1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta...

46
Ikasgelako programazioa 1. Azal horizta, muin betikoa Edukiak Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa. K Hizkuntzen baitako borroka: indar banatzailea eta indar bateratzailea. K Euskaltzaindia eta euskararen batasuna. K Administrazio-testuak. K Administrazio-testuen ezaugarriak: homogeneotasuna, objektibo- tasuna, gizatasuna eta argitasuna.K Administrazio-testuak: gutun ofiziala. K Hizkuntz bilakaeraren adibideen azterketa hizkuntzaren maila guztietan (lexikoa, morfologia, fonologia eta sintaxia). P Hizkuntz egoeraren azterketarako burutu daitezkeen azterketa- -moten behaketa. P Hizkuntzaren baitan ari diren indar banatzaile eta bateratzaileen azterketa. P Euskaltzaindiaren sorreraren eta euskara batuaren inguruan izandako proiektuen gaineko ezagutza. P Testu baten irakurketa eta ulermena. P Lexikoaren lanketa. P Indikatiboko adizkien berrikusketa eta lanketa. P Erregimen zalantzakorra izan ohi duten aditz batzuen (behar izan, lagundu, deitu, begiratu eta jarraitu) azterketa eta testuinguruaren arabera dagokien aditz laguntzailearen aukeraketa. P Emendiozko perpausen, hautakarien eta aurkarien lanketa. P Zenbakien, orduen eta daten idazkera-arauen berrikusketa eta erabilera. P Administrazio-testuen ezaugarrien azterketa. P Gutun ofizialaren kanpo- eta barne-egituraren azterketa. P Hizkuntz aniztasunaren balioespena kultur ondare eta aberastasun-iturri bezala (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza). B Euskara batuaren balioespena. B Norberaren hizkuntz gaitasunarekiko interesa. B Euskal testuen kalitaterako administrazioan eman diren aurrerapausoen balioespena. B Helburuak www.edebe.com 1

Transcript of 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta...

Page 1: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

1. Azal horizta, muin betikoa

Edukiak

Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. KHizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa. KHizkuntzen baitako borroka: indar banatzailea eta indar bateratzailea. KEuskaltzaindia eta euskararen batasuna. KAdministrazio-testuak. KAdministrazio-testuen ezaugarriak: homogeneotasuna, objektibo-tasuna, gizatasuna eta argitasuna.KAdministrazio-testuak: gutun ofiziala. KHizkuntz bilakaeraren adibideen azterketa hizkuntzaren maila guztietan (lexikoa, morfologia, fonologia eta sintaxia). P Hizkuntz egoeraren azterketarako burutu daitezkeen azterketa- -moten behaketa. PHizkuntzaren baitan ari diren indar banatzaile eta bateratzaileen azterketa. PEuskaltzaindiaren sorreraren eta euskara batuaren inguruan izandako proiektuen gaineko ezagutza. PTestu baten irakurketa eta ulermena. PLexikoaren lanketa. PIndikatiboko adizkien berrikusketa eta lanketa. PErregimen zalantzakorra izan ohi duten aditz batzuen (behar izan, lagundu, deitu, begiratu eta jarraitu) azterketa eta testuinguruaren arabera dagokien aditz laguntzailearen aukeraketa. P Emendiozko perpausen, hautakarien eta aurkarien lanketa. PZenbakien, orduen eta daten idazkera-arauen berrikusketa eta erabilera. PAdministrazio-testuen ezaugarrien azterketa. PGutun ofizialaren kanpo- eta barne-egituraren azterketa. PHizkuntz aniztasunaren balioespena kultur ondare eta aberastasun-iturri bezala (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza). BEuskara batuaren balioespena. BNorberaren hizkuntz gaitasunarekiko interesa. BEuskal testuen kalitaterako administrazioan eman diren aurrerapausoen balioespena. B

Helburuak

Euskara batuak eguneroko erabileran duen eragin eta egiazko garrantziaz kargutzea.Hizkuntzak denboran zehar aldatu egiten direnez, zer azterketa--mota (sinkronikoa eta diakronikoa) egin daitezkeen ezagutzea.Hizkuntzak bere baitan irauteko edo aldatuz aritzeko jasaten dituen eraginez —indar banatzaileak eta indar bateratzaileak— jabetzea.Euskaltzaindiaren sorrerari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea eta berak gidatzen duen batasunerako prozesuan izan diren une eta proiektu garrantzitsuenak ezagutzea.Euskararen gaitasun gramatikala zenbateraino lortu den probatzea.Administrazio-testuak zer diren eta eraginkortasunari begira zein ezaugarri izan beharko lituzketen ezagutzea.Gutun ofizialaren eredua eta ezaugarriak aztertuz, era horretako testuak sortu ahal izatea.Zenbait balore onartzea: euskara batuaren beharrizana zenbaterainokoa den balioestea; norberaren hizkuntz gaitasuna hobetzeko interesa agertzea; administrazioan sortutako euskal testuen kalitaterako eman diren aurrerapausoak estimatzea eta lurralde batetik besterako aldea balioestea

www.edebe.com 1

Page 2: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Ebaluazioa

Aztergai diren hizkuntz egoeren arabera, azterketa-modua (sinkronikoa edo diakronikoa) aukeratzea.Indar banatzaile eta bateratzaileak aipatu eta beren jokabidea azaltzea.Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren sorrerari buruzko datu, asmo eta helburu behinenei buruzko adierazpenen artean egiazkoak aukeratzea.Irakurketa baten ostean egiazko baieztapenak identifikatzea.Irakurritako testu batean ilun gera litezkeen pasarteren batzuk azaltzea.Testuinguru baten barruan hitz jakin batzuei dagozkien sinonimoak ematea.Definizio batzuei hoberen zein hitz egokitzen zaien aukeratzea. Esamolde batzuen esanahia azaltzea.Zenbakien eta daten idazkeran deklinabidea behar bezala erabiltzea.Perpausak osatzeko indikatiboko adizkiak baliatzea.Testuinguruaren arabera aditz laguntzaile egokia hautatuz, aditz erregimen zalantzakorra duten aditz batzuei (behar izan, lagundu, deitu, begiratu eta jarraitu) dagokien erregimena ebaztea.Emendiozko perpausen eta perpaus hautakarien egituraketa okerrak zuzentzea.Emendiozko perpausak, hautakariak eta aurkariak berridaztea.«Edo» eta «ala» juntagailuen artean bereizketa egitea.Gaizki idatzitako zenbaki eta daten idazkera zuzentzea, edo zenbait idazkera-ereduren artetik zuzena aukeratzea.Administrazio-testuetan aintzatetsi beharko liratekeen ezaugarriak aipatzea eta zertan dautzan adieraztea.Administrazio-eskutitz baten alderdiak (norentzakoa, agurrak, toki-egunak…) ordena eta leku egokian jartzea.

Jarduerak

Hizkuntza eta hiztunakBatueraren eta tokian tokiko euskaren inguruan emandako iritzi bat irakurri eta komentatu.Hizkuntz aztergaiaren arabera zein azterketa-mota egin beharko litzatekeen azaldu.Hizkuntza ikasgaiIrakurritako testu batean ilun gera litezkeen pasarteren batzuk azaldu.Testuinguru baten barruan, hitz jakin batzuen sinonimoak eman.Definizio batzuei hoberen egokitzen zaizkien hitzak aukeratu. Esamolde batzuen esanahia azaldu.Zenbakien eta daten idazkeran deklinabidea behar bezala erabili.Indikatiboko adizkiez baliatuz perpausak osatu.Testuinguruaren arabera aditz laguntzaile egokia hautatuz, aditz erregimen zalantzakorra duten aditz batzuei (behar izan, lagundu, deitu, begiratu eta jarraitu) dagokien erregimena ebatzi.Perpaus hautakari batzuei dagokien aditza singularra edo plurala izan behar den esan.Emendiozko perpausen eta perpaus hautakarien egituraketa okerrak zuzendu.Emendiozko perpausak, hautakariak eta aurkariak berridatzi.«Edo» eta «ala» juntagailuak bereizi.Gaizki idatzitako zenbaki eta daten idazkera zuzendu, edo zenbait idazkera-ereduren artetik zuzena aukeratu.Diskurtso-aniztasunaAdministrazio-testuen ezaugarriak identifikatu, administrazio- -testua dena eta ez dena bereizi eta administrazio-testu baten argitasun eta ulergarritasunean aurkezpenak duen eraginaz jabetu.

www.edebe.com 2

Page 3: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Hizkuntzaren erabilera funtzionalaIkastetxe baten zuzendariari idatzitako eskutitz batean erabili beharreko hasierako eta bukaerako agurrak aukeratu eta eskutitza idatzi, modurik argi eta egokienean.

www.edebe.com 3

Page 4: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

2. Euskararen aniztasuna

Edukiak

Soinua eta alofonoa. KFonetika. KFonema. KLetra. KAhoskunea. KAhoskunearen araberako soinu-sailkapena (ezpainbikari, ezpain- -horzkari, horzkari, bizkarrobikari, hortzobikari, sabaikari, belare, zintzurkari). KArtikulazio-modua. KArtikulazio-moduaren araberako soinu-sailkapena (herskari, sudurkari, txistukari, igurzkari, afrikatu, albokari, dardarkari samur eta dardarkari azkar). KSudurkari. KAhokari. KSoinu ahoskabea eta ahostuna. KBokalak eta bokal-bilkurak. KKontsonanteak eta kontsonante-bilkurak. KAhoskera edo ebakera. KAdministrazio-testuen homogeneotasuna. KAdministrazio-testuen objektibotasuna. KAdministrazio-testuak: inprimakia. K Soinua, fonema eta letraren arteko aldeari buruzko hausnarketa. PSoinuen sailkapen-taularen behaketa eta analisia. PAhoskera batuaren erabilera. PTestu baten irakurketa eta ulermena. PLexikoaren lanketa. PMugagabearen erabilera-arauen azterketa eta erabilera. PBaldintza eta baldintza-ondorioaren berrikusketa eta lanketa. P Erregimen zalantzakorra izan ohi duten aditz batzuen (ardura izan, ulertu, gogoratu, ahaztu, irten, sartu eta atera) azterketa eta testuinguruaren araberako aditz laguntzailearen identifikazioa. P Perpaus kontzesiboen eta baldintzazkoen berridazketa, zuzenketa eta itzulpena. PMaiuskularen idaztarauen berrikusketa eta erabilera. PInprimaki baten osaketa, homogeneotasuna eta objektibotasuna aintzatetsiz. PHizkuntz ereduen finkapenean idazleek duten garrantziaren balioespena. BNorberaren hizkuntz gaitasuna ezagutzeko eta hobetzeko interesa. BEuskararen normalkuntzarako konpromisoa. BAdministrazioaren euskalduntze-prozesuarekiko estimua. B

