117 - 2011 maiatza

20
danbolin 2011ko maiatza 117 zb. Ertxiña Musika Eskola: 25 udaberri

description

deskribapena

Transcript of 117 - 2011 maiatza

danbolin201 1ko ma ia t za

1 1 7 zb.

Ertxiña Musika Eskola:

25udaberri

www.zestoaautoak.com

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

II NN CC RR EE SS CC EE NN DD OOKultur etxeko eskailerak gustura igotzennituen garai hartan. Pentagramen koa-dernotxoa eta arkatz bat printzesatxoenkarpetan sartu, eta Maria Jesus Etxebe-rriaren solfeoko klasera. A ze garaiak!Oraindik atzo izan balitz bezala gogora-tzen naiz une horietaz. Musika diktake-tak astean behin egiten genituen, eta azer beldurra genion une hari! Maria Je-sus pianoan eseri eta melodia bat jotzenhasten zenean, ikasle guztiok dardarkaheltzen genion arkatzari. Amaitu etapentagraman idatzita geneukana zuzen-tzen zigun Maria Jesusek, hark jotakonotak guk idatzitako berak ziren ala ezbegiratuz. Iritsi zen norberak joko zuen instrumen-tua hautatzeko garaia; ezbairik gabe, ze-harkako flauta zen nirea. Flautari putzegin eta soinua ateratzea ez zen lan makala izan. Oraindik ere argi gogoratzen dutnire flautako irakasleak esaten zidana putz egiteko garaian: “pentsa ezazu pipak ja-ten ari zarela eta pipa azalak ahotik botatzean ahoa eta mihiarekin egiten duzunmugimendu bera egin behar duzula”. Urteak pasatu ziren, eta semikortxeaz betetako partiturak jotzen nekien, baina, ha-maika urte nituela, klarinetea jotzen ikasi nuen Juan Carlos Irizarrek —orduan,Musika Eskolako irakasle zen— gomendatuta. Nola liteke hain pattala zirudien ins-trumentu batek horrelako soinua ateratzea? Ba lortu nuen, eta bai gustatu ere. As-kok esaten zidaten: “klarinetea musika banda ororen biolina da”. Eta harro nengoen. Klarinete ikasketekin zetorren orduan inoiz ahaztuko ez nuen unea. Barkarola abes-tia jo behar nuen urte bukaerako kontzertuan; gainera, neuk bakarrik. Piano akon-painamendua izango nuen, baina kasete batean grabatuta. Abestia zehatz-mehatzikastea erabaki nuen. Baina hamaika urteko Janire lotsatia eta urduria zenez, ekital-dian bere txanda iristean, bihotza bizkortua zuen. Eszenatokiaren erdian jarri eta jotzen hasi nintzen, bat-batean kasetea geratu zenarte. “Shock” egoeran murgildu nintzen; isiltasuna zen nagusi kultur etxeko aretoan,eta ni lurrera begira geratu nintzen kasetea berriz ere jarri eta jotzen hasi nintzenarte. Bigarren aldiz jotzen hasi nintzenean, ez nekien zer jotzen nuen ere. Eskerraktxalo zaparrada handi bat jaso nuen. Bai ikus-entzule eskuzabalak!Musika Eskolaren inguruko milaka pasadizo kontatuko nizkizuke, danbolinzale.Ziur hitz hauek irakurtzen ari zarenean, milaka pentsamendu datozkizula burua:“niri ere antzeko zerbait pasatu zitzaidan”, “a ze garaiak haiek”…Musika Eskolak jada mende laurdena darama lanean. Gero eta haur gehiagok igokodituzte Musika Eskolako eskailerak beren gustuko karpetekin eta pentagramen koa-dernotxoekin. Musika Eskolak mende erdia betetzen duenean, hango langileek igoditzatela eskailerak, sarituak izan daitezen.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Janire D iaz

34 6 12 14 16 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

EE RR TT XX II ÑÑ AA MM UU SS II KK AAEE SS KK OO LL AA

KKOORRTTAADDIIRREENN PPLLAATTEERREETTIIKK

DDAANNBBOOLLIINN--ZZUULLOO

diruz lagundutakoa

AA UU ZZ OO EE TT AA TT II KK

TTRROOSSTTAANN ZZAALLDDII GGAAIINNEEAANN

AA GG EE NN DD AA

enbidoa I.

S A K R I F I Z I O A L E M A G I S A

Hasiera guztiak izaten dira zailak, eta nahiz eta emakumearenak ezizan oso errazak, azken lau urte hauetan oso ekintza garrantzi-tsuak lortu dira.

Emakumea trainerura iritsi da, edo trainerua, emakumearengana. Hori esatendut, alde batetik, arraun munduan emakumea kopuru garrantzitsu batera iri-tsi delako. Horrek aukera eman du traineruak osatu eta estropada batzuk or-ganizatzeko. Eta, bestalde, emakumeari aukera bat eman zaiolako, apustu go-gor bat eginez.Baina iruditzen zait oinarriak nahiko ahulak direla organizazio eta araudi al-detik. Egia da arraun taldeen eta jarraitzaileen aldetik gorakada handia egondela. Horren erantzule komunikabideetara iristea izan daiteke, baina pentsa-tu nahi dut emakumeok astebururo uretara iristen garenean lehiakortasun en-tretenigarria erakusten dugulako dela.

Zailtasunak, batzuetan, nahiko handiakdira. Araudiak ez dira oso finkoak, etairuditzen zait interes handien inguruanmugitzen garela. Bi estropada mota joka-tzen ditugu: uretakoa eta bulegoetakoa.Gogorra da onartzea, baina esan geneza-ke urtetan zehar arraun taldeek eta bestehainbat pertsonak eginiko sakrifizio guz-tiak bertan bera geratzen direla batzue-tan. Horren adierazle, aurreko urtekoEuskotren Ligan bi izan ziren txapeldu-nak: Gipuzkoa eta Galizia. Justuena oteda? Nire iritziz, ez. Eta, batez ere,arraunlari, arraun elkarte eta babesle al-detik egin den apustuarengatik.Argi dudan gauza bakarra da sakrifika-tzen jarraitu beharko dugula. Hori badabidea, sakrifikatzen jarraituko dugu, he-mendik urte batzuetara horrelako aka-tsik gehiago egin ez dadin . Baina itsasoa

zakar ageri da, nahiz eta emakume arraunlarien kopurua eta duten interesakesperantza txiki bat adierazi.

