05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an...

28
Orioko eta Aiako aldizkaria 2010eko urriaren 15a 285. zenbakia. 22. urtea karkara 05 Orioko kontuak Nekazaritza Batzordea 08 Kirola Giza-proba txapelketa 11 Aiako berri Erriberatxo Plan Partziala 25 Herritarra Patricia Balerdi Citizen Kane, gazte baina aske Udan kontzertu bira egin ostean, diskoa grabatu eta Aste Santuan bigarrena egitekotan dira. Orain artekoaz eta etorkizunaz hitz egin dute gurekin

Transcript of 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an...

Page 1: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

Orioko eta Aiako aldizkaria2010eko urriaren 15a

285. zenbakia. 22. urteakarkara

05 Orioko kontuakNekazaritza Batzordea

08 KirolaGiza-proba txapelketa

11 Aiako berriErriberatxo Plan Partziala

25 HerritarraPatricia Balerdi

Citizen Kane, gazte baina askeUdan kontzertu bira egin ostean, diskoa grabatu eta Aste Santuan bigarrenaegitekotan dira. Orain artekoaz eta etorkizunaz hitz egin dute gurekin

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 1

Page 2: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

publizitAteA

2 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

RAMIRO

943 83 10 48 / 610 697 668www.fotoramiro.com

ezkontza erreportajeak

600 eurotik gora

argazkiak

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 2

Page 3: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 3

ANtONiO zumetA txanka (dOinUA: ijitO jende HOienAK)

1aizperrotikan atera hitzanmutil jator ta piskorra.aukeratua bizitzarakooso deporte gogorra.arraunian segitutzekoutzi hukean aizkora.Lau kontxa eta hainbat premiohirekin daduzkak, horra!

2Jakin detenez pentsatu omen dekorain herria uztea,baina arraunen segitutzekoherbestera joatea.Jakina diat hirekin batendaramakela andrea.Espero diat Bizkai aldean zorte ona izatea.

3Egia esan horrelakoriknik ez nin behintzat espero; herri guztia gelditu gaitukharriturikan zeharo.uste gabeko zerbait okerraBizkaian gerta ezkero;bi alditan pentsatu gabeetorri hadi berriro.

HASi beRtSOtAN

Gure auzoko aizperrori

karkaraOrioko eta Aiako aldizkaria

Kultur etxea943 83 15 [email protected]

Editorea karkara taldea kulturelkartea

Zuzendaria ana G. de Txabarri

Erredakzio burua Lore Berasaluze

Erredakzio taldea irati agirreazaldegi, Pat Cowie, Miren Etxeberria, Eli Lasaeta Jabier Zabaleta

Publizitatea Pat Cowie

Publizitatearen diseinuaLore Berasaluze

Testuen zuzenketaMiren Etxeberria eta Jabier Zabaleta

Ale honetakolaguntzaileakiker Gurrutxaga, ander Larrañaga, rikardo uzkudunEkain Zubizarreta, antonio Zumeta

Laguntzaileakiñaki iturain eta Garbiñe Manterola

Diseinuakarkara taldea

Banatzaileakoihana Genoba etaane Murillo (orio)Eli irureta (aia)

InprimategiaGertu koop. E. (oñati)Lege gordailua SS-346/90iSSN 1132-1105Tirada 3.200 ale

karkarak ez du bere gainhartzen aldizkarianadierazitako esanen edotairitzien erantzukizunik.karkaran argitaratutakoaberreman daiteke, osorik edozatika, baldin eta iturriaaipatzen bada.

Iragarkia alero jarritaModulu bat 12,00 €

Bi modulu 24,00 €

Hiru modulu 36,00 €

Lau modulu 48,00 €

Sei modulu 72,00 €

Zortzi modulu 96,00 €

Orrialde erdia 120,00 €

Orrialde osoa 204,00 €

Iragarkia behin jarritaModulu bat 16,00 €

Bi modulu 31,00 €

Hiru modulu 47,00 €

Lau modulu 64,00 €

Sei modulu 95,00 €

Zortzi modulu 127,00 e

Orrialde erdia 174,00 €

Orrialde osoa 306,00 €

Publizitatea kontratatzeko PatCowierekin hitz egin (695 78 0720) edo [email protected] hauei BEZa gehituko zaie

publizitAte pReziOAK

285

lAGuNtzAileAK

EUSKO JAURLARITZA

Kultura Sailakdiruz lagundutako

hedabidea

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 3

Page 4: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

GutuNAK

4 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

Hirugarren hizkuntzaeskolan

Nire uste apalean, Eusko Jaurlaritzangobernatzen dauden bi alderdien artekohitzarmenaren ondorioetako bat dagure euskara maitea ahultzea.

Bada, Euskal Herriko ikastetxe guz-tietan euskara indartu beharrean, hiru-garren hizkuntza inposatu nahi digute:ingelesa, kasu honetan. Egun aginteandauden bi horien asmo bakarra baitagure gizartean euskarari lekua kentzea.

Eukeni Santamaria

Inkisidore berriak

Azken KARKARAn irakurri dezakegu han-diuste orojakilearen deia. Sineskerienkontra egin beharra dugu NoulogerenPasioaren izenean. Zein da arrazoia? Ba-tek daki! Agian, Jabier Zabaletaren uler-menetik kanpo geratzea.

Ulertzen ez duguna, badaezpada ere,etsai bihurtze hori, katolikoek ekarri zi-guten ohitura txar bat da. PederastaMultinazional Klub horrek bere egiaulertezin dogmatikoak inposatu zizki-gunetik nonahi ateratzen zaizkigu inki-sidoretxoak, sineskeria ganoragabea zerden argitzera. Adibidez, sendatze holisti-koa(anatema), hau da, gizakia bere oso-tasunean (arlo fisiko, psikiko eta energe-tikoan) aztertzen duena, milaka urtetikhona kultura askotan osasuna ulertzekomodu bat dena. Ze arrisku, mesedez!Zertarako ditugu, ba, pilulak? Gibelasendatzeko buruan kalte egingo badigu-te ere, edo, hesteari laguntzeko, giltzu-rrunak izorratu.

Nik ez diot inori esango zera edo bes-tea sinesteko; tranposoak eta lapurrakere nonahi aurkituko ditugulakoannago: bai sineskeria berrietan, baina bai-ta zientzialarienartean ere.

Garrantzitsua besteak errespetatzeada, ados egon ala ez; gainera, agian, biharguk ere hala pentsatuko dugu.

Bestalde, esan nahi dut zientziari bu-ruz dioena ere eztabaidagarria dela.Mundua itxuraldatuduela ezin da uka-

tu, baina hobetu… Hor daude elikagaienkutsadura, ozono geruzaren zuloa, bon-ba atomikoa, Txernobyl, talidomida,DDTa, napalma, auto istripuak, beroke-ta klimatikoa, gerra kimikoa, kutsaduraelektromagnetikoa… eta, nola ez,errauskailua (hori bai, kea saltzea). Esandezakegu zientzia, berak sortutako ara-zoak konpontzeko ere ez dela gai, eta ho-rrela doala mundua galbidean.

Baina, lasai, ez dut beren aurkako gu-rutzadarik deituko, hitzaldiak eta ikasta-roak egitera mugatzen diren artean.

Asier Bastarrika

Begirunerik gabeko autogidariei

Bizikletaz egin ohi dut Anibarko Portu-tik herrirako bidea; baina, sarritan, Dikepare horretan, bizikletatik jaitsi beharizaten dut. Ez nire gogoz, derrigortutabaizik. Nork derrigortzen nauen? Bizi-kletak kontuan hartu gabe, gune horianautoa aparkatzen duten begirunerik ga-beko gidariek.

Badira auto batzuk eguna joan, egunaetorri, akats bera egiten dutenak. Akatsaedo arau haustea da, trafiko araudiarenarabera, gune horian aparkatzea. Halaerakutsi ziguten autoeskolan. Udaltzai-nek, ordea, ez diete isunik jartzen Dikeparean autoa uzten dutenei. Nik, behin-tzat, ez dut sekula autorik ikusi aurrekokristalean papertxoa duela. Bizikletazez ezik, autoan ere ibiltzen naiz, bai. Us-tez, beste batzuk baino begirune handia-goz. Beraz, auto gidari horiei esan nahinieke aparkatzeko zailtasunak edo tokifalta denok dugula; eta pare bat bueltagehiago eman behar badira, emateko;besteok ere hala ibiltzen gara eta.

Badirudi, bidegorria egiten dutenean,arazoa konponduko dela, baina bien bi-tartean, zer? Txirrinduzalea

ez da hilabete asko Ubegun in-dustrialdean garbigunea irekidutela, baina itxura guztien ara-bera, herritar askok ez daki orain-dik. izan ere, baten batek sukal-deko plaka –bitrozeramika– bei-ra jasotzen duen edukiontziarenalboan utzi du botata. Horrelakozaborrak ez dira hor utzi behar,inolaz ere; garbigunera eramanbehar dira.

Txistuak sukaldekoplaka hor utzi duenari

Argitaratu nahi diren gutunakKArKArAra bidal daitezke postaelektronikoz honako helbidera:[email protected] gure lokalera eskura ekarri(kultur etxean) edo postaz bidali.KArKArAk ez du argitaratuko ize-nik gabe datorren gutunik. egile-ak hala nahi badu, ezizenarekinargitaratuko dugu; baina, beti,guk egilea nor den jakinda. Gutu-nean norbait aipatzen baldinbada eta norbait horrek gutuna-ren egilea nor den jakin nahibadu, KArKArAk esan egingo dio.

KArKArAk bere egiten du esku-titzak laburtzeko eskubidea.

Gutunerako oharrak

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 4

Page 5: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

ORiOKO KONtuAK

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 5

Aholku Batzordea sortu dute,nekazaritzako beharrei erantzuteko

Urte eta erditik hona nekazaritza sus-pertzeko lanetan dabil Udaleko Ekintzaekonomikoetako eta Enpleguko zinego-tzi Karmele Belasko eta ahalegin horre-tan sortu berri du, herriko baserritar etanekazariekin batera, NekazaritzakoAholku Batzordea.

Laborarien kezkak ardatz hartuta–Udalaren eta beren arteko harremaneskasa, auzo izaerarik ez izatearen ara-zoak, diru-laguntza txikiak…–hainbatproiektu dituzte martxan edo jartzeko.

Baserrien liburuxkaAuzoetan biltzea izan da batzordeak bul-tzatutako lehen lana. Bost gunetan bana-tu dituzte Orion ditugun baserriak: Bo-taleku aldea, Sariako Ola, Txanka aldea,San Martin auzoa eta Benta Aldea.

Lan horiek eginda, baserrien datuaketa argazkiak jasotzen dituen proiektuaosatzeko beka deialdia egin zuen Udalaketa Zarauzko lau lagunek osatutako tal-deak egina du jada lan hori. 44 baserri

kontatu dituzte gurean eta horietatik 4besterik ez dira bizi nekazaritzatik. Gai-nerakoen artean, erorita daude batzuk,nekazalturismo dira beste batzuk… Be-laskoren hitzetan, ikaragarrizko lanaegin dute bekadunek, besteak beste, ba-serrien historia, arkitektura, bertatikpasa diren familiak… jaso baitituzte.

Abenduaren 17an egingo dute lan ho-rren aurkezpena kultur etxean. Proiek-tuaren nondik norakoak azaltzeko hi-tzaldiaz gain, jasotako argazkiekin osa-tutako erakusketa izango da.

Ondoren, udaberri aldera, liburuxkagisa argitaratu nahi du Udalak baserrieninguruko lan hau.

Eskola baratzaEskoletara eramatea izan da nekazari-tza errotik suspertzeko, berriz indarra-rekin jaiotzen laguntzeko, aukeratutakomodua. Eskola baratzaproiektuak emandie erantzuna. Era horretara, ZaraguetaHerri Eskolak eta Orioko Herri Ikastolak

baratza bana izango dute, berek landubeharko dutena.

Bestalde, Biolur elkarteak sortutakomaterial didaktikoa landuko dute esko-letan.