Helburuak

Euskararen aniztasunean eragin duten arrazoi sozio-politikoez pentsatzea, eta banaketa hori gaur egun zenbateraino leundu den hausnartzea.Ahoskeraz dihardugularik, oinarrizko kontzeptu eta sailkapenez jabetzea eta euskal ahoskera zainduak zer eskatzen duen ezagutzea.Euskaltzaindiak ahoskera zaindua nola mugatu duen ezagutzea.Euskararen gaitasun gramatikala zenbateraino lortu den probatzea.

www.edebe.com 4

Page 5: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Administrazio-testuetan homogeneotasuna eta objektibotasuna gordetzeak duen garrantziaz jabetzea.Inprimakien helburua eta era horretako testuak behar bezala betetzeko kontuan hartu beharrekoak ezagutzea.Zenbait balore onartzea: euskararen ahoskeraz aritzean zaindu / zaindugabe, txar / on sailkapenak balioestea; hizkuntzaren finkapen eta iraupenean idazleen lanak duen garrantzia balioestea; norberaren hizkuntz gaitasuna hobetzeko interesa agertzea; euskararen normalkuntzara begira administrazioarekin aritzean euskal testuen erabilera balioestea.

Ebaluazioa

Soinuak ahoskunearen eta artikulazio-moduaren arabera sailkatzea.Irakurtzean ebakera zaindua gordetzea.Testu bat irakurri ostean bertako pasarte batzuen esanahia argitzea, testuak zer dioen laburtzea, testuari buruzko baieztapen zuzena aukeratzea eta, testuingurua aintzatetsiz, testuan erabilitako hitz batzuen sinonimoak edota antonimoak ematea.Mugagabearen erabilera-arauak zainduz, perpaus batzuetako hutsuneak behar bezala deklinatutako hitzarekin osatzea.Baldintza eta baldintza-ondorioa zuzen erabiltzea bai gaizki erabilitako zuzentzeko, bai eta perpausak adizki egokia erabiliz osatzeko ere. Erregimen zalantzakorra izan ohi duten aditz batzuei (ardura izan, ulertu, gogoratu, ahaztu, irten, sartu eta atera) dagokien aditz laguntzailea zein den erabakiz perpausa osatzea. Perpaus kontzesiboak eta baldintzazkoak berridaztea, zuzentzea edota gaztelaniatik itzultzea.Maiuskularen erabilera-arauak gogoan, zuzen idatzitako perpausak aukeratzea edota gaizki idatzitakoak zuzentzea.Inprimakia osatzea.

Jarduerak

Hizkuntza eta hiztunakEuskararen aniztasunaz eta aniztasun horren eragileez haunartu.Ahoskera batasuna zertan datzan behatu eta euskal sistema fonetiko-fonologikoa aztertu.Hizkuntza ikasgaiIrakurketa-ulermena lantzeko aukera anitzeko galderak erantzun, laburpena egin edota pasarte batzuen esanahia azaldu.Lexikoa aberasteko sinonimo eta antonimoak baliatu.Mugagabearen erabilera finkatzeko perpausak egokiro osatzeko era desberdinetan deklinatutako hitzen artean aukeratu.Baldintza eta baldintza-ondorioko adizkiak landu, hala baldintza errealei dagozkien aldaera hipotetikoa zein lehenaldikoa emanez, nola gaizki eratutakoak zuzenduz.Aditz batzuei (ardura izan, ulertu, gogoratu, ahaztu, irten, sartu eta atera) dagokien erregimenaz hausnartu eta testuinguruaren arabera zein laguntzaile behar duten aukeratu.Perpaus kontzesiboak eta baldintzazkoak berridatzi, itzuli eta zuzendu.Maiuskularen erabilera-arauak gogoan, zuzen idatzitako perpausak aukeratu eta gaizki idatzitakoak zuzendu.

Diskurtso-aniztasunaAdministrazio-testuek behar duten homogeneotasuna eta objektibotasuna zertan dautzan aztertu.Hizkuntzaren erabilera funtzionala

www.edebe.com 5

Page 6: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Inprimakiaren erabilera zein den aztertu eta inprimakia betetzeko kontuan izan beharrekoak aintzatetsiz inprimaki orri bat bete.

www.edebe.com 6

Page 7: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

3. Zubi-hizkerak

Edukiak

Zubi-hizkerak. KHizkuntzalaritza. KDialektologia. K Hizkuntza. KDialektoa (euskalkia). KAzpidialektoa (azpieuskalkia). KHizkera. KIsoglosak. KTarteko hizkerak eta trantsizio-eremua. KDialektalizazio-prozesua. KTestuen gizatasuna. KEskabide-orria. KSakanako hizkerari buruzkoak irakurtzetik abiatuz zubi- -hizkeratzat hartzeko dauden arrazoien azterketa. PHizkuntzalaritza eta dialektologiaren arteko bereizketa. pHizkuntzaren, dialektoaren, azpidialektoaren eta hizkeraren bereizketa eta identifikazioa. PIsoglosen erabileraren azterketa. PTestu baten irakurketa eta ulermena. PLexikoaren lanketa. P«a» organikoa duten hitzen lanketa. PAhalerako adizkien erabilera. PErregimen zalantzakorra izan ohi duten aditz batzuei (falta izan, berdin izan eta igo) dagokien aditz laguntzailearen hautaketa eta erabilera. P Perpaus konpletiboen eta zehar-galderen berridazketa, zuzenketa eta itzulpena. PLaburtzapenen idazkera-arauen berrikusketa eta erabilera. P Administrazio-testuen gizatasunean eragina duten faktoreen azterketa. P Eskabide-orri baten idazketa. PGizartearen arazoen aurrean, bakoitzak beren esparrutik, jarrera koherentea eta askea agertzeak duen balioaren onarpena. BHelburua eta hartzailea zeinahi direlarik begirunez eta gizatasunez aritzearen balioespena. BAdministrazioaren eremuan zein bestelakoetan testuak euskaraz sortzeko eta euskara erabiltzeko borondatea azaltzea. B

Helburuak

Sailkapenetatik haraindi, euskara batuaren eta herri-hizkeren arteko elkarreraginaz hausnartzea.Hizkuntzalaritza eta dialektologia zer diren, zertaz arduratzen diren eta zein irizpideren arabera jokatzen duten ezagutzea eta, dialektalizazio-prozesuan eragin duten gertaerak ezagutzea.Euskararen gaitasun gramatikala zenbateraino lortu den probatzea.Testuetan gizatasunez aritzeko aintzatetsi zein baztertu beharreko alderdiak —agur egiteko formulak, esateko moduak, hizkera sexista eta xenofoboak…— aztertzea.Eskabide-orriaren eredua eta egitura-aurkezpenari buruzko zenbait ohar gogoan izaki, era bereko testuak sortu ahal izatea.

www.edebe.com 7

Page 8: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Zenbait balore onartzea: gizartearen arazoen aurrean, bakoitzak beren esparrutik, jarrera koherentea eta askea agertzearen balioa onartzea; helburua eta hartzailea zeinahi direlarik begirunez eta gizatasunez aritzearen garrantzia balioestea; administrazioaren eremuan zein bestelakoetan, testuak euskaraz sortzeko eta euskara erabili eta sendotzeko interesa.

Ebaluazioa

Hizkuntza, dialekto eta hizkeren sailkapena egitea.Testu bat irakurri ostean, testuari buruzko baieztapen zuzena aukeratzea, bertako pasarte batzuen esanahia azaltzea edota testuak zer dioen laburtzea.Testuingurua aintzatetsiz, testuan erabilitako hitz batzuen sinonimoak edota antonimoak ematea.«a» organikoa duten hitzak identifikatu eta behar bezala deklinatuz erabiltzea, nominatiboan eta partitiboan bereziki.Ahalerako adizkiez baliatuz, perpausak zuzendu edota osatzea.Erregimen zalantzakorra izan ohi duten aditz batzuei (falta izan, berdin izan eta igo) dagokien aditz laguntzailea zein den erabakiz perpausa osatzea. Perpaus konpletiboak eta zehar-galderak berridaztea, zuzentzea edota gaztelaniatik itzultzea.Laburtzapenen idazkera-arauak gogoan, zuzen idatzitako laburtzapenak aukeratzea edota gaizki idatzitakoak zuzentzea.Testuinguruaren, helburuaren eta hartzailearen arabera hasierako eta bukaerako agurrik egokienak aukeratzea eta testua gizatasunez idaztea.Eskabide-orria idaztea.

Jarduerak

Hizkuntza eta hiztunakZubi-hizkerei buruz eta batuaren eta euskalkien arteko auziaz diharduen testu bat irakurri ostean gai horren inguruan norberak duen iritzia eman.Dialektologia eta hizkuntzalaritza zer diren irakurri. Hizkuntza, dialektologia, azpidialektoa eta hizkera zer diren eta bereizteko erabili diren irizpideen eraginaz kargutu eta, irizpide bati jarraiki, zerrenda bateko hizkuntza, dialekto eta hizkerak bereizi.Isoglosen balio metodologikoa zein den behatu.