Emakume arraunlarien egoerarekin hitz bat lotu beharko bagenu, sakrifizioaizango litzateke. Nire azkena Santakutzak izan dira. Joseba Regil: zer esannahi dute zuretzat gure herriko jaiek? Inoiz sakrifikatuko al zenituzke? Etazergatik?

Nik uste po-litiko asko egondirela oso ako-modatuta eta ko-meni dela jendegazte eta berri-tzailea, gogoare-kin dagoena sar-tzea. Behe behe-tik hasitakojendea, egune-rokoan dagoenaeta ez hitz poli-tak, herritarren-gandik gertudaudela esan,baina gero horiikusten ez dena.

Iñigo Uria

44 urte

Ba ez dakitba, denetarikegongo da bainatelebistan ikustendenagatik bakoi-tzak gehiegi pen-tsatzen duelaesango nuke bereburuarengan etagutxi herritarren-gan eta ez daukatfede handirik be-raiengan.

Jon Alonso

19 urte

S i n i s t e n a l d u z up o l i t i k o e n g a n ?

Atseg in Odr iozo la

Azterketa garaia da eta ikasleok, urte bat gehiago, ikasteko tokirik gabe. Etxean ikastea baino gauzaokerragorik ez dago: hozkailuak mehatxu egiten dizu, telebista, ordenagailua... tentazioz betetako ingurua da.Ezinbestekoa da herrian ikasteko gela bat. Ikasleok isolamendua behar dugu, lau hormako gelatxo bat, asko eskatugabe. Liburutegi berriarekin ikasleok esperantza berriak genituen: “ikasteko gela bat ere sortuko dute, azkenean”,baina hori ez da inoiz iritsi. Halaber, asko joan izan gara herriko liburutegira isiltasun bila, baina ezinezkoa da.Adin aniztasuna eta bertako espazioa mugatu gabe egotea, besteak beste ikasleontzat oztopo larriak dira. Azterketagarai hauetan herritar asko eta asko Loiolako liburutegira mugitzera behartuta gaude, eta beraz autoa hartzera.Lotsagarria! Ikasteko gela bat egunerokorako oso beharrezkoa da eta ez zaigu iruditzen udalarentzat esfortzugehiegirik suposatzen duenik mota honetako espazio bat instalatzeak. Zertarako daude, ostera, erabilerarik ematenez zaien udaleko hainbat lokal? Zer gertatu da liburutegi zaharrarekin? Ba horiek izan litezke ikasgela. Ea orainborrokan dabiltzan alderdi politikoek gai hau kontuan hartzen duten, ikasleok erabat suminduta baikaude.

MM aa rr ii aa UU rr ii aa ,, JJ uu gg aa tt zz LL aa nn dd aa ,, BB ee gg oo ññ aa GG aa zz tt aa ññ aa gg aa ,, JJ aa nn ii rr ee DD ii aa zz ,, II mm aa nn oo ll UU gg aa rr tt ee ,, AA ii nn tt zz aa nn ee DD ii aa zz ,, AA ii mm aa rr EE tt xx ee bb ee rr rr ii aa ,, AA ii nn hh oo aa BB ee rr mm ee jj ooPintada .

UPA, danbolinzaleok! Ez dakit zuen herriko aldizkarian lekurik izango ote den mota honetako bitxi-kerietarako. Nolanahi ere, eta zuen baimenarekin, azalduko dizuet zer gogorra izan daitekeenzestoarra izatea, edo, gutxienez, zestoarra izaten ahalegintzea.Hasi bezain laster, bataio ekidinezina. Antza denez, nire jatorrizko izena hemen bertan ez daoso esanguratsua. Hori dela eta, ez zuen denbora gehiegi igaro behar izan ezizen egokia jaso-tzeko. Oraingo honetan, Kabestani izan zen hautatutakoa. Batek daki zergatik! Bueno, egiaesan, badaukat ideia txiki bat. Hala ere, Kabestani bera ezagutu arte, nire zalantzak airean ge-ratuko dira.Horretaz gain, azken bolada honetan, hamaika ezizen entzuten ari naiz, eta, gezurra irudituarren, egoera honek ez dit eragozpenik sortu. Ez dakit nola baina gehienetan esandako ezizenaniri dagokidala jabetzen naiz.Nire egokitzapena ondo bideratua zegoela pentsatzen ari nintzenean, hurrengo ustekabeaeman zidaten. Taberna batean poteatzen ari ginela, Herri Krosean parte hartzera bultzatu nin-duten. Mota guztietako aitzakiak jarri banituen ere, azkenean, nor eta ni krosean agertu nin-tzen. Ai, ai, ai… ¡quién me ha visto y quién me ve! Ez dakit nola, baina lasterketa bukatzeko gaiizan nintzen.Alabaina, ez da nahikoa izan. Badirudi, hau egin ondoren, Ondarbasoko igoeran parte hartubehar dudala. Bueno, ahal bada, behintzat, saiatu egin beharko. Baina hori burututakoan, zeinizango da hurrengo erronka? Zestoarrek badaukazue mugarik? Ezetz pentsatzen hasia naiz.Horrela bada, agian, irundarra izaten jarraitu beharko dut.Aupa Zestoa, gora Irun.

Ea hurrengo zenbakian nor ausartzen den zestoar peto-petoen dekalogoa edo 10 betebeharrakargitaratzen.

5Ba askorik

ez. Gauza askoagintzen dituzte-lako baina gerogutxi betetzen di-tuztelako, ikus-ten denez egoeraonenean ez dau-delako edo…

Maialen Etxeberria

17 urte

Ba gehiegiez, ze orain gau-den egoerarairistea iruditzenzait oso tristeadela. Eta honai-no iritsi bagaraba izan da ez di-relako politika-riak eguneroko-an egon…

Igone Rezabal

34 urte

E nbido 2 . J a b i M a n t e k a K a b e s t a n i

Ez, ez dutsinesten. Denakustel batzuk di-ra, beraien bu-ruarengan baka-rrik sinisten du-te, herrikopolitikariakagian ez baina…Badut botoaemateko aukerabaina ez naiz jo-ango.

