2 Gaia - Joko Alternatiboak

7
Joko alternatiboak San Felix Ikastetxea HEZIKETA FISIKOA IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolás 2012/2013 2. GAIA: JOKO ALTERNATIBOAK Ikaslearen izen abizenak: Kurtsoa:DBH 1 Hiruhilabetea: 1 Data: 1.- SARRERA . Zeintzuk dira joko alternatiboak? Esan daiteke, material ez konbentzionalez osatua egoteaz gain, edozeinek praktikatzeko modukoa eta aisialdiaz eta denbora libreaz gozatzeko baliogarria izan beharko lukeela kirol alternatiboak. 2.- ZEINTZUK DIRA AMANKOMUNEAN DITUZTEN EZAUGARRIAK? Material ez konbentzionalak erabiltzea. Ohiko instalazioetan praktikatzea edo leku ezberdinetara moldatu ahal izatea. Jarduera errazekin ikasteko modukoa. MALGUTASUNA: Arauetan, jolas eremuan, partaide kopuruan, iraupenean, etab,... LUDIKOTASUNA: Jolasean perfekzionatzeaz gain, primeran pasatzeko modukoa. HEZKIDETZA: Hasieran behintzat, ez dago sexu bien arteko ezberdintasunik. 3.- JOKO ALTERNATIBO MOTAK Andrea Doce Nicolas 1

Transcript of 2 Gaia - Joko Alternatiboak

Page 1: 2 Gaia - Joko Alternatiboak

Joko alternatiboak

San Felix Ikastetxea HEZIKETA FISIKOA

IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolás 2012/2013

2. GAIA: JOKO ALTERNATIBOAK

Ikaslearen izen abizenak:Kurtsoa:DBH 1 Hiruhilabetea:1 Data:

1.- SARRERA . Zeintzuk dira joko alternatiboak?

Esan daiteke, material ez konbentzionalez osatua egoteaz gain, edozeinek praktikatzeko modukoa eta aisialdiaz eta denbora libreaz gozatzeko baliogarria izan beharko lukeela kirol alternatiboak.

2.- ZEINTZUK DIRA AMANKOMUNEAN DITUZTEN EZAUGARRIAK?

Material ez konbentzionalak erabiltzea. Ohiko instalazioetan praktikatzea edo leku ezberdinetara moldatu ahal

izatea. Jarduera errazekin ikasteko modukoa. MALGUTASUNA: Arauetan, jolas eremuan, partaide kopuruan,

iraupenean, etab,... LUDIKOTASUNA: Jolasean perfekzionatzeaz gain, primeran pasatzeko

modukoa. HEZKIDETZA: Hasieran behintzat, ez dago sexu bien arteko

ezberdintasunik.

3.- JOKO ALTERNATIBO MOTAK

Andrea Doce Nicolas 1

Page 2: 2 Gaia - Joko Alternatiboak

Joko alternatiboak

4.- MALABAREAK

4.1- Malabareen nondik norakoak

Antzina, zenbait kulturatan, emakumeek egiten zuten jolasa dela esan daiteke. K.a. 1900. urtea baino lehenagoko Egiptoko zenbait iruditan ikusten da hori. Antzinako tribuetako aztiek ere euren ahalmena eta jakituria besteen aurrean azaltzeko erabili ohi zituzten malabarak.

Malabar hitza Hego Pazifikoan dauden Malabar irletatik datorrela diote. Juggler deitzen zaio ingelesez malabaristari; izan ere, erdi aroko juglareak ere komedianteak, saltinbankiak, ilusioz betetako malabaristak ziren azken batean.

XIX eta XX. mendeetan malabaristek zirkoetan erakusten zuten beren trebezia. XX. mendearen erdialdera, ordea, herrikoiagoak egin eta erraz hedatu ziren.

4.2- Jolasa bera

Malabar jolasak objektu bat edo gehiago jaurti edo pasatzean oinarritutako jolasak dira, beti ere horien kontrola galdu gabe. Esku artean daukagun lan honetan, eskuak soilik erabiliko ditugun arren, malabar jolasetan objektuak kontrolatzeko beste gorputz atal hauek ere erabili ahal izango ditugu: hankak, belaunak, ukondoak eta burua bera ere bai.

