2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak...
Transcript of 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak...
1
2015EKO GARAGARRILAREN 16AN EGINDAKO APARTEKO UDAL
BILKURA
Herria: Bakio
Tokia: Bakioko Udaletxea
Eguna eta ordua: 2015 garagarrilaren 16an, arratsaldeko 7:00etan
BATZARKIDEAK:
Lehendakaria: - AMETS JAUREGIZAR BARAIAZARRA ANDREA
Zinegotziak:
- MARÍA ISABEL BARTUREN LASA ANDREA
- EGOITZ ABIO ARRILLAGA JAUNA
- AITOR IBARZABAL BARTUREN JAUNA
- AITOR APRAIZ IMATZ JAUNA
- IKER MURUAGA GOIKOETXEA JAUNA
- JOSÉ LUIS MARÍA URRUTIA BILBAO JAUNA
- JOSÉ ANTONIO ABIO ERKOREKA JAUNA
- GORKA AZAOLA LÓPEZ DE GEREÑO JAUNA
- ALAIN GÓMEZ BILBAO JAUNA
- JOSU GARAI VARA JAUNA
Helburua: Lehenengo deialdian, udalaren aparteko bilkura egitea. Era berean, kontuan
hartu behar da Juan Francisco Eiguren Kortazar idazkariak bilkura horretako zinegotziei
deitu deutsela legeak agintzen dauanaren arabera.
Idazkari jaunak batzarrari hasikera emoteko legezko “quorum”a dagoala egiaztatu eta
udalbatzako gaiak eztabaidatzen hasi aurretik, Amets Jauregizar alkate andreak oharpen
modura ondoko hau adierazo dau:
Lehenengo eta behin bildutako jendeari ongi etorria emon gura dot eta bilkurari hasikera
emon aurretik hiru ohar honeek egin gura neukez:
Ez deusku aurkezpena prestatzeko denborarik emon, baina gure asmoa da hurrengo
udalbatzetan informatika euskarriaren bidez, udal gobernuaren proposamenen barri
emon, bai eta udalbatzaren saioaren barri be, beti be saio horreen jarraipena errazteko
asmoz.
Horrezaz gain, udalbatzak grabau egingo doguz eta udalbatzarrera bertaratu ez danak be
udaleko web orrian udal saioaren edukia eskuratu ahal izango dau. Hasteko, gaur grabau
egingo dogu eta bideoa www.bakio.org jendearen eskura egongo da.
2
Eta azkenik, udal gobernu honek jakinarazo gura dau udalbatzak amaitu eta berehala
edozein herritarrek galderak edo eritxiren bat emoteko aukerea izango dauala.
Ostean, alkate andrearen lehendakaritzapean ondorengo gai honeek eztabaidatu eta erabagi
dira:
1.- UDALAREN ERAKETARI BURUZKO AKTA ONETSI, HALA BEHAR
BALITZ.
Gaurko batzarraren eguneko aztergaien zerrendagaz batera bialdu jake zinegotziei 2015eko
bagilaren 13an udala eratu eta alkatea izendatzeko egindako ohiko bilkuraren aktea, eta
zinegotziek akta hori aho batez onartu dabe.
2.- TALDE POLITIKOEN ERAKETAREN ETA BOZEROALEEN
AUKERAKETAREN BARRI EMON.
Toki Erakundeetako Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko
Araudiaren 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, idazkari jaunak EAJ-PNV, EH-BILDU
eta BAKIOBAI talde politikoen eraketaren barri emon dau, hurrenez hurren. Hori guztia
jakinda, udalaren osoko bilkura talde horreen eraketaren jakinaren ganean geratu
da. Horrela bada, udal talde politikoak era honetara geratu dira osotuta:
EAJ/PNV:
- AITOR APRAIZ IMATZ
- IKER MURUAGA GOIKOETXEA
- JOSÉ LUIS MARÍA URRUTIA BILBAO
- JOSÉ ANTONIO ABIO ERKOREKA
- GORKA AZAOLA LÓPEZ DE GEREÑO
Talde horretako bozeroaleak:
Titularra:
AITOR APRAIZ IMATZ
Ordezkoak:
IKER MURUAGA GOIKOETXEA
EH-BILDU:
- AMETS JAUREGIZAR BARAIAZARRA
3
- MARÍA ISABEL BARTUREN LASA
- EGOITZ ABIO ARRILLAGA
- AITOR IBARZABAL BARTUREN
Talde horretako bozeroaleak:
Titularra:
AMETS JAUREGIZAR BARAIAZARRA
Ordezkoak:
1) MARÍA ISABEL BARTUREN LASA
2) EGOITZ ABIO ARRILLAGA
BAKIOBAI
- ALAIN GÓMEZ BILBAO
- JOSU GARAI VARA
Talde horretako bozeroaleak:
Titularra:
ALAIN GÓMEZ BILBAO
Ordezkoa:
JOSU GARAI VARA
3.- INFORMAZINO BATZORDE IRAUNKORRAK SORTU ETA OSOTU ETA
BATZARTUKO DIRAN EGUNAK ETA ORDUAK ZEHAZTU ETA
INFORMAZINO BATZORDEETAKO BURUAK IZENDATU.
