04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean...

16
Itzulpenaren eta feminismoaren arteko ha- rremana aztertzen hastearekin batera harre- manen aniztasuna, gaiaren zabala, aipatu beharrean naiz; bi osagaien artean harreman anitz gertatzen da eta hainbat ikuspuntuta- tik azter daiteke haien arteko eragina. Horrez gain, aipatu behar dut ere bi osa- gaietako bakoitzaren zabala eta sakona. Ho- rrek ere zailtzen du haien arteko harrema- nak aztertzerakoan hurbilpen xume eta argia egitea. Toki eta denbora luzea eskatuko luke gaia osoki jorratzeak, baina halakoak ez di- tudanez, artikulu bakar batek jarri mugeta- ra egokitzen saiatu eta, gaia jorratzen jarrai- tzeko aukera gehiago sortuko zaigunaren itxaropenean, lehen hurbiltze honetan, gaiaren inguruko arazo, eztabaida eta gerta- kari nagusiak aipatu eta kokatzen ahalegin- duko naiz, bederen. Hirugarren zailtasuna ere agertzen zaigu gaiari heltzen saiatu orduko, zeren itzulpena eta feminismoa lotzen dituzten uztarri anitz horiek, maiz, bi ezagutza alor horien bazter alorretan aritzen baitira, alor berrien eta be- rritzaileenetan, lur oraindik sendotu gabe eta nahasi samarretan. Guztiarekin ere, saia nadin aztergaiaren alor desberdinak banan- banan azaltzen, nahiz eta maiz alor horien artean diren lotura estuak agertu eta korapi- latuko zaizkidan. 1. Itzulpenen subjektu agentea. Emazte itzultzaileak Alorren batekin hasi behar eta itzulpen- gintzaren protagonista nagusiak behar ditut hastapen honetan aipatu, itzultzaileak, ale- gia. Lerro hauetan ezin azterketa sakona egin baina azterketa horren beharra seinala- tu nahi nuke, bederen, itzulpengintzan emazteok betetzen dugun lekua argituko badugu. Lehenik eta behin aipatu behar dut itzulpengintzaren ezaugarriak direla medio (aritzailearen izengabetasuna edo ikusezin- 81 Itzulpena eta feminismoa BAKARTXO ARRIZABALAGA

Transcript of 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean...

Page 1: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

Itzulpenaren eta feminismoaren arteko ha-rremana aztertzen hastearekin batera harre-manen aniztasuna, gaiaren zabala, aipatubeharrean naiz; bi osagaien artean harremananitz gertatzen da eta hainbat ikuspuntuta-tik azter daiteke haien arteko eragina.

Horrez gain, aipatu behar dut ere bi osa-gaietako bakoitzaren zabala eta sakona. Ho-rrek ere zailtzen du haien arteko harrema-nak aztertzerakoan hurbilpen xume etaargia egitea.

Toki eta denbora luzea eskatuko lukegaia osoki jorratzeak, baina halakoak ez di-tudanez, artikulu bakar batek jarri mugeta-ra egokitzen saiatu eta, gaia jorratzen jarrai-tzeko aukera gehiago sortuko zaigunarenitxaropenean, lehen hurbiltze honetan,gaiaren inguruko arazo, eztabaida eta gerta-kari nagusiak aipatu eta kokatzen ahalegin-duko naiz, bederen.

Hirugarren zailtasuna ere agertzen zaigugaiari heltzen saiatu orduko, zeren itzulpenaeta feminismoa lotzen dituzten uztarri anitz

horiek, maiz, bi ezagutza alor horien bazteralorretan aritzen baitira, alor berrien eta be-rritzaileenetan, lur oraindik sendotu gabeeta nahasi samarretan. Guztiarekin ere, saianadin aztergaiaren alor desberdinak banan-banan azaltzen, nahiz eta maiz alor horienartean diren lotura estuak agertu eta korapi-latuko zaizkidan.

1. Itzulpenen subjektu agentea. Emazteitzultzaileak

Alorren batekin hasi behar eta itzulpen-gintzaren protagonista nagusiak behar dituthastapen honetan aipatu, itzultzaileak, ale-gia. Lerro hauetan ezin azterketa sakonaegin baina azterketa horren beharra seinala-tu nahi nuke, bederen, itzulpengintzanemazteok betetzen dugun lekua argitukobadugu.

Lehenik eta behin aipatu behar dutitzulpengintzaren ezaugarriak direla medio(aritzailearen izengabetasuna edo ikusezin-

81

Itzulpena eta feminismoa�

BAKARTXO ARRIZABALAGA

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81

Page 2: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

tasuna, beste baten mesedetan lan egin etabigarren mailan gordetzea, etxean lan egi-tea, apaltasuna, lanbidearen egituratze etazedarritze maila urria, etab.) emakume anitzbideratu dela beti ogibide horretara, bainaezaugarri horiek beraiek ekarri dute ere,besteak beste, emakumea itzulpengintzarenbarruan ikusezina izatea. Itzulpengintza be-ren kontura bizitzeko baliatu dute emaku-meek historian zehar, eta bereziki heme -zortzigarren mendetik hona, baina horrek,ogibidea eman badie ere –zerbait ere bada–ez die ekarri –ez digu ekarri–, ordea, langin-tzan dugun eginkizunaren onarpena; esandaiteke itzulpengintzan emakumeok, bestealorretan bezala, bigarren mailan manten-tzen garela, itzultzaile onaren eta emakumeonaren ezaugarria omen den apaltasunariatxikirik eta haren pean gorderik.

Austriako Graz-eko Unibertsitatean la-nean ari den Michaela Wolf ikerlariak2000. urtean aleman hizkuntzaren esparruaaztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1,itzultzaile gehienak emazteak dira eta askoetxean aritzen dira, baina beren kasa ari di-renen gaineko datu ofizialik ez dago, haienlan kontratu edo egoera fiskalak ez direlakobeti berdinak.

Horrez gain, esaten du ere unibertsitate-etako itzulpen eta interpretazio departa-menduetan interes gutxi dutela itzulpengin-tza feministarekin edota genero gaiekin.Hori dela eta, aipatzen du feminismoareninguruko ikerketa gehien-gehienak emaztefeministen ekimenez eta haiek jarri adorezsortzen direla.

