1. Ikasgaia - Administrazioa Eta Administrazio Zuzenbidea
-
Upload
mikel-sevillano-sampedro -
Category
Documents
-
view
222 -
download
0
Transcript of 1. Ikasgaia - Administrazioa Eta Administrazio Zuzenbidea
-
7/28/2019 1. Ikasgaia - Administrazioa Eta Administrazio Zuzenbidea
1/10
Administrazio Publikoa eta Administrazio Zuzenbidea
2012-2013
Administrazio Zuzenbidea I
9
Lehendabiziko Ikasgaia
Lehendabiziko ikasgai
honetan, Administrazio
Publikoaren
kontzeptua aztertuko
dugu, bere ezaugarri
eta obligazioak
azalduko ditugularik.
Aldi berean,
Administrazio
Zuzenbidearen
ezaugarriak izangoditugu aztergai.
-
7/28/2019 1. Ikasgaia - Administrazioa Eta Administrazio Zuzenbidea
2/10
1. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
dministrazio Zuzenbidea I
10
-
7/28/2019 1. Ikasgaia - Administrazioa Eta Administrazio Zuzenbidea
3/10
Administrazio Publikoa eta Administrazio Zuzenbidea
2012-2013
Administrazio Zuzenbidea I
11
1. Ikasgaia: Administrazio Publikoa etaAdministrazio Zuzenbidea
1.1 Administrazio Publikoaren KontzeptuaAdministrazio Publikoaren definizio bat ematearren, esan daiteke zera dela: nortasun juridiko
propioa duen Botere Exekutiboari atxikita dagoen organizazio bat. Gobernuak zuzentzen du
eta bere xede nagusia interes orokorra gauzatzea izango da. Horretaz gain, Administrazio
publikoak bere araubide propioa izango du, arau juridiko eta printzipio propioekin.
Administrazioaren ezaugarriak era orokorrean aipatzearren, honako hauek direla esan
genezake: bolumen, aniztasuna, eginkizun anitzak, benetako boterea edo pribilegioak eta
azkenik, Administrazio Zuzenbidea aplikatzen zaiela gehienetan.
Aipatzekoa da, administrazio-jarduerak ez direla soilik administrazioaren barnean ematen,
baizik eta beste zenbait botereetan ere. Izan ere, botere legegilea ere bere administrazio-
jarduerak aurrera eramaten ditu eta gero azalduko dugun bezala, jarduera horiek aurrera
eramaten dituenean Administrazio Zuzenbidea izango zaio aplikagarri. Gauza bera gertatuko
da Botere Judizialean ere.
Garrantzitsua da Gobernua eta Administrazioa bereiztea. Horretarako EspainiarKonstituzioaren 97. artikulua izango dugu, zeinaren arabera, Gobernuak zuzentzen ditubarne-politika eta kanpo-politika, administrazio zibila eta militarra eta Estatuaren defentsa.Berak gauzatzen ditu funtzio exekutiboa eta erregelamendu-ahala,Konstituzioarekin etalegeekin ados. Beraz, Gobernua eta Administrazioa ez dira gauza bera, baizik eta
Administrazioa Gobernuak zuzendutako organizazioa da. Horregatik lehen azaldu dugu botere
exekutiboari atxikita dagoela Administrazioa.
Goazen orain, Administrazioaren ezaugarriak modu zehatzago batean aztertzera:
Nortasun juridikoa:Administrazio Publikoak nortasun juridiko propioa duela adierazten dugunean, bere eskubide
eta obligazioak izateko gai den organizazioa dela esan nahi dugu. Beraz, Administrazioa
eskubideen titular izateko gaitasuna izango du eta baita obligazioak izateko gaitasuna.
Legitimazio-Iturria:Administrazioaren legitimazio-iturria legea izango da. Izan ere, Espainiar Konstituzioak
barneratzen du bere 103. artikuluan, Administrazio Publikoa modu objektiboan defendatu
behar dituela interes orokorrak beti legearekiko eta Zuzenbidearekiko menpekotasun osoz.
Honek eramango gaitu Administrazioaren hurrengo ezaugarrira; hau da, zuzenbidearekiko
atxikimendu osoz jarduteko beharrari.
-
7/28/2019 1. Ikasgaia - Administrazioa Eta Administrazio Zuzenbidea
4/10
1. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
dministrazio Zuzenbidea I
12
Ahalmen diskrezionala:Administrazioak, bere eginkizunetan eremu diskrezional bat ere izango du. Hau izango da bere
ahalmenetako bat, hiritarrok ez daukaguna.