Kevin Penman

39 urte

Ez, batereez, inorengan ez,ez dute ezer egi-ten, beraien pa-trikak ondo betebakarrik, beste-rik ez, beraien-tzat dena. Ez dutbatere sinisten.

Pili Aizpurua

65 urte ABAI GOGORRA DELA ZESTOARRA IZATEA!

GURASOEN KEZKEI IRTENBIDEAZestoa herri txikia baina musikaz blaitua izan da aspaldidanik, eta,musika eskolarik gabeko garai hartan, etxe partikularretan biltzen zi-ren musikarekiko grina zuten haurrak edo, hobeto esanda, gurasomusikazaleen haurrak. Bakoitza bere aldetik biltzearen deserosotasu-na zen gurasoen kezketako bat, eta, horri aukera bat bilatu nahian,batzarra deitu zuten 1986an. Oso jendetsua izan zen, eta argi zegoenerantzun bat eman behar zitzaiola gaiari herri gisa. Handik atera zi-ren, Juan Antonio Kortadi (elkarrizketatua) eta Miren Jaioren izenak.Musika ikasten zebiltzan haur eta familiei irtenbide egoki bat bilatze-aren ardura hartu zuten, bada, eta Juan Antonio, “bere esku zegoenaegingo zuela” hitz emanez, Udalarekin hartu-emanean, irakasle bila…jarri zen Mirenekin batera (urtebetera hark utzi, eta Karmentxu Zun-zunegik jarraitu zuen). Josu eta Julen Lizaso anaiekin hasi zuten ibil-bidea Idiazpiko geletan. “Orduan ez zen musika eskola batekin pen-tsatzen, ezta gutxiagorik ere”.

Nork esango luke duelahogeita bost urte ErtxiñaMusika Eskola zilarrezkoezteiak betetzeko zorian

egongo zela eta,horrenbestez, “ezerezetik”

irtendako proiektuakhainbesteko fruituaemango zuela? Juan

Antonio Kortadiri atzerabegirarazi diogu. Datugutxi gogoratzen duelaesan badu ere, gaurko

Zestoako MusikaEskolaren istoriotxoan

parte hartu zuenari entzundiogu, eta sorrera nondiknorakoa izan zen argitu

digu hark tartean izan ezginenoi.

Ertxiña Musika Eskola:25

720-30 haurrez osatutako taldea gogoratzen du Juan Anto-niok, ia materialik gabeko gune berri hartan. Euskarri gisatxistua eta irakasleek ekarri ohi zuten gitarraren batekin ira-kasten zien solfeoaren oinarria, “txiki-txikiak baitziren”, etahorrela abiarazi zen gaur musika eskola sendoa bilakatu denerronka handi hura.

ERREALITATE BERRIEI ERANTZUNAUrte eta erdi edo bi urte iraun zuen hasierako martxa horrek,eta, haur kopuruak gora egin zuenez eta hobetzeko plan guz-tiei irtenbidea bilatzeko asmotan zirenez, egokitzapenak eginbehar izan zituzten, lehen trantsizio bilakatu zen horretan.Iragarki baten bidez, hamabost bat lagunek eman zuten izenaproiektu berri horretan parte hartzeko; tartean, hautatuak izanziren Juan Karlos Irizar eta Maria Jesus Etxeberria.

Ibilbidean aurrera egin ahala, gauza berriekin topoegitea tokatu zitzaien (kuotak, erabakiak, instru-mentu berrien planteamendua, gurasoen kez-kak…), eta “egunerokoak erakutsitakoarekin ha-ziz” joan ziren. Irizarren planteamendu potoloaentzun zuten arte: bere parte hartzea musika es-kola ofizial batekin egin nahi zuela aitortzea. Ho-rretarako lan handia egin bazen ere, Juan Antonioeta Karmentxuk egin beharreko guztia egin zuten“papeleoa” abian jartzeko; Irizar tituludun irakas-leak lortzeaz arduratu zen gehienbat; eta, halakobatean, Zestoako Musika Eskolaren ofizialtasunaospatzeko moduan zeuden, irakasle gehiagorekin,instrumentu eskaintza zabalagoarekin eta, noski,haur musikazalez beteta. Gurasoak gustura ziren,eta nabarmena zen, nola ez, proiektuan parte har-tzen ari ziren horien guztien poza.Ofizialtasunaz geroztik, beraz, gauzak errazago bi-lakatu ziren Ertxiña Musika Eskolarentzat: dinami-ka batean sartu ziren, eta egunerokoarekin ikastenjarraitzea zen arduradunen lana.

NNEERREEAA LLIIZZAANNAASSOORROO

"Solfeoan eta koruan ibiltzen nintzen, eta txistuan erebai Garikoitzekin Idiazpin. Kuadrillako gehienokelkartzen ginen, eta zoragarri pasatzen genuen".

NNAAGGOORREE OOLLAAZZAABBAALL

"Orduan ikasitako pieza asko oraindik buruan ditut,eta nota guztiekin ondo gogoratzen naiz; diana eta…mi-mi-sol-mi-mi-sol-fa-mi-sol-fa-mi-re-re".

IIÑÑAAKKII MMAANNTTZZIISSIIDDOORR NNEEBBEERRAA

“...Zarauzko maisu batekin hasi ginen gitarrajotzen, Angel izeneko maisu batekin, udaletxekogoiko pisuan, artxiboa dagoen gelan. Han ezdago leihorik, eta bero handia pasatzen genuen,baina gustura ibiltzen ginen...”

