AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen...

42

Transcript of AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen...

Page 1: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako
Page 2: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

AURKIBIDEA

Definizioa Helburuak Elkarrizketa motak Elkarrizketaren faseak Zer saltzen dut? Nola prestatu elkarrizketa bat Galderak Galdera motak Nola jokatu Aholkuak Elkarrizketaren ondoko gogoeta

Page 3: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

DEFINIZIOA Lana bilatzeko edo aldatzeko edozein prozesutan fase erabakigarria da. Aurreko urrats guztiak elkarrizketa egitera bideratuta egon dira. Kontaktu pertsonalerako unea da. Hemen duzu aukera elkarrizketa-egileari lanposturako pertsona egokia zarela erakusteko. ELKARRIZKETARA AURRETIK PRESTATU GABE JOATEA DA EGIN OHI DIREN AKATSETAKO BAT.

Page 4: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

HELBURUAK

ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin

ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako pertsona egokia zaren jakitea. • Behar den jakintza duzun jakitea. • Errendimendu ona emango duzun aurresatea.

ELKARRIZKETATUAREN HELBURUAK • Lanpostuak eskatzen duena dakizula, eta hori egin ahal eta nahi

duzula erakustea. • Lanpostua betetzeko gai zarela jakinaraztea. • Interesa duzula frogatzea. • Elkarrizketa-egileari inpresio positiboa ematea.

Page 5: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ELKARRIZKETA MOTAK

• Estandarra edo formalizatua – Egituratua – Erdi-egituratua

• Librea eta informala • Talka edo tentsioduna

• Aldez aurretikoa, hautagaiak biltzekoa edo harrerakoa.

• Sakona • Nagusiarekin

• Banakoa • Taldekoa / kolektiboa • Eztabaida taldea/ taldeko

dinamika • Panelekoa

• Zuzendua • Ez zuzendua • Bien nahasketa

ZUZENTZEKO MODUAREN ARABERA

HAUTAKETA PROZESUAN DUZUN LEKUAREN ARABERA

PARTE HARTZAILE KOPURUAREN ARABERA

GALDERA MOTEN ARABERA

Page 6: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ELKARRIZKETA MOTAK ZUZENTZEKO MODUAREN ARABERA

1. ESTANDARRA EDO FORMALIZATUA:

• Egituratua: elkarrizketa-egileak galdera guztiak gidoian dauzka. • Erdi-egituratua: elkarrizketa-egileak galderen gidoia dauka, baina

elkarrizketatuaren erantzunen arabera, aldatu ahal du eta galdera berriak sortu.

2. LIBREA ETA INFORMALA

• Aldez aurretik eskemarik eduki gabe, elkarrizketa-egileak gaiak iradokitzen ditu eta hautagaiak nola garatzen dituen idazten du.

3. TALKA EDO TENTSIODUNA

• Beraren bidez, hautagaiak tentsio egoeretan nola jokatzen duen jakin nahi da. Presiozko egoeretan edo egoera deserosoetan lasai irauteko duen gaitasuna eta horrelako momentuetan ondo lan egiteko eta erreakzionatzeko gai den ebaluatzen da.

Page 7: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ELKARRIZKETA MOTAK

HAUTAKETA PROZESUAN DUZUN LEKUAREN ARABERA

1. ALDEZ AURRETIKOA, HAUTAGAIAK

BILTZEKOA EDO HARRERAKOA: hasieran. 2. SAKONA: erdian. 3. NAGUSIAREKIN: pertsona bat kontratatzeko

azken urratsa.

Page 8: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ELKARRIZKETA MOTAK

PARTE HARTZAILE KOPURUAREN ARABERA

1. Banakoa.

2. Taldekoa edo kolektiboa: garrantzitsuena erantzun orijinalak eta esaten dena dira.

3. Eztabaida taldea edo taldeko dinamika: hautaketa proba bat da, batzuetan elkarrizketa gisa erabiltzen dena.

4. Panelekoa: hemen, zenbait pertsonak hautagaia elkarrizketatzen dute. Elkarrizketa-egile eta behatzaile bat baino gehiago egotearen arrazoia zenbait alorretako adituen iritzia jakin beharra izan daiteke.