Aniztasuna:
Izan ere, era askotako Administrazio publikoak daude, Espainiako Administrazioaren eskema
azaltzerakoan ikusiko dugun moduan.
Administrazioak dituen eginkizunei dagokionez, esan beharra dago hauek nahiko anitzak direla
eta honakoak direla hain zuzen ere, horietako batzuk:
Ordena eta polizia-administrazioa: gizakiak eta bere ondasunak babestea.
Zerbitzu publikoen administrazioa: hiritarren bizitza-baldintza seguratzea eta hobetzea
ditu helburu. Batzuetan, gizabanako pribatuen bitartez ematen dira zerbitzu publiko
horiek: horretarako, Administrazioak zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak egiten
ditu.
Sustapeneko administrazioa: gizarte, ekonomia eta kultura gidatzea.
Erregulazioa eta ikuskapena: zenbait jarduera aurrera eramateko jarraitu behar diren
arauak eta bete beharreko baldintzak ezartzen ditu Administrazio Publikoak.
Zerga-administrazioa: zergen bidez, beharrezko baliabideak lortzea izango du helburu
eta funtzio gisara.
Baliabideen administrazioa: administrazioaren ekintza aurrera eramateko, behar diren
baliabideez eta pertsonalaz hornitzen du administrazioa.
Behin Administrazioaren kontzeptua azaldu dugularik, goazen orain hori arautzen duen
zuzenbidea aztertzera; hau da, Administrazio Zuzenbidea aztertzera:
1.2 Administrazio Zuzenbidearen Kontzeptua eta Ezaugarriak
Lehenik eta behin, Administrazio Zuzenbidearen ezaugarriak zeintzuk diren aipatu beharra
dago:
Zuzenbide estatutarioa da: estatutu berezia duten subjektuei aplikatzen zaien
zuzenbidea da, hau da, administrazio publikoei. Zuzenbide mota honek, horretaz gain,
jurisdikzio berezia dauka: administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Hala ere, zuzenbide
mota hau beste zenbait organoei ere aplikatzen zaie, Konstituzioan arautzen diren
zenbait organoetara: Konstituzio Auzitegia, Kontu Auzitegia, Arartekoa. AdministrazioZuzenbidea aplikatzen zaie burutzen dituzten zenbait jarduera direla eta.
Zuzenbide berezia da: botere publikoa denez, eremu pribatuan eman ezin diren
zenbait pribilegio eta mugak ditu, privilegios en ms y privilegios en menos bezala
ezagutzen dena. Muga eta pribilegio hauek Administrazio Zuzenbidearen eduki
materiala osatzen dute.
Horretaz gain, Administrazio Zuzenbideak bere ahalmen eta pribilegioak izango ditu, zeinak
honakoak izango diren:
Arautzeko ahalmena: lege-lerruneko azpiko arauak emateko ahalmena du
-
7/28/2019 1. Ikasgaia - Administrazioa Eta Administrazio Zuzenbidea
5/10
Administrazio Publikoa eta Administrazio Zuzenbidea
2012-2013
Administrazio Zuzenbidea I
13
Administrazioa.
Autotutelarako ahalmena: egoera juridikoak sortu, aldatu eta iraungitzen dituzten
deklarazioak egiteko gaitasuna, eta aitortutako egoera horiek, epailearen laguntzarik
gabe exekutatzeko ahalmena.
Hertsapen ahalmena: administrazio-erabakiak betearaztearren hertsapena erabiltzeko
ahalmena.
Zehatzeko ahalmena: administratuak zigortzeko ahalmena ordenamendu juridiko
administratiboa urratzen dutenean.
Administrazioaren ondasun eta eskubideak babesteko pribilegioak.
Administrazio-eskuduntzak auzitegien aurrean babesteko tekniken aurreikuspena.
Baina oraintxe aipatutako pribilegio horiek, zenbait muga izango dituzte. Esate baterako:
a) Legezkotasun printzipioa errespetatu behar izatea: Administrazioak burututako
egintzak ezin dira legea edo zuzenbidearen aurkakoak izan.
b) Jarduteko prozedura administratiboa jarraitu behar izatea.
c) Administrazio-jardueraren gaineko judizio-kontrola jurisdikzio berezi bati esleitu izatea.
d) Administrazio jarduerak hirugarrenei eragindako kalteak ordaindu behar izatea.