Lehenengo eta behin, Toki Erakundeetako Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide
Juridikoari buruzko Arautegiaren 124 eta 127. artikuluen arabera, Amets Jauregizar alkate
andreak, talde politiko bakotxari bialdutako idatzian lau Informazino Batzorde Iraunkor
sortzeko proposamena egin dau, zehaztuz, batetik, batzorde bakotxa bost kidek osotuko
dabezala (2 EAJ/PNV, 2 EH-BILDU eta 1BAKIOKAI); eta, bestetik bilerak egingo diran
egunak eta orduak.
Jarraian, talde politikoen bozeroaleek informazino batzorde horreetan parte hartuko
dabezan zinegotzien izenak emon dabezan ezkero, batzordeak era honetara geratu dira
finkatuta:
4
Informazino Batzorde Iraunkorrak:
OGASUN ETA KONTUEN INFORMAZINO BATZORDE BEREZIA
KIDE KOPURUA: 5
José Antonio Abio eta Aitor Apraiz, EAJ/PNV talde politikokoak
Aitor Ibarzabal eta Amets Jauregizar, EH-BILDU talde politikokoak
Alain Gómez, BAKIOBAI talde politikokoa
Batzordeburutza ondoko zinegotziari eskuordetzeko proposamena: Aitor Ibarzabal
Barturen.
Bilera eguna eta ordua: hileko bigarren asteko eguenean, arratsaldeko 7:30ean.
Batzordeak jorratuko dauzen arlo eta gaiak:
- Udalbatzeak onartu beharreko aurrekontuen eta aurrekontuez kanpoko kontuen
inguruko ikerketak, azterketak eta txostenak.
- Era guztietako ekonomia eta ogasun gaiak.
- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta
turismoa).
ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA
KIDE KOPURUA: 5
Iker Muruaga eta Gorka Azaola, EAJ/PNV talde politikokoak
Isabel Barturen eta Amets Jauregizar, EH-BILDU talde politikokoak
Alain Gómez, BAKIOBAI talde politikokoa
Batzordeburutza ondoko zinegotziari eskuordetzeko proposamena: Amets
Jauregizar.
Bilera eguna eta ordua: hileko lehenengo asteko astelehenean, arratsaldeko 7:30ean.
Batzordeak jorratuko dauzen arlo eta gaiak:
- Gizarte zerbitzuak.
- Gazteria, emakumea, etorkinak eta 3. edadea.
- Beharra eta enplegua.
5
BAKIO ERAIKI INFORMAZINO BATZORDEA
KIDE KOPURUA: 5
Iker Muruaga eta José Luis Urrutia, EAJ/PNV talde politikokoak
Egoitz Abio eta Amets Jauregizar, EH-BILDU talde politikokoak
Josu Garai, BAKIOBAI talde politikokoa
Batzordeburutza ondoko zinegotziari eskuordetzeko proposamena: Egoitz Abio
Arrillaga.
Bilera eguna eta ordua: hileko hirugarren asteko astelehenean, arratsaldeko
7:30ean.
Batzordeak jorratuko dauzen arlo eta gaiak:
- Ingurumena.
- Mugikortasuna.
- Urigintza, obrak eta zerbitzuak.
BAKIO BIZI INFORMAZINO BATZORDEA
KIDE KOPURUA: 5
Gorka Azaola eta José Luis Urrutia, EAJ/PNV talde politikokoak
Isabel Barturen eta Amets Jauregizar, EH-BILDU talde politikokoak
Josu Garai, BAKIOBAI talde politikokoa
Batzordeburutza ondoko zinegotziari eskuordetzeko proposamena: María Isabel
Barturen Lasa.
Bilera eguna eta ordua: hileko hirugarren asteko eguenean, arratsaldeko 7:30ean
Batzordeak jorratuko dauzen arlo eta gaiak:
Kulturea eta euskerea.
- Hezkuntzea.
- Kirola.
6
Batzorde horreek osotu ostean, Ametsek berbea hartu eta “Udalaren funtzionamenduaren”
izenpean talde politikoei bialdu deutson proposamenaren gakoa zein dan azaldu dau, era
honetara:
“Herritar arrunt batentzat udalaren funtzionamendua ulertzea gatxa egitea normala da. Eta
funtzionamendu hori ulergarriagoa egiteko eta udalaren gardentasuna bermatzeko, egin
doguna da Bakiok daukazan esparru desberdinak batu eta lau zatitan multzokatu batzorde
bakotxak berari jagokona eztabaidatu daian
Informazio batzordeen helburuak hauek izango dira:
- Udalean gai bakoitzean egiten den lanaren berri eman. Dagoen informazio guztia
landu. Informazioa:
o Udal gobernuak dituen bilera guztien berri emateko konpromisoa hartzen
dugu.
o Egunero gai bakoitzean sortzen diren gauzetaz informatzeko konpromisoa
hartzen dugu.
- Udalean aurrera eraman beharko liratekeena proiektu desberdinak aztertu eta
landu. Proiektuak hiru iturritatik etorri daitezke:
o Herritarren proposamenak.
o Udal talde politikoen proposamenak.
o Udal gobernuak egiten dituen proposamenak.
