1 unitate didaktikoa

11
UNITATE DIDAKTIKOA 1. Izenburua Bidai "ZINEstezina" / Un viaje de CINE 2. Sarrera 2.1. Justifikazioa Kurtsoa amaitzear dago. Umeak nekatuta eta oporrak iristear daude. Horregatik, jarduera hauen helburua umeak gustura eta lasai asko egiteko 12 problemaz osatuta daude. Jarduera hauek kurtsoan zehar emandako guztia aurkezten dute joko baten antzera. Nahiz eta matematikako problemak diren, hauek zerbait bereziagoak dira. Gai konkretu bat jarraitzen dute: zinea eta honen bidez ikusi daitekeen kulturartekotasuna. Horretarako, problema bakoitza pelikula eta munduko toki konkretu batekin erlazionatu ditugu. Nolabait, honen helburua da umeek buruari ematea, baino aldi berean pozik jardutea eta gustura lan egitea. Ez dituzte azterketa edo saio normal bateko ariketak bezala ikusi behar. Ia-ia joko baten antza hartu behar diote. Ikastea ere ondo pasatzea da. Gainera, jarduera hauek taldean egingo dira eta ez zaio batere gaizki etorriko klaseari gehiago erlazionatzea beraien artean.

Transcript of 1 unitate didaktikoa

Page 1: 1 unitate didaktikoa

UNITATE DIDAKTIKOA

1. Izenburua

Bidai "ZINEstezina" / Un viaje de CINE

2. Sarrera

2.1. Justifikazioa

Kurtsoa amaitzear dago. Umeak nekatuta eta oporrak iristear daude.

Horregatik, jarduera hauen helburua umeak gustura eta lasai asko egiteko 12

problemaz osatuta daude.

Jarduera hauek kurtsoan zehar emandako guztia aurkezten dute joko

baten antzera. Nahiz eta matematikako problemak diren, hauek zerbait

bereziagoak dira. Gai konkretu bat jarraitzen dute: zinea eta honen bidez ikusi

daitekeen kulturartekotasuna.

Horretarako, problema bakoitza pelikula eta munduko toki konkretu

batekin erlazionatu ditugu. Nolabait, honen helburua da umeek buruari ematea,

baino aldi berean pozik jardutea eta gustura lan egitea. Ez dituzte azterketa edo

saio normal bateko ariketak bezala ikusi behar. Ia-ia joko baten antza hartu

behar diote. Ikastea ere ondo pasatzea da.

Gainera, jarduera hauek taldean egingo dira eta ez zaio batere gaizki

etorriko klaseari gehiago erlazionatzea beraien artean.

Lehenengo jarduera mundu osoko mapa batekin egin beharko dute, eta

mundu osoan zehar landuko dituzten zonaldeak ezagutuz, beste hamaika

jarduera itxaroten diete. Seguru asko, saio hauei esker, luze gogoratuko dituzte

herrialde ezberdinak, eta hori etorkizunean oso lagungarria egingo zaie.

Jarduera guztiak badute erlazio zuzena dagokion zonaldearekin, eta

zonalde hauek dagozkien pelikularekin: China (Mulan, Afrika (Tarzan), Virginia

(Pocahontas)...

Page 2: 1 unitate didaktikoa

Beste begi batzuekin ikusiko dituzte geroztik pelikula hauek, eta horrekin,

bidaiatzeko eta kultura ezberdinak ezagutzeko grina piztea du helburu jarduera

hau, bidean ikasitako guztia errepasatuz.

2.2. Kokapena

Guk erabaki dugu Lehen Hezkuntzako 4. mailako klase batean

proposatutako problemak egiten saiatzea.

Klase hau 24 ikaslez osatuta dago. 11 mutil eta 13 neska dira, denak

adin berekoak. Nesketako bat Txinatar jatorrikoa da. Gurasoak bertakoak dira

eta oraindik ez du gure hizkuntza guztiz menperatzen, baina gehiena ulertzen

du. Mutiletatik, ume bat errumaniar adoptatu bat da. Beste bat perutarra,

adoptatuta ere. Azkenik, aita afrikarra eta ama tokikoa duen beltzaran bat dago.