Kontsumo taldeaNekazaritza-produktuak merkatura-tzeko saiakeretan ere buru-belarri dabil-tza batzordean. Herritarrei nahiz bisita-riei herriko produktua eskura nola jarrierabakitzeko sortu nahi dute kontsumotaldea. Bitartekorik gabe, baserritarreneta erosleen zuzeneko harreman eta ne-goziaketaren bidez egingo litzateke sal-menta era horretara. Belaskok esan di-gunez, baliabideak eta erraztasunakemanez gero, baserritar gehiago animadaiteke gehiago produzitu eta bertatikbertara saltzera, era duinean bizi ahalizateko diru-iturri izan dakion.

Hari berari tiraka, Sanikolasetako ne-guko azoka indartzeko lanetan hasiakdira. Aurten pauso berri bat eman nahidute, aurreko edizioetan ez bezala, base-rritarrak berak jarriz berek ekoitzitakoproduktuak saltzen. Gainera, garaikoproduktuekin osatutako bigarren azokaere antolatu nahi dute udan.

San Nikolas festetako azoka indartu nahian, lanean hasiak dira Nekazaritzako Aholku Batzordean . karkara

Herriko baserrien fitxategia sortu dute, eskola baratza proiektuamartxan jarri dute eskoletan eta herriko lurretan ekoitzitakoproduktuak merkaturatzeko sistema egokien bila ari dira

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 5

Page 6: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

ORiOKO KONtuAK

6 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

lAbuR

KulturaAranburu Euskadi Irratikoedukien arduradunKarmele Aranburu kazetari oriotarra

izendatu du Alberto Surio EITBko zuzen-

dariak Euskadi Irratiko edukien koordina-

tzaile. Herri Irratian albistegietako zuzen-

dari izan zen Aranburu eta Berrikerketan

saioko gidari azken urteetan Onda Vas-

cak Herri Irratia erosi eta programa ken-

du arte. Radio Euskadin eta ETB2n iritzi

emaile aritu da hainbat saiotan.

HezkuntzaIkastolak Eskola Iraunkorra agiria Orioko Herri Ikastolak Eskola Iraunkorra

agiria jaso du Eusko Jaurlaritzako Hez-

kuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila-

ren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskutik.

Ziurtagiria lortzeko, planifikazioaren an-

tolaketa, hezkuntza komunitatearekiko

komunikazioa, ikasleen partehartze auto-

nomoa eta curriculumaren txertaketa

hartu dituzte kontuan. Horri erreparatuta

ebaluazio batzordeak erabaki du Ikasto-

lan garapen iraunkorrerako hezkuntza

kalitatea bermatzen dela.

EuskaraGurasoak mintzalagun abian daMintzalaguna egitasmoaren baitan, Zara-

guetan eta ikastolan, Gurasoak Mintzala-

gun programa jarriko da martxan. Hau-

rrak eskolan daudenean edo eskolatik ir-

tetean euskaraz hitz egiteko 3-4

gurasoko taldeak osatzea da helburua.

Taldeak osatzeko kontuan hartuko dira

bakoitzarentzako egoki diren egun eta

orduak, baita zaletasunak ere. Parte hartu

nahi dutenek haurrek etxera eramanda-

ko orria ikastetxeko idazkaritzan utzi be-

har dute urriaren 22a baino lehen. Hil bu-

kaeran hasiko dira taldeak elkartzen.

Gipuzkoako zalgurdien topaketaegingo da bigarrenez gurean

Zaldi-gurdiarekin paseatzen aritzen di-ren lau lagunen ekimenez –ZarauzkoLuis Zabalza, OrdiziakoJuan Goiburu,eta Orioko Pello Saizar eta Jesus Mari Al-korta–, topaketa izango da Orion urria-ren 17an, Gipuzkoan dauden zalgurdiakherritarren bistan jartzeko. Guztira, pro-bintzian 10 bat gurdi besterik ez daudelakontuan hartuta (gurea ez da zaldientza-ko lur egokia-eta) sei-zortzi espero di-tuzte antolatzaileek, horien artean, bes-te oriotar bat: Maddiolako Patxi Aranbu-ru.

Zalgurdien lagunak izeneko elkarteasortu nahi dute, era horretara jendarte-an ezagutzera eman eta indartzeko.

EgitarauaGoizeko 10:00etan elkartuko dira zal-gurdi-gidari guztiak kanpinaren parean.Herrian barrena ibiliko dira ondoren,11:00etatik aurrera: kanpinetik Moton-dora joango dira aurrena, eta handik Ori-barzarko hondartzara. Erakustaldirenbat edo beste egingo dute han eta, ha-maiketakoaren ondoren, herrira itzuli-ko dira, Antillako hondartzan bukatzekoibilaldia.

Behin zaldiek deskantsu hartuta, hau-rrak eta helduak gurdira igoko dituzte,13:00ak aldera. Jesus M. Alkortaren hi-tzetan, jendea zalgurdiak ikusten ohitugabe dago eta horietako batean ibiltzeagutxiren esku dagoen aukera da.

Bazkalondoren, zaldi-gurdiak nola gi-datu behar diren erakutsiko die OlitekoDabid Iriartek hala nahi duten zalgurdi-gidariei. Eskolak bukatuta, gurdi gaine-an ibiltzeko bigarren aukera izango dutehala nahi dutenek, 19:00ak arte.Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an . JuaN raMoN GoiBuru

Bisitari bereziak izango ditugu urriaren 17an, herriko kaleetanbarrena. Zaldi gurdien bigarren topaketa antolatu dute igandehorretarako eta makina bat arre eta so entzungo ditugu

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 6

Page 7: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

ORiOKO KONtuAK

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 7

Bestalde, errepide bazterrean oinez-koentzako babestutako bidea egingodute, asfaltatua eta argiztatua. Autobidealdeko biribilgunetik Anduko bideguru-tzera arteko zatian 1,40 metroko zabale-ra izango du eta bi metrokoa bideguru-tzetik orain espaloia dagoen tokira arte.

Lanen helburua da bide hori segurua-goa izatea eta autopista erabiltzaileekOrioko sarrera-irteera gisa hartzea, he-rri barruko zirkulazioa arinduz. Oinez-koentzako ere egokituko da bidea, beste-ak beste, Itsaspe aldera joateko.

Itxaspen ere obretan ari dira eta Uda-letik esan digutenez, Itxaspekoek landa-turismo etxea egingo dute oraingo base-rriaren eta ukuiluaren ondoan. Lehe-nengo solairuan sei logela eta jangelaizango ditu eta behekoan bi apartamen-tu. Orain, ebakitako baso-zatia ikusiarren, ingurua egokitu egingo dute gero.

Urriaren 18an, astelehenean, hasiko diraTxanka eta hondartza arteko errepideaberritzeko lanak. Ondorioz, autopistakoordainlekuko biribilgunetik hondartza-ko biribilgunerainoko tartea, ibilgailuenzirkulaziorako itxita egongo da, gutxie-nez sei hilabetean.

Beraz, Udaletik, herritarrei, eta,batikbat gidariei, jakinarazi nahi diete herrirasartzeko edo herritik ateratzeko, lehen-go bideak erabili beharko direla; hau da,herria barruko kaleetatik zeharkatu be-harko dutela.

Mariezkurrena enpresak egingo ditulanak. Errepidea zabaltzea izango da lannagusia eta horretarako behar diren lursailak Udalak erosi ditu. Egun 6 metrozabal da errepidea eta gero 7 metrokoza-balera izango du.

Bihurguneak hobetuErrepidearen zabalera ez ezik, trazatuaere aldatu egingo dute, eta horrela, hon-dartzatik Txankarako noranzkoan dau-den lehen bi bihurgune estuak hobetuegingo dituzte.

Txanka eta hondartzaarteko bidea itxitaegongo da sei hilabetez

Urriaren 18tik aurrera itxiko dute Txanka-hondartza errepidea, ibilgailuentzat . karkara

errepidea zabaldu, bi bihurgune leundu eta bide bazterreanoinezkoentzako babestutako eta argiztatutako bidea egingo dute,ibilgailu zein oinezkoentzat arriskuak gutxitzeko

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 7

Page 8: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

KiROlA

8 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

Lehenengo aldiz, Giza-proba Txapelke-ta antolatu zuen Aiako Idi Probak elkar-teak Aian, urriaren 10ean. Gizonezkoezosatutako Gipuzkoako lau taldek hartuzuten parte eta norgehiagoka bizia es-kaini zuten: Tolosaldeko Aiztondo, Orio-ko Heldu!, Usurbilgo mutilak eta Urre-txuko taldea.

Ezarritako arauei jarraituz, hogei mi-nutuz jardun zuen lanean zortzi lagunezosatutako koadrila bakoitzak, 900 kilokoharriari tiraka. Kate soilean, harri zulo-tik pasata, heldu behar izan zioten, gai-nera harriari; hau da, harria metalezkoegiturari zuzenean lotu gabe. Taldekideguztiek 680 kilotan sartu behar zutengainera; kiloko bi kiloko gainzama era-man nahi ez bazuten, behintzat. Probahasi baino ordubete lehenago kitatu zi-tuzten pisuari dagozkion zalantza guz-tiak: 697 kilo kontatuta, 34 kiloko gain-zama eraman behar izan zuten usurbil-darrek. Gainerako hiru taldeak pisuanondo sartu ziren: 649 kg Urretxuk, 675 kgAiztondok eta 669kg Heldu!k.

Justu-justu18:00etatik aurrera, zein baino zein go-gorrago eta gartsuago aritu ziren denak,probalekuan bildu ziren 450 lagunen be-giradapean. Urretxukoek hasi zutenproba eta 49plaza eta 0,82 metro egin zi-tuzten 20 minutuan. Aurreko taldearenmarka hausteko asmoz ekin zion, gero,Aiztondotaldeak. 53plaza pasatxo egin-da, atzeko bi taldeei lan zaila jarri zien.

Dena ematera atera zen atzetik Usur-bil, baina 47 plaza, 5 zinta eta 2,25 metro-rekinkonformatu behar izan zuen.

Azkenik, hiru aurkariek egindakoarenjakitun hasi zirenHeldu! taldekoak lane-an. Jon Etxeberriak, Imanol Etxebe-rriak, Ander Zinkunegik, Iñigo Peñaga-rikanok, Egoitz Makazagak, Aritz Ler-txundik, Asier Lizarraldek eta IkerManterolak osatu zuten Oriokoen tal-dea. Pello Saizarbotileroaren animo-hi-tzei eta aholkuei jarraituz, 55 plaza, 3 zin-ta eta 2,62 metro egin zituzten eta txape-la buruan jantzita utzi zuen taldekidebakoitzak probalekua.

Heldu!rentzat izan daAiako Giza-probakolehen txapelketa

Nekatuta, baina pozik bukatu zuten Heldu! taldekoek, tolosarrei aurrea hartuta . karkara

55 plaza, 3 zinta eta 2,62 metrotan jarri dute marka oriotarrek etaikaragarri gustura hartu zuten txapela. tolosaldeko Aiztondo izanzen bigarren, 53 plaza pasatxo eginda

lAbuR

SaskibaloiaSeniorren debuta10 urteko hutsunearen ondoren, kantxa-

ra itzuli da berriz senior kategorian, Gi-

puzkoako 3. mailan, arituko den Orioko

saskibaloi taldea –Alustiza autobusak

Orio izenpean oraingoan–. Urriaren 8an

izan zuten estreinako partida, Karela ki-

roldegian, 20:00etan hasita, Ordiziaren

aurka. Lehia ondo hasi bazuten ere

–kontrarioaren aurretik ziren lehen laur-

denean– 54-47 galdu zuten azkenean.

Izan ere aurredenboraldirik ez dute egin

oriotarrek eta taldean jokatzen hasi be-

rriak dira. Datorren partida, bigarren jar-

dunaldia, Villabonan jokatuko dute

urriaren 17an.

