, Nereak bi urte zi-tuela, harreman bat hasi nuen gizon batekin.Elkar ezagutzen genuen, lankideak ginen, eta

prozesu guztiaren berri bazuen. Nereak seiurte ditu, eta oraindik ez daki ezer, baina niresenarra betidanik hor ikusi du eta harentzakobere aita da. Duela bi urte, berriz izan nintzenama, bikotekidearekin batera. Aurrenekoaberandu izan nuelako, gazteago nintzela izan

banu lehenbizikoa, seguru-seguru izangonuen bigarrena bakarrik.

Geroztik, jarri izan da jendea nirekin harre-manetan, prozesuaz informatzeko. Egiaesan, nik denak animatzen ditut. Orain, kon-tziente izan behar duzu betiko dela”.�

Lorea Aranbarri eta Nerea alaba, 2010eko Saninazioetako umeen egunean. � � �Lorea Aranbarri

Page 24: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

Gurpilen gaineanMotorzaleak dira bi azpeitiarrak, eta lasterketetanparte hartzeaz gain, inguruetan leku eskasia dutenarren, entrenatzea dute gustuko. �� Monika Juaristi

A zpeitian ez da hain eza-guna izango, akaso, bi mutil hauen zaletasu-na. Josu Diez Letona (1989) eta Loren AzkueRezabal (1990) moto munduaren maitaleakdira. Biek txikitatik dituzte oso gogoko bi gur-pileko ibilgailuak, eta urteetako zaletasuna-ren ostean, Euskal Herriko txapelketan lehia-tzera iritsi dira, Junior mailan.

Bi modalitatetan lehiatzen dute, batez ere:Enduro eta Cross Country-an. Lehen modali-tatean, zirkuitu berdinean hiru itzuli emanbehar dituzte parte hartzaileek, eta hiru den-bora horien arabera sailkatzen dira gidariak:“Krono motzak izaten dira, bost minutu ingu-rukoak, baina batetik bestera mendiz erama-ten zaituzte ordubetez edo, fisikoki desgas-tatzen joateko”, azaldu du Diezek. Probamota horrek guztira lau ordu inguruko luzeraizan ohi du. Cross Country-a, berriz, Enduroeta Motocross arteko nahasketa da: “Den-borari dagokionez, proba motzagoak izatendira, baina bi orduz gelditu gabe gidatubehar da, eta nekagarria da oso”, dio Azkuek.

Diezek bi denboralditan korritu du Juniormailan; Azkue, aldiz, iaz hasi zen amateurmailan lehiatzen, eta aurten estreinatu da Ju-niorretan. Eta bai ongi estreinatu ere. Otsai-laren 23an hasi zen denboraldia Zallan, En-duroko proba batekin, eta debutean, txapel-duna izan zen: “Ezusteko handia izan zen.Maila horretan lehiatzen nuen lehen aldianuen, eta ez nuen espero proba irabaztea.

Beste bat da aurten, Diezen kasua: “Inge-niaritza ikasketak oraintxe amaitu ditut eta la-nean hasi berria naiz. Lagun Onakeko atezai-na naizenez, han ere entrenamenduak izatenditut. Bata dela eta bestea dela, aurten ez dutentrenatzeko astirik izan eta horregatik, ezdut lehiatuko txapelketako proba guztietan”,dio. Hala ere, eskarmentua duen gidaria da:2010 eta 2012ko denboraldietan lasterketaasko burutu zituen Diezek, eta behin bainogehiagotan, aurrean egotea ere lortu zuen:“Laugarren postuan amaitzea lortu nuenbehin, EAEko hirugarrena. Beste behin, egu-raldi kaskarra zegoen eta proba zaila zen.Oso gutxik lortu zuten amaitzea; ni aurreannihoan eta podiuma zapaltzeko aukera eskueskura izan nuen, baina azken txanpan moto-rra matxuratu eta erretiratzea besterik eznuen izan. Egia esan, pena izan zen”. Aurten,uda partean proba bat egitea du helburu; etaez nolanahikoa. Espainiako proba gogorre-netarikoa egin nahi du: Enduroko Gordexola-ko Xtreme proba (Bizkaia). “Oso proba go-gorra da; oso gutxik lortzen dute amaitzea.Goizean sei orduko lasterketa antolatzendute, eta arratsaldean, beste lau ordukoa iza-ten da. Nire helburua goizeko proba amai-tzea da, eta hori sekulakoa izango litzateke”.

Kontu handiz ibili beharreko kirola dela az-pimarratu dute. 2011ko denboraldian ezinizan zen lehiatu Diez, lesio baten ondorioz.Moto mundua, izan ere, arriskutsua ere bada.

Loren Azkue eta Josu Diez. � � �Monika Juaristi

mamia � � � � � � � � � kirola24

Eguraldiak ere ez zuen asko lagundu, elurraari zuen eta larri ibili nintzen”. Denboraldiaamaitzeko, beste hamaika proba egin behar-ko ditu, baina oso garrantzitsutzat jo du lehengaraipena: “25 puntu irabaztea garrantzitsuaizan da, eta baita motibagarria ere, aurrera ja-rraitzeko gogo handiagoa eman baitit”. Gaz-tearen helburua, denboraldi guztian podiumagutxienez behin zapaltzea zen, baina hori ho-rren azkar beteta, aldatu egin da bere ikuspe-gia: “Denboraldia hasi baino ez da egin etagoizegi da sailkapenaz hitz egiteko. Oraindikasko dut ikusi eta ikasteko”, dio, baina bestebehin goian egotea gustatuko litzaiokelaonartu du. Urrian amaituko da denboraldia,eta orduan ikusiko dugu Azkueren lanarenemaitza. Hasi behintzat, ezin hobeto hasi da.

Page 25: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

Ezkerreko argazkian, Diez, iaz, Gueñesko Cross Country proban. Eta eskubiko argazkian, berriz, Azkue Dorraoko lasterketan, iaz. � � �Diez eta Azkue

Entrenatzen zebilela hartu zuen min, eta le-sioa, nahiko larria izan zen: “Mendian nenbi-len entrenatzen, eta aldapan gora nindoalasalto bat gaizki egin eta belauna zuhaitzarensustrai batekin trabatu eta belauna apurtunuen. Ebakuntza egin behar izan zidaten, etaurtebetez ezin izan nuen motoa hartu”.

