1. SARRERA - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/22112016/e8/es-eu... · 2016-11-22 · 1....

6
1. SARRERA Unitate hau energia eta makina termikoen gainean ikasteko diseinatu da; izan ere, horiek DBHko 2. mailako curriculumaren bloke nagusiak dira. DBHko 1. mailan, dagoeneko, zenbait kontzeptu landu dira, besteak beste energia zinetikoa, eguzki-energia edo energia elektrikoa, eta, gainera, energia-iturri berriztagarrien eta berriztaezinen arteko aldeak aztertu dira. Bigarren hezkuntzako 2. mailan, energia lantzeko eta transformatzeko prozesuetan eta makina termikoen funtzionamenduan sakonduko da. Bigarren hezkuntzako 2. mailarako, “Energia eta makina termikoak” unitatearen helburu nagusia da ikasleek uler ditzatela energia eskuratzeko prozesuak, bai eta makina termikoen funtzionamendua eta energia-baliabide naturalak ustiatzeak ingurumenean dakartzan arazoak ulertzea ere. 2. HELBURUAK Energia motak eta energia-transformazioak ezagutzea. Energia-iturriak desberdintzea, berriztagarriak edo berriztaezinak diren kontuan hartuta. Energia-baliabide naturalak ustiatzeak ingurumenean dakartzan arazoak identifikatzea. Makina termikoen eraketa eta funtzionamendua ezagutzea. Energia transformatzeko gai den makina erraza egitea. 3. EDUKIAK KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK Energia eta energia motak: potentziala, termikoa, zinetikoa, elektrikoa, elektromagnetikoa… Gure ingurunean dauden energia motak identifikatzea. Baliabide naturalen ustiapenak eta materialen hondakinek ingurumenean dakarten inpaktuaren aurrean sentsibilizatzea. Energia unitateak: potentzia Baliabide naturalak ustiatzeak ingurumenean dakartzan arazoak identifikatzea. Produktu teknologikoen neurriz kanpoko kontsumoagatiko ardura izatea. Energia-transformazioak Energia kalkulatzeko problemak ebaztea. Energia aurrezteko ohitura geureganatzea. Energia kontserbatzeko printzipioa Makinei etekina ateratzeko problemak ebaztea. Makina termikoen funtzionamendua ezagutzeko jakin-mina izatea. Energia-iturri berriztagarriak eta berriztaezinak Makina termikoen deskribapena eta funtzionamendua ezagutzea. Talde lanean erantzukizuna izan eta lankidetzan jardutea. Energia ateratzeko prozesuak Makina termikoen sailkapena egitea. Erregai fosilak Energia transformatzeko gai den makina bat egitea. Makina termikoak

Transcript of 1. SARRERA - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/22112016/e8/es-eu... · 2016-11-22 · 1....

Page 1: 1. SARRERA - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/22112016/e8/es-eu... · 2016-11-22 · 1. SARRERA . Unitate hau energia eta makina termikoen gainean ikasteko diseinatu da;

1. SARRERA

Unitate hau energia eta makina termikoen gainean ikasteko diseinatu da; izan ere, horiek DBHko 2.

mailako curriculumaren bloke nagusiak dira. DBHko 1. mailan, dagoeneko, zenbait kontzeptu landu dira,

besteak beste energia zinetikoa, eguzki-energia edo energia elektrikoa, eta, gainera, energia-iturri

berriztagarrien eta berriztaezinen arteko aldeak aztertu dira. Bigarren hezkuntzako 2. mailan, energia

lantzeko eta transformatzeko prozesuetan eta makina termikoen funtzionamenduan sakonduko da.

Bigarren hezkuntzako 2. mailarako, “Energia eta makina termikoak” unitatearen helburu nagusia da

ikasleek uler ditzatela energia eskuratzeko prozesuak, bai eta makina termikoen funtzionamendua eta

energia-baliabide naturalak ustiatzeak ingurumenean dakartzan arazoak ulertzea ere.

2. HELBURUAK

Energia motak eta energia-transformazioak ezagutzea.

Energia-iturriak desberdintzea, berriztagarriak edo berriztaezinak diren kontuan hartuta.

Energia-baliabide naturalak ustiatzeak ingurumenean dakartzan arazoak identifikatzea.

Makina termikoen eraketa eta funtzionamendua ezagutzea.

Energia transformatzeko gai den makina erraza egitea.

3. EDUKIAK

KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK

Energia eta energia motak: potentziala, termikoa, zinetikoa, elektrikoa, elektromagnetikoa…

Gure ingurunean dauden energia motak identifikatzea.

Baliabide naturalen ustiapenak eta materialen hondakinek ingurumenean dakarten inpaktuaren aurrean sentsibilizatzea.

Energia unitateak: potentzia Baliabide naturalak ustiatzeak ingurumenean dakartzan arazoak identifikatzea.

Produktu teknologikoen neurriz kanpoko kontsumoagatiko ardura izatea.

Energia-transformazioak Energia kalkulatzeko problemak ebaztea.

Energia aurrezteko ohitura geureganatzea.

Energia kontserbatzeko printzipioa

Makinei etekina ateratzeko problemak ebaztea.

Makina termikoen funtzionamendua ezagutzeko jakin-mina izatea.

Energia-iturri berriztagarriak eta berriztaezinak

Makina termikoen deskribapena eta funtzionamendua ezagutzea.

Talde lanean erantzukizuna izan eta lankidetzan jardutea.

Energia ateratzeko prozesuak

Makina termikoen sailkapena egitea.

Erregai fosilak Energia transformatzeko gai den makina bat egitea.