Atletismoa3 hondartzetako krosaOrioko 25 korrikalari eta Aiako 2 izan zi-

ren urriaren 10ean Donostiako 3 Hon-

dartzetako XXI Amstel Krosean. Asier

Manterola Ondarra aiarra izan zen ho-

rien artean azkarrena, 39 minutu eta 43

segundotan bukatu baitzuen lasterketa.

Orioko emakumezkoen artean, berriz,

–ez zen Aiakorik animatu– Susana Mar-

tin Crespok egin zuen denborarik one-

na: 45 minutu eta 54 segundo.

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 8

Page 9: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

KiROlA

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 9

“Futbolaren itzalean daude kirol askoeta kirol egokitua, zer esanik ez”Edorta de Antaarraunlaria

Aurten emaitza onak lortzen ari zara.

Bai. Espainiako selekzioan sartu ahalizateko openbatera joan ginen eta Espai-niako txapeldunarekin batera Italianizan nintzen nazioarteko proba bateaneta hirugarren egin nuen Espainiakotxapeldunaren aurretik. Eslovenian,munduko kopan ere hirugarren tokiangelditu nintzen. Espainiako txapelketanberoa izan nuen aurkari eta asturiar ba-tek irabazi zidan. Hala ere, beste probabatzuk egin dizkigute eta ni aukeratunaute munduko txapelketarako.Munduko txapelketarako txartelaren

atzean zer dago?

Prestakuntza asko; egunero lan egin be-har da uretan zein kiroldegian. Entrena-tzen eta arraunketan profesional ari-tzen naiz, baina kobratu ez dut kobra-tzen. Kirol asko futbola bezalako kirolenitzalean daude eta gurea, kirol egokitua,zer esanik ez.

Kirol egokituan traba fisikoez gain bada

beste oztoporik. Zein dira nagusienak?

Nik kanpotik etorri behar izaten dut etagastuak nik ordaindu. Nire prestatzaile-ak ere bere lan orduetatik aparte orduakeskaintzen dizkit entrenatzeko eta txa-pelketetan laguntzeko. Gainera, kirolegokitua ezezaguna da jendearentzat.Orain telebistan lehiaketa zehatzen ba-tzuk ematen dituzte, baina ezer askorikez. Hedabideek laguntzea eta guk egitendugunaren berri ematea ezinbestekoada. Hainbat kiroletan lasterketarik txi-kiena irabazita tokia izaten da medioe-tan; ezinduok toki txiki bat lortzea zailada munduko txapelketara iritsita ere.Noiz arte arraunean?

Ahal dudanera arte, burugogorra bai-naiz. Nekatu eta uzten badut, atzetikjendea etortzea da nahi duguna. Arraunelkarteko eraikin berrian arraunketaegokituko eskola izango da horretarako.karkara

orioko arraun Elkarteko Edorta de anta tolosarrak arraunketaegokituko munduko txapelketan hartuko du parte, ZeelandaBerrian. Juan angel Garmendia entrenatzailearekin aurki abiatukoda hara, ongi pasatzeko eta finalean sartzeko asmoz

iRAti AGiRReAzAldeGi

Ezina ekinez egiten dela diote eta ezin-duentzako arraunketa egokituan iazhasi bazen ere, sekulako sasoia hartu etaazaroaren hasieran munduko onenekinizango da lehian.Nola animatu zinen arraunera?

Juan Angel Garmendia Xarpas-ek lortuzuen ontzi batzuk Oriora ekartzea; urgainean irauli ez eta egonkor manten-tzeko ontzi bereziak dira, zabalagoak etamotzagoak; eta aulkia arraunlaria lotutajoateko modukoa da. Kirol EgokitukoGipuzkoako Federaziotik dei egin zigu-ten hainbat laguni, probatzeko. Lau hasiginen iaz eta, pixkanaka, txantxetan hasizen kontu hark aurrera egin du. Lauhaietatik bi gaude orain eta ez dakigubeste inor animatuko den aurrerago.

Kirol egokituan aurrez ibilia zinen?

Orain dela lau urte lan istripua izannuen eta, gero, nire kabuz hasi nintzenkiroldegian. Kirola beti izan dut gustukoeta badira bi urte kirol egokituan ari nai-zela. Gurpildun aulkiaren gainean palanibili izan naiz eta oraindik jokatzen ja-rraitzen dut, neguan batik bat, arrauntxapelketarik ez dagoenean. Beste zer-bait probatzeko arraunketari ekin nion.Ura gustuko dut; beraz, uretako kirolaizanik, are gusturago nabil.Txapelketetan noiz hasi zinen?

Iaz, Euskadiko eta Gipuzkoako txapel-ketak jokatu genituen eta gero Espainia-ko txapelketara joan ginen, arraun ego-kituan egiten zen lehenengora. Emaitzaonak lortu genituen; orain Espainiakotxapelduna denaren atzetik ni 2. izannintzen eta Joxean Iglesias hirugarren.

“Gurpildun aulkiaren gaineanpalan ibili izan naiz etaoraindik jokatzen jarraitzendut, neguan batik bat, arrauntxapelketarik ez dagoenean”

“egunero lan asko egin beharda uretan zein kiroldegianentrenatzen, eta arraunketanprofesional aritzen naiz, bainakobratu gabe”

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 9

Page 10: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

1 0 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

Aiako berri

karkara

“euskarri berriei heldubehar diegu, musikasalduko badugu”

pAt cOwie

EHDE 2003an sortutako elkartea da,eta partaide diren 12 diskoetxeek hain-bat musika mota ordezkatzen dute zazpilurraldeetan: Agorila, ausArt Records,Elkar, Fermin Musik, GOR, GP Produc-ciones, Keinu, NBMusika, Oihuka, RunDown Entertainment, Syntorama, etaSonora Estudios.Zer egiten du elkarteak?

Industria sektorea ordezkatzen dugu,hainbat erakunderen aurrean, esatera-ko, Euskal Herriko produkzioaren %85-90 ordezkatzen baitugu. Ferietan ego-

Juan RekarteEHDEko eta ausart records-eko presidentea

ten gara (Midem Frantzian, Vich Cata-lunian …) ezinezkoa baita diskoetxe txi-kienak bertara joatea. Bestalde, infor-mazioa eta formazioa eskaintzen ditu-gu. Eta bazkide bakoitzaren musikalagin bat jasotzen duen CD bat egindugu erakunde ofizialek erabiltzeko edoferietan banatzeko.Etorkizunik ba al du CDak?

Kontsumo handitarako, ez. Bide berriakbilatu behar dira dirua egiteko, musikaproduzitzen jarraituko badugu, eta de-non artean ditugun balio handiko artxi-boak jendeari eskaintzeko. Euskarri be-rriei heldu behar diegu.

Euskarri digitalak?

Tradizionalki euskarri gogorrean jarrieta saldu da musika, LP, kasete eta CDe-tan; baina, etorkizunean, digitalizazioariesker egingo da. Edozeinek ulertzeko,musika digitala entzuten da gaurko mu-sika tresna txikietan –MP3, i-pod, tele-fono mugikorra— dena, era batera edobestera, internetetik jaitsita.Zer lortu zen jardunaldietan?

Musicallyt/Aliado Digital-eko Juan Pa-zek eta The Orchard-eko Albert Torre-sek oso ondo aurkeztu zuten zer tresnakerabili musika merkatu berrietan saltze-ko. Lutz Emmerichek, Espainiako Spo-ttify-ko zuzendariak, berriz, ongi espli-katu zuen internet bidez musika eskain-tzen duten Spottify edota i-Tunes zerdiren eta zer egin behar duten diskoe-txeek bere musika bertan eskaintzeko. Bestalde, Josu Larrinagak, Euskal He-rriko Unibertsitateko irakasleak, musi-ka objektu kulturaltzat harturik, 20.mendeko gauza dela eta 21. mendeanmusika industria beste ikuspuntu filo-sofikotik heltzeko beharra azpimarratuzuen. Eta mahai-inguruarekin bukatuziren jardunaldiak.Sektoreko ordezkari asko etorri zen?

Bai. Gu kenduta, 35 ziren: EuskadikoOrkestra, Erresbil, Aztarna (Josean Goi-koetxea), Arrebal Jazz, Eusko Jaurlari-tzako Kultura Saila eta Euskadiko Soi-nua, besteak beste. Eta benetan gusturagelditu ginen guztiok landutakoarekin.Merezi zuen, musika industria aldatze-ko une kritikoan baitago, eta moldatzenez bagara, jai dugu.

Musika klasikoa ekoizten duen rekarte Euskal HerrikoDiskoetxeen Elkartearen presidente izendatu dute . Pasa denastean teknika digitalaren jardunaldiak antolatu zituen elkarteak.Etorkizuna non dagoen jakiteko elkartu gara rekarterekin.

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 10

Page 11: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 1 1

Aiako berri

Industriagune berria izango daSantioko Erriberatxo eremuan

Erriberatxo eremuaren –izen bereko ba-serriaren alboan–iparraldean duen bu-legoa handitu eta egokitzeaz gain, indus-triagune berria sortuko du Amenabarenpresak. 23.330 metro koadro izangoditu, guztira, eta bi partzelaz gain –5.430metro koadrokoa bat eta 1.570 metro ko-adrokoa bestea–, 92 aparkaleku eta6.684 metro koadroko belardia hartukoditu. Igor Iturain alkatearen hitzetan, gi-

zarte ekipamenduetara bideratutakoeremuak ere izan behar ditu legez etahortaz, kirol, aisialdi, eta kultura erabile-rara zuzendutako hiru eremu erregistra-tuko dira. Hala ere, ez dira azken proiek-tu hauek gauzatuko, Iturainen ustez, du-ten kokapenagatik ez lituzkeelako inorkerabiliko.

Gainerakoan, errepidea ere aldatukoda, bihurguneak pixka bat leuntzeko.

ProzeduraGipuzkoako Aldizkari Ofizialean argita-ratu zenetik 20 egun pasata alegaziorikjaso ez denez, behin betiko onartuko duaurrena Udalak eta Diputazioaren eskujarriko da ondoren. Aldundiak onartuta,urbanizazio eta exekuzio proiektuaklantzen hasi beharko dute segidan, eta,orduan, erabakiko da zenbat enpresen-tzako lekua izango den.

Lanak bukatuta, 3 industriagune eta70 enpresa izango ditu Aiak. Beste hain-bat proiektu ere baditu Udalak eskuarte-an, tartean Zudugarai gaineko enpresengunea txukundu eta handitzea.

Erriberatxo baserriaren alboan egingo du Amenabarrek industriagune berria. aiako uDaLa

23.300 metro koadro izango ditu guztira, bi partzelez, aparkalekuez,gizarte erabilerako lur sailez eta zelai guneez osatutako eremuberriak; gainera, errepidea konponduko da

lAbuR

ErromeriakDenboraldi berria hastear daAndatzako Erromeria Elkarteak antolatu-

ta, urriaren 24an hasiko dira 2010-11 den-

boraldiko Aristerrazu plazako errome-

riak. JL Laja eta Narbaiza trikitilariak izan-

go dira lehen saioan eta, ohiko moduan,

18:30etatik 21:30ak arte arituko dira arin-

arin, fandango eta abar jotzen.

Udaleko kontuakBi garbitzaileDenboraldi baterako udal eraikinak garbi-

tzeko bi langile kontratatu berri ditu Uda-

lak. 35 lagunek eman zuten izena bere ga-

raian, horietatik 33ren eskaerak onartu zi-

ren eta, balorazioen ondoren, Estibalitz

Urangak eta Ainhoa Olanok lortu dute

lanpostua. Bietako batek –ala biek– es-

kaintzari uko eginez gero, hurrenez hu-

rren, Karmen Egurenentzat, Begoña Iradi-

rentzat eta Ouafaa Kholtirentzat izango li-

rateke postuak.