Dena den, datu zehatzak lortzeko eginbeharreko azterketa egin arte ezer ziur esate-rik ez bada ere, badirudi, hala gure euskaltxokoan nola inguruko erdal munduetakoitzulpengintzan ere, emakumeok gehiengoaosatzen dugula, oraindik ere, batez ere lan-gintzaren alor desegituratuenetan, ezkutue-netan. Esaniko horren bidetik jarraituz, au-sart naiteke ere esatera itzultzaile gehienakemazteak izanagatik ere itzultzailearen iru-dia gizonezkoa dela, oro har, eta are eta na-barmenago itzultzaile sonatu edo ereduzkodirenen artean. Adibide baterako, 1997tik2006 bitarteko Euskadi itzulpen Sariarenhamar saridunen artean bi emazte besterikez da. 2002tik 2006 arteko finalistei begira-tuta ere alde nabarmena ikus dezakegu,hots, hogeita lau obra iritsi ziren bost urtehorietan finalista izatera; haien hogeita bost(lan bat gizon-emazte biren artean itzuli zu-ten) itzultzaile finalisten artean hogei gizo-nezko ziren eta bost emazte. Hemendikkanpora so eginez gero gauzek ez diruditeoso bestelakoak. Batez ere Europako itzul-pen sariei diet so laburra egin, azken urteo-tako irabazleei begira, eta hemengoen an-tzeko emaitzak jaso ditut, baina datu biltzehandiagoa egin beharko litzateke, herrialdeguztietan egoera berdina ote den ikusteko.

Euskaraturiko obren gaineko itzulpenkritikari begiratzen badiogu, antzeko egoe-rarekin topatuko gara; halakoak argitara-tzen dituzten Deia, Gara, Diario Vasco etaBerria egunkarien gehigarriek 2004. urteanargitaraturiko literatur-itzulpenen gainekokritikek –bost gizonek eginak– guztira ho-

82

Senez 32

1. Wolf, Michaela: “The female state of the art”, in Sociocultural Aspects of Translating and Interpreting, 129-141.or.

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 82

Page 3: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

geita hamazazpi itzultzaileren lanak dituzteaztertu eta itzultzaile haietarik hogeita ha-mabi gizonezko dira eta bost soilik emaku-mezko.

Itzultzaileen elkarteei dagokionean, ba-dirudi Europakoen bazkide kopuruetanemakumeak gehiengo izan ohi direla, bainagidaritza organoetan, aldiz, ez dutela ho-rrenbeste leku.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Inter-preteen Elkartean, ordea, bestelakoa da ego-era, hala bazkideen kopuruetan, gizonenaemazteena baino handiagoa baita, nola zu-zendaritza organoetan agertzeaz, gaur egunparez pare baitira eta emazteek protagonis-mo handia baitute elkartearen gidaritzan.

2. Itzulpengintza politika

Itzulpengintza politikan feminismoakduen lekua aztertzerakoan, berehala ager-tzen zaigu itzulpengintzarako politikak ar-gitaratze politikarekin duen lotura estua.Bi-biek dute elkarren beharra eta biek eredute xede hizkuntzaren kanona eragiten,gai, idazle, idazmolde eta abarrekoak xedehizkuntzan hedatuz. Horregatik, politikahorietan feminismoak duen lekua aztertze-rakoan, berriz ere agertzen zaigun lehenkezka, emakumeoi politika horiek egitendiguten –edo ez diguten– lekua da, halaitzultzaile garen bezainbatean nola idazleeiere.

Emakumezko itzultzaileoi dagokigune-an, lehen puntuan jadanik erranikoari gai-neratuko nioke emakumezko itzultzaileenaldeko inolako politikarik ez dela, ezer egi-ten ez dela itzultzailearen gizonezko irudinagusia ezabatzeko eta argitaletxeek, gaine-

rako enpresek bezala, status-quo-aren man-tentzaile jokatzen dutela.

Emazte idazleen itzulpenei dagokieneanere, antzeko egoera agertzen zaigu. Euskalesparruari so eginez, Euskadi Saria hartuta-ko itzultzaileei buruz lehen aipaturiko itzu-litako hamar obra horien jatorrizko idazleeibegiratzen badiegu, hamarretatik bakarra daemakumea. Finalisten kasuan ere, hogeitabat obrek dute idazle gizona eta hirukemaztea (guztira bi emazte dira, bi obrenegilea emazte bera baita). Eta antzera gerta-tzen da Europako itzulpen sarietan ere: sari-turiko itzulpenen jatorrizko idazlanen egilegehien-gehienak –ia denak– gizonezkoakdira.

Sarien garrantziaz gain, gure euskal le-tren alor txikian badugu literatura uniber-tsala euskaratzeko proiektu handia ere, eus-kal irakurleei munduko literaturarenfuntsezko lagina eskaintzeko eta, hartara, li-teraturaren alorra arautzen eragin handiaduena. Alabaina, hor ere, eskaintzen den li-teratura gizonezkoen literatura da; literatu-ra gizonezkoen zeregin gisa agertzen zaigu;aski esanguratsua da orain arte argitaraturi-ko 127 obren artean, 13 baizik ez direlaemakumeen lanak.

Ez da, ordea, euskal berezitasuna ema-kumeen literatura –emakumeek idatziri-koa– baztertzea. Europa osoan gertatzenden fenomenoa da argitaratze eta itzultzepolitikek gizonezkoen obrak lehenestea,edo horiek baizik apenas ez ikustea.

Literatura sarien kasuan ere, egoera ber-dinean gara emakumezkoen eta gizonezko-en lekuei dagokienean, edo bestela –zeha-tzago– esanda, emakumeen leku eskasari etagizonezkoen nagusitzeari, dagokienean.Itzultzaile emazteen egoera emazteok litera-

Itzulpena eta feminismoa

83

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 83

Page 4: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

turan dugun leku urriari da lotua, bai etaemakumeok , oro har, ospe eta izen orotikbaztertuak izateari.

Kritika jasotzerakoan ere, gainerako ar-loetan bizi duten antzeko bazterketa bizidute emakume idazleek, bai eta emakumez-ko itzultzaileek jasotzen dutenaren antzekobazterketa ere. Adibide baterako, gatoz be-rriro gure euskal alorrera: lehen aipatu gehi-garrietako bost kritika egile gizonezkoek az-terturiko itzulpenen jatorrizko testuenidazleen artean hogeita bi gizon dira eta ha-mabost emazte.

Patriarkatuan horren murgildurik denegoera honetan, halere, oso da urria arazoa-ren kontzientzia. Hala, argitaletxe nola le-tren alorreko bestelako enpresa eta profesio-nalen artean, sexuari ez baina kalitatearibesterik erreparatzen ez diotela, hau daobrak soilik literaturazko interesaren arabe-ra dituztela bultzatzen entzun beharko daemakumeen ez agertzeaz galdetuz gero. Ezote zaio, ordea, inori deigarri egiten emaku-meek kalitatezko lanak idatzi edo itzultzekoazaltzen duten ezintasun horren nabarme-na, baldin eta emakumeek idatzirikoak gi-zarte honek hautaturiko kalitatezko lanenartean duen leku urria kalitate hutsezkoirizpideen arabera gertatzen dela sinetsi be-har bada?

