05 09 10 24 - karkara.tok-md.com · Orioko eta Aiako aldizkaria 2012ko ekainaren 8a karkara 319....

download 05 09 10 24 - karkara.tok-md.com · Orioko eta Aiako aldizkaria 2012ko ekainaren 8a karkara 319. zenbakia. 23. urtea 05 Orioko kontuak Karkara-Udala hitzarmena 09 Kirola A. Cotado

If you can't read please download the document

Transcript of 05 09 10 24 - karkara.tok-md.com · Orioko eta Aiako aldizkaria 2012ko ekainaren 8a karkara 319....

  • Orioko eta Aiako aldizkaria2012ko ekainaren 8a

    319. zenbakia. 23. urteakarkara

    05Orioko kontuakKarkara-Udala hitzarmena

    09KirolaA. Cotado eta I. Oliden

    10Aiako elkarrizketaAmaia Guruzeta

    24Oroimenaren kutxaKarmele Esnal

    Txalupak etxerik gabeZubitik behera amarratuta egoten diren txalupek ordaindu egin beharko dute hemendik aurrera, uretan hor segitu nahi badute.

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 1

  • publizitAteA

    2 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 2

  • 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 3

    jOKiN zumetA (dOinua: dOnOStiatiK OriOrainO)

    1Ekainak 2a, larunbata zen,Santio Errekan zita,Mikel ta Annek ezkondutzekoordua zuten jarrita.Batak bestean eskua hartzekobazuten gogo ta irrika,ezetzak bertan etzun lekurikbikote hau ikusita.

    2Ta ezkontzara batu ginadenfamili eta laguna,denok batera egin nahi genuntraineru beren arrauna.Santion hasi, Atxegan segi,izugarrizko eguna;jan goxoan ta tragon arteanederki pasa genduna.

    3Egunen zehar pasa genitunmomentu hunkigarriak, egin genuen nahikoa topa, txaloak eta irriak,behin eta berriz muxu bat eskabertan ginaden jendiak.Bide horretan segi aurrera, ta gora ezkonberriak!

    HASi beRtSOtAN

    Gora ezkonberriak!

    karkaraOrioko eta Aiako aldizkaria

    Kultur Etxea,Eusko Gudari, 2620810 Orio943 831 [email protected]

    Editorea Karkara taldea kultur elkartea

    Zuzendaria Ana G. de Txabarri

    Erredakzio burua Irati Agirreazaldegi

    Erredakzio taldea Pat Cowie, Miren Etxeberria, Iker Gurrutxaga, Eli Lasa eta Jabier Zabaleta

    Publizitatea Pat Cowie

    Publizitatearen diseinuaLore Berasaluzeeta Iker Gurrutxaga

    Testuen zuzenketaMiren Etxeberria eta Jabier Zabaleta

    Ale honetakolaguntzaileakMirari Arriola, Josune Azpiroz,Mikal Etxeberria, eta Jokin Zumeta,LaguntzaileakXabier Sukia

    DiseinuaDanel Agirre Lertxundi

    BanatzaileakCristina Burlacu eta Iban recio (Orio)Eli Irureta (Aia)

    InprimategiaGertu Koop. E. (Oñati)Lege gordailua SS-346/90ISSn 1132-1105Tirada 3.200 ale

    KArKArAk ez du bere gainhartzen aldizkarianadierazitako esanen edotairitzien erantzukizunik.KArKArAn argitaratutakoaberreman daiteke, osorik edozatika, baldin eta iturriaaipatzen bada.

    Iragarkia alero jarritaModulu bat 12,00 €

    Bi modulu 24,00 €

    Hiru modulu 36,00 €

    Lau modulu 48,00 €

    Sei modulu 72,00 €

    Zortzi modulu 96,00 €

    Orrialde erdia 120,00 €

    Orrialde osoa 204,00 €

    Iragarkia behin jarritaModulu bat 16,00 €

    Bi modulu 31,00 €

    Hiru modulu 47,00 €

    Lau modulu 64,00 €

    Sei modulu 95,00 €

    Zortzi modulu 127,00 e

    Orrialde erdia 174,00 €

    Orrialde osoa 306,00 €

    Publizitatea kontratatzeko Pat Cowierekin hitz egin (695 780 720) edo [email protected] hauei BEZa gehituko zaie

    publizitAte pReziOAK lAGuNtzAileAK

    EUSKO JAURLARITZA

    Kultura Sailakdiruz lagundutako

    hedabidea

    319

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 3

  • GutuNAK

    4 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    Zabor onena, sortzen ez dena

    Hondakinen kudeaketa pil-pilean jarridu bilketa sistemaren inguruko eztabai-dak. Kudeaketa egoki batek, ordea, bil-ketaz harago joatea eskatzen du: zaborgutxiago sortu, eta gehiago berrerabilieta birziklatu behar dugu. Orioko birzi-klatze-tasa eskasa da: %30a.

    Horregatik, Orio Zero Zabor harre-manetan jarri zen Orioko Udaleko talde-ekin eta lan-talde bat osatzea adostu zu-ten. Lan-talde horren helburu nagusiaOrioko hiri hondakinen kudeaketa an-tolatzea da; batez ere, murriztean etabirziklatzean eraginez.

    Horretarako, hainbat ekimen ditugu:hondakin organikoak bereizteko ikasta-roak; ikastetxe, elkarte gastronomiko,taberna eta merkatariekin bilerak egi-tea… Kontzientziazioa izango da lehen-dabizi landu beharrekoa. Herritar guz-tien betebeharra izan beharko duelakohondakinak bereiztea, eta administra-zioaren erantzukizuna, herritarrei ba-liabideak ematea betebehar hori gauza-tzeko.

    Murrizketaren inguruan ere badagozer eginik. Martxan da herriko harategieta arrandegietan paperaren ordez tu-perware-ak erabiltzeko egitasmoa. Hor-taz aparte, gure eguneroko erosketetanhondakin gutxiago nola sortu jakiteko,herritarrei aztarnak emateko kanpainaabian jartzeko asmoa ere badugu.

    Gaur egun, zaborra arazo larrienetakobat dela ohartu eta arazo horri konpon-bidea emateko konpromisoa hartu be-har dugu, nor bere etxetik hasi eta insti-tuzioetaraino. Guztiok dugu gehiagoegiteko bide horretan. Orio Zero Zabor.Orioko Udaleko hondakinen mahaia osatzen du-

    tenen –Bildu, EAJ, Orain eta Orion Zero Zabor–

    izenean.

    Pertsona nagusiaketa estereotipoak

    Helduak Adi, EAEn hedatuta dagoen gi-zarte sare bat da. Acex-Eske, Forun 50-70, Gueske, Hartu-Emanak, HelduenHitza, Secot Gipuzkoa… elkarte eta per-tsona banakoaz –ni neu tarteko- dagoosatua. Jaurlaritzarekin hitzarmen batsinatu dugu eta hainbat gai ari gara az-tertzen. Horietako bat Pertsona nagu-siak eta estereotipoak da.

    Gaurkoan, horren berri laburra eskai-ni nahiko nioke KArKArAko irakurleari.Zahartzaroa eta zahartzea historian ze-har aztertu izan dira, eta esan dezakegubi ikuspuntutatik baloratu direla:

    Positiboa: pertsona nagusiak espe-

    teko zodiac-arekin. Nor izango, eta Orio-ko sheriff-a!

    Urteak eta urteak herritarroi lehorre-an isunak jartzen, eta orain uretan legeahautsiz eta bakean dagoena izorratzen.Lege guztiak hain ondo dakizkizun hori,jakingo duzu bada ibaian ezin dela legezhiruzpalau korapiloko abiaduratik pasa,ezta?

    Kontatu diet pasadizo amorragarriaoriotar batzuei, eta hiruzpalauk gauzaberbera ziurtatu didate: horrela ibiltzenzarela ibaian sarri, han ere sheriff-a bazi-na bezala.Espero dugu eskutitz honekzer pentsatua emango dizula eta aurre-rantzean bakea emango duzula, ibaianbehintzat. Iñigo Fernández Ostolaza

    Aiako herriari

    2012ko aurrekontuetan Aiako Udalakdiru partidak jarri zituen Elkano auzoanaparkaleku berria eta frontoia egitekoeta, hari itsatsita, txoko bat. Plan berean,hilerriko muinoan, Altxerriko kobazu-loen erreplika edo interpretazio zentrobat egiteko asmoa dago eta, hori aprobe-txatuz, muinoaren bueltan paseo edoibilbide bat. Hori gauzatzen hastekoplan berezi bat aurkeztu zuen EAJk .Plana bera lehenengo onarpena emate-ko egunaren bezperan azaldu ziguten(60 orrialde eta CD bat). Hurrengo egu-nean Bildukoak bozketan abstenitu eginginen, ez baikenekien bozkatzen ari gi-nena ongi zegoen ala ez. Horrela, EAJ-koen botoekin, plana aurrera atera zen.Horren jarraian eman ziguten planaosatzeko falta zen informazio osoa!

    Ez zaigu prozedura egokia iruditu; ba-tetik, informazio osoa ez zigutelakoeman eta, bestetik, geure artean planaaztertu , eztabaidatu eta erabakia har-tzeko ere denborarik ez zigutelako utzi.

    Lehenbiziko onarpenaren ondoren40 eguneko epea izan genuen plana az-tertzen hasi eta alegazioak aurkezteko.Horretan ginela, akatsak aurkitu geni-tuen. Hasteko, Udala pasealeku horrekhartuko dituen lurren jabe guztiekinhitz egin gabe zegoela ohartu ginen etahori larria da.

    Segidan, dokumentuei heldu genien,tekniko baten laguntzaz, eta horietanere akatsak aurkitu genituen. Plan bere-zia osatu gabe zegoen, ez baitzirenproiektuaren kostuak sailkatuta ager-tzen, ez lurrak erosten zenbat gastatukoden, ez lur zoru edo partzela bakoitzarizenbat ordaindu behar zaion, ez proiek-tua garatzeko gestioek zenbat baliokoduten, BEZik duen ala ez…

    rientzia handia du, balioak transmiti-tzen ditu eta errespetua zor zaio.

    Negatiboa: zahartzaroa egoera defizi-tarioa da, eta atzera bueltarik gabeko ga-lera garrantzitsuak dakartza.

    Balorazio negatibo horretatik datozzahartzaroaz dauden estereotipo asko:

    –Karga bat gara ezer ematen ez due-na, eta enbarazua egiten diona gizartea-ri.

    –Zaharrak eta hauskorrak gara.–Egoskorrak gara eta laguntza behar

    dugu.–Pasiboak gure inguruan gertatzen

    diren gauzekin. Aldiz, guk gurekiko dugun ikuspun-

    tua zeharo desberdina da:–Solidarioak izan gara gure zaharreki-

    ko eta orain gure seme-alaben sostenguaktiboak gara. Familia indarrean badagogaurko gizartean, gu tartean gaudelakoda.

    –Gizarteko gainerako pertsonen kez-ka berdinak ditugu bai politikan, balioe-tan, lanean, familian…

    –Mugak ditugu gizarteko gainerakosektoreek bezalaxe.

    –Desberdinak gara, baina bizikidetza-ren balioak partekatu nahi ditugu.

    –Gizartean jokatzen dugun paper ak-tiboa aldarrikatzen dugu.

    Egoera hori izanik, zenbait eskaeraegin nahi dizkiegu bai pertsona nagu-siei, bai gizarteari, baita erakundeei ere.Pertsona nagusiei: belaunaldi artekopartaidetza proaktiboa izatea gizarteahobetzeko ekintzetan.Gizarteari: per-tsona nagusien irudia aldatzea komuni-kabideez baliaturik. Erakundeei, per-tsona nagusientzako plan integral bategitea eta aplikatzea. Horretaz guztiaz,behar bada, interesik balego beste bate-an hitz egin dezakegu.

    Inor ez da zaharra aspaldi jaio zelakoedo gaztea duela gutxi jaio delako. Zaharedo gazte gara mundua ulertzeko duguneraren arabera –Paulo Freire–.

    Antonio Campos

    Orioko sheriff-ari

    Urteak eta urteak daramatzazu herritararruntoi isunak jartzen, eta orain zer etazu arauak hausten?

    Ibaian nindoan, Txurruka parean,bake santuan surf-arraunketan. Eta zo-diacbat ikusi nuen abiadura bizian zeto-rrela. Eskuekin keinua egin nion mese-dez polikiago joateko eskatuz. Ez zidaninongo jaramonik egin. Are gehiago, al-damenetik pasa zitzaidan abiadura bi-zian eta irribarrearekin, aberats berrienharrokeriaz. Orio Arraunketa Elkartekokamisetarekin, Orio Arraunketa Elkar- 26. orrialdean jarraitzen du

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 4

  • 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 5

    Bi hitzarmen sinatu ditu OriokoUdalak azken udalbatza eta gero

    Maiatzaren 31n, ostegunarekin, iluntze-ko 20:00etan, izan zen Orioko Udalekoohiko plenoa. Martxoaren 28an egin zenaurrekoa eta, geroztik, bat bera ere ezdute egin herriko ordezkariek.

