175_txanti (pptminimizer).ppt

15

Transcript of 175_txanti (pptminimizer).ppt

Page 1: 175_txanti (pptminimizer).ppt
Page 2: 175_txanti (pptminimizer).ppt

HAUEK GARA GU , ARAMAIO IBAIA AZTERTZEN

Page 3: 175_txanti (pptminimizer).ppt

Ibaiak ez dira ubide soilak, bizirik daude, mugitu egiten dira, arnasa hartzen dute eta

ekoitzi egiten dute, uraz gain beste hainbat substantziaz eta izakiz osatutako ekosistemak baitira, ibaiak munduko ekosistema emanko eta dibertsoenetakoak dira, eta, beste ekosistema

guztietan bezala, hainbat prozesu gertatzen dira.

Page 4: 175_txanti (pptminimizer).ppt
Page 5: 175_txanti (pptminimizer).ppt

Guk aramaio ibaia deskribatu behar dugu. Ibaiaren ezkerraldeko horma hormigoiez egin da dago, horregatik ez dago landarediarik. Eskumaldeko horma berriz harrizkoa da beraz landaredia ugaria da.Errekan ez dira animaliarik ikusten baina harrietan berriz, animali txikiak ikusten dira.

Errekak ez darama ur asko eta ez dago oso zikina. Inguruan berriz zikinkeri asko dago,adibidez: plastikoak, latak, mandarina azalak… daude.

Toki batzuetan lurraspitikdoa eta beste batzuetan berriz kanpotik doa.

DESKRIBAPENA

Page 6: 175_txanti (pptminimizer).ppt

•ZEIN DIRA IBAIAREN ERABILERA NAGUSIAK?Aramaio ibaia industriarako erabiltzen da gehien bat.

•ERALDAKETAK JASAN DITU IBAIAK?

Bai, eraldaketa jasan ditu, erreka bideratua eta kanalizatua izan da. Eta hormetan dauden kanaletatik ur fekalak eta industriarako urak pasatzen dira.

Page 7: 175_txanti (pptminimizer).ppt

2. KOKATU ZUEN IBAIA

Non jaiotzen da zuen ibaia?Eta non itsasoratzen da edo non isurtzen ditu urak zuen ibaiak?

Aramaio ibaia Aramaiko Goikoerrota presan hasten den Deba ibaiaren ibaiadarra da.

Page 8: 175_txanti (pptminimizer).ppt

     

2. KOKATU ZUEN IBAIA

Gutxi gorabehera, gu kokatzeko, ibaiaren zer ibilgutan zaudete: goikoan,erdikoan ala behekoan?

Erdiko ibilguan kokatzen gara

Page 9: 175_txanti (pptminimizer).ppt

2. KOKATU ZUEN IBAIA

Zein da, gutxi gorabehera, ibaiaren zabalera?Eta sakonera?

6m-ko zabalera eta 55cm-ko sakonera euriarekin.

Page 10: 175_txanti (pptminimizer).ppt
Page 11: 175_txanti (pptminimizer).ppt

• KIRATSA DAGO?• Ez dago kiratsik.

• IKUSI AL DUZUE ARRAIN HILIK?• Ez, ez dugu ikusi.

• APARRA SORTZEN DA URETAN?• Bai, pixka bat.

• BADA OLIO EDO KOIPEREN ARRASTORIK?• Ez, ez dago arrastorik

• AURKITU DUZUE TAMAINA HANDIKO HONDAKINIK ZUEN LANGIKETA-EREMUAN?• Bai, eskailera bat.

• BIZITZARIK?IBAIEKO FLORAN ETA FAUNAN ARGI ISLATZEN DA EKOSISTEMA URTARRAREN OREKA .ESPEZIE—ANISTAZUNA INGURUAREN KALITATEAREN EZAUGARRIA DA. ALEGIA, IBAIAREN ALBOETAN EDO IBAIAN SARTUTA ANIMALIA ETA LANDARE ASKO EGOTEA IBAI “OSASUNTSU” BATEN SEINALE DA.

• Bai bizitza dago, uretan ahateak eta intsektu txikiak, zizareak…• Landareria, harrietan, hormetan eta lurra dagoen tokietan aurkitu dugu.

