1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

76
1 1 1 1 1 . . Z Z I I K K L L O O K K O O P P R R O O G G R R A A M M A A Z Z I I O O A A 2 2 . . M M A A I I L L A A 7 URTEKO HAURRAREN EZAUGARRIAK (2. MAILA) 1 Begirada bizkor batean, badirudi lehen mailan dagoen 6 urteko haurraren eta bigarren mailan dagoen 7 urteko haurraren artean ez dagoela ezberdintasun handirik, baina hori ez da horrela. Ezberdintasunak nabarmen samarrak dira, adimenak izaten duen bilakaeratik hasita. 7 urtetik 11ra bitarteko aldian gertatzen dira Piaget-ek “eragiketa zehatz” deitutakoak, eta 7 urterekin hasten da bigarren fasea deitzen zaiona. Aurreko etapako haurrarengan pertzepzioa eta intuizioa zen nagusi; 7 urteko haurrak, aldiz, esperientzia zehatzetan (ikus eta uki daitezkeen gauzetan) oinarritutako logikarekin jokatzen du. Pentsamendu abstraktutik oso urrun dago oraindik, baina haren arrazoibidea logikoa dela esan dezakegu. Adibidez, objektuen transformazioak ulertzeko gai da, eta jarduerak adimen mailan barneratzen hasten da, oraindik arazo gehienak “saiakuntza eta errorearen” metodoaren bidez konpontzen baditu ere. 7 urteko haurren ezaugarri garrantzitsu bat jakin-min handia da. Lehen “zer?” eta, ondoren, “nongoa?” galdetzen zuen. 7 urterekin, ordea, ez da nahikoa, pentsaera asoziatiboak pentsaera sinkretikoa ordezkatu baitu. Haurrak “Zerez egina dago?”, “Nola egiten dira?”, “Nola funtzionatzen dute?” eta “Gauza bat egitean, zergatik gertatzen da beste bat?” galdetzen du. Haurrak oso modu zehatzean ulertu behar ditu gauzak. Egiten duenaren eta bizitzen duenaren bidez ikasten du, eta irakasleak oso kontuan izan behar du hori. Irakasleak, modu batean edo bestean, ikastaldean lantzen ari diren gaia haurraren munduarekin lotzen saiatu beharko du irakasteko. 7 urteko haurra kalkuluaren hastapenak ulertzeko gai da. Badaki 4 gozoki baditu eta beste bi gehiago ematen badizkiote 6 izango dituela, edo zituen 3 txikleetatik bat ematen badu bi geratuko zaizkiola; badaki, halaber, laurden bat zer den, eta ulertzen du gauza simetriko bat bitan zatituz gero ez direla bi zati lortzen, besterik gabe, bi zati berdin baizik. Oso kontuan izan behar dugu oroimena oso indartsu agertzen dela adin honetan. Oinarrizko teknika hori oso garrantzitsua da, Lehen Hezkuntzako 1. etapan batez ere. Hala ere, bi ahoko arma bihur daiteke; izan ere, ongi erabiltzen ez bada, laguntza izan ordez adimenaren ordezko bihur daiteke. Eta guk irakatsi behar diegu oroimena behar bezala erabiltzen. Edonola ere, gauzak modu zehatzean ulertu behar izateaz gain, era ordenatu batean ulertu behar ditu, bere mundua egituratzea ere behar duen bezalaxe. Horren adierazgarri dugu haurrak gauzak ordenatzeko, zerrendak egiteko eta, batez ere, objektuen bildumak egiten hasteko agertzen duen beharra (oraindik kantitateari kalitateari baino garrantzi handiagoa ematen badio ere). Erraz egiazta daitekeenez, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako eskolak Haur Hezkuntzakoak (horietan mugikortasuna etengabea da) eta Lehen Hezkuntzako lehen mailakoak baino lasaiagoak dira. Bigarren mailako ikasleak, lasai eta jakin-minez, gogo handia jartzen du egiten duen guztian. Hala ere, ez dugu ahaztu behar haurraren arretak (adin honetan askotan borondatezkoa da) ez duela luzaroan irauterik. Hori dela eta, beren gaitasunei egokitutako zeregin laburrak egin behar dituzte haurrek. Izan ere, adin honetan ondo geratzea gustatzen zaie, eta zerbait egin ezin badute, oso larri sentitzen dira.

Transcript of 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

Page 1: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

111

11.. ZZIIKKLLOOKKOOPPRROOGGRRAAMMAAZZIIOOAA

22.. MMAAIILLAA

7 URTEKO HAURRAREN EZAUGARRIAK (2. MAILA) 1

Begirada bizkor batean, badirudi lehen mailan dagoen 6 urteko haurraren eta bigarren mailan dagoen 7 urteko haurraren artean ez dagoela ezberdintasun handirik, baina hori ez da horrela. Ezberdintasunak nabarmen samarrak dira, adimenak izaten duen bilakaeratik hasita. 7 urtetik 11ra bitarteko aldian gertatzen dira Piaget-ek “eragiketa zehatz” deitutakoak, eta 7 urterekin hasten da bigarren fasea deitzen zaiona. Aurreko etapako haurrarengan pertzepzioa eta intuizioa zen nagusi; 7 urteko haurrak, aldiz, esperientzia zehatzetan (ikus eta uki daitezkeen gauzetan) oinarritutako logikarekin jokatzen du. Pentsamendu abstraktutik oso urrun dago oraindik, baina haren arrazoibidea logikoa dela esan dezakegu. Adibidez, objektuen transformazioak ulertzeko gai da, eta jarduerak adimen mailan barneratzen hasten da, oraindik arazo gehienak “saiakuntza eta errorearen” metodoaren bidez konpontzen baditu ere.