- Gai bakoitzean osoko bilkurara bideratu beharreko gaiak landu eta bideratu.
(Preplenora bidaliko ditugu bertan zinegotzien guztien artean eztabaidatzeko).
Batzorde hauek nahiz eta zinegotziok osatuko ditugun, herritar desberdinak momentu
puntualetan gonbidatu ahal izango dira. Gaiaren arabera garrantzitsua delako bestelako
ikuspuntuak izatea.
Proiektuak eztabaidatzeko asmoz eta konpartitzeko asmoz, PARTE HARTZEA egituratzeko
konpromisoa hartzen dugu.
Batzorde informatiboetan landutako informazioa:
Lantzen dugun informazio guztia publikoa izango da eta herritarren eskura egongo da.
a. AUDIOAK grabatuko ditugu eta web orrialdean eskegiko ditugu.
b. Akta idatziko dugu eta akta hori web orrialdean publikatuko dugu.
Informazio guztia elkartrukatzeko talde politikook dropbox bat izango dugu bertan
batzordeetako informazioa konpartitzeko. Informazioa konpartitzeaz gain talde
politikoek lan egiteko beharrezko informazioa bertan konpartituko dugu. Talde
politikoek era honetan eskatu dezakete informazioa:
- Alkateari email bitartez informazioa eskatuta.
7
- Eskaera orri bat bete eta sarrera emanez udaletxean.
Eskaria bost eguneko epean erantzun ezean, atzerapena idatziz arrazoitzeko
konpromisoa hartzen dugu.
Gardentasuna eta beste alderdien parte hartzea sustatzeko asmoz KOORDINAZINO
BATZARRA sortzeko konpromisoa hartu nahi dugu. Berau, hileko bigarren asteko
astelehenean egingo da.
Egitura honen helburua alkatearen konpetentzia desberdinak beste talde politikoekin
konpartitzea eta eztabaidatzea da. Ondoko gaiak lantzea proposatzen dugu:
- Hirigintza arloan sortzen diren auziak.
- Dekretuak aztertzea.
- Obra eta zerbitzu proiektuak eztabaidatzea.
- Kontratuak aztertzea eta erabakitzea.
- Herrian dauden arazo desberdinen azterketa egitea.
Egunero sortzen diren arazo eta auzi desberdinak aztertu nahi ditugu batzar honetan.
Horretarako udal gobernutik gai hauen inguruko informazioa konpartitzeko eta
informazio hau eztabaidatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Batzar honen helburua egunerokotasunean sortzen diren arazoei konponbidea ematea
izango da.
Erabakirik hartu beharko bagenu kontzentzuz egitea da helburua. Kontzentzurik egon
ezean bozketa egingo genuke. Bozketan plenoaren proportzioa jarraituko luke.
Alkateak ez du kalitate botoa izango eta banaketa hau izango da:
- EAJ: 2
- Ehbildu:2
- Bakio bai: 1
Horren ostean, Aitor Apraiz zinegotziak, EAJ/PNVren izenean, berbea hartu eta hauxe
adierazo dau:
“Aitatutako informazino batzordeak, gure eritxiz, eskema eta gaien aldetik ondo dagoz,
baina horreri gehitzen badeutsagu Koordinazino Batzarra eta ohiko udalbatzen aurretiko
bilerak, ikusten dogu Bakiok daukan egiturarako batzorde lar sortzen dirala.
EAJ/PNV proposamena da Informazino Batzordeetan zinegotzi guztiak parte hartzea,
horrela danok danagaz jakinaren ganean egoteko aukerea izan daigun, aurreko udal
legegintzaldian lez, eta ez sakabanatuta. Ganera batzarrak goizetan egin beharko
litzatekez, beharra hobeto egiten dalako eta, behar izan ezkero, udal beharginak eskura
egongo litzatekezelako, ganera, arratsaldeak libre izanik beharra eta familia uztartzen
lagunduko leuke,
Koordinazino Batzarrari buruz esan beharra dago hori sortu beharrean badagoala tokiko
araubide legeak ahalbideratzen dauan organo egikaritzagiletariko bat, eta hori da Tokiko
Gobernu Batzordea. Hiru talde politikoak Batzorde hori sortzeko berbea emon genduan
8
udal hauteskundeen aurretik, bai eta hiru talde politikoko ordezkariek osotuko ebela be.
Azken hau organo egikaritzagilea da, hau da, erabagiak hartu daiekezena, eta ez
informatiboa, Koordinazino Batzarra edota Informazino Batzordeak diran modura.
Beraz, ez dakit zergaitik ez dan sortu Batzorde hori, horretarako konpromisioa guztiok
hartu genduanean, eta, horren ordez zergaitik sortu dan Koordinazino Batzarra, beronek,
ganera, ezin dauala erabagirik hartu kontuan hartuta. Edozelan be, guk ez dogu baztertzen
legegintzaldia aurrera joan ala eta, Koordinazino Batzarrak funtzionatu ezik, Tokiko
Gobernu Batzordea sortzeko berriro eskabidea egitea.
Azkenik dino EAJ/PNV taldearen partetik Aitor Apraiz eta José Antonio Abio zinegotziak
arituko dirala Koordinazino Batzarrean”.