JendarteaSantio Errekako etxebizitzarenzozketaSantio Erreka auzoko 16 zenbakidun erai-

kineko 1-C etxebizitzaren zozketa egin be-

rri du Aia Lantzenek. Emaitzen arabera,

Julen Agirre Olidenentzat izango da pi-

sua. Honek etxebizitza hartu nahi ez

badu, Josune Callejo Gurrutxagarentzat

izango da. Ainara Redondo Arruti da, bes-

talde, hurrengo ordezkoa.Hala ere, dato-

zen 20 urteotan Aia Lantzenena izango

da pisua atzera eskuratzeko eskubidea.

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 11

Page 12: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

1 2 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

Aiako berri

Elkanoko San Pedro eliza

Aiako Elkano auzoa Gipuz-koako auzorik ederreneta-rikoa dugu. Duela 40 urtearte ez zegoen errepideriketa bertara heltzeko Inda-

mendiko mendi-hegalak zeharkatu be-har izaten ziren.

Oso estilo gotiko zaharra duen Elka-noko San Pedro parrokia honek, Askizu-ko San Martin eliza eta hurbilago dago-en Urtetako San Sebastian ermita da-karzkigu gogora. Elizaren barruan,erretabloan San Pedroren irudi bat danagusi. Gaur egun tenpluak ez du ba-taio-harririk, ez eta hilerririk ere, bainazaharrek beren aiton-amonengandikentzundakoaren arabera, antzina ingu-ru guztiko parrokia izan zen, Zarautz,Getaria eta Aiako tenpluak baino are ar-

digu hemen!Kojuak, belarri zorrotzazuenez, entzun egin zien, bai eta ondo-rengoa erantzun ere: Bai, baina nahizeta traba egin, badaramatzat hirurehunkilo baino gehiago sorbaldan. Bi esaldi la-bur hauek gure mitologiaren mundua-rekin jartzen gaituzte erlazioan, mitolo-gia hau gure garaira ahozko tradizioarenbitartez iritsi baita.

Jentilaren irudia argi agertzen da El-kanoko parrokia eraikitzeko materialabiltzeko modua deskribatzen denean.Jentiletariko batek Garate menditik Ar-bastainaundiraino botatzen zituen ha-rriak. KojuakArbastainaunditik Elka-noko herriraino botatzen zituen. Hiru-garren erraldoiak errenak jaurtitakoharlanduak jasotzen zituen, eta harrihoriekin eraikitzen zuen eliza.

kaikoagoa, kanposantua bere hareha-rrizko horma batean ezarria zuelarik.Nolanahi ere, zaharberritze obra ba-tzuetan parrokia horretako zoruan egin-dako hobiraketak aurkitu ziren.

Elkano-bitartebaserrian bizi izan zenJose Antonio Manterolak kontatzenzuenez, Elkanoko tenplua hiru jentilekeraiki zuten gau bakar batean. Erral-doietariko bat errena zen eta horregatikdeitzen zioten kojua. Obra hasita zegoe-la, errenaren bi adiskideek ondorengoakomentatu zuten: Honek traba egiten

Aiako leihoa Maider Kaperotxipi

Inguruko elizak bainozaharragoa da Elkanoauzokoa

eskolarekin batera hasi dira aurten ere entrenamenduak, oraingoz,futbola, pelota eta palarenak. Palan aritzen diren neskak ostiraletanizaten dituzte saioak, 16:30etatik 18:00etara. Hona hemen herrikogaztetxoak: Garazi, Maddi, june, naroa, Aroa, Andrea, Ainhoa, esti-txu eta guztien atzean Patri entrenatzailea.

Txokoak eta jendeaEskolarteko kiroletakoentrenamendu saioak

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 12

Page 13: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

ARGAzKi muNdiAlA

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 1 3

Orioko zubian, Toki Alai jate-txea atzean zutela atera zuenargazkia 1950. urte inguruanhirukote honek. Toki Alain

egoten ziren neskame hirurak; Eskoria-tzako Maria eta Orioko Paxita Peña etaCarmen Barrenetxea. Etxeko lanak egi-teaz gain, zerbitzari ere aritzen ziren ja-tetxean. Argazkia atera zutenean Paxitaaritu zen zerbitzari, soinean duen uni-formeak erakusten duen moduan.

Zerbitzatu ondoren, jatetxean zikin-dutako mantelak garbitu behar izatenzituzten eta Toki Alaiko terrazan esekigero. Garbigailurik ez eta labaderoanjarduten zuten oihalak eskuz garbitzen.Dikeko labaderorako joera zuten, bainaneguan, epelagoa izanik, pilotalekua da-goen tokiko labaderoa erabiltzen zuten.

Toki Alai zegoen lekuan etxeak egindituzte. Berrituz doa ingurua eta lehen-go oroitzapenetara zubia eraikita ordu-ko garaiak eta eginbeharrak gogora eka-rri dizkigu Paxitak. RG

KIA ETA INFORMAZIOA:

ARGAZKIA: JuANA MARI ATORRAsAGAsTI

INFORMAZIOA: PAxITA PEñA

karkaraTxoko honetan erakusteko moduko

argazki zaharren bat baldin badaukazu,

ekarri karkarara eta gustu handiz

argitaratuko dugu, zuk ekarritakoa dela

jarrita.

tOKi AlAiKO

NeSKAmeAK zubiAN

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 13

Page 14: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

1 4 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

citizen kane“biran gurekasa aurreraegiteko gaigarela ikusieta ikasi dugu”

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:39 Página 14

Page 15: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 1 5

teStuA: iKeR GuRRutxAGA

ARGAzKiAK: jOSebA ARRONdO etA

iKeR GuRRutxAGA

16 urte ditu taldeko partaide gazteenak,Alexander Zubizarretak –baxua eta aho-tsak–; zaharrenak, berriz, 20 urte betekoditu hilabete barru eta Eñaut Martí –gi-tarra eta ahotsak–du izena. 18 eta 19 urtedituzte hurrenez hurren Jon Dorronso-rok –bateria– eta Martin Zulaikak–ahots nagusia–. Taldearen izenean hitzegitea eskatu dute eta erantzunak halaeman dituzte elkarrizketan.

Nola sortu zitzaizuen biraren ideia?

Beti izan dugu kanpora joateko nahia.Kontzertuz kontzertu ibiltzen gara, gaz-

tetxeetan, aretoetan… eta bertan ezagu-nak egiten ditugu. Haien bidez lotu ditu-gu hainbat kontzertu.

Nola hasi zenuten bira?

Uztailaren 13an eman genuen lehenkontzertua Zarautzen; oso ona izan zen,gainera. Gauean atera ginen bidaian hu-rrengo egunean Mallorcarako hegazki-na hartu behar genuelako Gironan. Ins-trumentuak sartzen ez ziguten utzi.Fakturazioa dela-eta tresna bakoitzeko50 euro eskatu zizkiguten. Berez, esku-ko ekipaje gisa aukera dago igotzeko,baina ikusita kaxetan sartuta materialanola erabiltzen duten, inolako konturikgabe, bada, erabaki genuen musika tres-nak aurretik alkilatutako furgonetan

utzi eta oinarrizko gauzak hartuta Ma-llorcara joatea.

Gure asmoa edo esperantza zen han-goek utziko zizkigutela instrumentoakkontzerturako; anplifikadoreak hanutziko zizkigutela bagenekien aurrezeta, hara iritsita, gainontzeko guztia ereutzi ziguten.

Baina, laguntzaileak ere izan dituzue

errepidean.

Bai, Joseba Arrondo eta Iker Murua gu-rekin izan ditugu txofer lanetan. Talde-ko kideetako batek ere ez daukagu gida-baimenik eta, ondorioz, baten bat behar,furgoneta alde batetik bestera eramate-ko.

Furgoneta ere ez zen gurea, lagun ba-

Uztailean ibili ziren Citizen Kane taldekoak iberiar Penintsulan eta Mallorcanzehar kontzertu bira egiten. Gazteak diren arren, gutxirekin aurrera irtetekogai izan direla argi utzi zuten etxetik kanpo emandako 11 egunetan. Alexander,eñaut, jon eta Martinekin izan gara birari buruzko xehetasunak jakiteko

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 15

Page 16: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

elKARRizKetA

1 6 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

tek mesedea egin eta ibilgailuen alokai-ruko enpresek baino merkeago utzi zi-gun 11 egunez bere furgoneta.

Eta furgonetak hitz egingo balu… or-duan bai izango zirela komeriak! Kar,kar!

Zer moduzko esperientzia izan da Ma-

llorcakoa?

Mallorcan Tunnel aretoan jo genuen.Oso dotorea zen eta gure itxurarengatik,bainujantziak, galtza motzak… ia ez zi-guten sartzen utzi. Horren guztiaren on-doren, jendeak nahiko ongi hartu gin-tuen kontzertuan, nahiko gune turisti-koa izan arren. Batik bat Mallorcabertako jendea egon zen entzuten.

Etxe bat utzi ziguten eta egunak gutxijaten pasa genituen. Erosketak egin etasua ere bageneukan, baina bizipena izu-garria zen guretzat eta jatea ahaztu egi-ten zitzaigun barnean sentitzen ari gi-nen pozaren ondorioz.

Mallorcan hondartzan-eta ere gustu-ra egon gara. Bi kontzertu ginen egiteko-ak irlan, baina antolatzaileak Londrese-ra joan beharra izan zuen eta bietatik batez genuen eman.

Bartzelonan ere jotzekoak ginenarren, bertan behera geratu zen kon-tzertua azken unean. Udan kontzertuaklotzea zailagoa izaten da, jende askokanpora joaten delako.

Coast to coast, Mediterraneotik Atlanti-

kora egin zenuten salto.

Gero, Porton ere jo genuen. Casavivaizeneko etxea zen, autogestionatutakoetxea, kultur etxe eta gaztetxe artekozerbait. Ongi antolatuta zegoen, sukal-dea, liburutegia, kontzertua eman ge-nuen aretoa… Jende askorik ez zegoen;ostegun batean jo genuen, arratsaldeko19:00etan.

Kontzertuak eman genituen lekuetanafaria, lotarako lekua eta sarreretatiklortutako dirua eman ziguten.

Handik Galiziara joan ginen eta han bikontzertu eman genituen. Gainera, bizi-modua lasai egiteko etxea geneukan, la-

gun batena, disko-banaketa enpresa batdaukan neska batena. Harekin hitz egingenuen eta hark antolatu zituen kon-tzertuak. Bat Ponteareasen eta besteaMarinen izan ziren, Pontevedran; lehe-nengoa zentro-sozial bat zen, bigarrenaetxe okupa bat.

Marinera joateko, gainera, teknolo-giari kasu egiteagatik, 185 km iparralde-rago dagoen auzo batera iritsi ginen. La-gunari deitu eta orduan jakin genuenegindako astakeria.

Baldintza horietan nola ausartu zineten

bira egitera?

Galdetu Berri Txarrak taldekoei nolajoan ziren lehen bira egitera eta seguruasko antzera joango ziren, talde guztiakhorrela hasten dira. Kultura zabaldu be-harra dago eta hasieran sufritzen ereikasi egin behar da. Tokatuko zaigu tokieskasetan jotzea, baina egunen batean,agian, iritsiko gara laguntza gehiago ja-sotzera.

Baina gure kasa aurrera egiteko gai ga-rela erakutsi diogu gure buruari. Nolahala jan, gasolindegietan lo egin… bainagoizero-goizero irribarrez eta umoreonarekin esnatzen ginen. Ez dugu inola-ko arazorik izan gure artean, ez behin-tzat hasarretzeko adinakorik.

Non ekin zenioten zuen musika ibilbi-

deari?

Alexander eta Jon Txakur eztulataldeanhasi ziren. Orduan Alexanderrek gitarrajotzen zuen eta Jon bateriarekin hasi be-rria zen. Baina taldea bidean geratu da…

Restos suciostaldearekin hiru kon-tzertu eman zituzten Eñautek eta Mar-tinek, Joseba Verhegge lagun zutela. Ho-rrek bateria jotzen zuen, Martinek ba-xua eta Eñautek gitarra. Orioko festetaneta lehen gazte festetan eta Zestoakogaztetxean jo zuten.