Lau jatorri kanpotarreko ume hauek ez daude klasean oso ondo

integratuta. Gehienak Lehen Hezkuntzan sartu ziren lehenengo aldiz eskolan,

eta ordurako arraroak ziren beraien gelakideentzako. Hala ere, badaude beste

sei bat ume irekiagoak irenak eta saiatzen direnak hauen lagunak izaten.

Umeak Piagetek deitutako Haurtzaro etapan kokatzen dira (7-11 urte).

Adin honi eragiketa konkretuen adina deritzo, eta pentsamendu logiko-

sistematikoa garatzen ari da. Horregatik oso aproposa da guk proposatutako

problemak ebazten saiatzea, logika matematikoa guztietan errepikatzen baita.

Unitatea aurrera eramateko 12 jarduera ezberdin egin beharko

dituztenez, 4 saiotan banatzea erabaki dugu. 3 problema saioko egin beharko

dituzte batez beste, baina batzuk luzeagoak direnez, eta beste batzuk aldiz

motxagoak, gure lana izango da buruketak banatzea mailakatuta eta luzeraren

arabera antolatuta. Ordutegia bestela, malgutu egin daiteke.

Saioak emango dira kurtsoko azken aurreko astean. Aste berezia izango

da. Tutoretza eta matematika saioak hartuko dira, horrela lau saioak aste

batean beteko dira.

Page 3: 1 unitate didaktikoa

3. Metodologia

Espazioaren antolakuntzari dagokionez, ikasleek taldeka egingo dute

beti lan, eta beraz, ikasgelako mahaiak talde hauek egongo diren bezala

ageriko dira. Lau zirkulutxo egingo dituzte mahaiekin, talde bakoitzeko ikasle

guztiek elkarri aurrez aurre begira diezaioten.

Ikasleen taldekatzeak badu zerikusia bertan ditugun ikasleekin. Hain ongi

integratuta ez dauden ikasle batzuk baditugunez hauek taldetan banatuta

jarriko ditugu, hau da, ikasleak seiko lau taldetan banatuta ageriko dira.

Denboraren antolaketan ezin gara zorrotzegiak izan baina ikasleei beti

jarri behar zaizkie muga batzuk. Saio bakoitzean hiru ariketa egiteko daude

pentsatuta baina litekeena da buruketaren batean ikasle gehienak geldotzea.

Hori gertatu ezkero lasaitasun osoz hartu behar da eta azaldu behin eta berriro

denbora aurrera doala kontutan izan gabe. Ikasleek ulertzea ezinbestekoa

baita.

Giza baliabide gisa oso interesgarria litzateke integraziorako laguntzaile

bat ikasgelan izatea. Ez da beharbada saio guztietara etortzea beharrezkoa

baina, bai bi saioz behin etortzea.

Materialen aldetik, beharrezkoak dira ondorengo materialak, batzuk

ekartzea irakaslearen zeregina izango da eta beste batzuk (oinarrizkoenak:

boligrafoa, kalkulagailua...) ikasleen zeregina.

(Hemen bakarrik material gehigarria behar duten jardueren izenak eta

materiala ageri da. Horregatik bakarrik 9 titulu daude. Beste guztiak ikasleen

oinarrizko materialarekin, dagoeneko daukatena, egin daitezke)

Mulan- Guraizeak, Erregela, arkatza, ezeztekoa.

Pocahontas eta Ratatouille- Erregela, arkatza.

Tarzan- Musika kaxa, mp3 prestatu bat.

El libro de la selva- Erregela, arkatza.

Pinotxo- Plastilina eta hortz txotxak.

Page 4: 1 unitate didaktikoa

El emperador y sus locuras- 10, 20 eta 50 xentimoko txanponak,

bakoitzetik batzuk.

Aladdin- 3 eta5 litroko edukiontziak,hondarra (proba hondarrarekin egin

nahi bada uraren ordez).

4. Konpetentziak

Konpetentzia komunikazio linguistikoan:

Problema batzuetan hizkuntza maila on bat eskatzen da. Hauek

hiztegi aberatsa eduki behar dute problema batzuk ulertzeko. Beste

batzuk aldiz, behin baino gehiagotan irakurri beharko dituzte guztiz

ulertzeko. Horretarako, hizkuntza eta hiztegiaren maneiatze ona eduki

beharko dute. Azalpenen bat ere eman beharko dute euren erantzunak

argudiatzeko. horrek ere gaitasun komunikatibo bat eskatuko du.