Jarraian, Alain Gomez zinegotziak, BakioBai taldearen izenean, hauxe adierazo dau:
“Batetik, Informazino Batzordeak, udalbatzaren aurretiko bilerak eta koordinazino
batzarra, batzorde asko diran ezkero, behar asko eskatuko dabenik ez dogu zalantzan
jarten, eta Aitorrek hor arrazoia dauka. Baina, hori guztiori akuilua izango da udal
legegintzaldi honetan daukagun beharrari aurre egiteko. Eta horretarako, uste dogu,
Informazino Batzordeetan talde politikoak eta landu beharreko gaiak ondo egituratuta
dagozala. Horrenbestez, ikuspuntu horretatik alkate andreak egindako proposamenagaz bat
gatoz
Bestetik, egia da Tokiko Gobernu Batzordea sortzeko konpromisoa sinatu genduala. Baina,
harrezkero, EH-Bildugaz hartu-emonak izan eta udalaren funtzionamendurako proposatu
euskun egiturea, eta horren barruan Koordinazino Batzarra, begin onez ikusi genduan. Izan
be, Batzar horren barruan udal eskumeneko hainbat gai eztabaidatzea proposatzen da, eta
horrek Tokiko Gobernuaren Batzordea beharrezkoa izatea egiten dau. Egia da, Batzorde
hori toki araubidearen legean, osaketari, eskumenei eta funtzionamenduari jagokenez, ondo
zehaztuta dagoala, administrazino-egintzak kaleratzeko eskumena be badauka-eta,
Koordinazino Batzarrak ezin izango dauana egin. Bada, legearen aldetik Batzorde hori
hain zorrotz zehaztuta egoteak (esaterako, hamabostetik behin egin behar dira batzarrak,
eta horreri gehitzen badeutsagu gainontzeko Informazino Batzordeak, sortuko dan
beharraren zamak ezinezko egingo leuke Tokiko Gobernu Batzordea behar dan lez
jarraitzea) bultzatu euskun Koordinazino batzarraren alde egitera, hau da,
funtzionamenduari jogokonez, bestea baino malguagoa dalako.
Ganera, Koordinazinoaren Batzarraren funtzionamendua begi onez ikusi genduan, ze
bertan eztabaidatuko diran gaiak talde politikoen artean adostu egingo diralako, eta
alkateak ez dau kalidadezko botorik erabiliko. Hasteko, EH-Bilduren proposamena ona
dala deritxogu, baina funtzionatu ezik udal antolakuntzari buruzko beste neurriren bat hartu
beharko dala argi daukagu”.
Horren ostean, alkate andreak hauxe adierazo dau:
9
“Informazino Batzordeak, Koordinazino batzarra eta ohiko Udalbatza aurretiko bilera
arratsaldeko 7:30ean egitea proposatzen dogu; izan be, guk betidanik aldarrikatu dogu
arratsaldez egitea. Bizitza familiarra eta beharra uztartzeko orduan arratsaldez batzarra
egitea oztopoa izan leitekela-eta esan beharra dago batzordeak goizez egiteak arazoak
ekarri daikezela, zinegotziren baten batek bilerara joateko beharreko baimena lortu ezin
izanagaitik edo lortzea komeni ez izanagaitik. Horregaitik, pentsau dogu batzarrak
arratsaldez egitea hobea dala.
Udal teknikoen parte hartzearen beharrizanari buruz hauxe: batetik, edozein zinegotzik,
goizez, edozein udal teknikoari udalagaz zerikusia daukezan galderak egin ahal izango
deutsoz; eta, bestetik, batzarrean gai zehatz bateri edo batzuei buruz berba egiteko udal
teknikoaren agerpena beharrezkoa izan ezkero, tekniko horreri batzarrean agertzeko
aurretiaz abisau eta uste dogu ez leukela izango ezelako arazorik.
Bakioko udal funtzionamendurako egitura egokiena eta eraginkorrena diseinatu dogula-eta
gagoz udal zabal bat eratzeko asmoz; baina, dana dala, gure proposamena ez da inposizino
bat, alderantziz, hemendik denbora batera ikusiko bagenu batzordeei buruzko aldaketak
egiteko beharrizana dagoala, ez geunke arazorik izango danon artean egin behar diran
aldaketak aztertu eta udalbatzan erabagitzeko.
Toki Gobernu Batzordearen ganean hauxe: egia da hiru aldeon artean konpromisoa hartu
gendula organo hori sortzeko, baina, gaia ondo aztertu ostean pentsau genduan udalaren
funtzionamendurako egokiagoa zala koordinazino batzordea sortzea; izan be, horretarako
arrazoiak ondo azaldu dauz Alainek. Ganera, batzorde hori ez sortzeko arrazoietako bat
izan da 2011ko pleno baten EAJk eta PNVk, aho batez, ordura arte indarrean egoan Toki
Gobernu Batzordea bertan behera ixteko hartutako erabagia, izan be, legeak ez deusku
Batzorde hori eratzera behartzen. Beraz, horrek bultzatu deusku egitura alternatibo bat
sortzea.