Gozatzea, helburuaLehiatzea gustuko dute bai, baina Diezekazaldu duenez, ez da hori helburu bakarra:“Probetara gozatzera joaten gara batez ere.Proba politak prestatzen dituzte, leku ederre-tan. Behin lasterketa hasita pikeak ere sor-tzen dira noski, baina ez da hori helburu na-gusia”. Iritzi antzekoa du Azkuek ere: “Azpeiti-tik joaten garen bost lagunen artean ‘pike’sanoa dugu, beti nahi izaten dugu gure arte-an lehen postuan amaitzea, baina gozatzeada helburu nagusia”. Hobbie bezala ikustendute biek, batez ere, motozaletasuna.

Prestaketa fisiko handia eskatzen duen ki-rola da. Teknika ona izateaz gain, sasoi oneanegotea beharrezkoa da. Diezen hitzetan,

“jendeak uste du ez dela nekagarria, gurpilgainean goazelako. Baina gero, lasterketaamaitutakoan ikusten gaituztenean, harritutageratzen da jendea. Sasoi onean egon arren,lur jota amaitzen dugu”. Horregatik, entrena-menduak ere neurtu beharra izaten dutelaadierazi du Azkuek: “Zenbat eta gehiago en-trenatu, hobe. Baina ezin da bezperan entre-natu, lasterketarako oso nekatuta egoten za-relako. Astean bi edo hiru aldiz entrenatzendugu; hortik gora gehiegi da, eta lasterketaranekatuta iristen zara”. Oso kirol nekagarriadela azpimarratu dute: “Probetan dena ema-nez gero, giharretako minek aste erdira arteirauten dute”, kontatu du Azkuek barrez.

Zirkuitu publikoen eskasiaMendian betetzen dituzte euren entrena-menduak, euren motoak mendian ibiltzekodirelako, batez ere. Azpeiti inguruetan entre-natzeko tokiak badirela diote, baina faltan bo-tatzen dute lasai entrenatu ahal izateko zir-kuituren bat: “Zirkuitoan ibiltzeko kanporajoan behar izaten dugu, Errioxara edo Nafa-

rroara. Zarautzen eta Bergaran ere badira zir-kuitu pribatuak, baina kupo mugatua duteedo asko ordaindu behar da”. Pribatuak ezdiren bideetan ibiltzen dira beraz; beti ere,“jende gutxien ibiltzen den tokietan entrena-tzen ahalegintzen gara, herritarrei ahalik etagutxien molestatu eta kexarik ez jasotzeko”,azaldu du Diezek. Udalak lursail edo gunebatzuk ekintza horietara bideratzea gustatu-ko litzaieke, horrela, gero eta gehiago direnazpeitiar motorzaleek entrenamendu saioakaskatasunez burutzeko.

Aurrera begira, ez dakite nondik joangoden euren ibilbidea. “Esan bezala, oraindikasko dut ikusi eta ikasteko. Hobetzeko tarteadudala uste dut, eta horregatik, ez dakit nonegongo den nire topea”, adierazi du gaztee-nak. Diezek, aldiz, hurrengo urtean denboragehiago izan nahiko luke: “Denbora libregehiagorekin, berriro entrenatzen hasteagustatuko litzaidake, datorren denboraldianlehiara itzuli eta denboraldi serioa egin ahalizateko”. Denborak esango du, beraz, norai-no iritsiko diren bi azpeitiar moto gidariak.�

kirola � � � � � � � � � mamia 25

Page 26: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

Ihintza. Aurrekoan Laura Minte-giren liburu batean irakurri ninan: “Geroxea-go arte ez gara konturatzen, eta batzuetan,gero ere ez”. Ordutik aurrera horri bueltakaari naun.Aiora. Noiz dun gero?Amets. Gero. Zero. Ero. Bero. Egunero.Ihintza. Nik txikitan abeslari izan nahi ninan.Aiora. Nik ama.Amets. Ba, nik astronauta.Ihintza. Lagun batek supermerkatuko lan-gilea.Aiora. Nire lehengusuak txerria.Amets. Nire txakurrak katua.Ihintza. Ilehoriak ilegorria.Aiora. Zuriak beltza, beltzak zuria.Amets. Itsasoak lurra, lurrak itsasoa.Ihintza. Neguan beroa, udan hotza.Aiora. Egunak gaua, gauak eguna.Amets. Bufandak lepoa, lepoak bufanda.Ihintza. Hutsak betea, beteak hutsa.Aiora. Umeak heldua, helduak umea.Amets. Buruak bihotza, bihotzak burua.Ihintza. Ematen duenak hartu, hartzen due-nak eman.Aiora. Iraganak oraina, orainak etorkizuna.Amets. Eta gero zer?Ihintza. Gero, beti gero.Aiora. Eta orain?Amets. Orain zain. Zain eta zain.Ihintza. Orain oraingoa.Aiora. Gero etorriko dun etorri beharrekoa.Amets. Laboak esan zinan moduan orainakere iraungo omen din geroan.

Denboraren joanaIhintza. Ulertuko duzue edo ez duzue uler-tuko, baina ez dauka beste azalpenik.

Eta gero, zer?