Konpetentzia matematikoa:

Jarduera guztiak matematikako problemez osatuta daude. Bertan,

kontzeptu matematikoen beharra ezinbestekoa da. Umeek gehiketak,

kenketak, biderketak eta zatiketak erabili beharko dituzte. Gainera,

jarduera batzuk zerikusi handia dute eguneroko bizitzan gertatu

daitezkeen arazoekin, eta hauei, baliabide matematiko batez konpontzen

ikastea oso interesgarria izan daiteke adin hauetan.

Konpetentzia mundu fisikoaren ezagutza eta interakzioan :

Lehenengo jardueratik, mundu osoko herri desberdinetan daudela

esaten zaie umeei. Horrela, hauen ezagutzak munduko herrialde

ezberdinen kokapena aurkezten zaie, eta beraiekin operazio batzuk egin

beharko dituzte. Ez horrekin bakarrik, herrialde bakoitza umeen pelikula

batean oinarritzen da, non herrialde hori pelikulako gertakizunen

eszenatoki da.

Konpetentzia digitala eta informazioaren tratamenduan:

Hainbat datu kalkulatzeko beharrezkoak izango dira

kalkulagailuak. Beste aldetik, ordenagailua edo interneteko konexioa

duen bestelako aparatu elektronikoen beharra ere ikusiko dute problema

ebazteko informazioa bilatzeko orduan.

Page 5: 1 unitate didaktikoa

Konpetentzia sozial eta herritarra:

Klaseko giroa ez da oso aproposa. Ume batzuk baztertuta daude

etnia ezberdinetakoak izateagatik. Horregatik, taldeak bereziki prestatuta

daude hauek banaka joateko integratzen talde txikietan. Beti saiatuz

talde egokienak sortuz. Modu horretara, bertako umeek toleranteak

izaten lagundu eta etorkinek, berriz, bertako umeei irekitzen ikasiko dute.

Konpetentzia autonomia eta norberaren iniziatiban :

Konpetentzia hau lantzeko, pelikulak erabiltzea iruditu zaigu

aproposa. Gustuko gaiekin beti egiten da lan gogo gehiagorekin. Bide

batez, lan egiten dute, eta beste batez, ikasten dute ikastea ez dela beti

liburu baten aurrea geratzea. Pelikuletan edota kalean ere bizitzeko

beharrezkoak diren gauza asko ikasten dira. Horrela, ikusiko dute zein

izan daitekeen ikastearen alde dibertigarria, gero beraiek errazago

hartzeko lana.

5. Helburuak

BURUKETAK EBAZTEA, TEKNIKA DESBERDINAK ERABILIZ

Buruketa bat ebaztea, batuketak edo kenketak eginez.

Buruketa bat ebaztea, logika erabiliz.

Buruketa bat ebaztea, grafiko bidez.

Buruketa bat ebaztea, nork bere estrategia erabiliz.

Datuak interpretatzea grafiko bidez.

Erantzun bat baino gehiago bilatzea, teknika desberdinak erabiliz.

Erantzuna justifikatzea, idatziz edo hitzen bidez.

Irudi geometrikoak beraien artean ezberdintzea, irudi horiek paper

batean marraztuz eta sailkatuz.

Zenbaki arruntak ordenatzea, zenbakien balore posizionala interpretatuz.

Talde lanean aritzea, elkarren artean lagunduz eta jarrera positiboa

edukiz.

Maketak (tangram, kuboa…) egitea, emandako pausoak jarraituz eta

guraizeak eta kola erabiliz.

Etnia ezberdineko ikasleak integratzen ikastea.

Page 6: 1 unitate didaktikoa

Umeen munduko kulturei buruzko ezagutzak bultzatzea eta hauekiko

aurreiritziak hobetzea.

Kurtso osoan ikasitako kontzeptuak erabiltzen jakitea.

6. Edukiak

Kontzeptuzkoak: (jakitea)

Eragiketak: kenketak, gehiketak, biderketak eta zatiketak testuinguru

desberdinetan numero naturalekin, osoekin, dezimalekin eta

frakzionarioekin.