7 urteko haurren ezaugarri garrantzitsu bat jakin-min handia da. Lehen “zer?” eta, ondoren, “nongoa?” galdetzen zuen. 7 urterekin, ordea, ez da nahikoa, pentsaera asoziatiboak pentsaera sinkretikoa ordezkatu baitu. Haurrak “Zerez egina dago?”, “Nola egiten dira?”, “Nola funtzionatzen dute?” eta “Gauza bat egitean, zergatik gertatzen da beste bat?” galdetzen du.

Haurrak oso modu zehatzean ulertu behar ditu gauzak. Egiten duenaren eta bizitzen duenaren bidez ikasten du, eta irakasleak oso kontuan izan behar du hori. Irakasleak, modu batean edo bestean, ikastaldean lantzen ari diren gaia haurraren munduarekin lotzen saiatu beharko du irakasteko.

7 urteko haurra kalkuluaren hastapenak ulertzeko gai da. Badaki 4 gozoki baditu eta beste bi gehiago ematen badizkiote 6 izango dituela, edo zituen 3 txikleetatik bat ematen badu bi geratuko zaizkiola; badaki, halaber, laurden bat zer den, eta ulertzen du gauza simetriko bat bitan zatituz gero ez direla bi zati lortzen, besterik gabe, bi zati berdin baizik.

Oso kontuan izan behar dugu oroimena oso indartsu agertzen dela adin honetan. Oinarrizko teknika hori oso garrantzitsua da, Lehen Hezkuntzako 1. etapan batez ere. Hala ere, bi ahoko arma bihur daiteke; izan ere, ongi erabiltzen ez bada, laguntza izan ordez adimenaren ordezko bihur daiteke. Eta guk irakatsi behar diegu oroimena behar bezala erabiltzen.

Edonola ere, gauzak modu zehatzean ulertu behar izateaz gain, era ordenatu batean ulertu behar ditu, bere mundua egituratzea ere behar duen bezalaxe. Horren adierazgarri dugu haurrak gauzak ordenatzeko, zerrendak egiteko eta, batez ere, objektuen bildumak egiten hasteko agertzen duen beharra (oraindik kantitateari kalitateari baino garrantzi handiagoa ematen badio ere).

Erraz egiazta daitekeenez, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako eskolak Haur Hezkuntzakoak (horietan mugikortasuna etengabea da) eta Lehen Hezkuntzako lehen mailakoak baino lasaiagoak dira. Bigarren mailako ikasleak, lasai eta jakin-minez, gogo handia jartzen du egiten duen guztian. Hala ere, ez dugu ahaztu behar haurraren arretak (adin honetan askotan borondatezkoa da) ez duela luzaroan irauterik. Hori dela eta, beren gaitasunei egokitutako zeregin laburrak egin behar dituzte haurrek. Izan ere, adin honetan ondo geratzea gustatzen zaie, eta zerbait egin ezin badute, oso larri sentitzen dira.

Page 2: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

1 EOS2 Psikodiagnostikoaren frogen materialetatik hartua.

222

11.. ZZIIKKLLOOKKOO PPRROOGGRRAAMMAAZZIIOOAA

22.. MMAAIILLAA

Beste aldaketa garrantzitsu bat jokoan gertatzen da. Bat-batekoa eta mugimendu handikoa da oraindik ere, baina gero eta nabariagoa den soziabilitateak bultzatuta, haurra taldean jolasten saiatzen da, eta joko-arauak errespetatzen hasten da, berak sortutakoak nahiago baditu ere. Lagunak eta taldea garrantzitsuak dira jada. Izan ere, adimen-egituretan gertatu den eraldaketaren eraginez, haurrak onar dezake pertsona bera eta bakarra izan arren, beste haurren antzekoa dela. Taldearekiko zaletasunaz gain, taldearekiko leialtasuna hasten da.

Jokoetan, neskak eta mutilak bereizten hasten dira, edo, behintzat, orain taldean ez dute lehen bezain erraz onartzen beste sexuko ikaskide bat.

Familia-alderdiari dagokionez, azpimarratu beharra dago haurra pixkanaka amarengandik bereizten hasten dela. Etxean haur lasaia izan ohi da eta, anai-arreba zaharragoekin gatazkak baditu ere, horiek miretsi eta errespetatu egiten ditu. Anai-arreba txikirik izanez gero, zaindu eta babestu egiten du, nahiz eta, noizean behin, jeloskor jarri eta beste jarrera bat agertzen duen. Aitarenganako hurbiltze nabarmena gertatzen da (izugarri errespetatzen eta miresten du).

Adin honetan, haurra oraindik ideia etikoak osatzen eta antolatzen ari bada ere, kontzientzia morala agertzen hasten da. Oro har, haurrak badaki iruzur egitea, gezurrak esatea, lapurtzea eta abar “gauza txarrak” direla, baina kontu handiz interpretatu behar dugu hori, gure heldu-adimena alde batera utzita. Izan ere, baliteke guk lapurreta txikitzat hartzen duguna haurrarentzat handia izatea (jabetzaren zentzua nahasia eta berria baitu), edota guretzat gezur nabarmena dena harentzat fantasia hutsa izatea. Kontuan izan behar dugu fantasia oso garatuta dagoela etapa honetan eta, erreala eta fantastikoa bereizteko gai bada ere, haurra bere fantasietan murgiltzen da eta, hainbeste atsegin dituenez gero, sinistu nahi izaten ditu. Gainera, ez dugu ahaztu behar haurraren jokabidea ez dela haren prestakuntza moral ahulean oinarritzen, jasotzen dituen zigorretan edo errietetan baizik: “zigortu egin naute; beraz, txarra da hori”, “ez naute zigortu; beraz, ez da txarra”. Hala eta guztiz ere, bere kontzientzian moral txikia (edo “zentzua”) hasi da funtzionatzen.