    Udalbatzarra hasteko, Karmele Esna-len heriotzaren gaineko adierazpen ins-tituzionala gai zerrendan sartzeko eska-era egin zuen Bilduko Jon Agirresaro-bek. Segidan, EAJko Jon redondo kexuagertu zen dokumentazio falta zutelaesanez.

    Gai zerrendan lehen bi puntuak kredi-tu aldaketen inguruan izan ziren. Lehe-nengoa 6 aldeko botorekin eta 5 absten-tziorekin –EAJko zinegotzienak– onar-tu zen. Bigarrenean, bestalde, EAJkezezko botoa eman zuen, kreditu aldake-ta horrekin geldikina erabiltzen zelakoeta ez zitzaielako egokia iruditzen hori.

    Kultur Etxeko atezainaren lanaldia-ren aldaketa ere onartu zuten gobernu-ko bi taldeek. Hala, 2012ko martxoaren1etik aurrera 25 orduko, %72ko, lanaldia

    izatetik, lanaldi osoa izatera pasa da.Laugarren gaiak eztabaida ugari sortu

    zuen. Sei aldeko botorekin onartu zutenOrioko Udalak eta Orio Arraunketa El-karteak sinatu beharreko hitzarmena.Materiala erosteko prozedura ez zelaegokia iritzita, abstenitu egin ziren EAJ-ko zinegotziak. Orain taldeko Joxe AngelIparragirrek prozeduraren aldaketa ho-rren zergatia denbora kontua izan zela

    azpimarratu zuen: ohiko prozedura bi-dez, lehiaketa bidez, erosten bazen mate-riala, abenduan jasoko zuten. Kontua daaurtengo Espainiako txapelketetan ontziberriak izatea nahi genuela. Hiru urtezontzi bat bera ere erosi gabe egon dira,2012an ontzi berriak erosteko aukeraizango zutela agindu zitzaielako. Gauzakhorrela, 167.000 euro bideratuko dituOrioko Udalak, Orio Arraunketa Elkar-teak ontzi berriak erosi ditzan.

    Baina ontziak 12 urtez utzita jasokoditu arraun elkarteak. Gainera, horrentruke, ontzien eta arraunen mantentzeaberen gain hartu beharko dute, eta oraindituzten ontzi batzuk teknifikazio zen-trora doazenen aisialdirako utzi beharkodituzte.

    Gainontzean, beste hiru gai gehiengosinplez onartu ziren –animaliak eduki-tzea eta babestea arautzen duen udal or-denantza, esaterako– eta gainerakoakaho batez, tartean Udalak eta KArKArAksinatu duten hitzarmena. Hitzarmenhorrekin, KArKArAk 15.750 euroko dirulaguntza jasoko du, urtero EAEko KPIa-rekin –kontsumorako prezioaren indi-zearekin– eguneratuko dena.

    Beñat Solaberrieta eta Ana Gonzalez de Txabarri, Orioko Udalak eta KArKArAk egindako hitzarmena sinatu eta gero. KArKArA

    KarKararen eta udalaren arteko hitzarmena aho batez onartu zen;baina, udalbatzarrean ez zen eztabaidarik falta izan: EaJkinformazio falta leporatu zion Bilduren eta Orainen gobernuari.

    zeNbAKiA

    2Hitzarmen. Udalak sinatu dituen hitzarme-nekin, herriko bi elkartek egoera hobetzea

    lortuko dute. Arraun elkartean urte dezente

    zeramatzaten ontzi berririk gabe, eta KArKA-

    rAk ere denboran luze itxaron du Orioko

    Udalak diruz emandako laguntza hobetze-

    ko.

    ORiOKO KONtuAK

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 5

  • ORiOKO KONtuAK

    6 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    Gaztetxean eta bertako asanbladan gaisozial batzuk behar bezala ezin zituztelalandu konturatuta, gazte asanblada era-tzea erabaki zuten herriko gazte batzuk:Galtzagorri gazte asanblada. Herrikoeragileetan parte hartzen duten gazteakdira, eta aldizkaria gai sozial asko lantze-ko modu polita dela iritzita, hilabeteka-ria kaleratuko dute.

    Aldizkariak 8 orrialde izango ditu, A5formatuan, eta doan banatuko dute.Asanbladako kideek esan digutenez, in-darrak neurtu beharra dago. Gaztetxeanzein beste taldeetan lan asko egiten da, etaguk ilusio berezia jarri dugu proiektu ho-netan. Hasieran, 8 orrialde izango badituere, gerora gehiago izan ditzake. Errazada gehiagorekin hastea, baina segidaizango duela ziurtatu nahi dugu.

    Besteak beste gai hauek landuko di-tuzte: feminismoa, presoen gaia, ekolo-gia, autogestioa eta okupazioa; horreta-rako, herriko eragileen laguntza ereizango dute testuetan. Beste ekintza ja-kin batzuk ere egingo dituzte, baina kon-tuz ibiliko gara. Gaztetxeari eta beste era-gileei ez diegu kalterik egin nahi gureekintzekin. Aldizkarian parte hartu nahidutenei, [email protected] helbi-dera idaztea nahikoa dela esan dute.

    Galtzagorri festAutogestioan sinesten dutenez, aldizka-ria finantzatzeko kontzertuak antolatudituzte ekainaren 9rako gaztetxean,gaueko 22:00etatik aurrera. 3 euro balio-ko du sarrerak, eta aldizkari bana eman-go zaie bertara joaten direnei.

    Galtzagorri aldizkariakaleratuko du gazteasanbladak hilean behin

    Galtzagorri fest jaia antolatu dute aldizkariaren finantzazioa lortzeko. KArKArA

    Zortzi orrialdeko hilabetekaria egiteko ardura hartu duteGaltzagorri gazte asanbladako kideek. Gai sozialen inguruanjardungo duen aldizkaria da gaurtik aurrera kalean.

    lAbuR

    MusikaAbesbatzen kontzertua elizanSalatxo abesbatzak eta Paz de Ziganda,

    Atarrabiako abesbatzak, kontzertua

    egingo dute larunbatean, ekainaren

    9an, 19:45ean hasita, San Nikolas elizan.

    Atarrabiakoek Yo me traje una cubana,

    Tourdion, Caminito del indio, Contra-

    punto bestiale alla mente, Esta tierra,

    Alegeratzen eta Boga-boga abestuko di-

    tuzte eta Salatxokoek Aitak et'amak; Ze-

    ruan eder ilargia; An Irish Blessing; Die

    Nachtigall; Ave Maria; Jeiki, jeiki, etche-

    kuak eta Iru txito. Ondoren, bi taldeek el-

    karrekin Maitia nun zira eta Kantuz

    abestuko dituzte.

    AisialdiaToka eta igel jokoaEkaineko ostegunetarako toka eta igel

    jokoa antolatu dituzte Zaharren babes-

    lekukoek. Saioak 18:00etatik 19:00etara

    bitartean izango dira Herriko Plazan.

    Jostatu nahi duten ume, gazte zein hel-

    duek plazara agertu baino ez dute egin

    behar. Gainera, sariak banatuko dituzte.

    DantzaMusika eskolakoen emanaldiaEkainaren 16an, 18:00etan, kiroldegian,

    musika eskolako ikasleek dantza ema-

    naldia eskainiko dute. Ander Errastiren

    182 ikaslek hartuko dute parte, baita ins-

    trumentu ikasleek ere. Sarrera, Mari An-

    dresan korotza, Orpo punta, Lagunen

    dantza, Txapeloaz, Agintaria, Agurra,

    Zazpi jauzi, Abaltzisketako Txantxo dan-

    tza, Ingurutxoa, Zahagi dantza, Zortzi-

    koa, Fandangoa, Plazara, Ezpata dantza

    eta 3 koreografia dantzatuko dituzte.

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 6

  • ORiOKO KONtuAK

    2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 7

    Sanpedroak prest ditufesta batzordeak

    Lau bilera egin eta gero, sanpedroetakofesta-programa ia prest dauka festa ba-tzordeak. Hala, lau eguneko festak izan-go dira aurten, 30.000 euroko aurrekon-tua baliatuta. Berrikuntza nabarmenenartean, haurren danborrada izango da,beti ere txikienen izen-ematearen ara-bera. Bestetik, literatur lehiaketak 25urte betetzen dituela-eta, Salatxo plazanekitaldi berezia egingo da, eta urte haue-tan guztietan irabazle izandako batzuekbere garaian saritutako lanak irakurrikodituzte.

    San Pedro egunean, Vilafrancako Fal-cons taldearekin, castellers-ak izangodira eta kalejira egingo da. Kalejira buka-tzean, herri afaria izango da plazan eta,segidan, Loretxu-berbena belarra musi-ka taldearekin erromeria. Ander Belda-rrain trikitilariak koadrila batekin erro-meri kutsuko taldea osatu du.

    Hilaren 30ean, arrantzale eguna izan-go da. Arrantzale egunean itsasoarekinlotutako dekorazioa izango da plazaneta, besteak beste, sagardo dastaketa,produktu osasuntsuen azoka, sare jos-taileen erakustaldia eta Orio ArraunketaElkarteko traineruen aurkezpena izan-go dira. Festei bukaera emateko, uztaila-ren 1ean, aniztasunaren jaia izango da.

    Pare bat hilabetez landu dute aurtengo sanpedroetakoprogramazioa. Ekitaldien zerrendan astindu ederra eman nahi izandute, aurten festak asteburuan tokatzen direlako.

    Talde oso zabala da festa batzordea osatzen duena. U. ATXOTEGI

    Ekainaren 22an egingo dioteomenaldia Manuel Lasarteri

    Lasarteren bustoa Leitzan. A. vILLAvErDE

    Manuel Lasarte joan den otsailaren 12anhil zen. Handik gutxira herritar asko,norbanakoak eta taldeak, Orioko Udale-ko Kultura Sailari omenaldiari buruzgaldezka hasi zitzaizkion. Familiarekinharremanetan jarri ziren eta omenaldibat eta bakarra egitea adostu zuten. Bi-tarte horretan, hala ere, beste omenaldibatzuk ere jaso ditu Lasartek; esaterako,ikastolaren ekainaren 3ko jaialdian.

    Horretarako, hiru bilera ireki egindira, eta hainbat herritar gerturatu diraekitaldia antolatzeko bileretara. OriokoUdalak eta Errikotxia bertsozale taldeakhartu zuten beren gain antolaketa lana.Hala, Aiako eta Leitzako Udalak bertakobiztanleekin harremanak eta baliabidematerialak erraztu dizkiete oriotarrei.

    Omenaldian, Orioko, Aiako eta Leitza-ko bertso-eskolek hartuko dute parte,besteak beste. Baina ekitaldia jendetsuaizango da, eta han izango direnen ze-

    rrenda luze samarra da. Aipatutako hirubertso eskolez gain, honako hauek ereparte hartuko dute: Mertxe Oliden etaAsier Gozategi, Martin Perona, Gari etaIñaki, Olaxka, Andoni Egaña, Anjel MariPeñagarikano, Julio Soto, Iñaki Perure-na, Luze, Olaso, Patxi Etxeberria eta Eu-sebio Lasarte. Bertsoak, musika eta bes-telakoak izango dira Lasartek gertuko zi-tuen pertsonen eskutik.

    Ikuskizuna ekainaren 22an egingo da,ostiralarekin, gaueko 22:00etan hasita,Karela kiroldegian. Sarrera doakoa izan-go da. Aurretik, ekainaren 19an, goizeko11:00etan, Koldo Mitxelena kulturune-an prentsa agerraldia egingo dute ome-naldiaren berri emateko.

    Gauzak horrela, ekitaldiaren bitartezManuel Lasartek urte askotan bertsola-ritzaren eta euskararen alde egindako la-nari gorazarre egingo diote. Herritarreibertan izatera gonbidatzen ditu Udalak.

    aiako, Leitzako eta Orioko udalak, bertako herritarrekin batera,elkarlanean aritu dira omenaldi bat eta bakarra egiteko.

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 7

  • KiROlA

    8 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    Orio bezalako talde txiki batean aritzekobalentria ederra lortu zuten maiatzaren26an Clemente Fernandezen jubenilmutilek. Astebete lehenago mailaz igo-tzea lortu bazuten ere, denboraldiari bu-kaera emateko, multzo bakoitzeko one-nek finala jokatu zuten.

    Vasconia talde donostiarraren aurkajokatu zuten finala eta 0-1 irabazi zutenoriotarrek. Urte osoko lanari bukaeraederra eman zioten, beraz, elastiko hori-dunek. Halakoetan, gainera, ez da errazaizaten igoera eskuratu eta gero tentsioagoian mantentzea, baina Clemente Fer-nandezek badu horretarako gaitasuna,antza denez.

    Taldeko argazkian, ezker-eskuin etagoitik hasita, hauek dira azaltzen dire-nak: Julen Aizpurua, Dani Altuna, MikelElustondo, Mikel Usandizaga, Mikel ro-mero, Iñigo Zuloaga, Ander Dorronsoro,Xabier Atxega, Clemente Fernandez,Luis Clemente Fernandez, Alex rodri-guez, Jon ruiz, Andoni Makazaga, IñigoExposito, Jokin Bilbao, Josu Gonzalez,

    Aitor Urrutia, Julen Etxabe, Beñat Do-rronsoro, Xabier Aramendi, Julen Gar-cia eta Iñigo Agirre.

