HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press...

23
Urte askoan Salatxo! KARKARA 143 155 Orioko eta Aiako aldizkaria 2003/11/28 HERRIKO KONTUAK: ORIO AZTERGAI IRITZIA: IÑIGO FERNANDEZ / AIA: INAXIO MARI ZULOAGA Urte askoan Salatxo!

Transcript of HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press...

Page 1: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

Urte askoanSalatxo!

KARKARA143155

Orio

ko et

a Aia

ko al

dizk

aria

2003

/11/28

HERRIKO KONTUAK: ORIO AZTERGAIIRITZIA: IÑIGO FERNANDEZ / AIA: INAXIO MARI ZULOAGA

Urte askoanSalatxo!

Page 2: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,
Page 3: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

2003ko azaroaren 28 u KARKARA 3

HASI BERTSOTANKARKARAOrioko eta Aiako aldizkaria

Kultur Etxea20810 ORIO

943 83 15 [email protected]

LEGE GORDAILUA SS 346/90

ISSN 1132-1105

TIRADA 2.790 ale

EDITOREA KARKARA TALDEA kultur elkartea

ZUZENDARIA Ana G. de Txabarri

ERREDAKZIO BURUAPat Cowie

ERREDAKZIO TALDEA Jon Agirresarobe, ArantxaArrillaga, Olatz Elustondo,Zigor Etxaniz, Miren Etxeberria, Jakes Goikoetxea,Ana Iturain, Iñaki Iturain,Jaione Manterola, EneritzOdriozola, Ainara Peña, Rikardo Uzkuduneta Jabier Zabaleta

AIAKO ERREDAKZIOA Eli Lasaeta Nerea Zuloaga

PUBLIZITATEA Jaione Manterola

TESTUEN ZUZENKETA Miren Etxeberriaeta Jabier Zabaleta

ALE HONETAKO LAGUNTZAILEAKIñaki Gurrutxaga, Iñigo Fernandez eta Jose M. G. de Txabarri

ARGAZKIEN DIGITALIZAZIOAAna G. de Txabarri

DISEINUA

AZALARENA Goio Arana

BARRUKOA RENA Jabier Zabaletaeta Eva García

PUBLIZITATEARENA A. G. de Txabarri

BANATZAILEAKIdoia San Sebastian (Orion)Rosa Alkain (Aian)

INPRIMATEGIAGertu Koop. E. (Oñati)

____________

KARKARAK ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen edotairitzien erantzukizunik.

KARKARAn argitaratutakoa berremandaiteke, osorik edo zatika, baldin etaiturria aipatzen bada.

IRAGARKIA ALERO JARRITA

Modulu bat ...................................... 9,50 eBi modulu ...................................... 19,00 eHiru modulu .................................. 28,50 eLau modulu ................................... 38,00 eSei modulu .................................... 57,00 eZortzi modulu ............................... 76,00 eOrrialde erdia ................................. 95,00 eOrrialde osoa ............................... 160,00 e

IRAGARKIA BEHIN JARRITA

Modulu bat ................................... 12,50 eBi modulu ...................................... 25,00 eHiru modulu .................................. 37,50 eLau modulu ................................... 50,00 eSei modulu .................................... 75,00 eZortzi modulu ............................. 100,00 eOrrialde erdia ............................... 125,00 eOrrialde osoa ............................... 220,00 e

Iragarkia hamabostero edo hilero jartzen dutenei (bi aletik behin) % 10eko deskontua egingo zaie.Publizitatea kontratatzeko, hitz egin Jaione Manterolarekin (Karkaran, 649 343021 edo 943 83 40 49)

Orioko Udalakdiruz lagundutako aldizkaria

Aiako Udalakdiruz lagundutako aldizkaria

Eusko Jaurlaritzakdiruz lagundutako aldizkaria

Gipuzkoako Foru Diputazioakdiruz lagundutako aldizkaria

PUBLIZITATE PREZIOAK

IÑAKI GURRUTXAGA

BERTSO JARRIAKIrakeko soldadu amerikarrei

1Arma bat hartu eskuetan dabesteen herrian agintzen,euren bandera zerbitzen;soldadu baten hilotzak ez nauia batere hunkitzen, ez naiz hasiko kontzientzianlasaigarriak ipintzen,aspaldi ohartu nintzen,ez nau minduko euren odolakorain ere ez banau mintzen,beraien tiro bakoitzarekinherri bat ari da hiltzen.

2Cetme eta F16ak,tanke handien indarrak,hango suak, hango garrak,asketik oso gutxi daukateamerikarren izarrak,isiltzen ditut kontzientzianari zaizkidan marmarrak,kendu ditzadan makarraketa ikusi zer kristo diren soldadu amerikarrak,asko gehiago hunkitzen gaituirakiarren negarrak.

3Hala ere ez naiz jardungo betimalenkoniaz kantuan,ibili nadin tentuan,beti ezin da haiekin jardunalferrikako kontuan,soldadu dira, soldadu guztizzeru eta firmamentuaneta euren talentuan,guztiek jakin behar luketeeta eduki kontuanheriotzea presente delaberaien lan kontratuan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerdian kantatutako bertsoak. Gaia: Kontzientzia kargak dituzu, Iraken soldadu amerikar edo ingelesak hiltzen dituztela jakitean batere penarik sentitzen ez duzulako.

Page 4: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

4 u KARKARA 2003ko azaroaren 28

GUTUNAKTorturarik ez

Euskal Herrian, zoritxarrez, gezu-rra badirudi ere, XXI. mendean,oraindik, euskal herritar bat atxilotueta 5 eguneko inkomunikazioa jasaneta gero, honelakoak gertatzen dira:

“Denbora guztian hormara begiraegoteko esaten zidan. Arropa kentzerabehartu ninduen eta azpiko arropaerakusteko esan zidan: «Ez al dizulotsa ematen horrelako kulero zikinakeramatea?» esaten zidan bitartean. «Aze ipurdia daukazun!!» Arropa kendueta gero, hormari begira jartzeko, han-kak zabaltzeko, burua makurtzeko,buelta emanda jartzeko agindu zidan.Orduan, hurbildu egin zen eta beha-tzak zuloaren barruan sartu zizkidaneta ea gustatzen zitzaidan galdetu. Nikezetz esaten nion behin eta berriro,baina bultza egin zidan, lurretik altxa,ohean etzanarazi eta berriro zuloanbehatzak sartuz ea barrurago nahinuen galdetzen zidan, eta nik berriroezetz. Bortxatzeko asmoz zetorrelaikusita, oihuka hasi nintzen laguntzaeske eta berehala gogor kolpeka hasizitzaidan…”

Testigantza anonimo bat besterik ezda. Milatik gora euskal herritar izandira (eta izaten jarraitzen dute) Fran-tzia eta Espainiako polizien eskuhorrelakoak eta latzagoak pasatakoak.

Zerbait egiten al duzu horrelakorikgehiago gerta ez dadin?

San Nikolas jaietan ere, preso etaiheslariak gogoan! Festetan denok txu-pinazora!

Euskal presoak etxera!ORIOKO ETXERAT

gutunetarako

OHARRAK

Argitaratu nahi diren gutunakKARKARAren helbidera bidal dai-tezke edo gure lokalean eskuzentregatu (kultur etxean). Postaelektronikoz ere bidal daitezkehonako helbidera:

[email protected]

KARKARAK ez du argitaratukoizenik gabe datorren gutunik.Egileak hala nahi badu, ezizenare-kin argitaratuko dugu; baina, beti,guk egilea nor den jakinda.

KARKARAk bere egiten du eskuti-tzak laburtzeko eskubidea.

LehiaketaGaztetxulo aldizkariak lehiaketa

berezia antolatu du 14 eta 30 urtebitarteko herritarrentzat. XelebrePress izeneko lehiaketarako argazkibat egitea eskatzen dute —edo eginaduzun bat erabili—, edo albiste batidatzi behar da, asmatutakoa edobenetakoa: barrea sortzea da kontua bikasuetan. Sari asko dute banatzeko etasaritutako lanak 2004ko martxokoGaztetxulon argitaratuko dira.

Gehiago jakin nahi izanez gero,943 45 51 38 edo 943 45 84 08 telefo-noetara deitu Aitziber Iartza edoAnder Usabiagarekin hitz egiteko.

BARREZALEA

ZUZENKETA

KARKARA aldizkariaren 154. alean akatsbat baino gehiago azaldu zen, bainageure buruari barkatu ezin diogunazuzendu nahiko genuke. Zorionetan‘Orbañanosen ezkontza’ aipatu genuen.Errieta egin digute, arrazoiz, horrela jar-tzeagatik, garbi baitago Orbañanos ezzela bakarrik ezkondu. Ainhoa Mantero-la Lertxundirekin ezkondu zen. Barkatu,Ainhoa.

HERRITARREN KEXAK

Narras hutsak gara;ez dago erremediorik

Bikamiotako errotondan hilabe-tea baino gehiago daramala paperaerreziklatzeko ontziak horrela bota-ta kontatu digu inguruan bizi denherritar batek. Hori zuzentzeanoren ardura den galdetu du.

Page 5: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

2003ko azaroaren 28 u KARKARA 5

IÑAKI ZINKUNEGI30 urte

Arazo hau astakeria daerasotua emakumea, haurraedo edozein izanda ere. Ko-munikabideek bere partetikjarri behar dute jendeak gaihau ezagutzeko eta ez isilikpasatzeko. Ematen du per-tsona guztiak ez garela ber-dinak justiziaren aurrean etaezta orokorrean jendearenbegietara ere. Desberdinta-sun handiak ikusten dira: zei-nek esan edo nola esan. Era-sotzaileek ez dute behar adi-na zigor jasotzen eta kale-an daude segituan.