Page 12: 175_txanti (pptminimizer).ppt

ZER BIZITZA HAUTEMATEN DUZUE IBAIAN? ZER ANIMALIA ETA ZER LANDARE IKUSI DITUZUE?Uretan ahateak, harrien azpian zizareak eta intsektuak.

Page 13: 175_txanti (pptminimizer).ppt
Page 14: 175_txanti (pptminimizer).ppt

Ekoizleek (alga eta landareek), fotosintesiaren bitartez oxigenoa eta materia organikoa ekoizten dituzte uretako mantenugai ez-organikoetatik abiatuta (nitrato, nitrito, fosfato…). Horrela, ibaiak arazten dituzte, batez ere gizakiaren eraginez uretara iristen diren mantenugaiak atxikitzen baitituzte. Uretan bertan ekoitzitakoaz gain, kanpotik ere materia organikoa jasotzen dute ibaiek, batik bat ibar-basoz inguratutako erreketan, udazkenean, orbela erortzean. Orbela da, hain zuzen, hainbat kontsumitzaileren bazka-iturri nagusia, horien artean ornogabeak, onddoak eta bakterioak. Horiek guztiek ibaira iritsitako materia organikoa prozesatu egiten dute, eta, gainera, arrainen bazka nagusia dira. Arrainez gain, ibaietan badira hainbat ugaztun, anfibio eta hegazti ere, eta guztien artean bazka-sare konplexua eratzen dute.

Ekosistema horiek garrantzi handia dute jendearentzako, hainbat baliagai eskaintzen baitituzte: ura, energia, garraioa, arrainak, paisaia, aisialdirako guneak, autoarazteko gaitasuna... Baina giza populazioaren gorakadak eta teknologiaren aurrerapenak oso gogor kaltetu dituzte ibaiak. Hondakin-ur guztiak, hasi etxeetako kondar-uretatik eta industrietako zianuro-isurketetaraino, zuzenean ibaira isuri izan dira; ibar-basoak deuseztatu egin ditugu, eta ubideen morfologia kaltetu. Horrek guztiak ekosistemaren egituran eta funtzioetan eragina duenez, ibaiak ez daude egoerarik onenean, azken urteetan kasu askotan hobera egin duten arren.

Egoera horri aurre egiteko beharraz oraintsu jabetu gara, garai batean ez baitzitzaien inongo arretarik eskaintzen ingurumenarekin lotuta zeuden arazoei. Pixkanaka, ibaien ekosistemen ikerketak, kalitatearen jarraipenak eta

saneamendu-planak garatu dira besteak beste, ekosistema osasuntsuak berreskuratu nahian.

isurketek sortutako kalteak detektatzeko garatu ziren indize biotikoak. Horien bidez komunitate biologikoak aztertzen dira, uren kalitatearen historia ezagutzeko. Aldizka isurketaren bat gertatzen bada, izaki sentikorrenak desagertu egiten dira, eta hori detektatuz susma dezakegu uretan arazoren bat gertatu dela. Denborarekin, hainbat

indize biotiko garatu dira, eta ohikoenak ornogabeetan eta algetan oinarritutakoak dira.

Page 15: 175_txanti (pptminimizer).ppt

EZAUGARRI POSITIBOAK: Landare asko daude, ura ez dagoela kutsatuta esan nahi du horrek, izaki bizidunak daude, ahateak, zizareak, eta beste intsektu batzuk ere badaude eta goroldioa dago ibaia osasuntsu dagoela eesan nahi du. Ibaiaren abiadura aztertu dugu eta 1,8km/h egiten dituela konturatu gara. Oso abiadura ona da eta ibaia ez estankatzea egiten du. Ibaiaren horma bat harrizkoa da eta zirrikituetan goroldioa, ladareak, daude eta horin oso ona da.

EZAUGARRI NEGATIBOAK: Hondakin batzuk daude, plastikozko poltsak, CD-ak… baina gutxi batzuk daude. Ibaiaren beste horma zementuzkoa da eta horrela zaila da goroldioa, landareak eta bizitza sortzea.

DIAGNOSTIKOA: Ibaia osasuntsu dago baina hondakin batzuk ditu, gutxi batzuk izan arren, ibaia kutsatzea ez nahi badugu, hondakin horiek jaso eta gero gehiago ez botatzea da hoberena ibaia osasuntsu egoteko eta gero halaxe jarraitzeko.

4. HAUSNARKETA