Beraz, horiek izanda Administrazio Zuzenbidearen ezaugarri nagusiak, aipatu beharko ditugu
orain zeintzuk izango diren bere Konstituzio-oinarriak. Hau da, ikusi beharko dugu
Administrazio Zuzenbidea zer nolako harrera daukan Espainiar Konstituzioan. Horretarako,
kontutan hartu beharra dago Konstituzioak Espainiako estatua ezartzen duela zuzenbideko
estatu sozial eta demokratiko gisara. Beraz, hiru elementu horietan Administrazio Zuzenbidea
nola islatzen da?
Zuzenbideko Estatua den heinean:
Legezkotasun printzipioa (KE 103. Art): Administrazioak ordenamendu juridikoa bete
behar du. Baina, aldi berean, administrazioa botere exekutiboaren parte denez gero,
botere legegilearen menpe aurkitzen da. Beraz, legeak berebiziko garrantzia izango du
Administrazio Zuzenbidean, administrazioak Zuzenbidean oinarritu beharko duelako
bere jarduera. Administrazioa eta legearen arteko lotura bi motatakoa da:
o
Positiboa: administrazioak, jarduteko aldez aurreko baimena behar du.Onartuta ez dagoena, debekatuta kontsideratzen da.
o Negatiboa: debekatuta ez dagoena onartutzat jotzen da, aldez aurreko
habilitaziorik eman gabe.
Kasu gehienetan, lotura positiboa dago; beraz, administrazioak beti beharko du
legearen babesa bere eginkizunetan.
Babes Judiziala aitortzen duen printzipioa
Ondarearen babesa bermatzen duen printzipioa
Estatu soziala den heinean, gizartearen babesa eta hiritarren berdintasuna bermatzeko
erantzukizuna hartzen du bere gain administrazio publikoa.
-
7/28/2019 1. Ikasgaia - Administrazioa Eta Administrazio Zuzenbidea
6/10
1. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
dministrazio Zuzenbidea I
14
Azkenik, Estatu demokratikoa denez ere, elementu horren zenbait ezaugarri ere izango ditu.
Administrazio Zuzenbidearen aplikazioaren mugak zehaztea garrantzitsua da orain. Lehenik eta
behin, esan beharra dago gehienetan administrazio publikoari Administrazio Zuzenbidea
aplikagarri zaio, baina badaude zenbait kasu zeinetan Zuzenbide pribatua aplikatzen zaion.
Adibidez, sozietate bat sortzean edo lokal bat erostean.
Bigarrenik, esan beharra dago Administrazioek jarduera ekonomikoetan parte hartzen
dutenean, jarduera hori zuzenbide pribatura moldatu behar dutela, enpresari pribatu orok
bezala. Beraz, kasu honetan ere ez zaio Administrazio Zuzenbidea aplikagarri izango. Esan
beharra dago, Administrazio Zuzenbidearen ikuspegitik, legeak ematen dizkio Administrazioari
ahalmen zehatzak egintzak burutzeko eta, Zuzenbide Pribatuak berriz, legeak mugak ezarriko
dizkio, zeinen barruan jarduteko askatasuna izango du.
Beraz, Zuzenbide Administratiboa edo Zuzenbide pribatua erabiltzeak, ondorio juridiko
desberdinak eta oso garrantzitsuak ekarriko ditu.
Horretaz gain 30/1992 (LPAC: ley de procedimiento administrativo comn) legearen 2.2
artikuluak dioen moduan, Zuzenbide publikoko erakundeak Administrazio Zuzenbidea
aplikatzera behartuta daude, administrazio-ahalmenak egikaritzen ari direnean. Hau da,
Administrazioak bere eginkizunak, bere ahalmenak burutzen ari denean, Administrazio
Zuzenbidea erabili beharko da. Hona hemen 2.2artikuluaren erredakzioa:
Administrazioari interesatuko zaio Zuzenbide pribatura jotzea askatasun gehiagorekin jokatu
ahal izango baitu, prozedurarik gabe etab. Honi deitzen zaio Administrazio Zuzenbidetik ihes
egitea.
1.3 Administrazioaren Eskema EspainianLehenik eta behin, lurralde administrazioak izango genituzke, zeinak lurraldetasun irizpidearen
arabera eratzen dira eta horien adibide, AAEE, erakunde lokalak etab izango genituzke.
Art. 2 mbito de aplicacin
2. Las entidades de Derecho Pblico con personalidad jurdica propia
vinculadas o dependientes de las Administraciones Pblicas tendrn
asimismo la consideracin de Administracin Pblica. Estas Entidades
sujetarn su actividad a la presente leu cuando ejerzan potestades
administrativas, sometindose en el resto de su actividad a lo que
dispongan sus normas de creacin.