IOANA MURGIONDO33 urte

Gaur egun asko entzutenda gai honen berri, baina be-tidanik egongo zen. Nik us-te dut egiten dena bainogehiago egin litekeela. As-kotan entzuten da azkar as-katzen dituztela, behar adi-na zigor ez dutela jasotzenerasotzaileek. Nire semeak-eta oraindik txiki samarrakdirela iruditzen zait horre-taz kezkatzeko. Azaroaren25eko eguna ongi dago bai-no nahiago nuke halako egu-nen beharrik gehiago egon-go ez balitz.

JUAN URKIZU64 urte

Uste dut gehiago lagun-du beharko litzatekeela: el-kar hartu eta ahal den gehienegin behintzat. Gero etagehiagotan entzuten dirahalako kontuak. Dena den,lehengo arazoa ere izangozen hau. Orain bat-bateanez da atera; lehen isilik pa-satzen ziren horrelakoak.Erasotzaileek ez dut uste be-har adina zigor jasotzen du-tenik. Haurrek piska batkoskortzen direnean jakinbeharreko gaiak direla hauekuste dut.

LARRAITZ LAZKANO29 urte

Behar duten harrera ezzaie ematen tratu txarrak ja-satzen dituzten emakume-ei; oraindik emakumea bi-garren mailan dago. Jasodut Udalak bidali duen es-kutitza eta ongi iruditu zait,baino uste dut gehiago kon-prometitu eta laguntzagehiago eman beharko lu-keela. Iruditzen zait haurratxikia denetik hasi behar de-la gai hauen inguruan kon-tzientziatzen eta eguneroizan beharko lukeela in-darkeriaren kontrako egu-na.

Zer diozu emakumeen aurkako indarkeriari buruz?

HERRIAN GALDEZKA

RAMIROerreportaje digitalak

943 83 10 48

Page 6: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

6 u KARKARA 2003ko azaroaren 28

ORIOKO ALDE ZAHARRA ere bisitatu zuten Madrildik etorritako Giza Ekologiako ikasleek.

Herria aztergai n Gizakiak Orion eragin dituen aldaketak aztertzen

Madrilen Giza Ekologiaikasten duten 43 gazte,Juan Pedro Ruiz Sanzirakasle katedradunare-kin etorri ziren inguruhauek ezagutzera.

PAGOETAKO AMEZKE-TALARDI BASERRIANhartu zuten ostatu azaroaren13an eta parkeko zuhaitz au-toktonoak aztertu zituzten.Aiara ere igo ziren idi demakikustera eta Ruiz Sanzek ze-ra esan zigun: Gustatu zait. Ze-zenketekin ez du zerikusirik; ki-rol honek animaliak lanerakoerabili direla adierazten baitu.

Oriora etorri ziren azaro-aren 15ean arratsaldez eta,Herrio natur taldekoekin ba-tera, gizakiak paisaian era-gin dituen aldaketak aztertuzituzten: orain arteko aldake-tak, gaur egun gertatzen aridirenak eta gero ere gertatu-ko direnak.

Orioren historia ezagutu

zuten lehenago: noiz eta no-la sortu zen, orduko merka-taritzaren garrantzia, arran-tzarena… eta Goiko kalean etaeliza inguruetan ibili ziren.Ondoren, San Martin ermi-tara igo ziren, handik hon-dartza inguruak bere osota-sunean ikusteko. Bertan, bis-takoak diren egiturez gain, ba-

rrak, arrantza portua, eskoi-lera, futbol zelaia, kanpina…ere ikusi zituzten eta, gaine-ra, hondartza planaren etaarau subsidiarioen aurrera-penaren berri izan zuten. Be-herakoan, Lizargarate pare-an geratu ziren ibaia aurreanzutela, arraun pistaren aurre-proiektuaren berri jasotzeko.

ARRANTZAOrioren garapenean arran-tzak izan duen garrantzia azal-tzeko Asier Uranga, BerrizGure Naia baporeko patroia,zuten zain plazan. Asierrekitsasontziaren ezaugarriak ai-patzeaz gain, arrantzarenegungo arazoak ere azalduzizkien: herriko itsasontzienbeherakada, arrainaren preziobaxuak, sare pelagikoak era-biltzen dituztenekin dauzka-ten arazoak, kanpotik hain-beste arrain ekartzeak egitenduen kaltea. Jarraian, Kostatailerrean atunaren arrantza-ren gaineko bideoa ikusi zu-ten. Bisitariak lehorrekoakizanda, arrantzaren ingurukoguztia oso arrotza egiten zi-tzaien; horregatik, galderaugari egin zizkioten bai Asie-rri eta baita itsasoko gaietanondo jantzia dagoen HaritzArrizabalaga oriotarrari ere.

MAHAI INGURUA Bukatzeko, mahai inguruaegin zuten eta ondorengogaiei heldu zieten besteak bes-te: batetik, zenbait espezie ba-besteko egiten den publizita-tea. Espezieak iraunarazi be-har dira; iraunarazi behar di-ra esplotatu nahi ditugun popu-lazioak ere, zeren arrantzatze-ari utziz gero arrantzaleak eredesagertu egingo dira,esan zuenArrizabalagak. Bestetik, arran-degietan arrainak non harra-patu dituzten zehazten dutenetiketen beharra ere azpima-rratu zuten, gauza asko argi-tuko liratekeelako horrelakoneurri sinple batekin. Asierrekhauxe kontatu zuen: Donostiangertatu zitzaion behin gure ai-tonari: eguraldi txarra zela eta,Kantauriko bapore guztiak por-tuan amarratuak zeuden.Arrandegi batera joan eta halajartzen omen zuen: kantaurikoantxoa.

Arrantzan arazoak ugariizan arren, patroi gazteak ikus-ten du etorkizuna itsasoan:Orain 40 urte ere arrantzale-ak kexu ziren baina oraindik he-men gaude.

HarroHerrio natur taldea

Zer ote du Oriok paisaian adituak diren 44 lagun era-kartzeko? Egun hartan ikasi genuen oraindik herriak

mantentzen duela bere altxorra. Gizakiak aldaketak sor-tzen dituela bere inguruan eta hori grabatuta geratzen de-la etxeetan, kaleetan, herrian, basoan, mendian, ibaian etaitsasoan. Orion aldaketa hoiek guztiak ikusgai daude orain-dik. Eta ez hori bakarrik, herriaren historian hain garran-tzitsua izan den arrantza ere itxaropentsu ikusi genuen Asie-rren hitzak entzutean. Benetan, bizi garen herriaz harrosentitu ginen arratsalde hartan.

HERRIKO KONTUAK

Page 7: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

2003ko azaroaren 28 u KARKARA 7

Kiroldegia etakafetegiaHYDRA enpresarekinKarela gestionatzekoduen kontratua beste 6urterako luzatu du Uda-lak. Aurreko bi urteetanurtero 132.000 eurokodefizita estaltzeko prestzegoen Udala. Duela 2 ur-te dena hipotesien gaineanegin behar zen, kontatu di-gu Mikel Izquierdo kirolteknikariak, prebisio eko-nimikoan defizita zerbate-rainokoa izango zen jakingabe. Zenbat bazkide izan-go ziren, zenbateko gastuaetorriko zen… Orain, be-rriz, aurreneko bi urteta-ko emaitza onak ikusita,subentzioaren zenbate-koa jaisten joango da da-tozen se i ur tee tan :120.000 eurotan hasikoda, eta urtero 6.000 eu-ro gutxiago jarriko duOrioko Udalak.

Bestalde, Kamel Zia-ni oriotarra arduratuko daKarelako kafetegiaz da-torren urtetik aurrera.Udalak hirugarren aldizegindako lehiaketara be-ra bakarrik aurkeztu zen.

BERRI LABURRAK

ASKATU ZITUZTEN MEMENTOAN senideekin hitz egin zuten bahituta izan zirenek, baina kazetariekin ez.

Asier Huegun askatu duteASIER HUEGUNEN BAHIKETA dela-eta, Jakes Goikoetxea oriotarrak Kolonbianpasa ditu azken bi asteak Berria egunkaria-rentzako kazetari lanak egiten. Azaroaren26an bueltatu ziren Euskal Herrira biak abioiberean, eta Asierrekin hitz egiteko lehenengoaukera izan zuen orduan Jakesek. Nekatutadago,kontatu digu Jakesek, esperientzia gogo-rra izan baita, baina hasieratik esan zioten be-re bizitza bermatuko zutela.

ELNk, Kolonbiako Askapenerako Ar-madak, Asier Huegun eta beste 7 turista bahi-tu zituen iragan irailaren 12an, Santa Mar-tako Sierra Nevadan jendeak bizi duen ego-era txarra salatzeko. Elizak bitarteko lana egin

ondoren, Asier askatzeko prest azaldu zirenurriaren 20an. Hasieratik garbi zegoen nor-bait askatzekotan, Asier izango zela, kontatudigu Jakesek, euskalduna delako. Euskal He-rriari nolabaiteko hurbiltasuna edo sinpatia be-rezia diote.

Konplikzioak zirela-eta atzeratzen joanda askatzeko eguna. Gorabehera asko biziizan ditu Jakesek egun hauetan; Asier aska-tzeko mementoan argazkiak eta elkarrizke-ta egin nahi zion, baina Espainiako enbaxa-doreen eskuetan egon da Asier denbora oso-an, biak abioian elkartu ziren arte. Oriotaraskok interes bereziz jarraitu dute notizia,Asierren aita oriotarra baita.

