1akta

4
Ordezkaritza Organo Gorenaren ohiko bilera Zehaztasunak Organoa: Joanes Etxeberri BHIko Ordezkaritza Organo Gorena Eguna: 2012/10/21 Tokia: Ikastetxea Hasiera ordua: 17:05 Amaiera ordua: 18:40 Bertaratuak: Bertaratu ezina adierazi dutenak: Gai zerrenda: 1. Aurreko akta irakurtzea. 2. 2011-12 ikasturteko Memoria eta 2012/13 ikasturteko Plana aurkeztea eta onartzea. 3. OOG utzi duten gurasoak ordezkatzea. 4. Eskariak eta galderak. Oharra: Lehenengo eta behin, Zuzendariak OOGko kide berriak aurkeztu ditu: Olatz Maguregi, Guraso Elkartearen ordezkaria; Eztizen Arroitajauregi, ikasleen ordezkaria; eta Jone Perez, udaleko ordezkaria (ez da bertaratu). Eztabaidak eta erabakiak: 1. Aurreko akta irakurtzea Ohi bezala, OOGren azken bileratik gaur egunera bitarteko bilera guztien aktak aurrez bidali zaizkie kideei, behar beste denbora izan dezaten patxadaz irakurtzeko. Idazkariak aurrekontuen laburpena egin du, eta galdetu du zalantzarik dagoen edo norbaitek azalpenik behar duen; ez du inork ezer esan. Beraz, aho batez onartu dira akta guztiak. 2. 2011-12 ikasturteko Memoria eta 2012-13 ikasturteko Plana aurkeztea eta onartzea Zuzendariak bi dokumentuetako puntu nagusiak aztertu ditu. a) Memoria Ikasleen emaitzak. Aurreko urtekoak baino hobeak izan dira: 3 ikaslek bakarrik errepikatu dute, eta beste 2 ikaslek DBHko titulurik gabe bukatu. Guraso batzuek galdetu dute zer dela-eta gainditu duten horren ikasle

Transcript of 1akta

Page 1: 1akta

Ordezkaritza Organo Gorenaren ohiko bilera

Zehaztasunak

Organoa: Joanes Etxeberri BHIko Ordezkaritza Organo Gorena

Eguna: 2012/10/21 Tokia: Ikastetxea Hasiera ordua: 17:05 Amaiera ordua: 18:40

Bertaratuak: Bertaratu ezina adierazi dutenak:

Gai zerrenda:

1. Aurreko akta irakurtzea.2. 2011-12 ikasturteko Memoria eta 2012/13 ikasturteko Plana aurkeztea eta

onartzea.3. OOG utzi duten gurasoak ordezkatzea.4. Eskariak eta galderak.

Oharra: Lehenengo eta behin, Zuzendariak OOGko kide berriak aurkeztu ditu: Olatz Maguregi, Guraso Elkartearen ordezkaria; Eztizen Arroitajauregi, ikasleen ordezkaria; eta Jone Perez, udaleko ordezkaria (ez da bertaratu).

Eztabaidak eta erabakiak:

1. Aurreko akta irakurtzea

Ohi bezala, OOGren azken bileratik gaur egunera bitarteko bilera guztien aktak aurrez bidali zaizkie kideei, behar beste denbora izan dezaten patxadaz irakurtzeko. Idazkariak aurrekontuen laburpena egin du, eta galdetu du zalantzarik dagoen edo norbaitek azalpenik behar duen; ez du inork ezer esan.

Beraz, aho batez onartu dira akta guztiak.

2. 2011-12 ikasturteko Memoria eta 2012-13 ikasturteko Plana aurkeztea eta onartzea

Zuzendariak bi dokumentuetako puntu nagusiak aztertu ditu.

a) Memoria

• Ikasleen emaitzak. Aurreko urtekoak baino hobeak izan dira: 3 ikaslek bakarrik errepikatu dute, eta beste 2 ikaslek DBHko titulurik gabe bukatu. Guraso batzuek galdetu dute zer dela-eta gainditu duten horren ikasle

Page 2: 1akta

gutxik irakasgai eta talde jakin batzuetan. Zuzendaritza azalpenak ematen saiatu da, eta eztabaida txiki bat sortu da Matematika gaiari buruz; Matematika irakasle batek mintegi bileretan iritsitako ondorioen berri eman du.