Aiora. Ez zekinat zer izan ginen eta zer garenorain. Baina gero ere izango gaitun zerbait.Amets. Izan naitekeen astronauta, edo han-kak beti lurrean izan.Ihintza. Izan naitekeen abeslari, edo logo-pedarengana bueltaka ibili.Aiora. Izan naitekeen ama, edo ez izan.Amets. Hankak lurrean ere amestu ziteke-en.Ihintza. Dutxan abesteko aukera ere horzagon.Aiora. Txakurtxo bat eurea bahunan bezala-xe maite zitekeen.Amets. Denboraren joanarekin ohartukogara aldaketa bakoitzarekin aurrera egin delabeti.�

���AMETS. “Izan naitekeenastronauta, edo hankak betilurrean izan”

� � �IHINTZA. “Izan naitekeenabeslari, edo bueltaka ibililodopedarengana”

� � � � � � � �aiora olaizola� � �

� � �AIORA. “Zer izan ginen etazer garen ez zakinat. Bainagero ere izango gaitun”

� � � � � � � �amets cañizares� � �� � � � � � � �ihintza elustondo� � �

iritzia � � � � � � � � �26

Page 27: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

� � � � � � � � � iritzia 27

� � �ZER DIO?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

Aspalditik nuen gogoaidatzi hau egiteko gure ibaiariburuz. Eskerrak ematen dizkiotUztarriari aukera hau eman dida-lako.

Hasteko, gogoeta bat eginnahi nuke urari buruz. Zer da ura?Beste gauza askoren arteanesango nuke ura bizia dela. Ho-rrelaxe, unibertsoan ikerketakegiten dituzten teknikariek besteplaneta edo izarretan bizia dago-en edo ez jakiteko lehen ikerketaurari buruz egiten omen dute, hauda, ura egonez gero aukera han-dia dago bizi begetal edota bizianimalia han izateko. Jabetu gai-tezen bada zer garrantzizkoa denura.

Gure Mundu planetara itzulitaur pilo bat dugu hemen. Planetagorputz bizi bat bezala hartuzgero, pentsa dezakegu ibaiak zai-nak direla eta itsasoa bihotza.Horrekin zera esatera etorri nahidut, ikaragarrizko garrantziaduela planetaren zainak eta biho-tza ondo zaintzeak. Zoritxarrez ezdugu hori egiten.

Azpeitian zain horietako batdugu, Urola ibaia. Aizkorriko kare-haitz artean jaio eta garbi-garbiegiten ditu bere hasierako bide-ak. Aurrera doan eran eta errekenurak hornitzen duen eran, tamai-na handitzen joaten da Legazpi,Zumarraga, Urretxu, Azkoiti, Az-peiti, Zestoa eta Aizarnazabalenzehar, Zumaian itsasoarekin bateginez. Txikia hasieran bainanahiko handia Zumaian, 62 kilo-metrotan ibiliz gero. Aberatsa da,gainera, zeren bertan landareak,arrainak, hegaztiak eta besteabere mordo bat bizi baita.

Anekdota bezala kontatukodut, duela 30 bat urte ingeles fa-milia bat etorri zela Azpeitira. Be-raiekin Urolako trena hartu eta

� � � � � � � � � � � � � � � �luix juaristi� � �

(Azpeitia)

Urola ibaia

� � �Zer demoniotaz arigara?, oraindiktxukuntasunarenoinarrizko heziketaez dugu gainditu eta

Zumarragara, handik Zumaiaraeta berriro Azpeitira itzuli ginene-an, bidaia errepikatzea eskatuziguten, zeren paisaia zoragarriairuditu zitzaien. Oraindik ez duteahaztu bidaia hura, nahiz etaorduan ere esan ziguten penazela ibai ertzak garbiago ezizatea.

Pasiera egiteko ere gure ibaihonek baditu bidetxur politakbere aldamenean, baina egiaesateko pasiera egiten dudan ba-koitzean lotsa, nazka, harriduraeta abar luze bat sentitzen dut,zer egiten ari garen ikusiz. Gureibaia zabortegi bat da. Izan zirenekintza batzuk, ibaia garbitzekoherritar askok parte hartuz emai-tza onekin, baina dena alferrik.

Berriz ere lehen bezala edo oke-rrago dago.

Badugu, bestalde, herri hone-tan zaborraren eztabaida gure ar-tean sakon sartuta. Azken aldian,sarri hitz egiten dugu atez-ateko-az, bosgarren zabor ontziaz,errauste plantaz, jasaten arigaren usainaz. . . Ondo dagokezka hori edukitzea, baina zerdemoniotaz ari gara?, oraindiktxukuntasunaren oinarrizko hezi-keta ez dugu gainditu eta. Ikusibesterik ez dago, eta batik bat he-rriko festa bakoitzaren ondoren,kaleak paper, plastiko, beira etajanari hondakinez beteta nolauzten ditugun. Hondakin horienzati handi batek, ibili-ibilian ibaianbukatzen du. Uholdea izaten denbakoitzean ere ibai ertzak zabo-rrez josita geratzen dira, zaborrakbertara zuzenean botatzen direla-ko. Zabor gehiena gainera itsa-soa zikintzera joaten delarik.Esanda bezala nazka ematen du.

Zeregina, denonaZer egin behar dugu? Erraza daerantzuna. Ingurua errespetatu

eta zaindu. Lurrera, ibaira edoerrekara ez zaborrik bota; norbaitbotatzen ikusiz gero aurre egineta salatu; Udal arduradunei ereeskatuko nieke kutsatzen duteneibeharrezko isunak jartzea.

Zergatik? Merezi duelako.Ibaiak bere burua zikintzen ezduelako, guk baizik; gu bainoaskoz ere zaharragoak direlakoeta zahartasunak jabetasunaematen badu, gu baino bailararenjabeagoak direlako; bertan bizidiren landareei, arrainei, hegaz-tiei errespetua zor diegulako. Tu-rismoari begira ere, herriari besteitxura bat emango geniolako. Za-bortegiak ez, naturako gauzaederrenak direlako, baizik.

Ibai zoragarria izan zitekeen etaziur nago berriz ere izango dela.Denok dugu horretan zeresanaeta zeregina. Urrutira joan beha-rrik ez dago emaitzak ikusteko.Frantzian benetan inbidia ematendu ibaiak nola dauzkaten ikuste-ak.�

Page 28: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

jakiteko � � � � � � � � � martxoari begiratua28

Eskubideak aldarrikatuzFeminismo eskolak, hitzaldiak, erromeria, autoformakuntzaeskolak, antzerkia eta zine-emanaldia antolatu dituzte EmakumeenNazioarteko Eguna ospatzeko. � Uztarria

E makumeen NazioartekoEguna hurbiltzen ari da eta Bilgu-ne Feministak ekimen ugari pres-tatu ditu martxoaren 8aren ingu-ruan, emakumeen eskubideak al-darrikatzeko.