Arrautz ustelaketa Uteh taldeetan ereibili da Eñaut. Azken horrekin, iaz ere,Galizia aldean izan zen, gainera. Aurten,Azkaiter Pelox & The Road Band taldea-rekin zuzeneko disko bat grabatu du.

“Joseba arrondo eta iker Muruagurekin izan ditugu txofer lanetan.

Taldeko kideetako batek ere ezdaukagu gidabaimenik eta,ondorioz, baten bat behar

furgoneta alde batetik besteraeramateko”

“Gironan, furgonetan utzigenituen instrumentuak,

hegazkinean eramateagatikkobratu nahi zigutelako.

oinarrizkoa hartu eta halaxe joanginen Mallorcara, bertan

kontzerturako materiala utzikozigutenaren esperantzaz””

“15-20 minutuko kontzertuak onakdira. Errepertorio luzea ere

badaukagu, baina jendea aspertzeaez da komeni. Mallorcan gehiago jogenuen, baina askorik ere ez. Gogoz

gelditzen den jendea berriz ereetortzea da kontua”

“orion badago musika jotzen duenjendea, baina beharbada

antolakuntza falta da. Jotzekozaletasuna egon badago, baina gubezala kanpora joan direnak gureeran eta baldintzetan bira egitera

gutxi izan dira. Gozategi edo BenitoLertxundi bai, baina beste modu

batean”

“Euskadi Gazteak min handia egindu Euskal Herrian; orain denek nahi

dute Lady Gaga bezalakoak izan.Jendeak ez du ikusten hasieran

gogoz aritu eta sufritu behar dela,dena egina dagoenean jaso nahi

izaten dute”

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 16

Page 17: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

elKARRizKetA

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 1 7

The sastretaldean uda baten hasi gi-nen entseatzen eta punk estiloa lantzengenuen gehiago Eñautek, Martinek etaJonek, Hodei Larrañaga zarauztarrare-kin. Hark taldea utzi eta Alexander gure-kin hasi zenean, doinu rock&rolleroago-ak lantzen ditugu.

Zein estilo jotzen duzue?

Citizen Kanen hasierako hainbat kantaorain jo ere ez ditugu jotzen, oraingo es-tiloarekin bat ez datozelako. Gure esti-loa nolabait esateko garage-punka delaesango genuke edo beste era bateraesanda rock azeleratua.

15-20 minutuko kontzertuak onakdira. Errepertorio luzea ere badaukagu,baina jendea aspertzea ere ez da komeni.Mallorcan gehiago jo genuen, baina as-korik ere ez. Gogoz gelditzen den jendeaberriz ere etortzea da kontua.

Entzuleak harrituta gelditu ziren be-netan eta izan zen diskoa ateratzeko la-guntza emango ligukeela esan zigunik.

Talderen izena, filmetik eratorria izan-

go da, noski.

Eskolan ikusi zuen Eñautek pelikula etahortik taldeari izena jartzearena; inspi-razio iturri izan zen berarentzat. Beste-ak beste, gizakiaren ustelkeria salatzekoerabili zuen Orson Welles zuzendariakpelikula. Eta guk ere hori salatu nahidugu.

Nola ikusten duzue zuek musikagileen

panorama?

Euskadi Gazteak min handia egin duEuskal Herrian; orain denek nahi duteLady Gaga bezalakoak izan. Jendeak ezdu ikusten hasieran gogoz aritu eta su-fritu behar dela, dena egina dagoeneanjaso nahi izaten dute.

Sormen lana ez da gogorra berez, egunegokia aurkitzea da kontua. Gurean,Eñaut arduratzen da batez ere. Euska-raz letrak egin eta gero itzultzen dituguingelesera, hori baita gure abestien hiz-kuntza. Kanpoko musika gehiago entzu-teko beharra sentitzen dugu.

Esaterako, Euskadi Gaztea baino en-tzuten ez duenak 50 kanta berdinak asteosoan entzun eta gero, bere baitan duenkultura musikala ez du batere zabaltzen.Gure iritziz, jendea ahalik eta mota etaleku ezberdin gehienetako musika en-tzuten saiatu behar da; gauzak aldatukobadira bai, behintzat.

Musika Orion. Nola ikusten duzue?

Orion badago musika jotzen duen jen-dea, baina beharbada antolaketa faltada. Jotzeko zaletasuna egon badago, bai-na gure eran kanpora joan direnak etagure baldintzetan bira egitera animatudirenak gutxi dira. Gozategi edo BenitoLertxundi bai, baina beste modu batean .

Orion, musika taldeetan ez da emaku-

merik ikusten, eta zuen taldean ere ez.

Zergatik izan daiteke hau?

Hemen, nork beretzat jotzen du eta nes-karik ere ez dago. Guk beste talde ba-tzuekin ere eman ditugu kontzertuaketa ezagutu ditugu taldeak hiru neskazeudenak. Oraingo biran egon garenetxeetan ere baziren neskak musikakontuetan mugitzen direnak.

Kosta tailerrean gauden taldeetan ezdago neskarik. Orion musika entzunegiten dute sortu baino gehiago, ikusidezakegunagatik. Baina lokal berrietakoateak irekita daude haientzat ere.

Eta orain artean, nolako kritikak egin

dizkizuete?

Bada, ia kritika guztiak positiboak izandira orain arte. Inguruko jendea izan dabatik bat guregana gerturatu eta kritikaegitera ausartu dena.

Baina hori ezin dezakegu esan ona alatxarra den guztiz. Mesfidatiak gara ger-tukoen kritikak entzuteko garaian, ezmusikaz ez dakitelako, baizik eta gertu-koek beste begi batzuekin ikusi eta bestebelarri batzuekin entzuten gaituztelako,agian.

Kritika horiek ezin da esan guztiz be-netakoak direnik. Noizbait inor zerbaittxarra esatera ausartu zain gaude…

udA OSteAN

diSKOA

GRAbAtzeRA

Diskoa dute buruan CitizenKane taldeko partaideek.Udapasa bezain pronto eskatu zu-

ten txanda estudioan eta bertan le-kua noiz egingo dieten zain daude,grabatzeko.Taldearen finantzazio lana ez daerraza, eta gehiago kostatzen daegun. Kontzertuetan ez dute xoxa as-korik irabazi eta, kamisetak saldu di-tuzten arren, beren patrikatik jarri be-harko dute grabazioa egin ahal izate-ko dirua. Lan txukuna egitea da taldekoenhelburua eta, horretarako, estudiorajo eta biniloa kaleratuko dute, make-ta editatu gabe utzi ostean.Jendartean iritzi positiboak jaso di-tuzte oro har gazte oriotar hauek. Ho-rren adierazgarri, MySpace atarianduten orrialdetik abestiak entzun os-tean –www.myspace.com/citizenc-kane–hainbat editorek diskoa kale-ratzeko eskaintzak egin izana.Esate baterako, Galizia eta Valen-tziako bi editorek egin zieten eskain-tza, baina tentagarriena, AmerikakoEstatu Batuetatik iritsi zaie.Gauzak bide onetik badoaz, Gabo-netarako diskoa kalean izatea esperodute eta 2011ko Aste Santuan, Euro-patik barrena bigarren bira nahi dute. Europara eta, hain zuzen ere, Sue-diara joatea dute helburu. Bigarrenbiran ere Joseba Arrondo eta IkerMurua izango dituzte bidelagun.Bitartean, kosta tailerrean jardungodute entseatzen eta, aukerak sortzendiren heinean, kontzertuak emangodituzte eskaintzen dieten lekuan. Hurrengoa, urriaren 21ean, ostegu-na, iluntzeko 20:00etan emangodute, Destino finalBartzelonako tal-dearekin batera, Zarauzko Putzuzulogaztetxean. Taldeak behintzat ez du lo hartzekoasmorik eta, hartu duten erritmoarijarraituz, noraino iristeko gai direnerakutsi nahi dute, barnean darama-ten energia guztia eszenatokietankanporatuz.Urte bukaeran, beraz, diskoa etxeanedukitzeko moduan izango gara.

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 17

Page 18: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

1 8 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

iRitziA

Udazkeneko birusa

Negar batean pasa dutgaurko eguna. Agur soi-neko arinei, hurrengourte arte tirantedun ka-miseta kuttunari, eta

adio baita txaparroei ere. Den-denakkaxa batean sartu, garajetik eskailera igoeta armairuaren goiko zatian ezkutatuditut. Ez ikustean gutxiago sufrituko ba-genu, sikiera.

Ai amatxo maitea, konturatzerakobertan dugu udazkena eta besapean eka-rri du berarekin birus beldurgarri etakutsakorra, bileritisa. Gaixotasun ho-rrek bere hatzaparretan harrapatzenbazaitu zaila izango duzu ihes egitea. Ez-painetako perlen parekoa baita mala-partatua eta behin azalduz gero sarriizango du batek bere bisita.

Bartzelonan bizi den lagun batek as-kotan esan ohi dit bera aspertu egingo li-tzatekeela Orio bezalako herri txiki ba-tean biziko balitz, ezer gutxi omen dago-ela eta egiteko horrelakoetan. Nireerantzuna beti berbera izaten da. Udaz-

satako ordu kopurua zenbatzen hasi be-harko genukeela. Eta, ordu kopurua

zenbatu ondoren, gizarteari ho-tten faktura pasa beharko genio-keela ere. Baina krisian omeneta administrazio publikoarendiru-kontu liburuak gorri-gorri!Nola egin bada horrelakorik

gure lagunei! Horren ongi tratatzengaituzten udaleko hainbat agintariri etalangileri! Beren laguntza eskerga, bo-rondatea, nola eskertu? Konturatukoote dira egunen batean herritar soilokegiten dugun lanari esker dagoela Orio-ko egutegia bete-bete eginda. Kontura-tuko dira, noizbait, guztiz musutruk be-ren lanei mesede galanta egiten diegulakirol, kultur eta aisialdian lanean gabil-tzanok. Gure egitekoan trabarik ez jar-tzea besterik ez dugu eskatzen gehiene-tan, gainera.

Eta orain barkatu, alde egin behar dutbiharko bilerako kontu batzuk presta-tzera.Eta, zera, gogoratu, aurtengo ikas-turtean balearen eguna. Beldurraaaaa!!!

ken parteko nire astebeteko eginbeha-rren egutegia ikusiko balu abiaduraaurpegi konpletoa jarri eta segidanlasaitasun bila hanka egingo lu-keela hiri handira, kar kar. Ni bi-leritisaren biktimetako bat bai-naiz.

Astelehenean Herrioko bilera,asteartean hitzaldi bat eta atzetiketxepeko bilera. Asteazkenean gazteenegoerari buruzko mahai ingurua. Oste-gunean asteazkeneko hitzaldiaren balo-razio bilera. Ostiralean Goikokaleko fes-tak antolatzera. Astea etorri eta asteajoan mila istorio, mila kontu eta bestehorrenbeste etxeko lan. Askotan pentsa-tu izan dut bileretan eta antzekoetan pa-

moila bazterretik Garbiñe Manterola

Herritar soilok egitendugun lanari esker dago Orioko egutegia bete-beteeginda

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 18

Page 19: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 1 9

iRitziA

Couchsurfing

Munduaren puzzle erraldoia-ren zati garrantzitsubat sentitu nahiko ze-nuke? Jende desber-din eta paregabea

ezagutu eta haiekin bidaiatzen espe-rientzia ahaztezinak bizi nahi dituzu?Etxean bertan edo etxetik kanpora, kultu-ra, ohitura eta hizkuntza desberdinetako jende-arekin elkartu nahi duzu?Bidai agentzia bate-ko iragarkia dirudien arren, E. Galdós emaku-me espainiarraren hitzak dira hauek,couchsurfingproiektua azaltzeko eskatu zio-tenean jarriak. Esandako hori egitea posibleda, bai, jendearen abegikortasunari eta inter-netek ematen dituen erraztasunei eskerrak.