    Datorren denboraldian ohorezkomailan izango da, beraz, Orioko jubeni-len futbol taldea. Bi urtez jarraian taldebat Ohorezko mailara igotzea lortu duClemente Fernandezek Luis Clementesemea laguntzaile lanetan izanda: iaz ka-dete mutilak izan ziren –talde hartakojokalari asko aurten jubenilak izan dira–eta aurten, berriz, jubenilak.

    Esnaola ere goraIosu Esnaola oriotarra aurten Noja taldekantabriarrean aritu da. Espainiako Li-gan Hirugarren mailako taldea zen etamaiatzaren 27an mailaz igotzea lortu zu-ten. Gauzak horrela, datorren urtean 2. Bmailan jokatuko du Nojak, esate batera-ko realaren bigarren taldearen aurka etareal Unionen aurka; bietan jokatu duEsnaolak. realarekin lortutakoa etagero, hiru urtean irabazten duen biga-rren igoera du hau Esnaolak.

    Ohorezko mailara igodira Orioko futboltaldeko jubenil mutilak

    Kopa belar gainean dutela, pozik ageri dira Orioko Futbol Taldeko mutilak. O. ZULOAGA

    Bi urte eta bi igoera lortu ditu Clemente Fernandezek Luis Clementesemea ondoan duela. talde polita osatu dute, bi kategoriatan lortubaitute igoera, mutil bertsuekin.

    lAbuR

    MendiaNerea Amilibia 2. Hiru HaundietanLarunbatean jokatu zen Manuel Iradier

    mendi taldeak bi urtean behin antola-

    tzen duen Hiru Haundiak proba. Ondate-

    gin 00:00etan abiatu eta Araiara arteko

    ibilbidea egin behar zuten mendiz men-

    di Gorbea, Anboto eta Aizkorriko gailu-

    rrak zapalduz eta, gehienez, 24 ordu zi-

    tuzten parte hartzaileek horretarako.

    Nerea Amilibia aiarra bigarren izan zen

    emakumezkoetan irabazlearengandik

    10 minutura eta 13 ordu eta 47 orduan

    egin zuen ibilaldia. Orio eta Aiako beste

    hainbat mendizalek ere amaitu zuten

    proba: Jose Inazio Manterolak 16 ordu

    eta 58 minutuan amaitu zuen; Jakes Goi-

    koetxeak 18 orduan; Ines Zinkunegik

    20:30ean; Juan M. eta Inazio M. Aldaik

    eta Raul Merinok 21:22an.

    Isuntzako Ikurrinean bigarrenJoan zen igandean jokatu zen Lekeition,

    Isuntzako Ikurrina eta bigarren sailkatu

    zen Orioko trainerua. Urdaibai izan zen

    irabazle eta 10 segundo atzetik sartu zen

    Orio. Haizea kontra izan arren, Portuga-

    lete, Zierbena eta Zumaiaren kontra

    txanda irabazi zuen Mirotzak, hasieratik

    aurrea hartu eta azken luzean denbora-

    rik onena egitea ere lortu baitzuen. Orio

    Bk, berriz, 11. amaitu zuen irabazlearen-

    gandik minutu batera. Neskak, ordea, hi-

    rugarren izan ziren Zumaiaren eta Hibai-

    karen atzetik.

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 8

  • KiROlA

    2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 9

    “Fisikoki hobeto ginelanabaritu dugu; batez ere,partiden azkenean”

    iKeR GuRRutxAGA

    Igoeraz igoera dabil Zarautzen kirola.Aurreko KArKArAn eskubaloian oriotarasko zegoela esan bagenuen, nesken fut-bolean ez dira atzera geratzen. Arantxaeta Iratxerekin jarri genuen hitzordua.

    Arantxa Cotado eta Iratxe OlidenZarautz Kirol Elkarteko futbolariak

    Nola joan da urtea?

    Arantxa Cotado: urte erdia min hartutapasa dut eta 1. fasea ez nuen jokatu.Iratxe Oliden: Iaz, finalerdietan geratuginen, igoerarik gabe, eta aurten helbu-rua argi geneukan horrek behar zuelaizan: gutxienez, datorren urtean sortuko

    den Euskal Ligan sartzea.Eta erraza izan al da bidea?

    A.C.: Egia esanda, lehen helburua den-boraldiaren erdia bete genuenerako lor-tuta geneukan. I.O: Baina partida batzuk izan ditugunahiko zailak; batez ere, bi finalak.Oraindik ezin sinetsita gaude igo garela. Esperientzia berria, beraz.

    A.C.: Berria eta zaharra aldi berean. Izangara aurretik ere maila horretan, bainagazteak ginen eta taldea jaitsi egin zenorain arte egon garen tokira. I.O.: Orain ezberdina izango da, taldeakesperientzia hartu du eta asko balio duhorrek. A.C.: Nik orduan 15 urte neuzkan, bainataldea askoz ere helduagoa zen. I.O.: Garai berria zen guretzat, kadeteakginen eta liga nazionalera igo ginen ba-tzuk utzi egin zutelako eta beste batzukrealera joan zirelako. Jota bukatze geni-tuen partidak, burua ezin altxa, bainaasko balio izan zigun orain gauden toki-ra iristeko. A.C.:Urte horietan fisikoki hobeto ginelanabaritu dugu. Batez ere, partiden azkenminutuetan. Herrian taldea edukita, ez al da gogorra

    kanpora joatea?

    A.C.: Dagoeneko ohitu gara. Urte askodira han jokatzen.I.O.: Gainera, gaur egun ia denok dugugida-baimena, eta horrek ere laguntzendu. A.C.: Ni, gainera, Orion hasi nintzen jo-katzen, baina kirol mailak tentatuta joannintzen Zarautzen jokatzera.I.O.: Nik lagunak nituen han eta, urtebe-te jokatu eta gero, bueltan etortzekotanizan nintzen. Baina, uste dut han jarrai-tzeko erabakia zuzena izan zela.Egoera berriaren aurrean, nola ikusten

    duzue taldea?

    I.O.: Taldea bere onenean dagoela ustedut eta gaztetasuna da nagusi. A.C.: Gainera, batuta gaude. Talde batgara eta asko eskertzen da hori, igotzendiren kadeteek ere ez digute hain urru-nekotzat hartzen. Bi taldeak batak bes-tearen ondoan entrenatzen dugu-eta. Ospakizunetarako izango zen tarterik.

    I.O.: Igandean ez genuen gehiegi ospatu,baina aste honetan Port Aventurara jo-ango gara eta datorren astean klubekobazkaria daukagu.A.C.: Kapitainek agindu ziguten igotzenbaginen eramango gintuztela Tarrago-nara, eta guk hitza hartu diegu.Eskerrak emateko tartea aprobetxatu

    nahi?

    I.O.: Zaletuei eman behar dizkiegu eske-rrak, gurekin izan dira une zailetan etagozoetan, eta hori gauza handia da gure-tzat.

    KArKArA

    Orioko Alexis eta Adriano dira edo, nahiago baduzue, eskuin etaezker hegalean jokatzen dute, hurrenez hurren, Arantxak etaIratxek. 1992an jaio zen bata eta urtebete beranduago bestea.Aurreko asteburuan, Espainiako bigarren mailara igo ziren.

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 9

  • 1 0 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    Aiako berri

    “Hondakinen %10bakarrik eraman behardugu zabortegira”

    iRAti AGiRReAzAldeGi

    Orion jaio, Donostian hazi, Aian bizi etabertako zinegotzi da eta Zarautzen lanegiten du. Eskualdearen ordezkari izate-ko, ez dira kredentzial txarrak eta, hala,Urola Kostako Udal Elkarteko presiden-tea da, eskualdearen irudia hainbat arlo-tan. Aian Bilduko zinegotzia da eta, Bil-duk eskualdean gehiengoa lortu zuenezmankomunitatean, Bilduri zegokion or-dezkaritza hartu zuen; hasieran gogorraizan arren, ari da martxa hartzen.

    Amaia Guruzeta AizpuruaUrola Kostako Udal Elkarteko presidentea

    Urola Kostako Udal Elkarteko presi-

    dente zara… zein da zure eginbeharra?

    Lana teknikariek egiten dute, baina gaibakoitza nondik bideratu behar den era-baki politikoa da; beraz, horiek koordi-natzea da nire eginbeharra. Teknikariekegiten duten lanaren gainean baimenakematea. Erabakiak taldean hartzen dira.Nola aurkitu zenuen kargua, hartu ze-

    nuenean?

    Gai bakoitzaren egoera ezberdina zen.Enpresa eta enplegu arloan lan asko eginda. Diru laguntzak jasotzen dira Eusko

    Jaurlaritzatik eta Europatik, eta horrenarabera egin dezakegu lana; horiek mu-rriztuz gero, akabo. Orain arte diru-la-guntza horiek ongi iritsi dira, baina, pix-kanaka, ezin dugu lehen bezala aurreraeraman gure lana, murrizketak izan di-relako eta laguntza batzuk eten egingodirelako.

    Ingurumenari dagokionez, Urtetakozabortegiak legea betetzen du, bainahondakinen kudeaketa ez da egokiena.Ez dugu Europatik eskatzen den birzi-klatze neurria lortzen. Aldatu behar da.

    Euskaran ere, legealdi berriarekin,euskararen partida handitu dugu man-komunitatean, eskualdean euskararibultzada eman nahi diogulako. Zein dira aurrerako erronka nagusiak?

    Denbora gehien ingurumenari, honda-kinen kudeaketari, emango diogu. Jen-dea kontzientziatu behar da Europakolegea betetzeko: hondakin gutxiago sor-tzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko.Erosketak egiterakoan kontuan izan be-har da zein hondakin sortuko ditugun:paperezko, plastikozko bilgarriak, on-tziak…; botilak edo poltsak… ez behin ba-karrik erabili; eta dena birzikla daiteke.

    Gaur egun zabor poltsaren %45 orga-nikoa da; beraz, poltsatik ateraz gero, er-dia besterik ez litzateke joango zaborte-gira. Zabortegian arazo gehien organi-koak ematen du, fermentatu egiten da,metanoa sortzen du, ur zikina… Kudea-tzen diru asko gastatzen da eta zabor er-dia sortuz gero, udalei erdia eskatukogenieke.

    Organikoa konpostatze guneetara bi-deratzen da eta gero konposta saldu egi-ten da. Gure programan konpostagailukomunitarioak ere badaude, auzoan on-tzia jarri, zabor organikoa bota eta kon-post bihurtuta baserrietarako, lorate-gietarako erabili.

    Papera, beira, plastikoa, dena birzikladezakegu. Zabortegira %10 bakarrikeramatea lortu behar dugu eta hondakininerteak izango dira; esaterako, erratza-rekin jasotakoa, boligrafoak, zigarroki-nak, kafe kapsulak…

    Datuak ikusi besterik ez dago jakitekojendeak zenbat birziklatzen duen. Nor-berak birziklatzen duelako, askotanpentsatzen dugu aldamenekoak ere ber-din egiten duela; baina, zaborra edu-kiontzira botatzera joaten garenean,ikusten dugu, batzuetan, denek ez dute-la birziklatzen. Ingurumena denona da,gure ondorengoei zer utzi behar diegunkontuan hartu behar dugu, eta keinu txi-ki batekin emaitza handiak lor daitezke.

    Kontuan izan behar da, erraustegia 7kilometrora izango dugula, oso gertu.

    KArKArA

    Abuztuan hartu zuen Urola Kostako Udal Elkarteko presidentekargua eta, teknikarien lana koordinatuz, enplegua, euskara etaingurumena gai nagusi ditu lan jardunean. Helburuen artean,zaborraren kudeaketa da une honetan garrantzitsuena.

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 10

  • 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 1 1

    Aiako berri

    Aldundiak, asko jota,erdia emango du kiroleta aisialdi gunerako

    Gipuzkoako herriak kirol azpiegiturazhornitzeko konpromisoa hartu zuen au-rreko urteetan Foru Aldundiak Gipuzko-ako biztanleek kirola egiteko beharrarierantzuteko. Horren harira, hitzarmenasinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaketa Aiako Udalak. Aldundiak, gehienez,ibilbidearen kostuaren % 50 ordaindukodu. Beraz, ezingo du gainditu 163.000euroko muga. Kopuru horretatik %80frogagiriak aurkeztu ahala ordaindukoditu Aldundiak eta gainontzekoa obrakbukatu dituztela ziurtatzen dutenean.Proiektuak 300.000 euro inguru baliokodu, nahiz eta Igor Iturain alkatearen esa-netan, aldaketak egin ditugu eta ez daerabat zehatza, baina gutxi gorabeherahori izango da pasealekuaren kostua.

    Aiako Udalak lanen jarraipen batzor-dea eratu eta lanak egin ahala sor daite-keen edozein gorabehera konpondukodu; lanak gehienez sei hilabetetan egite-

    az arduratuko da; eta ekipamenduarenkirol erabilera, gutxienez, 10 urtez man-tentzea bermatuko du.