-
7/28/2019 1. Ikasgaia - Administrazioa Eta Administrazio Zuzenbidea
7/10
Administrazio Publikoa eta Administrazio Zuzenbidea
2012-2013
Administrazio Zuzenbidea I
15
Beste mota bat, lurraldetasunarekin zerikusia ez dutenak, korporazioak izango lirateke, zeinak
kidetza dute irizpide. Hauen adibide kolegio profesionalak izango genituzke.
Beste administrazio mota bat, erakunde-administrazioak izango dira, zeinak helburu jakin bati
ekiten diote. Honen barnean kokatu behar ditugu, alde batetik autonomiadun organismoak,
zeinei Administrazio Zuzenbidea aplikatuko zaie eta, bestetik, enpresazko erakunde publikoakzeinei Zuzenbide pribatua izango zaie aplikagarri eta salbuespenez, Administrazio Zuzenbidea.
Zuzenbide Administratiboa aplikatuko zaie soilik beren jarduera administratiboak aurrera
eramaten dituztenean.
Azkenik, baltzu publikoak eta fundazio publikoak izango genituzke zeinei zuzenbide pribatua
aplikagarri zaie.
1.4 Hiritarren Egoera Juridikoa Administrazioaren AurreanAdministrazio publikoak, gehienetan hiritarrekin izango du harremana (naiz eta gainontzeko
administrazio publikoekin ere harremanak izan, eta erreflexiboak). Hiritar bat
administrazioaren aurrean dagoenean, administratua deituko diogu, zeinak subjektu aktibo bat
den bere eskubide eta obligazioekin.
Administratua bozka dezake, egoera juridiko aktiboaren titularra izan daiteke eta
Administrazioaren aurrean babes judiziala jaso dezake beste zenbaiten artean. Azken hori,
gauza berria da; izan ere, lehen administrazioaren ahalmenak oso ugariak ziren eta ez zegoen
babes judizialik hiritarrontzat administrazioaren aurrean.
Administrazio ahalak, diskrezionalak edo arautuak izan daitezke. Arautuen kasuan, legeak
ezartzen ditu ahalmenen mugak, prozedurak, kasuak eta abarrekoak. Ahalmen diskrezionalak
aldiz, Administrazioak askatasunez jardungo du. Ahalmen diskrezionalaren adibide bat izango
litzateke hirigintza planak.
Administratuaren egoera juridikoari dagokionez, esan beharra dago bi alde desberdin izan
ditzakeela administratuak bere egoera juridikoaren arabera.
Egoera aktiboak: administratuak ahalmenak izango ditu administrazioaren aurrean,adibidez, justizia aparatua martxan jartzeko ahalmena, hau da, Auzitegietara joatekoahalmena. Horretaz gain, zenbait eskubide subjektibo prestazionalen bermea emateko
esaka dezake administratuak, adibidez, hezkuntza eskubidea, Espainiar Konstituzioaren
27. artikuluan aurreikusitakoa. Zenbait oinarrizko eskubide Administrazioak eman
beharrekoak dira eta beraz, administratuak, hiritarrak alegia, horiek bermatzeko
eskakizuna eman dezake. Azkenik, administratuaren egoera aktiboaren barnean,
bidezko interesak izango ditu (intereses legtimos) prozedurari lotutakoak. Interes
horiek izango dira ahalmenak ematen dizkigunak gainontzekoen prozeduretan parte
hartzeko.
Egoera pasiboak: betebehar publikoak izango ditu administratuakadministrazioarekiko. Betebehar hori arauen arabera sortzen da, adibide gisara
-
7/28/2019 1. Ikasgaia - Administrazioa Eta Administrazio Zuzenbidea
8/10
1. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
dministrazio Zuzenbidea I
16
eraikitzeko lizentzia eskatu beharra izango genuke. Horretaz gain, zenbait obligazio
suposatzen ditu administratuarentzat, zeinak eskubide subjektiboen aurrean sortzen
dira.