Ezin dugu ahaztuta utzi hain funtsezkoa den hizkuntza, eragin handia baitu adimenaren garapenean (eta alderantziz). 7 urteko haurrak oso ongi ahoska ditzake bere hizkuntzako hitz guztiak, eta esaldi gramatikalki zuzenak osa ditzake. Eta hori, psikologoek eta orientatzaileek ez ezik, irakasleek ere kontuan hartu behar dute, eta horiek batez ere, etengabe baitaude harremanetan haurrekin. Hizkuntza-gabeziek irakurketan, idazketan, kalkuluan eta, batez ere, adimenaren garapenean ondorio larriak izan ditzaketenez gero, adi egon behar dugu arazo hau atzemateko eta irtenbide bat emateko (garaiz gauden bitartean, bederen).

Page 3: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

11.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Ikasleen harrera eta integrazioa

1.1 JARDUERA: Izen metatzaileak

Helburua:

Ikastaldeko ikaskideen izenak ezagutzea.

Denbora:

10 minutu.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Taldeek ez dute oso handiak izan behar (10ekoak gehienez); bestela, oso zaila da izen guztiak gogoratzea.

Zirkuluan jarrita, tutoreak bere izena esango du, haren eskuinekoak tutorearen izena eta berea esango ditu, hirugarrenak tutorearena, bigarrenarena eta berea, eta horrela ondoz ondo.

Adibidez: 1: Pilar, 2: Pilar, Jose, 3: Pilar, Jose, Unai,...

JARDUERA-GUNEA:

Ikasleen harrera eta integrazioa

1.1 JARDUERA: Ikaskide berria daukagu 1

Helburua:

Ikastetxera etorri berri den ikaskidea aurkeztea.

Denbora:

Ordu-laurden inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Tutoreak taldean ikaskide berria aurkeztuko du. Nondik datorren, zergatik egin duen aldaketa eta abar azalduko du. Ondoren, ikastaldeko ume bakoitzak agurtu eta bere burua aurkeztuko du. Horretarako, “Kaixo __________, nire izena __________ da eta zure laguna izan nahi dut” esango dio.

Ikasle berriak zailtasun bat baldin badu (paralisia, itsutasuna, gorreria...), ikastaldeko umeei hari zer gertatzen zaion, zein behar dituen edo nolako trataera behar duen azaltzeko aprobe-txa daiteke.

111 1 Jarduera hori oso garrantzitsua da edozein mailatan; ikastaldean ume berri bat agertzen denean egin behar da, harremanak errazteko.

Page 4: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

22.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Ikasleen harrera eta integrazioa

2.1 JARDUERA: Nire zaletasunak

Helburua:

Ikaskide guztiei berezko ezaugarriei buruzko informazioa ematea.

Denbora:

15/20 minutu.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Zirkulu batean, ume bakoitzari fitxa bat emango zaio.

Bakoitzak honako alderdi hauei lotutako berezko 2 ezaugarri jarriko ditu: • Zaletasunik gogokoenak. • Telebistako programarik gustukoenak. • Hobekien gogoratzen dituen bidaiak. • Jostailu kutuna.

Idatzi ondoren, bakoitzak fitxa bere eskuineko ikaskideari pasatuko dio, eta horrek denen aurrean irakurriko du.

Ondoren, zeinek dituzten zaletasun komunak ikusi eta interesgarriena aipatuko da.

111

Page 5: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 6: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

33.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Ikasleen harrera eta integrazioa

3.1 JARDUERA: Honelakoa naiz

Helburua:

Bakoitzaren ezaugarri positiboak bultzatzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Bakoitzak fitxa beteko du, geroago bateratzeko. Autorretratu guztiak kortxoan jarriko dira.

111

Page 7: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 8: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

44.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

4.1 JARDUERA: Makinariaren lana

Helburua:

Makinariaren lana azaltzea, eta umeen ardura eta ikastaldeko ordenaren garrantzia balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Jarraipen-fitxa.

Garapena:

Guztien artean adieraziko dira makinariaren eginkizunak. Arbelean idatziko dira esaten dituztenak (landareak ureztatu, liburuak banatu, egutegiaren data ipini...)

Hurrengoan erakutsiko die jarraipen-fitxa (komeni da handitzea horma-irudian ipintzeko) eta balioespena (gometa berdea=ongi, gometa horia=hala-hola). Hiruhilekoaren amaieran “Makinari onaren” ziurtagiria emango da.

111

Page 9: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 10: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 11: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

55.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

5.1 JARDUERA: Zoriontsua naiz/ Triste nago

Helburua:

Tristura- eta zoriontasun-sentimenduei buruzko gogoeta egitea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Tristura eta zoriontasuna sortzen dieten egoerei buruz hitz egingo dute, eta keinu bidez adieraziko dituzte.

Ondoren, fitxa egingo dute.

111

Page 12: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 13: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

66.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

6.1 JARDUERA: Taldeka hitz egiten ikasten dugu

Helburua:

Txandaka hitz egiten ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Behaketa-orria.

Garapena:

Denon artean txanda gordetzea zer esan nahi duen definitzea.

Ondoren, gai bati buruz hitz egingo dute (telebista, lagunak, dinosauroak...), txanda errespetatzen. Ikastaldearen erdiak parte hartuko du, eta geratzen direnek behaketa egingo dute orria erabiliz, eta gero alderantziz.