    IbilbideaHilerriaren inguruan egingo dute kiroleta aisialdi eremua izango da paseale-kuaren gunea. Gutxi gorabehera kilo-metro bat izango duen ibilbide lau sama-rra da, korrikarako edo paseorako egokiaizan daitekeena. Pasealekua, batez ere,herritarrek korrika egiteko aukera han-diagoa izan dezaten eraikiko dugu, bainabaita ere adineko pertsonek ibiltzeko bes-te toki bat ordekan izateko, dio alkateak.

    Bestalde, Altxerriko leizearen errepli-ka ere hilerriaren aldamenean egin nahidute eta, horrela, bi egitasmoak batera-tuko dituzte.

    Udaletik adierazi dutenez, asmoa dalanak 2012 bukaeran hastea eta paseale-kua 2013ko udararako erabilgarri izatea.

    Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirol diputatua eta Igor Iturain Aiako alkatea. FOrU ALDUnDIA

    Hilerriaren inguruan gutxi gorabehera kilometroa izango duenibilbide laua egingo dute 2013ko udarako. Korrika egiteko edopaseorako aproposa izango da.

    Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako

    alkateekin hondakin bilketari bu-

    ruzko adierazpena egin duzu.

    Kontzientziazio kanpaina egin be-har dugu. Birziklatze maila, batezbeste, %10ekoa da eta zabortegiraeramaten dena %70, eta zuzeneansufritzen ari gara hori. Atez ateko sis-tema eskualdean bideragarria oteden ere aztertzen ari gara.

    Beste alorretan, zer helburu ditu-

    zue?

    Lana lortzeko arazoak dauzkan jen-dearentzat ikastaroak egiten dira.Diru-laguntzekin brigadak sortzendira eskualdean lorezaintza, solda-dura eta konponketa lanetarako. En-presaren lehiakortasuna bultzatze-ko ere foro bat sortu da.

    Bestalde, mankomunitatea diru-laguntzekin, udalen ekarpenekin etazabor tasekin finantzatzen da, etaudalen ekarpenetik Sahara edo Txer-nobiletik umeak ekartzeko laguntzaematen zaie elkarteei.Aiari zer ematen dio Udal Elkarteak?

    Udal elkartea izanik, udalen indarrabateratzen du eta Aiak, beste herriekbezala, mankomunitatearekin indargehiago egingo du. Hondakinen bil-keta mankomunatua izanik, aurre-kontuetan sumatuko da.

    Krisi egoeran laguntza eskaintzendiegu enpresei lehiakortasuna hobe-tzeko eta Aiako enpresen egoera eretxarra denez, laguntza jasoko dute.

    Euskara, orain arte hala izan ezbada ere, gaur egun kezkagarria da.Nabaritzen da herria ireki dela etahizkuntza arriskuan dagoela, eta lanberezia egin behar da herrian gurehizkuntzari eusteko. Lehen Aian ezzen gaztelaniarik apenas entzuten,eta gaur egun umeen artean entzu-ten da, eta alarma pizteko moduangaude. Mankomunitatetik edo Uda-letik, baina neurriak hartu behardira.

    “Urtetako zabortegiak legeabete arren, hondakinenkudeaketa ez da egokiena.Ez dugu Europakobirziklatze maila lortzen”

    “aian ez zen ia gaztelaniazhitz egiten, eta orain umeenartean entzuten da. udaletikedo udal Elkartetik neurriakhartu behar dira.”

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 11

  • 1 2 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    Aiako berri

    Kooperatibak plazan segitzearen alde

    Bazkide, herritar eta eroslebaten iritzia. Otsaila: urtekobatzar nagusirako deia. Ur-teko kontuak eta aurrerakoasmoa: denda berritzea.

    Proposamenak: bat, dagoen lekuanetxea berritu eta denda berria egitea etabestea, etxea Udalari eman eta hark, or-dainetan, Etxetxo azpialde horretaneraikin berria egin denda berriarentzat.Aukera ezberdinak aztertu behar dira...Ez dago ezer erabakita…

    Bilerarako abisua jasoko ote genuenberriz ere, proposamenen azterketaegin ondoren, baina ez. Erabakia hartutaomen: Etxetxo azpialdean joango da; ha-lako zurrumurruak kalean. Ez dakit bes-te 147 bazkidek ze iritzi izango duten; ja-kin nahiko nuke! Hartu den erabakiare-

    tut etxekoak, halaxe egin zuten berengaraian gure aiton-amonek, halaxe egindute gure gurasoek, halaxe egiten duguguk egunero eta halaxe egingo dut, nikbehintzat, Aian bizi banaiz. Denok eginbehar duguna da, herrian kooperatibarieta zerbitzuari eutsi nahi badiogu.

    Eskerrik asko Andoni, rebeka, Zior-tza eta Eñaut, Miren, Agustin Aldalur(gure oroimenean) eta Agustin Arruti,eskerrik asko Josetxo, Antonio eta Nor-berta –gure oroimenean–, eskaini digu-zuen eta eskaintzen diguzuen arreta etazerbitzuagatik. Eta eskerrik asko OnManuel, kooperatiba honengatik urtezurte egin duzun guztiagatik. Nire etagure etxekoen begirunea eskainitakodenbora, lana eta laguntzagatik.

    kin konforme gelditzeko, gehiengoarennahia dela jakinda.

    Herrian denda bat, bakarra, eta plaza-tik atera behar al dugu? 90 urte darama-tza bertan. Pena da! Penarekin ez omendago bizitzerik. Penetan geratu nahi ezeta, horretxegatik esango dut nik nirea.

    Plazari bizitza kentzen ari zaio. Plazaherrigunea da, herritar askok elkarriegunona ematen diogun lekua da, egu-nerokoan elkartzen gaituena; nortasunaematen dio herriari. Uste dut mereziduela hainbat gauza sakrifikatzeak–zoru bakar bateko eraikin baten egoki-tasuna, aparkaleku batena–herriko den-da plazan izateagatik. Ez dut esaten nireerosotasunagatik erosketak egiterakogaraian; nik, Aian bizi izanik, Aian egin-go baititut erosketak. Halaxe ezagutu di-

    Aiako leihoa Josune Azpiroz

    Behean, ezkerretik hasita: aimar azkue, uxue Eizagirre, GurutzePagadizabal, unai albeniz, nahia Eizmendi, asier alberdi, uxue albeniz, nerea urriza, aitzol iruretagoiena eta Eider arizaga. atzean, berriz, aritz G. de txabarri, Kepa arruti, Maialen Gorostidi,alex Enparantza, Kepa Orbegozo, unai uzkudun, iñigo Lertxundi, Lorentzo Orbegozo eta aitziber Fernandez.

    Lehen jaunartzeaeta bataioaren

    berritzea

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 12

  • ORiOKO bASeRRiAK

    2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 1 3

    13.Etxaizberri,harginen etxe

    San Martin auzoan, Etxaizarra da-goen lepoaren Usurbil aldekomaldan dago Etxaizberri base-rria, A8 autobidearen ertzean ia.

    Egiturari dagokionez, oinplano lauki-zuzena eta bi isuriko teilatua ditu base-rriak, eta egurrezko egitura du oraindikere barruan, baita harlangaitzezko pare-tak ere, kareztatuak dauden arren. Le-henengo solairuko leihoak, berriz, har-landuzkoak dira.

    Baserriaren inguruko datu dokumen-talik apenas aurkitu bada ere, 1863koada lehen aipamena. Urtetan hutsik egonondoren, egungo jabe galiziarrek oraindela bost urte erosi zuten baserria eta ezdute informaziorik. Hala ere, jakina da,lertxunditarrek, Etxaizarrako Etxaizetxebizitzako familiarena izan zela etauste dute, seguru asko, hango seme-ala-baren batek egingo zuela eta, beraz, hor-tik datorkiola Etxaizberri izena.Gaur egun, ez da baserri lanik egiten

    Etxaizberrin, hargintzatik ateratzendute bizimodua. Galiziatik etorritako bianaia 10 urtean ari dira hemen laneaneta Gipuzkoan gelditzen diren harginbakarrenetakoak dira. Hargin lantegiaere baserrian dute; izan ere, hasi herritik

    gertu hasi baziren ere, kexak jaso zituz-telako aldatu ziren baserrira. Horrelakolantegi bat ezin da herriaren erdiguneanjarri, lana zikina eta zaratatsua baita.Herriari egin diote mesederik, ordea,Orioko San Nikolas eliza berritzeko lu-rrerako eta aldareko mahaia egiteko era-bili ziren Itxaspeko harriak; hain zuzenere, Etxaizberriko harginak prestatu zi-tuen.A-8 autobideko azken lanek –Orio eta

    Usurbil artean (Aritzeta) sei erreietarahanditzeko proiektua–baserriko lurrakbitan zatitu zituzten eta baratze txiki batbaino ez dute, etxerako barazkiak atera-tzeko adina.

    [ ARGAZKIA ETA INFORMAZIOA: ZEHAZTEN ]

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 13

  • 1 4 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    Errioan ostatuhartzen dutenontzi txikienzerga

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 14

  • 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 1 5

    teStuA: iRAti AGiRReAzAldeGi

    ARGAzKiAK: KARKARA

    Errioak soinua egitenduenean, ura dakarrenseinale izaten da; bai-na, oraingoan, urarenordez, bestelakoakekarri ditu errioanitsasontziak aingura-tuta dituztenentzat.

    Errioan, zubitik behera dauden itsa-sontzien jabeek honako oharra ikusidute orain dela gutxi: Orioko portuanbaimendu gabe dauden ontzi guztiak,2012ko maiatzaren 31 baino lehen atera

    beharko dira. Hori gertatu ezean, ontziakerretiratu egingo dira eta eragin dituenpertsonaren kontura joango dira neurrihorren ondorioz sorturiko gastu guztiak.Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, HerriLan eta Garraio saileko Gipuzkoako Por-tuen Lurralde Zerbitzuak sinatutakooharra zen hura, kalean agertu zena.

    Maiatzaren 31 pasatu da, baina itsa-sontziek errioan diraute, eta ez dituztela,oraingoz, handik aterako esan digu LuisAzkuek, itsasontzia moilan lotuta dute-nen taldeko kideak. Ohar horretan jar-tzen duena ez da beteko. Esan baligutearaudia 2013an betearaziko dutela, urte-beteko epea dagoela-eta, ez genioke kon-tuari kasu egingo, baina uste dugu orainjarri dutela gu ere pixka bat mugitzeko.

    Modua, ustez, aurkitu dute jendarteansortu den alarma zerbait baretzeko. Por-tuetako agintariekin izan dira bileran ja-beetako batzuk, eta esan omen diete, on-tziak kendu ez, baina denona dena,errioa, urte guztian erabiltzeko ordain-du beharra dagoela.

    Paseoa eta etxerako arrantzaErrioan dauden txalupak, moila ingu-ruan amarratuta daudenak, aisialdirakoerabiltzen ditu jendeak, batik bat. Ontzihorietan harrapatutako arrainik saltze-rik ez dago; beraz, etxerako eta gertuko-entzat arrantzatzen dutela dio Luis Az-kuek. Kirol portukoak bezala, erriokoasko, paseorako erabiltzen dituztela ereesan du, eta biak konbinatzen dituzten

    itsasontziak errioan, moila parean, orain arte jabeek nahi izan duten tokianjarri dituzte, agintariek bestelakorik esan artean. Legea betetzeko agindua jasodute orain eta erriotik kenduko ez badituzte ere, ontziak dauden lekuanmantentzearen truke tasak ordaindu beharko dituzte.

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 15

  • eRRepORtAjeA

    1 6 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    gune hori norberarena balitz bezala har-tzen bada, eta ez bazaio beste bati itsa-sontzia han jartzen uzten, ordaindu eginbehar dela.

    Hori da, hain zuzen ere, Felix AsensioPortu agintariari erabiltzaileek bileranesan ziotena. Getarian pantalan oso onakdauzkate portuaren barrenean, eta hus-keria ordaintzen dute. Hemen ez daukagupantalanik eta bizia arriskuan jarri be-har izaten da askotan ontzira sartzeko.Zumaiarrek ere arazo bera daukate. He-men, 70-100 euro ordainduta aurreraegingo genuke. Behin ere ordaindu ez due-nari min egingo dio. Baina jendeari bu-ruan sartzen ari zaio ordaindu egin be-harko dela, dio Azkuek. Asensiok argituzien lege hori ez dela berek jarritakoa, le-hengoek baizik, kirol portua gainontze-koetatik bereizteko. Hala ere, onartuzuen oharrak jartzea jokamolderik ego-kiena izan ez bazen ere, langile batzuk ja-rri zituztela eta agintariak derrigortutadaudela legeak betearaztera.