FFAABBIIOO DD EE LLAASS MMOORREENNAASS

"Ondo gogoratzen naiz egun hartaz; uste dutAitorren hizkuntza zaharra jo behar genuela, etaez genekien kantua oso ondo, eta hor ibili ginenkatigatuta".

a Eskola:5

···

···

INSTRUMENTUAK LORTZEA, EZINBESTEKOABegiak itxi eta imajinazioarekin Idiazpiko etxabe hartara joz gero, JuanAntoniok nekez pentsatuko luke gaurko musika eskola sortzea lortukozenik, instrumentu ugari eta haurrei eskaintza zabala aukeran jartzen diz-kiena. Proiektuak hasierako unetik izandako bilakaerak, ordea, pixkanakalorpen berriak egitea ekarri du, eta Ertxiñak aukera eman du hogeita bosturte hauetan besteak beste hainbat musika jotzaile hazteko. Urteroko as-moa hori bilakatu zen, bada, haurrek musika ikasteko aukera izatea (ira-kasle prestatuak, instrumentu ezberdinak aukeran…) eta pixkanaka ins-trumentuak gehituz joatea, herriko haurrek kanpora jo ez zezaten bertanez zeukatenaren bila, hasieran egin ohi zuten bezala.Hasierako baliabideak urriak zirela gogoratzen du Juan Antoniok, eta dioplanteatzen zen aurrekontuaren zati bat instrumentu berriak erostekoerabiltzen zutela, berak garrantzizkoa ikusten baitzuen eskolan bertaninstrumentu baliabide minimo (edo ez hain minimo) bat izatea. Beraz,maiz bigarrengo eskukoak ere lortzen zituzten, eta horrela joan ziren pix-kanaka bilduz. Instrumentuak lortzearekin batera, haurrei eskaintza za-balduz joan zitzaien, eta bakoitzak ziurrago egiten zuten aukera eskolanbertan probatuta.

GURASOEN ETA UDALAREN IRUDIAJuan Antoniok azpimarratu nahi izan du lortutako guztian ezinbestekoaizan dela guraso eta Udalaren laguntza. Aitortu du gurasoentzat batik batgogorra izan zela, proiektu ezezagun batean apustu sakon bat egitea bai-tzekarren; kezka asko zeuden tartean (kuotak, haurren etorkizuna instru-mentuekiko, haurrak aspertzeko kezka…), eta, familia askotan, ongi balo-ratu beharrekoa izan zen. Horrez gain, bileretako parte-hartzea, inplika-zioa oro har… txalotzen ditu. Bestalde, Udalaren irekitasuna eregoraipatu du, karguan edozein zegoela ere (izan ere, berak musika esko-lan igaro dituen 20 urteetan zehar batekoak eta bestekoak tokatu zaiz-kio). Musika eskolako proposamenak beti entzunak izan diren sentsazioadu, eta ez dauka ahazteko ekonomikoki asko erraztu diela. Kultura musi-kalarekiko errespetuak zailtasun guztiei aurre egitea lortu du, eta horrekbide eman du Ertxiña Musika Eskolak 25. urtemuga ospatzeko.

AALLOOÑÑAA IITTUURRZZAAEETTAA

"Gogoratzen dut klarinetea jotzen Jose LuisLarrañaga Kanariok erakusten zigula eta

lehenengo klase mordoxka behar izan genituelaklarinetearen muturrarekin zarata ateratzen

ikasteko bakarrik".

JJOOSSEEBBAA OOLLAAIIZZOOLLAA

"Idiazpin elkartzen ginen, eta Jesus Lizaso zenzuzendaria. Gogoratzen naiz Migelito Izetarenbitartez Ordiziara joan ginela festa batzuetara.Kuadrilla bakoitzak trikitilari edo musikariren

bat jartzen zuen, eta Migelitoren lagun horigutaz gogoratu, eta han joan ginen. Ez genuen

pieza asko jotzen jakingo, baina…".

9OROITZAPENAKOroitzapen politak gordetzen ditu Juan Antoniok, eta po-zik agertu da ezer lortu gabe egotetik egindako lan han-diak eman duen fruituaren aurrean. Lehen unetik proiek-tuaren parte izateak lan asko eta ugariak egitea ekarri du.Irakasle gisa ibiltzea ere tokatu zitzaion; hasiberriei klari-netea erakusten ibili zela gogoratzen du, “denean emanbehar zela eskukaldi bat, eta instrumentuarekin hartu-emanean jartzen lagundu” zien ikasle batzuei pare bat ur-tean. Orain, hunkitu egiten da ibilbide hasieran ikusi zi-tuen haiek musikari bilakatuta ikustean. Satisfazio izuga-rria dela aitortzen du.

GAUR EGUNGO BEGIRADABetidanik egon da musika munduan Juan Antonio. Familia-koek jarraitu ez izanaren saiakerak balio ez badio ere, mu-sika eskolan eta hortik aparte izandako esperientziek betedute hutsune hori, eta, orain, gustura dago hogeita bost ur-te luze hauetan lortutako guztiagatik. Bost urte dira musikaeskolatik urrundu zela aparteko lantokian hartu zituen ar-dura batzuk zirela medio. Nahikoa jende bazebilen ardurabat eta bestea hartzeko, eta dudarik ez du lan ederra egitenjarraituko dutela.

EKITALDIAEkainaren 4ko ekitaldi handiaren aurrean, garai hartakoakgogorarazi dizkiogu, eta lehenengo ekitaldia oroitu du, hasieta pare bat urtera Elizondo zinema jendez goraino betezenekoa. Haurrek zekiten gutxia aurkeztu zuten herriarenbegiradapean, eta, esperientzia horren ondoren, urtero eginda ekitaldia.

Ondorio gisa, poztasuna da Juan Antonioren sentsazioa:“jendeak ezin du imajinatu duela hogeita bost urte egin zenplanteamendu horren aurrean gauzak nola zeuden, zenba-terainoko hutsunea zegoen musika eskola bat sortzeko,baina garbia da gogoak eta esfortzuak fruituak ematen di-tuztela”.

M aialen Kor tad i

BBEEGGOOÑÑAA AAIIZZPPUURRUUAA

"Ez naiz gauza gehiegirekin akordatzen. IrakasleMarijo Azkue Lasaokoa genuen, eta zoragarri

konpontzen ginen; oso jatorra zen".

EEIIDDEERR GGOOMMEEZZ

“... Pianoa hartu nahi nuen, baina klarinetea aukerarazi zidatengero bandan jotzeko bide moduan. Hasieran ez nengoen oso pozik,baina gero asko gustatu zitzaidan. Maisuarekin oso ondomoldatzen ginen, eta gaur egun oso gustura jotzen dutinstrumentu hori. Hori bai, azkenean pianoa ere probatu nuen, etakoruan ere aritzen nintzen…”.