Zorionez, badirudi halako kezka ager-tzen hasia dela gure artean ere, horri aurreegin nahia badabilela gure alor txikian; eus-kal letretan sortu berri den proiektua aipatunahi nuke: Lau euskal letraemazte feminis-tek “Sareinak” izeneko egitasmo literarioajarri dute abian, emakume idazleen lanaezagutarazteko eta beste era batean irakurriahal izateko tresnak hurbiltzeko. Honeladiote beren manifestuan: “Gure sarea, gure

literatura zulatuta nabaritzen dugu eta,gehienetan, emakumeen izenak, liburuaketa lanak amiltzen dira zulo horietatik…Badugu sarea, euskal literatura; badugu ha-ria, kritika literarioa; badugu jostorratza, te-oria feminista, eta, jakina, badugu gogoa sa-rean sare aritzeko”. Zorte on!

Itzultze eta argitaratze politikek feminis-moarekin duten harremana ez da agenteeiloturikoa soilik; aztertu beharreko bigarrenalorra feminismoa bera dugu, hau da, zeinden feminismoaren gaia jorratzen dutentestuei itzulpengintzak egiten dien lekua.

Feminismoa ikergai gisa XX. mendearenazken hamarkadetan hasi zen garatzen, ba-tez ere Ameriketako unibertsitateetan, nonemakumeen ikerketarako departamenduaksortzen joan baitziren. Nahiz eta orain arte-ko ikerketa feminista gehiena ingelesez sor-tu duten eta oraindik ere ingelesez sortzenden, ikerketa mundu osoko emakumeei zu-zentzen zaie, eta ez bakarrik unibertsitateinguruetako teorizatzaileei, baizik eta baitagizarte maila apaleneko ekintzaile feminis-tei ere. Horrek itzulpenaren beharrean jar-tzen du feminismoa, mundu mailako ezta-baida teoriko-praktikoa gauzatuko badu.Mundu osoko mugimendu feministarenalor desberdinetan –eta anitz bada– sortzendiren eskarmentuak teorizatzaileen gogoe-tak hornitu eta aberasten dituzte, eta haieksortu teoriek ere badute eguneroko ekin-tzan eragin dezente. Hain gizarte ingurudesberdinetako emakumeen arteko harre-man horietarako ezinbesteko da itzulpena.Baina zeregin horretan argitaletxe arruntekoso interes eskasa erakusten dute. Gehien--gehienez, hizkuntza bakoitzaren esparrutxiki edo handian, bazter alorretako argita-letxe bat edo beste izan ohi da emakumeen

84

Senez 32

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 84

Page 5: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

eskarmentuen gaineko testuren bat edonoizta-noizta argitaratuko duena –geureeuskal esparru txikian ere baditugu horrela-ko gutxi batzuk– eta argitaletxe handiekatera ohi dituzte ere, azken urteotan gaia in-dartu baita, emazte ezagun edo ospetsurenbaten gogoeta liburu edo antzeko produk-tuak, feminismo kutsu zerbaitekoak. Baina,oro har, esan daiteke testu feministen heda-pena emakumeen eskuz egiten dela, argita-letxe txikien eta autoedizioaren bitartez.

Halatan, hizkuntza-alor zabaletan, kul-tura sendotuetan, ikus ditzakegu emakume-ek sorturiko argitaletxe txikiak, kultura fe-ministaren esparruan jaio eta bizi direnak,emakumeen lanak hedatzen. Argitaletxe ho-riek itzulpenaren behar handia dute, ema-kumeen produkzioaren mundu globaliza-tuan aritu eta emakumeen hitza ezagutzeraemanen badute, bai unibertsitateetako ema-kumeen ikasketen edo genero ikasketen es-parru teorikoetan, bai eta mugimendu fe-ministaren inguruetan ere.

Euskaraz ez dugu horrelakorik, ez argita-letxerik ez eta emakumeen ikasketarik uni-bertsitatean ere; azken honen falta hutsunehandia zaigu itzulpengintzarako ere, zerenfeminismoaren testu teorikoen itzultze lanhandia egiten baitute halako unibertsitatezentroek eta hizkuntza esparru desberdine-tan sortzen diren teoria desberdinak elkarriezagutzera ematen funtsezko eragina baitu-te. Halatan, beraz, feminismoaren –bai etaemakumezko idazleen– testu funtsezkoenakere euskaratzeke ditugu oraindik.

Argitaletxe feminista horien zeregin lehe-na, maiz, emakumezko idazleen lanak zoko-tik atera eta ezagutzera ematea izan da, etahorretan ere itzulpenak funtsezko lana egindu. Kultura desberdinetako emakumeen tes-

tuak itzuliz, emakumeak zokotik atera nahiizan dituzte, haien gogoetak ezagutzeraeman, bai eta haiek beren garai eta lekuetanbizi zuten gizartearen zapalkuntzaren aurkaerakutsitako erreboltaren berri eman ere,hartara feminismoaren historia osatzen la-gunduz.

Itzultze eta argitaratze lan horien zeregi-na ez da soilik emakume haien izenaren al-deko aldarrikapena; haien lana ere sustatudute, emakume idazle haiek sortu hizkeraeta gogoetak hedatzeko bidea ireki eta ibilidute.

Hortik etorri dira, gerora, honen ondo-ren azaltzen saiatuko naizen hizkera arrunta-ren, hizkera estandar matxistaren kritika etaharen gainditzeko proposamen feministak,hizkuntzen barneko itzulpenak, sormen etaitzulpenezko esperimentazioak eta abar.

Lehen aipaturiko Wolf andrearen iker-ketaren arabera, itzulpen agentziek oso inte-res eskasa dute genero gaiekin. Itzultzaileenelkarteak, berriz, prest omen dira sexismogabeko hizkeraren erabilera sustatzeko, bai-na betiere nabarmentzen ez bada. Azkenik,erakunde publikoek itzulpenetan sexismogabeko hizkera erabiltzeko eskuliburu etagidalerroak omen dituzte.

Itzulpengintza feminista batez ere lite -ratura alorrean eta bereziki emakumeen li -teratura feminista edota lesbianen litera -turaren alorretan omen da erabiltzen, etagehienetan sexismo gabeko hizkera erabil-tzera mugatu ohi da.

3. Feminismoa eta itzulpen irizpideak.Itzulpengintzaren azterketa feminista

Nork itzultzen duen eta zer itzultzenden aztertzeaz gain, bada feminismoari fun-

Itzulpena eta feminismoa

85

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 85

Page 6: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

tsezko zaion beste galdera: nola itzultzenden, alegia, hizkuntzaz hizkuntza dabilenideologia patriarkala areagotu edo urritubaitezake galdera horri emaniko erantzu-nak. Galdera horri erantzuteko, baina, lehe-nik itzulpenaren baldintza nagusia, hots,hizkuntza, behar da ezagutu.