Page 9: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ELKARRIZKETA MOTAK GALDERA MOTEN ARABERA

1. Zuzendua: Elkarrizketa-egileak elkarrizketa zuzentzen du. Elkarrizketa honetan galdera asko egiten dira, eta galdetutakoari bakarrik erantzun behar zaio.

2. Ez zuzendua: Galdera gutxi egiten dira, oso orokorrak. Etorria eduki behar da, erantzunak antolatu, gaiak elkarri lotu...

3. Bien nahasketa: Zuzenduaren eta ez zuzenduaren arteko nahasketa. Ohikoena da.

Page 10: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ELKARRIZKETAREN FASEAK

AMAIERAKO FASEA

SARRERAKO FASEA

INFORMAZIOA LORTZEKO FASEA

Page 11: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ELKARRIZKETAREN FASEAK SARRERAKO FASEA

Motza izan ohi da. Ez duzu espero behar elkarrizketa-egileak txisteak kontatzea, baina bai atsegina izatea.

• Elkarrizketa-egilearen aurkezpena. • Prozesuaren azalpena. Giroa sortzea • Kontuan izan beharreko gauzak:

– Itxura fisikoa. – Jarrera fisikoak.

Page 12: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ELKARRIZKETAREN FASEAK

INFORMAZIOA LORTZEKO FASEA

Elkarrizketa ondo eginda badago, ez zara konturatuko fase honetara iritsi zarela. Hemen, datu pertsonalei buruz galdetuko dizute. Arazoei buruz, lan esperientziari buruz eta ikasketei buruz. Familiako harremanak eta bizimodu pribatua. Nahiak eta interesak.

Page 13: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ELKARRIZKETAREN FASEAK

AMAIERAKO FASEA

• Lanpostua interesatzen zaizun edo lanpostuaz zalantzarik duzun galdetu ohi dizute aurrenik.

• Une horretan galderak egin eta zalantzak argitu behar dira. Elkarrizketa amaitzen duzunerako, zenbait kontu jakin behar dituzu: Zein den enpresaren eginkizuna, beraren kultura, zure funtzioak, prestakuntza aldirik egongo den eta nolako prestakuntza jasoko duzun eta, gutxienez, lan-baldintza orokorrak.

• Fase honetan orain arteko tentsioa lasaitzen da. Baina kontuz horrekin. Lanpostuari buruzko argipenak.

• Despedida, edukazioz.

Page 14: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ZER SALTZEN DUT?

MOTIBAZIOA INTERESA SEGURTASUNA GAITASUNA eta JARRERA POSITIBOA ZURE ESPERIENTZIATIK AUTOESTIMUA IZAERA ARDURATSUA ALDEZ AURRETIKO JARRERA ONA, BALDINTZARIK GABE ISILPEKOTASUNA

Page 15: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

MOTIBAZIOA ETA INTERESA ERAKUSTEN DITUZTEN ESAERAK

• “Interesa daukat...... egiteko” • “Honelako lanpostu batean lan egin nahi

nuke:...” • “Niretzat oso garrantzitsua da … moduko lan bat

egin ahal izatea” • “…ri buruz dakidana aplikatu nahi nuke” • “Asko motibatzen nau hau egin ahal izateak: ...”

Page 16: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

SEGURTASUNA ERAKUSTEN DUTEN ESAERAK

• Ziur nago. • Esperientzia daukat. • Ondo egingo dut. • Oztopo hori gaindituko

dut. • Neurria emango dut. • Erantzuten jakingo dut. • Nire ahalmenaren

tamainakoa da... .”

• Uste dut. • Pentsatzen dut. • Esperientzia gutxi daukat. • Ez dakit egokia naizen. • Beldur naiz ez ote dudan jakingo/ahal izango. • Ez nago ziur….