Hizkuntza ikasgaiTestu bat irakurri ostean, testuari buruzko baieztapen zuzena aukeratu eta bertako pasarte batzuen esanahia azaldu.Testuingurua aintzatetsiz, testuan erabilitako hitz batzuen sinonimoak edota antonimoak eman.Testuan erabilitako «buru-belarri para» esamoldearen aitzakiaz, buru edota belarri hitzak dituzten beste esamolde batzuen adiera argitu.«a» organikoa duten hitzak identifikatu eta behar bezala deklinatuz perpausak osatu.Partitiboaren erabilera eskatzen duten perpausak itzuli gaztelaniatik euskarara.Perpausak osatzeko ahalerako adizki egokia aukeratu eta hala behar dutenetan bukaerako -i/-tu markak ezabatu.Erregimen zalantzakorra duten aditz batzuei (falta izan, berdin izan eta igo) dagokien aditz laguntzailea zein den erabaki eta perpausa osatu. Perpaus konpletiboak eta zehar-galderak berridatzi, zuzendu edota gaztelaniatik itzuli.Laburtzapenen idazkera-arauak berrikusi eta zuzen idatzitako laburdurak eta siglak aukeratu.

www.edebe.com 8

Page 9: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Diskurtso-aniztasunaAdministrazio-testuez aritzean gizatasunak duen garrantziaz jabetu eta agur egiteko eta mezua modalizatzeko formulak ezagutu. Hizkuntzaren erabilera funtzionalaEskabide-orri bat aztertu, eskabidearen egitura-aurkezpenari buruzkoak irakurri, egituratu gabeko eskabidea egituratu eta testuinguru jakin batean sortutako beharrizanei erantzuteko eskatuz, eskabide-orri bat idatzi.

www.edebe.com 9

Page 10: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

4. Euskararik euskara

Edukiak

Euskal dialektokogiaren historia laburra: Manuel Larramendi, Luis Luziano Bonaparte printzea, Resurreccion Maria Azkue, Koldo Mitxelena. KEuskalkiak gaur: mendebala, erdialdekoa, nafarrera, Ekialdeko nafarrera eta zuberera. KTestuaren egokitasuna: hartzailea, testuingurua, gaia eta kanala. KBaliabide tipografikoak. KAurkezpen-eskutitza. KTestu baten irakurketa eta ulermena. PLexikoaren lanketa. PPostposizioen erabilera. PSubjuntiboaren berrikusketa eta lanketa. PErregimen zalantzakorra izan ohi duten aditz batzuei (jarraitu, nahi izan, ukitu eta astindu) dagokien aditz laguntzailearen hautaketa eta erabilera. P Erlatibozko perpausen berridazketa, zuzenketa eta itzulpena. PHitz elkartuen idazkera-arauen berrikusketa eta erabilera. PTestuaren egokitasunean eragiten duten alderdien azterketa. PBaliabide tipografikoen azterketa eta erabilera. P Aurkezpen-eskutitzaren behaketa eta idazketa. PAspalditik gorde diren testuen balio dokumental eta filologikoaren balioespena. BHarreman pertsonalen zailtasunaren eta mota horretako arazoei bidezko irtenbidea eman beharraren onarpena. BNorberaren hizkuntz gaitasuna hobetzeko interesa. BAdministrazio-testu elebidunen mugez jakitun, muga horiek gainditzeko eman litezken urratsei buruzko ardura. BAdministrazio-testuetan ere euskara erabiltzeko konpromisoa. B

Helburuak

Euskalkien ugaritasunak eragindako fenomenoaz hausnartzea eta mendeetan zehar izandako bilakaeraz kargutzea.Estreinako testuetatik hasita euskal dialektologiaren esparruan lan egin duten autore eta sailkapen behinenak ezagutzea.Euskararen gaitasun gramatikala zenbateraino lortu den probatzea.Testuaren argitasunean eragiten duten alderdietako bat, egokitasuna, administrazio-testuetan zertan den edota behar duen ezagutzea.Aurkezpen-eskutitza idazteko ereduak eta oharrak aztertu eta era bereko testuak sortu ahal izatea.Zenbait balore onartzea: aspalditik gorde diren testuen balio dokumental eta filologikoa balioestea; harreman pertsonalen zailtasunaz kargutu eta mota horretako arazoei bidezko irtenbidea eman beharraz ohartzea; administrazio-testu elebidunen mugez jakitun, muga horiek gainditzeko eman litezken urratsei buruzko ardura piztea; administrazio-testuetan ere euskara erabiltzeko konpromisoa hartzea.

Ebaluazioa

Euskal dialektologiaren historia laburra egitea, ikerlari eta sailkapen behinenak azalduz.

www.edebe.com 1

Page 11: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Testu bat irakurri ostean testuari buruzko baieztapen zuzena aukeratzea, bertako pasarte batzuen esanahia azaltzea edota testuak zer dioen laburtzea.Testuingurua aintzatetsiz, testuan erabilitako hitz batzuen sinonimoak edota antonimoak ematea.Perpausak osatzeko postposizio egokia erabiltzea.Perpausak osatzeko subjuntiboaz baliatzea edota subjuntiboko adizkia gaizki duten perpausak zuzentzea.Erregimen zalantzakorra izan ohi duten aditz batzuei (jarraitu, nahi izan, ukitu eta astindu) dagokien aditz laguntzailea aukeratu.Erlatibozko perpausak berridaztea, zuzentzea edota itzultzea.Hitz elkartuen idazkera zuzentzea.Testuak egokitasunez idaztea.Aurkezpen-eskutitza idaztea.

Jarduerak

Hizkuntza eta hiztunakEuskararen aniztasunaz historian zehar esan direnak gogoan, iritzi horretakoak izateko izan dituzten arrazoiak aztertu, gaur egungo egoerarekin alderatu eta, aldaketarik izan denentz hausnartu ostean, aldaera horren arrazoiak plazaratu.Euskal dialektologiaren hastapenetatik gaur egundaino izan diren ikerlari, sailkapen eta lanen berri hartu eta ikerlari horien ondorioen arabera zenbait herritako hizkerak zein euskalkitan sailkatuko ziratekeen esan.Hizkuntza ikasgaiTestu bat irakurri ostean, testuari buruzko baieztapen zuzena aukeratu.Testuingurua aintzatetsiz, testuan erabilitako hitz batzuen sinonimoak edota antonimoak eman.Irakurritako testuaren gaiarekin zerikusia duten esamoldeen adiera argitu.Postposizioen erabilera berrikusi eta landu bai esaldiak osatuz, bai gaztelaniazko perpausak itzultzeko baliatuz.Subjuntiboa berrikusi eta erabili bai perpausak osatzeko, bai eta moldatzeko.Erregimen zalantzakorra izan ohi duten aditz batzuei (jarraitu, nahi izan, ukitu eta astindu) dagokien aditz laguntzailea zein den erabaki eta perpausa osatu. Erlatibozko perpausak berridatzi, zuzendu eta itzuli.Hitz elkartuen idazkera-arauak berrikusi eta erabili.Diskurtso-aniztasuna Testuaren egokitasunean eragiten duten alderdiak aztertu, hala testutik kanpokoak (hartzailea, testuingurua…), nola testu barnekoak (gaia, baliabide tipografikoak…) eta, hori guztia aintzatetsiz, ahalik eta modu ulerterrazenean eman pasarte zein hitz jakin batzuk.Baliabide tipografikoen eta egokitasunaren arteko lotura aztertu eta testu jakin batzuk egokitzeko baliatu. Hizkuntzaren erabilera funtzionalaTestuinguruaren arabera erabil daitezkeen aurkezpen--eskutitzen ereduak aztertu eta egoera jakin batera egokitzen den aurkezpen-eskutitza idatzi.

www.edebe.com 1

Page 12: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

5. Euskalkia jantzi beharrean

Edukiak

Mendebaldeko euskara KTestuaren koherentzia. KTestuaren barne-egitura. KTestuaren kanpo-egitura. KCurriculum vitae-a. K Mendebaldeko euskareren ezaugarri fonetiko-fonologiko eta morfosintaktikoen azterketa eta identifikazioa. PTestu baten irakurketa eta ulermena. PLexikoaren lanketa. PToponimo eta jentilizioen deklinabidearen lanketa. PAginteraren berrikusketa eta erabilera. PAditz batzuen (iruditu eta iritzi) erregimen bereziak eta aditzen aspektuak eragiten dituen zalantzen ebazpena eta forma egokien erabilera. P Konparaziozko eta helburuzko perpausen berridazketa. PToponimo eta jentilizioen idazkera-arauen berrikusketa eta erabilera. PTestuen barne-eta kanpo-egituraren azterketa. PCurriculum vitaearen azterketa eta idazketa. P Euskalkiek aberastasun-iturri gisa eta tokian tokiko hiztunentzat komunikazio-tresna gisa duten garrantziaren onarpena. BEuskalkiak ezagutzeko jakingura. BNorberaren hizkuntz gaitasuna zenbaterainokoa den ezagutzeko interesa. BAdministrazio-testuetan euskara erabiltzeak duen garrantziaren balioespena eta era horretako testuetan ere euskara erabiltzeko konpromisoa. B

Helburuak

Euskalkien gutxiagotasun-konplexua egiaz denentz pentsatzea eta euskara batua euskalkia bezain norberarena sentitu ohi den hausnartzea.Mendebaldeko euskararen ezaugarriak ezagutzea.Euskararen gaitasun gramatikala zenbateraino lortu den probatzea.Testuen argitasuna lortzeko orduan, koherentziak, hau da, ideien aukeraketa eta behar bezalako egituraketa emateak duen garrantziaz jabetzea eta kohesio-baliabideak ezagutzea.Curriculumaren egitura eta aurkezpenari buruzko oharrak eta adibideak aztertuz, era horretako testuak idazten ikastea.Zenbait balore onartzea: euskalkiek aberastasun-iturri gisa eta tokian tokiko hiztunentzat komunikazio-tresna gisa duten garrantziaz konturatzea; euskalkiak ezagutzeko jakingura agertzea; administrazio-testuetan euskara erabiltzeak duen garrantzia balioestea eta era horretako testuetan ere euskara erabiltzeko konpromisoa hartzea.

Ebaluazioa

Mendebaldeko euskalkiaren ezaugarri fonetiko-fonologiko eta morfosintaktikoak identifikatzea. Zenbait hitzen sinonimoak eta antonimoak ematea.Esamolde batzuen adiera argitzea.

www.edebe.com 1

Page 13: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Toponimoak egoki deklinatzea eta toponimo jakin batzuei dagokien jentilizioa ematea.Aginterazko adizkiak zuzen erabiltzea.Iruditu eta iritzi aditzez baliatuz perpausak itzuli edota osatzea.Aditzen aspektuaren erabilera okerrak identifikatu eta zuzentzea.Konparaziozko eta helburuzko perpausak berridaztea.Gaizki idatzitako toponimo eta jentilizioak identifikatu eta zuzentzea.Testu desegituratu bati dagozkion barne- eta kanpo-egiturak ematea.Igorleari eta lanpostuari buruzko datu jakin batzuk gogoan, curriculum vitae-a idaztea.