Hizkuntzaren kritika feminista

Lehen aipaturiko idazle feminista aitzin-dariek beraiek gizarte patriarkalari abiatukritikan jadanik hizkuntzaren kritika ager-tzen bazen ere –Virginia Wolf-ek honelazioen: “But it is still true that before awoman can write exactly as she wishes towrite, she has many dificulties to face. Tobegin with, there is the technical dificulty–so simple, apparently; in reality, so baf-fling– that the very form of the sentencedoes not fit her. It is a sentence made bymen; it is too loose, too heavy, toopompous for a woman’s use”2, hizkuntzare-kiko kezka hori, hizkuntzaren aztertze horiareagotzen joan da feminismoaren garatzea-rekin, hizkuntza emakumeen zapalkuntza-ren funtsezko bideratzaile delakoan, eta ha-latan, askatasunerako ere bidea izandaitekeela ustez. Bajtin hizkuntzalariak hiz-kuntza ideologia sortzaile eta bideratzailenagusia zela zioen3, eta feminismoa ideolo-gia hizkuntzaren beraren barruan bilatzenaritu eta aritzen da indar betez. Enuntziatutxikienetik hasi eta diskurtso garatuetarai-no, intonazioan, ahotsen tinbre eta ozen

edo apaltasunean sexua islatzen dela eraku-tsi digute. “Le monde est sexué” dio LuceIrigaray teorizatzaile feministak4. Baina are-ago, sexuatze hori ez dela besterik gabea,hau da, sexuatze horri balioa erantsi (gizo-nezko sexuatzean) edo kentzen (emakumez-ko sexuatzean) zaiola erakutsi digute ere, etasexu berezitasunak sexu bereizkeria bihur-tzeko modu horrek ematen diola emakume-ok jasaten dugun zapalkuntzari funtsezkotokia gizartearen egituran.

Hizkuntzaren gaineko ikerketa feminis-tetan diren tradizio desberdinak azaltzen lu-zatu gabe, esan behar dut denak lotzen dire-la interes bereziz hizkuntzak emakumeakazaldu edo ezkutatzeko duen modua azter-tzeari.

Hizkuntza, berez, ez da sexista, sistemaireki eta malgua da. Sexista gizarte patriar-kalak egiten duen hizkuntzaren erabilerada. Horregatik emakumeak izendatuko di-tuen, emakumezkoon bizipenak azaldukodituen hizkuntza osatzeko bidean jarri dafeminismoa.

Alde batetik, hizkera patriarkalaren az-terketa egiten du, bertan emakumeek eta gi-zonek dituzten leku desberdinak aztertuz.Hortik gizonezkoen eta emakumezkoenmintzamoldeen gaineko ikerketak bultzatuditu feminismoak, emakumeen zapalkuntzahizkuntzaren bitartez nola gertatzen denulertu eta horri aurre egiteko, bai eta ema-kumeen ahotsari leku egiteko ere. Itzulpe-naren kasuan, sexuen araberako berezitasun

86

Senez 32

2. Wolf, Virginia: Collected Essays, II. alea. Hogarth Press, 1966

3. Bajtin, Mijail: Le marxisme et la philosophie du langage. Minuit, 31. or.

4. Irigaray, Luce: Le sexe linguistique. Langages, 85. alea. Grasset, 1989.

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 86

Page 7: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

horiek hizkuntza batetik bestera itzultzeangorde eta xede testuan emateko moduak az-tertzen dira ere, zeren hizkuntza bakoitzakmodu eta molde desberdinen bidez sexua-tzen baitu diskurtsoa. Horregatik hizkun-tzen arteko itzulpena hizkuntza bakoitzarenmetafora sexuatuak eta neutro faltsuakantze mateko ere baliatzen da maiz, hizkun-tzaren bidez ematen diren sinbolizatze pro -zesuen azterketaren barruan, zeren, hiz -kuntzek sexuatze sistema desberdinakdituztenez, errazago ikusi ohi baitira hiz-kuntza bakoitzean erabiltzen diren sexismo-aren adierazleak kanpotik, hizkuntzarenbarnean murgilduta baino (ingeles bati na-barmen gerta dakioke jakitea frantsesezemakume bati “le professeur” deitu beharzaiola, baina aldi berean ez erreparatu inge-lesez emazteak ezkondutakoan abizena gal-du beharrak dakarren emazteen desagertze-ari).

Beste aldetik, hizkuntzen barruko itzul-pena baliatuz hizkera berria sortzen saiatzenda. Feminismoaren transgresioa hizkuntzanhonela da gauzatzen: “ni emakumea naiz”esanez, halakoa aurreikusia ez den lekuetan.Horretarako hizkuntza bakoitzaren ba-rruan, hizkera patriarkaletik hizkera femi-nistarako itzulpena erabili ohi du feminis-moak, besteak beste.

Emakumeen irudiaren kalterako estere-otipoak agerrarazi eta ezabatzeko, hizkun-tzaren barruan, hizkuntzen barruan, dau-den mekanismo zuzentzaileak baliatuzsexismo gabeko hizkera sortzea izan da fe-minismoak emaniko lehen pausoa. Alabai-na, hori hizkuntzak emakumeon aurkaduen karga ideologikoaz ohartarazi eta arin-tzeko balio badu ere, matxismoaren iraineta mespretxuzko adierazpen gordinenak

ezabatzeko balio badu ere, gizartean horrenerrotua den ideologia patriarkala ez da izen-datze politikoki zuzenen zerrendak edo es-kuliburuak automatikoki erabiliz gainditu-ko. Hizkuntzak gizartean eragiten du etahizkuntza aldatu gabe ez liteke gizartea al-datu, baina hizkuntza aldatzeak soilik ez dugizartea aldatzen, hizkuntza gizartearen al-datzeko ezinbesteko baldintza izanik ere, gi-zarteak baldintzatua delako. Adibide bate-rako, ingelesez lehen erabiltzen zen“chairman” emakumezkoen baztertzailearenordez “chairperson” asmatu eta orain biga-rren hori erabiltzen omen dute, baina“chairman” hitzaren esanahi berarekin, gi-zonezkoak aipatzeko, alegia.

Adibideak balio ahal digu euskaldunoi,genero gabeko izendatze sistema dugulakosexismotik at bizi garenaren ustean ez ustel-tzeko.

Itzulpen irizpide berriak

Feminismoak hizkuntzari eginiko kriti-kak ondorio zuzena du itzulpenean, batezere bi arlo hauetan: nola itzultzen den ema-kumezkoen hitza, eta nola berregituratzendiren jatorrizko diskurtsoak, maiz diskurtsobaztertzaile direnak, xede hizkuntzan ema-kumezkoei leku egiteko.