Informazino Batzordeetan zinegotzi guztiak egoteko EAJren proposamenari buruz, esan
beharra dago, horreetan ez, baina ohiko udalbatzaren aurretiko bileretan bai hartuko dabela
zinegotzi guztiak parte. Batzarra hileko laugarren asteko astelehenean izango da”.
Azkenik, EH-Bildu talde politikoa osotzen daben 4 zinegotzien (Amets Jauregizar
Baraiazarra, María Isabel Barturen Lasa, Egoitz Abio Arrillaga, Aitor Ibarzabal Barturen)
eta BakioBai talde politikoa osotzen daben 2 zinegotzien (Alain Gómez Bilbao eta Josu
Garai Vara) aldeko botoagaz, eurok bertaratutako gehienak izanik, Bakioko Udalbatzak,
arestian azaldutako “Udalaren funtzionamenduaren” izenpean alkate andreak
aurkeztutako proposamena onartzea erabagi dau, besteak beste, Informazino Batzorde
Iraunkorrak sortzeari eta landu beharreko gaiei jagokenez, bai eta nortzuek osotuko
daben eta bileren egun eta ordutegiari jagokenez be.
EAJ/PNV talde politikoa osotzen daben Aitor Apraiz Imatz, Iker Muruaga Goikoetxea,
José Luis María Urrutia Bilbao, José Antonio Abio Erkoreka, Gorka Azaola López de
Gereño zinegotziek, barriz, abstenidu egin dira, Aitor Apraizek lehen aitatutakoagaitik.
10
4.- UDALAREN OSOKO BILKURAK EGINGO DIRAN EGUNAK ETA
ORDUAK ZEHAZTU.
Alkate andreak aitatu dau udalaren osoko bilkurak egiteko egunak eta orduak erabagi behar
dirala. Horrela, korporazinoko kideek honen inguruan eztabaidatu ostean eta Toki
Araubideko Oinarriak araupetzen dauzan apirilaren 2ko 7/85 Legearen 46. artikuluan
ezarritakoaren arabera, honakoa erabagi da bilkurara bertaratutako zinegotzi guztien aldeko
botoagaz:
Udalaren ohiko osoko bilkurak egitea hilabete bakotxaren azken eguenean, 19:00etan
hasita. Eguena jai eguna izan ezkero bezperan egitea, ordu berean.
Aitor Apraiz zinegotziak abuztuan ia udalbatzarrik egingo da galdetu dau.
Amets Jauregizar alkate andreak dinotso hasikera batean asmoa abuztuan informazino
batzordeak eta ohiko udalbatza egitea dirala, bai eta garagarrilean ohiko udalbatza be,
baina hobeto aztertuko dabela.
5.- KORPORAZINOKO ORDEZKARIAK IZENDATZEA UDALBATZAREN
ESKUMENEKO KIDE ASKOTAKO ORGANOETAN.
Alkate andreak ondorengo organo eta erakundeetan udal ordezkari honeek izendatzeko
proposamena egin dau:
- Urkitza ikastetxe publikoaren Eskola Kontseilua.
Titularra: María Isabel Barturen Lasa.
Ordezkoa: Amets Jauregizar Baraiazarra.
- Gizarte zerbitzuen Mungialde Mankomunidadea.
Titularra: Amets Jauregizar Baraiazarra.
Ordezkoa: María Isabel Barturen Lasa.
- Mungialdeko Gurutz Gorriko Eskualde Biltzarra.
Titularra: Amets Jauregizar Baraiazarra.
Ordezkoa: Aitor Ibarzabal Barturen.
- Bizkaiko Foru Aldundiko Baso Batzordea.
Titularra: Egoitz Abio Arrillaga.
Ordezkoa: Amets Jauregizar Baraiazarra.
11
- Euskal Kostaldea-Bizkaia Costa Vasca.
Titularra: Aitor Ibarzabal Barturen.
Ordezkoa: Amets Jauregizar Baraiazarra.
- Haurreskolak Partzuergoa.
Titularra: María Isabel Barturen Lasa.
Ordezkoa: Amets Jauregizar Baraiazarra.
- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.
Titularra: Amets Jauregizar Baraiazarra.
Ordezkoa: Egoitz Abio Arrillaga.
- “Jata-Ondo” Mendi Nekazaritzako Alkartea
Titularra: Aitor Ibarzabal Barturen.
Ordezkoa: Amets Jauregizar Baraiazarra.
Alkate andreak dino be: proposamen hori EAJ/PNVri eta BakioBari bialdu jaken, eta
eurekaz izan genduzan hartu-emonetan adierazo izan deutsagu ordezkarien izendapenei
buruzko proposamenak egin ahal dabezela, baina EAJ/PNVren proposamenik ez dogu jaso
eta besteak esan euskun ez daukala ordezkaririk izendatzeko asmorik, hori dala-eta EH-
Bilduk bere proposamenari ekin deutso. Hori bai, zehaztuta geratzea gura dogu udal
ordezkariak aitatutako erakundeetan aurkeztuko dauan proposamena jagokon Informazino
Batzordeak proposatutakoa izango dala eta, ostean, erakunde horreek hartutako
erabagiaren barri jagokon Informazino Batzordean azaldu eta eztabaidatuko dala be.