Interesgarria izango litzateke tutoreak taldeari berez hitz egiten uztea. Irakasleak galderak egin ditzake ikaskideak hitz egitera animatzeko.

Jarduera honetan, interesgarriena behaketei buruz hitz egitea da.

OINARRIZKO PRINTZIPIOAK TXANDAKA ETA TALDEKA HITZ EGITEKO:

• Eskua altxatzea parte hartzeko.

• Argi eta ozen hitz egitea, oihu egin gabe

• Besteei ere hitz egiten uztea.

• Entzutea.

OHARRA: jarduera hau eredu gisa gogoratu behar da taldeak edozein gaitaz eta edozein arlotan hitz egiten duenean.

111

Page 14: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

77.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

7.1 JARDUERA: Arauak egiten ditugu

Helburua:

Taldea ondo ibiltzeko arauak egin edo aukeratzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Gelako arau-zerrenda eta etxeko lanen kontrol-orria.

Garapena:

Arau-zerrenda bat erakutsiko zaie, edo haien artean has daitezke dena hobeto funtzionatzeko eta hobeto ikasteko arauak esaten.

Eztabaidatu eta aukeratu ondoren, etxeko lanen kontrol-orria nola erabili behar duten azalduko da.

111

Page 15: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 16: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 17: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

88.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

8.1 JARDUERA: Taldeko lema daukagu

Helburua:

Taldeko kohesioa bultzatzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Arbela.

Garapena:

Taldeko lema egiteak guztien artean taldearen definizioa ematea eskatzen du, ezaugarri positiboak adierazita. Honako galdera hauez baliatuko da tutorea:

• Nolakoak gara? • Beste ikastaldeekin konparatuta, zein dira gure ezberdintasunak? • Zer ezaugarri komun dugu ikaskide guztiok?

Alderdi guztiekin, zerrenda bat egingo du lema aukeratzeko. Lemarekin batera, pertsonaia bat aukera dezakete, eta dena horma-irudian jarriko da. Oso garrantzitsua da ume guztien parte-hartzea, batez ere isilik geratu ohi direnena. Joan den ikasturtean lema edo maskota aukeratu bazuten, berarekin jarraitu nahi duten ala ez balioetsi dezakete.

111

Page 18: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

99.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

9.1 JARDUERA: Soziograma

Helburua:

Ikasleen arteko harremanak, ikastaldeko azpitaldeak, taldearen kohesio-maila eta isolatuta dauden umeak ezagutzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Soziogramaren orria.

Garapena:

Orria betetzerakoan zintzoak izatea oso garrantzitsua dela eta hortik aterako den informazioa taldeari laguntzeko erabiliko dela adieraziko zaie ikasleei.

Egiteko baldintza: giroa positiboa eta abegikorra izatea. Prozedura: ikaskideen izenen zerrenda bat emango zaio ikasle bakoitzari. Bakoitzak balioespen bat ipini behar du ikaskide bakoitzaren aurretik, “______________________zure gogokoa da?” galderaren aurrean (3=oso gogokoa, 2=gogoko samarra, 1=hala-holakoa). Honako sinbologia hau erabil dezake, ongi ez badakite:

1= 2= 3=

111

Page 19: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 20: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 21: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

1100.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

10.1 JARDUERA: Ikastorduko orri horiak

Helburua:

Bakoitzaren trebetasunak, ezagutzak, denbora eta abar besteekin konpartitzen ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

1. Taulan, 3 trebetasun idatziko dituzte, bai eta nori lagunduko dioten ere.

2. Haur guztien eta haien trebetasunen zerrenda egingo da, eta horiek izango dira “ikasgelako orri horiak”. Ondoren, kortxoan jarriko dira.

3. Guztion artean, gogoeta egingo dute honako alderdi hauei buruz: haien gogoko gauzak uztean nola sentitu diren, zein kostatu zaien gehien, zergatik eta abar.

Oharra: jarduera hau, soziogramak emango dituen datuekin batera, tutoreak ikastaldeko taldeak antolatzeko eta berdinen arteko laguntza bultzatzeko oinarri izango da.

111

Page 22: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 23: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

1111.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

11.1 JARDUERA: Arduratsua naiz

Helburua:

Tristura- eta zoriontasun-sentimenduei buruzko gogoeta egitea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Behaketa-orriak.

Garapena:

OHARRA: jarduera hau bakoitzaren erantzukizunak berrikusteko erabil daiteke.

Erantzukizunen zerrendak moldatu egin behar dira, ikastaldeko arauen arabera.

Makinariaren funtzionamendua eta arauak gutxienez hiru hilez behin berrikusi behar dira.

Etxeko erantzukizunen orria familiei bidal dakieke, gai horretaz hitz egin dezaten.

111

Page 24: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 25: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 26: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

1122.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

12.1 JARDUERA: Nolakoa naiz?

Helburua:

Ikasleek beren burua nola ikusten duten hausnartzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Adjektiboak agertzen diren fitxa banatuko da eta, ondoren, ikasleek gehien identifikatzen direnekoa aukeratu behar dute. Amaitu ondoren, horrelakoak direla pentsatzeko arrazoiak adieraziko dituzte.

111

Page 27: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 28: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

1133.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

13.1 JARDUERA: Otsoa, Eltxoa eta Ni Jauna

Helburua:

Gure jarrerak eta besteenak behatzen ikastea, asertiboagoak izateko.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Ipuina.