MMAAIITTAANNEE PPEERREEZZ

"... Afizio handia zegoela gogoratzen naiz. Klarinetearekin eginnituen urte gehienak, eta, geroago, banda txikian jotzen hastetiksekulako ilusioarekin herriko bandan jotzera ere iritsi nintzen.Tartean pianoa eta panderoa ere jo nituen, eta lehenarekin badutpieza ahaztezin bat oraindik ere piano bat parean tokatuz gerojotzea gustuko dudana…".

AANN EE IITTUURRRRIIAA

"Idiazpi Auzuneko gela batean hasi ginen, eta gero kultur etxeanjarraitu genuen. Musika tresna bat jotzen ikasteko garaia iritsizenenean, garbi nuen: klarinetea. Hasieran oso zaila egin zitzaidan,baina ikasten jarraitu nuen bandan jotzeko. Koroan ere abestunuen, baina urte gutxi. Musika eskolan oso gustura jardunnintzen. Oraindik nolabaiteko lotura ere badut, klarinetea jotzenjarraitzen baitut".

OOhhaarrrraa:: AArrggaazzkkii hhaauueekkiinn eettaa ggeehhiiaaggoorreekkiinn EErrttxxiiññaa MMuussiikkaaEEsskkoollaakk DDVVDD bbaatt kkaalleerraattuukkoo dduu eekkaaiinnaarreenn 44aann

201 1ko Uda l Hau teskundeak. Zes toaARROAGOIA ARROABEA AIZARNA ZESTOA-A ZESTOA-B GUZTIRA

Ap i r i l a k 2 9Peña Bartzelonistak bere lokala inauguratuzuen

M a i a t z a k 2Puzgarriak plazan umeen gozamenerako

Ikas taroak . Maiatza hasieran bi ikastaro izan dira kultur etxean etaarrakasta handikoak gainera biak ere. Lehena, elikadura energetikoari bu-ruzkoa, Silvana Huegunen eskutik, talde mardul askoa osatu duena gai-nera eta Migel Santamariak eskainitakoa bigarrena, argazkigintzari bu-ruzkoa. Danbolineko argazkiek hobera egiten dutela ikusten baduzue be-raz, badakizue zein izan den arrazoia. Eta hila bukatu aurretik hirugarrenikastaro bat ere izango da liburutegian, haurrei ipuinak nola kontatu ikas-teko aukera paregabea. Gero herri honetan ez dagoela ezer esatera ausar-tuko da bakarren bat!

M a i a t z a k 2“Eskubide guztien alde ilegalizaziorik ez”lemapean kontzentrazioa

Ap i r i l a k 2 9Senda Viva irteera Gaztelekutik.

M a i a t z a k 2Gaztetxoen pilota txapelketako finalak

02

107601511

177

59

11210412514

252

24

147694912

238

312

280193535186

606

313

382169565315

682

1340

10285951261231218

1955

PPPSOE

BILDUEAJ

ARALAR HAMAIKABAT

ZURIAK NULOAK

EAJ/PNV 4 7 BILDU

M a i a t z a k 1 2Liburutegiaren aurkezpena eta elizako

organoa ezagutzen 5 urtekoak

a l e / b a l eK A L E . IRAETARA OINEZKO BIDEAN,URAK BERE LANA EGIN DU ETA DENA ZULATU

DU. URA BIDERATZEKO ZULOAK EDO IREKI

BEHARKO LIRATEKE GEHIAGO PUSKATU EZ

DADIN

B A L E . SEINALE BERRIAK JARRI

DITUZTE BASERRI BIDEETAN

kM a i a t z a k 1 3

Talo-jan arrakastatsua Arroabean

M a i a t z a k 1 3Euskal kanta ezagunak entzun gai Pio

Baroja plazan

M a i a t z a k 1 3Marasma saretzen aurkezpena, afaria eta

kontzertuak Gaztetxean

31

M a i a t z a k 7Bertso saio ederra aspaldiko partez frontoian

Infantil futbol taldea Gipuzkoako txapeldun. Denboraldi osoan zehar zo-ragarri ibili ondoren maiatzaren 14an 10 eta 0 irabazi ondoren txapel-dun dira Pepe Valor eta Juani Zunzunegik zuzentzen duten Infantil tal-dea. Eguraldiak asko lagundu ez arren jende mordoska bildu zen Iraeta-ko futbol zelaian. Partidua amaitu zenean, garaikurrak eta kopa jasozituen taldeak, futbol federazioko arduradunen eskutik. Zorionak !!!

danbolinzulo

Trosta Zaldi Elkartea 2010eko martxoan sortuzuten herriko hainbat zaldi zalek. Lagunartekoideia bat izan zen, aurretik ere elkartzen zirenzaldian ibiltzeko baina legalki taldea duela urtebete inguru sortu zen.

Taldea sortzearen arrazoietako bat, antolatzen dituzten irteeretara adibidez, bailarako jen-de gehiago gonbidatzeko aukera izatea zen, eta lortu dute. Izan ere taldea sortu zutenez gain,gaur egun zaletasuna konpartitzen duten beste hainbat kiderekin bat egiten dute ia asteburu-ro egiten dituzten irteeretan. Gaur egun elkartean 10 bazkide dira eta bada jende gehiago sar-tzeko gogoz dagoena.

Taldearen helburua lehenengo eta behin, zaletasuna sortzea da, ikastaroak egiten dituzte-nak taldera gerturatzea, ikasi dutenarekin eta Trostaren laguntzarekin zaldun onak izatekoaukera izan dezaten eta aldi berean, bailaran zaldien inguruko zaletasuna zabaltzea da. “Bai-laran jende asko dago zaldian ibiltzeko zaletasuna duena, asko bakarrik ibiltzen dira mendianeta gure helburua guztiok elkarrekin ateratzea eta ekarpen berriak lantzea da. Beste helburue-tako bat bestelako ekitazio aukerak (domak, lasterketak, heziketa naturalak, etab.) ikastea etapraktikatzea da. Pixkanaka ari da jendea elkartera hurbiltzen eta gustura gaude”, azaldu duEric Ugarte elkarteko idazkariak. Gaur egun Trostak bi zaldi ditu bere jabetzan eta horrezgain, elkarteko hainbat kidek euren zaldiak dituzte. Sastarrain Baserri Eskolarekin hitzarmenbat sinatuta dute eta hainbat irteeretan, zaldi gehiago behar dituztenean kasu, bertako zaldieta pottokak erabiltzen dituzte.