Ostean, Aitor Apraiz zinegotziak hauxe adierazo dau: ordezkarien izendapen horreek ez
dau udal hauteskundeetan izandako emoitza irudikatzen. Uste dogu ordezkariak hiru
taldeak izan beharko leukezela eta egia da BakioBai ezetza emon dauala bere aldetik
ordezkaririk proposatzeari, baina EAJ/PNVk, behintzat, bai gura dau ordezkariak
proposatu, eta ikusten gara guztiz kanpo.
Alkate andreak erantzun deutso esanez, batetik, udal ordezkariek erakundeetan aurkeztuko
daben proposamena aurretiaz Informazino Batzordeak proposatutakoa dan neurrian, uste
dogu horrek udaleko hiru talde politikoen parte hartzea bermatzen dauala; eta, bestetik,
ados dagoala Aitorrek dinoenean EH Bilduk proposatutako izendapenok ez dabela udal
hauteskundeetan izandako emoitza islatzen, baina, egia be badala ez dogula jaso
EAJ/PNVren proposamenik.
Dana dala, Ametsek dino be: prest gagoz Mungialdeko Gurutz Gorriko eskualde Biltzar eta
Bizkaiko Foru Aldundiko baso batzorderako udal ordezkariak EAJ/PNVkoak izatea, beste
12
erakundeetan, barriz, EH Bildu taldekoak izatea gura geunke, esaterako, Urkitza ikastetxe
publikoaren Eskola Kontseiluan uste dogu udal gobernuko ordezkaria egon behar dala,
gure ustez, hezkuntza lantzeko organo oso garrantzitsua dalako.
Aitor Apraizek erantzun deutso esanez EAJ udalean daukan ordezkaritza kontuan hartuta,
aitatutako zortzi erakundeetan ordezkari bi barik lau eukitea jagokola, eta euren
proposamena hori dala.
Alkate andreak dinotso proposamen hori bitxia dala ze 2011-2015 udal legegintzaldirako
Udalbatzan 2011n erakundeetako ordezkariak izendatu ziranean Bilduk EAJk orain egin
dauan proposamena egin ebala (EAJk 6 zinegotzi eukazan eta Bilduk 5), baina guk
ordezkari bi izendatzea proposatu deutsagu behintzat, eta eurak, orduan, aukera hori ez
eben emon.
Azkenik, arestian aitatutako organo eta erakunde bakotxean izango diran ordezkariak
izendatzeari ekin deutsoe, ondorioz, emoitza hauxe izanik:
EH-Bildu talde politikoa osotzen daben 4 zinegotzien (Amets Jauregizar Baraiazarra,
María Isabel Barturen Lasa, Egoitz Abio Arrillaga, Aitor Ibarzabal Barturen) eta BakioBai
talde politikoa osotzen daben 2 zinegotzien (Alain Gómez Bilbao eta Josu Garai Vara)
aldeko botoagaz, eurok bertaratutako gehienak izanik, Bakioko Udalbatzak, organo eta
erakunde bakotxean izango diran ordezkariei jagokenez, arestian zehaztutako alkate
andrearen proposamena onartu dau
EAJ/PNV talde politikoa osotzen daben Aitor Apraiz Imatz, Iker Muruaga Goikoetxea,
José Luis María Urrutia Bilbao, José Antonio Abio Erkoreka, Gorka Azaola López de
Gereño zinegotziek, barriz, izendapen horreen kontrako botoa emon dabe, Aitor Apraizek
lehen aitatutakoagaitik.
6.- ALKATEAREN EBAZPENEN BARRI EMOTEA, BETI BE
ALKATEORDEAK IZENDATZEARI JAGOKENEZ
Alkate jaunak ondorengo gaien inguruan hartutako ebazpenen barri emon deutso
korporazinoari:
Alkateordearen izendapena:
Toki Erakundeetako Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko
Araudiaren 46. artikuluak emondako ahalmen eta eskumenen arabera, alkate jaunak,
bagilaren 17ko 129/2011 dekretuaren bidez, alkateorde honeek izendatu dauz:
Lehenengoa: María Isabel Barturen Lasa
Bigarrena: Egoitz Abio Arrillaga
Hirugarrena: Aitor Ibarzabal Barturen
13
Alkateordeak alkatearen zeregin guztiak hartu behar izango dauz honako kasu honeetan
guztietan: batetik, alkateari bere zereginak betetzea ezinezko egingo jakon ausentzia,
gaixotasun edo beste trabaren bat egon ezkero; bestetik, alkatetza bete barik dagoan
kasuetan, harik eta alkate barria bere karguaz jabetu arte.
7.- ALKATETZAREN ERABATEKO DEDIKAZINOARI BURUZKO ERABAGIA
HARTU.
Atoan, Amets Jauregizar alkate andreak hauxe dino:
“Udalbatzarrera dakargun proposamena, hau da, ez da guk bilatu dogun egoera idilikoa,
beti esan dogu Bakion alkate karguak erabateko dedikazinoa izatea eztabaidatu eta aztertu
beharra legokela, eta umiltasunez hemen jarri nahi dogu gure kontraesan hau, hona
dakargun proposamena dala eta. Egunen batean Bakiok daukazan arazo desberdinak neurri
handi batean konponduko balitz, eta udalak egoera normalean jardun, alkate edo zinegotzi
karguak erabateko dedikazinoa izateak ez leuke eukiko zentzurik.