Proiektu berri xamarra da couchsurfingde-lako hau. 2004an sortu zuen Casey Fenton es-tatubatuarrak. Hoteletan lo egin beharrean,

jendearen etxeetan lo egiteko aukera honekez zuen jende gehiegi konbentzitu hasie-

ran, baina azken urteetan partaide ko-purua izugarri hazi da, jadanik 2,25milioi erabiltzaile baititu web orriaketa 4 milioi eta erdi elkarketa baitira

couchsurfing-ek posible egin dituenak.Nola funtzionatzen duen? Bada couch-

surfing-ek aukera ematen dizu zu etxean har-tzeko prest daudenekin edo zure etxera etorrinahi dutenekin harremanetan jartzeko. Mu-sutruk denez, jendeak ezin du zutaz aprobe-txatu edo inongo irabazirik atera, beraz, jendedesberdina eta kultura desberdinak ezagu-tzea gustatzen zaion jendea bakarrik topatzenda, jende oso abegitsua, irekia eta dibertiga-rria. Hauekin harremanetan jarri eta datakzehaztu besterik ez da egin behar merke-mer-ke bidaiatzeko. Bidaiaren datak zehaztu, 234herrialdetako bat aukeratu, bilaketa egin etamezuak bidali besterik ez!

Adin guztietako jendeak har dezake parte,18 urtetik gora. Gazte asko daude, bainagehien 40-50 urte ingurukoek bidaiatzendute; familia osoarekin ere bidaiatu daitekeeta hori errazten duten foroak ere badaude;eguna elkarrekin pasatzeko gera zaitezke ber-tako batekin, gida pertsonala eta laguna izan-go dituzu eta gauean hotelean lo egin dezake-zu; etxean jendea har dezakezu eta haiek eza-gutu eta inguruak erakuts ditzakezu...

Nik udan hiru pertsona hartu nituen etxeaneta Aste Santuan egin nuen nire lehenengo bi-daia, lagun baten konpainian, jendearen etxe-etan lo eginez. Etxean bi errusiar eta austra-liar bat hartu nituen. 4 egunetan harreman es-tua egin genuen, ederki konpondu ginen gureartean eta ingelesa praktikatzeko ere balioizan zidan. Bidaia, bestalde, paregabea izanzen. Tunisia bertako jendearekin ezagutzeaizugarria izan zen. Hiru etxe desberdinetanlotan, jende piloa ezagutu genuen, haien kul-turaz asko ikasi genuen eta momentu bikai-nak bizi izan genituen. Egin dudan bidaiarikonena izan zen dudarik gabe!

Animatu eta ez galdu aukera!

Adarretatik helduta Ekain Zubizarreta. Ikaslea

Couchsurfing-ek aukeraematen dizu zu etxeanhartzeko prest daudenekinedo zure etxera etorri nahidutenekin harremanetanjartzeko. Musutruk denez,jendeak ezin du zutazaprobetxatu edo inongoirabazirik atera, beraz, jendedesberdina eta kulturadesberdinak ezagutzeagustatzen zaion jendeabakarrik topatzen da, jendeoso abegitsua, irekia etadibertigarria.

Udaleku itxiak: hitzakdioen bezala, bertaradoazen haurrek ez

dute bisitarik jasoko eta begi-raleen ardurapean egongodira egonaldiak irauten duenbitartean. Egunerokotasune-tik alde egin eta naturarekin-harremanetan, lagun eta bi-zipen berriekin itzuliko diraetxera haur eta gaztetxoak.Ez dirudi, hasiera batean,behinik behin, ulertzekokontzeptu zaila.

Gauzak ez omen dira, or-dea, edo txuri edo beltz, etahemen ere grisen paleta han-dia izan. Kontua da, uda ho-netan bertan istiluak edo se-sioak izan dituztela Txurru-kako aterpetxean: MundukoTxapelketaren baitako Es-painia eta Holandaren artekofutbol partida ikus zezaketengaldetu zuen, itxura denez,udalekuetako gaztetxo taldebatek. Ezezkoa eman zietenbegiraleek eta jolasean segizuten gaztetxoek. Erantzunhorixe bera esperoko nuenneronek ere. Telebistarik ereizaten ote dute, bada, orain?

Udalekuak bukatuta, or-dea, kexa sartu zuten gazte-txo horien gurasoek, Espai-niarekiko gorrotoa sustatzenari zirela argudiatuta. Txun-dituta eta sinistuezinik hartuzuten berria begiraleek etaarduradunek –baita nik neukere–. Gipuzkoako Diputazio-ak berak ere esku hartu beharizan du.

Ikaragarria! Tremendoa!

Nire honetanLore Berasaluze

Ikaragarria,tremendoa

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 19

Page 20: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

publizitAteA

2 0 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 20

Page 21: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

iRitziA

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 2 1

Gaia emandaGazteen lokalak onerako al dira?

Gaztetxearen gaia pil-pilean, gazte lokalen alde on eta txarrak biak batera irakurgai.Hurrengorako iritzia zertaz eta nori eskatu bururatzen bazaizu, esaiguzu

Orioko gazteak lau pareten artean

Azken urteotan gure herrikohainbat eta hainbat gaztekoadrilek beren txokoa etaintimitate osoa izateko as-motan, lokala hartzea era-

baki dute. 15-16 urte bitarteko nerabeakdira gehienetan joera hori hartzen dute-nak; izan ere, garai horretan haur izatea-ri utzi eta gazte izatera pasatzen gara;txikiagoekin egoteko helduegi sentitzengara, baina zaharragoekin ibiltzekoumeegi. Hori horrela izanik, arazoa kon-pontzeko biderik errazena eta erosoena,lokal bat alokatzea izaten da. Aipatu be-rri dudan sentsazioa garbi ikusten duguguk gaztelekuan: 15-16 urte bitartekogazteak lekuz kanpo sentitzen diraAmetsan 10 urteko gaztetxoak bertaragerturatzen direnean; ondorioz, berentxokoa lortzeko asmotan, lokal bat alo-katzera animatzen dira.

Lagun-talde bakoitzak bere lokalaalokatzeak alde onak nahiz txarrak ditu,bai lokala alokatzen dutenentzat eta bai-ta besteontzat ere. Alde positiboak aipa-tzearren, batetik, lehen aipatu dudanbezala, gazteek lokala alokatuz, berenintimitatea lortzen dute, ez dute inor eu-rak kontrolatuko dituenik eta gusturasentitzen dira beren txokoan. Horrezgain, berena izanik, erantzukizunakhartzen dituzte: lokala garbitu egin be-har dute, ordaindu eta horrez gain zain-du egin behar dute. Beste aldetik, elka-rrekin denbora asko pasatzen dutenez,beren arteko konfiantza indartzen da,eta lehen ia konfiantzarik ez zuten per-tsonekin izugarrizko feelinga izaterairisten dira.

Baina dena ez da hain positiboa etakokalaren kontu honek ere baditu berealde negatiboak. Izan ere, lokala aloka-tzen duen koadrila ez da lokaletik askoateratzen normalean; bere egunerokoalau paretetara mugatzen du, batez ereneguan. Ez dira herriko beste koadrile-kin nahasten, eta ondorioz ez dute ha-rremanik gainontzekoekin; eta hori gu-rea bezalako herri txiki batean lastimada.

Horrez gain, oso pasibo bilakatu dai-tezke, eta eguneroko plana telebistaikustera edo PlayStationean jolasteramurriztu dezakete.

Hala ere, normalean, pare bat urtepasa ostean, lokala utzi egiten dute gaztehoriek; izan ere, lokala hartzera bultzatudituen arrazoi nagusia (lekuz kanposentitzearena) desagertu egin da; jada ezdira gaizki sentituko herriko tabernetanbeste herriko gazteekin batera.

Nolabait esateko, gertaera hori, lokalahartu eta pare bat urtetara uztearena,guztiz normala da, herriko koadrilagehienok egin baitugu horrelako zer-bait, denok noiz edo noiz egoera bereanegon baikara.

Hori horrela izanik, eta nahiz eta nigaztelekuko langilea izan, guztiz ulerga-rria iruditzen zait jarrera hau eta denokgure partetik jarri beharko genukeela-koan nago gazte horiek erosoago senti-tzeko gure herrian; eta baliteke horrelaberak lokala hartzeko beharrik ez senti-tzea.

Itziar Aiestaran, Ametsa gaztelekukolangileen izenean

Normalean, pare bat urtepasa ostean, lokala utziegiten dute gazte horiek;izan ere, lokala hartzerabultzatu dituen arrazoinagusia (lekuz kanposentitzearena) desagertuegin da; jada ez dira gaizkisentituko herrikotabernetan beste herrikogazteekin batera. Nolabaitesateko, gertaera hori,lokala hartu eta pare baturtetara uztearena, guztiznormala da, herrikokoadrila gehienok eginbaitugu horrelako zerbait,denok noiz edo noizegoera berean egonbaikara

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 21

Page 22: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

ezpAlAK

2 2 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

Hondartza lehen osoondo zegoen eta as-koz ere garbiagoa

zen, baina, orain, hondarrazikina dago eta ura ere ez dagarbia. Zikinkeria aparte ja-rrita, marea behera denean,orillerakforma arraro bathartzen du eta horregatikolatuak ez dira ondo leher-tzen. Nire ustez, hori kon-pontzeko irtenbiderik onena

atzean dagoenhondarra har-tzea eta aurreraeramatea da.

Zikinkerieta-ra bueltatuz, gar-

biketa gehiago egi-tea ez zen gaizki etorriko etahondarra aldatzea ere ez.

Udaran bisitari arrisku-tsuak etortzen dira, marmo-kak adibidez, karabela portu-galdarra, esaterako . Horisaihesteko modurik onena,Getarian dagoen bezala, sarebat jartzea litzateke; horiproposatzen dut, segurtasunhandiagoz bainatzeko.

ikasleak idazleAnder Larrañaga

Hondartza

Hondartzangarbiketa gehiagoegitea ez zen gaizkietorriko etahondarra aldatzeaere ez

Ordu eta erdiko saioa eskaini zuten bertsolari eta musikariek Buruhandienean . karkara

Arzamendi eta Imanol Ugar-te oñatiarrak, hori bai, bajubaju, hitzak argi eta garbi en-tzuteko moduan.

Egoitz Aizpuruak hartu zi-tuen patroi lanak, bertsola-riei gaiak jarriz, eta entzuleeilaguntzeko eskatuz: Volandovoy, No woman no cry, Ilunikarak, Lili Marleen, Blowingin the wind…

Bertso paperak ere izan zi-ren tartean: Ainhoa Agirrea-zaldegiren sorta bat, (publi-koari banatu eta dene k bateraabestutakoa) eta Iñaki Gu-rrutxagaren beste bat, oraindela sei bat urte LiteraturLehiaketarako idatzitakoOrioko txoko eta jendeari bu-ruzko bertso inpresionistak.

Musika eta bertsoakerritmorik galdu gabe

Larunbat gaua zenGoiko Kalen, euriagoitik behera… etaB u r u h a n d i e n e k o

denda zena leporaino beteta:Goiko Kaleko festak. Gaijar-tzaile bat, bi musikari, laubertsolari eta Hamaika Ber-tute. Hasiera hasieratik, gaijartzetik hasita, gitarra etabajua astitzen hasi ziren Unai

Orokorrean, entzuleak osogustura egon zirela iruditu zi-tzaidan. Batzuk parte hartzeaktiboago batean, bukaerakerrepikatuz, txaloak joaz; etabeste batzuk ez hainbeste,baina gustura aldi berean. Ezda erraza izaten horrelakoe-tan orekari eusten: parte har-tu nahi duen jendea animatubaina entzutera etorri denadeseroso sentitu gabe. Eta as-matu zuten.

Ordu eta erdi pasatxo iraunzuen saioak, ofizio ederrakentzun genituen eta saioak ezzuen inoiz erritmorik galdu.Gora gu ta gitarrak!

[ RIKARdO uZKuduN ]

KritikaBertsomusikatuakBertsolariak: uxue alberdi,ainhoa agirreazaldegi, BeñatGaztelumendi, iñaki Gurrutxaga.Musikariak: unai arzamendi,imanol ugarte. urriaren 11n, Goikokaleko festen baitan, aurkeztua.