Zaldian ibiltzea erraza dirudiela diote, baina, hain sinplea ez dela azpimarratu dute. Zaldiaeta zaldunaren arteko harremana, komunikazioa sendotzea garrantzitsua dela adierazi dute,eta elkartearen helburua hori ere badela azpimarratu dute. Zaldia ezagutzea garrantzitsua de-la adierazi dute; izan ere, zaldia kezkatzen duen edozer bada inguruetan urduri jartzen da etahori zaldunak antzeman egin behar du.

g u r e a n

Trostanzaldi gainean

Elkartea pixkanaka hasi da lanean eta dagoenekohainbat tramite ari dira gauzatzen besteak beste, lauhaz-ka (galope) ikastaroak gazteek eta helduek Zestoan eginahal izateko. Gaur egun ikastaro horietan lortzen denmailaren arabera hartu ahal da lehiaketetan parte. Orainarte ikastaro horiek eta azterketak egitera kanpora joanbeste aukerarik ez zegoen; baina, epe laburrean, posibleizango da Zestoan bertan, zehazki Sastarraingo azpiegi-turetan, titulu horiek lortzeko prestaketak eta azterketabera egitea.

Oraingoz elkarteak ez du aurreikusten azpiegiturapropiorik izatea; izan ere, horretarako inbertsio handiabeharko lukete. Iñigo Uria elkarteko lehendakariak azal-du duen bezala, askoz ekonomikoagoa zaie orain dau-den bezala jarraitzea, alegia Sastarrain Baserri Eskolare-kin elkarlanean jarraituz bertako azpiegiturak erabiltzea.Zaldiak, berriz, Zestoako larrerik finenetarikoak dituenbaserri batean dituzte, bai elkarteko bi zaldiak, bai el-karteko hainbat kideren zaldiak ere.

AURREIRITZI OKERRAK

Beti pentsatu izan da zaldia izatea edo zaldian ibiltzea“aberatsen” kontua dela, baina Trostako kideek azpimarratunahi izan dute hori ez dela horrela. Zaldian ibiltzeko ez deladiru asko behar azaldu dute eta zaldia izatea ere ez dela be-harrezkoa adierazi dute. “Nik zorte ona izan dut, Europakozaldunik onenen artean kokatuko nukeenaren ezagutzaketa laguntzak sasi truke jaso ditut”, azaldu du Uriak.

Herrian bizi ezkero zaldia izatea apur bat garestiagoaizan daitekeela diote, izan ere zaldia gordetzeko baserrirenbat bilatu behar duzu eta zaldia zaintzeagatik ordainduegin behar zaio baserritarrari. Hala ere Ugartek azpimarra-tu du hilean, gastu guztiak barne (asegurua, perrak, jate-koa…), 60¤ ingur u kostatzen zaiola. Hemen inguruan ho-rrelakorik ez dagoen arren, azpimarratu dute klub priba-tuetan zaldia gordetzea oso garestia dela eta badela jendeahileko soldataren zati garrantzitsu bat zaldiaren mante-nuan gastatzen duena, asteburuak bertan igarotzen dituz-telarik. Dena den, horiek gutxiengoa direla ere azpimarra-tu dute. Zaldien prezioei buruz galdetzean, berriz, deneta-rik dagoela azaldu dute, “gaur egun oparitu ere egiten

dituzte denboraldi baterako edo kentzearren” azaldu duUriak. Hala ere, norberak gastatu nahi duen guztia gastadezakeela adierazi du, “zaldiak autoak bezala dira. Zenbatbalio du auto batek? Segun eta zein auto nahi duzun ezta?Zaldiekin ere gauza bera gertatzen da”.

ELKARTEAN PARTE HARTZEKO

Zaldiekin sekula harremanik izan ez duten pertsonei,baina, zaldiak gustatzen zaizkienei gomendio bat egin nahidiete elkartetik, hau da, ikastaroren bat egitea horretarakoprestatuta dauden lekuetan eta ondoren, elkartera jotzeko.Behin oinarrizko ezagutza batzuk izanik, elkarteko zaldie-

kin irteerak egiteko mo-duan izango dira.

Zaldian ibiltzen dakite-nek berriz, zuzenean jodezakete elkartera. Eta

zaldia duten horiei ere deiberezia egin nahi diete, askoeuren eran ibiltzen dira irtee-rak eginez, eta elkarteko kideei interesgarria iruditzen zaieguztiak elkarrekin ibiltzea.

Elkarteak bi helbide elektroniko ditu martxan eta eure-kin kontaktuan jarri nahi dutenek bertara idazteko aukeradute: [email protected] [email protected]. Nahiago dutenek telefonozere jar daitezke eurekin harremanetan: 635 759 490 (Eric)edo 696 987 903 (Iñigo).

Zaldiek, autoek bezala, asegurua izan behar dute, etahala dute. Bestalde, elkarteak ere beste aseguru bat du etahorri esker, gehienez 20 lagun/zaldiko taldean doazela zer-bait gertatzen bada aseguru horrekin babestuta daude.

IRTEERAK

Ofizialki hilean irteera bat egiten du Trosta Elkarteak,baina, ahal duten guztietan zaldian ibiltzeko aprobetxatzendute, bakoitzaren aukeren arabera, jakina. Batzuetan egunpasa joaten dira, bestetan goiz pasa… eguraldiaren eta pla-naren arabera antolatzen dituzte irteerak.

Etorkizunean, maila ezberdineko irteerak antolatu nahidituzte, eta gaur egun pixkanaka inguruak ezagutzen etasailkapenak egiten dabiltzala azaldu dute. Gaur egun, irtee-rak egiten dituzten gehienetan paseoak egiten dituztelaazaldu dute, izan ere, irteera horietan haurrek ere hartzendute parte eta beraz, guztien mailakoak izan behar dute.Dena den, epe laburrean irteera luze samar bat prestatzenari direla adierazi dute, Aralar zeharkatuz Baraibarreraino,adibidez.