Jarduerak

Hizkuntza eta hiztunakMendebaldeko euskararen egoeraz bi idazlek diotenaz hausnartu eta gai horren inguruan norberak duen iritzia eman.Mendebaldeko hizkeraren ezaugarri fonetiko-fonologiko eta morfosintaktikoak aztertu eta testuetan identifikatu.Hizkuntza ikasgaiTestu bat irakurri eta testu horri buruzko galderak erantzun. Adiera jakin batzuei zein hitz dagokien argitu eta irakurritako testuan ageri diren zenbait hitzen sinonimoak eman. Esamolde batzuen adiera argitu.Toponimo eta jentilizioen deklinabidea zein den argitu eta zuzendu.Aginterazko adizkiez baliaturik perpausak osatu eta aginterazko aditz perifrastikoetan aditzoinak behar duen forma aukeratu.Aditz batzuen (iruditu eta iritzi) erregimen berezia eta, aspektua gogoan, perpausak osatzeko formarik egokiena aukeratu. Konparaziozko eta helburuzko perpausak berridatzi.Toponimo eta jentilizioen idazkera zuzena aukeratu edota gaizki idatzitakoak identifikatu eta zuzendu.Diskurtso-aniztasunaTestuaren koherentzia eta argitasunean eragiten duten alderdiak (egituraketa logikoa eta argia) aztertu eta norberaren idazkietan aplikatu.Hizkuntzaren erabilera funtzionalaCurriculum vitae-aren egitura eta eredua aztertu ostean, era horretako testu bat idatzi.

www.edebe.com 1

Page 14: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

6. Hitzal handiko hizkerak

Edukiak

Erdialdeko euskara. KEuskara nafarra. KKohesioa. KBerri-ematea. KErdialdeko euskararen ezaugarrien azterketa eta identifikazioa. P Mendebaleko eta Erdialdeko euskarak eta Nafarroakoak eta Iparraldekoak dituzten ezaugarri batzuk alderatu. PEuskara nafarraren ezaugarrien azterketa eta identifikazioa. PTestu baten irakurketa eta ulermena. PLexikoaren lanketa. PNoren/Nongo, Norentzat/norentzako kasuen bereizketa eta erabilera eta, diptongoz bukaturiko hitzen deklinabidearen azterketa eta erabilera. PAlokutiboaren berrikusketa eta erabilera. PMerezi izan aditzak eragiten dituen zalantzen ebazpena eta forma egokien erabilera. P Denborazko eta moduzko perpausen berridazketa eta zuzenketa, eta modua adierazten duten forma zuzenen arteko aukeraketa. PPisu, neurri, edukiaren eta beste zenbait partikularen idazkera--arauen berrikusketa eta erabilera. PKohesio-baliabideen azterketa eta erabilera. PBerri emateko idatzizko ereduen azterketa eta idazketa. PNorberarenaren osagarri gisa, inguruko euskalkiak ere ezagutzeko interesa. BHizkuntzek munduaren ikuskeran duten eraginaren balioespena. BNorberaren hizkuntz gaitasuna hobetzeko guraria. BAdministrazio-testuetan euskara erabili beharraren premiaren onarpena. B

Helburuak

Euskara erabiltzeak duen eraginaz hausnartzea eta zentzu horretan Gipuzkoak duen eta izan duen garrantziaz kargutzea.Erdialdeko euskararen ezaugarriak ezagutzea.Erdialdeko euskarak Mendebaldeko euskararekin dituen antzekotasunez jabetzea eta, antzekotasun batzuk gorabehera, Nafarroako eta Iparraldeko hizkeretatik zerk bereizten duen ezagutzea.Euskara nafarraren ezaugarriak bai eta muga horretaz gaindi doazen beste ezaugarri batzuen berri ere izatea.Euskararen gaitasun gramatikala zenbateraino lortu den probatzea.Administrazio-testuen argitasuna xede, ideien kohesiorako baliabideak ezagutzea hasi perpausetik, igaro parrafotik eta testuan bukatuz.Berri-ematea zertan den aztertzea eta berri ona ematetik berri txarra ematera egon litekeen aldeaz kargutzea era horretako testuak modurik egoki eta eraginkorrenean idazten jakiteko.Zenbait balore onartzea: norberarenaren osagarri gisa, inguruko euskalkiak ere ezagutzeko interesa; hizkuntzek munduaren ikuskeran duten eragina balioestea; administrazio-testuetan euskara erabili beharraren premiaz jabetzea.

Ebaluazioa

www.edebe.com 1

Page 15: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Erdialdeko euskararen ezaugarri lexiko, fonetiko-fonologiko eta morfosintaktikoak ezagutu eta testuetan identifikatzea.Euskara nafarraren ezaugarri lexiko, fonetiko-fonologiko eta morfosintaktikoak ezagutu eta testuetan identifikatzea.Testu bati buruzko galderei erantzutea.Hitz batzuen sinonimoak eta antonimoak ematea eta zenbait esamolderen adiera argitzea.Noren/Nongo, Norentzat / norentzako kasuak bereiztea eta, diptongoz bukaturiko hitzen deklinabidea zuzen baliatzea.Alokutiboak zuzen erabiltzea perpausak osatu, moldatu edota itzultzean.Merezi izan aditzaz osaturiko perpausak zuzen eratzea. Moduzko perpausak berridaztea, eta modua adierazten duten hitz eta lokuzioen artean egokiena aukeratzea.Pisu, neurri eta edukien bai eta beste zenbait partikularen idazkera-arauez zuzen baliatzea.Testu batean erabilitako kohesio-baliabideak identifikatzea eta sailkatzea.Idatzizko berri-emate bat eratzea, beti ere, egokitasuna, kohesioa, koherentzia bai eta era horretako testuari dagozkion gainerako ezaugarri testualak eta testuingurukoak zainduz.

Jarduerak

Hizkuntza eta hiztunakHizkeren arteko elkarreraginari buruzko iritzi batetik abiatuz prestigiodun hizkerez eta beren eraginaz hausnartu.Erdialdeko euskararen ezaugarri lexiko, fonetiko-fonologiko eta morfosintaktikoak ezagutu eta testuetan identifikatu.Hizkuntza ikasgaiTestu batean egiaz esan direnak aukeratu.Hitz batzuen sinonimo eta antonimoak eman eta zenbait esamolderen adiera argitu.Noren/Nongo, Norentzat/norentzako kasuak bereizi eta, diptongoz bukaturiko hitzen deklinabidea zuzen erabili.Alokutiboaz baliatuz perpausak osatu, moldatu edota itzuli.Merezi izan aditzaz osaturiko perpausak eratu. Moduzko perpausak berridatzi, eta modua adierazten duten hitz eta lokuzioen artean egokiena aukeratu.Pisu, neurri eta edukien bai eta beste zenbait partikularen idazkera-arauak baliatuz, zuzen idatzitakoak aukeratu edota gaizki idatzitakoak identifikatu eta zuzendu.Diskurtso-aniztasunaKohesioa zertan den behatu ostean, kohesio-baliabideak aztertu eta norberaren idazkietan erabili. Hizkuntzaren erabilera funtzionalaBerri-ematearen ezaugarri eta motak aztertu, eta egoerari egokituz era horretako testua idatzi.

www.edebe.com 1

Page 16: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

7. Ohiko ereduak kolokan

Edukiak

Ipar Euskal Herriko euskara. KEkialdeko euskara. KEstiloa. KPerifrasia. KAditz-nominalizazioa. KEgitura pasiboa. KGerundioa. KLan-elkarrizketa. KKomunikazio berbala. KKomunikazio ez-berbala. KIpar Euskal Herriko euskararen ezaugarrien azterketa eta identifikazioa. PEkialdeko euskararen ezaugarrien azterketa eta identifikazioa. PTestu baten irakurketa eta ulemena. PLexikoaren lanketa. PIzenordain elkarkari, indartu eta bihurkarien azterketa eta erabilera. PBera eta berdina partikulen arteko aldearen azterketa eta erabilera. PAditz-sistema osoaren berrikusketa. PAditz arazlearen berrikusketa eta erabilera. PKausazko perpausen eta perpaus kontsekutiboen berridazketa eta eraketa. PMaileguen idaztarauen berrikusketa eta erabilera. PAdministrazio-testuetan gorde beharreko eta baztertu beharreko estiloaren azterketa eta aplikazioa. PLan-elkarrizketaren helburu eta alderdi orokorren azterketa. PKomunikazio berbalaren eta komunikazio ez-berbalaren zenbait alderdiren behaketa. P Ezagutzen ez diren hizkeren balioespena eta interesa. BNorberaren hizkuntz gaitasuna zein punturainokoa den ezagutzeko jakingura. BNorberaren idazkien eraginkortasunarekiko ardura. BAdministrazioko zein bestelako eremuetako testuen hizkuntz kalitateari buruzko jarrera kritikoa. BAdministrazio-jardunetan ere lehen hitza euskaraz emateko konpromisoa. B

Helburuak

Iparraldea behar baino baztertuago sentiarazten diguten arrazoiez hausnartzea eta hango hiztunek euskararekiko duten arazoez kontzientzia hartzea.Ipar Euskal Herriko eta Ekialdeko euskararen ezaugarriez ohartzea gure hizkuntza aberasteko eta komunikazioa hobetu eta errazteko.Euskararen gaitasun gramatikala zenbateraino lortu den probatzea.Euskaraz idazterakoan, idazkera hobetzeko asmoz zaindu beharreko estiloa bai eta baztertu beharrekoa ere zein diren ezagutzea.Gaingiroki, lan-elkarrizketa batean agertu beharreko jarrera eta mintzamoldea ezagutzea.Zenbait balore onartzea: ezagutzen ez diren hizkerak ere norberaren hizkuntz ondare gisa balioestea eta beraiekiko interesa agertzea; norberaren idazkien eraginkortasunaz arduratzea; administrazioko zein bestelako eremuetako testuen hizkuntz kalitateari buruzko jarrera kritikoa izatea; administrazio-jardunetan ere lehen hitza euskaraz emateko konpromisoa hartzea.

www.edebe.com 1

Page 17: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Ebaluazioa

Ipar Euskal Herriko euskararen ezaugarri lexiko, fonetiko--fonologiko eta morfosintaktikoak identifikatzea testuetan.Ekialdeko euskararen ezaugarri lexiko, fonetiko-fonologiko eta morfosintaktikoak identifikatzea testuetan.Testu batean esandakoa oinarri, baieztapen zuzenak aukeratzea. Definitutako hitzak identifikatzea, hitz batzuen sinonimoak ematea eta zenbait esamolderen adiera argitzea.Izenordain elkarkaria proposizioak lotzeko erabiltzea.Izenordain indartu eta bihurkarien artean aukera egitea.Bera eta berdina bereiziz, perpausak berridaztea.Orotariko aditzekin perpausak eratzea edota osatzea.Aditz arazlea erabiliz, perpausak osatzea edota berridaztea.Kausazko perpausak eta perpaus kontsekutiboak berridaztea eta eratzea.Zuzen idatzitako maileguak identifikatzea eta gaizki idatzitakoak zuzentzea.Administrazio-testu batzuen estiloa hobetzea.