Jarraitasuna.

Maketak.

Neurketa magnitudeak: luzera, bolumena, denbora, masa…

Irudien arteko antzekotasunak.

Prozedurazkoak: (egiten jakitea)

Diagrama eta irudi bidez, zenbaki oso, zatizko edo hamartarren nahiz

zenbakizko problema sinpleen errepresentazioa.

Bizitzako eguneroko problemak ebazteko metodoak non monetak eta

geometriak esku hartzen duten.

Moneta desberdinekin ordaintzeko jarraibideak baliokidetasuna erabiliz.

Eskalak erabiliz maketak interpretatzeko eta eraikitzeko jarraibideak.

Perimetroa kalkulatzeko formula

Jarrerazkoak: (izaten jakitea)

Kuriositatea, interesa problemei eta bizitzako eguneroko arazoei aurre

egiteko.

Gogoa taldeko lanetan problemak era eraginkorrean ebazteko, lanen

banaketa ondo egiteko eta iritzi desberdinak kontuan hartzeko gaitasuna.

Problemak ebazteko norbere gaitasunetan konfiantza izatea.

Egindako prozesuen eta lortutako erantzunen berrikustea bere

baliotasuna konprobatuz.

Page 7: 1 unitate didaktikoa

7. Ebaluazio irizpideak

Ebaluatzeko orduan, gauza desberdinak hartuko dira kontuan.

Lehenengoa, zuzentasuna hartuko da kontuan, bai matematikoki nahiz

gramatiko eta ortografikoki. Bigarrena, taldeko parte-hartzea eta laguntasuna

ere kontuan hartuko da.

Bi hauek ebaluatzeko hainbat era daude. Guk guretzako aproposenk

iruditzen zaizkigunak erabiliko ditugu:

Holistikoa / Espezifikoa:

Nahiz eta bi ikuspuntu polarizatuak diren, ezin dira

banandu. Umeen jarraipena bai orokorki nahiz espezifikoki ebaluatu

behar da. Horrek suposatzen du irakasleak klase osoari arreta jarriko

diola ikusteko, batez ere, taldeen arteko giroa.

Baina zuzentasuna ebaluatzeko orduan, taldez talde joan beharko

du ikusteko ea zer moduz doazen umeek euren jarduerekin.

Kualitatiboa:

Umeei geroz eta maila altuago bat eskatzen zaie.

Horregatik, oso garrantzitsua izango da hauek egindako lanaren kalitatea

neurtzea. Kontuan hartu beharko da ume bakoitzaren ekarpena taldeari

hau ondo ebaluatzeko. Horretarako, jarduerak aurrera eramaterakoan

erabiliko duten prozesua kontuan hartzea beharrezkoa izango da.

Formatiboa / Sumatiboa:

Ebaluazio kualitatibo bat egin nahi bada, era normatibo

batean egin beharko da. Era honek prozesuaren arabera ebaluatzen du,

baina ezin gara era sumatiboaz ahaztu. Jarduerak bukatzerakoan, lan

hori kalifikatu egin beharko da, behatuz ea zer moduz eraman dituzten

jarduerak aurrera kurtso osoan zehar ikasitakoaz baliatuz.

Normatiboa:

Page 8: 1 unitate didaktikoa

Jarduerak hainbat erantzun posible eduki ditzakete, eta

dagoeneko idatzi eta onartuak izan dira. Horregatik, lanaren zuzenketa

egiterakoan, onartutako erantzun horiek izango dira kontuan hartu behar

izango direnak. Erantzuna desberdina baldin bada, esan nahiko du

jarduera oker dagoela.

Amaierakoa:

Jarduera honen helburu nagusia kurtso osoan zehar

ikasitako guztia praktikan jartzea da. Horregatik, ebaluaketa hau prozesu

osoaren amaieran hartu beharko da kontuan. Nahiz eta hainbat

ezaugarri prozesuan zehar ebaluatzen joan beharko diren, azkenean

ebaluaketa orokor bat egin beharko da, prozesu amaieran.

8. Jarduerak

(Hurrengo dokumentura pasa)