Garapena:

Ipuina irakurri ondoren, zein jarrerarekin identifikatzen diren gehien eta ipuineko pertsonaiek bezala jokatzen duen neska ala mutilik ezagutzen duten galdetuko zaie. Ipuinean agertzen den pertsonaiarik gogokoenaren marrazki bat egingo dute.

111

Page 29: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 30: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

1144.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

14.1 JARDUERA: Itxura ona

Helburua:

Autozaintzaren garrantzia balioestea..

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Ikasleen artean, pertsona batek itxura ona edukitzeko 4 edo 5 elementu aipatuko dituzte. Ondoren, itxura ona eta itxura txarra duten bi ume marraztuko dituzte. Honako esaldi hau margotuko dute etxera eraman eta logelan jar dezaten:

“Itxura onak lagunak izaten laguntzen du”.

111

Page 31: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 32: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 33: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

1155.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Lan-ohiturak eta norberaren zaintzari lotutakoak eskuratzea eta hobetzea

15.1 JARDUERA: Osasun-ohitura onak

Helburua:

Ikasleei gorputzaren zaintzan garbiketak duen garrantzia ulertaraztea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Gorputza osasuntsu egoteko garbiketak duen garrantziari buruz hitz egingo dute. Mimika bidez, honako eszena hauek egingo dituzte:

• Aurpegia garbitzen • Dutxatzen • Hortzak garbitzen • Orrazten • Arropa aldatzen

Ikasgelarako gorputz-jarrera egokienak aipatuko dituzte, eta kartel bat egingo dute, jarraian agertzen denaren antzekoa hain zuzen ere.

Labirintoa egingo dute.

Guztion artean, gorputzari on eta kalte egiten dioten gauzen zerrenda bat egingo dute arbelean.

Hona hemen ikastorduan esateko ideia batzuk:

OHITURA ONAK OHITURA TXARRAK

• Txukundu, dutxatu, orraztu, hortzak eta eskuak garbitu

• Janari osasungarria jan • Lo egin • Lagunekin jolastu • Maitatu eta maitatua sentitu • Ikasi

• Ez txukundu • Gozoki asko jan • Game boy edo telebistaren aurrean

denbora asko egon • Gutxi lo egin • Bestekin liskarrean aritu • Beti janari berdinak jan (patata frijituak,

hanburgesak...)

Ondoren, gorputza zaintzeko egiten dituzten gauzak eta gorputzari kalte egiten diotenak marraztuko dituzte paper batean.

111

Page 34: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 35: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

1166.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

16.1 JARDUERA: Gure jarrerak kontrolatzen ikasten dugu1

Helburua:

Norberaren jarrerak kontrolatzen ikastea eta besteenak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Egoera gatazkatsuren bat irudikatuko duen eszena bat. Fitxa.

Garapena:

Egoera erreal edo hipotetiko baten aurrean honako eskema hau erabiltzen irakatsiko diegu ikasleei.

1. ARAZOAREN IDENTIFIKAZIOA: zer gertatu da? 2. KAUSAK: zergatik gertatu da? 3. ONDORIOAK: zer gertatuko ote da? 4. IRTENBIDEAK: zer egi daiteke? zertan lagun dezakegu? Alternatibak proposatu. 5. NORBERAREN JARRERA BEHATZEA: zer egiten dugu guk? 6. GURE JARRERA KONTROLATZEN: egiten edo pentsatzen.

1111 OHARRA: Jarduera egoera erreal edo hipotetiko batekin erabil daiteke. Prozedura bera izango da. Aurretik egoera hipotetiko batekin lan egitea lagungarria izango da benetako arazo bati aurre egiteko. Honako liburu honetatik hartua: VALLÉS ARÁNDIGA, A (1995): Autocontrol. Entrenamiento en actitudes, valores y normas. Educación para la convivencia escolar (3º), Alcoy, Marfil.

Page 36: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 37: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

1177.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

17.1 JARDUERA: Nola sentitzen naiz?

Helburua:

Sentimenduei buruz hitz egitea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Hainbat egoeratan sentitzen dutenari buruz hitz egingo dute.

• Nola sentitzen gara... • Jostailu bat kentzen digutenean? • Opari bat egiten digutenean? • Urteak betetzen ditugunean? • Gure etxean zarata arraroak entzuten ditugunean? • Denda handi batean galtzen garenean? • Gure gogoko jostailua aurkitzen dugunean ? • Gaizki portatzeagatik zigortzen gaituztenean ? • Etxeko lanak gaizki ateratzen zaizkigunean ? • Ondo lan egiteagatik tutoreak zorionak ematen dizkigunean ? • Amari edo aitari laguntzen diogunean ?

Eta egoeran horietan, zer egiten dugu?

Jarduera honekin, guztiok askotariko sentimenduak dauzkagula, ondo sentitzen garenean nahiz gaizki gaudenean sentimendu horiek (beldurra, poza, haserrea...) besteekin konpartitzea hobe dela, eta behar dugunean laguntza eskatzen ikasi behar dugula ulertu behar dute ikasleek. Haiei gertatutako benetako egoerei buruz hitz egiten saiatu behar da.

Talde handian egingo dutenez gero, taldeka hitz-egiteko arauak errespetatu behar dituztela gogoraziko die tutoreak. Oso garrantzitsua da ume guztien parte-hartzea.

111

Page 38: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

1188.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

18.1 JARDUERA: Gauza politak pentsatzen ditut

Helburua:

Egoerarik txarrenetan pentsamendu positiboak izaten ikastea..

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Ikasle zerrenda bat egin behar dute zoriontsu sentiarazten dituzten gauzekin. Ondoren, egunen batean triste edo ezkor badaude pentsamendu positiboak izan behar dituztela adieraziko zaie.