Page 8: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

AnguletaraANGULETARAKO de-bekua kendu du Eusko Jaur-laritzako Nekazaritza etaArrantza Sailak, eta mar-txoaren 15a arte angulak ha-rrapatu ahal izango dira.Debekua kendu eta hu-rrengo egunetan, uhala izanda eta angula dezente ha-rrapatu dutela kontatu di-gute.

Herriko plazaoinezkoentzatSAN Nikolas festetan he-rriko plaza itxi egingo daibilgailuentzat, urtero be-zala, abenduaren 5eko17:00etatik aurrera, eta itxi-ta izango da abenduaren9ko 08:00ak arte. Herrikoirteera, ondorioz, Txanka-tik barrena izango da.

Herriko planoaORIOKO Udaleko Turis-mo eta Sustapen Ekomikobatzordeak, Nekar etxea-rekin batera, herriko kale-en plano bat argitaratukodu, herritarren artean etaOriora datozen kanpota-rren artean doan banatze-ko. Helburua herriaren gai-neko informazio hobeaematea da. Planoa dato-rren urtean argitaratukoda. Nekar etxea publizita-tea lortzen ari da orain,kostuak estaltzeko.

BERRI LABURRAK

8 u KARKARA 2003ko azaroaren 28

HERRIKO KONTUAK

IKASTOLAKO BI URTEKO haurrak pozik: Kilometroak 04 festaren logotipo eta lelo berria eskuetan dituztela.

LOGOTIPOAREN ETA LELOAREN aur-kezpena azaroaren 28an 10:30ean egitea au-rreikusita zegoen KARKARA inprentara bidaligenuenean. Orain arte Koldo Mitxelenan eginda; baina, euskararen kontrako erasoak gogo-an, aurkezpen ekitaldia Martin Ugalde KulturParkera aldatzea erabaki zuten. Leloa RamonSerras zarauztarrarena da eta Itsaso zahar ola-tu berri dio: itsaso zaharrak euskara irudikatunahi du eta olatu berriak, aldiz, euskarari emannahi zaion indarra. Logotipoa diseinu grafi-koan aritzen den etxe batek egin du eta lelo-an oinarritu da marrazkia aukeratzeko orduan.

Neguko jantzien desfile bat ere egingo du-te egun berean, Orioko kiroldegian arratsal-deko 20:00etan hasita. Jende ezagun askok har-tuko du parte; Oriotik: Kamel Ziani, HassanTiar, Imanol Alguacil, Gozategi anai-arrebak,Orioko arraunlariak, Maite Bastos… eta Za-rauztik, berriz: Joseba Iriondo, Aimar Zubel-dia, Karlos Argiñano, Andoni Egaña… Bi he-

rrietako haurrek eta gazteek ere egingo dituz-te modelo lanak.

DENDAKilometroen denda azaroaren 29an irekiko du-te Arkaitz tabernaren parean eta Gabonak ar-te goiz eta arratsalde egongo da irekita: 10:00eta-tik 13:00era eta 16:30etik 19:30era. Urtarrila-ren 10etik aurrera, berriz, arratsaldero zabal-duko dute eta ostegunetan, azoka eguna delaeta, egun osoan. Sanikolasetan larunbatean etaigandean egongo dira 10:00etatik 12:00etaraeta 17:00etatik 19:00etara.

BILERAHerriari zuzenduta, bilera egin zen azaroaren20an eta, gehienbat, auto zozketarako boleto-en salmentara bideratu zuten. Asko bakarkajoan ziren, lagun talde bat ordezkatuz, eta el-karte gehienak ere han zeuden. Antolatzaile-ak pozik geratu ziren jasotako erantzunarekin.

Itsaso zahar olatu berrin Kilometroak-en denda Arkaitz parean irekiko dute

TTrraaggooxxkkaa

l

l

l

l

Pub

Aritzaga, 11 & 943 13 08 25

[email protected]

Page 9: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

2003ko azaroaren 28 u KARKARA 9

SAIO BIKAINA egin zuen Iñaki Gurrutxagak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Zarauzko finalerdian.

Gurrutxaga bigarren, baina…ZARAUZKO FRONTOIA LEPO jendez be-teta, sei bertsolari oholtzan, eta GipuzkoakoBertsolari Txapelketaren finalerako sailkapenajokoan. Ekaitz Goikoetxea izan zen aurrena,eta finalera doa zuzenean; Iñaki Gurrutxagabigarren geratu zen, eta datorren igandekoTolosako saioan zer gertatzen den zain egonbeharko du. Tolosan laugarren geratzen de-na finalean izango da Iñakik baino puntu gehia-go ateratzen baditu. Bestela, Iñaki izango du-gu Irungo finalean.

Ikusten duzuen bezala, a priori Iñakik au-kera handiak ditu finalean sartzeko. Hala ere,esan behar da pena dela zuzenean sartu ez

izana. Izugarrizko saioa egin zuen Zarautzen:ofizioka indartsu adiskideari dotore eran-tzunez; puntuka fin, umore printzak sartuz;bakarka bikain, hiru bertso borobilekin (ikusKARKARAko 3. orrialdean), eta garrantzitsue-na dena: arratsalde osoa hutsik egin gabe.

Saioa bukatu ostean, bertsozaleen artekokomentarioetan, Iñakiren saio borobila aipa-tzen zen gehien, eta askok aurrena izatea eremerezi zuela aipatzen zuten. Puntuak puntu,Iñakik esan digu oso gustura geratu zela egin-dako saioarekin, eta espero duela horrek au-kera ematea txapelketetatik plazetarako sal-toa egiteko.

HANDIK ETA HEMENDIK

ANJEL LERTXUNDIIdazlea

“Haur bat pospolo kaxabatekin jolasten hasten

denean, eta gainean hatzajarri eta mugitzen duenean,pospolo kaxa beste zerbait

bihurtzen da.”

BERRIA 2003/11/15

t

MARIA LUISA IRIZARKorrikalari ohia

“Mundu honetan bi irtenbide dituzu: edo herrilasterketetan parte hartzeramugatzen zara, eta markapolitak egiten dituzu, argi

izanda horrekin ezingoduzula bizimodua atera; edoMadrilera edo Bartzelonara

joaten zara profesional izateko. Bi kasuetan, halere,

erabakigarria da ilusioa izatea.

BERRIA 2003/11/19

alberto elosegi:argazkia

Page 10: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

10 u KARKARA 2003ko azaroaren 28

ZAZPIKO FUTBOLEAN JOKATZEN ha-si dira Xaloa-Orio taldeko lagunak eta prime-ran doakie, partidarik galdu gabe sailkapena-ren buru dira-eta. Orain artean futbolean, plaie-rotan edo areto futbolean ibili den jendeak osa-tzen du taldea, baina zazpiko futbola berria daberentzat; hala ere, primeran egokitu dira jo-ko berrira.

ZAZPIKO FUTBOLAGure herrian tradizio handirik ez badu ere,Gipuzkoan jende askok jokatzen du zazpikofutbolean, beste herrietan ez dago-eta futbi-toan edo plaierotan jokatzeko ohitura handi-rik; gure herrian adinakorik ez, behintzat.

Lurraldeka jokatzen da txapelketa, baina den-boraldi amaieran elkarren kontra jokatzen du-te Espainiako talde onenek. Orain, irailetikurtarrilera egiten den irekiera txapelketa jo-katzen ari dira, hirugarren mailan. Berdinke-ta bat eta jokatutako beste bederatzi partidakirabazi dituzte, eta sailkapenaren lehen pos-tuan dira. Bi lehen sailkatuen artean gelditzen

badira, bigarren mailan jokatuko dute urta-rriletik aurrera, klausura torneoan.

Zelai hauetan oso arin ibiltzen da baloia etajokalari azkarrak eta teknikoak oso erraz ego-kitzen dira. Erraz irabazi dituzte lehen parti-dak; taldeak sekulako maila erakutsi du, eta,gauzak asko aldatzen ez badira, bigarren mai-lan jokatuko dute udaberrian.

BELAR ARTIFIZIALAHernanin, Lezon eta Donostiako Gros auzo-ko Felix Garin zelaian jokatzen dituzte parti-dak, larunbat arratsalde edo igande goizetan.Guztiak ere belar artifizialezko zelaiak dira,eta zelaiaren zabalera aprobetxatuta jokatzendira partiduak, futbolekoak baino ate txikigo-ekin. Taldeko kapitain Jon Abaurreak azaldudigu belar artifizialezko zelaiek abantaila uga-ri dutela: Ez duzu belar naturalarekin adina go-zatzen, baina plaieroen edo futbitoaren aldean ero-soa da horrelako zelai batean jokatzea, kontaktugutxiago dago eta hankek ere gutxiago sufritzendute.

ZIKLO KROSAJaun eta jabeSEKULAKO maila erakutsidu berriz ere Haitz Ortiz aia-rrak azken bi asteetan joka-tutako bi lasterketak irabaziondoren. Pasa den igandean,zigortu egin zuten, eta azkenpostuan irten beharra izanzuen; baina, hala ere, berro-gei segundo atera zizkion bi-garrenari, Zuhaitz Ayuso tal-dekideari.

FUTBOLAEntrenatzaile aldaketa FULGENTZIO VelezekOrioko Futbol Taldeko en-trenatzaile kargua utzi du, etaorain Iker Dorronsoro joka-lariak hartu du taldearen ar-dura, lehen asteetan behintzat.Taldearen eta entrenatzaileoriotarraren arteko erabakiaizan da kluba uztea. Taldeakgoranzko bidea hartu du etaazken bi partidak irabazi di-tuzte.