Malabar jolasa erritmo kontua dela konprenitzea ezinbesteko printzipioa da. Jar ezazu zuk zeuk egoki deritzozun erritmoa eta segi adi-adi jarritako erritmoari. Erreparatu arretaz egiten diharduzun horri, eta kontzentratu egiten ari zaren mugimenduak errepikatzean.

Eskuen mugimenduok irmo eta sistematikoak izan behar dute. Hasiera batean malabar gisa erabiltzen ditugun objektuak bertikalean jaurtitzen ikasi behar da. Malabaren antze honetan lehenengo aldiz aritzen denak zuzen-zuzen objektua gorantz bota beharrean aurrerantz jaurtitzeko joera izaten du. Zuzendu beharreko akatsa litzateke hori, objektuak hartzeko aurrerantz mugitu beharrak zaildu egiten baitu istant batean erraza den guztia.

Akats horrek erritmoa galtzea dakar. Horregatik, komenigarria da, hasiera batean behintzat, paretari so jarrita praktikatzea.

Aldez aurretik erabaki zein irudi egin nahi dugun, malabarak jaurtitzeari ekin baino lehen, hain zuzen ere. Malabarerik gabe, eskuekin egin irudia. Irudia ondo egitea lortu ez arren, ez errepikatu denbora luzez ariketa bera.

Andrea Doce Nicolas 2

Page 3: 2 Gaia - Joko Alternatiboak

Joko alternatiboak

4.3- Materiala

Objektu anitzekin ari daiteke malabaren mundu zabalean; jaurti eta airean jaso dezakegun edozein objektuk balio du honetan aritzeko. Dena den, objektu batzuk besteak baino errazago maneiatzen dira, uztaiak eta platerak besteak beste; nahiko meheak izaki eta espazio txikia behar dutenez, airean nekezago joko dute elkar. Mazek edo malabar gisa erabili ohi diren labanek, ostera, aparteko zailtasuna dute: toki bakarretik euts dakieke, kirtenetik, alegia.

Klasikoak izan diren malabaretako objektuetatik aparte, eskuragarriagoak izan daitezkeen objektuekin ere jardun daiteke malabarismoan; amari lapurtutako fruta ale lehorrak, pala zaharrak, plastikozko botilak, zapiak, baloi edo pilotak.

5.- FRISBEE-a

5.1- Historia laburra

Saiatu al zara inoiz pastelen kartoizko azpilak airera bota eta jolas egiten? Xelebrea dirudien arren, jolas xume horretan egon daiteke disko hegalariaren sorrera. William Russel Frisbie-k sortutako Frisbie Pie Company enpresaren tartak jan ostean, iparamerikar koadrila batek pastelen latorrizko azpilekin jolasteari ekin zion. 1946an jada ohikoa bihurtu zen hain jolas xelebrea. Garai hartan, Walter Frederick Morrison izeneko batek estreinako disko hegalaria patentatu zuen. Ez zuen, ordea, arrakasta handirik izan, lurra ukitu bezain pronto apurtu egiten baitzen. 1950ean Wham´O zigiluarekin kaleratu zituzten plastikozko lehenengo Frisbee-ak. Frisbee-aren arrakasta horrek ikerketak egitea, arauak eta gaitasun mailak zehaztea eta abar ekarri zuen. Behin horiek finkatuta, disko hegalaria kirol lez hedatu zen sorlekua izan zen Californiatik Ipar-Amerikako beste estatuetara.

Frisbee-aren Nazioarteko Elkarteak, 1967an, kirol honen arautegia kaleratu zuen. Handik urtebetera, 1968an alegia, Joel Silver-ek eta Buzzy Hellringek ULTIMATE izenarekin ezagutzen den talde jokoa asmatu eta bultzatu zuten. Frisbee-ak izandako gorakadaren eraginez, 70eko hamarkadan Atlantikoa zeharkatu eta Frantziatik barrena Europan zabaldu zen. Euskal Herrira ere hedatu zen gero, eta hemendik Espainiara.

5.2- Jolasa bera

Frisbee-a, jolas moduan, aukera ugari ematen dituen jolasa da, bai bakarka bai taldeka aritzeko. Jaurtitzeko eta hartzeko erak, punteria lantzeko jolasak edo ultimate bezalako taldekako jolasak dauzkagu besteak beste. Frisbee-aren muina jaurtitzen eta hartzen jakitean datza. Jaurtitzeko eta hartzeko era desberdinak ezagutzea eta ikastea oso garrantzitsua da; era horretan diskoa nahierara errazago erabiliko baitugu. Hori guztia kontuan harturik, frisbee-a gure kasa hegan araziko dugu geuk nahi dugun moduan.