Makina termikoak

Page 2: 1. SARRERA - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/22112016/e8/es-eu... · 2016-11-22 · 1. SARRERA . Unitate hau energia eta makina termikoen gainean ikasteko diseinatu da;

4. SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EGITURA

Jarraian, sekuentzia didaktikoa denbora kontuan hartuta antolatuko dugu. Dena dela, irakasleak

baliabideen taula du eskuragarri, baliabideak bere irizpideen arabera hautatzeko eta askatasunez

erabiltzeko irakasgaiaren didaktikan.

UNITATEA SEKUENTZIA BALIABIDEAK DENBORA

ELEK

TRIZ

ITA

TEA

ETA

ELE

KTR

OM

AG

NET

ISM

OA

1. Zer ikasiko

dugu?

Sarrera – Nola dabiltza?

Kontzeptu-mapa

Ikertu - Webquest 2 ordu

2. Ikasi eta

esperimentatu

ENERGIA MOTAK

Energia: ariketak / hausnartu

Energia motak eta transformazioak: ikertu / ariketak

2 ordu

ENERGIA ITURRIAK

Energia-iturri berriztagarriak: ikertu / ariketak

Energia-iturri berriztaezinak : INFOGRAFIAK / ariketak /

Google Maps ariketa

2 ordu

MAKINA TERMIKOAK

Barneko errekuntzako makina termikoak: animazioak /

ariketak

Kanpoko errekuntzako makina termikoak: ikertu /

ariketak

2 ordu

4. Ekin lanari! Proiektua eta blogean argitaratzea 4 ordu

5. Bete diren

helburuak

Antolatu ideiak

Autoebaluazioa

Laguntzarako ariketak 1 ordu

13 ordu

5. METODOLOGIA

NOLA DABILTZA?

Unitatea hasteko, gaia aurkezteko ideia orokorrak ematen dira eta ahalegina egiten da ikasleek

landuko dituzten edukiak lehenago ikasitakoarekin lotzeko. Garrantzi handikoa da ikasleei

erakustea nola dagoen lotuta ikasten ari direna beren inguru hurbilarekin eta zertarako balio

dien eguneroko bizimoduan.

Ikasleei galdera batzuk proposatzen zaizkie hausnartzeko eta ikaskideekin komentatzeko.

Gero, ikasleek klaseko blogean konklusioak argitaratu behar dituzte.

Page 3: 1. SARRERA - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/22112016/e8/es-eu... · 2016-11-22 · 1. SARRERA . Unitate hau energia eta makina termikoen gainean ikasteko diseinatu da;

KONTZEPTUZKO MAPA

Unitatearen hasieran, laguntzaileak unitatearen kontzeptu-mapa erakusten die ikasleei. Hala,

hobeto ulertuko dute unitatearen osotasuna eta errazago lotuko dituzte ideiak. Irakaslea

kontzeptu-mapa honetaz balia daiteke ikasleei unitateko gaiak aurkezteko eta sekuentzia

metodologikoa nola garatuko den azaltzeko.

IKERTU – WEBQUEST

Gainera, urrats batzuen bidez, lankidetzan ikertzeko ariketa bat egitea proposatzen da. Ariketa

honetan, ikasleak Interneten informazioa bilatu behar du, informazioa hautatu eta laburtu,

ikaskideekin eztabaidatu, azken emaitza diseinatzeko talde-lanean jardun eta, azkenik, ikasgela

birtualeko espazioan argitaratu behar du.

Page 4: 1. SARRERA - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/22112016/e8/es-eu... · 2016-11-22 · 1. SARRERA . Unitate hau energia eta makina termikoen gainean ikasteko diseinatu da;

IKASI ETA ESPERIMENTATU

Sekuentzia didaktikoan, informazio-pilula laburrak aurkezten dira, unitateko informaziorik

aipagarriena nabarmentzeko. Asmoa da ikasleek gaiaren ideia nagusiak zein diren jakitea eta

horiek barneratzea.

Batzuetan, pilula horiek azalpen-bideoekin edo animazioekin lagunduta datoz.

Unitatean zehar zenbait jarduera proposatzen dira banaka nahiz taldeka egiteko. Ariketa

batzuk kontzeptuak aplikatzeko pentsatuta daude, beste batzuk, ikertzeko, beste batzuk, nork

bere kasa ikasteko, eta beste batzuk, elkarlanean egiteko. Askotariko jarduerak dira, hainbat

ikasketa lortzeko, eta guztien xedea unitateko edukiak ulertzea eta bereganatzea da.

Page 5: 1. SARRERA - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/22112016/e8/es-eu... · 2016-11-22 · 1. SARRERA . Unitate hau energia eta makina termikoen gainean ikasteko diseinatu da;

EKIN LANARI

Unitatearen amaieran, proiektu global bat aurkezten da unitatean landutako kontzeptuak

aplikatzeko.

Unitateko fase honen helburua da ikasleek praktikan jartzea ikasitako guztia benetako

testuinguru batean, teknologia berrietan barneratzen ari diren trebetasuna erakustea eta

lankidetzan lan egitea.

BETE DIREN HELBURUAK

Azkenik, ikasleak zenbat ikasi duen jakiteko eta edukiak birpasatzeko, hiru ariketa proposatzen

dira:

Antolatu ideiak: ikasleak kontzeptuzko mapa bete behar du unitatearen kontzeptuekin.

Autoebaluazioa egin: ikasleak ebaluatu behar du, esaldi batzuen bidez, zein den benetan bere

ezagutza maila. Esaldi hauek sailkatuta daude gaitasun orokorren arabera.

Laguntzarako ariketak: hiru ariketa proposatzen dira, bai birpasatzeko, bai laguntzarako.

Page 6: 1. SARRERA - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/22112016/e8/es-eu... · 2016-11-22 · 1. SARRERA . Unitate hau energia eta makina termikoen gainean ikasteko diseinatu da;