KORRIKADonostiako maratoiaPASA den igandean jokatuzen Donostiako maratoia etaoriotar korrikalari dezenteizan genuen bertan. Esan di-gutenez, bertan izan ziren,besteak beste, Pedro Ciriero,Santos Carretero, Jose AngelIparragirre, Bittor Andres,Nerea Amilibia, Jose ManuelTapia, Jon Iradi, Joakin Go-zategi eta Zigor Etxaniz. Be-hobia-Donostian gertatu be-zala, Jose Manuel Tapiak eginzuen denborarik onena:2h:58min.

ZAZPIKO FUTBOLA

Sailkapenaren goiko muturreandira Xaloa-Orio taldeko mutilak n Jokatutako hamar partidetatik bederatzi irabazi dituzte

KIROLAK

BETERANOAK DIRAXaloa-Orio taldean jokatzenduten mutilikgehienak.

Page 11: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

2003ko azaroaren 31 u KARKARA 11

MENDIA

Urbasako orbel artean

URTERO joaten dira Talai-Mendiko lagunak bizikletan ibiltzera; aurten Urbasara egin dute txangoa.

URBASAN IZAN ZIREN Talai-Mendiko la-gunak pasa den asteburuan. Hilero antolatzendituzte irteerak, baina urtean behin bakarrikjoan ohi dira bizikletaz ibiltzera. Aurten 21 la-gun ziren guztira eta Urbasako kanpineko ater-petxean hartu zuten ostatu. Larunbatean, Ur-basako pistetan barrena ibili ziren hiru orduz,Ezkiza inguruan, eta Pilatosen balkoira iritsi zi-ren. Bizikleta gainean orbelez betetako bide-etan hamaika izerdi bota ostean, lainoak ez zienbalkoiak Nafarroa aldera dituen parajeaz go-zatzeko aukera handiegirik eman. Baina igan-dean are eta eguraldi eskasagoa izan zuten Ta-lai-Mendi elkartekoek, eta eguerdirako herrian

ziren Urbasako kanpinean gaua pasa ostean.Daniel Barrenetxea beteranoak eman zuen ezus-tekoa, bizikleta gainetik erori eta sahietseanpitzadura izan zuen-eta.

IRTEEREN EGUTEGIAHurrengo urteari begira lanean hasiak dira ja-da Talai-Mendi elkarteko lagunak. Urtea amai-tzerako datorren urterako irteera egutegia an-tolatu nahi dute, jendeak horren berri izan de-zan. Izan ere, beharrezkoa da irteeretan partehartzeko federatua egotea, eta horrela, men-dizaleek aurrez jakingo dute horren beharrezkoden asegurua egin ala ez.

ARRAUNAArraunlari berriakHASI dira entrenatzen Ori-ko Arraun taldeko mutilak. Al-txerriz gain, Angel Odriozo-lak eta taldean ziren lau astu-riarrek taldea utzi dute. El-kartea kanpoko taldeetan zeu-den arraunlari oriotarrak ekar-tzen saiatu da bereziki.

PILOTAPilotari gazteak SanNikolas torneoan AZKEN hiru urteetan beza-la jubenil mailako Euskal He-rriko pilotari onenak bildukoditu Orioko Pilota Elkarteakantolatu duen San Nikolastxapelketak. Lau eta erdian etabinakakoan arituko dira etaazaroaren 29an eta abendua-ren 5ean jokatuko dira fina-lerdiak. Finalak, berriz, aben-duaren 8an izango dira.

Azken urteetan primerakopilotariak etorri dira Oriora.Horietako batzuk —iaz bina-kakoan txapeldun izan zirenLarralde-Arraztoak nafarrak,esterako— profesionaletarasalto egiteko kontratua sina-tu dute duela gutxi.

Aurten, Eneko Galarragaoriotarra izango dugu bina-kakoan. Duela gutxi DV txa-pelketatik kanpora geratu daEneko. Apezetxearen jokoakere ikusmin handia piztu du.

Page 12: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

12 u KARKARA 2003ko azaroaren 31

KATALUNIARIBEGIRA

Gure alaba san Jordi egu-nean jaio zen, eta

semea, berriz, Diadan.Horregatik-edo, gurean —beste euskaldun askorene-an bezala, bestalde— betierreparatu izan diogu sinpa-tia bereziz Kataluniari. Sin-patiaz eta inbidiaz. Euskarateknikari lanetan hasi berrianintzen aurreneko aldiz harajoan nintzenean, eta txun-dituta etorri nintzen, hiz-kuntza aurrera ateratzekoantolatuta zeukaten balia-bide sare edo ‘xarxa’ sendoaikusita: hizkuntza normali-zatzeko zerbitzuak udaletan,eskualdeetan, sindikatu etabestelako erakundeetan,katalanezko prentsanonahi… eta horien guztienatzean hizkuntzarekin kon-prometitutako politikariak.

Geroztik, katalanekikoinbidia hazi eta zabaldu bai-zik ez zait egin eta, gauregun, esparru asko hartzenditu, hizkuntzarenaz gain.Joan den hauteskundeetanEsquerrak lortu dituenemaitzek, esate baterako,trenpu txarrean jartzennaute, inbidia gaiztoak jota.Noiz izango ote dugu gukhemen, Euskal Herrian,espiral antzuetatik atera etahorrelako emaitzak lortzekogai den ezkerra, politikaaurrerakoiak bultzatzekogaitasuna eta indarra izangoduena? Ikusiko ote dutenoizbait gure seme-alabek?Ala Kataluniaren inbidiazbizi beharko dute haiek eresekula betiko?

JABIER ZABALETA

Lau izarretako hotela jarri nahi omen di-gute Orion. Irribarre etsia marrazten zaitaurpegian hotel horretatik kanpotarrek

ikaragarri gozatu ahalko duten bista ederra ima-jinatuta: arrantza portuko pabelloiak eta porlanpilaketa, Getariako arratoia –edo balea– eta Mo-llarri ezkutatzen dituen harrizko horma erraldoia,Putomuro esaten dioten pareta ho-rrek hondartzara bideratzen duenur marroi eta zikinkeriaz betea…

Bisitari jaun edo andereari zerupuska bat geratuko zaio behintzat,garbi-garbi. Beno, egunez ikusiahalko du zeru puskatxoa, gauez iza-rrei begiratzea bera ere zaila baita-go farolez jositako herri honetan.

Turistentzako bi hilabete eskasbaino eskaintzen ez dituen herri ho-netan –eguraldiagatik diot–, guz-tiak aberastuko omen gara lau iza-rretako turismoarekin: kirol por-tua, hotela, arraun pista… Lan-postu pila eta aberastasun ika-ragarria ekarri behar omendizkigute horiek guztiek,esaten dutenez. Inork ezdie ezertxo ere sinisten,ordea, ondo asko dakigu-eta guk denok, egunerokoogia irabazteko, Oriotik kan-pora joaten jarraitu beharko du-gula gehien-gehienok berdin-berdin.Orain gutxi arte, gure herrian gustura egoten gi-nen behintzat, lanetik itzulitakoan.

Kanpotik etorriko omen zaizkigu dirua he-rrian uztera. Eta etorriko zaigun kanpotar anda-nari leku egiten hasteko, pikutara bidali dituguhainbeste urtetan herrikide izan ditugun kanpi-neko asko eta asko. Hemendik aurrera turista jauneta andere errespetagarriak, zinemaldiko izarrak,besterik ez ditugu beharko, antza denez.

Orio dagoeneko ez da, ezta itxuraz ere, herriarrantzale bat. Ez zaio ukitu erromantiko nimi-

ñoena ere geratzen gure herriari. Hara non, ho-rretan ez diegun atsegin eman nahi izan turistei.Apenas geratzen zaizkigu aldapa txiki bat, goraigo eta herritik urrundu dugun itsasoa ikusteko,eta kale polit bat Goiko Kalen, noizbait hara jo-an eta zer izan ginen kuriositatez gogoratzeko.

Kanpina txiki-txiki egin, hondartza aldeko ber-deguneak etxebizitzez josi… Ema-ten duenez, beranduegi da jada. Azernolako txikizioa autopistatik hon-dartzarako tartean egin behar di-gutena! A zer porlan festa, herriabetirako hipotekatuko duena.

Nik, –sentitzen dut–, gaizki ikus-ten dut Orio. Oso gaizki. Eta ez az-kenaldian traineruak estropada gu-txi irabazten duelako edota obra batdela edo bestea dela medio, herria

beti hankaz gora dagoelako. Gaiz-ki ikusten dut Orio, noraezean ikus-ten dudalako, izar gidari txukunik

gabe. Eta behin-behineko de-sorientazio honek betirako

markatuko duelako herria.Lana ez, baina porlana baiutziko baitiegu oinorde-tzan hurrengo oriotarbelaunaldiei.

Izarrei begira daude gu-re gobernariak, Babian. Fa-

rolez jositako herri honetan ilu-minatu asko ditugu, eta hor dabiltza

gobernariak, herriarentzako inolako plan estra-tegiko orokorrik gabe, pertsona argi horiei noizeta zer bururatuko ote zaien zain, herrian huraegiteko. Kirol portua honek, arrantza portua hark,arraun pista mundiala beste hark...

Orain urte gutxi arte izan gara aberatsak orio-tarrak bost izarretako herri batean bizitzen. Gain-behera dihoa, ordea, Orio, eta bi izarretako he-rria baino ez da izango laster. Hori bai, hiruzpa-lau izar herdoildun hotelarekin.