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 22

Page 23: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

ezpAlAK

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 2 3

zer iruditzen zaizu Karkararen

diseinu berria?

57 erantzun jaso ditu galderak. %43ri egokiairuditu zaio, %47ri desegokia, %5eri bost axolazaio kontua eta %3k ez daki zer esan.

Hurrengo galDera

Etxebizitzen prezioa gehiagojaitsiko dela uste al duzu?

Erantzun ezazu www.karkara.com webguneaneta emaitza 287. karkaraN argitaratuko dugu.?

Valentzian oporretanZaharren Babes Lekuak antolatuta, Valentzian izan ziren herriko 32 lagun irailaren20tik 27ra, biak barne. Besteak beste, Albuferan, elxen, denian eta Gandian izan zireneta kultura irteerak ere egin zituzten Zientzien museora, Oceanograficera eta Sanjose Leizeetara. Argazkia, berriz, neptunoren omenezko eskulturaren aurrean aterazuten. ikaragarri gustura ibili omen ziren bidaian eta hurrengoa noiz iritsi zain daude.

iNKeStA››

zO RiONAK!››OSpAKizuNA››

Urteak joan, urteaketorri, hainbat etahainbat ekintza eta

jolas antolatzen ditu Zaha-rren Babes Lekuak, herrikoadinekoak ez daitezen asper-tu. Eskurtsio ugari egiten di-tuzte –hilean bat gutxienez,bai–eta urtean behin, astebe-te kanpoan pasatzen dute.

L auzpabost bat urte ere ba-dira, astero bingo saioak an-tolatzen dituztela. Txori txikibatek batzuetan garrantzirikgabeko liskarrak ere izatendituztela esan badigu ere–bingo ohiukatu izan omendute, txarteleko zenbaki guz-tiak kantatu gabe daudela–,primeran pasatzen dutearratsaldea.

Hitzaldiak ere antolatzendituzte, aste honetan bezala.Zorionak eta segi horrela!

BabesLekukoei

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 23

Page 24: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

2 4 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

Ez da jaiotzarik izan.

jAiOtAKOAK››

Maider Lopetegi Azkue etaOihan Lizaso Elgarresta,Orion, urriaren 7an.

ezKONdutAKOAK››

Joakin Arostegi Iturzaeta,Orion, urriaren 9an. 96 urte.Maria Makazaga Gozategi,Orion, urriaren 8an. 82 urte.Maria Lizaso Azpeitia,Orion, urriaren 7an. 94 urte.

HildAKOAK››

Meza Corazon Santotik eman zuten Font y Andreu gotzainak eta J. M. Astigarraga Orioko bikarioak . i.iTuraiN

bidez Oñatin. Munilla gotzai-na abuztuaren 15ean Oñatinizan da mendeurrena ospa-tzen. Zarautzen 1952an eginzuten. Urte hartan Zarautzenbat egin zuten elizkizun ho-rrek eta urtero egin ohi zutenjurabanderak, Orioko GoikoGainean egon ziren solda-duek egin ohi zutena. Biak ba-tera ezin zirela egin eta, urtehartan jurabandera Orionegin zuten. Egun hartan ger-tatu zen Orion bere historiaosoan herrian izan den mili-tarren elkarretaratzerik han-diena. Plazatik arrantzaleenkofradiaraino dena soldaduzbete zen, konpainia konpai-niaren atzetik.

Adoracion nocturnaOrion,aurrena, 1956an egin zen,urriaren 20tik 21erako gaue-an. Ospakizun handia izan

Adoracion nocturna

Gaur egun larunba-tean gaupasa egitenduenak tabernaztaberna egin ohi du.

Garai batean, elizak gizarteanzuen indarra askozaz handia-goa zenean ere egiten zirengaupasak, baina elizan, otoi-tzean. Hilean behin egitenzen, larunbatez, gau osokoelizkizuna. Zahar eta gazte,gaupasa egiten zuten elizan,ordubeteko saiotan txandakaerrezatuz goiza iritsi arte.Goizeko zazpietan mezare-kin bukatzen zen. Adoracionnocturnaesaten zitzaion.

Aurten bete dira 100 urteEuskal Herrian lehenengoakegin zirenetik, 1910ean, adi-

zen, Gipuzkoako agintarieklesiastiko, politiko eta mili-tarrak izan ziren Orioko pla-zan. Bertan aldare bat zegoenjarrita, eta herriko balkoiakgurutzez apainduta. Egunhartan herritarrek egun oso-ko baraualdia egin zuten, ezinizan zuten ezer jan ez edan.Horretan salbuespen izan zi-ren tipleak, gaueko ekitaldikokantuei ahotsa jarri beharzieten haur eta gaztetxoak.Haiek baimena izan zuten,gotzainak sinatua, kafesneahartzeko, gaueko laurak alde-ra egin zuten kantu saiora iri-tsi ahal izateko. Ondo gogora-tzen da horretaz egun hartan10 urte zituen Jose ManuelArrillaga. Horrelaxe ziren or-duan gauzak.

[ IñAKI ITuRAIN ]

Oroimenarenkutxa

Ana Belen

G. de Txabarri

Iribar

andrea

2010ko urriaren3an hil zen,

51 urte zituela.

Familiak esker onaagertu nahi dieegun hauetanondoan lagun izandiren guztiei.Bihotz-bihotzez,eskerrik asko.

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 24

Page 25: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

HeRRitARRA

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 2 5

“Gutxi ekoiztu arren, gazta naturalaeta mimatua egin nahi dugu”Patricia BalerdiGaztagilea

tzen dizkigu. Oso zaila da guztien gustuaegitea, baina jendeak gazta gaztea eska-tzen digu gehienetan. Non saltzen duzue zuen gazta?

Orion eta inguruan baino gehiago, Tolo-saldean edo Donostialdean. Ahoz ahokoformula erabiltzen dugu salmentarako,lagun eta ezagunen artean zabaltzen di-tugu gaztak. Aurten 1.500 kilo gazta egindugu, 1.200 gazta inguru. Gure asmoa da2.000ra iristea. Aian gaztagile gehiagodira eta, jendea gazta batera ohitzen de-nean, zaila izaten da aldatzea.Artzaintza asko aldatu al da?

Badira mendira ardiekin joan, txabolanbizi eta gazta egiten dutenak garai bate-ko erara, baina gauzak aldatu dira eta gumodu berrian hasi gara. Hala ere, gureasmoa da ahalik eta gastu gutxienekineta antzinako artzainen erara gertura-tuz, ekoizpen txikia egin arren, gazta na-turala eta mimatua egitea. Ekoizpen

handia egiten dutenekin lehiatzea zailada eta ez dugu horretan sartu nahi.Orain, askok, Gabonetako prezioa apro-betxatzeko asko aurreratu arren, gukbelardi onak ditugu eta udaberriko bela-rra aprobetxatu nahi dugu. Modu ekolo-gikoan ari direnak ere horrela aritzendira eta sariak jaso dituzte.Aurrerantzean zein asmo duzue?

Pixkanaka hobera egitea eta, horretara-ko, besteak beste, atzetik datozen ardiakuzten ari gara hobeak etorriko direlako-an. Ardi kopurua ere jaitsi nahi dugu:gazta kopuru berdina ekoitzi baina ardigutxiagorekin. Lagun batek dio pentsatubehar dela handi eta gero egin txiki. Nahiduguna da ardiek ematen duten lana etagure eguneroko bizimodua orekatzea.Atzerapausoa dirudien arren, nahiagodugu txikiagora joatea, gauzak ondo etamimoz egitea.

karkara

orioko Longa baserrian hasi ziren gazta egiten Patricia eta beremutil lagun igor eta, kukuarriren magalean egonda, mendiarenizena eman zioten gaztari ere. Baina han lursail txikia zutenez,aiako lurretara aldatu ziren gero; han dute gaztandegia egun

iRAti AGiRReAzAldeGi

Donostiarra da Patricia Balerdi, bainaardi eta gaztaren usainean Orio aldera,Longa baserrira, etorria. Orain Aian,Etxaben, bizi da mutil lagun Igorrekineta Intza alabarekin. Ukuilua dute etxealboan eta baita gaztandegia ere. Nolatan hasi zinen gaztagintzan?

Mutilaren gurasoek baserria zuten eta,hasieran, oilo batzuk eta ahuntzak jarrigenituen. Ardiekin hasi ginela badira 15urte pasa. Lesakatik artalde txiki batekarri genuen; sasardiak ziren gehienak.Gero, orain dela 10 urte-edo, Igor Ar-tzain Eskolan ibili zen. Ondoren, kontuhonekin aurrera egitea erabaki genueneta orain 300 ardi inguru dauzkagu.

Hutsetik hasi behar izan ginen, artal-dea sortu, ukuilua egin… eta gaztande-giarekin pixkanaka ari gara. Honetatik

bizitzeko apustu gogorra egin behar daeta oso arriskutsua da. Ezagutzen dugugaztagile bat hozkailuan arazoak izaneta 4.000 kilo bota behar izan zituena.Orioko gaztagile bakarrak zarete?

Gure asmoa zen ukuilua Orion jartzea.Donejakue bidea pasatzen da eta gaztasaltzeko puntu egokiagoa izan zitekeen.Gainera, etxea genuen eta erosoagoazen, baina Aian lursail handiagoak geni-tuen eta badira hiru urte Aian gaudela.Nolako gazta egiten duzue?

Ardi latxak ditugu eta Idiazabalgo gaztaegiteko jarraitzen diren pausoak segi-tzen ditugu. Gazta egiten ikasteko, Aran-tzazuko Artzain Eskolan egin nuen ikas-taro bat. Ekoizpen txikia egiten dugu etagure nahia da artzain gazta egitea etanoizbait, ahal izanez gero, ekologikoa;baina horrek lursail handiagoak eska-

“Longa baserrian hasi gineneta gure asmoa zen ukuiluaOrion jartzea; baina Aianlursail handiagoak genituenezbadira hiru urte Aian gaudela”

“Orion baino tolosaldean edodonostialdean saltzen dugu.Aian gaztagile gehiago dira etajendea gazta batera ohitzendenean zaila da aldatzea”

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 25

Page 26: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

zeRbitzuAK

2 6 K A R K A R A 2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a

URRIA15ean, Azaldegi.16an eta 17an, Lasa.18tik 22ra, Lasa.23an eta 24an, Iriarte.25ean, Etxeberria.27an, Mutiozabal.28an, Zulaika.29an, Iriarte.30ean eta 31n, Larrañaga.1ean, Mutiozabal.2an, Etxeberria.3an, Zulaika.4an, Iriarte.5ean, Larrañaga.6an eta 7an, Azaldegi.

Azaldegi: Urdaneta kalea, 8.

943 13 31 83 Zarautz

Etxeberria: Gipuzkoa kalea,17.

943 83 23 98 Zarautz

Mutiozabal: Kale nagusia, 12.

943 83 29 70 Zarautz

Larrañaga: S. Frantzisko, 16.

943 13 38 14 Zarautz

Lasa: Herriko plaza.