    BerrantolaketaArauak arau, agintariek antolaketa dutehelburu: itsasontziak, uretan, edozeintokitan ez jartzea, alegia; arrantzaleeitrabarik ez egin eta moila garbi edukitze-ko. Beraz, bi irizpide horiei erreparatuta,agintarien nahia litzateke ontziek moi-lan duten kokapena berrantolatzea. Txa-lupa jabeek, ordea, uste dute trabarikegiten ez badute, ongi daudela. Esan ge-nien kanpotik etorritakoek baino, gaur

    Orioko portuan baimendu gabedauden ontzi guztiak, maiatzaren

    31 baino lehen ateratzekoagindua jaso zuten jabeek.Bestela ontziak erretiratuko

    zituztela

    “Jendeak aisialdirako erabiltzenditu itsasontziak. Etxerako lubina

    bat harrapatzeak nori ez dioilusioa egiten edo udaranlagunak bisitan etorri eta

    paseatzeara joatea”

    Erabiltzaile gehienek argi dute,etengabe ur xafla okupatzen

    bada norberarena balitz bezalaeta ez bazaio beste bati

    erabiltzen uzten, ordaindu eginbehar dela

    Errioan zubitik gora eta beheradauden ontziak kontatuz gero,

    guztira 100etik gora diraitsasontziak eta arauak zubitik

    behera dauden 40 ontzieieragingo lieke

    Errioan 70-100 euro ordaindubeharko lirateke urtean. Kirolportuan 1.270 euroko kuota

    ordaintzen duen jabeakitsasontzi berarekin 100 euro

    ordainduko lituzke moilainguruan

    Kofradia eta anbulatorioren kontrara ere badaude hainbat ontzi. KArKArA

    ontziak, batean eta bestean badaudela.Gero eta kabinadun ontzi gehiago dagoeta horiek bietarako dira, arrantzarakoeta paseorako. Batzuk oso gutxitan era-biltzen dute ontzia, badira beste gutxi ba-tzuk, 6-8, goiz eta arratsaldez ibiltzen di-renak. Etxerako lupia bat harrapatzeak,nori ez dio ilusioa egiten! Udan lagunakbisitan etorri eta paseatzera ere joatengara txalupan. Arrain txiki txapelketa ereantolatu izan dugu.

    Aisialdiari kezka txiki bat sortu zaiooraingoan; hala ere, badirudi taldean ir-tenbidea aurkitu dutela.

    OrdainketaPortuetako zerbitzuen tasak arautzendituen legea 2004koa da, 2007an berri-tua. Beraz, zergatik erabaki dute orainbetearaztea? Ez dago interes berezirikorain izan dadin. Egin behar bada egingoda, baina ahalik eta beherapen handiena-rekin. 2007an indarrean jarri balitz, or-dutik ordaintzen egongo lirateke jabeak,azaldu du Azkuek.

    Jabeen ustez, babesik ez duen moilanontzia izateagatik ordaindu beharrak ezdu ez hanka eta ez bururik. Azkuek dio:portua leku itxia, seguru gauden lekua da.Hondarribian barruan dago, Pasaiangune batzuetan, Donostian, Getarian,Mutrikun eta Orion, ez dugu itsasoarenarriskurik, baina uhalak daudeneanerrioak hartzen gaitu.

    Erabiltzaileek argi dute, etengabe ure-tan leku bat okupatzen bada, hau da,

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 16

  • eRRepORtAjeA

    2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 1 7

    egun moilan barruan dauden ontzi jabeekgehiago dakitela eta kofradiarekin harre-man ona dutela. Beraz, muturra asko ezsartzeko txalupa bakoitza non egon beharduen eta non ez esanez, azaldu du Luis Az-kuek.

    Ez dute nahi beste inor etortzerik on-tziak berrantolatzera guk bizitza guztianhorrela ezagutu dugunean. Getarian on-tzi batzuek sekulako pribilegioak dituz-tela uste dute, eta hemen beste batzukizorratuta daudela eta hori ez dela bidez-koa. Getarian hitzarmen bat egin zuten,legea ezarri gabe, kofradiak diru kopurubat ordaintzea eta erabiltzaileek ezer gu-txi. Ordaintzea onartu dugu guk, bainabesteek…

    Erabiltzaileen ustez, moila pareangehiegi pilatuko balira, orduan, beharba-da hartu beharko lirateke beste neurribatzuk; baina, daudenak dauden bitarte-an, ez dute uste inork trabarik jarri beharlitekenik. Lehentasuna orain daudenekizan behar lukete erregularizatzeko eta,gero, beste norbaitek sartu nahiko balu,administrazioak hartuko luke erabakia.

    Imanol Gomez Muñagorri salbamen-duko itsasontzien eskola bateko ikaske-taburua da eta Orion praktikak egitenditu ikasleekin. Esan duenez, guretzatmoilako txalupak ez dira inongo traba.Gehiago etorriko balira eta tokirik egon-go ez balitz, antolatu egin beharko lirate-ke; baina kontua ez da bakoitzak nahiduen tokian amarratzea.

    Azkuek beti ezagutu ditu aisialdikoitsasontzi txikiak portuan, eta orain dela200 urte ere bazirela dio. Lehen, ordea,beste aldera joan gabe ere nahikoa lekubazen, zulo bat baitzen; nik beste aldeahutsik ere ezagutu dut. Kirol portura ezjoateagatik, asko kostatzen zaiolako,erriora, moilara, etorri da jendea, eta izanda berea izan gabe aingura botatzeko tokibat saldu nahi izan duenik ere.

    Errioan zubitik gora eta behera daude-nak kontatuz gero, guztira 100etik goratxalupa eta motorra dira, eta arauak zu-bitik behera dauden 40 ontziei eragingodie. Zubitik gorakoen artean batzuk se-kula erabiltzen ez direnak ere badaude.Urteko gutxieneko kuota bat –50 euro–jarriko balitz, gauza jakina da askok on-tziak kendu egingo lituzketela; izan ere,kentzeak lana ematen du, desmuntatzekodirua ezinbestekoa da… Esaten zigutentaketak eta ainguralekuak txukun jartze-ko, itxura txarra eman ez zezan; bainaitsasontzi hondoratuak ikusteak lotsa etapena ematen du.

    Berrantolaketaren harira, erabakidute lehentasuna izango dutela oraindaudenek. Norbaitek aldatu nahiko balu,beste toki bat gustukoagoa duelako, ezzaio utzi behar, besteei traba egiteko

    arriskua bailegoke. Beraz, jabeek orri batbete beharko dute beren datuekin, lanakaurreratzeko.

    Oraingoz, daudenetan utziko dituzteontziak, baina diru bat ordainduta. Horielkarte baten bidez egin nahi dute, or-dainketa %15 merkatzeko, dena delanahikoa da pare batek ordaindu nahi ezizatea arazoak sortzeko, dio Azkuek.Orioko moilan 70-100 euro ordaindu be-harko lirateke urtean, ontziaren tamai-naren arabera. Kirol portuan 1.270 euro-ko kuota ordaintzen duen jabeak ontzibera errioan izango balu, 100 euro or-dainduko lituzke. Kirol portuan zaintzaeta zerbitzuak dauden arren, aldea han-dia da.

    Txalupak txukun izatekoImanol Gomezek dio kontrolak ez dueladirua gastatzea esan nahi. Norbaitek on-tzi bat duelako eta kontrolatua duelako,ez du esan nahi izugarrizko dirutza or-daindu behar duenik, baina dena da kon-trolatuta egoteko. Orain edozein itsason-tzi ainguratuta dagoen tokian beste nor-baitek ere lekua nahiko balu, irtenbidealitzateke berrantolatzea, aseguruak iza-tea itsasontzia modu onean dagoela adie-razteko. Kasu honetan, Orioko Udalakportuko agintaritzaren bitartez egin be-harko lukeela uste dut.

    Donostian ere jaso zuten itsasontzienkokapena berrantolatzeko oharra, etahala egin zuten. Donostian, ainguratzekotokiak piratak ziren, bakoitzak nahi zuenmoduan eta lekuan egindakoak. Kostadepartamentuko topografia zerbitzua-ren laguntzaz, zehaztu dugu ainguratze-ko gune bat, eta eskari asko zegoelakohanditu ere bai. Ondoren, itsasontzien es-loraren arabera antolatu dugu, eta bestehainbat gauza aintzat hartuta. Horrezgain, kolore bateko buiak jarri…

    Gomezen ustez, ez da diru askorik be-har. Kosta departamentuak dirua eskatubai, baina berrantolaketarako dirua be-har denean trukean ez da ezer jasotzen.Zerbitzu bat eman beharko lukete. Ho-rren harira, aukera bat ere proposatzendu: Jabeek ordaintzen dutenetik zati batdiru-laguntza eran ematea elkarte bati,eta hori arduratzea itsasontzien antola-ketaren kontrolaz. Donostian jabeok, tal-deko urteko kuotekin, egin ditugu antola-keta eta baita diru gastua ere.

    Errio guztiak itsasora doazen eranerriotik itsasoratzen dira aisialdikohainbat ontzi Orion. Legeak eskatutakokuota ordaintzea bai, baina antolaketazoraingoz haiek arduratzea erabaki dutejabeek. Kosta departamentukoen gustu-koa ez bada, gerta liteke denak uretatikateratzea. Bien bitartean, moilan izangodira itsasora noiz aterako zain.

    dOAN

    izAtetiK

    ORdAiNtzeRA

    Legea betetzen ez bada, portua

    itsasontziz hustuko zutela zio-

    en oharrak eta araua garraio,

    kontsumo eta merkataritza zergen

    baitakoa da. Portuetako zerbitzuen,

    eta zehazki kirol eta aisialdi ontzien

    zerbitzuen truke ordaindu beharre-

    ko tasei dagokie.

    Tarifa ordainduko dute itsasontzi

    jabeek, moila eta hango sarrera-irtee-

    rak bideratzeko instalazioak erabil-

    tzearen truke; dagokien lotura le-

    kuan, amarraduran edo aingurale-

    kuan ontzia edukitzearren; eta

    erabiltzaileen moilako joan-etorrien,

    pantalanetako ibileren eta portuko

    gainontzeko zerbitzuak erabiltzea-

    ren truke.

    Kirol portuko tarifekin alderatuta

    merkeagoak dira, baina kontuan har-

    tuta orain arte ez direla ordaindu, on-

    tzi jabe batzuk kexa dira. Honakoak

    dira hain zuzen ere ordaindu beha-

    rrekoak metro koadroko eta egune-

    ko: amarrea norberak eginez gero

    (Orion orain arte bezala), 0,031890

    euro; amarrea administrazioarena

    bada, 0,063780 euro; moilara ama-

    rratuak 0,076536 euro. Pantalanen

    kasuan, prezioa pixka bat altuagoa

    da, baina Orion ez dago pantalanik.

    Bestalde, aldameneko itsasontzia-

    ren edo moilaren kontrara daude-

    nek aurrez aipatutako kopuruen

    %50 ordainduko dute. Gainera, bi

    metrotik beherako sakonerako gu-

    neetan beherapena %25ekoa izango

    da, baldin eta honako baldintzak be-

    tetzen badira: ontziaren luzera 6 me-

    trotik beherakoa izatea; motorraren

    potentzia 25hptik beherakoa eta hi-

    ruhileko bateko aurretiaz ordain-

    tzea. Sakonera metro batetik behera-

    koa denean murrizketa %50ekoa

    izango da. Lehorrean gelditu eta ma-

    reengatik nabigatzeko aukerarik ez

    duten ontzien beherapena %75ekoa

    izango da.

    Zifra asko eta hemendik aurrera or-

    daindu beharrekoak, gainera. Hala

    ere, ahalik eta gutxien ordaintzen

    saiatuko direla esan digu Luis Az-

    kuek eta negoziatzen ari direla.

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 17

  • 1 8 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    iRitziA

    moila bazterretik Xabier Sukia

    Barkatu

    Espediente zenbakia:1574938453233-h. Data: 2011-09-21. Auto mota: Citroen Xantiabeltza.

    Autoaren matrikula: 4578-AGJ Multaren arrazoia: Gaizki aparkatua.

    Multa kentzeko gidariak betetako es-kaera: Gure lagun baten hileta zela etaetorri gara Oriora Goierritik. Herriansartu bezain pronto esan digute Elizaobretan dagoela eta ikastolako aretoanizango dela. Hara eta hona bueltaka ibiliostean, kotxe mordo bat ikusi dut hor ila-ran aparkatuta eta guk ere gauza beraegin dugu. Parabrisan multa. Meza en-tzun ondoren udaletxe azpiko purgato-riora etorri gara. Bertako batek esan diteskaera eginda barkatuko didazuelamulta. Hala espero dut. Eskerrik asko etabarkatu eragozpenak.

    Espediente zenbakia:1574938453234-h.Data: 2012-06-01Auto mota: Audi A4 txuria.

    Multa kentzeko gidariak betetako es-kaera: Gaur ikastolako haurren ikasturteamaierako festa. Pentsa, kiroldegian se-kulako betekada, ez nuen horrela sekulaikusi. Aparkaleku bila hiru buelta emaneta gero erabaki dut kiroldegi ertzean es-paloiaren kontra aparkatzea. Adineko

    jendea neraman kotxean, lekurikez… espero dut multa barkatzea.Eskerrik asko.

    Barkamena eskatzea kosta egi-ten omen zaio gizakiari. Ba Orion

    modan dago barkamena eskatzea.Nori eskatzen diogu, ordea, barkame-

    na? Eta nork barkatzen gaitu? Nork era-bakitzen du zuri barkatzen dizut, bainazuri ez? Zuk hiru kasu horietako noribarkatuko zenioke? Eta zergatik? Noladakizu azalpenak egiazkoak direla? Zezentzu dauka barkamena eskatzeak hi-rutik bitan gezurretan ari bagara? Eta zezentzu dauka barkatzeak? Errezatu biaitagureeta lau abemariea barkatzendizun jaungoiko ahal guztidun horrek.Barkatu, baina ni biñeta jartzera noa.