Gaizki ikusten dut Orio,noraezean ikusten dudalako,

izar gidari txukunik gabe

Iñigo Fernandez

Izar artean galduta

IRITZIA

Page 13: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

2003ko azaroaren 31 u KARKARA 13

PAT COWIE

ERREPORTAJEA

Urte askoan

Santa Zezilia egunean sortu zenSalatxo abesbatza 1993an eta2003ko Santa Zezilia eguneanospatu zuten10. urtemuga Karelanemandako kontzertuan. Erreperto-

rio berria aukeratu zuten ospakizunerako:pelikula ezagunen musika bandak. Musikalantzen geratu gabe pasa dute hamarkada,eta kontzertuan elkartu ziren lagunek ondoeskertu zieten 10 urteko lanaren fruitua.Koruko batzarkideekin elkartu gara, batezere, aurtengo lanaz hitz egiteko.

Salatxo!

Page 14: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

14 u KARKARA 2003ko azaroaren 28a

ERREPORTAJEAHamar urte pasa dira Salatxoabesbatza sortu zenetik eta ho-ri ospatzeko programa berribat prestatu dute aurten. Be-rezia izan da hamargarren ur-temugaren kontzertua, baiedukiagatik bai lekuagatik.

Salatxoren errepertorioazabaltzen joan da urteen po-derioz, eta 165 obra bainogehiago landu dute orain ar-te: elizakoak, profanoak, fol-klorea… Alabaina, inoiz ez zu-ten filmetako musika landu.Hamargarren urteurrena ospa-tzeko, zerbait ezberdina nahi ge-nuen, kontatu digu MaribiIbarbia lehendakariak, Jen-dea motibatuko zuen musikanahi genuen, aurretik jakindaia urtebeteko lana izango zela.Singing in the Rain, West SideStory, Born Free, The LionKing, Ghost eta Grease aukera-tu genituen. Gehienak Oscarsaria irabazitako filmak dira, etakantuak ezagunak dira koru-koentzat eta publikoarentzat.Arrazoi horregatik egin zutenkanta horien aukera, nahizeta jakin, kantu guztiak inge-lesez izanda, ez zela batereerraza izango berentzat.

Bestalde, lekuari dagokio-nez, kantaren bat abestu duSalatxok lehenago Karelan —bertso jaialdia zela eta Zu-beroaren aldeko festa zela—baina kontzertu osoa eman,inoiz ez. Pelikuletako musikainformala denez, egokia iru-ditu zaie kiroldegian egitea etaez elizan. Jantzietan ere na-barmendu zen aldaketa: nikibeltza jantzita azaldu ziren, etaez kon-tzertu gehienetan janz-ten duten traje gorria.

ERRONKA HANDIALan handia ematen du betierrepertorio berria lantzeak,baina oraingo erronka kantuguzti-guztiak ingelesez egiteaizan da. Ezagutzen ez dugunatzerriko hizkuntza batean kan-tatzea ez da lan makala. Halaere, lehen ere erbesteko hizkun-tzetan kantatu ditugu obra ba-tzuk, esan digu Maribik, bai-na ingelesa nahiko berezia da,hitza idazteko erak eta ahoska-tzeko erak ez baitute ezer iku-sirik batak bestearekin! Burueta belarri aritu omen dira en-tseguetan, eta Idoia San Se-bastian koruko kidea izan du-te laguntzaile, ahoskera lan-tzeko. Kontzertuan, partitu-rekin kantatu zituzten abes-ti gehienak Greaseazkena izanezik. Zenbat apunte! Ikusikobazenituen. Beharko, gainera!

Musika nahiko erraz ikasi du-gu, aitortu digu Xanti Man-terolak, baina letra eta kantuhoriek duten erritmo bizko-rra…! West Side Story-ko Ame-rica kantuak, esaterako, lan izu-garria eman digu. Hala ere, ezdituzte besteek grabatutakobertsioak entzun nahi izan,haiena ondo finkatuta izanarte. Bestela, gaizki ohitzekoarriskua omen zeukaten-eta.

MUSIKARIAK LAGUNOrain arte a capella abestu duSalatxok, ahotsak bakarrik era-biliz, instrumenturik gabe,alegia. Urteurreneko kon-tzertuan, berriz, lau musika-ri izan zituzten lagun: piano-an, Ester Azurmendi azpei-tiarra; perkusioan, Aitor Ben-goetxea, azpeitiarra; gitarraelektrikoan, David Soraizuhernaniarra; eta baxuan, JoxeMari Larrañaga azkoitiarra.Laurek ez dute musika taldebat osatzen baina Idoia Azur-mendik aukeratu zituen kon-tzerturako. Musikariek, elka-rrekin entseiatzeko elkartubadira ere, Salatxorekin ba-tera bi entsegu bakarrik egindituzte. Hala ere, musika la-guntza handia izan da Xanti-ren iritzirako: Beste grazia bathartu zitzaion horiekin kanta-

tu genuenean. Oso diferentea izanzen; laguntza handia.

AZTERKETA EGUNA Santa Zezilia egunean sortuzen Salatxo abesbatza, beraz,urtemuga eta musikarien egu-na batera ospatu nahi zuten.Alabaina, pozteko aitzakia bai-no gehiago sufrimendua izanomen da nagusi azken asteo-tan. Urte guztiko lana egun ba-tean bakarrik jendearen aurre-an ematea azterketa egitea be-zala da, esan digu Maribik.Errespontsabilitate handia da.Musika taldearekin egin genuenlehenengo entseguan hasi nin-tzen pixka bat disfrutatzen.Xantik antzeko sentsazioa izandu: Kursaalen abestu genuene-an lasaiago sentitu nintzen; erre-pertoriogatik, akaso? Urdurita-sun puntu bat beharrezkoa da,ondo egiteko, baina gehiegi ez dakomeni.

Baina horretaz ez ziren ja-betu Karelan elkartu zirenentzuleak. Jende asko egon-go zen, akaso, elizan eman di-tuzten kontzertuetara joan ezdena, elizako musika baino ezzutela kantatzen pentsatuta.Guztiei, baina haiei, batez ere,sorpresa ederra eman zietenfilmen musikarekin. MaitaneMujika korukide ohiak egin

p

Urte osoko lana egun bakarbatean jendearen aurrean kantatzea azterketa egitea

bezalakoa da

ENTSEGUETAN buru eta belarri aritu dira aurten inglesezko abesti guztiak ikasten.

Page 15: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

zituen filmen aurkezpenak,300 bat lagunen aurrean, etahaien txalo zaparradak en-tzunda, azterketa gainditutazutela jakin zuten Salatxoko-ek.

Aukera aprobetxatu zutenjendeari koruan sartzeko gon-bitea zabaltzeko. Oso ondo eto-rriko litzaiguke jende berriaetortzea, esan digu Maribik.Denbora asko daramagu gero-nen artean, eta jende berriak be-ti freskotasuna ekarriko luke.Gazteek bestelako giroa sortzendute.Ea baten batek gogoa duen.

Kontzertuaren bukaeranMarina Lertxundi Salatxorenlehenengo zuzendaria ohol-tzara igo zen, eta lore sortaeder bat jaso zuen Idoia Azur-mendi oraingo zuzendariare-kin batera. Kontzertua oso az-kar pasa zitzaiola esan zigunIdoiak: Urte osoa lanean eta dis-frutatzeko mementoa motzegiaegin zait! Oso pozik nago; Gre-ase abestia ikaragarria izan da.

ETORKIZUNAEtorkizunak zer ekarriko duengaldetuta, horrela erantzundigu Xantik: Lana besterik ezdago. Sanikolasetako meza pres-

GABONETAKO KONTZERTUA oso gustura entzuten du jendeak urtero San Nikolas elizan.

2003ko azaroaren 28a u KARKARA 15

Hamar urtetako pasadizo batzuk

tatu behar dugu—dagoenekohasi dira galdetzen prest dugun—eta, gero, Gabonetako kontzer-tua. Egia zioen, nonbait: as-telehenean txintxo-txintxo el-kartu ziren Kosta tailerreanhurrengo programa presta-tzeko.

2004an, berriz, Gironarajoateko asmoa dute. Hango

Cor Preludi abesbatza honaetorri zen uztailean; hemen-goak, berriz, San Jose egunaaprobetxatuta, joango dirakontzertua ematera. Gero,udazkenean, Azpeitiko abes-batzen topaketan parte har-tuko dute. Marina Lertxundizuzendari ohiak bi helburu zi-tuztela esaten zuen garai ba-

tean: elizan kantatzea eta kan-pora ateratzea. Horiei eustendiete oraindik, baina aurtenez dira atera urteurrenekoerrepertorioa prestatzeak den-bora luzea hartu duelako. Be-raz, orain hasi da horiei hel-tzeko epe berria.

Urte askoan, Salatxo!

• 1993ko azaroan, koru bat osatzeko deia zabaldu zuten.Udaletxe zaharraren musika eskolan zuten lokala.

• 1994ko Ostiral Santuan, Marina Lertxundi zuzendarizutela, lehenengo kontzertua eman zuten.

• 1994an, Salatxo Txiki haurren korua osatu zen eta Mari-na bera aritu zen arduradun eta zuzendari.

• 1995eko apirilean, Italiako Orio Canavessera joan ziren,bi Orioren senidetzea zela-eta.

• 1995eko ekainean, Autolgo lehiaketan sarituak izan ziren.

• 1995eko azaroan, parte hartu zuten Iparraldeko Abesba-tzen topaketan Hazparnen (Lapurdi).

• 1996ko uztailean kontzertua eman zuten Lleidan.

• 1996ko abenduan Victoria Eugenian kantatu zuen SalatxoTxikiak Gabon Kantuz Txiki kontzertuan.

• 1997an Iturbide kaleko eskolaurreko goiko pisura aldatuzuten lokala.

• 1997ko apirilean, Artzai Onaren 100. urteurrenean partehartu zuten.