Segurtasun eza Segurtasuna

Page 17: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

IRUZKIN POSITIBOAK

• “... IKASTEKO AUKERA IZAN DUT” • “... EGIN DUT” • “... EGITEN GOGOZ ARITU NINTZEN” • “OSO POZIK GERATU NINTZEN ... EGITEAZ” • “... HOBETZEKO AUKERA IZAN NUEN” • “ESPERIENTZIA HARI ESKER ... LORTU DUT” • “HORREK... LORTZEN LAGUNDU ZIDAN” • “... ANTOLATZEAZ ARDURATU NINTZEN”

Page 18: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

NOLA PRESTATU ELKARRIZKETA BAT

Elkarrizketa batera joan aurretik hobe da prestatzea, akatsik ez egiteko eta emaitzak hobetzeko.

URRATSAK: – Neuri buruzko informazioa – Enpresari buruzko informazioa – Lanpostuari buruzko eta eskatzen den profilari buruzko informazioa. – Balizko galderak, lanekoak nahiz pertsonalak, prestatzea. – Itxura fisikoa ondo prestatzea, baina gehiegikeriarik gabe. – Antsietatea eta urduritasuna kontrolatzea, ahal den neurrian.

Page 19: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

NEURI BURUZKO INFORMAZIOA

• Norberaren abantailak, onurak, akatsak eta hutsuneak zeintzuk diren jakitea.

Page 20: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ZEURE BURUA DEFINITZEKO ERABIL DITZAKEZUN ADJEKTIBOAK

Irekia

Moldagarria

Anbizio handikoa

Kementsua

Adeitsua

Aktiboa

Atsegina

Adikorra

Analitikoa

Asertiboa

Koherentea

Kontzientea

Lankidea

Sotila

Adostailea

Kritikoa

Kontzientea

Hitzekoa

Laguntzailea

Saiatua

Arretatsua

Zehatza

Gai

Argia

Komunikatzailea

Sormen handikoa

Diskretua

Diplomatikoa

Elkarrizketa zalea

Trebea

Dedikazio handikoa

Egonkorra

Exijentea

Eraginkorra

Ekintzailea

Gogotsua

Eraginkorra

Aditua

Fidela

Malgua

Fidagarria

Hitzekoa

Iaioa

Irudimentsua

Independentea

Zuzena

Liderra

Logikoa

Leiala

Zorrotza

Heldua

Metodikoa

Motibatzailea

Negoziatzailea

Ordenatua

Balio askotakoa

Liluratzailea

Ekina

Praktikoa

Doia

Begirunetsua

Zentzuduna

Arduratsua

Ausarta

Zuhurra

Sistematikoa

Ganoratsua

Zintzoa

Tolerantea

Irmoa

Page 21: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ARIKETA PRAKTIKOA PUNTU SENDOAK

• Bakoitzak bi edo hiru ezaugarri pertsonal hautatu behar ditu eta adibideen bidez azaldu.

• Helburua: Nork bere burua deskribatzen jakitea eta deskribapen hori behar bezala justifikatzea.

Page 22: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ARIKETA PRAKTIKOA PUNTU AHULAK

• Bakoitzak hobetu ahal diren bi edo hiru ezaugarri pertsonal hautatu behar ditu eta aukeraketa adibideen bidez azaldu.

• Helburua: Nork bere burua deskribatzen jakitea eta deskribapen hori behar bezala justifikatzea.

• Birformulazio positiboa: • Argudiatzea, ezaugarri negatiboak positibo bihurtuz. • Puntu ahula abantaila bihurtzea. • Arazoa ikuspegi mesedegarri batetik ikustea.

Page 23: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ENPRESARI BURUZKO INFORMAZIOA

• Enpresaren izena eta helbidea • Nola eta zergatik ezagutu zenuen enpresa. • Enpresaren egitura. • Zertan egiten duen lan enpresak. • Tamaina, langile kopurua, sukurtsalak.... • Enpresaren historia. • Negozio-zifrak. • Enpresaren lorpenak. • Egonkortasuna merkatuan.