51

N aiara Expos i to A lberd i

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa kk ::

1. Zuritu berenjena, eta zatitu hirukitan (komeni da aurrez ordu batzuetan es-ne eta gatzetan hozkailuan gordeta edukitzea).

2. Xukatu, pasatu irinetatik, eta frijitu (perfektuentzat, 190 º C, 1 min eta 30 s)

AA uu rr kk ee zz pp ee nn aa ::

Busti platerean eztiarekin, eta gehitu Maldon gatz pixka bat.

ZZ oo pp aa ee gg ii tt ee kk oo ::

Txikitu berdurak, eta erregosi oliotan, ondo ilundu arte. Gehitu ganbak(azal eta guzti), zopakoa eta tomatea. Flanbeatu brandyarekin, su emanez. Na-hastu dena, eta gehitu fumeta (30 min). Pasatu irabiagailu elektrikoan, eta ira-gazi. Azkenik, pasatu zartagin batetik arrain zati batzuk, txirlak, ganbak… etagehitu zopari.

Oharra: arrain zopa beti arrain zuriarekin egiten da.

On egin!

kortadirenplateretik

arrainsoup

FF uu mm ee tt aa zz kk aa rr rr aa ee gg ii tt ee kk oo ::

Osagaiak: legatza, zapoa, itsas aingiraren hezur garbiak, porrua, azena-rioa, tipula, perrexila…

Jarri dena irakiten, eta, ondoren,eduki 45 minutuz su baxuan. Bitarte-an, joan aparra kenduz, eta, azkenik,iragazi.

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa kk ::

Jarri ontzi batean berotzen zukua, esne gaina, laranja azal birrindua eta azukrea.Irabiatu ondo lau gorringoak esne gainarekin eta zuku pixka batekin (aurretik gordeta).Ontzian duguna irakiten hasten denean, gehitu gorringoak, eta joan nahasiz.Krema loditzen hasten danean, bota preparatutako laranjetara, baso edo kopa batera edo nahi denera.Bota gainetik azukre beltza, eta, errez gero, espexial! On ein!

OO ss aa gg aa ii aa kk ::∑ 400 ml Laranja zuku (4 laranja)∑ 400 ml esne gain∑ 150 g azukre∑ Laranja azal birrindu∑ 2 koilara arto irin∑ 4 gorringo

laranjakrema

OO ss aa gg aa ii aa kk ::1 berenjenairinaeztia (kanabera ezti iluna)

hasiera

OO ss aa gg aa ii aa kk ::∑ Arrain fumeta∑ 2 ale baratxuri∑ 1 1/2 tipula∑ 1 azenario∑ 1/4 piper berde∑ 1/2 porru∑ 1 zopako pusketa∑ 1 dl brandy∑ 200 ganba∑ 200 g egindako tomate

7

Autopsiarako frogak. Askotan entzun ditugu eskolan euskerazhitzegiteagatik jartzen zituzten zigorrei buruzkoak. Eraztuna jantzi beharzuela kristianoz egiten ez zuenak eta gelakideak salatu. Gaelikoakbazuen bere aldaera igualtsua, lepotik zintzilik jartzen zietensanbenitoarena. Berdin gutxietsita bretoieraz egiten zuten eskolaumeak.Tankerakoak kontatzen ditu Koldo Izagirrek liburuan, adibidegertukoenak aipatzearren, baina euskerari buruzko gogoetak, jarrerak,ekintzak eta kontraekintzak kontatzen ditu bata bestearen atzetik.Unamuno edo Pio Barojatik, Martin Ugaldera, eta gehiago. Euskeradenboran ikuspegi orokorrarekin ikusita, segituan pentsatu dutErtxinondon zuloa egitea, uste baino gertuago dagoela. Bai, zer pentsahaundia eman dit liburuak, benetan gomendagarria. Eta liburua kaleratuezkeroz sortu dira kapitulu berriak, funtzio publikorako oposaketetaneuskera eskakizuna kentzea, edota euskerazko komunikabideeidirulaguntzak murriztea.

JOAN DA NEGUAMikel IbargurenSusa, 2011

badut zuretzat zerbait gordeaizu lokartua asaldatzen denerakoelkarrengandik elkarrengana

egingo dugunerakoeserleku bat ondoan norabait egin dezagun(...)badut zuretzat denbora beteago batahurrean gordea

irakurriberridut

ZER BARKATURIK EZAlberto Ladron AranaElkar 2011

Bolada txarra darama MikelIzuk: andreak utzi zuen, laneanez da agertzen depresioagatik,

bere anaia Julenen alprojakeriak jasan behar di-tu... Hain zuzen, anaiaren etxean behatz moztueta odoldu bat aurkitzen duenean hasiko diragauzak are gehiago okertzen eta aldrebesten.Saltsa loditzeko, beste hainbat osagai: Andalu-ziatik datorren neska pinpirin bat, II. MunduGerra garaiko mugaldeko abentura ahantzi bat,senar jeloskor bat, naziak eta juduak, droga tra-fikoan sartutako ukrainarrak, nora ezean dabil-tzan foruzainak...

1966-05-03Txirrindularitzako Igo. Santa Kruz Txapelketa

Nagusia. Proba Gure Txokoa elkarteakantolatu ohi zuen eta garai hartako

txirrindulari onenek parte hartzen zuten, halanola, Migel Mari Lasak (Fagor), Jabier

Elorriagak (Kas)...

efemerideak

1930-05-03 Gaueko bederatziak laur-den gutxitan eman zitzaion hasera DanborradaNagusiari eta heraldo, kantinari, danborrari, upela-ri, Musika Banda, karrozak eta abarrek hartu zu-ten parte bertan. Umeen lehen danborrada, berriz,1960an izan zen.

1972-04-30 “Cestona. La ‘cuchara’ respetó el histórico ar-co [‘Kutxarak’ errespetatu egin du arku historikoa]. Arretxe aurre-ko etxea botatzen ari zirela, makina bat jende beldur zen ondokoarkua ere eraitsiko ote zuten. Orduan ere, gaur egunean bezala,axolagabeek zera esaten omen zuten: “Honek ba al du ba balio-rik? Traba ederra bai!”

N a g o r e T e l l e r i a

1

asentzioak Endoian

02 OOSSTTEEGGUUNNAA

Asentzio eguna. Gaueko 21:00etan meza etaondoren bertso afaria auzotarrekin.