• 1998ko martxoan ETB1eko Kilikolo programan partehartu zuten eta 200.000 pezeta irabazi zuten.

• 1998ko maiatzean, abesbatzen arteko Orioko 1. Topaketaantolatu zuten herrian.

• 1998ko abuztuan, Extremaduran eta Portugalen kantatuzuten; EXPOn sartzeko iladan ere bai.

• 1999ko maiatzean, Benasquen (Hueska) aritu ziren txa-pelketan parte hartzen.

• 1999ko abenduan, ETBko Axut programan parte hartuzuten eta 300.000 pezeta irabazi zuten.

• 2000ko abenduan, Gabonetako pregoia abestu zuten Kur-saalen.

• 2001eko otsailean, Idoia Azurmendi hasi zen zuzendarilanetan.

• 2001ean jarri zuten egoitza Kosta tailerrean.

• 2001eko maiatzean, Balea egunaren ospakizunetan kanta-tu zuten.

• 2003ko azaroan, 10. urteurrena ospatu zuten Karelan.

Page 16: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

16 u KARKARA 2003ko azaroaren 28a

Aiako

berri

FESTA EGUNA izango du txerri hauetakoren batek Aiako plazan, hilaren 30ean.

Zerri Festa n Lehenengo aldia izango da Aian zerri festa ospatzen dela

AZAROAREN 30EAN OSPATUKO da le-henengo aldiz Zerriaren Festa Aian. Igande-ko meza bukatu ostean, 11:45ak aldera, ha-siko dira Zerri Festako ekitaldiak.

USADIOAUrte sasoi honetan herriko baserri askotanzerria hiltzen zen lehen. Orain ere baserri-ren batean edo bestean hiltzen da, baina ezda oso ohikoa azkenaldian. Hori dela eta, le-hengo usadioari jarraituz, herriko plazan ze-rria hiltzea pentsatu zuen herritar talde ba-tek Udalaren laguntzarekin.

EGITARAUAAntolatzaileek antzerki antzeko bat egitekoasmoa dute, garai bateko zerri hilketa nolaizaten zen jakitera emateko gazteenei edotasekula ikusi ez dutenei. Idi pareak bultzatu-

tako gurdian ekarriko dute zerria herriko pla-zara eta bertan egongo den mahai baten gai-nean jarriko dute. Gantxoaz hilko dute ze-rria eta barrenak atera. Ondoren, erre eta gar-bitu ostean, zintzilikatu egingo dute.

Jakina da kalitate eta osasun azterketarikegin gabe ezin dela ezer jan; debekatua da-goelako, alde batetik, eta osasunarentzat arris-kutsua delako, bestetik.

Horregatik, lehenago harategian erosikodute txistorra antolatzaileek eta ogitartean ja-rrita banatuko dute plazan dagoen jendearenartean. Horrez gain, aurtengo sagardo berriadastatzeko aukera ere izango da.

Zerri Festa ospatuko den lehenengo aldiadenez, agian telebista ere bertaratuko delauste dute antolatzaileek. Aurtengo festan de-na ondo badoa, hurrengo urteetan ere ospa-tuko da zerriaren festa.

Adopzio eskubideaEUSKO Jaurlaritzak onartu-tako izatezko bikoteen lege-aren 8. artikuluak dio gay etalesbianen bikoteek haurrakadoptatzeko eskubidea dute-la. Madrileko gobernuak le-gea errekurritu arren, Aianlege horren aldeko mozioaonartu berri da.

Kodigo postalaAIAKO herritar batzuk oke-rreko posta kodea erabiltzendute. Olaskoegia auzokoek(industriagunetik Ubegune-raino), Santio Errekakoek(Mañarin Zelai baserriraino)eta Arratola aldeko bizilagu-nek 20810 zenbakia jarri be-harko lukete; Urdaneta eta El-kano auzokoek, aldiz, 20800zenbakia. Derrigorrezkoa dazenbakiaren ondoren Aia jar-tzea, adibidez: 20810 Aia.

Dema sariakUrtero bezela dema sariak jo-katu ziren azaroaren 2. eta 3.asteburuetan. Erreistako idiakizan dira aurtengoan txapel-dunak 54 plaza 0 zinta eta 0metro egin ostean. BigarrenLatasa eta hirugarren Erlete.

Mus txapelketaAzaroaren 28 an hasi zen ne-guko mus txapelketa. He-mendik aurrera ostiraleroizango dute muslariek zita he-rriko tabernetan.

Page 17: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

2003ko azaroaren 28a u KARKARA 17

Aiako

berri

Posible al da baserritik bizitzea?Bai, posible da; baina, horretarako, ekoiz-pen altua eduki behar du baserriak. Hori ezbada horrela, oso nekez biziko zara base-rritik bakarrik. Baserritik bizi ahal izateko,40 behitik gora eduki behar dituzu gutxie-nez, eta, horrez gain, ukuilua ondo jarritaeduki behar duzu, automatizatuta. Horre-la, lortu behar duzu behi guztiek ahal du-ten gehien ematea eta kalitate ona izatea.Denbora ere oso garrantzitsua da; produk-tua kalitate onekoa bada eta, gainera, den-bora gutxian lortzen baduzu, askoz hobe.

Esnetakoak edo haragitakoak, zeindira errentagarriagoak?Nik esnetakoak ditut. Errentagarriagoak?Ez dakit ba… nik uste esnetakoek seguri-tatea ematen dizutela; hilero-hilero iraba-zi bat duzu, txikia izan arren ere, irabaziabeti da irabazia. Haragitakoekin, ordea, ezdakizu noiz izango duzunirabazia, txekorrak urte batbehar duelako hazteko. Be-rez, gastu gutxiago dute ha-ragitako behiek, baina ete-kina ez duzu hilero jasotzen.Agian, haragitakoekin ira-bazia lortzen duzunean, es-netakoekin baino altuagoaizango da, baina ez da hilerokoa

Esneak ze prezio dauka mementohonetan?Gutxienekoa 44,50 pta. da litroko. Gero,kalitatearen eta kantitatearen arabera, gehia-go edo gutxiago irabazten duzu. Kalitate-ari ematen diote garrantzi handiena, litro-ko 44,50 pta-ko irabazia lortzeko 3,10 pro-teina eta 3,70 gurina eduki behar du esne-ak. Kantitate horiek ez baditu, baseari des-kontua egiten diote. Azken 23 urte haue-tan ez da batere aldatu esnearen prezioa.Europar Batasunean sartu behar genuen me-mentoan hasi ziren kontrolak handitzen;orain hilean gutxienez 4 lagin hartzen di-tuzte aztertzera eramateko. Exijentzia igoegin da, baina orain dela 20 urte kobratzen

genuena kobratzen dugu oraindik.

Zer iruditzen zaizu esneak saltokianduen prezioa?Baserritarrok kobratzen dugunaren eta sal-tokian esneak duen prezioaren aldean tar-te handia dago. Enpresa transformatzaile-ek ere inbertsio handiak egin dituzte etahorrek zerikusi handia izan du. Esaten di-gute enpresa indartzen ari dela… ea egiaden eta gurekin gogoratzen diren. Oso ur-te gogorrak izan dira, europarren martxa-ra egin behar izan dugulako oso denboralaburrean eta guk ezin dugulako beren lursailekin lehiatu.

Administrazioak zer dio?Oso hitz politak baina diru laguntza gutxi.Burokrazia gehiegi dago gauza onerako, zegauza bat da paperean egitea (dena oso ze-hatza eta erraza) eta bestea errealitatea.

Lehorteak eragin al die animaliei?Bai, izugarri. Behiek arazo handiak izan di-tuzte bai ernai geratzeko eta baita esnea ema-teko ere. Abuztuko lehen hamabostaldia izanzen gogorrena; normalean ematen dutenabaino % 20 gutxiago ematen zuten behiek.

Nola ikusten duzu lehen sektorearenetorkizuna?Jendeak ez dio lehen sektoreari duen ga-rrantzia ematen. Asteburuetan etorri eta A,ze zelai politak esatea oso erraza da, bainaez dute ulertzen gu naturatik bizi garela eta,lurra lantzen ez badugu, berak ez duela ezesne, ez haragi, ez barazki… izango etxe az-piko saltokian.

Esneak orain dela23 urteko prezio bera dugaur egun

ZuloagaInaxio Mari

Baserriak bestelan askok ema-ten ez dituenmomentu onak

eskaintzen dituela uste duInaxio Marik. Animalie-kin lan egitea zaila denarren, ez luke ezergatikaldatuko. Egunen bate-an, lan horiei merezi duentratua eman beharko die-tela pentsatzen du.

Page 18: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

AIAKO TXOKO ETA JENDEA

18 u KARKARA 2003ko azaroaren 28a

AIAKO LEIHOA

Ehiza garaianJose M. G. de Txabarri

Aiako

berri

LLiizzaassoo AAiiaakkoo eesskkoollaannSaio borobila eskaini zuen Xabier Lizaso pianojo-leak azaroaren 14an, Kultur etxean bildu zirenAndatza eta Lardizabal eskoletako Lehen Hez-kuntzako hirurogei ikasleen aurrean. Ordu etaerdiko emanaldia eskaini zuen. Musika ardatzazuela, haurrak lehiaketa baterako bi ekipotanbanatuta, jarduera ugari eginarazi zizkien.Ez da gauza erraza izaten adin horretako hau-rren arreta eta jarrera ona denbora luzez lortzea,baina pianojole oriotarrak aise lortu zuen hasie-ratik bukaeraraino.