Feminismoak hizkuntza aztertzerakoanunibertsal neutroa faltsua dela eta benetanmaskulinoaren adierazle dela azaltzen duenbezala, itzultzailearen ustezko neutraltasu-nari ere so egiten dio eta zalantzan jartzenitzulpengintza errepikatze lan bezala azal-tzen duten orain arteko teoriak.

Orain arteko itzulpen teoriak jatorrizkotestuarekiko leial eta baliokide izango denitzulpen biribil bakarra lortzeko ereduaren

Itzulpena eta feminismoa

87

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 87

Page 8: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

bila ibili dira. Azken teoria postkolonial etafeministek, berriz, birkodetze prozesua bai-no areago komunikazio prozesua dute itzul-penean ikusten, eta prozesu horretan itzul-tzailea ez da jadanik bitartekari neutro etaikusezina. Ardura berria hartzen du beregain, bi erkidegoen arteko bitartekari lane-tan, non bere hautuen erantzule agertzenbaita.

Lawrence Venuti-k dioenez, testua beregizarte eta historia inguruabarretan kokatubehar da eta kontuan hartu politikoki joka-tzen duen rola:

“This would involve examining the place andpractice of translation in specific cultures, address-ing such questions as which foreign texts are select-ed for translation and wich discursive strategies areused to translate them, which text strategies andtranslations are canonized or marginalized, andwhich social groups are served by them”5.

Azterketa horien ondorioz, eta itzulpenproiektu bakoitzak duen asmoaren arabera,itzultzeko estrategia desberdinak sor daitez-ke. Itzultzailea jatorrizko testuaz egitenduen interpretazioaz mintzo da, bai etaitzultzerakoan hautatu dituen estrategietazere.

Sistema patriarkalak antolaturiko hierar-kian itzulpena eta emakumea bigarren mai-lan kokatu ditu eta kategoria eta metaforaberdinak erabili ditu maiz, haietaz mintza-tzeko. Susan Holbrook teorizatzailearen hi-

tzetan “…translation is marked by a gen-dered metaphorics that presumes a male au-thor and a female translator”6.

Itzulpenaren teoria-esparru tradiziona-lak sorturiko metafora sexisten adierazlegisa, honako esaldi hau dugu: “La traduc-tion est comme la femme, plus qu’elle estbelle, elle n’est pas fidèle, plus qu’elle est fi-dèle, elle n’est pas belle”7.

Halako baieztapenari Susanne de Lotbi-nière Harwood Kanadako itzultzaileak,bere liburu baten izenburuaren bitartez, ho-nela erantzuten dio: “Re-belle et Infidèle:La Traduction comme Pratique de Réécri-ture au Féminin”8.

Itzultzaile honek jatorrizko testuarenidazlearekin parez pare jartzen du itzultzai-lea, idazlearekin batera egile, eta honelaazaltzen du itzultzailearen zeregina:

“To embody the traditionally silent and invisi-ble figure of the translator, whom feminism hasempowered to speak in her own voice. Also, to putmyself as a partner in a full-fledged relationshipwith ‘my’ authers, for feminist writers and transla-tors have rejected longstandig ‘master-slave’ para-digm of writing versus translation, and replaced itwith the love relationship paradigm, making herand I co-authors of the translated text”9.

Itzultzaile honek testu feministen itzul-penetan baliatzen du halako itzultze mo-dua, idazle feministekin elkarlanean. Patri -arkatuaren aurka jotzeko ekintza politikoa

88

Senez 32

5. Venuti, Lawrence: Rethinking Translation: Discourse, Subjectivity, Ideology. Routledge 1992.

6. Holbrook, Susan: “Mauve Arrows and Erotics of Translation” in Essays on Canadian Writing, 61, 232-241. or.

7. Ferré, Rosario: “Ofelia a la deriva en las aguas de la memoria” in El coloquio de las perras, Rio Piedras. Editorial Cultural. 1990

8. De Lotbinière Harwood, Susanne: “Re-belle et Infidèle: La Traduction comme Pratique de Réécriture au Feminin/The BodyBilingual: Translation as a Rewriting in the Feminine” in Les Éditions du remue ménage & Women’s Press. 1991.

9. De Lotbinière Harwood, Susanne: “Acting the (Re) Writer: A Feminist Translator’s Practice of Space” in Fireweed 44/45. 1994.

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 88

Page 9: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

da haren itzulpengintza. Hizkuntza bietaneragin nahi du idazle-itzultzaile bikoteak,eta hartara, esanahiak ez dituzte soilik jato-rrizko hizkuntzatik xede hizkuntzara ekar-tzen; xede testuak jatorrizko testuan ere era-giten du, eta jatorrizko hizkuntzaren nolaxede hizkuntzaren ideologia patriarkaleaneragiten du. Hizkuntzen ideologia patriar-kalaz gogoetak egiteko aukera ematen duitzulpenak, bai eta hizkuntza bietan eragite-ko, hizkera patriarkal nagusituari emaku-mezkoen eskarmentuz blaituriko hizkerazerantzunez. Hizkuntzen arteko itzulpenazgain, hizkuntza bakoitzaren barruan eregertatzen dira esanahi ekarpen berriak, etaargira ekartzen emakumeok hizkera arrotze-an moldatzera behartuak garela eta hartara,etengabeko itzulpen lanetara. “I am a trans-lator because I am a woman” dio de Lotbi-nière-Harwood-ek10.

Horrelako itzulpenak jatorrizko idazlea-ren eta itzultzailearen arteko elkarlana eska-tzen du eta idazle biziekin egin badaiteke,zailagoa da jatorrizko testura hain modu di-namiko eta sortzaileaz hurbiltzea, baldin etajatorrizko testuaren idazlea ez bada bizi edoparte hartu nahi ez, edo ezin badu; horrektestura tentu handiagoz hurbiltzera behar-tzen du itzultzailea.

Edozelan ere, itzultzailea itzulpenarenegile gisa agerian da; De Lotbinière-ren hi-tzetan esateko:

“The difference with rewriting in the feminineis that, unlike the patriarchal agenda, where theunderlying order of discourse is made invisible by

passing itself off as “normal” and “natural”, the fe-minist agenda has its political cards on the table.The hand mediating is overt in its intentions”11.

“Normal” eta “natural” gisa patriarka-tuak mahaiaren azpitik pasa ohi dituen kar-tetaz ere arduratzen dira itzulpen feminista-ren teorizatzaile eta ikerlariak, zerenitzulpena emakumeoi munduan leku egite-ko erabil daitekeen bezala, ezkutatzeko ereerabil baitaiteke, eta hala erabiltzen ere duitzulpengintza patriarkalak.