04 LLAARRUUNNBBAATTAA

Afal ondorenean erromeria Baltzola anaiekin.

05 IIGGAANNDDEEAA

Goizeko 10:30ean Meza. Eguerdian, Itziarkodantzariak. 18:00etan herri kirolak eta poni eta zezentxikiak gaztetxoen gozamenerako Zelailuzerekin. Fes-tei amaiera emateko erromeria trikitilari gazteen es-kutik.

••Alima dantzako udako ekintzak: ekainaren 27anhasiko dira eta iraupen eta prezio ezberdinak

izango dituzte; ekialdeko dantza (sabel dantza) hel-duentzat eta haurrentzat, gorputz adierazpena (4 urte-tik aurrera), pilates helduentzat, antzerki tailerra gazte-txoentzat eta free dance helduentzat. Ekintzaren bateaninteresaturik bazaude deitu zenbaki honetara 630 559 584 (Amancay).

••Amalda abesbatzak 2011-2012 ikasturterako ahotshezkuntza lantzeko, musika sortu eta sortzeare-

kin gozatzeko aukera eskainiko du. Ostiralero 17:30eta-tik 19:30era, ekainak 23 arte, abesbatzak erabiltzenduen lokalean, Idiazpi auzunean. Izena emateko epeazabalik dago, honako eskaintza luzatuz: KANTUZ JO-LAS TAILERRA (3-4-5 urteko haurrentzat), ABESBA-TZA (6 urtetik aurrera). Informazioa gehiago nahi iza-nez gero 680570588 edo 676826194 telefonoetara deitu.

••Ertxiña Musika Eskolak 2011/2012 ikasturterakomatrikula epea zabaldu du maiatzaren 16tik

ekainaren 13 arte. Musika eskolako bulegora bertaratubeharko da astelehenetik ostiralera, 17:00etatik19:00etara, edota 943 147 911 telefonora deitu ordutegihorretan bertan.

••Arbitro eta entrenatzaileak behar dira datorrenikasturteko kirol eskolarrerako. Laguntzeko

prest daudenak guraso elkarteko kideren batekin ha-rremanean jartzea eskertuko litzateke.

a g e n d aekAAIINNAA

03 OOSSTTIIRRAALLAA

Ertxiña Musika Eskolako entzunaldia Kultur Etxeanarratsaldeko 18:30ean.

04 LLAARRUUNNBBAATTAA

Ertxiña Musika Eskolak 25. urteurren ekitaldi nagusia.10:00etan kalejira txistulari eta trikitilariekin. 13:00etan ikasleohien kontzertua; trikitixa, txistulariak, perkusioa eta konboak.19:00etan Kontzertu nagusia; musika hizkuntzako ikasleak,Itxaropena dantza taldea eta bandaren emanaldia. 21:30ean afa-ri herrikoia udaletxe azpian.

10 OOSSTTIIRRAALLAA

Itxaropena dantza taldearen emanaldia kiroldegiangaueko 22:00etan.

12 IIGGAANNDDEEAA

Agiro Mendi taldeak antolatuta irteera umeekin.

17 OOSSTTIIRRAALLAA

Ertxiña Musika Eskolako entzunaldia udaletxe azpianarratsaldeko 18:30ean.

23 OOSSTTEEGGUUNNAA

San Joan bezperako sua, musika, ikuskizunak...

24 OOSSTTIIRRAALLAA

Alima dantza taldearen kurtso amaierako emanaldia.

25 LLAARRUUNNBBAATTAA

Katamarrua natur taldeak tximeletak ikusteko irteera.Eguraldi txarra bada uztailaren 2ra atzeratuko da eta egun ho-rretan ere txarra bada aterpean tximeletei buruzko jolas peda-gogikoa egingo da.

26 IIGGAANNDDEEAA

Euskaldunon memoria historikoaren alde NoaindikIruñara martxa. Autobusak jarriko dira Zestoatik. Argibidegehiagorako 629932511 edo 649436186 telefonora deitu..

1

9SANTAKUTZAK IBAÑARRIETAN2007an sortu zen, ofizialki, Ibañarrietako Itxurtxo Auzo Elkartea, baina lehenago ere bage-

nuen auzoan festak antolatzeko, auzoetako bilerak egiteko eta udalera zuzentzeko dinamikasortua. Elkarteko batzordea eta zenbait bazkideren artean, dozena erdi bat lagun elkartzengara. Urteen poderioz lanak banatu samartuta ditugu: bat herri kirolen kargu egiten da, bestebat trikitilari eta musikaren kargu, besteak bertsolariak edo meza, udalarekin hartu-emanak…

Aurten herri kirolen saioa izan da arrakastatsuena. Iparraldekojokoak izan ditugu, Mutrikuko talde baten eskutik. Eta geuk antola-tutako pote jokoak ere auzotar eta bisitarien artean saltsa sortuzuen, ea nork sartzen zituen fitxa gehien pote barruan; txapelketapolita.

Jendea tamainan izan zen; normala, inguruko herrietan ere fes-tak izanda. Eguraldi ederra egin zuen eta eskerrak, Ibañarrietan ezdugu-eta toki itxirik ekintzak ospatzeko.

Bertsolariei dagokienean, Mañukortak ezin izan zuen etorri etabere ordez Zierda etorri zen. Saio polita eskaini zuten. Berez, pla-zan kantatzeko antolatuta zegoen baina jendea meza ondoren tra-go bat hartzera Anttoni Urtainen tabernara joan zen, eta bertanegin zen saioa ere.

Udalak dirulaguntzaz gain taulatua, argi kaxa… jartzen dizkigu,baina aurten haizeak hankaz gora bota zigun oholtza eta arriskurikegon ez zedin traktore bat prestatu genuen taulatu modura.

Bukatzeko, gonbidapena luzatu nahi diegu auzotarrei Itxurtxoauzo elkartera gertura daitezen, ateak irekita daude-eta. Ea auzota-rren arteko giroa hobetzea lortzen dugun, horrela auzoa babestueta indartzea lortuko baitugu.

auzoetatik

ibañarrieta

K armelo Mend izaba lI t x u r t x o a u z o e l k a r t e k o k i d e a