Azken egun hauetan egunkarietako gutunen atal ho-rretan azaltzen ari dira ehizari buruzko aipamenak.Kexu dira ehiztariak postuen zozketak direla eta:bateko garestiak direla, besteko soziedadeak askohartzen dituztela bere bazkideen artean zozke-tatzeko…Badakit nola funtzionatzen duen ehiza kontu honekbeste probintzietan: han dena akotatua dago, beraiekegiten dute ehizean tokirik onenetan eta gai-nontzekoa subastatu egiten dute. Hemen, berriz,badirudi bai ehiza federazioak eta baita Diputazioakere herri handietako ehiztariak zaindu nahi dituztela. Horren ondorioz, Orion, Zarautzen, Usurbilen etainguruan, ikusten da urtero jende gehiago etortzendela zozketara pase garaian (urrian eta azaroan),herri horietan ez delako egiten. Edozein egunetan100 pertsona inguru biltzen dira eta asteburuetan,berriz, kopuru hori bikoiztu egiten da.Hainbeste pertsonaren artean loteria da postu bat

tokatzea eta onartu ezina da aiarrek kondizioberdinetan jokatzea. Hemen, Aian, guk aiarrek eginbeharko genuke ehizean eta askoz puesto gehiagohartu beharko genituzke, bai soziedadeentzat, baigainontzeko herritarrentzat. Herrian, onerako etatxa-rrerako, aiarrak lehendabizi!

Page 19: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

Dj-ak edo berbenak

Biak ere musika mota onakdira. Orain Dj-ek arrakastahandia lortu dute. Berbena

taldeek ere lehen eduki zituztenune onak eta probetxua atera zie-ten; orain, Dj-en txanda iritsi da.

Oraingo gazteok, dirudienez, Dj-aknahiago ditugu berbenak baino;musika desberdinak ipintzen dituz-telako izango da. Dj-ak jende askoerakartzen du festetara eta, batezere, Joseina Etxeberriaren “Disko-festak”.

Nik uste dut, orain, Dj-en modadela eta hemendik urte gutxirabeste moda bat egongo dela. Ez dutuste hau berbena taldeak haserre-tzeko motiboa denik, badakigu en-tsaioetan asko ahalegintzen direla,letra ipintzerakoan ere asko saia-tzen direla... Dj-ak berriz, garai hauaprobetxatu beharko lukete “atope”.

Irtenbidea biak elkartzea da, osofesta giro polita sor daiteke-eta.Lehendabizi berbena talde batekbere kontzertua eman dezake etagoizeko hirurak aldera Dj-ak hasdaitezke. Nire ustez, oso gauza ede-rra ikusiko genuke eta era guztieta-ko musika entzungo genuke; gaine-ra, herriko helduak eta gazteak gus-tura geratuko lirateke.

Prezio aldetik garestiagoa irtengolitzateke; baina plazak gainezkaegongo lirateke, eta ez, orain beza-la, plazan inor ez.

Unai Etxeberria

Arantxa Arrillagak jarri berri ditu argazkiakAterpe tabernan; 8 foto dira, denak zuri-beltzean bi izan ezik: bat koloretan etabestea collage modukoa, marrazki etaguzti. Neurri eta formatu oso diferenteko-ak dira eta erakusketa baino gehiago —ezdago ia tokirik argazkiak lasai ikusi ahalizateko— lekura egokitu eta giroa osatzenlaguntzen duten lanak dira.

Zuri-beltzeko argazkiak oso pertsonalakdira eta laborategiko lan zaindua erakus-ten dute. Probak egiten ari da egilea tekni-kak eskaintzen duen aukeren bidea segi-tuz: isla eta bikoizketak jokoan, errepika-pen efektuak, irudien bateratzea… foto-grafiak egiteko; egiten ikasteko emanbehar diren pausoak ematen ari da etabiderik luzeena aukeratu du. Neketsua

baita laborategian ilunpean orduak etaorduak sartzea; neketsua eta zaila gauregun digitalararekin hain erraz egin daite-kenean bidearen erdia baino gehiago eza-batuz. Baina hori da, bestalde, biderikseguruena ere ofizioa ondo baino hobetomenperatzeko, fotografiak ikusi eta irudi-katu bezala egiteko, bakoitzaren gakoaulertzeko.

Saiakera horretan emaitza politak badi-tu Arantxak dagoeneko, eta denbora baduausarta izaten jarraitzeko bide berriakikasten eta saiatzen dituen bitartean. Argi-tara dagoena zein ilunpekoa ikusteko baliodute argazki-leihoek.

ANA G. DE TXABARRI

Festetan kantatuko duen talde baten izena osatu behar duzu hemendauden zazpi bokal eta hamaika kontsonanterekin. Ez da hitz baka-rreko izena.

Soluzioa 23. orrialdean

2003ko azaroaren 28a u KARKARA 19

Aterpeko leihoak

DENETIK PIXKA BAT

idazle

DENBORA PASA

IKASLEAK

A

N D L G PR Q L

EO A U E

P

E

T T

Page 20: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

20 u KARKARA 2003ko azaroaren 28a

DENETIK PIXKA BAT

SAN NIKOLAS EGUNEAN ezkondukodira Izaskun Iturrioz lasartearraeta Laurentxi Iturain aiarra.Hemen, oporretan zeuden ger-tuko tokiak ezagutzen, bainaeztei-bidaian Argentinako Pata-gonia ezagutuko dute. Mezuhonekin bidali digute argazkialagunek: Zorionak 6an ezkon-tzen zaretelako! Ondo pasaeguna eta ‘kontuz gauean’. Guizan gara! Auskalo zer prestatudieten!

Salatxo abesbatzari

Herriko taldeetan gabiltzanokbadakigu zein zaila den kultur jar-dueren martxari eustea eta urte-tan lan egitea, beti musu truk etaordu piloa horretan inbertituz.Horregatik, badakigu ez dela txan-txetako gauza talde batek hamarurte betetzea. Zenbat lan ordu etazenbateko dedikazioa dagoenhamar urte horietan Salatxokoekbakarrik dakite. Guk esker onaagertu nahi diegu txoko honetatik.Segi dezatela horrelaxe, gutxienezbeste horrenbeste urtetan.

OSPAKIZUNAKZORIONAK

JAIOTAKOAK• Tara Agote Turza, Orion,

azaroaren 9an.

HILDAKOAK• Manuel Crespo Martin, Orion,

urriaren 25ean. 86 urte.• Jose Julian Maritxalar San

Sebastian, Orion, azaroaren11n. 78 urte.

EZKONDUTAKOAK• Gregorio Narvarte Oiarzabal

eta Maria Jesus Alustiza Zuloaga, Aian, azaroaren 8an.

• Asier Fernandez Garate etaMaite Elizegi Orbegozo, Orion,azaroaren 22an.

• Luis Goñi Iradi eta Edurne Saizar Beldarrain, Orion, azaroaren 15ean.

Venezuelara joandako lau baporeakuste baino lehenago itzuli ziren Azaroaren 23an, ostiralarekin,bost hilabete eta erdi kanpoanpasa ondoren (maiatzaren24an abiatu ziren), etxeanziren berriro ere Venezuelarajoandako arrantzaleak. Gabo-netan etortzekoak ziren baina,oso arrain gutxi harrapatzenari zirela ikusita, lehenagoetortzea erabaki zuten. Hasie-ran gustura jardun ziren arran-tzan, izan ere, aste batean 45tona atun harrapatu zuten.Gero, ordea, AEBko izozkailu-itsasontziak ager-tu ziren eta hemengoek ezer gutxi harrapatzeaizan zuten, beraz, itzulera aurreratzea erabakizuten. Goizeko zortziak aldera azaldu zen Kantabrikobaporea barra aldean, eta gero besteak (Medi-terraneo, Villa Real eta San Nikolas) atzetik.Senitarteakoak ordurako han zeuden zain,nahiz eta haize oso hotza zebilen, arrantzaleaknoiz iritsiko zain. Serio eta triste samar iritsiomen ziren arrantzaleak, patrika beroa zutelaetorri beharrean, nazkatuta eta aspertuta eto-rri baitziren, baina era berean pozik etxean

egoteagatik. Hamaseiegun behar izan zituz-ten Venezuelara iristekoeta hogei itzultzeko.

O M E N A L D I A E S T E B A N AZKUERIOmenaldia egin ziotenEsteban Azkueri Donos-tian, Euskal Herrikokirolaririk onenetakoaizateagatik. Izan ere,Esteban Azkue Mundu-

ko txapelduna zen plater tiroketan. Hala ere, ezzen 78ko mundialetara joan Espainiako Federa-zioarekin parte-hartzaileak aukeratzeko irizpi-deekin bat ez zetorrelako.Bestalde, aipatzekoa da Orioko frontoian izanzela Gipuzkoako X. Halterofilia txapelketa.

ATENTATU UGARI Azaroan hamasei lagun hil zituzten. Horietatikhamabi ETAk hil zituen eta beste laurak GuardiaZibilak (hiru ETAkide eta tiroketa batean bere ba-ratzean zegoen emakume bat).

Konstituzioari baiezkoaeman zioten Kongre-suak eta Senatuak.

Abenduaren 6ko errefe-rendumerako 18 urterajaitsi zuten botoa ema-

teko adina.