Jarduerak

Hizkuntza eta hiztunakIritzi jakin batetik abiatuz euskarak iparraldean bizi duen egoeraz kargutu eta horren inguruko galdera batzuei erantzun.Ipar Euskal Herriko euskararen ezaugarri lexiko, fonetiko- -fonologiko eta morfosintaktikoak ezagutu eta testuetan identifikatu.Ekialdeko euskararen ezaugarri lexiko, fonetiko-fonologiko eta morfosintaktikoak ezagutu eta testuetan identifikatu.Hizkuntza ikasgaiTestu bat irakurri eta testu horretan zer esaten den adierazi.Definizioen bidez adierazitako hitza identifikatu, sinonimoak eman eta esamolde batzuen adiera argitu. Izenordain elkarkarien bidez proposizioak elkartu.Izenordain indartu eta bihurkarien bidez perpausak osatu.Bera eta berdina partikulez baliatu perpausak berridazteko.Aditz laguntzaile eta trinkoak baliatu perpausak osatzeko.Aditz arazlearen idazkera zuzendu eta perpausak sortzeko edota eraldatzeko erabili.Kausazko perpausak eta perpaus kontsekutiboak berridatzi eta eratu.Maileguen idazkera okerrak identifikatu eta zuzendu. Diskurtso-aniztasunaAdministrazio-testuen estiloa aztertu, bai zaindu beharreko estiloa bai eta baztertu beharrekoa ere. Hizkuntzaren erabilera funtzionalaLan-elkarrizketaren alderdi orokorrak behatu eta halako egoera batean zaindu beharrekoa aztertu, hala komunikazio berbalean, nola komunikazio ez-berbalean.

www.edebe.com 1

Page 18: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

8. XX.a, mende berria: literatura berria?

Edukiak

Mendearen hasierako (1900-1923) testuinguru kultural, sozial, politiko eta ekonomikoa. K Mende hasierako kultur eragileak: Resurreccion Maria Azkue, Julio Urkijo, Gregorio Mujika eta Euskaltzaindia. KEuskal eleberriaren hastapenak: Txomin Agirre eta ohitura- -eleberria. KJose Manuel Etxeita, errealismotik abenturara bidean. KOlerkigintza mende berrian: Emeterio Arrese, Koldo Jauregi «Jaurtakol» eta garaiko beste olerkari batzuk. KAldizkarien ugaritasuna: Ebaristo Bustinza «Kirikiño» eta Jean Etxepare. KToribio Alzaga. KAbelino Barriola. KEuskal Iztundea. KMendearen hasieran (1900-1923) kulturaren, gizartearen eta politikaren alorretan izandako ezaugarri behinenen ezagutza. PMendearen hasieran kultur eragile gisa aritu zirenek egindako lanaren behaketa. P Euskal eleberriaren hastapenetan T. Agirrek egindako lanaren analisia. PErrealismotik abenturara bidean J. M. Etxeitaren lanaren azterketa. PMende berriko olerkigintzaren ezaugarri nagusien behaketa eta orduko olerkari aipagarrienen (E. Arrese, «Jautarkol» «Satarka» eta «Oxobi») lanaren eta ezaugarrien azterketa. PAldizkarigintzaren bulkada eragin zuten aldizkari, egile eta lanen ezagutza, bereziki Kirikiño eta Etxeparerenak. PXX. mendearen hasierako antzerkigile nagusien lan eta ezaugarrien azterketa eta Euskal Iztundeak euskal antzerkigintzan izan zuen garrantziaren behaketa. P Bizi zuten testuingurua kontuan, kulturgileen lanaren balioespena. B

Helburuak

Mende hasierako gertaera historiko nagusien ikuspegi arin baina argia izatea, euskal literatura bere garaian kokatu ahal izateko.XX. mendeko lehenengo hamarkadetako kultur eragile nagusiak eta orduko kultur ekintzarik garrantzitsuenak ezagutzea.Euskal eleberriaren hastapenetan izan zen suspertzaile nagusia —T. Agirre— eta bere lanaren ezaugarriak ezagutzea (moralismoa, herria/hiria bikoiztasuna eta manikeismoa). Halaber, J. M. Etxeita eta bere lanaren bidez, nobela errealistaren zenbait zertzelada ezagutzea.XX. mende hasierako olerkari nagusiak zein ziren behatzea eta beren lanaren ikuspegi orokorra hartzea.Mende hasierako kazetaritza zertan zen jakitea eta literaturarentzat izan zuen garrantziaz ohartzea (Kirikiño, Etxepare).Garaiko antzerkigintzaren indarraz jabetu eta orduko antzerki- -giroa ezagutzea, batez ere Euskal Iztundearen sorrera.Testu-iruzkinaren prozedura sendotu eta baliatzea.Zenbait balore onartzea: bizi zuten testuingurua kontuan, kulturgileen lana balioestea.

Ebaluazioa

Mendearen hasierako testuinguru sozio-kulturala labur-labur komentatzea.Ohitura-eleberriaren ezaugarriak azaltzea.

www.edebe.com 1

Page 19: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Etxeitak euskal eleberrigintzari egindako ekarria komentatzea eta T. Agirrek egindako lanarekin alderatzea.E. Arreseren poema bat aztertzea eta garaiko olerkigintzaren adierazle gisa azpimarra dakizkiokeen ezaugarriak zein diren adieraztea.Kazetaritzak garaiko euskal literaturgintzan izandako eraginaren berri ematea.Mende hasierako antzerkigintzaren berri laburra ematea, orduko eragile eta ezaugarri behinenak aipatuz.

Jarduerak

Literatur diskurtsoaTestuinguru sozio-kulturalaXX. mendearen hasieran Euskal herriak bizi zuen egoeraren ikuspegi orokorra hartu, arlo politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaletan gertatutakoak irakurriz.Mende hasierako kultur eragileakXX. mendearen lehen hamarkadetako kultur eragile nagusiak eta orduko kultur ekintzarik garrantzitsuenez kargutu.

NarratibaTxomin Agirrek euskal eleberrigintzaren hastapenetan izan zuen garrantziaz kargutu eta berak idatzitako lanen ildotik ohitura eleberriaren ezaugarriez jabetu eta Garoa-tik hartutako pasarte bati buruzko galde-erantzunen bidez esandako guztia egiaztatu.Etxeitak egindako lanaren berri jaso, eleberri errealistaren mugak zehaztu eta Etxeitaren lanaren balio eta ezaugarriez kargutu.Lirika Mende hasierako olerkigintzaren ezaugarriak aztertu eta oduko olerkari aipagarri batzuen lan eta ezaugarrien berri jaso ostean, E. Arreseren poema bat irakuri eta Oxobiren poema bat komentatu eta moldatu.Kazetaritzaren hastapenak Kazetaritzaren hastapenak nola gauzatu ziren behatu eta garaiko aldizkari eta egile esanguratsuenen berri jaso.Kirikiñok eta J. Etxeparek kazetarigintzan egidako lanaren berri jaso.Testu-iruzkinaJ. M. Etxeitaren Josetxo eleberriaren pasartea irakurri eta testu-iruzkinak egiteko lan-metodoa pausoz pauso aplikatu.

www.edebe.com 1

Page 20: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

9. Gerraurreko literatura: Pizkundea

Edukiak

Mendearen hasierako (1923-1936) testuinguru kulturala, soziala, politikoa eta ekonomikoa. K Gerraurrea: euskal irakaskuntzaren hastapenak eta gerraurreko euskalgintzaren eragileak. KOlerkigintzaren pizkundea K Jose Maria Agirre «Xabier lizardi». KEsteban Urkiaga «Lauaxeta». K Nikolas Ormaetxea «Orixe». K Joakin Bedoñakoa «Loramendi». KGerraurreko nobelagintza: A. Anabitarte «Anabi», T. Agirre «Barrensoro» eta J. Barbier. KAntzerkiaren Urrezko Aroa. KAntonio Maria Labaien. KAntzerti aldizkaria. KJazinto Karraskedo. KHegoaldeko aldizkarigintza. KYakintza. KRIEV. KEuskera. KZeruko Argia. KIparraldeko aldizkarigintza. KEskualduna. KGure Herria. K Mendearen hasierako (1923-1936) testuinguru kultural, sozial, politiko eta ekonomikoaren irakurketa eta analisia. PGerraurreko kulturgintzan bereziki eragin zuten eragileen azterketa: euskal irakaskuntzaren hastapena, batetik; eta Aitzol eta Euskaltzaleak erakundea, bestetik. POlerkigintzaren pizkundea eragin zuten arrazoien azterketa eta orduko olerkien ezaugarrien behaketa. P Lizardiren lan eta ezaugarrien azterketa. PLauaxetaren lan eta ezaugarrien azterketa. P Orixeren lan eta ezaugarrien azterketa. P Loramendiren lan eta ezaugarrien azterketa. PGerraurreko nobelagintzan nabarmendu ziren hiru egileren —A. Anabitarte «Anabi», T. Agirre «Barrensoro» eta J. Barbier— lan eta ezaugarrien analisia. PAntzerkiaren arrakastaren eragileen eta indartzen hasi zen antzerki-motaren ezagutza. PAntonio Maria Labaien-en lan eta ezaugarrien analisia. PAntzerti aldizkariaren ezagutza. PJazinto Karraskedo eta beste zenbait antzerkigileren ezagutza. PHegoaldeko aldizkarigintzak emandako fruituen ezagutza:Yakintza, RIEV, Euskera eta Zeruko Argia. PIparraldeko aldizkarigintzaren emaitzaren ezagutza eta Iparraldean garai hartan ateratzen ziren aldizkari biren ezagutza: Eskualduna eta Gure Herria. PLiteraturaren eta politikaren arteko loturaren balioespena. BEuskalgintzarako materialen garapenak duen garrantziaren onarpena. B