111

Page 39: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 40: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

1199.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

19.1 JARDUERA: Nola izan naiteke atsegina?

Helburua:

Besteekin, umeekin zein helduekin, atsegina izaten ikasi.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Eszena bat margotuko dute, norbaitekin atsegina izaten. Gero zerrenda bat egingo da guztien proposamenekin.

Hona hemen ideia lagungarri batzuk: • Jendea agurtzen. • Besteen urtebetetzean edo gauza bat ondo egin dutenean zorionak ematen. • Mesede bat jaso ondoren eskerrak ematen. • Jendea iraindu edo iseka egin gabe. • Irteterakoan edo sartzerakoan txandak errespetatzen. • Zerbait gaizki egin ondoren barkamena eskatzen. • Norbaitekin hitz egiterakoan adi egoten. • Sartu baino lehen atea jotzen. • Besteei laguntzen (mahaia ipintzen, eskolako lan bat egiten, ate bat irekitzen...)

111

Page 41: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 42: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

2200.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

20.1 JARDUERA: Akatsak

Helburua:

Ikasleak guztiok akatsak egiten ditugula, baina horietatik ikas dezakegula konturatzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Arbela.

Garapena:

1. urratsa: akatsak aintzat hartu. Talde txikitan, inoiz zertan huts egin duen esango du ume bakoitzak. Talde bakoitzean, ume bat idazkaria izango da guztien ideiak apuntatzeko.

Akats guztiak arbelean ipiniko dira.

2. urratsa: zergatik gertatu diren aztertu.

3. urratsa: berriz huts ez egiteko zer egin dezaketen pentsatu. OHARRA: Ona da ikasleek prozesuaren mekanismoa ikastea, akatsetik abiatuta irtenbideak bilatzeko.

111

Page 43: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

2211.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

21.1 JARDUERA: Nire lagunak

Helburua:

Lagunak izatearen garrantziaz jabetzea. .

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Ikasleek beren lagunik gogokoenak marraztuko dituzte. OHARRA: une honetan, taldeak nolabaiteko kohesioa behar du. Jarduera honekin, azpitaldetxoak nolakoak diren eta umeak isolatuta dauden ikus dezake tutoreak.

111

Page 44: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 45: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

2222.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

22.1 JARDUERA: Nire familia

Helburua:

Familiarekiko lotura bultzatzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Bakoitzak bere familiari buruz hitz egingo du, eta zertaz dagoen harro adieraziko du.

Bakoitzak bere familiarekin nola pasatzen duen ongi, zer den gehien egin gustatzen zaiona, zergatik sentitzen den ziur eta abar esan dezake.

Ikastaldean familia problematiko bateko umerik edo familiatik kanpo dagoenik badago, kontutan hartu behar dugu. Egoera horietan, seniderik nabarmenenak zein diren esateko eskatuko zaie ( izeba/osaba, alaba handi bat, aitona/amona... )

111

Page 46: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 47: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

2233.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

23.1 JARDUERA: Asertibo izaten ikasten dut

Helburua:

Asertibo izaten ikastea besteei edo bere buruari kalte egin gabe.

Denbora:

Ordu-erdi inguru (behar bada saio gehiagotan luzatu behar da).

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Askotan helduek zein umeek egin edo eman nahi izaten ez ditugun gauzak eskatzen dizkigute, eta ezetz esaten ikasi behar dugu. Adibide erreal edo hipotetiko baten bidez, antzezpen bat egingo da eta tutoreak, adibide moduan, parte hartuko du.

• Ezetz esaten ikasi - Norbaitek egin nahi ez duten gauza bat eskatzen die. - Gorputz-jarrera: lasai, erlaxatua, aurpegi neutrala, finkotasuna. - Hitzez adierazi: ez, ez dut nahi, ez dizut utziko, ez dut egingo.

• Laguntza eskatu - Dena egin arren joaten ez bada, laguntza eskatzen ikasi behar dugu (mehatxuak

edo xantaiak entzun gabe).

• Amore eman baino lehen egoeratik irten

IKASLEEK BIZI DITZAKETEN EGOERA BATZUK: • Ikaskideen artean:

- “Eman dirua; bestela, irteeran jo egingo zaitut” - “Eman zure bokata” - “Etorri nirekin eskolatik irtetean gozokiak erostera”

• Heldu baten eta ume baten artean : - “Etorri nirekin zerbait ikustera” - “Utz iezadazu prakak jaisten” - “Joan zaitez denda horretara eta hartu nahi duzuna”

OHARRA: oso komenigarria da egoera horiei buruz antzezpen asko egitea ume gehienek parte har dezaten (tutoreak egin ondoren).

111

Page 48: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

2244.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

24.1 JARDUERA: Irudimentsua naiz

Helburua:

Sortzailea, irudimentsua eta adimentsua izatearen garrantzia balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Irudikatzeko edo sortzeko aukera emango zaie:

• Abesti bat (abesti ezagun batetik) • Jostailu bat (birziklatzeko materialetik) • Marrazki bat (irudi koadro edo laukizuzen batetik)

Jarduera hau puntuala da, baina ikasturtean zehar horrelako jarduerak edozein arlotan egitea oso komenigarria da irudimena eta sormena bultzatzeko, autoestimua hobetzeko laguntzen baitu.

111

Page 49: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 50: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

2255.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

25.1 JARDUERA: Jostailuak1

Helburua:

Jostailuek sexurik ez dutela eta bai neskek, bai mutilek, jostailu guztiekin jolas daitezkeela jakitea.