Hasteko bi film eskainiko dituz-te: Osama (Gaztetxean, hilak 4,21:00) eta Redencion (Soreasu,martxoak 7, 21:30).

Hilaren 8an, berriz, Gaztetxeanbazkaria izango da, baina aurre-tik, 13:00etan, elkarrataratzeabariantean. Arratsaldean,(17:00) zine-emanaldia izango daGaztetxean, eta 19:00etan elka-rretaratzea plazan. Ondoren, triki-tilari eta bertsolariekin poteoa etaemakumeen afaria izango dira.

Hurrengo saioa hilaren 9anegingo dute. Goizean, autofor-makuntza feminista izango dute,Emakumeen Txokoan (10:00),

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Zer. EmakumeenNazioarteko Egunaospatzeko ekitaldiak.� � �Eguna. Martxoak 4, 7, 8, 9,10 eta 13. � � �Tokia. Soreasu,Emakume Txokoa, Gaztetxea.� � �Antolatzailea. BilguneFeminista.

eta 21:00etan hasita Txotx femi-nista eta erromeria, Gaztetxean.

Gezurrezko printzea antzerki-emanaldia izango da Gaztetxean(19:00), hilaren 10ean, EdurneAgirrezabalagaren eskutik.

Birginak edo emagalduakEmakumearen adoktrinamenduaHistorian (1512-2012) hitzaldiaeskainiko du Amaia Nausia histo-rialariak, Emakume Txokoan, hila-ren 13an (19:00).�

���EMAKUMEEN ESKUBIDEAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � � � �

Martxoak 8, ostirala. Emakumeen Nazioarteko Egunaospatuko da.

11 ekitaldi. Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko egitarauzabala dago antolatuta: hitzaldiak, erromeria, film-emanaldiak...�

1San Jose jaiakLoiolanHilaren 19an da San JoseEguna, loiolatarren eguna, etaauzotarrek aurreko astebururaaurreratu dituzte festaospakizunak. Urteroko astolasterketaz gain, aurtenhamabigarrengoz antolatu duteMendi Biathloia. Martxokoazken bigarren larunbatean,berriz, auzo-afaria egingo dute.� � �Eguna. Martxoak 15, 16, 17,23 (ostirala, zapatua etaigandea). � � �Tokia. Loiola auzoa.� � �Antolatzailea. LoiolakoFesta Batzordea eta Udala.

2Sokamuturra,argazkitan Aurten, bigarren aldiz, ImanolEliasen izena eman diote XXXIV.Sokamuturra Argazkilehiaketari. Karnabaletakosokamuturrean oinarritzen denlehiaketako sariak hilaren 16anbanatuko dituzte, 13:00etan. � � �Eguna. Martxoaren 16tik 31ra.� � �Ordua. Astegunetan, 18:00-20:00. Asteburuan, 12:00-14:00. � � �Tokia. Betharramaretoa. � � �Antolatzailea.Argazki Elkartea.

3Maratoi erdia,Azkoitia-Azpeitia Diego Garciaren oroimenezkolasterketaren XIX. edizioajokatuko da.� � �Eguna. Hila 23 (zapatua).� � �Ordua. 16:30. � � �Tokia.Azpeitia, Hotel Loiola aurrea.� � �Antolatzailea. Xeyeatletismo taldea.�

���BESTERIK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Azpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.com/agenda Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, iaz bariantean egin zuten elkarretaratzea. � � �‘Urola Kostako Hitza’

Page 29: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15
Page 30: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

� � �HITZ GEZIDUNAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

EZKER ESKUBI. 1. Taldean, multzoan. 2. Kontsonantea.Aberatsen droga omen. 3. Isekazko keinu. Kartagon etaKuartangon, bana. 4. Eme ugaztunen organo. Nasa, moila.5. Haran, arro. Bira, itzulia. 6. Oinaze. Beste arropen gaine-an jartzen den jantzi lodi eta iletsu. 7. Kanpo, landa. Gehiegi,larregi. 8. Ez baserritar, ez menditar. Azkenekoa. 9. Otoitzegile.

�Egilea:Luma

� � �HITZ GURUTZATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � denbora-pasa30

Jolaslekua

Poeta

*Orga

Garaitza

Amerikakoestatua

Falta, eza

Ikusten arinaiz

Atzogauean

Gasteizkokontzejua

Toka, zaizu

Txangoluzea

Auzapezak

Luzeraneurria

Tresnataldeak

Jardun

Gipuzkoa-ko hiria

Jeinu mito-logikoa

Inautea

Bokala

Bete

Bizkaieraz,sobera

Utik!

Guztiz,arras

Kontso-nantea

Suaridario

Harria

(Zah.)zakur

Kontso-nantea

Uranioa

Bokala

Kilometroalabur-labur

Galderetan

Heldu

500

* Azpeitiko Antzerki Taldea

Bokalerrepikatua Landatzea

1 2 3 4 5 6 7 8 9

1

2

3

4

5

6

7

8

9

GOITIK BEHERA. 1. Bizkaieraz, zurezko zangoak; ez itzazumuga. 2. Kontsonantea. Bizitoki, ingurune. 3. Bizkaitarrenaran. Lotan. 4. Iparraldekoen korrokada. Dozena erdi. 5.Hasi!. Abar xehe, zotzabar. 5. Egiteko, eginbehar. jabalta-sun, baretasun. 7. Bizkaieraz, omen. Ametsa, lilura, ilusioa. 8.Turkiako hiriburuko biztanle. Euskaraz oso gutxi dira hasie-ran hizki hau duten hitzak. 9. Nagi bihurtu, alfer egin.