Page 24: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

LANPOSTUARI BURUZKO ETA ESKATZEN DEN PROFILARI BURUZKO INFORMAZIOA

• LANPOSTUAREN ANALISIA • Lanpostuaren izena. • Lanpostuaren kokapena (organigrama). • Funtzioak (lanaren xedea edo helburua). • Lanen definizioa (egitekoak). • Bitartekoak, tresnak (makinak, ekipoak, arauak, ...). • Aplikatutako jakintza. • Behar den laneko esperientzia edo praktika. • Autonomia operatiboa (gainbegiratze hierarkikoa, independentzia/dependentzia lanpostuko lana

betetzean). • Erantzukizunak (pertsonen nahiz gauzen gainekoak). • Baldintza fisiko eta mentalak (esfortzuak, kontzentrazioa, oroimena,...). • Ingurumeneko baldintzak (beroa, hotza, argia,...). • Baldintza sozioekonomikoak (ordutegia, kontratua, soldata,...). • Zailtasunak (eginkizunak betetzeko zailtasunak, ohiko arazoak, ...). • Arriskuak (epe motz, ertain eta luzean, laneko istripu edo gaixotasunak). • LANGILEAREN EZAUGARRIAK • Norberaren ezaugarriak (nortasuna, itxura fisikoa, adina, ...). • Prestakuntza (araututako ikasketak, hizkuntzak, ...). • Laneko esperientzia (esperientzia aldez aurretik alor batean edo bestean, ...).

Page 25: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

GALDERA MOTAK

• ZUZENEKOAK

• ZEHARKAKOAK

• IREKIAK

ITXIAK

• ERREPIKAPENEZK

OAK

Page 26: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

GALDERA MOTAK

ZUZENEKOAK: Helburu esplizitua duten galderak.

Adibidez: “Zenbat hilabete iraun zuen kontratuak?”. ZEHARKAKOAK: Itxuraz beste eduki bat duten

erantzunetatik informazioa ondorioztatzen da; lerro artean irakurtzen da. Hautagaiak trebezia izan behar du elkarrizketa-egileak zer jakin nahi duen asmatzeko, eta erantzuterakoan hori kontuan izan.

Adibidez: “Nolako musika atsegin duzu?”(nortasunaren ezaugarriak jakiteko).

Page 27: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

GALDERA MOTAK

IREKIAK: Hautagaiari erantzun pertsonal eta zabala emateko aukera ematen diote. Subjektuak balizko erantzunetako bat aukeratu ahal du. Horrenbestez, hautagaiak trebezia izan behar du aukera horiek aprobetxatzeko, informazio mesedegarriagoa eskaintzeko eta erantzun zabalak emateko.

Adibidez: “Zein iritzi duzu zure aurreko lanaz?”.

ITXIAK: Baietz edo ezetz erantzun behar zaien galderak, edo balizko

erantzun gutxi batzuk soilik eskaintzen dituztenak. Subjektuaren trebezia aurrea hartzean eta informazio mesedegarria eskaintzeko galdera irekitzean datza.

Adibidez: “Ba daukazu seme-alabarik?”.

Page 28: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

GALDERA MOTAK ERREPIKAPENEZKOAK: Elkarrizketa-egileak

informazio edo galdera bat zehaztu ahal du. Bilatzen ari denaren eta elkarrizketa-egileak baloratzen duenaren gaineko pistak ematen zaizkio hautagaiari.

Adibidez: “Emango al didazu informazio gehiago ...ri buruz?”

Page 29: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

GALDERAK PRESTAKUNTZA

• Zergatik egin zenituen ikasketa hauek? • Noiz erabaki zenuen hori ikastea? • Zein beste karrera atsegin zenituen? • Zergatik baztertu zenituen? • Norbaitek zugan eragina izan zuen edo lagundu zizun karrera aukeratzean? Nola? • Zein ikasgai ziren gehien atsegin zenituenak? Zergatik? • Zein ikasgai ziren gutxien atsegin zenituenak? Zergatik? • Zein ikasgaitan izan zenituen notarik onenak? Zergatik? • Zein ikasgaitan izan zenituen notarik txarrenak? Zergatik? • Zergatik hautatu zenuen espezialitate hau? • Zenbateko lana eskatu zizun? Zenbat ordu ematen zenituen egunean ikasten? • Zein metodo erabiltzen zenuen ikasteko? Nola prestatzen zenituen azterketak? Ikasketa-talderen batean zeunden? • Nolako ikaslea zinen zure ustez? • Zer nabarmenduko zenuke fakultatean edo eskolan eman zenuen denboraz? • Ze ekarpen pertsonal egin zizun? • Zein aldaketa egingo zenituzke fakultatean edo eskolan, ahal balitz? • Zergatik utzi zenion ikasteari? • Zergatik ikasi zenuen ikastegi horretan? • Curriculumaz kanpoko jarduera akademikoetan parte hartu zenuen? Zeinetan? Zergatik? Zer nabarmenduko zenuke