    Autoaren matrikula: 2160-HBMultaren arrazoia: OTAko txartelik ezjartzea.

    Multa kentzeko gidariak betetako es-kaera: Lasarten bizi gara eta oso gusturaetortzen gara Orioko hondartza alderabueltaxka bat ematera. Gaur gauza beraegin dugu, kotxea betiko lekuan utzi,barrara joan-etorria egin, tragox-ka bat hartu, Orio ze polita dagoenmila aldiz errepikatu eta haragure sorpresa kotxera etorri gare-nean. Multa. Ez gara jabetu gaurhasten zenik TAO –OTA–denboraldia.Eskertuko genizueke multa barkatzea.Ez da berriz gertatuko.

    Espediente zenbakia:1574938453235-hData: 2012-06-03Auto mota: Opel Astra gorria.Autoaren matrikula: 3748-BG Multaren arrazoia: Gaizki aparkatua.

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 18

  • 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 1 9

    iRitziA

    Aprobetxatu den gaur ere!

    Enteratu al hitzanan, atzo iya 3 pin-txo jan zizkiñan, besteek zurito ba-karra hartu geniñan bitartean!-Ba aurrekoan 5€ utzi nitxixkionaneta ez omen zizkidan itzuliko! Edo-

    zein fidatzen den horrekin! Koadrilako botearen sakratutasuna dela

    eta, hara non etorri zaidan karrerako lehe-nengo lezioa burura: giza talde txikienak ereba omen ditu bere arauak, eta taldea orekatuaegoteko, oreka puntuak; ez daude inon ida-tziak noski, baina, guztiok ongi barneratuakditugu denak.

    Pertsona batek goraka eginez gero, goregiez igotzeko frenoakjartzen omen dizkiogu,edo taldean norbaitek lehentasuna hartzenduenean, hutsunea ikusi duelako izaten omenda: ongi da, nik bukatuko dut aurkezpena.

    Harremanak hoztu edo sendotu egiten diraberen kasa, taldeko arauak direla eta, orekahori bilatze aldera, talde txikienak ere errazfuntziona dezake berak bakarrik, 10 ateraomen du nik utzitako apunteekin! Ez pentsa be-rriz utziko dizkiodanik.

    Eta taldean gustukoa ez den jarrera balunorbaitek, baztertu egiten omen da pertsonahori edo, lainoetatik jaitsiarazten omen zaio.Nazkatuta nago beti talde lanak berak nahi di-tuen bezala egiten, ez naiz gehiago berarekinjarriko!Arratoi talde batean, bertakoa ez denbeste bat sartuz gero, berehala akabatzenomen dute, eta horien geneen %2 bakarrikdesberdintzen da gizakienetatik: beldur pixkabat eman zidan datu horrek –mila esker aita,etengabe animaliak garela gogoratzeagatik–.

    Gizakiak antolatzeko modu asko ditu; fami-

    lia, lagun taldeak, herriak… Herrian bertan,denok daramagu gure historialaren zama gai-nean eta, tentuz ibiltzeari utziz gero, berehalajartzen dizkiogu etiketak elkarri; eguna moz-kortuta pasatzen omen din! edo Joxek BMWberria ekarri din! Baina badaezpada Santiokogarajean gordetzen din, aaaamigo!Denoi egi-ten zaizkigu ezagun horrelako komentarioak.

    Taldea handituz doan heinean, nahizarauak eta orekak ere egon, zailduz doa elka-rrenganako kontrol hori. Badirudi, ukitzen ezgaituztelako edo, bost axola zaigula gure boteaez den gainontzekoa, jadanik ez dutela araumoralek funtzionatzen.

    rato jaunak ia hiru pintxo jan ditu oraingo-an gure botetik, –23.500 milioi euro–, eta edo-zein fidatzen da orain Espainiaren ekonomiakaxkarraz, nork inbertituko du arriskutsuaden eta ziurrenik dirurik itzuliko ez dion Es-painian? –arrisku-saria 539 puntura iritsita–.Tranquilos, hay dinero para Ratoirakurrinuen aurrekoan umorezko biñeta batean:umore beltza; ni behintzat, hainbeste zero ar-tean zeharo galdu naiz, eta 23.500 edo 60.000milioi, boteko karteran sartzen ez direnez…

    Edozeinek lapurtu dezake lokaleko hilabe-teko dirutik, hautsi ditzake lokaleko paretaketa berea ez zen bizikleta beretzat hartu, bai-na, harrapatuz gero?

    Dukesa de Albaren azken operaziyua ikusi alden? Berak badin dirua eta aprobetxa dezala,sutan jarri nintzen aurrekoan hori entzunnuenean. Noski! nola ez du bada diru edo on-dasunik izango, Albako Dukeak, XVI. mende-an Nafarroako konkistan –geure estatua ze-naren azken zatian–, Portugal, Tunez, Herbe-heretan… eginiko gerra bakoitzaren osteanhogei generazioetarako gutxienez egin zuendirutza eta! Baina bai, aizan, ze polita agertzenden Hola-ko argazkietan Dukesa. Gure lokalatxikitu, bereak ez ziren bizikletak eramanditu! Itzul dezala berea ez dena!

    Egunak eman nitzake konparaketa txoroakegiten eta hobe horrela uztea; barrara noa:Orella, sei zurito eta bi patata zorro Jokinenkontura!

    Adarretatik helduta Mirari Arriola. Zuzenbide ikaslea.

    Ni behintzat, hainbeste zeroartean zeharo galdu naiz, eta23.500 edo 60.000 milioiboteko karteran sartzen ezdirenez…

    Orain dela 23 urtekohasiera hartan, inorgutxik pentsatuko

    zuen hainbeste denboran el-kar lotuko gintuenik KArKA-rAk. Orduan ilusioz eta gogozabiatutako asmoa pizgarriizan dugu eta, neurri handibatean, Orioko eta Aiako he-rritarrek emandako animoa-ri esker egon gara hain luze.Hamabostero, KArKArAnoizkaleratu zain egon zarete,hartu eta goitik behera ira-kurtzeko guk idatzitako kon-tu, iritzi eta bertsoak; zuen-tzat hartutako fotografiakikusteko; batzuek besteenberri izateko.

    Argazki baten bila joan ga-renean, hortxe zuek prest be-har ziren guztiak ateratzekopazientzia osoz. Zerbait jakinnahi izan dugunean, beti aur-kitu dugu zuetako norbait go-goz gauzak kontatzeko, pa-txada hartu eta hizketan jar-duteko. Istorioren batenharia segitzeko zerbait faltaguri eta zuek, ez istorio bat,mila eta bat kontatu dizkigu-zue.

    Hori guztia jaso eta bi he-rrien bizia aldizkarian txu-kun ematea izan da gure lana,eta lan horrek bizipoza emandigu eta urteetan kateatutaeduki gaitu gure herriekin etagure jendearekin.

    Uzteko garaia etorri zaigueta, nahiz eta pena ere senti-tu, esker ona adieraztea dabihotzez ateratzen zaiguna.Mila esker, mila bider.

    Nire honetanAna G. de Txabarri

    Eskerrakemateko

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 19

  • publizitAteA

    2 0 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 20

  • iRitziA

    2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 2 1

    Gaia emandaOrioko eskaintza soziokulturala

    Orion hitzaldi eta bestelako eskaintza kultural ugari izaten da. Baina, kasurik egiten al diogu esku-eskura jarritako horri?

    Zein da interes faltaren oinarria?

    Nire ustez, ez dira balora-tzen herritarroi ematendizkiguten baliabide etaeskaintza soziokulturalak.Kontua da: benetan inte-

    resatzen al zaio jendeari? Aurreko astean, esaterako, ezin izan

    dut joan plenora, baina ez pentsa jendeasko joaten denik. Hori akats bat da gurepartetik. Bestetik, aste berean, bi hitzal-di izan dira eta bietara gerturatu naiz.Bata zaharrentzat zen, bidea gurutza-tzerakoan-eta izaten diren arriskuengainean; eta bestea, gurasoentzat, Ez dutumea zigortu nahiizenekoa.

    Bigarrengo hitzaldi horretan hamarguraso gazte baino ez ziren gerturatu,tartean ni, izeba naizen aldetik. Ez danire heziketa modeloa bertan azalduta-koa, baina beste ikuspuntu bat jasotzekoeta nirearekin kontrastatzeko, zergatikez halako hitzaldi batera azaldu? Nireharridurarako hamar pertsona baino ezziren bertaratu. Ordutegia da arazoa? Ezzait iruditzen gaia eta ordutegia direnikarazoa. Eta ez da lehenengo aldia halakosentsazioarekin geratzen naizela.

    ZeroZabor taldea sortzeko bileraraere azaldu nintzen. Ez nintzen atez ate-koaren guztiz aldekoa, baina bertan esa-ten zena entzuteko gogoz nintzen.Orion, nik uste dut birziklatzearen alde,ni bezala, jende asko egongo dela. Osoondo hitz egin zuten bilera hartan etagauza interesgarri asko esan zituzten.Orduan sortu zitzaidan galdera: jendeakbeldurra al dio gauza berriei?

    Hamabost lagun-edo egongo ginen.Eta halako aukerak ere ez ditugu apro-betxatzen. Ez al da bada lekurik apropo-sena galdera zehatzak egiteko sistemabati buruz? Atez atekoari ikusten niz-kion gabeziei buruz galdetzeko baliatunuen hura. Aurretik bosgarren edu-kiontziaren gaineko hitzaldian izan zenjendea, eta edukiontziaren eta giltzarenbila joan zena bota nuen faltan bestean.Ez al dira arduratzen atez atekoaz? Edo,gutxienez, atez atekoa ezartzeko arris-

    zeramaten esku artean! Hortaz… berrizere zalantza. Hitzaldia interesgarria ze-lako, hala opariaren trukean joan zirenhitzaldira? Sartzerako zerrenda osatuazegoen zein joango zen eta zein ez jakite-ko. Harrigarria benetan! Ez zen ez inte-resagatik, ezta inplikazioagatik ere joanjendea.

    Agian praktikotasuna da falta dena,eta hori eskertuko nuke. Egiten diren hi-tzaldietan teoria asko azaltzen dute, bai-na praktikan jartzea ez da erraza gero.Edadetuen hitzaldian ongi etorriko zi-ren, esaterako, test moduko batzuk, ongieta gaizki egiten dutena beren begiekinikus dezaten.

    Mandalarako hitzaldi batean ere izannintzen. Ez dut sinisten halakoetan, bai-na harrigarria da zenbat jende mugitzenduen. Eta, gainera, ez dira entzule pasi-boak izaten, parte hartzaileak izatendira. Bost euro ordaindu behar, hamareuro ordaindu behar edo doan izan. Aka-so zerbait kobratu behar da antolatzendiren ekitaldien garrantzia ikusteko?Bestela jendeak pentsatuko du: Berrizere datorren urtean ekarriko dute halakozer edo zer eta berdin du, edo halako zeredo zer.

    Jendeak interesa galdu du. Eta, agian,ez da izango lotsagarria Orion halakoekduten harrera, baina bai dela penagarria.Ez dugu aprobetxatzen behar beste ha-lako eskaintza. Luxuzko hitzaldiak diru-dite, horrela izan behar ez duenean. Do-zena bat lagunentzat hizlari bat: klasepartikularren pare!

    Ez dakit zein den akatsa. Ordutegia ezda aitzakia; nahi dugunerako tarte batateratzen badakigu. Azkenean, batzuen-gatik beste batzuk galduko ditugu hala-ko aukerak. Antolatzailea nekatu egitenda gauzak antolatu eta erantzunik ez de-nean jasotzen. Babeslekukoek bezala,zerrenda osatu eta asistentzia minimobat ziurtatu arte hitzaldirik ez egitea alda soluzioa? Ez zait iruditzen.

    Mikal Etxeberria

    kua benetakoa dela ez al dute ikusten? Jenderik ez, hori da arazoa. Baina ara-

    zo horren muina zein da? Talde konkre-tu batekin lotuko zaituzten beldurra?Egia da, ni halako toki batean pixka batbegiradak nire gainean sentitu ditudala.Eta zera esan zidaten: poztekoa da jendediferentea halakoetara etortzea!Dife-rentea? Zergatik naiz diferentea? Osogaizki sentitu nintzen!

    Beraz, askotan formek ere ez dute la-guntzen jendea halako eskaintza sozio-kulturaletara gerturatzeko. Aizu, animazaitez, oso hitzaldi interesgarria izangoda-eta, esan beharrean, zu bezalako per-tsonak etortzea ona da, horrela jende des-berdina juntatuko gara, esatea, hanka-sartze handi samarra da. Kontuan izanhurrengorako!

    Edadetuen bilerara joan nintzenean,harrituta geratu nintzen. Jende asko ze-goen bertan, 50 inguru. Ibilgailuek ha-rrapatzeko arriskuak nola saihestu azal-du zieten hitzaldian. Baina, bukatzean,bakoitza poltsatxo batekin gustura etxe-ra joan zela konturatu nintzen. Oparia

    Jendeak interesa galdudu. Eta, agian, ez da izangolotsagarria Orionhalakoek duten harrera,baina bai dela penagarria.Ez dugu aprobetxatzenbehar beste halakoeskaintza. Luxuzkohitzaldiak dirudite,horrela izan behar ezduenean. Dozena batlagunentzat hizlari bat:klase partikularren pare!