Page 31: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

� � �SOLUZIOAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

HITZ GEZIDUNAK

� � �ARGAZKI LEHIAKETAN ERANTZUTEKO EPEA. Martxoak 22 (ostirala) � � �NORA BIDALI ZURE

ERANTZUNA. Perez Arregi plaza 1, behea. Azpeitia � � � IRABAZLEARI SARIA. Bi lagunentzat

talasoterapia-zirkuitua eta afaria � � �PARTE HARTZEKO BALDINTZA. Uztarria Komunikazio Taldean

bazkide izan behar da

� � �ZEIN DEN ADIERAZI.

� � �ZURE IZEN-ABIZENAK � � �TELEFONO ZENBAKIA

� � �ZEIN DA?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �UZTARRIAREN OTSAILEKO ARGAZKI LEHIAKETA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ZEIN DA? SEBASTIAN LIZASO BERTSOLARIA IRABAZLEA

Pilar Lazkano Uztarriako bazkidea

izan da lehiaketako 147. irabazlea.

Odriozola upategiko ardo sorta

irabazi du sari gisa. Argazkian,

Pilar Lazkano, saria eskuetan

duela.

lehiaketa � � � � � � � � � jakiteko 31

HITZ GURUTZATUAK

�J�A�E�I�

KOBLAKARI

�LAKRIKUN

�G�GARAIPENA

DAKUSAT�OR�U

�BART�ERABAT

MENDOZA�KE�E

�ZAIK�KM�LAR

BIDAIA�EUTSI

�AA�ALDATZEA

TROPELEAN

RKOKAINA

IHAKINKG

KARENKAI

IBARJIRA

MINZAMAR

ATSOBERA

KALETARZ

OTOIZLARI

Page 32: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

jakiteko � � � � � � � � �32

www.uztarria.comazpeitiko ataiye

� � �eguneko albisteak � � �irakurleen erantzunak � � �eguneko argazkia � � �bideoak � � �blogak � � �inkesta � � �agenda � � �bitxikeriak � � �‘azpeitia’ atala: zerbitzu publikoen ordutegia, autobusen ordutegia, telefono zenbakiak, euskara atala, farmaziak, festak,

hauteskunde denetako emaitzak, geografia, panoramikak, herriko taldeak, liburuak osorik... � � �uztarria herri aldizkari denak; PDF formatoan ere bai � � �eguneko efemerideak � � �gida komertziala...

� � �sartu, eta hartu parte � � �egunero 2.000bisita pasa (6.000 orri)

� � �EFEMERIDEAK� � � � � � � � � � �

1554Urrestillako eliza egitekobulda eman zuen. Julio III.aaita santuak baimendu zuen,Urrestilla, Matxinbenta,Nuarbe eta Aratz-Errekaauzoetako biztanleen eskaerarierantzunez.

� Iturria: Azpeitiko efemerideak.

Herria historian zehar liburua.� � �Egilea: Imanol Elias Odriozola.� � �Argitaratzailea: Uztarria KulturKoordinakundea.�

�MARTXELO OTAMENDI AHO BIZARRIK GABE.2003ko otsailaren 19an, Egunkaria-ren aurkako operazioa hasi baino ordu batzuklehenago, hitzaldi batean izan zen Martxelo Otamendi Azpeitian, Baigera aretoan.Joan den otsailaren 19an ere Azpeitian izan zen, solasaldi batean Mikel Aiestarankazetariarekin batera, Sanagustin kulturgunean. Aho bizarrik gabe ekimenarenaurreneko solasaldia izan zen Otamendirena, eta hurrengo gonbidatua Juan JoseIbarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia izango da, martxoaren 12an. � � � � � � � � �uztarria� � �

�� �BIDEOA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �INKESTA� � �

Mozorroak erositakoakala etxean egindakoak?

XErositakoak. %22,22.Etxean egindakoak. %68,69.

Bietakoak. %9,09.� � �Oraingo galdera. Liburuak

nola edo zer bidetatikeskuratzen dituzu?

Page 33: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

TXETXU IRIARTE urrea erosten du

1. Bitxiak saltzetikerostera?Erosteko negozioa hobeada orain, saltzekoa baino.2. Bezeroaren profila?Emakumea, 35 urtetik gora.3. Zer ekartzen dute?Hautsitako eta erabiltzen ezdiren bitxiak: belarritakosolteak, umetako sellua...

4. Nola ordaintzen da?Egiaztatu, pisatu eta unehorretan duen prezioarenarabera ordaintzen da.5. Perretxikoak bezalakrisiarekin azaldu...Urrearen bolada onenaduela 2-3 urte pasatu zen. 6. Oraina badu negoziohonek. Eta etorkizuna?

P ixari eusteko arazoak gero eta hedatuagodaude gure artean, kalkulu guztiak gainditzen aribaita bizitzeko itxaropena. Arazo hori 50 urtetik go-rakoek bakarrik dutela esan daiteke. Arazoaren ja-torriak emakumeengan izan daitezke: gizentasuna,erditze ugariak, esfortzuak, eztula... Gizonezkoetan,berriz, gehienetan jatorria prostata arazoa da.

Egoera normal batean, maskuria tantaka edo zo-rrotadaz husten da. Muskulu bakarra du elkarri lotu-tako zuntz askorekin; horiek batera uzkurtzen diratxiza egiterakoan. Eta pixa irteterakoan, bi esfinterditugu likido biltegian mantentzeko. Horien narria-dura profesionalen tratamendu bidez hobetukodute, baina soluziobidea gaixoarengan dago.

Pixari eusteko arazoak ez du izan behar inoiz gurehidratazioarentzako arriskua, baina horrez gain. Pel-bisaren zoruak bere muskulatura du eta horrek la-guntzen du txiza ezin eustea aurreikustea. Horrega-tik, ariketa bidez indartu dezakegu. Orokorrean,gorputza lasaitu behar da, eta bide batez, ipurdizuloa indartsu uzkurtu, hor inguruan baitago ipurdizuloa altxatzen duen muskulua. 5 edo 10 segundopasatu ondoren, pixkanaka erlaxatu behar da.