Emakumeen ikusezintasuna aipatzendenean ez da horrenbeste emakumeok du-gun berezitasun batetaz mintzo, nola pa-triarkatuak guztiongan eragiten duen itsu-menaz.

Eta itsutzen gaituen egitura patriarkala-ren elementuak argitara ekarri eta sistemadesegiteko bidea irekitzeko, hain zuzen ere,ekin dio feminismoak ohiko itzulpen teo-riek ezarri “leialtasun” eta “baliokidetza”printzipioen arabera egiten omen direnitzulpenak kritikatzeari.

Itzulpen patriarkalen kritika; zenbait adibi-de.

Feminismotik kritikaturiko testu eza -gunena Biblia dugu. Testu horren mezueipatriarkatuaren kutsua dariela kritikatu dubetidanik feminismoak. Erlijio kristauak–zeinek ez?– emakumeoi leku gutxi eta txa-rra ematen digula uste izan du beti feminis-moak. Baina kristautasunaren barrutik erealtxatu dira emakumeen aurka doazen

Itzulpena eta feminismoa

89

10. de Lotbinière-Harwood, Suzanne. Re-belle et infidèle: la traduction comme pratique de ré-écriture au féminin / The Body Bilin-gual: translation as a re-writing in the feminine. Les Éditions du Remue-ménage / Women’s Press. 1991, 95. or.

11. Idem, 100-101. or.

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 89

Page 10: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

mezu horiei aurre egiten dieten feministenahotsak… eta itzulpenari egotzi diote mezuhorien sexismoaren erantzukizuna. Horrekorain arte egin itzulpenak berrikusi eta se-xismo gabeko proposamen berriak egiterabultzatu ditu delako feministak.

Gizonen arteko solas moduan agertzenda Biblia, non Jainko aita jauna, anaiak, gi-zonak eta abar agertzen diren protagonistanagusi, eta haien ondasun gisara, berriz,emazte, haur eta abereak.

Mezu horiek hebraiera eta grekerazkotestuekin erkatu eta haien orain arteko in-terpretazio patriarkalak okertzat emanez,interpretazio berriak eskaintzen dizkigute,baina ez soilik atzera begira, orain artekoitzulpenak jatorrizko testuarekin leialtasunfaltaz aritu direla kritikatzeko, baizik eta ai-tzina begira, batez ere, hau da, xede testuakbete behar duen funtzioari garrantzi bereziaeta lehentasuna emanez.

Jokamolde hori erabat kokatzen daitzulpen teoria postkolonialaren eta femi-nistaren printzipioen barruan. Biblia be-rraztertzen duten feministentzat itzulpena-ren funtsezko egitekoa emakumezkoei ere,gizonezkoei bezala zuzen dakizkien testuaksortzea da, eta horretarako mezuaren for-man egin beharreko aldaketa guztiak egite-ko prest dira. Horretan batzuk besteak bai-no aitzinago joaten dira. Adibiderako,batzuei “anaiak” dion lekuan “anaia-arre-bak” edo “ahizpa-nebak” jartzea aski bazaieere, beste batzuek “Jauna” eta horrelako hi-tzak ere kendu eta sexuz markatu gabekoakjartzen dituzte, bai eta agertzen diren pasar-

te sexistak, sortu nahi duten gizarte berdin-zale berriaren moldeetara egokitzen saiatzendira, garai zaharretako mezuak garai berrie-tara egokituz, betiere Biblia emakumezkoeizuzenduriko testua bihurtze aldera.

Testu xumeagoetara etorrita, emaku-mezko zenbaiten testuei eginiko hainbatitzulpen patriarkalen azterketak ere aipatunahi ditut.

Lehenengoa Kordobako UnibertsitateanAnna Freixas eta Mª Luisa Calero ikerlariekingelesetik gaztelaniara itzulitako testu ba-ten azterketa dugu12. Generoari buruzkotestua da, itzultzaile profesional batek itzu-lia. Alabaina, profesionaltasun horrek ez diokentzen itzulpena sexismoz kutsatzetik: pa-ragrafo osoak ezabatzen ditu, hitzak ere bai,beti testuaren mezu feminista ezabatzekobidean. Adibide baterako, aipaturiko ikerla-ri feministek diotenaren arabera, hona he-men egiten omen dituen bidegabekerienadibide batzuk:

Honako hau esan behar zuen lekuan:

“Esto en gran medida es debido a la influenciadel feminismo y de los argumentos de la educaciónmulticultural antirracista”;

Osorik isiltzen du.

Honako honetan, berriz, kortxete artekoguztia ezkutatu omen du:

“Las chavalas estaban ligeramente escandaliza-das del hecho [pero sobre todo lo desaprobaban]más que por el hecho en sí…”

Edo:

90

Senez 32

12. Freixas, Anna, Calero, Mª Luisa: “Sexismo y traducción. Reflexiones a partir de un texto” in “Género, lenguaje y traducción”Universitat de València. 2003. 399-420. orr.

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 90

Page 11: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

“Se sabe que los chicos reciben [mucha] másatención que las chicas”

Erantsi ere eransten omen du:

“Las chicas cuando se juntan en una clase mix-ta, en lugar de aprovechar su ventaja inicial [si latienen] para mantenerse por delante de ellos…”

Bere gogara itzultzen ditu ere ingelesez-ko hitzak, eta modu desberdinez neskei bu-ruz edo mutilei buruz esaten badira:

“Quietness” neskei dagokienean “docili-dad” hitzaz du ordezten;

Eta “high-capacity” neskentzat bada“bastante listas” baina mutilentzat “más ca-pacitados”.

Eta halako abar luze batez, itzultzaileakmutikoen aldeko joera nabarmena hartzendu eta neskak ezkutatzekoa, jatorrizko tes-tuaren mezua guztiz desitxuratzeraino.Itzultzaileari eraman ezina zaio, nonbait,testuak dioena, testuari kutsu feministagehiegi igarrita edo; eta besterik gabe alda-tzen du, diskurtsoa patriarkatuaren mugeta-ra egokituz.

Nabarmena da patriarkatuan emakume-en diskurtsoari eman ohi zaion garrantzi es-kasa baino eskasagoa; emakumea ez da berehitzen jabe, horregatik emakumeen hitza ezbada gizarteak haiei emaniko lekuaren mu-getan mantentzen, haiei ezarri moldeetatikihes egiten badu, hitz desegoki eta okertzathartu eta zuzen daiteke beti, patriarkatua-ren arauetara egokitzeko.

Halako egokitzapenak, halako emaku-meen hitzak androzentrismoak bultzaturikhutsaltzea, maiz gertatzen dira, ez bakarrik

testu arruntetan, baina baita literaturan ere.Alor horretara joz, Mary Wollstonecraf-ekidatziriko “A vindication of the Rights ofWoman” liburuaren lau aleman itzulpeneiElisabeth Gibbels, Humboldt Unibertsita-teko ikerlariak egin kritika13 ekarri nahi dutlerro hauetara.