1978ko azaroaURTE

Page 21: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

2003ko azaroaren 28 u KARKARA 21

HERRITARRAK

Basetxearen casting-era zergatikaurkeztu zinen?Askotan Gabon tabernan ikusten nuenlagunekin eta haiek animatu nindutenizena ematera. Lanekoei ere ideia poli-ta iruditu zitzaien. Telebistan telefonozenbakia agertu zen, lagun batek apun-tatu zuen eta beranduago, lanean nen-goela, deitu nuen. San Pelaio eguneancasting-era joan nintzen eta hurrengoegunerako deitu zidaten, barruan nen-goela esateko. Donostiatik uztailaren14an atera etaegun berean iritsi ginen Monegroeta-ra; gaua hotelean pasa genuen. Programahurrengo egunean hasi zen eta bukatu,berez, abuztuaren 19an amaitu behargenuen, baina eguraldi txarra zela-eta,egun osoko ekimenak bertan behera ge-ratu ziren eta egun bat gehiago egonbehar izan genuen.

Basetxea biziraupenprograma da ala lehia-kideei sufriaraztekosaioa?Biziraupen programa ba-da; hori ziurtatzen dut ha-la dela. Saio bat eduki al-detik nahiko hutsa baze-goen, hura saltzeko saia-tzen ziren guri sufritu araz-ten. Dena den, askotan,mugitzea ere eskatzen genuen. Gogo-rrena niretzat toki mugatu batean egonbeharra izan zen: ez zenuen ezer egite-ko, buruari bueltak eta bueltak eman ba-karrik. Eremu hartatik atera nahi bage-nuen, abisatu egin behar zen.

Zer moduz bozka emateko orduan?Eiderrekin hitz egiten nuen bozkatu au-rretik; berarekin hasieratik harreman onaegin nuelako. Basetxean sartu nintze-nerako argi neukan ez nuela paktorikegingo, baldin eta zerbait gogorra ger-tatzen ez bazen. Lehiakide berriei ereaukera eman diegu saioan jarraitzeko etauste dut eman behar zitzaiela; bestela,ez zuten casting-ik egingo, eta ez zirenaukeratuak izango. Norbait jatorra ba-

zen eta berarekin ongi konpontzen ba-nintzen, zergatik ez eman aukera hori?Gainera, oso jende jatorra sartu zen:Koldo edo Jata adibidez.

Berriro proposatuz gero, joangozinateke?Pentsatu egingo nuke. Bukaera alderahandik alde egiteko amorratzen nengoen:etxekoak ikusi nahi nituen, lagunak…Baina etxera iritsi eta burua oraindik hannuen; hango bizipenak gogoratzen ni-tuen. Azkenean, ohitu egin nintzen bi-zimodu hartara, familia bat bezalakoazen. Orain finalean nago eta aukera ba-dut irabazteko, baina esperientziarekineta ezagutu ditudan lagunekin geratzennaiz.

Aldaketarik zure bizitzan?Gertaerarik kuriosoena Zarauzko par-king-ean gertatu zitzaidan , 40 urte

paseak zituen emakume bat gaineraetorri zitzaidanean. Lanari dagokio-nez, buruan dudan gauza bakarra, ikasidudanarekin lotura duen lana bilatzeada.

Finala noiz izango da?Abenduaren 16an izango da platoan.Monegroetan grabatu zen azken pro-grama ikusi ondoren, aste beteko epeaizango du jendeak bozkatzeko. Irabaz-leak 3 milioi pezeta jasoko ditu, bidaietangastatzeko. Baina ez da saria nik bila-tzen nuena: abentura nahi nuen, tele-bista barrutik nolakoa den ikusi, jendeaezagutu eta uda desberdina pasa. Orainarteko udak lanean pasa ditut-eta.

Aukera dut irabaztekobaina hango esperientziarekin eta lagunekin geratzen naiz Udan Monegroetan

izan zen Hassan 37egunean, ETB1ekoBasetxea 45º pro-

grama grabatzen. Orain fina-lera iritsi eta irabazle izan dai-teke. Hori ikusi baino lehenelkarrizketa egin nahi izandiogu basetxearen ingurukogertaerak jakiteko eta atera on-doren izan dituen bizipenenberri izateko.

TiarHassan

Page 22: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

22 u KARKARA 2003ko azaroaren 28a

Ez dakigu seguru zein urtetakoaden argazkia, baina honek erebadu bere historia. Behin batean

antzerki bat egin omen zen Orion,sanikolasetan, dirua biltzeko asmoare-kin. Juanita Tolosaren amak, gaixozegoenez, ospitaletako ohe batenbeharra zuen, manibelari eragin etaaltxatzen den horietakoa. Orioko plazan egin zen funtzioa, bataio batenparodia oinarri zuela; azkenean, bilduomen zen nahiko txanpona, eta baitaohea erosi ere. Hauek dituzue artistak:

Pilar Arruti, Anjel Martikorena, MariaJesus Lertxundi, Maria Cristina Ato-rrasagasti, Jose Antonio San Sebas-tian, Mirentxu Campos, Ignacio Etxe-berria, Jose Luis Segurola, MariaAsuncion Illarramendi eta Jose Etxeberria.

Uranga Zapata dendako Olatz Elustondok utzitako argazkia.

ARGAZKI MUNDIALA

Antzerkia festetanAntzerkia festetan

Page 23: HERRIKO KONTUAK:ORIO AZTERGAI KARKARA IRITZIA: IÑIGO ...karkara.tok-md.com/pdf/155.pdf · Press izeneko lehiaketarako argazki bat egitea eskatzen dute —edo egina duzun bat erabili—,

2003ko azaroaren 28a u KARKARA 23

ERAKUSGAI izango dira Jose Ramon Salsamendiren lanak Boulevard1ean Kutxak duen erakusketa aretoan, Donostian; azaroaren21etik abenduaren 8ra bitartean.

ZERGAK ORDAINTZEKO EPEAK• Azokako postuak:

2003ko 4. hiruhilekoa:abenduaren 31 arte.

IBILALDI GIDATUA• Abenduaren 20an.

Elkargunea: Errota jatetxearen aurrean,Orio-Ubegun bidean.Irteera: goizeko 9:30ean.Ibilbidea: Errota jatetxea-Kamio-Manterola-Agorregi-Iturraran-Manterola-Kamio-Errotajatetxea.Itzulera: 13:30ean.

PODOLOGOA• Aian, abenduaren 13an.

Udalean eman behar daizena. Tlf.: 943 13 11 44

FUTBOLA• Azaroaren 30ean 1.

erregionalean: Orio-Ordizia.

• Abenduaren 7an infantilen 1. maila: Orio-Aurrera.

• Abenduaren 14an jubenilen 1.maila: Orio-Oiartzun. Kadeteen2. maila: Orio-Amaraberri. Infantilen 1. maila:Orio-Zumaia.

OLIO BILKETA• Abenduaren 4an jasoko

dute olio zaharra azokan.

PLASTIKO BILKETA• Aian, silo-bola plastikoen

bilketa abenduaren 9an.

KONTZENTRAZIOA• ETxerat! taldeak antola-

tuta, kontzentrazio isilaOrioko plazan azaroaren28an, 20:30etan.

ALTZARIAK• Orion altzari zaharrak

jasoko dituzte abenduaren 17an. Bezperan utzi behar dirazabor lekuetan, eta udaletxera deitu esatekozer nolako gauzak diren.

ERROMERIA • Azaroaren 30ean

erromeria Aristerrazun:Iser eta Alabier trikitilariekin 21:00etan.

• Abenduaren 7an erromeria Aristerrazun:Etxabe anaiak,21:00etan.

BIRZIKLATU• Urteta zabortegira eta

Zarauzko Garbigunerabisita gidatu irekia azaroaren 29an, UrolaKostako Udal elkarteaketa Arazik antolatuta.

• Abenduaren 13an goizez,

ikasleen lanak erakusgaiZarauzko Gaztelekun.

ERAKUSKETA• Urtero bezala, argazki

zaharrak ikusgai izangodira Salatxo tabernanabenduaren 4tik Erregeegunera arte.

KZ GUNEA• Interneten nabigatzeko

ikastaroak: abenduaren1etik 16ra 18:00etatik20:00etara eta abenduaren 10etik 23ra16:00etatik 18:00etara.Izena emateko, deitu 943 83 41 28 telefonoraedo jo kultur etxera.

LIBURU AZOKA• Galtzarrik antolatuta,

abenduaren 5 eta 12an,17:00etik 21:00ra; 6 eta13an, 7 eta 14an etaastelehenean 8an11:00etik 14:00ra eta17:00tik 21:00ra. Arrilla-ga erretegia zegoenekolokalean.

ZAINTZAKO BOTIKAKAZAROA28an, Lasa29 eta 30ean, Azaldegi

ABENDUA1ean, Iriarte2an, Olaizola3an, Mutiozabal4an, Barrenetxea5ean, Iriarte6 eta7an, Uranga8an, Barrenetxea9an, Mutiozabal10ean, Olaizola11n, Uranga12an, Azaldegi13 eta14an, Zulaika15ean, Mutiozabal16an, Barrenetxea17an, Uranga18an, Azaldegi19an, Zulaika20 eta 21ean, Iriarte

AGENDA ETA ZERBITZUAK

AZALDEGI: Urdaneta kalea, 8. 943 13 31 83 ZARAUTZ

BARRENETXEA: Gipuzkoa kalea,17. 943 83 23 98 ZARAUTZ

MUTIOZABAL: Kale Nagusia, 12. 943 83 29 70 ZARAUTZ

OLAIZOLA: S. Frantzisko kalea, 16. 943 13 38 14 ZARAUTZ

LASA: Herriko plaza. 943 83 09 36 ORIO

URANGA: Zigordia kalea, 17. 943 13 40 19 ZARAUTZ

IRIARTE: Zinkunegi, Pilartxo Enea 943 13 29 83 ZARAUTZ

ZULAIKA: Bizkaia kalea, 41 943 13 39 94 ZARAUTZ

Denbora pasaren soluzioa: Golden Apple Quartet