Egunean ehun bat aldiz mugimen-du horiek eginez gero, hiru hilabetebarru beren emaitza emango dute.�

���� � � � � � � � � � �julian bereziartua� � �

Pixari eutsi ezin

Bai. Jendea zilarra saltzenorain hasi delako.7. Ekarri dizutenkopururik handiena?Urretan, 100 gramo.8. Bitxikeriarik?Mahai-tresneriak pisua du,ordaintzen da eta jendeakezustekoa hartzen du.�

� Ainitze Agirrezabala

uztarria.com � � � � � � � � � jakiteko 29

Page 34: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

kasko zaharretik, sansebastianetan eta sani-nazioetan egiten den bezala”.

Ibilbide berriarekin urte batzuk iraun zuenprozesioak, baina 1994an azken aldiz eginzen ibilbide zaharrak baino askoz gutxiago.2007an egin zen azken prozesioa OstiralSantuz. 2008an, otsail bukaeran, prozesioaateratzeko zailtasunak zirela ohartarazi eta la-guntzeko prest zeudenei dei eginez oharraplazaratu zuen Kepa Susperregik. Baina pro-zesiorik ez zuten egin urte hartan, eta harrez-kero ere ez dute egin.

Egitekotan, serioGarai batean herriko agintariak buru zirelaeta zientoka herritar atzetik zituztela –gizo-

nezkoak aurretik, emakumezkoak atzetik,beti– egin ohi zen prozesio handiaren histo-ria horrela eten zen, duela sei urte. San Inazioeta San Sebastian egunetakoak zergatik baieta Ostiral Santukoa zergatik ez galdetuta, biarrazoi aipatzen ditu parrokoak. “Egun horie-tan elizara hurbildu ohi den jendea adineanaurrera dihoa”, dio batetik; bestetik, prozesioberaien iruditeria dago: saninazioetan bi irudieramateko jendea osatu behar dute (SanInaziorena eta Sortzez Garbiarena), sanse-bastianetan bakarra eramateko (San Sebas-tianena), baina Aste Santuan irudi eta ikurgehiago karreatu behar izaten dira prozesio-an. “2007an, azken aldiz atera ginenean, sei-zazpi irudi izango zirela uste dut”, dio Suspe-rregik; irudi historikoak gehienak, tartean1610ko izkribuetan aipatzen zuten Ama Do-loreetakoarena. Eta garai batean gehiagoere ateratzen zituzten.

Egunean ez ezik, aurretik eta ondoren ere“lan handia” du prozesioak, iruditeria presta-tzeko lehenbizi eta jasotzeko ondoren. Jen-dea behar dela, alegia. Eta, momentuz, ez dabehar beste elkartu Ostiral Santuaren buel-tan. Susperregik argi du: “Zerbait egiteko-tan, serio egin behar da”. Jarraikortasuna etakonpromisoa eskatzen ditu horrelako hitzor-du batek, parrokoaren ustez, eta horiek ber-matu ezean, zail ikusten du prozesioa berres-kuratzea. Beraz, Aste Santuko elizkizunakeliz barruan ospatuko dituzte aurten ere.�

Inpernuko txikitue Enparango zu-bitik pasatu arte ez da bukatzen negua”. Ho-rrela dio Azpeitiko esaera zahar batek. AsteSantuarekin du lotura esaerak: ‘txikito’ hori,pasioa eta heriotza gogoratzeko parrokiatikabiatuta egiten ziren prozesioetako irudi ba-tean agertzen zen eta, orain dela hogei urtebaino gutxiago arte, prozesio haien ibilbide-an sartzen zen Enparango zubia.

Inpernuko txikitoak 1994an zeharkatuzuen azken aldiz zubia, eta urtean behingokaleko jirak ere bukatu zitzaizkion gero, azkenurteetan Azpeitian Ostiral Santuko prozesio-rik ez baita egin eta aurten ere, seigarrenurtez, ez dute egingo.

Azpeitiko Aste Santuaren bi gertaera ho-rien lekuko eta partaide izan da Kepa Suspe-rregi erretorea. 1994an hartu zuen partelehen aldiz Parrokiako Aste Santuko ospaki-zunetan, Esklabetako aroa bukatuta, eta Os-tiral Santuko prozesioaren garai bateko ibil-bidea nola egin zuten gogoratzen du: elizatikEnparan kalera Perez Arregitik, han zubia gu-rutzatu eta Frantziskanetara –“eliza barrutikpasatzen zen prozesioa, oker ez banago”-,Zelai Luzen gora Artzubiraino, zubitik goraGoiko kalera, plaza, plaza Txikia eta, Elizkalenbarrena, atzera elizara. “Nik uste ibilbide horibehin bakarrik egin nuela –dio Susperregik-.Ez dakit zen 1995ean edo 96an, Frantziska-nak obretan zeuden eta, hori zela eta, proze-sioa motzago egiten hasi ginen, herriko

jakiteko � � � � � � � � � atzera begira: aste santuko prozesioak34

Barruko kontuaElizkizunik ez da faltako aurten ere Aste Santukoegunetan. Parrokian prozesiorik ez dute egingo OstiralSantuz. 2007an atera zen azkena. � Mailo Oiarzabal

� � �Aste Santuan prozesioan ibiltzen zituztenPasioaren irudi edo eskulturak kalean ez,baina elizan ikusgai izango ditu nahiduenak.

Gabonetan jaiotza nola, Aste Santuansasoiko erlijio iruditeria atondu etaprestatzeaz arduratzen dira Dioni Perez etaharen etxekoak. “Ia familia osoa” lantegihorretan aritzen dela azaldu du KepaSusperregi erretoreak, eta esker onekoagertu da haiekin. Ostegun Santukoelizkizunerako prest izango dituzte irudiak,eta zapatuan erretiratuko dituzte.

Irudiak bai

Page 35: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

atzera begira: aste santuko prozesioak � � � � � � � � � jakiteko 35

1. 1916ko argazkian, prozesioa Zelai Luzetik Enparan kaleruntz, zubitik. Garai hartan Ostegun Santuz ereegiten zuten prozesioa: egun batean norabide batean, eta bestean kontrakoan 2. Jesus zigortzen duten‘txikito’-en irudia zen prozesioan ateratzen zutenetako bat. 3. Prozesioa parrokiatik abiatzen, 1935ean. 4.