Udalbatzara ekarri dogun proposamena aurretiaz ondo aztertuta egindakoa da. Eta hainbat
kontu ipini doguz mahai ganean, eta kontu horreek bultzatu deuskue proposamena egitera,
alde batetik, udal gobernua udalean ez da gehiengoa; eta bestetik, beste arrazoitariko bat
erabateko dedikazinoari buruzko proposamena egiteko da guk behin eta barriro aldarrikatu
dogula kudeaketa eredu baten aldaketa egitera gatozela eta, beraz, udal honen
funtzionamendua errotik aldatzera gatozela, eta aldaketa hau integrala izan beharko da.
Beraz, horrek eskatuko dauan beharra gauzatzeko egin beharko dan esfortzua eroan gaitu
proposamen hori egitera, erabateko dedikazino figura hori gure gustukoa ez izan arren,
goian aitatu dogun modura.
Esan behar dot be bai Alkatea izan arren, ez nazela ez gerentea ez gestorea, beraz, alkate
karguan jarduteko soldata duin bat besterik ez dot behar. Eta soldata hori ez da izango
aurreko legegintzaldia indarrean egon dana, beraz soldata horren zenbatekoa zainpetuta
dagoan aurrekontu partidea %42,50 murriztu beharko dogu. Ganera Bakioko udalaren
egoera ekonomikoa kontuan hartuz ezin da proposatu dogun soldata baino handiagoa
ipini”.
Hasteko, Aitor Apraiz zinegotziak ondoko hau adierazo dau:
“Ondo ikusten dogu alkate andrea karguan erabateko dedikazinoan jardutea, uste dogulako
beharrezkoa dala.
Soldataren zenbatekoari jagokonez, uste dogu karguak eskatzen dauan araberakoa izan
behar dauala, eta alkatea udal-burua da eta, beraz, udalaren jardueragaz zerikusia daukan
arduradun nagusia, eta, hori dala-eta, ardura eta soldataren zenbatekoaren artean
proportzionaltasuna gorde behar da. Hau da, karguaren ordain-saria kalkulatzeko orduan,
14
ez da logikoa norberaren egoerea edo burutazinoak neurri-gailu modura erabiltea, ordain-
saria karguan eskatzen dauan ardurearen araberakoa izan behar dalako, esan dogun lez.
Horrezaz gain, gu ez gara inor esateko soldata bat duina dan ala ez, horretarako, lehen
EUDELen soldaten baremoei buruzko gomendioak egozan (orain Foru Aldundiak
ezarritakoak), soldatea baremo horren barruan egon ezkero bidezkoa izango da”.
Alain Gomez, BakioBairen izenean dino:
“Uste dogu alkate andreak erabateko dedikazinoa izan behar dauala, Bakioko udalaren
egoera ekonomiko kaskarra kontuan hartuz hori zuzentzeko egin beharko dan beharra dala-
eta. Dana dala ez dogu ondo ikusten erabateko dedikazinoa Bakion ohiko bihurtzea, hau da
betiko, denboraren poderioz unez une aztertu beharreko gaia dalako.
Ez gagoz ados aurreko legegintzaldian alkateak kobratzen eban soldatearen zenbatekoagaz,
ezta Aitorrek esandakoagaz be, hau da, erantzukizunaren eta soldataren loturaz, zergaitik
eta, erantzukizuna pertsoneak beren berean daukan zerbait da eta, eta ez soldateak
ipinitako. Hau da, erantzukizuna pertsonearen borondateari jagoko”.
Aitor Apraizek eta Alain Gomezek soldataren ganean eztabaida izan dabe.
Segiduan zinegotziek botoa emoteari ekin eta emoitza hauxe izanda:
Horrenbestez, EH_Bildu talde politikoa osotzen daben 4 zinegotzien (Amets Jauregizar
Baraiazarra, María Isabel Barturen Lasa, Egoitz Abio Arrillaga, Aitor Ibarzabal Barturen)
eta BakioBai talde politikoa osotzen daben 2 zinegotzien (Alain Gómez Bilbao eta Josu
Garai Vara) aldeko botoagaz, eurok bertaratutako gehienak izanik, Bakioko Udalbatzak,
alkate andrearen proposamena onartu dau
“Udal honetan dagozan gai korapilotsuak kontuan izanik, indarrean dagozan hainbat
zerbitzuren jarraipena arretaz egiteko betebeharra ikusirik, biztanleria kopuruari
jagokonez urte barruan herrian izaten diran gorabeherak aintzat harturik eta
kudeaketa ereduaren aldaketa integrala egin behar dala aurreikusirik.
Bizkaiko toki korporazinoetako kideek ordainsariengaitik eta berteratzeengaitik jaso
daikiezan gehieneko mugak arautzen dauzan Bizkaiko Foru Aldundiaren bagilaren
9ko 81/2015 Foru Dekretua kontuan hartuz, hauxe:
LEHENENGOA. Bakioko Udaleko alkate-karguak bere funtzinoak erabateko
dedikazinoaren pean egitea.