• Departamentu didaktikoak. Zehaztu da zer neurritan lortu diren aurrez ezarritako helburuak.

• Proiektuak. Zuzendariak nabarmendu du oso garrantzitsuak direla ikastetxearentzat, eta oso positiboki balioesten dituztela: HNP, Agenda 21, Osasun Proiektua, IKT Ikastetxe Eredua… Aniztasunaren trataerarekin loturiko proiektuei dagokienez, gurea proiektu globala dela aipatu du, bai eta proiektuon bidez lorturiko errekurtsoak ikasle guztien artean banatzen direla ere.

• Memoria aho batez onartu da.

b) Urteko Plana

• Talde bat gutxiago (9), baina ikasle gehiago (186) eta irakasle gehiago (30) ditugu aurreko ikasturtean baino.

• Irakasleek familien harrerarako duten ordutegia aurkeztu da. Hitzordua aldez aurretik eskatu behar dela azaldu da, itxaroten ez egoteko edo beste edozein arazo saihesteko.

• Ebaluazio datak. Bigarren aurre-ebaluazioa ez dela presentziala izango azaldu da: kontrara, txostenen bidez emango da horren berri.

• Zer departamentu ditugun aipatu da. • Irakasgai aukerakoak: aniztasunaren tratamendurako tresnak direla

azaldu da. • Proiektuak. Iaz izandako guztiak aurten ere baditugu; horrez gain, DC

zabaldu egin da: 3. mailan beste talde bat dugu. Ikasturte honetan landuko ditugun proiektuak aztertu ditu zuzendariak:

- PREE/HBSP. 1. eta 2. mailarako errefortzuak.- DC. 3. mailarako indartzeak.- PROA/ELP. Laguntza eta indartze neurriak guztientzat.

• Ordu kredituak nola erabiliko ditugun azaldu da: beti ere, era inklusiboan. Gainera, eskola ordutegitik kanpo eta monitoreen laguntzaz, 8-12 ikasleko 5 talde biltzen dira astean 4 orduz etxerako lanak egiteko, zalantzak argitzeko, liburuak irakurtzeko… Ikasturte honetan, monitoreez gain, irakasle bat ere geldituko da saio horietan.

• Diagnostikorako ebaluazioa. Adierazi da aurreko ikasturteko probaren emaitzak heltzear daudela, eta, ohikoa den bezala, haien berri emango diegula familiei. Jakinarazi da ikasturte honetan ez dela horrelako probarik egingo.

• Irteerak. Helburu pedagogikoa dute, eta derrigorrezkoak dira. Ikasleren batek zailtasun ekonomikoak direla-eta irteerari loturiko gastuei aurre egiterik ez balu, ikastetxeak diru laguntza emango lioke familiari. Urteko Planean agertzen diren irteerez aparte, 4. mailako ikasleek Euskalduna Jauregira egingo dutena ere onartzea eskatu da (bertan, Interneti eta teknologia berriei buruzko 2 orduko hitzaldian hartuko dute parte).

• Jantokia. Jantokiko irakasle arduraduna arauak idazten ari da, jantokian nola jokatu behar den erakusteko. Jantokia ere heziketa eremua dela

Page 3: 1akta

gogoratzen da, eta, beraz, gainerako saioetan gorde behar diren portaera arau berberak gorde behar dira.

• Kudeaketa Ekonomikoaren Plana. Idazkariak azaldu du, labur.

Ikastetxearen Urteko Plana aho batez onartu da.