zeure parte hartzeaz? Ze ekarpen pertsonal egin zizun? • Nola ordaindu zenituen ikasketak? • Ze ikastaro edo mintegi egin dituzu? Zenbat denbora iraun zuten? Zergatik egin zenituen? Nola aplikatu duzu haietan

ikasitakoa? • Ikasten jarraitzeko asmorik al duzu? Zergatik? Nola?

Page 30: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

• Ikasten ari zinenean, lan egin zenuen edo boluntario moduan aritu zinen? • Nola lortu zenuen? • Noiz egin zenuen? • Zergatik erabaki zenuen hori egitea? • Zergatik utzi zenuen? • Nolako lanak egin zenituen? • Zer zen gehien egitea gustatzen zitzaizuna? Zergatik? • Zer zen gutxien egitea gustatzen zitzaizuna? Zergatik? • Zein lan izan zen atseginena? Zergatik? • Zein lan izan zen desatseginena? Zergatik? • Zein lan iruditu zitzaizun zailena? • Zer egiten zenuen arazoak sortzen zirenean? • Nori eskatzen zenion laguntza arazorik edo zailtasunik aurkitzen bazenuen? • Zertaz zaude harroen egin dituzun lanetan? Zergatik? • Zertaz harrotzen zara gutxien? Zergatik? • Zure ustez, nolako ezaugarriak izan beharko lituzke nagusi on batek? Zergatik? • Horrelako nagusirik izan al duzu? • Nolako ezaugarriak izan behar ditu lankide on batek? Zergatik? • Nolako harremanak zenituen lankideekin, nagusiekin edota mendekoekin? • Oro har, nolako ezaugarriak izan behar ditu langile on batek? Zergatik? • Ze soldata jasotzen zenuen? Egokia irizten zenion? Zergatik? • Zer eman dizu egin dituzun lanetako bakoitzak zure lan-etorkizunerako? Zergatik? • Zein departamentutan lan egin nahi zenuke? Zergatik?

GALDERAK LAN ESPERIENTZIA

Page 31: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

• Nola ezagutu zenuen gure enpresa? • Zergatik lan egin nahi duzu gure enpresan? • Zeintzuk dira zure puntu sendoak? Zergatik? Jarri adibide zehatz bat. • Ze ekarpen uste duzu egin ahal diozula gure enpresari? • Zeintzuk dira zure puntu ahulak ? Zergatik? Jarri adibide zehatz bat. • Karrera-planik egin duzu? Zein da? Zenbat denboratan lortu nahi dituzu zeure helburuak? Ze ekintza-

plan asmatu dituzu helburuok lortu ahal izateko? • Zure prestakuntzan oraindik hutsuneren bat daukazula uste duzu? • Zure ustez, nolako prestakuntza osagarria behar duzu oraindik? • Zein alorretan hobetu behar duzu? • Zer egingo duzu hobetzeko? • Zein departamentutan egin nahiko zenuke lan? Zergatik? • Zein departamentutan ez zenuke lan egin nahiko? Zergatik? • Nolako lanpostuak ez zenituzke inoiz beteko edo zeintzuk dira desatseginenak? Zergatik? • Zergatik uste duzu kontratatu behar zaitugula? • Zu kontratatzea zergatik izan daiteke arrisku bat? • Zer espero duzu lanpostu honetan lortzea? Zer eman ahal dizu profesionalki? Eta pertsonalki? • Zenbat irabazi nahi duzu orain? Eta datorren urtean? • Ordutegi malgua ala finkoa nahi duzu? • Bidaiatzeko arazorik daukazu? • Urtebetez beste leku batean bizitzeko arazorik daukazu? Eta betiko? • Nolakoa izan behar da enpresa ideiala? • Ze ekarpen egin ahal dizu lanpostu honek zure karrera-planean? • Zer da gehien baloratzen duzuna lanpostu batean, egin beharreko lanak, soldata, lankideak…?