5.3- Materiala

Merkatuan era askotako frisbee-ak aurki ditzakegu pisu, tamaina, material... ezberdinetakoak. Frisbee-rik ezagunena disko hegalari zuzena (semirrigido) da;

Andrea Doce Nicolas 3

Page 4: 2 Gaia - Joko Alternatiboak

Joko alternatiboak

polipropietanoz dago egina eta hau izaten da ikastoletan gehien erabiltzen dena; 100-120 gr pisatzen du eta 25 cm-ko diametroa du. Biribilak eta malguak izaten dira eta kolore biziz daude eginak: gorriak, horiak, berdeak...; horrela, hegaldian errazago antzemango ditugu.

6.- INDIAKA

6.1- Jolasa bera

Ondo pasatzeko soilik jolasten dutenekin batera, taldeka antolatuta jokatzen dutenak ere badaude; indiakak eskaintzen digun eremua zabala baita. Indiakaren burua izango da jo beharrekoa. Hegaldian, puntu gorena lortu eta gero, burua aurrera duela eroriko da.

Jolasaren oinarrizko helburua indiaka aurkarien eremuan jausiaraztea izango da. Eskuarekin kolpatu ohi da; horrek, ordea, ez du eragozten indiaka gorputzaren beste atal batzuekin jo ahal izatea. Araututako jolasak, egon badauden arren, guk geuk ere antola ditzakegu nahi ditugun moduan, nahi ditugun arauak erabiliz...

Indarra, trebetasuna eta erresistentzia garatzeko egokia izan daiteke. Sorbaldak, besoak eta hankak neurri berean lantzen dira jolasak eskatzen duen azkartasun eta trebeziagatik. Indiakekin egindako jolasek izan dezakete eragin positiborik erraketa erabiltzea beharrezkoa den kiroletan: tenisean, badminton-ean, ...

NOLA JARRI ESKUA

1.- Kolpea prestatzerakoan, itxita eta estututaedukiko dugu ukabila.2.- Kolpea emateko garaian, ireki egingo dugueskua eta hatzak ahalik eta elkartuen izangoditugu.3.- Kolpea eman eta gero, erdi itxita izango dugueskua; erlaxatuta hain zuzen ere.

Andrea Doce Nicolas 4

Page 5: 2 Gaia - Joko Alternatiboak

Joko alternatiboak

6.2- Jolas eremua

Badminton-eko jolas eremua erabili ohi da.

6.3- Materiala

Gaur egun, merkatuan dagoen eskaintza zabala den arren, garestiak dira oro har guztiak. Beheko hauek dira merkatuan aurkitu ditzakegun indiakak. Aurrerago, ordea, progresio didaktikoaren barruan jaso ditugu garbi asko indiaka mota ezberdinak egin ahal izateko hainbat prozedura.

Turnier: Zazpi zentimetroko diametroa eta biko lodieraduen diskoa da. Barrenean prentsatutako goma-aparradauka, guztia, larruz estalia. Goiko partean hogei zenti-metro luze diren lau luma ditu. Lumak alda dakizkioke.

Play: Hamar zentimetroko luzera eta seiko diametroaduen goma-aparrez egindako diabolo baten antzekoada. Gainerakoa turnier motakoaren antzekoa da. Au-rrekoa baino arinagoa

7.- GOGORATU...

Gogoratu hotz egiten duen egunetan oso garrantzitsua dela beroketa on bat egitea, baita arropa gehiago janztea ere. Horretaz gain, denbora gehiago emango dugu beroketaren atal bakoitzean. Gogoratu hozten den gorputz batek ez duela balio kirolik egiteko.

8.- BA AL ZENEKIEN...?

¿...? Frisbee-arekin lortutako distantzia luzeena 250 metro direla eta, beraz, munduko errekor Guinessa da. Christian Sandström-ek lortu zuen 2002. urtean.

¿...? Mabalareekin, ordea, Chris Bliss-ek 11 ordu egon zen jarraian 3 pilotekin jolasten, munduko errekor Guinessa lortuz.

Andrea Doce Nicolas 5

cualquier lugar