3. OOG utzi duten gurasoak ordezkatzea

Zuzendariak OOGren estamentuetan gertatu diren bajak bete egin behar direla azaldu du:

• Gurasoak. Guraso Elkartearen aurreko ordezkaria, Pello Imirizaldu, Olatz Maguregik ordezkatu du. Beste bi guraso ere ordezkatu behar direnez (azken hauteskundeetan libre zeuden plazak betetzeko beste guraso baino ez baitziren aurkeztu), zuzendaritzak proposatu du deialdia zabaltzea guraso guztien artean, plaza huts horiek betetzeko aukera emateko. OOGk onartu egin du proposamena, eta hemendik lasterrera abian jarriko dugu prozesua.

• Ikasleak. Ordezkari batek huts egin du, eta haren lekua Eztizen Arroitajauregik bete du.

• Irakasleak. Lehengo guztiek jarraitzen dute.• Langile ez irakasleak. Errose Gandariasbeitiak jarraitzen du, Txomin

Zuberorekin txandakatuz.• Udaletxeko ordezkaria. Ordezkari berria Jone Perez da.

Ondoren, OOGren Batzordeak eratu dira. Hona aldaketak:

Bizikidetza Batzordea: Ane Itzal eta Mª Jose Martinez.Batzorde Iraunkorra: Ane Itzal.Autobabeserako Batzordea: Maixabel Sarriugarte.Batzorde Ekonomikoa: Maixabel Sarriugarte eta Edurne Landabaso.

4. Eskariak eta galderak

• Ikasketa bidaia. Ikasleen ordezkariak informazioa eman dute: Ezarri zaizkien baldintza guztiak bete dituzte. Erroma, Londres edo Bartzelonara joango dira, Aste Santuaren aurreko astean. Gutxi gorabeherako aurrekontuak aurkeztu dituzte, bai gastuenak, bai sarrerenak. Behin betiko onartzea Batzorde Iraunkorraren esku utzi da.

• Idazkariak adierazi du mezularitza telefonikoaren zerbitzu berri bat kontratatu dela, eta bide horrexetatik hartuko dutela gurasoek irteeren eta falten berri.

• Abenduan “Km Solidarioak” izeneko proiektuan parte hartuko dugula jakinarazi da. Save the Children GKEk antolatzen du, eta Kongo eta Boli Kostako umeak laguntzeko da. Ikasleek lasterketa batean hartuko dute parte, eta babesleak bilatu beharko dituzte, kilometro bakoitzeko diru kantitate jakin bat ordainduko dietenak.

• Ama batek puntu hauek plazaratu ditu, beste guraso batzuek hala eskatuta:

o Jantokiko txostena eskatu dute. Ez dela posible erantzun zaio, ez da-eta txostenik egiten: alde batetik, zaintzaileek ez dute txostena betetzeko

Page 4: 1akta

astirik; eta, bestetik, txosten horiek Haur Hezkuntzan bakarrik betetzen dira, eta Lehen Hezkuntzan ere ez dira betetzen. Janariaren kalitateari buruzko kexak ere badaudela esan du. Guk ez dugula kexa horien berri esan zaio, eta bai ikasleek eta bai irakasleek erabiltzen duten zerbitzuaren kalitatea egokia dela (batez ere lehen platerarena), saltsa batekin egon zela arazoa, baina ordezkatu dutela dagoeneko.

o Azterketak ematea eskatu dute, gurasoek sinatzeko. Ikasleak ebaluatzeko erabiltzen diren dokumentu guztiak ikastetxean gorde behar direla adierazi zaio, eta gurasoren batek azterketa bat ikusteko interesa badu ikastetxera hurbildu eta eskatu besterik ez duela (kopia bat eraman dezake).

o Salatu du ikasle berberek hartzen dutela beti jolaslekua atsedenaldietan. Hori dela eta, proposatu du antolatu beharko litzatekeela nola erabili espazioak. Esan zaio irakasleok aztertzen ari garela arazoa, eta taldeen ordezkariak ere bilduko direla horretarako.

Beste barik, arratsaldeko seiak eta berrogeian, bilera amaitutzat eman du zuzendariak. Nik, idazkari bezala, akta honetan adierazitako guztiak egiaztatzen ditut.

Idazkaria

Obaban, 2012ko urriaren 21an