Administratuaren gaitasun juridikoaz hitz egitea da komenigarria hemen. Izan ere, gaitasun
juridikoa (eskubide eta obligazioen titular izateko gaitasuna) eta jarduteko gaitasunak bategiten dute Administrazio Zuzenbidean. Pertsona batek gaitasun juridikoa izango dugu, hau da,
eskubide eta obligazioen subjektu izateko gaitasuna. Bestalde, jarduteko gaitasuna izango
dugu, zeina norberaren eskubideak pertsonalki baliatzeko gaitasuna izango den. Honek bat
egiten du Administrazio Zuzenbidean LAPCko 30.artikuluan. Hona hemen artikulu hori:
Jarduteko gaitasuna ematen zaie ere legeak horrela espresuki jasotzen duenean, korporazio
publikoei, elkarte pribatuei etab, LJCAko 18. artikuluari jarraiki. Hona hemen artikulu horrek
zer dioen:
Azkenik, esan beharra dago Administrazioak ezin izango diola trabarik jarri pertsona edo
ordezkari bati prozedura batean parte hartzeko, hasieratik onartuz gero.
Art. 30Capacidad de Obrar
Tendrn capacidad de obrar ante las Administraciones pblicas, adems delas personas que la ostenten con arreglo a las normas civiles, los menores de
edad para el ejercicio y defensa de aquellos de sus derechos e intereses cuya
actuacin est permitida por el ordenamiento jurdico-administrativo sin la
asistencia de la persona que ejerza patria potestad, tutela o curatela. Se
excepta el supuesto de los menores discapacitados, cuando la extensin de
la incapacitacin afecte al ejercicio y defensa de los derechos o intereses de
ue se trate.
Art. 18
[]
Los grupos afectados, uniones sin personalidad o patrimonios independientes oautnomos, entidades todas ellas aptas para ser titulares de derechos y obligaciones al
margen de su integracin en las estructuras formales de las personas jurdicas, tambin
tendrn capacidad procesal ante el orden jurisdiccional contencioso-administrativo
cuando la Ley as lo declare expresamente.
-
7/28/2019 1. Ikasgaia - Administrazioa Eta Administrazio Zuzenbidea
9/10
Administrazio Publikoa eta Administrazio Zuzenbidea
2012-2013
Administrazio Zuzenbidea I
17
Jarduteko gaitasuna, desberdina izango da zenbait baldintzaren arabera.
Lehenik eta behin, jarduteko gaitasunaren inguruabar aldarazle bat naziokotasuna izango da.
Espainiar Konstituzioaren 13.1 artikuluari jarraiki, atzerritarrek Konstituzioaren I. tituluan
jasotako askatasun publikoak dituztela aitortzen du, beti ere hitzarmenak eta legeak ezarritako
baldintzetan.
Atzerritarren kasuan, estatuaren funtzionamenduari lotutako zenbait eskubide mugatu egiten
dira. izan ere, mugak izango dituzte funtzio publikoan sartzeko, zenbait inbertsio egiteko eta
abar. Esan beharra dago, bi atzerritar mota berezitu behar direla: Europar hiritarrak eta
Europar hiritartasuna ez duten atzerritarrak. Izan ere, erregimen juridiko desberdina izango
dute batzuk eta besteek, lehenengoei bigarrenei baino aukera eta eskubide gehiago aitortzen
zaizkielarik, Europar Batasuneko tratatuak adierazten duten moduan.
Lurraldetasun irizpideari dagokionez, esan beharra dago zenbait eskubide gauzatzeko udal
bateko auzotasuna eskuratu behar da Erroldan inskribatuz LBRLko 18. artikuluak xedatzenduen moduan.
Azkenik, esan beharra dago Administratuek bi harreman mota izan ditzakete
administrazioarekiko:
a) Sinplea: edozein hiritar administrazioarekin duen harremana.b) Kualifikatua: harreman kualifikatua, egoera berezian aurkitzen dena izango du,
administrazioarekin duen lotura-egoera dela eta: funtzionarioak, presoak etab.
Administratuaren eta administrazioaren arteko harremana, beti izango da mendekotasun
harreman bat, baina aipatutako azken harreman kualifikatuan, mendekotasuna nabarmenagoada eta legezkotasun printzipioa malgutu egiten da. Adibidez, presondegietan eskubide ugari
murriztu egiten dira.
Harreman juridiko mota horren barnean dauden hiritarren kasuan, non bis in idem printzipioa
desagertuko litzateke, santzio penala eta administratiboa helburu guztiz desberdinekin
aplikatuko bailirateke. Izan ere, santzio administratiboa, Administrazioaren egitura eta ordena
mantentzea izango du helburu eta santzio penala, ordena publikoa mantentzea.
-
7/28/2019 1. Ikasgaia - Administrazioa Eta Administrazio Zuzenbidea
10/10
1. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
dministrazio Zuzenbidea I
18