Emakumeak, atzetik. Ohitura horrek luzaro iraun zuen. 5. 1926ko prozesioko irudi bat.

2

3

4

5

1

Page 36: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

� � �TELEFONO ZENBAKIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

UDALETXEA � � �Asteguna: 08:30-14:00 � � �Larunbata: 09:00-12:30 UDALTZAINGOA � � �Egun osoz

irekita egoten da ANBULATEGIA� � �Egun osoz irekita egoten da IGERILEKUA� � �Astelehena:

14:00-21:00 � � �Beste astegunak:07:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 � � �Igandea eta

jai egunak: 09:00-13:00 � � �Kanpoko igerilekua: ekaina arte itxita KIROLDEGIA � � �Astegunak:

10:00-13:00, 15:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 UDAL LIBURUTEGIA � � �Astegunak:

09:30-13:00, 16:00-20:00� � �Larunbata: 09:30-13:00 � � �Udan, Gabonetan: 08:30-14:00 ZAPO TXOKO

� � �Asteartea-ostirala: 17:00-20:30 � � �Larunbata: 16:00-20:30

1-14-26-27

Gisasola (Azkoitia).

943 851235

2-12-13-25

Azpiazu (Azkoitia).

943 852989

3-4-5-6-7-8-9-10

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

11-16-17

Jaen (Azkoitia).

943 850660

15-28-29-30-31

Ruiz (Azkoitia).

943 851966

18-19-20-21-22-23-24

Beristain (Azpeitia).

943 811949

GAUEZ

1-11-16-17-19-22-28-29-30-31

Eizagirre (Azpeitia).

943 811274

2-3-12-20

Jacome (Azpeitia).

943 080258

4-5-6-7-8-9-10-13

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

14-21-25

Beristain (Azpeitia).

943 811949

15-18-23-24-26-27

Alberdi (Azpeitia).

943 815974

EGUNEZ

� � �FARMAZIAK (martxoa)� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

LARRIALDIAK

112

�GALDUTAKO GAUZAK.Jendeari galdutako gauzak jasotzendituzte Udaltzaingoan, han duten armairuluze batetan. Beraz, kalean zeozeraurkituko bazenu bertan entregatudezakezu, jabeak berreskuratu dezan.

ODOL-EMAILEAK

Martxoaren 27an izango

dute hitzordua, 18:00etatik

21:00etara, anbulatorioan.

� � �GARRAIOA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ALDALUR 943 85 27 18

EUSKO TREN 902 54 32 10

GUIPUZCOANA 943 85 11 59

PESA 943 21 26 99

PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

TAXIAK 943 81 13 07

� � �autobusen ordutegi osoa:

www.uztarria.com/azpeitia/

autobusak

� � �ORDUTEGIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �ERABILGARRI� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � zerbitzua36

TOKI PUBLIKOAK

Udaletxea 15 72 00

Udaltzaingoa 15 13 13

Suhiltzaileak 112

Azpeitia Lantzen 15 71 83

Iraurgi Lantzen 85 11 00

Nekazal Bulegoa 81 24 85

Iturritxiki Ludoteka 15 11 79

Zapo Txoko / GIB 15 71 61

Lanbide 15 04 02

Kiroldegia 81 30 69

Igerilekua 81 41 21

Ertzaintza-Azkoitia 0837 80

Baigera I 81 51 71

Baigera II 81 23 89

Epaitegia 02 51 91

Ingurumen Etxea 81 24 48

OSASUNA

Anbulatorioa 0254 00

Anbulator. larrialdiak 02 54 01

Eguneko zentroa 15 74 96

Asepeyo 8144 00

Gurutze Gorria 85 32 97

DYA-Donostia 46 46 22

KOMUNIKABIDEAK

Uztarria 15 03 58

Hitza (Azpeitia) 81 38 41

Hitza (Zarautz) 8900 17

Azpeitian Zer? 080688

Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

Berria 943 30 40 30

Gara 943 31 69 99

Noticias (berriemailea) 687 60 50 06

DV (berriemailea) 610 81 29 12

Argia 943 37 15 45

Arrate Irratia 943 12 01 73

Euskadi Irratia 943 01 23 00

ETB 943 01 17 05

ALDERDI POLITIKOAK

Bildu 15 72 00

EAJ 81 55 70

Sortu 15 72 00

EA 81 00 11

Aralar 647 42 59 95

Hamaikabat 15 72 00

SINDIKATUAK

ELA 81 34 46

LAB 15 13 56

EHNE 81 39 28

KULTURA-EUSKARA

Sanagustin 10 52 20

Kultur Mahaia 674 16 56 84

Euskara Patronatoa 81 45 18

Udal Euskaltegia 81 19 47

AEK 15 10 89

EHE 15 10 89

Udal Liburutegia 15 71 95

Loiolako Liburutegia 8165 08

Kontseilua 943 59 12 00

Bai Euskarari 902 43 00 26

IKASTETXEAK

Iraurgi 81 02 10

Iraurgi (Betharram) 81 16 68

Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

Ikasberri 15 12 46

Karmelo Etxegarai 81 26 97

Urola BHI 15 02 28

BESTERIK

Xoxoteko aterpea 58 10 07

Eregi Euskara-Komunikazio Zerbitzuak

943 08 06 88

Page 37: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

JONE AZKUEVisby, Suedia

Deskontu ugarieskaintzen ditenhirian ikasleentzat”

Enpresa-administrazio eta zuzendaritzakohirugarren mailan kanpora joan da ikasiasmoz bizipen berrien bila. � A. Agirrezabala

Noiz joan hintzen horra? Urtarrilaren 21ean etorri nindunan eta ekai-na erdialdera arte egongo naun hemen. Tar-tean Eskandinaviako beste herrialderen batbisitatzeko asmoa dinagu.Nolatan joan hintzen? Unibertsitatean aukera eman zidatenan ikas-ketak Europako beste herrialde batean buru-tzeko eta aukera hori aprobetxatzea pentsa-tu ninan. Suedia aukeratu ninan batetik inoizizan gabe nengoelako eta batez ere ingele-sez komunikatzeko aukera dagoelako. Bes-teak beste, ikasi, jendea eta kultura ezberdi-nak ezagutu eta ingeles maila hobetzeko as-moarekin etorri naun.Nolakoa dun horko jendea? Jende jatorra zagon, orokorrean. Bertakoaez haizela ohartzean zerbaitetan laguntzekoprest zauden eta ingelesez (beraien bigarrenhizkuntza) hitz egiteko ahalegina egitenditen.Azpeitiak ez duen zer din horrek? Kar, kar, kar ezer ere ez! Oso leku polita dun,lasaia. Eguraldiak beste modu bateko bizitzaegitera bideratzen hau, barrukoa gehiago.