Garai desberdinetan (1793/94, 1898,1989 eta 1999. urteetan) eginiko itzulpenhorien azterketak erakusten digu Wollsto-necraft-en lanari ez zaiola onartzen literatu-ra baliorik eta hartara, idazlearen erretorika,konbentzionaltasun eza, hizkera hibridoaeta testuan den hetereogeneotasuna idazle-ak nahita hautaturiko estilo direla onartueta xede testura ekartzen saiatu ordez, akats-tzat hartu eta lau itzulpenetan (garai berrie-netako itzulpena ez da hobea, baizik etamaiz lauetan txarrena) “zuzendu” dituzte,eta hala eginez, jatorrizko estiloa erabatapurtu eta zekarren balioa ezkutatu dute.

Lau itzulpenen xehetasunetan sartugabe, hona hemen nola adierazten duenGibbels andreak lau itzulpenek jatorrikotestutik galtzen utzi dituzten balioak eta ho-rren ondorioak xede testuaren bizi ahalean:

“In the case of the German translations of AVindication of the Rights of Woman, hybrid featureshave become homogenized, intricate and long-winded sentences have been broken up, drastic ex-pressions have become softened and unconven-tional discourse positions conventionalized. TheGerman translations fail to see the “flaws” as inte-gral to the feminist speaking voice and have pro-duced German texts that are less functional as dis-course founders. By producing good, acceptabletranslations for the German target audience, the

Itzulpena eta feminismoa

91

13. Gibbels, Elisabeth: “Positioning Strategies in the “Province of Men”: Mary Wollstonecraft’s A Vindication of the Rights of Wo-man and its four German translations”, in Género, lenguaje y traducción, Universitat de València. 2003. 336-347. or.

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 91

Page 12: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

translators have delivered weakened texts that nottestify to Wollstonecraft’s discursive struggles.”

“The transgresion of genre boundaries madeher enterprise an excursion into a no-go area. Theattempt at writing in that genre is a positioninggesture in itself that has become part of the book’simpact in English. It will be argued that the indif-ferent reaction in the German literary world to-wards A Vindication of the Rights of Woman ispartly due to the translator’ positioning strategiesthat failed to recognize and respect Wollstone-craft’s specific hiztorical discourse position and thereusulting rhetoricity in the text”.

Antzeko trataera jaso ohi du VirginiaWolf-ek ere, zeinaren diskurtsoko ahotsenaniztasuna eta ikuspuntuen fokalizazio des-berdinak bere estiloaren ezaugarri berezko-tzat hartu ordez, maiz Wolf-en ezintasunbaten ondoriozko akats gisa hartzen baiti-tuzte itzultzaileek eta “zuzentzen”, testua ar-giago eta irakurterrazago egite aldera.

Egile horren To the Lighthouse obrarenfrantsesezko bi bertsio erkatu zituzten GoraGisbert eta José Santaemilia, BalentziakoUnibertsitateko ikerlariek, eta jatorrizkotestura hurbiltzeko bi modu desberdinekemaniko bi itzulpenen arteko aldeak azal-tzen dizkigute bertan14.

Lehenengo itzultzaileak gramatika etasintaxiaren zuzentasunari, bai eta ohikoerretorikaren arauei begira itzuli omen du,eta Woolf-en estiloa desitxuratzen eta “nor-maltzen” du; bigarren itzulpenak, berriz,idazlearenganako errespetu handiagoz joka-tu duela erakusten digute, eta haren estiloa,haren esan asmoak, ohiko hizkera “onaren”

arauen gainetik jarriz, Woolf-en hitzetatikgertuago mantentzen omen da.

Wollstonecraft-en alemanerazko itzulpe-netaz esan bezala, Woolf-en kasuan ere ikusdaiteke nola irakurketa patriarkala egitenduen itzultzaileak jatorrizko testuaren egile-ak erakutsi indarra eta irmotasuna, bai etagizonen gainean egin aipamen gogorrak,leundu ohi dituen (“he was a failure” > “ilavait manqué sa vie”) eta emakumezkoenaipamenei, berriz, kutsu gutxiesgarriaeransten (“old woman” > “vieille femme”).

Aipatu nahi dudan azken azterketa Vale-rie Henitiuk kanadar ikerlariak japonieraz-ko emazteen antzinako testuen ingelesezkoitzulpenen gainean eginikoa da15. Bertan ja-poniar emazteen literatura tradizioa azaldu,eta erakusten du nola ingeleserako itzulpe-nak bitartekari androzentrikoek egin dituz-telarik, emakumeen ahotsa galdu den inge-lesezko bertsioetan:

“Phallocentric translators may succeed in onlysuperficially translating the woman-as-text, una-ware of other, deeper levels of significance… Rea-ding the submerged text requires an active choiceto do, as well as possession of the appropiate toolsand the ability to ask the right questions that willbring it into the foreground. Translations produ-ced by male readers may well silence parts of a wo-man author’s message by being simply oblivious tothe significance of, for example, metaphors of se-xual power relationships… They would be ‘resis-ting readers’… resistant to subversive meaningsand characterizations in texts that may threatenthe patriarchy and its view of the world. Where amuted female story wich may or may not involvesubversion, is essential to the text, such selective

92

Senez 32

14. Gisbert, Gora, Santaemilia, José: “Gender and Translation: Virginia Wolf ’s To the Lighthouse in French” in Género, lenguaje ytraducción, Universitat de València. 2003, 474-484. or.

15. Henitiuk, Valerie: “Translating Woman: reading the Female Throug the Male” in, Meta, XLIV, 3, 1999, 469-484. or.

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 92

Page 13: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

translation would constitute gross misrepresenta-tion.”

“Male readers” aipatzen duenean ez da,bere artikuluaren beste nonbait azaldu duhori, “male” hori esentzialismoz ulertu be-har, ezpada feminismoak “emakume”,“identitate”, “genero”, “sexu” eta abarrekokategoria unibertsalei ezarri erlatibismoaz.

Horren harira, Pilar Godayol, Vic-ekounibertsitateko irakasleak honela azaltzendigu zer izan daitekeen emakume gisa, ema-kume moduan itzultzea:

“In the end, what is translating as/like a wo-man if not situating oneself in an indeterminatespace, neither inside nor outside, questioning andproblematizing one’s own identity? It is an activitythat involves making use not of speciously neutral,

so-called objective strategies, but rather dynamicprocedures and tactics, wich negotiate and are ne-gotiable, open and contingent, wich never assumethe absolute totality of a feminine subjectivity intranslation”16.