Helburuak

Gerraurreko gertakari historiko nagusien ikuspegi arin baina argia izatea, euskal literatura bere garaian kokatu ahal izateko.

www.edebe.com 2

Page 21: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Gerraurreko euskalgintzaren eragile nagusiak eta orduko kultur ekintzarik garrantzitsuenak ezagutzea.Euskal olerkigintzaren ezaugarri nagusiak aztertzea, hala nola zuztar erromantikoa, euskararen goraipamena, galdera existentzialak, elitismoa…Gerraurreko olerkari handiak eta haien lanak ezagutzea: Lizardi, Lauaxeta, Orixe.Garaiko nobelagile nagusiak eta beraien ezaugarririk nabarmenenak ezagutzea.Hamarkada haietan antzerkigintzak bizi izan zuen Urrezko Aroa eta orduko antzerkigile nagusien lana zertan ziren jakitea.Gerraurreko kazetaritza eta zenbait aldizkariren garrantziaz ohartzea.Testu-iruzkinaren prozedura sendotu eta erabiltzea.Hiztegi-motak ezagutuz, beharrizanen arabera erabiltzen ikastea.Zenbait balore onartzea: literatura eta politikaren arteko lotura balioestea; euskalgintzarako materialen garapenak duen garrantziaz ohartzea.

Ebaluazioa

Gerraurreko testuinguru sozio-politikoaren berri labur eta zehatza ematea.Aitzolek euskalgintzan izan zuen garrantzia azaltzea.Gerraurreko olerkigintzaren ezaugarri behinenak zein izan ziren adieraztea. Lizardi, Lauaxeta edota Orixeren olerkigintzaren ezaugarri behinenen berri ematea edota beren olerkiren baten azterketa egitea olerkiaren edukia eta elementuak iruzkinduz.Agustin Anabitarteren berrikuntzaren berri ematea edota berari buruzko baieztapen batzuen artetik egia ez direnak identifikatzea eta faltsutasun horren arrazoia azaltzea.Gerraurreko antzerkigintzaren berri ematea labur-labur.Labaienen antzerki-lanen bat aztertu eta antzestea.Orduko egile eta lan bati buruzko iruzkina egitea.Gerraurreko aldizkarigintzaren egoerari buruz aritzea, egiazko eta gezurrezko baieztapenak identifikatzea edota Iparraldeko eta Hegoaldeko aldizkari banaren berri ematea.

Jarduerak

Literatur diskurtsoaTestuinguru sozio-kulturalaGerraurreko aldian (1923-1936) izandako gertakari sozio-kultural nagusien berri jaso eta aztertu.GerraurreaGerraurrean euskal kulturgintzaren joeraz kargutu eta garai hartan abitu ziren ekimenen berri izan: euskal irakaskuntza eta olerki-, antzerki- eta eleberri-egunak.LirikaEuskal olerkiaren «Urrezko Aroa» legez ezagutzen den aldian idatzitako lanen ezaugarri orokorrak aztertu, hala nola zuztar erromantikoa, euskararen goraipamena, galdera existentzialak eta elitismoa.Gerraurreko olerkari handienen (Lizardi, Lauaxeta, Orixe) lanak eta ezaugarriak ezagutu. NarratibaGerraurreko nobelagile nagusiak (A. Anabitarte, «Barrensoro» eta J. Barbier) eta beraien lanaren ezaugarririk nabarmenenak ezagutu eta aztertu.DramatikaGerraurreko antzerkigintzaren ezaugarri eta helburuez kargutu eta orduko antzerki-egile aipagarrienen (A. M. Labaien, J. Karraskedo) lana ezagutu eta deklamatu, eta antzerkigintzaz ziharduen aldizkari bakarraren (Antzerti) nondik norakoak eta eragina ezagutu.Kazetaritza

www.edebe.com 2

Page 22: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Gerraurreko kazetaritzak Iparraldean eta Hegoaldean eman zituen fruituak aztertu, aldizkarion gaineko oinarrizko informazioa jaso eta aldizakariotan esku hartu zuten zenbait idazleri buruzko informazioa bildu.

Testu-iruzkinaX. Lizardiren «Eusko-bidaztiarena» olerkia irakurri eta testu- -iruzkinak egiteko lan-metodoa pausoz pauso aplikatu.IkasteknikaHiztegi-moten berri hartu, beharrizanen arabera erabil genitzakeen hiztegiak aukeratzen jakiteko.

www.edebe.com 2

Page 23: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

10. Gerraostea: ilunpeetatik sortzen

Edukiak

Gerraosteko (1945-1957) testuinguru kulturala, soziala, politikoa eta ekonomikoa. K Erbestea. KEKIN argitaletxea. KEuzko-Gogoa aldizkaria. KJon Etxaide. KEleberri historikoa. KEusebio Erkiaga. KJuan Antonio Irazusta. KJose Eizagirre. KJose Antonio Loidi. KTelesforo Monzon. KSalbatore Mitxelena. KNemesio Etxaniz. KJean Marie diharce «Iratzeder». KGerraurreko olerkariak gerraostean: Orixe. KLabaien, gerraurreko egilea gerraostean. KPierre Larzabal. KMaria Dolores Agirre. KAugustin Zubikarai. KGerraosteko gertakari historiko nagusien behaketa. PDiktadura garaiko euskalgintzaren eragile nagusiak eta orduko kultur ekintzaren arazo nagusien azterketa. PArgitalpenak plazaratzeko zeuden arazoen eta atzerrian eginiko aldizkarien garrantziaren ezagutza. PGerraosteko eleberrigintzaren berezitasun eta izen nagusien ezagutza. PEtxaideren eta Erkiagaren lana eta nobela historikoaren ezaugarri nagusien analisia. PGaraiko olerkari nagusiak eta beraien ezaugarririk nabarmenenen azterketa. PGerraurreko antzerkigintzaren iraupena ziurtatzeaz arduratu zirenen izen garrantzitsuenen behaketa eta haien lanaren ikuspegi orokorraren jabekuntza. PLoidiren elaberrigintzaren ezaugarri batzuen azterketa. PLanean saiatzeak eragozpenak gainditzeko duen balioaren onarpena. B

Helburuak

Gerraosteko gertakari historiko nagusien ikuspegi arin baina argia izatea, euskal literatura bere garaian kokatu ahal izateko.Diktadura garaiko euskalgintzaren eragile nagusiak eta orduko kultur ekintzaren arazo nagusiak ezagutzea.Argitalpenak plazaratzeko arazoak gogoan, atzerrian eginiko aldizkarien garrantzia ikustea.Gerraosteko eleberrigintzaren berezitasunak eta izen nagusiak ezagutzea.Etxaideren eta Erkiagaren lana eta nobela historikoaren ezaugarri nagusiak aztertzea.Garaiko olerkari nagusiak eta beraien ezaugarririk nabarmenenak ezagutzea.Gerraurreko antzerkigintzaren iraupena ziurtatzeaz arduratu zirenen izen garrantzitsuenak eta haien lanaren ikuspegi orokorra hartzea.Testu-iruzkinaren prozedura sendotu eta baliatzea.Zenbait balore onartzea: lan saiatuak eragozpenak gainditzeko duen balioa onartzea.

www.edebe.com 2

Page 24: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Ebaluazioa

Gerraosteko (1945-1947) testuinguru sozio-politikoaren berri labur eta zehatza ematea.Erbesteak euskal kulturgintzan izan zuen eragina eta erbestean aritu zirenen lanaren garrantzia eta zailtasunak azaltzea.Gerraosteko eleberrigintzari buruzko oinarrizko galdeketa bati labur-labur erantzutea. T. Monzon eta S. Mitxelenaren poema batzuetan oinarrituz garaiko olerkigintzaren bai eta egileon lanaren ezaugarriez aritzea. N. Etxanizen lanaren bereizgarritasuna zertan den azaltzea. Orduko egile eta lan bati buruzko iruzkina egitea.Garaiko antzezlan bat aztertu eta antzeztea.

Jarduerak

Literatur diskurtsoaTestuinguru sozio-kulturalaGerraosteko gertakari historiko nagusien irakurketa eta analisia egin.ErbesteaDiktadura garaiko euskalgintzaren arazoak aztertu eta erbesteak izan zuen garrantziaz eta eraginaz hausnartu.ArgitalpenakDikatdura garaian euskal aldizkarigintzak zituen arazoak aztertu, orduko aldizkarien nondik norakoak aztertu eta atzerrian eginiko euskal aldizkarien garrantziaz kargutu.NarratibaGerraosteko eleberrigintzaren berezitasunak eta egile nagusiak ezagutu.Etxaideren eta Erkiagaren lana eta nobela historikoaren ezaugarri nagusiak aztertu.LirikaGaraiko olerkari nagusiak (T. Monzon, S. Mitxelena, N. Etxaniz Iratzeder eta Orixe) eta beraien lanen ezaugarririk nabarmenenak ezagutu eta aztertu.DramatikaGerraureko antzerkigintzaren iraupena ziurtatzeaz arduratu zirenen izen garrantzitsuenak (Labaien, P. Larzabal, M. D. Agirre eta A. Zubikarai) eta beraien lanaren ikuspegi orokorra hartu.Testu-iruzkinaJ. A. Loidiren Hamabost egun Urgainen eleberriaren pasarte bat irakurri eta testu-iruzkinak egiteko lan-metodoa pausoz pauso aplikatu.