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 21

  • ezpAlAK

    2 2 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    Herrian asko erabil-tzen da kiroldegiatzean eraiki zuten

    jolas-zelai txiki hori, batezere ume eta gazteek: lekuonean baitago kokatuta etakirola egiteko egokia denez,partidutxo bat egin eta den-borapasan egoteko ederkietortzen da.

    Baina arazo txiki bat du, az-kenaldian, seguruenik krisia

    dela eta, asteburue-tan, gauez fokoakitzaltzen dituz-te. Nahiz eta ezdirudien, gaue-

    tan jende dexen-te ibiltzen da ber-

    tan, bai futbolean edota sas-kibaloian eta, orain, hori ezinda egin, hamaikak alderaitzaltzen baitituzte argiak.

    Nire ustez konponbideaerraza da, aste guztian fokoakhamaiketan itzaldu beharre-an, astegunetan lehenagoitzaldu beharko lituzkete etaasteburuetan beranduago,guztira argiak piztuta egotendiren denbora mantenduz.

    ikasleak idazleJokin Elizalde

    Muntoko jolas-lekuko argiak

    Aste guztianfokoakhamaiketanitzaldu beharrean,astegunetanlehenago itzaldubeharko lituzketeeta asteburuetanberanduago

    ETBko eguraldiaren saioan ikusi zuen Benito Lertxundik diskoaren azaleko argazkia. ELKAr

    atzetik datozen doinu sako-nak, bai. Hortaz, sarrera doto-rea duela esan behar diskoak.

    Segidan, begiak itxi, etaahotsak albo batera utzi etagainontzekoa entzuteko gai-tasuna duenak, Toscanara,Italiara, bidaiatu dezake Nin-tzenaz oroitzen abestiarekin.

    Kutsu mediterraniarraematen dio Angel Unzurenbouzuki-ak –nik ere orain ika-si dut mandolina arraro ho-rrek Grezian duela jatorria–.

    Gainontzean, askori disko-ak ezer berririk ez dio esango,agian. Nik, egia esanda, ez dutgehiegi entzun Benito Ler-txundiren musika KArKArAnlanean hasi arte, eta harrapa-tu egin nau.

    Zuzenekoak asko janztenduen disko ederra

    Badirudi ez dela errazaBenito Lertxundi be-zalako artista batikritika egitea. Bati

    eta besteari eskatu eta handi-txo geratzen zitzaiela eran-tzun didate. Eta errespetuaematen du. Baina Benito lur-tarra da, eta ausartu egin naizOroimenaren oraina diskoariastindu txiki bat ematera.

    Diskoaren sarrerako pianonota solteak, egia esanda, ezzaizkit gehiegi gustatu. Baina

    Agian Leonard Cohen etaharen banda gogoratzen di-dalako, ez dakit. Baina atsegindut, Laket dut.

    Dena dela, Benito Lertxun-di zuzenean entzutea gomen-datzen dizuet. Diskoan artifi-zialak diruditen instrumentubatzuk entzuten dira, akatsbat bilatzearren, baina zuze-nean ez da halakorik. Magi-koak dira zuzenekoak.

    Zoritxarrez, eztarriko gaitzbaten ondorioz, denboraldibaterako ez da taula gaineanizango Benito Lertxundi.Irailean-edo itzuliko da. Be-raz, irailean, kontzerturenbat aukeratu eta goza ezazue.

    [ IKEr GurruTxAGA ]

    KritikaBenito LertxundiAbeslaria, ‘Oroimenaren oraina’ Elkar, 2012. Mikel F. Krutzagak Elkarestudioetan grabatua.

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 22

  • ezpAlAK

    2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 2 3

    Bat gehiago etxeanurtzi Zabala Beldarrain da argazkian agertzen den jaioberria. Maiatzaren 31n erabakizuen txikiak nahikoa denbora pasa zuela amaren, arantzazuren, barruan eta07:00ak aldera jaio zen. aita, igor, kabitu ezinda omen zegoen lehen umea munduraetorri zenean. argazkian ikusten dena, adinez aurretik duen lehengusua da, intza. Zo-rionak, beraz, igor Zabala eta arantzazu Beldarraini.

    zORitxARRAK!››OSpAKizuNA››

    Askotan herriko mate-riala falta denean,edo txikituta ikusten

    dugunean, parrandan zebi-len koadrila batek edo gaizta-kerian dabiltzan ume ba-tzuen kontua dela pentsatuizan dugu. Hala gertatu izanda farola, banku… eta abarre-kin. Oraingoan oso bestela-koa gertatu da. Ez da beroaldibatean, mozkortuta-edo,egindako gauza. Azkuekohaur parkean, sokazko ha-maketako bat lapurtu dute.Material berezikoak dira, se-gurtasun-arauak direla-eta.Ondorioz, material garestiada oso. Giltza bereziak behardira hamaka horiek askatze-ko eta, beraz, prestatuta joanbehar da horiek lapurtzeko.Eta ez diote Udalari lapurtu;gu guztioi baizik.

    Parkeko lapurrei

    jaunartzea bai ala ez?

    120 erantzun jaso ditu galderak. %42 alde agertuda, %46 kontra, %10i bost axola zaio kontua eta%2k ez daki zer esan gai honen inguruan.

    Hurrengo gaLdera

    Zaborra atez ate bildu, bai alaez?

    Erantzun ezazu www.karkara.com webguneaneta emaitza 321. Karkaran argataratuko dugu.?

    iNKeStA››

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 23

  • ezpAlAK

    2 4 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    Euskararen eta ikastolen mugimenduaren alde lan asko egin zuen Karmele Esnalek. JAvIEr COLMEnErO

    Orioko etxea, denda eta eska-betxeria ere galduak zituzte-la, gerraren irabazleek kon-fiskatuta, lapurtuta.

    Baina ez, ez ziren ezer gabegeratu: bizirik zeuden, bazu-ten bizi grina eta egoera ta-malgarriari aurre egiteko ke-mena. Donostiara jo zuten,eta han bizimodu berri batiekin. Irakasle izateko ikasi etamaistra egin zen. Eta 1950ekourteetan, frankismo gorrian,orduko legearen kontra,agintarien ezkutuan, gehie-nen jokaeraren bestela, Do-nostiako haurrei euskarazerakusten hasi zen, galarazi-tako eta ezkutuko ikastolan.

    Gerra eta etxea galdutakoneskatxak aurre egin zien ge-rraren garaileei, bere etxea-ren lapurrei, hizkuntza erekendu nahi ziotenei, egin ze-zakeen modurik eraginko-

    Herria ez zioten lapurtu

    Maiatzeko azkenegunean esanzioten agur Do-nostian Karme-

    le Esnali. Donostian bertan,egun eta ordu berean, Eduar-do Galeano uruguaiarrak,prosa poetikoan, kaleko jen-de arruntaren istorio ederrakkontatu zizkigun. Esan zigungizakiak ez gaudela atomozosatuak, istorioez baizik. Kar-melerena da horietako bat:

    Karmelek zazpi urte zituen1940an. Gerra bukatuta, es-naltarren familia osoa itzuliegin zen Frantziako atzerri-tik Oriora, neskatoaren jaio-terrira. Karmelek ordurakobazekien gerra galdu egin zu-tela. Artean ez zekiena zen

    rrenean: hitz galarazia erabi-liz, hura erakutsiz, hari bideemanez, hazia ereinez (ikas-tola, antzerkia, udalekuak,Zeruko Argia, euskaltzai-na…).Gerra hura sekula piztuez balitz, beharbada Orionegingo zuen antzeko bidea,Maria Maistrari lekukoa har-tuta abiatuko zuen bidea.Auskalo!

    Maiatzeko azken egunean,Karmeleri Donostian aguresan zioten ordu berean, Ga-leanok laudatu egin zituen in-justiziari aurre egiten diote-nak. Ekaineko lehen egune-an, Karmeleri lur emanzioten Orion. Gerrako lapu-rrek bizitzan ezin izan ziotennortasuna kendu; ez eta he-riotzan, atsedenerako, jaiote-rria ere.

    [ IñAKI ITurAIn ]

    Oroimenarenkutxa

    Libe Agote Gantxegi, Orion,

    maiatzaren 25ean.

    Julen Sagastibeltza

    Lertxundi, Orion, maiatzaren

    24an.

    Ganix Sukia Yaben, Orion,

    maiatzaren 15ean.

    jAiOtAKOAK››

    Borja Agirresarobe Lopetegi

    eta Nerea Urkia Manterola,

    Orion, maiatzaren 26an.

    Ane Aranzeta Ulanga eta

    Ahmadou Bamba Camara,

    Orion, maiatzaren 19an.

    Endika Guimon Gorostiza

    eta Rebeca Fernandez

    Fernandez, Orion,

    maiatzaren 19an.

    ezKONdutAKOAK››

    Nemesia Vélez Carrasco,.

    ekainaren 1ean, Orion.

    83 urte.

    Angel Arruti Aramendi,

    maiatzaren 25ean, Aian.

    79 urte.

    Purificación Pérez Jiménez,

    maiatzaren 25ean, Orion.

    88 urte.

    HildAKOAK››

    Eskela edourteurrenekogogoangarriaKarkaran jarri nahibaduzu, deitu guretelefonora:943 83 15 27

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 24

  • HeRRitARRA

    2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 2 5

    “Musikaren bidetikjarraitzeko asmoa dut,gero gerokoak”

    iKeR GuRRutxAGA

    Denbora asko al daramazu musikan?

    Bost urte ingururekin hasiko nintzen,Orioko Danbolin Musika Eskolan, bainaez nintzen biolinarekin hasi zortzi urteizan arte. Gero, Amaia Gutierrezen la-guntzarekin, kontserbatoriora pasa nin-tzen. Hark lagundu zidan sarrera-pro-bak prestatzen, haiei beldurra galtzeneta benetan musikaz gozatzeko lehenpausoak ematen. Beragatik izan ez ba-litz, ez nintzateke orain hemen egongo.Orain, astean hiruzpalau aldiz joatennaiz Donostiara.

    Alba CarreteroBiolin-jotzailea

    Zein da kontserbatorioko egunerokoa?

    Musika eskoletan baino ikasgai gehiagodaude, adibidez, harmonia, konposake-ta, orkestra, ganbera-musika... Ikasgaibakoitza normalean irakasle batekinegiten da, eta astean ordubete, bi orduedo ordu erdiko saioak izaten dira, bana-ka edo taldeka.

    Hasieran, uneoroko urduritasun-sen-tsazio batekin egoten nintzen: leku be-rria, jende berria, irakasle eta irakastekoera berriak… gainera, kontserbatoriokoikasle gehienak txikitatik han hasitako-ak ziren, eta elkar ezagutzen zuten as-palditik; ni, ordea, kanpotik nentorren,

    eta, noski, hamabi urte besterik ez ni-tuen. Gerora, lagun on asko egin dituthan, eta benetan merezi duen jendeaezagutu dut. Ez naiz orain arteko ezertazdamutzen: berriz ere kontserbatoriorajoateko erabakia hartu beharko banu,baietz esango nuke, seguru. Hala ere, gogorra izango da.

    Bada, bai, nahiko gogorra. Ni oraingoznahiko lasai nabil, DBH ez da bestemunduko ezer… kontua gero dator.Kontserbatorioko azken urteetan, adi-bidez, 9 edo 10 ordu klase dira aste ba-koitzeko. Horretaz gain, etxean egitendena gehituz gero, ordu asko dira.

    Baditut nire mailako lagunak, musikabatxilergoarekin batera egiten ari dire-nak, eta nahikoa estresatuta ibiltzendira. Hala ere, denbora ondo banatzenjakitea da kontua, beti aurkitzen da-etalagunekin egoteko tarteren bat.

    Asko mugatzen zaitu, noski. Baina,klaseak aste tartean izaten dira, eta aste-buruak libre izaten ditugu, kontzerturikez badugu, behintzat. Zer egingo nukebada, lagunekin egoteko aukerarik izan-go ez banu? Haien laguntzarik gabeezingo nuke aurrera jarraitu, hori segu-ru,une latzenetan ere alboan ditudanakdira. Horregatik estimatzen ditut ho-rrenbeste; badute meritua !EIOrekin –Euskadiko Ikasle Orkestra–

    ere ibili zara. Nolakoa izan da esperien-

    tzia?

    Esperientzia bikaina izan da. Bizitzanahazten ez zaizun horietako bidaia batBogotara egindakoa. Hango jendea osoireki eta jatorra da, eta primeran molda-tu gara. EIO Kolonbiako Fundación Ba-tutakoorkestrarekin elkartu zen, eta gu-tako bakoitzak Bogotako gazte baten al-boan jotzen genuen.