GALDERAK INTERESAK ETA NAHIAK

Page 32: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

GALDERAK AISIALDIA

• Zer egiten duzu aisialdian? • Zeintzuk dira zure zaletasunak? • Zer egiten duzu asteburu normal batean? • Nolako filmak atsegin dituzu?, Zein da zinean ikusi zenuen azken

filma? • Nolako liburuak atsegin dituzu? Zein da irakurri duzun azken

liburua? Ze liburu ari zara irakurtzen orain? • Ze egunkari irakurtzen duzu normalean? Zein maiztasunekin

irakurtzen duzu? Ze atal irakurtzen dituzu? Zergatik? • Kirolen bat egiten duzu? Zein? Zergatik? Zer uste duzu ematen

dizula kirol horrek? • Arrisku handiko kirolen bat egin edo egiten duzu? • Zergatik? Zer eman zizun? • Jendearekin egotea atsegin duzu ala hobeto bakarrk? Zergatik? • Zenbat lagun dituzu? Zer bilatzen duzu lagun batengan? Zure

lagunen lagun ona zara? Zergatik? • Zertan egiten dute lan zure lagunek?

Page 33: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

GALDERAK FAMILIAKO HARREMANAK ETA BIZITZA

PRIBATUA • Hitz egidazu zeure buruaz. • Kontaidazu zure bizitzako pasadizo bat, zeinetan arazo bat ondo

konpondu zenuen. • Norekin bizi zara? • Noiz joan ziren gurasoen etxetik? Zergatik? • Ezkonduta zaude? Mutilagunik edo neskalagunik? • Seme-alabarik? Zein adinetakoak? • Zenbat pertsona daude zure pentzutan? • Zertan egiten du lan zure emazte/senar/mutilagun/neskalagunak? • Zer uste du zure bikotekideak edo familiak lan honetaz? • Nolakoa da zure etxea? • Nolakoa da bizi zaren auzoa? • Alokatutako ala erositako etxean bizi zara? • Badaukazu autorik? Zein? Zenbat urte ditu? • Lanaz gain ba al duzu beste diru-sarrerarik?

Page 34: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

GALDERAK FAMILIAREN DATUAK

• Zein da zure aitaren lanbidea? • Zein da zure amaren lanbidea? • Zenbat neba-arreba zarete? Zenbatgarrena zara zu? • Zein lanbide nahi zuten zure gurasoek zuretzat? Zergatik? • Nolako eragina izan dute zure gurasoek, zure ustez, zure

garapenean? Eta ikasketen aukeraketan? • Nolakoa uste duzu izan dela jaso duzun heziketa? • Zertan zara aitaren antzekoagoa? Eta zertan amaren antzekoagoa? • Nolako harremana zeneukan neba-arrebekin? • Zertan egiten dute lan edo zer ikasten dute zure neba-arrebek?

Page 35: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

GALDERAK DATU PERTSONALAK

• Hitz egidazu zeure buruaz • Kontaidazu zure bizitzako pasadizo bat, zeinetan arazo bat ondo konpondu zenuen. • Zer irabaziko du enpresak zu kontratatzen bazaitu, eta ez beste hautagai bat? Ze ekarpen berezi

egingo duzu? • Hautaketa hau egin beharko bazenu eta hautagaia ni banintz, ze ezaugarri nahi zenuke nik

edukitzea? • Jendearekin lan egin nahiko zenuke ala nahiago duzu bakarrik lan egin? • Liderra zara, ala jarraitzailea? Zergatik? • Zein izan da zure bizitzako erabakirik garrantzitsuena? • Definitu zeure burua bost adjektiborekin, eta azaldu zergatik • Zer ikasi duzu zeure akatsetatik? • Zeure burua animalia batekin konparatuz gero, zein zinateke? Zergatik? • Hasten duzuna amaitzen duzu? • Pentsatu …rengan. Nolakoa zaren galdetzen badiot, zer uste duzu erantzungo didala? • Lan guztiak berdin ordainduko balira eta gizartean ospe bera balute, zer izan nahiko zenuke? • Deskribatu zure balio-eskala • Nork ateratzen zaitu zure onetik? • Ondo egiten duzu lo? • Nola erreakzionatzen duzu hierarkiaren aurrean? • Nola txertatzen zara lantalde batean? • Zer iritzi uste duzu atera dudala zuri buruz elkarrizketa honetan?