www.edebe.com 2

Page 25: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

11. 60ko hamarkada: berrikuntza kulturala

Edukiak

60ko hamarkadako testuinguru politikoa, ekonomikoa eta kulturala. KEuskal herriko gizarte- eta kultur giroa 60ko hamarkadan. KEuskara batua eta Arantzazuko biltzar nagusia. KIkastolak eta gau-eskolak. KEuskal Unibertsitatea. KEgan. KJakin. KIgela. KKoldo Mitxelena. KJose Luis Alvarez Enparantza «Txillardegi». KFederiko Krutwig. KTxomin Peillen Karrikaburu. KJuan San Martin Ortiz de Zarate. KJon Mirande. KGabriel Aresti. KAipu bibliografikoa. K60ko hamarkadako testuinguru politiko, ekonomiko eta kulturalaren behaketa eta analisia. P60ko hamarkadan, Euskal Herriak bizi zuen gizarte- eta kultur giroaren behaketa eta analisia. PEuskara batua eta Arantzazuko biltzar nagusiari buruzko oinarrizko jakingarrien irakurketa eta ezagutza. PEuskara eta hezkuntzak 60ko hamarkadan bizi izan zuen mugimenduaren ezagutza: ikastolak, gau-eskolak eta euskal unibertsitatea. PEgan aldizkariari buruzko jakingarrien irakurketa. PJakin aldizkariari buruzko jakingarrien irakurketa. PIgela aldizkariari buruzko jakingarrien irakurketa. PKoldo Mitxelena-ren zenbait jakingarriren ezagutza eta beraren lanaren analisia eta irakurketa. PJose Luis Alvarez Enparantza «Txillardegi»ren zenbait jakingarriren ezagutza eta Txillardegiren lanaren analisi eta irakurketa. PFederiko Krutwig-en lanaren ezaugarrien ezagutza eta beraren testu-zati baten irakurketa. PTxomin Peillen Karrikaburu-ren lanaren ezaugarrien ezagutza eta beraren testu-zati baten irakurketa. PJuan San Martin Ortiz de Zarate-ren lanaren ezaugarrien ezagutza eta beraren testu-zati baten irakurketa. PJon Miranderen eta bere lanaren ezaugarrien behaketa eta azterketa eta literaturgintzan eragindako berrikuntzaren nondik norakoen analisia. PGabriel Arestiri buruzko zenbait daturen ezagutza eta bere lanaren azterketa eta analisia. PAipu bibliografikoak egiteko moduaren behaketa eta erabilera. PHizkuntz normalizazioaren balioespena eskubide legez eta eragile kultural bezala. BHizkuntz eta kultur normalizazioarentzat aldizkari elebakarren garrantziaren onarpena. BEzarririko eredu eta tradizioekiko hausturak bai eta ikuspegi zabaltasunak ere aurrerabiderako duten balioaren estimua. B

Helburuak

www.edebe.com 2

Page 26: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

60ko hamarkadan bizi zen giro sozio-kulturalaz jabetzea euskal literaturaren bilakaera hobeto ulertzeko.Garai hartako kazetaritzaren ekarria ezagutzea eta garai hartan euskara hutsez argitaratzen hasi ziren aldizkarien (Egan, Jakin eta Igela) ezaugarri behinenak ezagutzea.Euskal narratibagintzan izandako bilakaeraren eredu, batez ere K. Mitxelenaren eta Txillardegiren lanaren nondik norakoak ezagutzea, ildo horretan aritu ziren beste zenbait ere ahaztu gabe : F. Krutwig, T. Peillen eta J. San Martin.Olerkigintzaren berrikuntza ekarri zuten egile (J. Mirande, G. Aresti) eta lanen ezaugarri nagusiak ezagutzea.Testu-iruzkinaren prozedura sendotu eta baliatzea.Liburu zein aldizkari eta bildumetako lanen aipu bibliografikoak egiten ikastea.Zenbait balore onartzea: hizkuntz normalizazioa eskubide legez ez ezik eragile kultural bezala ere balioestea; hizkuntz eta kultur normalizazioari begira aldizkari elebakarren garrantzia onartzea; ezarririko eredu eta tradizioekiko hausturak bai eta ikuspegien zabaltasunak ere aurrerabiderako duten balioa estimatzea.

Ebaluazioa

60ko hamarkadan Euskal Herriak bizi zuen testuinguru sozio- -kulturala labur-labur azaldu.60ko hamarkadan euskal gizartean eta euskalgintzan eragin zuten mugimendu garrantzitsuenen berri eman.Garai hartan sortu ziren zenbait aldizkariren aipamena egin eta horietako batzuen joera azaldu.Koldo Mitxelenaren edota Txillardegiren testu-zati batean oinarrituz, egilearen edota egileon egikeraren ezaugarri nagusiak identifikatu eta adierazi.Miranderen eta Arestiren berrikuntza zertan datzan azaldu.Miranderen edota Arestiren olerkiren bat aukeratu, aukeraren arrazoia azaldu eta deklamatu.Orduko egile eta lan bati buruzko iruzkina egin.Emandako liburu eta aldizkari batzuen aipamen bibliografikoa egin.

Jarduerak

Literatur diskurtsoaTestuinguru sozio-kulturala60ko hamarkadako testuinguru politiko, ekonomiko eta kulturalari buruzko testua irakurri literaturan izan zezakeen eraginaz ohartzeko.Gizartea literaturaren akuilu60ko hamarkadan gizarte- eta literatur kezkak zein izan ziren behatu eta kezka horiei euskal gizarteak eman zien irtenbideak aztertu.KazetaritzaEuskara hutsez argitaratzen hasi ziren aldizkarien (Egan, Jakin eta Igela) berri jaso, zer joeratakoak ziren aztertu eta horren guztiaren eragin eta balioaz hausnartu.NarratibaEuropako joeren ildotik idatzi zuten idazle (K. Mitxelena, Txillardegi, F. Krutwig, T. Peillen eta J. San martin) eta lanen ezaugarriak aztertu, lan horietako pasarte batzuk irakurriz eta analizatuz.LirikaEuskal olerkigintzaren berrikuntza eragin zuten egileen (J. Mirande, G. Aresti) lan eta ezaugarriak irakurri eta aztertu.Testu-iruzkina

www.edebe.com 2

Page 27: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Arestiren Justizia Txistulari antzezlanaren bigarren zatiaren pasarte bat irakurri eta testu-iruzkinak egiteko lan-metodoa pausoz pauso aplikatu.IkasteknikaAipu bibliografikoen taxuerari buruzko azalpena irakurri eta ereduak behatu.

www.edebe.com 2

Page 28: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

12. Esperimentazioaren zirrara

Edukiak

70eko hamarkadako testuinguru sozio-politiko eta kulturala. KHerrigintza eta konpromisoa. KNobela berria. KRamon Saizarbitoria. KMikel Zarate. KArantxa Urretabizkaia. KHaur eta Gazte literatura. KAbangoardia eta esperimentazioa. KJose Antonio Artze. KXabier lete. KMikel Lasa. KBitoriano Gandiaga. KJuan Mari Lekuona. KAntzerkigintza: esperimentazioa. KSaiakera: R. Arregi eta X. Azurmendi. K70eko hamarkadako testuinguru politikoaren, ekonomikoaren eta kulturalaren behaketa eta analisia. PHamarkada horretan euskal gizartearen helburu, eragile eta ekimenen azterketa arina. PEzaugarritzen dituzten alderdiak behatuz, 60ko hamarkadako eleberrigintzaren berrikuntza asmoei eutsiz 70eko hamarkadan aritu ziren zenbait egileren (R. Saizarbitoria, M. Zarate, A. Urretabizkaia…) lan-zatien irakurketa eta azterketa. PArestik irekitako bideetatik abiatuz eta poesia soziala baino haratago bide berriak irekiz aritu ziren zenbait egileren (J. A. Artze, X. Lete, M. Lasa, B. Gandiaga, J. M. Lekuona) lan-zatien irakurketa eta azterketa. PAntzerkigintzak hartu zuen norabideaz kargutzea. PArtikulugintzan jorratzen hasi ziren bide berriaren —saiakera— eta bi egile garrantzitsuenen ezagutza. PHerrigintza eta konpromisoaren balioespena. BAurrerabidean esperimentazioak duen garrantziaren estimua. B

Helburuak

70eko hamarkadako giro sozio-kulturalaz jabetzea eta literaturari dagokionez, herrigintzan aritutako lagun eta taldeen lana zein ildotatik abiatu zen ezagutzea.Aurreko hamarkadaren ildotik, nobelagintzaren berrikuntza zertan oinarritu zen jakitea eta berrikuntza hori ekarri zuten idazle eta lanak ezagutzea: R. Saizarbitoria, M. Zarate, A. Urretabizkaia eta beste.Poesia zer bidetatik abiatu zen jakitea eta bide hori zabalduz aritu ziren idazle eta lanak ezagutzea: J. A. Artze, X. Lete, M. Lasa, B. Gandiaga eta J. M. Lekuona.Antzerkigintzaren norabide berriaz kargutu eta horretan jardun ziren zenbait talderen berri izatea.Euskal saiakerak 70eko hamarkadan zituen ezaugarri eta idazle behinenak zein ziren jakitea.Testu-iruzkinaren prozedura sendotu eta baliatzea.Zebait balore onartzea: herrigintza eta konpromisoa balioestea; esperimentazioak aurrerabidean duen garrantzia estimatzea.

Ebaluazioa

www.edebe.com 2

Page 29: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

70eko hamarkadan euskal gizartearen testuinguru, ekimen eta asmoak iruzkintzea.Eleberrigintzaren berrikuntza zertan datzan aztertzea eta egile aipagarrienen lana irakurtzea edota iruzkintzea.Garaiko olerkigintzan aritutako zenbait egileren izena eta ezaugarri behinenak adieraztea.Garaiko olerkariren baten olerki batzuk aukeratu eta deklamatzea, azalduaz aurretik aukeraketa horren arrazoiak.Garaiko antzerkigintzari buruzko lan-monografikoa egitea.Orduko artikulu luze edota saiakeraren baten laburpena egitea.