943 83 09 36 Orio

G. Artiñano: Zigordia kalea, 17.

943 13 40 19 Zarautz

Iriarte: Zinkunegi, Pilartxo

enea. 943 13 29 83 Zarautz

Zulaika: Bizkaia kalea, 41

943 13 39 94 Zarautz

EGUNA ITSASGORA ITSASBEHERA ILARGIA15 09:38 eta 22:33 03:37 eta 16:3016 11:13 eta_____ 04:14 eta 18:2317 01:02 eta 13:37 06:40 eta 20:1318 02:39 eta 14:55 08:33 eta 21:0619 03:36 eta 15:44 09:20 eta 21:5120 04:10 eta 16:16 09:50 eta 22:2221 04:37 eta 16:43 10:14 eta 22:4922 05:00 eta 17:08 11:06eta 23:1423 05:23 eta 17:33 11:29 eta 23:3924 05:46 eta 18:00 11:53 eta _____25 06:12 eta 18:29 00:06 eta 12:2026 06:40 eta 19:00 00:35 eta 12:5027 07:11 eta 19:36 01:06 eta 13:2328 07:46 eta 20:16 01:42 eta 14:0029 08:27eta 21:05 02:22 eta 14:45

lANeGuNetAN

DONOSTIA-ZARAUTZDonostia 6:55 7:40 8:10 8:40 9:10 9:40 10:40 11:40 12:10 12:40 13:10 13:40 14:10 14:40 15:10 15:40 16:40 17:40 18:10 18:40 19:10 19:40 20:15 21:00 22:15

Orio 7:25 8:15 8:45 9:15 9:45 10:15 11:15 12:15 12:45 13:15 13:45 14:15 14:45 15:15 15:45 16:15 17:15 18:15 18:45 19:15 19:45 20:15 20:50 21:35 22:50

Zarautz 7:35 8:25 8:55 9:25 10:25 11:25 12:25 12:55 13:25 13:55 14:25 14:55 15:25 16:25 17:25 18:25 19:25 19:55 20:25 21:00 21:45 23:05

ZARAUTZ-DONOSTIAZarautz 6:45 7:15 7:45 8:15 8:45 9:20 9:45 10:45 11:45 12:45 13:20 13:45 14:20 14:45 15:20 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:15

Orio 6:55 7:25 7:55 8:25 8:55 9:30 9:55 10:30 10:55 11:55 12:55 13:30 13:55 14:30 14:55 15:30 15:55 16:30 16:55 17:55 18:55 19:30 19:55 20:55 21:25

Donostia 7:30 8:00 8:30 9:00 9:30 10:10 10:30 11:10 11:30 12:30 13:30 14:10 14:30 15:10 15:30 16:10 16:30 17:10 17:30 18:30 19:30 20:15 20:30 21:30 22:00

Lanegunetan, grisez dauden orduetako autobusak pasatzen dira Urbiletik.

AStebuRuetAN

DONOSTIA-ZARAUTZDonostia 8:00 9:00 10:00 11:00 12:00 13:00 14:00 15:00 16:00 17:00 18:00 19:00 20:00 21:00 22:00 22:30

Orio 8:35 9:35 10:35 11:35 12:35 13:35 14:35 15:35 16:35 17:35 18:35 19:35 20:35 21:35 22:35 23:05

Zarautz 8:45 8:45 9:45 10:45 12:45 13:45 14:45 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:45 22:45 23:15

ZARAUTZ-DONOSTIAZarautz 6:45 7:45 8:45 9:45 10:45 11:45 12:45 13:45 14:45 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:45

Orio 6:55 7:55 8:55 9:55 10:55 11:55 12:55 13:55 14:55 15:55 16:55 17:55 18:55 19:55 20:55 21:55

Donostia 7:30 8:40 9:40 10:40 11:40 12:40 13:40 14:40 15:40 16:40 17:40 18:40 19:40 20:40 21:40 22:40

Asteburuetan, autobus guztiak pasatzen dira Urbiletik. Grisez dauden orduak larunbatetako (lanegunak) zerbitzuei bakarrik dagozkie.

Aia eta Orio arteko autobus zerbitzua Landabusek darama. Zerbitzuei buruzko informazioa lortzeko zenbait bide daude: www.landabus.com , Tf. 943 240114 sms-a 5280 zenbakira

AutObuS ORduteGiAK››

itSASOA››

zAiNtzAKO bOtiKAK››

DONOSTIA-ZARAUTZDonostia 5:47 6:17 6:47 7:17 7:47 8:17 8:47 9:47 10:47 11:47 12:17 12:47 13:17 13:47 14:17 14:47 15:17 15:47 16:17 16:47 17:17 17:47 18:17 18:47 19:17 19:47 20:47 21:47

Aia-Orio 6:11 6:41 7:11 7:41 8:11 8:41 9:11 10:11 11:11 12:11 12:41 13:11 13:41 14:11 14:41 15:11 15:41 16:11 16:41 17:11 17:41 18:11 18:41 19:11 19:41 20:11 21:11 22:11

Zarautz 6:19 6:50 7:20 7:50 8:20 8:50 9:20 10:20 11:20 12:20 12:50 13:20 13:50 14:20 14:50 15:20 15:50 16:20 16:50 17:20 17:50 18:20 18:50 19:20 19:50 20:20 21:20 22:20

ZARAUTZ-DONOSTIAZarautz 6:08 6:38 7:08 7:38 8:08 8:38 9:08 10:08 11:08 12:08 12:38 13:08 13:38 14:08 14:38 15:08 15:38 16:08 16:38 17:0817:38 18:08 18:38 19:08 19:38 20:09 21:09 22:09 22:38

Aia-Orio 6:15 6:45 7:15 7:45 8:15 8:45 9:15 10:15 11:15 12:15 12:4513:15 13:45 14:15 14:45 15:15 15:45 16:15 16:41 17:15 17:45 18:15 18:45 19:15 19:45 20:15 21:15 22:15 22:45

Donostia 6:39 6:50 7:20 7:50 8:20 8:50 9:20 10:20 11:20 12:20 12:50 13:20 13:50 14:20 14:50 15:20 15:50 16:20 16:50 17:20 17:50 18:20 18:50 19:20 19:50 20:20 21:20 22:20

Gipuzkoan garraiatzeko begira: www.mugitu.com. Grisez dauden orduetan trenak daude asteburuetan.

tReN ORduteGiAK››

Iragarkietarako txokoa. iragarri nahi duzun hori telefonoz (943 83 15 27) zein e-postaz bidali dezakezu: [email protected] asko, gainera, doako zerbitzua baita gurea.

xoa da eta ganbara ederraere badu. Tf: 639 20 27 64.

GaldutakoakBelarritako biribilak gal-du nituen irailaren 25ean,Arkaitz tabernaren pare-an. Oso maiteak ditut etaaurkitu dituenak dei deza-la mesedez 600 71 92 51ra.Sakelako telefono batagertu zen Orioko kulturetxean duela hilabete. Ja-beak bertan jaso dezake.

Lan eskaintzakBatxilergoko ikaslea LHeta DBHko lehen ziklokoikasleei klase pratikula-rrak emateko eskaintzenda. Interesatuek deitu600390238ra (Goiuri). Tf: 608 16 49 71 (Amaia)Ingeniari teknikoak haur

eta gaztetxoentzat klasepartikularrak eskaintzenditu. Tf: 608 16 49 71 (Amaia).Pertsona euskalduna etaarduratsua behar da De-bagoieneko enpresa bate-an kudeatzaile aritzeko.Ordutegi malgua; etxetikegin daiteke planifikaziolana; kilometrajea ordain-tzen da. CV-a [email protected] bidali.Orion bizi den emakumemarokoarrak lan eginnahiko luke etxeak edo lo-kalak garbitzen, edade-tuak zaintzen edo jatetxeedo taberna bateko sukal-dean laguntzaile moduan.Garbiketa lanetan eskar-mentua badu. Tf: 667 91 53 98.

AlokairuaPisukide bila nabil, Orio-ko Abeslari kaleko etxebatean bizitzeko. Tf: 691 31 22 40 (Jon).Etxebizitza berria aloka-tzeko, Armendigain kale-an, Aian. Hiru logela, bi bai-nugela, garajea eta jangeladitu. Tf: 629 68 04 10.Orion alokatzeko pisubila nabil, urte osorako.676 28 25 88 edo, lan or-duetan, 943 83 15 18.

salgaiGaraje bikoitza salgaiErribera kalean. 38 metrokoadro. 63.000 euro. Tf:636 38 66 63 / 607 58 08 41 .Duplexa salgai Arrantza-le kalean. Tf: 670 90 04 23.Etxea salgai Eusko Gudarin. Handia eta go-

AzOKA››

[ ]

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 26

Page 27: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

2 0 1 0 E k o u r r i a r E N 1 5 a K A R K A R A 2 7

Eskulan eskolak ematen ditu Mertxe Bengoetxeak eta baita ikasleen lanakurtean behin ikusgai jarri ere. Bere artelanak, ordea, ez ditu inoizjendaurrean erakutsi. orain, ordea, urriaren 8tik 29ra bitarteanBengoetxearen zeramikak eta oleoan zein akrilikoan egindako koadroak,guztira 40 lan inguru, ikusgai izango dira 10:00etatik 13:00etara eta16:30etik 20:00etara kultur etxean.

Bengoetxearen arte lanak

OrioMusikaUrriaren 21ean, Oteizarenjaiotzaren urteurrena ospa-tzeko Oskarbi taldearen kon-tzertua. Oteizaren eta Gandia-garen poemetan oinarrituta-ko kantez gain berenerrepertorioa ere eskainikodute. 19:00etan, kultur etxean.Urriaren 21ean, Citizen Kanetalde oriotarraren kontzertuaBartzelonako Destino Finaltaldearekin. 21:00etan, Za-rauzko Putzuzulo gaztetxean.

IkastaroakUrriaren 26tik ekaina arte,sendatze holistikoari buruzkoikastaroa. Prezioa: saioko 15euro. 19:00etatik 21:00etara,asteartero, Mandalararen lo-kalean –Iturbide, 7–. Izenaemateko: kultur etxean edo e-

posta honetan:[email protected] arte, haurrentzakoeta helduentzako margo ikas-taroa. Irakaslea: Marijose Ipa-rragirre. 16:45etik 18:00etara,haurrak; 18:00etatik 19:15era,helduak; biak Ibaiondo kale-ko lokalean.Eskulanan ikastaroak Ostar-girekin: jantzigintza, patch-work, errematea, margoa,gantxilloa eta bolilloak. Egu-nero, astelehenetik ostiralera,09:30etik 11:30era, 15:00etatik17:00etara eta 17:00etatik19:00etara, kultur etxeko be-heko solairuan.

KirolaSaskibaloian, urriaren 22an,3. mailako Gipuzkoako kategorian: Alustiza Autobu-sak/Orio-DKS, 20:15ean, Kare-la kiroldegian; urriaren 24an,errendimenduko kadete nes-

man. Etxeluzeko gaztetxean10:00etan.

IrteeraUrriaren 16an, Orioko HerriIkastolak antolatuta, perretxi-kuetara irteera. 08:30ean,ikastola aurrean.

BestelakoakUrriaren 29an, euskal preso-ak Euskal Herriratzearen al-deko elkarretaratze isila.20:00etan, herriko plazan.

AiaPodologoaAzaroaren 13an. Ordua har-tzeko udaletxean eman be-har da izena.Tf: 943 13 11 44.

silo-bolen bilketaAzaroaren 9an. Zerbitzua-ren inguruko informazioa ja-sotzeko Urkomera deitu. Tele-fono zenbakia: 943 81 65 00.Bestela, Igorrekin, zerbitzua-ren arduradunarekin, hitzegin: 660 04 97 51.

ken kategorian: Orioko Ikasto-la ZKE- Eskoriatza K.E,11:00etan, Karelan.Futbolean, urriaren 16an eta17an, preferentean: Antzuola-Orio; Jubenilen lehenengo ka-tegorian: Lengokoak-Orio; Ka-deteen lehenengo kategorian:Urola-Orio; Infantilen ohorez-ko kategorian: Orio-Real So-ciedad; Emakumezkoen ju-benil kategorian: Intxaurdi-Orio.

Traste zaharrakUrriaren 27an, altzari zaha-rrak jasoko dituzte. Bezperanutzi behar dira edukiontzienalboan.

GaztetxeaUrriaren 16an, auzolana gaz-tetxean. Etxeluze txukuntze-ko eta konpontzeko arropa zi-kinarekin joan eta lanerakoerremintarik izanez gero era-

AGeNdA››

KONTRAPORTAdA:

MARIxABEL ETxEBERRIA

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 27

Page 28: 05 08 11 25 - karkara.tok-md.com · Herrian barrena ibiliko dira zalgurdiak datorren urriaren 17an .JuaN raMoN GoiBuru hala nahi dutenek, 19:00ak arte. Bisitari bereziak izango ditugu

285:Karkara bikoitia 13/10/10 13:40 Página 28