Page 36: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

EGIN BEHAR EZ DIREN GALDERAK

Ze moduz egin dut elkarrizketa? Zer iruditu zaizu nire hautagaitza? Noiz hasiko naiz lanean? Enpresaren edo lanpostuaren ezaugarri negatiboei buruzko galderak. Zein da lanpostuaren soldata?

(hobe lan-baldintzei buruz galdetzea).

Page 37: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

NOLA JOKATU ITXURA FISIKOA

Irudi egokia eman: janzkera desegokirik ez, baldar

itxurarik ez, profesionaltasunik gabeko estilorik ez … Janzkera lanpostuari eta enpresari egokitu.

Page 38: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

NOLA JOKATU AHOZKO KOMUNIKAZIOA

Hizkuntza: Aberatsa. Originala. Argia. Zehatza: galdetutakoari erantzun. Iradokitzailea: interesa sortu elkarrizketa-egilearengan. Afirmatiboa, positiboa. Soila. Lanarenganako interesa eta gogoa erakusten dituzten iruzkinak eta galderak. Zuka, ez hika. Ez erregutu. Ez mespretxatu (ez inor, ez zeure burua).

Page 39: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

NOLA JOKATU AHOZKOA EZ DEN KOMUNIKAZIOA

Puntualtasuna. Eseri. Agurtu. Eskuak eta besoak. Objektu pertsonalak. Ahotsaren doinua. Begirada / begi-kontaktua. Azkura, dardara…

Page 40: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

AHOLKUAK Azaltzen jakin (tonua, bolumena, ahotsaren garbitasuna, hitz-jarioa...). Adi entzun. Sor daitezkeen zalantzak argitu. Galdetu. Ez saiatu ziria sartzen, baina izan zuhurra. Ikuspegi positiboarekin hitz egin. Ez eman zeure buruari buruzko informazio negatibo edo kaltegarririk. Argudiatu, arazoari garrantzia kenduz, kontrolpean daukazula erakusteko. Ez eman informazio kaltegarririk, eskatzen ez badizute.

Txarto erantzuteko bi modu: Beldurrez ixilik geratzea.

Haserretzea eta oldartzea.

Page 41: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

ELKARRIZKETAREN ONDOKO GOGOETA

Elkarrizketatik irten ondoren, gogoeta txiki bat egin beharko zenuke zeure portaera aztertzeko.

• “Elkarrizketa prestatuta eduki dut?”. • “Pozik irten naiz?” Zergatik. • “Zergatik jarri naiz urduri?”. • “Jarrera pasiboa ala aktiboa izan dut?”. • “Neure buruari buruzko informazio negatiborik eman dut?”. • “Zer atsegin izan du gehien elkarrizketa-egileak niri buruz?”. • “Zer ez zaio gustatu?”. • “Lanpostuarenganako motibazioa eta gogoa erakusi dizkiot elkarrizketa-egileari?”. • “Galderarik egin dut? Galdera egokiak ziren?” • “Ze galdera zail egin didate eta nola erantzun dut?”. • “Galdera zailen batek, aurreikusgarria zen arren, ustekabean harrapatu nau?”. • “Zein akats zuzendu behar ditut hurrengo elkarrizketetan?”. • “Nolako jokabideak mantendu eta errepikatu behar ditut hurrengo elkarrizketetan?”. • “Zer ikasi dut elkarrizketa honetan?”.

Page 42: AURKIBIDEA · 2013-06-27 · HELBURUAK ELKARRIZKETA-EGILEAREN HELBURUAK • Lanpostuak zer eskatzen duen ba ote dakizun jakitea, eta hori egin ahal eta nahi duzun jakitea. • Lanposturako

“ Baliteke zure arloan jenio bat izatea. Baina horrek ez du garrantzirik, ezin badiozu pertsona egokiari sinetsarazi zu enpresan sartzea DENENTZAT onuragarria izango dela”.