Denbora:

Ordu-laurden inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Aldez aurretik, haurrek etxean dituzten eta gehien gustatzen zaizkien jostailuei buruz hitz egingo da.

Ondoren, fitxa banatuko da egiteko.

Fitxa amaitu ondoren, jostailuak zergatik aukeratu dituzten galdetuko zaie ikasleei.

111 1 Honako honetatik hartua: Programa Harimaguada de Educación Afectivo-Sexual en Infantil y Primaria, Kanarietako Gobernua.

Page 51: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 52: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

2266.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

26.1 JARDUERA: Gauzek ez dute sexurik1

Helburua:

Bizitzako jarduera askotarikoen inguruan neskek eta mutilek zein iritzi duten hausnartzea.

Denbora:

Ordu-laurden inguru.

Beharrezko baliabideak:

“Gauzak eta pertsonak” fitxa. .

Garapena:

Aldez aurretik iruzkinik egin gabe emango zaie fitxa.

111 1 Honako honetatik hartua: Programa Harimaguada de Educación Afectivo-Sexual en Infantil y Primaria, Kanarietako Gobernua.

Page 53: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 54: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

2277.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

27.1 JARDUERA: Amaren eta aitaren lanak1

Helburua:

Pertsonei eta haien lanei buruzko gogoeta egitea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Aurreko egunean, galdera sorta bat emango zaie gurasoei beren lanei buruz galdetzeko.

Hurrengo egunean, bakoitzak bere emaitzak azalduko ditu. Tutoreak lanen zerrenda egingo du (emakumezkoek ala gizonezkoek egiten duten kontuan hartuta).

Azkenean, bakoitzak bere ama eta aita lanean ari direla marratuko ditu.

Familiekiko harremanak onak badira, ezohiko lana duen aita edo ama bati ikasgelara joatea eta bere lanari buruz hitz egitea eska dakioke. Ikasleek, kazetariak izango balira bezala, galderak egingo dizkiote.

111 1 Honako honetatik hartua: Programa Harimaguada de Educación Afectivo-Sexual en Infantil y Primaria, Kanarietako Gobernua.

Page 55: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 56: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

2288.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

28.1 JARDUERA: Nire gorputza ezagutzen dut

Helburua:

Erlaxatzen eta arnasa hartzen irakastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Psikomotrizitate-gela, mantak edo esterilak, eta musika leuna.

Garapena:

Lurrak mantaz, esterilaz edo koltxonetaz beteta egon behar du, pertsianak ia jaitsita, eta argia itzalita.

ERLAXAZIO-SAIO BAT

Sabelarekin arnasa hartzen.

Hasteko, sudurretik arnasa hartu, eta astiro-astiro botako dute ahotik. Sabelean puxika bat dutela pentsatuko dute, eta arnasa hartzerakoan puxika hori handitu eta botatzerakoan hustu egiten dela. Hori egiaztatzeko, eskua sabel gainean jar dezakete. Tutoreak ea guztiek ondo ulertu duten begiratuko du, eta minutu batzuk utziko ditu praktikatzeko.

Ondoren, gorputza nola duten begiratu behar dute ikasleek:

• Eskuineko behatzak mugitu, oin hori pixka bat altxatu, eta lasaitzen utziko dugu. • Ezkerreko behatzak mugitu, oin hori pixka bat altxatu, eta lasaitzen utziko dugu. • Eskuineko hanka tente ipini, eta gero lasaitzen utziko dugu. • Ezkerreko hanka tente ipini, eta gero lasaitzen utziko dugu. • Ipurdia estutu, eta lasaitzen utziko dugu. • Eskuineko hatzak mugitu, eta ukabila indar handiz itxiko dugu. Orain lasaitu egingo dugu. • Ezkerreko hatzak mugitu, eta ukabila indar handiz itxiko dugu. Orain lasaitu egingo dugu. • Gure eskuineko besoari indarrez tira egin, eta gero lasaitzen utziko dugu. • Gure ezkerreko besoari indarrez tira egin, eta gero lasaitzen utziko dugu. • Ahoa indarrez ireki –aharrausika bezala–, eta lasaitzen utziko dugu. • Hortzak indarrez estutu, eta orain lasaitzen utziko dugu. • Begiak indarrez itxi, eta orain lasaitzen utziko ditugu. • Orain gure gorputz osoa batera tente ipiniko dugu: behatzak, hankak, hatzak, ukabilak, besoak, ipurdia, hortzak, begiak,

ahoa… Ondoren, lasaitzen utziko dugu.

Orain oso nekatuta gaude, gure gorputzak pisu handia dauka, hondartzan gaude eta gure gorputza harean barneratzen da, eguzkia gure gorputz osoa berotzen ari da, oso gustura gaude, oso pozik gaude gure buruarekin, urrutitik uhinak badoazela eta badatozela entzuten da, eta zerutik kaioen urubia. Zein ongi gauden!.

(luza daiteke, taldea gustura badago)

Apurka-apurka, esnatzen ari gara. Hatzak eta behatzak mugituko ditugu. Astiro-astiro, burua mugituko dugu. Gure gorputz osoari tira egingo diogu, eta aharrausi egingo dugu.

(Gero guztiek, eserita, zer iruditu zaien, nola sentitu diren, erlaxatzea kostatu zaien ala ez, hondartza, kaioak, eguzkia eta abar ikusi dituzten-edo adieraziko dute). 111

Page 57: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

2299.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

29.1 JARDUERA: Neskaren eta mutilaren gorputza1

Helburua:

Nesken eta mutilen gorputzen arteko ezberdintasunei buruz hitz egitea. Emakumezkoen eta gizonezkoen sexu-organoekin ohitzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

“Gure gorputza” ipuina.

