11. ekarpena. Nola sortzen da informazio-zientifikoa?

5
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Izenak: Oihan Vitoria, Ander Bolibar Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa? Binaka ekarpen bat sortu behar duzue honako paragrafo hauekin (Issuu erabili): *Lana binaka egiteko da, pantaila baten aurrean. 1. Scholarpedia www.scholarpedia.org eta Wikipedia www.wikipedia.org sartu eta biak konparatu. Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?. Paragrafo bat idatzi honen inguruan, 100 hitzetakoa. Bi webguneak erabiltzen dute Wiki sistema, baina Wikipediak sistema aske bat erabiltzen du, hau da, edozeinek idatzi eta editatu dezake bertako informazioa. Scholarpedian ordea, adituek idazten dute, bere izenean eta erabiltzaileak erroreen berri eman dezake, baina ezin du ezer editatu. Wikipediako informazioa beti copyleft eran argitaratzen da, scholarpedian aldiz, egileak copyright-aren eskubideak ditu. Wikipedia libreagoa da.

description

Nola sortzen da informazio-zientifikoa?

Transcript of 11. ekarpena. Nola sortzen da informazio-zientifikoa?

Page 1: 11. ekarpena. Nola sortzen da informazio-zientifikoa?

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Izenak: Oihan Vitoria, Ander Bolibar

Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa?

Binaka ekarpen bat sortu behar duzue honako paragrafo hauekin (Issuu

erabili):

*Lana binaka egiteko da, pantaila baten aurrean.

1. Scholarpedia www.scholarpedia.org eta Wikipedia www.wikipedia.org

sartu eta biak konparatu. Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?. Paragrafo bat idatzi honen inguruan, 100 hitzetakoa.

Bi webguneak erabiltzen dute Wiki sistema, baina Wikipediak sistema aske

bat erabiltzen du, hau da, edozeinek idatzi eta editatu dezake bertako

informazioa. Scholarpedian ordea, adituek idazten dute, bere izenean eta

erabiltzaileak erroreen berri eman dezake, baina ezin du ezer editatu.

Wikipediako informazioa beti copyleft eran argitaratzen da, scholarpedian

aldiz, egileak copyright-aren eskubideak ditu. Wikipedia libreagoa da.

Wikipedia hizkuntza askotan argitaratzen da, aldiz, Scholarpedia Ingelez

hutsean dago.

Wikipedia guztioi zabalik dagoenez, artikulu gehiago ditu, Scholarpedian,

aldiz, aditu taldeak bakarrik argitaratzen ditu artikuluak. Horregatik dira

fidagarriagoak, adituengatik idatziak direlako. Hala ere, Wikipediak

komunitate handiago bati zuzenduta dago.

Page 2: 11. ekarpena. Nola sortzen da informazio-zientifikoa?

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

2. Dibulgazioko aldizkariak eta aldizkari zientifikoak.

1. Bideo hau ikusi eta gero galdera honi erantzunez testu bat idatzi, 50 bat

hitz: Ze ezberdintasun dago dibulgazioko aldizkarien eta aldizkari zientifikoen artean?

Dibulgazioko aldizkariak gaiak gainetik tratatzen dituzte, labur eta publiko

guztiari zuzenduta. Aldizkari hauen idazleak kazetariak izan ohi dira.

Adibidez: Argia, National Geographyc, Muy interesante…

Aldizkari zientifikoetan beti adituek idazten dute, eta gaiak sakon eta luze

azaltzen dira, publiko konkretu eta espezialista bat dute. Adibidez:

Economics and Sociology, Revista Estadística Española, Matematiques …

http://www.youtube.com/watch?v=VeyR30Yq1tA&feature=related 2. Testu honen 4. atala (“Proceso editorial” izena duena) irakurri eta

laburbildu artikuluak onartzeko aipatzen den prozeduraren inguruan. 50

bat hitz http://www.revistacomunicar.com/normas/00-normativa-

comunicar-esp.pdf

3. Binakako errebisioa , peer review.

a. Bideo hau ikusi eta peer-review prozesua azaldu era laburrean, 50

bat hitz. http://www.youtube.com/watch?v=twogpmM-

SfY&translated=1

Peer review prozesuak hurrengo faseak ditu:

i. Autoreak lana idazten du

ii. Lan hori beste aditu batzuei banatzen zaie

iii. Beste adituek, autorearen lana berrikusten dute. Lanaren

kalitatea hobetu eta lana osatuz.

iv. Etengabe hobetzen doa lana.

v. Prozesu honek hilebeteak edo urteak iraun dezake.

vi. Azkenean, lana onartu ondoren, publikatu egiten da.

Page 3: 11. ekarpena. Nola sortzen da informazio-zientifikoa?

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

b. Wikipediako sarrera hau irakurri (“Reclutameinto de arbitros” arte),

eta galdera hauek erantzun: Zertarako egiten da Binakako Errebisioa? Nola funtzionatzen du? Ze lotura du ezagutzaren sormenarekin? 100 hitz. http://es.wikipedia.org/wiki/Revisi

%C3%B3n_por_pares

Binakako errebisio, kalitatezko ezagutza eraikitzeko egiten da. Aditu batek

baino gehiagok lantzen duen idatzi batek, kalitate handiagoa izango du,

aditu batek bakarrik idazten duenak baino.

 Funtzionamendua gehienetan berdina da. Idazlearen lehen bertsioa,

editorearen bidez, epaile batzuei helarazten zaie. Epaile hauen izenak

gehienetan ezkutuan mantentzen dira. Epailea eta egilearen artean ere ez

ezagutzea bermatu behar da, afekzioagatik subjektiboki ez jokatzeko. Epaile

hauek beraien feed-back a editoreari pasatzen die. Editoreak epaileen lana

aztertu ondoren, egileari zer hobetu behar den esaten dio. Epaile guztiek

balorazio negatibo bat helarazten badiote editoreari, honek lana atzera

botatzeko eskubidea dauka, alderantziz, oso balorazio positibo bat

helarazten badiote, lana bere horretan usteko aukera dauka. Gehienetan

berrikusi bat onartzen da, artikulu aberatsago bat sortuz.