Hala talde menperatzaileek nola menpe-ratuek gizartearen gaineko usteak sortzendituzte maila inkontzientean, mundua berebizipenen arabera birsortzen ari dira etenga-be, baina talde menperatzaileek dituzte, or-dea, konzientziaren antolaketarako egiturakkontrolatzen; halako kontrola hautsi nahiandabil feminismoa, emakumeen hitza entzundadin. Horretarako, emakumezko idazlea-ren alde kokatzen da itzultzaile feminista,haren lana hutsaldu eta desitxuratzen duenirakurketa patriarkalaren aurka.

Itzulpena eta feminismoa

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 93

Page 14: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

BIBLIOGRAFIA

Calero Fernández, Mª Ángeles: “La identidad femenina en el discurso lexicográfico” in Qua-derns de Filologia. Estudis Lingüístics. VII. alea (2002), 25-46. orr.)

Cameron, Deborah (argitaratzailea): “The Feminist Critique of Language: A Reader” Routled-ge. 1999.

Fernández de la Torre Madueño, María Dolores, Medina Guerra, Antonia, Taillefer de Haya,Lidia (argitaratzaileak): “El sexismo en el lenguaje” CEDMA. 1984 (Bi ale).

Godayol, Pilar: “Frontera Spaces. Translating as/like a Woman” Universitat de Vic.Gregory, Michael, Carroll, Susanne: “Language and Situation. Language Varieties and their

Social Contextes” Routledge. 1978.Henitiuk, Valerie: “Translating Woman: Reading the Female Throug the Male”, in Meta,

XLIV,3, 1999. (469-484 orr.)Hidalgo Navarro, Antonio, Grupo Val.Es.Co.: “Variación prosódica y diferencias de sexo en

torno a sus correlatos funcionales” in Quaderns de Filologia. Estudis Lingüístics. VII.alea (2002), 3-21. orr.)

Irigaray, Luce: “Sexes et genres à travers les langues” Grasset. 1990.“Le sexe linguistique” Langages,nº 85, Grasset. 1989.Martín Rojo, Luisa, Garí, Aitana: “El obstáculo de ser mujer. Prácticas comunicativas en el tra-

bajo”, in Quaderns de Filologia. Estudis Lingüístics. VII. alea (2002) 129-143. orr.)Moi, Toril: “Teoría literaria feminista” Cátedra. 1995. (Itzultzailea: Amaia Bárcena), (Se-

xual/Textual politics; Feminist Literary Theory).Mukherjee, Arun, Mukherjee, Alok, Godard, Barbara: “Translating Minoritized Cultures: Is-

sues of Caste, Class and Gender”, in Postcolonial Text, 2. alea, 3. zbk. (2006)Niedzwiecki, Patricia: “Le langage au féminin” Castells-Labor. 2000.Santaemilia, José (argitaratzailea): “Género, lenguaje y traducción” Universitat de València.

2003.Santaemilia, José, Gallardo, Beatriz, Sanmartín, Julia (argitaratzaileak): “Sexe i llenguatge: La

construcció lingüística de les identitats de gènere. Universitat de València. 2003.Spencer, Luisa, eta beste: “La educación lingüística. Trayectorias y mediaciones femeninas” An-

trazyt. 1997. (Italieratiko itzultzailea: Belén Garí)Vigara Tauste, Ana Mª, Jiménez Catalán, Rosa (Argitaratzaileak): “Género”, sexo, discurso”Violi, Patrizia: “El infinito singular” Cátedra. 1991. (Itzultzaileak: José Luis Aja, Carmen Bo-

rra, Marina Caffaratto), (L’infinito singolare).

94

Senez 32

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 94

Page 15: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

Wolf, Michaela: “The Creation of a “Romm of One’s Own” Feminist Translators as Mediatorsbetwen Cultures and Genders” Universität Graz.

Wolf, Michaela: “The female state of the art. Women in the “translation field”, in Sociocultu-ral Aspects of Translating and Interpreting.

Yaguello, Marina: “Les mots et les femmes” Payot. 1987.

Itzulpena eta feminismoa

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 95

Page 16: 04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 81 - EIZIEnean ari den Michaela Wolf ikerlariak 2000. urtean aleman hizkuntzaren esparrua aztertzeko abiaturiko ikerlanaren arabera1, itzultzaile

Traducción y feminismo

Feminismo y traducción se entrecruzan en múltiples puntos y sus relacio-nes pueden abordarse desde muy diversos puntos de vista, desde el análi-sis de las condiciones en que las mujeres llevan a cabo la actividad traduc-tora, hasta la mutua crítica de las categorías filosóficas en que ambasactividades se sustentan.

El feminismo y la traducción cuentan con un importante elemento encomún: el lenguaje, imprescindible en la actividad traductora y clave parael análisis feminista.

La traducción y las mujeres hemos sido relegadas a una posición se-cundaria, obligadas al anonimato. Sin embargo, el feminismo viene a rei-vindicar la traducción como actividad primordial, tanto para la comuni-cación como para la creación y recreación de identidades, así como lacentralidad de la traductora en el proceso traductivo. La traducción, a suvez, ofrece al feminismo una herramienta para el análisis y la transforma-ción feminista de la sociedad.

Traduction et féminisme

Féminisme et traduction s’entremêlent en de nom-breux points et les rapports entre ces deux activitéspeuvent être abordés à partir de points de vue très dif-férents, depuis l’analyse des conditions dans lesquellesles femmes exercent leur métier de traductrices, jus-qu’à la critique mutuelle des catégories philoso-phiques sur lesquelles elles s’appuient.

Le féminisme et la traduction ont en commun unélément important, à savoir, la langue, indispensabledans l’exercice de la traduction et clé dans l’analyse fé-ministe.

La traduction et les femmes nous avons été relé-guées à une seconde place, obligées à l’anonymat.Toutefois, le féminisme revendique la traductioncomme une activité primordiale, tant dans la com-munication que dans la création et la recréation desidentités, ainsi que la place centrale de la traductricedans le processus de traduction. La traduction, à sontour, offre au féminisme un outil pour l’analyse et latransformation féministe de la société.

Translation and Feminism

Feminism and translation overlap in several areas,and the relationship between them can be ap-proached from very different points of view, from theanalysis of the conditions under which women trans-late to the mutual criticism of the philosophical cate-gories within which both activities take place.

Feminism and translation share an importantcommon element: language, essential in translationand a key aspect of feminist analysis.

Translation and women have been relegated tosecond position, forced into anonymity. Neverthe-less, feminism somehow restores translation as a pri-mordial activity, not only for communication and forthe creation and recreation of identities, but also withrespect to the centrality of the female translator in thetranslation process. Translation, in its turn, providesfeminism a tool for analysis and the feminist transfor-mation of society.

96

Senez 32

04 Bakartxo.XP7 12/11/07 17:07 Página 96