Garapena:

1. Galdetu nola deitzen dieten aluari eta zakilari, eta egin zerrenda bat hitz guztiekin. 2. Irakurri ipuina, eta iruzkinak egin irakurtzen den bitartean. 3. Galdera sortaren galderei erantzungo diete. 4. Banatu ipuinaren fotokopiak, bakoitzak etxean margotzeko eta gurasoekin irakurtzeko.

111 1 Honako honetatik hartua: Programa Harimaguada de Educación Afectivo-Sexual en Infantil y Primaria, Kanarietako Gobernua.

Page 58: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 59: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 60: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 61: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

3300.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

30.1 JARDUERA: Letra-zopa

Helburua:

Gorputzari buruzko hiztegia gogoratzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Hitzak:

• Besoa • Ipurdi • Alua • Zakil • Eskua

111

Page 62: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 63: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

3311.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

31.1 JARDUERA: Animalien jatorria

Helburua:

Animalien jatorria.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Ikasleek, horiei aurretik ideia batzuk eman ondoren, animalien jatorriari buruz hitz egingo dute.

Fitxak azalduko zaizkie eta ordenatu egingo dituzte.

Kumeei buruzko liburuak edo bideoak kontsulta daitezke.

111

Page 64: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 65: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 66: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

3322.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

32.1 JARDUERA: Gure jatorria

Helburua:

Pertsonen ernalkuntza azaltzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxak.

Garapena:

1. Ikasleek gurasoekin hitz egin behar dute beren jaiotzari buruz. 2. Honako galdera hauek egingo dizkiete:

• Nola jaiotzen da haurtxo bat? • Nondik jaiotzen da? • Nolakoa izan zen haren jaiotza?

Haurdun dagoen ama eraman dezakete ikasleek, edota lehen egunetako argazkiak, eta abar; ondoren, horma-irudi bat egingo da horiekin.

111

Page 67: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 68: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 69: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

3333.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Lan-ohiturak eta norberaren zaintzari lotutakoak eskuratzea eta hobetzea

33.1 JARDUERA: Haurtxoaren zaintza

Helburua:

Jaiotzatik higieneak eta zaintzak duten garrantzia ikusaraztea. Pertsonen zaintzari lotutako familia-rolak berrikustea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Aurreko egunetan gurasoentzako inkesta banatuko da. Ekarritako inkesta guztiak irakurriko dituzte, eta horien emaitzekin zerrenda bat egingo da.

Ondoren, gurasoek txikitan nola zaintzen zituzten adieraziko dute ikasleek.

Gorputz-ohitura egokiak gogoratzeko aprobetxa daiteke.

111

Page 70: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 71: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

3344.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

34.1 JARDUERA: Erabakiak hartzen ditut

Helburua:

Erabakien ondorioak ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Sei talde egingo dira, eta talde bakoitzak aukera baten ondorio positiboak eta negatiboak aztertu behar ditu.

Talde bakoitzeko idazkariak talde handiari azalduko dizkio lortutako emaitzak, eta, ondoren, bizitzan erabaki garrantzitsuak eta ez hain garrantzitsuak behin eta berriz hartzen ari garela eta erabakiek bide ezberdinetatik eramaten gaituztela azalduko zaie.

PROBLEMA:

Zure aitona-amonek 10 € emango balizkizute, zer egingo zenuke? AUKERAK :

• 10 €-ko jostailua erosi. • 5 €-ko gozokiak erosi, eta gainerako 5 € bizikleta erosteko aurreztu. • Bizikleta erosteko 10 € aurreztu. • 2 €-kin kromoak erosi, 3 €-kin gozokiak, eta 5 €-kin jostailu bat. • Lagun bat edo anaia edo arrebaren urtebetetzea denez gero, 10 €-ko oparia erosi. • 5 €-ko opari bat, eta gainerako 5 €-ak bizikleta erosteko aurreztu.

ONDORIOAK: Aukera bakoitzaren ondorio positiboak eta negatiboak aztertu.

111

Page 72: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 73: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

3355.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

35.1 JARDUERA: Tutoretza balioesten dugu

Helburua:

Tutoretza-saioak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Tutoretza-saioei buruz hitz egingo da, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

• Tutoretza-saioetan, zer da gehien gustatu zaiena? • Zer ikasi dute? • Zer da gutxien gustatu zaiena?

111

Page 74: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA
Page 75: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA

3366.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

36.1 JARDUERA: Izarra

Helburua:

Besteei zerbait positiboa komunikatzea.

Denbora:

Ordu-laurden inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Ikastaldea seinaka banatuko da (oso txikia bada, launaka edo bosnaka egingo dira taldeak, eta orduan izarrak lau edo bost punta izango ditu). Ume bakoitzari DIN-A 4ko tamainako orri bat emango zaio izarrarekin. Bakoitzak bere izena idatziko du paperean, eta bere eskuineko ikaskideari pasatuko dio. Horrek, izena irakurri ondoren, izarraren beso batean bere ikaskidearen ezaugarri positibo bat edo batzuk idatziko ditu (itxura fisikoa, izaera...) eta, horretarako, minutu bat izango dute. Minutua pasatu ondoren, eskuinera pasatuko dira orriak, eta, berriro, bakoitzak daukan orrian, tokatu zaion ikaskidearen ezaugarri positibo bat idatziko du, eta horrela, izarra amaitu arte.

Amaieran, bakoitzak bere izarra hartu eta irakurriko du. Talde handian, gehien gustatu zaizkion ezaugarriak irakurriko ditu.

111

Page 76: 1 1. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 2. MAILA