BIGARRENA. Horren truke, behean aitatzen dan ordainsaria onartzea alkate
andrearen karguari begira. Izan be, ordainsaria hamalau ordainsariren bidez
ordainduko da, euretariko hamabi, urteko hile bakotxari jagokonez eta, beste biak,
barriz, bagilako eta abenduko hilei. Ganera, Gizarte Segurantzako araubide
15
orokorrean alta hartuko dau. Bestalde, korporazinoak ezinbestean hartu behar dauz
bere gain enpresa-kuoten ordainketak.
— Alkatearen karguak jasoko dauan urteko ordainsari gordina 30.170 eurokoa
izango da.
HIRUGARRENA. Erabagi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
EAJ/PNV talde politikoa osotzen daben Aitor Apraiz Imatz, Iker Muruaga Goikoetxea,
José Luis María Urrutia Bilbao, José Antonio Abio Erkoreka, Gorka Azaola López de
Gereño zinegotziek, barriz, abstenidu egin dira, Aitor Apraizek lehen aitatutakoagaitik.
8.- 2015-2019 UDAL LEGEGINTZALDIAN, ZINEGOTZIEK UDAL
ORGANOETAN PARTE HARTZEAGAITIK JAGOKEZAN DIRULAGUNTZAK,
BAI ETA UDAL TALDEEI JAGOKEZAN DIRU SARIAK BE ONARTU.
Hasteko, Amets Juaregizar alkate andreak dino EH-Bilduren proposamena izan dala
aurreko legegintzaldian udal organoetan parte hartzeagaitik onartutako dirulaguntzak eta
udal taldeei jagokezan diru sariak errespetatzea, baina, astelehen honetan, BakioBaik beste
proposamen bat azaldu deuskun ezkero, eta eztabaidatzeko astirik ez dagoan ezkero be,
onena erabagirik ez hartzea izango litzatekela, harik eta gaia behar dan modura landu arte.
Josu Garay zinegotziak, BakioBairen proposamenaren nondik-norakoa azaldu dau.
Azkenik, Udalaren Osoko Bilkurak ez dau izenburuan aitatutako gaiari buruzko erabagirik
hartu.
9.- KONTRATAZINO MAHAI IRAUNKORRA SORTU.
Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 320. artikuluan
eta 817/2009 Errege Dekretuaren (ED) 21. artikuluan kontratazio-mahaiei buruz
ezarritakoa betez, Bakioko Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:
1) Honako honeek − udal honetako funtzionario eta zinegotzien artean − organo
honen Kontratazino Mahaiko kide izendatzea modu iraunkorrez eta
organoaren ahalmen arloko kontratu guztietarako:
Titularrak
16
- Mahaiburua: Amets Jauregizar Baraiazarra, alkate andrea
- Mahaikideak: Juan Francisco Eiguren Cortazar, idazkari-kontuhartzailea;
Xabier López Querejeta, aparejadorea; eta José Luis María Urrutia Bilbao
eta Alain Gómez Bilbao zinegotziak.
- Idazkaria: Itxaso Urazurrutia Bilbao, funtzionarioa.
Ordezkoak
- Mahaiburuarena: María Isabel Barturen Lasa, alkateordea.
- Mahaikideenak: Jasone Barruetabeña Longaray, funtzionarioa; eta Iker
Muruaga Goikoetxea eta Josu Garay Vara zinegotziak.
- Idazkariarena: Itziar Mezo Urrutia, funtzionarioa.
2) Kontratazio Mahaiaren osaeraren berri ematea honako aldizkari ofizial
honetan: Bizkaiko Aldizkari Ofizialean
3) Kontratazio Mahaiaren funtzionamenduari buruzko ondorengo arau
espezifikoak onartzea, aplika dakizkiekeen arau orokorrak kaltetu gabe.
1. Kontratazio Mahaiko bilkurakideen gutxieneko kopurua 817/2009
EDko 21-7. artikuluan xedatutakoaren menpe egongo da.
2. Mahaiak bilkurakideen botoen gehiengo soilez hartuko ditu bere
erabakiak eta ez da abstenitzerik egongo.
3. Mahaiak egiten dituen bozketetan berdinketa egonez gero, berriro
bozkatuko da eta, horretan ere, berdinketa izanez gero, mahaiburuak
erabakiko du.
4. Mahaiaren bilkurak egiteko beharrezkoa da aurretiaz mahaiburuak
idatzizko deialdia eta gai-zerrenda egitea.
10.- BAKIOKO UDALEKO ALKATE ETA ZINEGOTZIEN JARDUNERAKO
KODE ETIKOAREN DEKALOGOA ONARTU.
17
Amets Jauregizar alkate andreak bialdutako kode etiko hori zinegotzi guztiak eskura
daukien ezkero, zinegotziek botoa emoteari ekin deutsie eta Udalaren Osoko Bilkurak, Bakioko Udaleko alkate eta zinegotzien jardunerako kode etikoa onartu egin dau, aho batez.
Eguneko aztergaien zerrenda barruan gai gehiagorik eztabaidatu eta erabagitzeko ez
dagoanez, alkate jaunak batzar hau 20:15ean emon dau amaitutzat, eta horrelaxe egiaztatu
dau idazkariak.
Alkatea Idazkaria