JarduerakLiteratur diskurtsoaTestuinguru sozio-kulturala70eko hamarkadan, gizartean, politikan eta kulturan gertatu-takoak behatuz, garai hartako ikuspegi orokorraz jabetu.Herrigintza eta konpromisoaHerrigintzan bideratu edota sendotu ziren ekimenak behatu eta orduko idazle batzuen jarreraz kargutu.NarratibaAurreko hamarkadaren ildotik, nobelagintzaren berrikuntza hamarkada honetan zertan oinarritu zen jakin eta berrikuntza hori ekarri zuten idazleak eta lanak ezagutu eta aztertu: Ramon Saizarbitoria, Mikel Zarate, Arantxa Urretabizkaia eta beste.OlerkigintzaOlerkigintzak poesia soziala utziz geroztik zer bidetatik abiatu zen jakitea eta bide hori zabalduz aritu ziren idazleen —Jose Antonio Artze, Xabier Lete, Mikel Lasa, Bittoriano Gandiaga eta Juan Mari Lekuona— eta lanen nondik norakoa ezagutu.Antzerkigintza Antzerkigintzaren norabide berriaz kargutu eta horretan jardun ziren zenbait talderen berri jaso.Saiakera Euskal saiakerak 70eko hamarkadan zituen ezaugarri eta idazle behinenak (R. Arregi eta X. Azurmendi) zein ziren behatu.Testu-iruzkinaR. Saizarbitoriaren 100 metro eleberriaren pasarte bat irakurri eta testu-iruzkinak egiteko lan-metodoa pausoz pauso aplikatu.

www.edebe.com 2

Page 30: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

13. Euskal literaturaren gailurrerantz

Edukiak

80ko hamarkadako testuinguru politiko eta sozio-kulturala. KLiteraturaren autonomia. K Abangoardia. KIntertestualitatea. KErlatibotasuna. KDeserrotzea. KAldizkari ikonformistak. KBernardo Atxaga. KJoseba Sarrionandia. KKoldo Izagirre. KAnjel Lertxundi. KJoan Mari irigoien. KJoxemari Ituralde. KJoxe Austin Arrieta. KPatxi Zabaleta. KInternet. KWord Wide Web (WWW). KZerbitzaria. KWeb orria. KBilatzaileak. KPosta elektronikoa (E-mail). KChat-a. KNews eta Newsgroups. K80ko hamarkadako testuinguru sozio-kulturalari buruzko gertakari nagusien sipnosiaren irakurketa eta analisia. PLiteraturaren autonomiaz hitz egitean zertaz dihardugun zehaztu eta ordura arteko literaturarekiko aldearen analisia, bai literaturaren beraren ezaugarri eta helburuetan, bai eta erabilitako hedabideetan ere: aldizkari propioak eta bide zein euskarri berriak. P80ko hamarkadako idazle nagusien (B. Atxaga, J. Sarrionandia, K. Izagirre, A. Lertxundi, J. A. Arrieta, J. M. Irigoien, J. M. Iturralde eta P. Zabaleta) lan eta ezaugarrien azterketa teoriko-praktikoa. P Interneten ezagutza eta erabilera. PLiteraturaren balioespena arte-lan bezala ez ezik adierazpide, kulturbide eta gozamen-iturri legez ere. BInternet hedabide berriarekiko interesa eta ikuspegi kritikoa. B

Helburuak

80ko hamarkadako testuinguru sozio-kulturalaz jabetzea eta literaturaren «boom»aren erakusle eta eragileak aztertzea.Literaturaren autonomiaz hitz egitean zertaz dihardugun ulertzea eta ordura arteko literaturarekiko aldeaz kargutzea bai literaturaren beraren ezaugarri eta helburuetan, bai erabilitako hedabideetan ere: aldizkari propioak eta bide eta euskarri berriak.Idazle nagusien lanaren eta ezaugarrien azterketa teoriko- -praktikoa burutzea: B. Atxaga, J. Sarrionandia, K. Izagirre, A. Lertxundi, J. A. Arrieta, J. M. Irigoien, J. M. Iturralde eta P. Zabaleta.

www.edebe.com 3

Page 31: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

Internetek dokumentazio-iturri bezala eskaintzen dituen zerbitzuak eta abantailak ezagutzea.Testu-iruzkinaren prozedura sendotu eta erabiltzea.Zenbait balore onartzea: literatura arte-lan bezala ez ezik, adierazpide, kulturbide eta gozamen-iturri legez ere balioestea; internetek eskaintzen dituen ahalbideak estimatzea.

Ebaluazioa

80ko hamarkadan euskal kulturgintzan izandako gertaeraren bat azaltzea eta gertaera horri buruzko iritzia ematea.Literaturaren autonomia eta aurreko hamarkadako joerekiko urratzearen balioespena egitea.Literaturaren kontzepzio berria zertan datzan azaltzea.Hamarkada honetan aritu ziren egileen lanen irakurketa edota iruzkina egitea.Hamarkada honetako egile nagusien lanaren nondik norakoei buruzko galdetegia erantzutea.

JarduerakLiteratur diskurtsoaTestuinguru sozio-kulturala80ko hamarkadako testuinguru sozio-kulturalari buruzko gertakari nagusien sipnosia irakurri eta aztertu.Literaturaren autonomia abiapuntuLiteraturaren autonomiaz hitz egitean zertaz dihardugun ulertu eta ordurarteko literaturarekiko aldeaz kargutu bai literaturaren beraren ezaugarri eta helburuetan, bai eta erabilitako hedabideetan ere: aldizkari propioak eta bide zein euskarri berriak.Idazle nagusiakIdazle nagusien lana eta ezaugarrien azterketa teoriko-praktikoa burutu: B. Atxaga, J. Sarrionandia, K. Izagirre, A. Lertxundi, J. A. Arrieta, J. M. Irigoien, J. M. Iturralde eta P. Zabaleta.Testu-iruzkinaB. Atxagaren «Soomaliya» olerkia irakurri eta testu-iruzkinak egiteko lan-metodoa pausoz pauso aplikatu.IkasteknikaInterneteen erabilerari dagozkion oinarrizko jakingarriei buruzkoak irakurri eta erabili: web orriak, bilatzaileak, posta elektronikoa, chat-a eta news zein newsgroups-ak.

www.edebe.com 3

Page 32: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

14. Belaunaldi gazteak bidean aurrera

Edukiak

90eko hamarkadako testuinguru politiko eta sozio-kulturala. KJon Alonso. KIñigo Aranbarri. KPako Aristi. KRikardo Arregi Diaz de Heredia. KItxaro Borda. KAndoni Egaña. KAingeru Epaltza. KJuan Garzia. KJuan Kruz Igerabide. KArantxa Iturbe. KEdorta Jimenez. KFelipe Juaristi. KGerardo Markuleta. KLaura Mintegi. KXabier Montoia. KInazio Mujika. KJuanjo Olasagarre. KJose Luis Otamendi. KJuan Luis Zabala. KHaur- eta gazte-literatura. K60ko hamarkadan jaio eta 90eko hamarkadan nabarmendu diren idazle nagusien lan eta ezaugarrien azterketa teoriko-praktikoa (J. Alonso, I. Aranbarri, P. Aristi, R. Arregi Diaz de Heredia, I. Borda, A. Egaña, A. Epaltza, J. Garzia Garmendia, J. K. Igerabide, A. Iturbe, E. Jimenez, F. Juaristi, G. Markuleta, L. Mintegi, X. Montoia, I. Mujika Iraola, J. Olasagarre, J. L. Otamendi, J. L. Zabala…). PGaur egungo literatura ezagutzeko interesa eta irakurketarako zaletasuna. BEuskaraz publikatzeak duen garrantziaren balioespena. BLiteratur produzioarekiko ikuspegi kritikoa. B

Helburuak

90eko hamarkadan bizi zen egoera sozio-kulturalaz jabetzea.Idazle gazteen heziketa-mota eta bizipenez kargutzea eta egin duten literaturaren nondik norakoak ezagutzea.Belaunaldi honetako zenbait lan eta izen ezagutzea hala nola Jon Alonso, Iñigo Aranbarri, Pako Aristi, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Itxaro Borda, Andoni Egaña, Aingeru Epaltza, Juan Garzia Garmendia, Juan Kruz Igerabide, Arantxa Iturbe, Edorta Jimenez, Felipe Juaristi, Gerardo Markuleta, Laura Mintegi, Xabier Montoia, Inazio Mujika Iraola, Juanjo Olasagarre, Jose Luis Otamendi, Juan Luis Zabala eta abar, eta beraiekiko interesa piztea.Etorkizuneko ahotsak izan litezkeenak ezagutu, eta belaunaldi hori nork osatzen duen jakitea.Testu-iruzkinaren prozedura sendotu eta baliatzea.Zenbait balore onartzea: gaur egungo literatura ezagutzeko interesa eta irakurketarako zaletasuna; euskaraz publikatzeak duen garrantzia balioestea; literatur produzioarekiko ikuspegi kritikoa izatea.

Ebaluazioa

www.edebe.com 3

Page 33: 1€¦  · Web view1. Azal horizta, muin betikoa. Edukiak. Hizkuntzen bilakaera: sinkronia eta diakronia. K. Hizkuntzaren azterketa-motak: sinkronikoa eta diakronikoa.

Ikasgelako programazioa

90eko hamarkadan bizi zen egoera sozio-kulturalaren berri laburra ematea.60ko hamarkadan jaiotako egileen zenbait lan eta ezaugarriri buruzko galdetegia erantzun.Aukeratutako egile eta lan bati buruzko iruzkina egitea.70eko hamarkadan jaiotako belaunaldiaren ezaugarri izan litezkeenak aipatu eta idazle gazte hauetako baten lana irakurri eta aipatu ezaugarrion adibideak bilatu.

Jarduerak

Literatur diskurtsoaTestuinguru sozio-kulturala90eko hamarkadan bizi zen egoera sozio-kulturalari buruzko jakingarriak irakurriz, Euskal Herriak garai hartan bizi zuen testuinguruaz jabetu.Belaunaldi gaztea: literatura heldua eta anitza60ko hamarkadan jaio eta 90eko hamarkadan nabarmendu diren idazle nagusien (Jon Alonso, Iñigo Aranbarri, Pako Aristi, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Itxaro Borda, Andoni Egaña, Aingeru Epaltza, Juan Garzia Garmendia, Juan Kruz Igerabide, Arantxa Iturbe, Edorta Jimenez, Felipe Juaristi, Gerardo Markuleta, Laura Mintegi, Xabier Montoia, Inazio Mujika Iraola, Juanjo Olasagarre, Jose Luis Otamendi, Juan Luis Zabala eta abar) lanak irakurri eta beren ezaugarrien azterketa teoriko- -praktikoa egin. Etorkizuneko ahotsak70eko hamarkadan jaiotako idazleei buruzko ezaugarri orokor batzuk aztertu.Testu-iruzkinaJ. Alonsoren Camembert Helburu lanaren «Le nouveau Nadar» deritzon atalaren zatia irakurri eta testu-iruzkinak egiteko lan-metodoa pausoz pauso aplikatu.

www.edebe.com 3