Horko zer gustatu zain gehiena etazer gutxiena? Gehiena ni bezala etorritako jende asko da-goela eta hiri txikia denez elkartzeko erraza.Herrialde garestia den arren ikasleentzatdeskontu eta abantaila ugari eskaintzen di-tizten. Gutxiena berriz tabernetako prezio al-tuak.Azpeititik zer botatzen dun faltan? Gehienbat lagunak, etxekoak eta kalekogiroa.Euskal Herriaz ba al zekin ezer horkojendeak? Gutxi batzuek ezagutzen diten Euskal Herria,baina gehienek bazekiten zertxobait gatazkapolitikoaz.Euskaldunik ba al zagon hor? Bai. Orain dela 10 bat urte etorri hunanneska bat bizi dun hemen familiarekin. Espai-noleko klaseak ematen ditin ikastetxe bateaneta klase batetara bisitan joateko asmoadinat, beraien etxera gonbidatu eta suedia-rren ohituren berri eman zidaten. Poz handiaematen din Azpeititik hain urruti euskaraz hitzegiteko aukera izateak.�

1./2. Gotland irlako Visby hirian. Lakua etabertako koloretako etxe bereziak atzean dituela.3. Estokolmon aterarako argazkia.

2.558kilometrora dago Visby hiria.

1

2

3

hantxe bertan � � � � � � � � � jakiteko 37

Page 38: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15

Antxieta etxeko atarian dutImanol…

Gaiztoa omen zuen ezizena. Gaiztoa. Ma-kina bat badabil bazterretan hura baino oke-rragorik. Ez zuen gaizto itxurarik. Imanol.Elias. Antxieta erakusketa-etxeko atarian dut.Askotan ginen han astelehenarekin, Sorea-suko pelikulara bidean. Denbora emate alde-ra. Atarian izango zen hura, parrokia alderabegira ikusmiran. Sartuko ginen, sartuko zenbera gure atzetik, galdetuko genion erakus-ketaren inguruan, eta artistaren berriakemango zizkigun. Patxadan. Ez zuen kexahandirik ibiliko. Goiak eta beheak ikusten,berak lagunduko zigun behin baino gehiago-tan. Eta, tartean, beti edo gehienean, presta-tzen ari ziren antzerki-lanaren gainean galde-tuko genion, eta berak zertzeladaren bat edobeste kontatuko zigun. Antzerki amateurra.Herrikoek herrikoentzat egindakoa zen An-txieta. Antzerki taldea. Horrela, obra bat etabeste bat eta beste bat eta beste bat ikusikogenizkion Imanolek zuzentzen zuen taldeari.Ikusiko genituen herritarrak agertoki gaine-an, Santo Tomasetan, antzerki topaketak ga-raian. Jendearen emana. Eta barre algarak.Goi-asmorik gabeko obrak bata bestearenatzetik Antxietak, jendea gozaraztekoak. Etagozatzen zuela, gero, jendeak! Pilar, Pello,Pio, Abel, Bikendi, Aranburu... Herriko aktoresoka luzea Soreasun Imanolen obrak joka-tzen. Sendagai traketsa, Jokoa nagusi, La-purreta urtsua, Bi ahoko ezpata... Lehenagoedo geroago, hauteskundeak. Berrogei urte-ko aldi lehorra eta gero, egun batean bai etahurrengoan ere bai, hauteskundeak betiziren garaian. Eta, behin halako, Imanol alka-tegai. Eta, behin halako, Imanol alkate. Eta,behin halako, Imanolek nahikoa zuela, dimi-sioa eman zuen edo dena delakoa. Utzi eginzuen. Betiko lanean segitu zuen, Antxietan,eta artxiboetan. Eta artxiboetan egindako lanhandian bildutako dokumentazioa landu etaliburuak bata bestearen atzetik: Apuntes his-

Imanol

� � �Lanean. Horrela gorde dutnik neure barruan ‘Gaiztoa’.Azken hitza egin gabe joana,horixe damua

� � � � � � � � � � � � � � � �miel a. elustondo� � �

tóricos sobre Juan de Antxieta (1982), Eltoro: símbolo de f iesta en Gipuzkoa(1992).Gipuzkoako baserria kondairanzehar, Iglesia de San Sebastián de Soreasude Azpeitia, Azpeitia historian zehar eta Az-koitia historian zehar. Euskaraz ari zen an-tzerki-lanean, gaztelaniaz historiakoetan.Bere garaiko semea izan zen horretan, Fran-coren sasoian hasi zen-eta argitaratzen lehe-nengo lanak. Eta orduan gaztelaniaz besterikezin zen. Bere burua irauli zuen gero Imano-lek, eta antzerkian bezala, euskaraz ondu zi-tuen historia lanak... Artxibategiak, haren bi-garren etxeak. Askoz nahiago artxiboko lana,politikako haserrea baino. Imanolek ez zuenartxiboan atertzen. Paper-lanean beti. Trankil.Edo ez hain trankil. Baina atertu gabe. Lane-an. Horrela gorde dut nik neure barruanGaiztoa. Azken hitza egin gabe joana, horixe

damua. Antxieta etxeko atarian dugu beti

Imanol...�

iritzia � � � � � � � � �38

Page 39: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15
Page 40: uztarria.tok-md.com · 2013. 3. 12. · 12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan. 943 15