    Ikaskide batzuk aurreko urteetanegonak ziren EIOrekin, eta probetarakoaurkezteko animatu ninduten. Bioline-ko irakasleak gauza bera esan zidan eta,hala, aurkeztea erabaki nuen. Denboraeskaini behar zaio. Egun batean Bilbokokontserbatorioan egon ginen lehenengokontaktua egiten, lehenengo entseguaketa abar. Gero bost egun pasa genituenEibarren eta, ondoren, Kolonbiako bi-daian, hamar egun inguru. Bueltatu gi-nenean Euskal Herrian hiru kontzertueman genituen, eta bukatu dugu aurten-goa. Zer eskatzen diozu musikari?

    Oraingoz, musikaren bidetik jarraitzekoasmoa dut, hori baita benetan gustatzenzaidana; eta gero gerokoak. Zaila da mu-sikatik bizitzea, hori argi daukagu de-nok. Gaizki ateratzen bada, bada, beno,ikusiko dut beranduago zer egin. Bainamerezi du gustuko duzun zerbaitenga-tik lan egin eta borrokatzeak. Ez da hala?

    B. CArrETErO

    16 urte ditu Alba Carreterok. Donostiako kontserbatorioan dabileta 4. lanbide mailan ari da biolina jotzen. Maiatzean hamar egunegin ditu Kolonbian, Euskadiko Ikasle Orkestrarekin etaesperientzia ‘bikaina’ izan dela dio.

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 25

  • zeRbitzuAK

    2 6 K A R K A R A 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A

    EKAINA8an, Iriarte.9tik 15era, Lasa. 16 eta 17an, Mutiozabal. 18an, Azaldegi. 19an, Zulaika.20an, Gallo.21ean, Larrañaga.22an, Mutiozabal. 23 eta 24an, Iriarte.25ean, Zulaika.26 eta 27an, Etxeberria.28an, Mutiozabal. 29an, Etxeberria.

    Gauetako zaintzako botika:Zulaika

    Azaldegi: urdaneta kalea, 8.

    943 13 31 83 Zarautz

    Etxeberria: Gipuzkoa kalea,17.

    943 83 23 98 Zarautz

    Mutiozabal: Kale nagusia, 12.

    943 83 29 70 Zarautz

    Larrañaga: S. Frantzisko, 16.

    943 13 38 14 Zarautz

    Lasa: Herriko plaza.

    943 83 09 36 Orio

    G. Artiñano: Zigordia kalea, 17.

    943 13 40 19 Zarautz

    Iriarte: Zinkunegi, Pilartxo

    Enea. 943 13 29 83 Zarautz

    Zulaika: Bizkaia kalea, 41

    943 13 39 94 Zarautz

    EGUNA ITSASGORA ITSASBEHERA ILARGIA

    08 08:08 eta20:27 01:50 eta 14:0509 08:59 eta 21:19 02:41 eta 14:5510 09:53 eta 22:15 03:33 eta 15:4911 10:52 eta 23:16 04:29 eta 16:4812 11:56 eta _____ 05:29 eta 17:5213 00:21 eta 13:01 06:31 eta 18:5814 01:26 eta 14:00 07:31 eta 19:5915 02:23 eta 14:52 08:24 eta 20:5116 03:13 eta 15:36 09:11 eta 21:3717 03:56 eta 16:15 09:52 eta 22:1818 04:35 eta 16:52 10:31 eta 22:5719 05:12 eta 17:27 11:08 eta 23:3420 05:47 eta 18:02 11:44 eta _____21 06:22 eta 18:36 00:10 eta 12:2022 06:57 eta 19:12 00:47 eta 12:56

    itSASOA››

    zAiNtzAKO bOtiKAK››

    Iragarkietarako txokoa. Iragarri nahi duzun hori telefonoz (943 83 15 27) zein e-postaz bidali dezakezu: [email protected] asko, gainera, doako zerbitzua baita gurea.

    Aita Lertxundi, 21ean 3 logela eta garajedunetxebizitza alokatzeko. Tf.: 609 917 399.Orio erdian 3 logelakoetxebizitza dut alokatzeko. Amaia. Tf.: 608 164 971.Neska oriotarra pisukidebila Orion etxea alokai-ruan hartzeko. Tf.: 645 707 547.

    Lan eskaeraNeska batek haurrakedo adinekoak zaindu, etagarbiketak egingo lituzke,barneko edo kanpoko be-zala. Esperientzia eta erre-ferentziak ditut. 680 788599 eta 943 831 128 Astebukaeretan edade-

    koak zaindu edo bainatze-ko prest. Tf.: 664 834 388

    Edadetuak edo umeakzaintzeko. Orduka, etxeanedo kanpoan bizitzen.Es-perientzia eta erreferen-tziak ditut. Tf: 630 850 167. Neska euskaldun espe-rientziaduna umeak etaedadetuak arratsaldeanzaintzeko prest Tf: 609 807 151. Bi neska prest, edade-tuak edo umeak zaintze-ko zein etxeko lanak egite-ko. Orduka, etxean bertanbizitzen edo kanpoan. Tf: 699 184 832.Neska arduratsua adine-ko edo umeak zaintzekoprest, garbiketa lanak, kan-po nahiz barru. Tfa:610147291 (Sadia) Neska oriotarra etxeakedo eskaratzak garbitzekoprest. Tf.: 666 036 780.

    Lan eskaintza6 eta 7 urteko bi neskari,etxean, ingeles eskola di-namikoak emango diz-kien norbait behar dugu.Tf.: 618 911 008 eta 618 911 014. (Eba/Joseba).

    HartzekoAnimaliekin lurra lan-tzeko tresnak hartuko ni-tuzke. Tf.: 697 750 196.

    AlokatzekoGarajea alokatzekoArrantzale kalean, Anbu-latorio parean. Tf.: 697 786 482.Orion Goiko Kalean

    etxea alokatzeko, 3 logela-ko, sukaldea, sala eta ko-muna. Garajea aukeran.Tf: 660 670 536 (Naroa)edo 699 716 253 (Lurdes).

    AzOKA››

    [ ]

    Harrituta gaude, 1.000.000 euro gain-ditu ditzakeen plan bat nola onartu lite-keen hain azaleko lana eginda.

    Aiako Arau Subsidiarioekin ere kon-traesana du. Pasealeku bat egin nahi daAuzokalte Gain eta Aia erditik; baina,berez, legez, etxeak egiteko izendatuadago lur sail hori. Badirudi aurreikuspenlanik ez dela egin.

    Plana gardentasunez eta legez aurkez-tu dadin, honako alegazioak egin ditugu:

    –Arau subsidiarioen aldaketa puntua-la eskatu , lur horiek birkalifikatu behardiren ala ez erabakitzeko.

    –Aparkaleku baten beharra aztertze-ko eskatu Auzokalte Gain eremuan, Al-txerri interpretazio zentroak ekarrikodituen ibilgailuek egungo aparkalekuasaturatu ez dezaten.

    –Udaleko webgunean proposamenazabaltzea, planeamendua tramiteraonartzen denean, akordio bidez, herri-tarren parte hartzea bermatzeko.

    Gure ustez, kanposantu ingurukomuino horrek balio eta xarma berezia duherrian, paisaiari eta turismoari, gaine-ra, balio erantsia ematen diona. Horetxebizitzak eraiki litezkeela jakin dugu-nez, arau subsidiarioak aldatu etaproiektua bertan behera uzteko eskatu

    diogu Udalari. Horrez gain, argi eta garbiutzi nahi dugu pasealekua egitearen aldegaudela, baina muino horretan etxebizi-tzak egiteko aukera betiko ixtea nahidugu. Beste herri eredu bat beharrezkoadugu.

    Bukatzeko, gu ere Udalaren parte ga-renez, herriko proiektuen berri emanbehar liguke EAJk gardentasunez, etaelkarrekin hitz eginez. Elkarlanean ari-tuz gero ez dugu alegazioak jartzeko be-harrik ikusiko. Aiako Bildu

    Zerbitzu publikoak,unibertsalak eta doakoak

    Maiatzaren 31n hainbat langile mobili-zatu ginen herrian. Izan ere, sektore pu-blikoko langileak gure eskubideak de-fendatzen eta osasuna, hezkuntza etababes soziala bermatuko dituzten politi-ka publikoetan aldaketak aldarrikatzenari gara. Gaur Espainian zein EAE etaNafarroan gobernatzen dutenek balia-bide publikoak bankari eta enpresa han-dien esku jartzen dituztela salatu nahidugu.

    Zerbitzu publikoak pribatizatzen di-tuzte. Gero eta zerbitzu publiko gutxia-go egotea nahi dute, jendeak arlo priba-tura jo dezan, gutxi batzuk gure eskubi-

    deekin negozioa egin dezaten.Zerbitzu publikoak birritan ordain-

    tzea nahi dute: lehenik, zergen bidez.Horietan lanaren errentak dira ekarpenfuntsezkoena, enpresariek eta profesio-nalek langileok baino 10.000 € gutxiago-ko urteko errentak aitortzen baitituzte;bigarrenez, unibertsal eta doakoak izanbeharko liratekeen zerbitzuak geurepoltsikotik ordainduz.

    Politika publikoak aldatzea exijitzendugu. Geure zergen dirua non erabili,zerbitzu publikoak nola garatu, kalitate-ko enplegua sortu eta hori lortzeko geu-re ekonomia antolatzeko modua eraba-ki nahi dugu.

    Nafarroa eta EAEko gobernuei mar-txoaren 29ko Greba Orokorrean jendar-teak egindako aldarria bere egin dezatenexijitzen diegu: Euskal Herriko langile-on borondatea errespetatuz eta zerbitzupublikoak bermatzeko behar diren neu-rriak hartuz. Kalitateko enplegua eta bi-zimodu duina izateko aukerak emangodizkigun aberastasunaren banaketa bi-dezkoari ekin diezaiotela.

    Estatu Espainiarraren barruan ezdugu eredu sozio-ekonomikoa aldatze-ko aukerarik, eta hondamendira goaz.

    Burujabetza politiko eta ekonomikoa!Ikastolako komitea eta Maria Maestra

    haur-eskolako irakasleak

    4. orrialdetik dator

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 26

  • 2 0 1 2 K O E K A I n A r E n 8 A K A R K A R A 2 7

    OrioIkastaroaEkainaren 9an. Euskadiko

    Kirol Portuak erakundeak an-tolatuta, nautika ikastaroa:Itsas segurtasuna eta arrantzaaraudia. 10:00etatik 13:00etara, Kultur Etxean.Ekainaren 16an, 10:00etatik

    13:30era eta 16:00etatik19:00etara eta ekainaren17an, 10:00etatik 13:30era,I Ching Dao ikastaroa. 80 euro.Irakaslea: Beñat Arbelaiz Ga-llego. Kosta tailerrean. Infor-mazioa eta izen-ematea: 609691 911 (Beñat) edo [email protected].

    InformatikaEkainaren 14an eta 19an, ITtxartela, Informazioaren Tek-nologien Erabilera-ziurtagiria,ateratzeko azterketa, 16:00eta-tik 18:00etara. KZgunean.

    BingoaEkainaren 13an eta 20an, bingo saioak edade-tuentzat. 16:30etik 18:30era,Kultur Etxean.

    Traste zaharrakEkainaren 13an eta 27an,

    traste zaharren bilketa ohikozabor ontzien ondoan. Aurre-tik udaletxera deitu behar dazein traste aterako dituzuenjakinaraziz. Tf.: 943 83 03 46.

    DanborradaEkainaren 15ean eta 20an,

    danborradako entseguak.19:00etatik 20:00etara gazte-ak eta 20:00etatik 21:00etarahelduak, Balea plazan.

    IrteeraEkainaren 16an, 15:30ean

    eta ekainaren 23an, 17:30eanordu eta erdiko kayak ibilal-dia errioan barrena.16:00etan, Herriko Plazan.

    AiaKirolaEkainaren 9an. Zarautz-Aia

    herri-krosa. Irteera: 11:30ean,Zarauzko San Frantzisko etaKale Nagusiaren artean. Hel-muga: Aiako plaza

    ErromeriaEkainaren 10ean, erromeriaSaioa Lizarralde eta IdurreArriolarekin. Ekainaren 17an,Imuntzo eta Belokirekin.18:30etik 21:30era, Aristerrazun.

    Silo-BolakEkainaren 12an, silo-bolenbilketa. Informazioa: Urkome (943 81 65 00) edo Igor (660 04 97 51).

    PodologiaEkainaren 16an, podologoa-ren kontsulta. Ordua hartzekodeitu: 943 13 11 44.

    Helduak: 13 euro; 12 eta 16 urtebitartekoak: 7 euro. Aldez au-rretik erreserba egiteko turis-mo bulegora joan edo 943 83 55 65ra deitu.

    DantzaEkainaren 16an, Danbolin

    Musika Eskolako dantza ikas-leen emanaldia. 18:00etan, kiroldegian.

    MusikaEkainaren 19an, Danbolin

    Musika Eskolako piano ikas-leen emanaldia. 18:00etan, Kultur Etxean.Ekainaren 21ean, Musika Es-

    kolako trikitixa eta panderoikasleen emanaldia, 17:00etan;klarinete eta saxofoikoena18:30ean, Kultur Etxean.

    Odol-emaileakEkainaren 22an, odol-ateratzea. 18:30etik20:30era, anbulatorioan.

    AGeNdA››

    319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 27

  • 319:Karkara bikoitia 08/06/12 09:29 Página 28