02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

18
2 UNITATE DIDAKTIKOA MUNDUKO BIZTANLERIA GAI HONETAN IKASIKO DUGUNA: Unitate honetan honako hauek aztertuko ditugu: munduan zenbat biztanle dagoen eta nola banatzen den, biztanleriaren mugimendu naturalak ( jaiotza eta heriotza) eta hauek ikertzeko erabiltzen diren adierazle nagusiak ( tasak), baita ere gaurko eta iraganeko migrazio mugimenduak eta beraien garrantzia. Ondoren munduko biztanleriaren bilakaera historian zehar erregimen demografikoak ikertuz. Azkenean, leku bateko biztanleriaren egitura sexua, adina eta jarduera ekonomikoaren arabera nola aztertzen den. Honetarako, datu demografikoak aztertzeko funtsezkoa diren grafikoak egiten eta irakurtzen ikasiko ditugu: GRAFIKOAK eta ADIN PIRAMIDEAK. GIDOIA: 1. ZER DA DEMOGRAFIA? OINARRIZKO KONTZEPTUAK. 2. BIZTANLERIAREN BANAKETA MUNDUAN. 3. BIZTANLERIAREN MUGIMENDUAK. a. BEREZKO MUGIMENDUAK. b. MIGRAZIOAK. 4. BIZTANLERIAREN BILAKAER HISTORIAN. a. ERREGIMEN DEOGRAFIKOAK. BIZTANLERIAREN EGITURA SEXUA, ADINA ETA JARDUERA EKONOMIKOAREN ARABERA.

Transcript of 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

Page 1: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

2 UNITATE DIDAKTIKOA

MUNDUKO BIZTANLERIA

GAI HONETAN IKASIKO DUGUNA:

● Unitate honetan honako hauek aztertuko ditugu: munduan zenbat biztanle dagoen eta nola banatzen den, biztanleriaren mugimendu naturalak ( jaiotza eta heriotza) eta hauek ikertzeko erabiltzen diren adierazle nagusiak ( tasak), baita ere gaurko eta iraganeko migrazio mugimenduak eta beraien garrantzia.

● Ondoren munduko biztanleriaren bilakaera historian zehar erregimen demografikoak ikertuz.

● Azkenean, leku bateko biztanleriaren egitura sexua, adina eta jarduera ekonomikoaren arabera nola aztertzen den.

● Honetarako, datu demografikoak aztertzeko funtsezkoa diren grafikoak egiten eta irakurtzen ikasiko ditugu: GRAFIKOAK eta ADIN PIRAMIDEAK.

GIDOIA:

1. ZER DA DEMOGRAFIA? OINARRIZKO KONTZEPTUAK.

2. BIZTANLERIAREN BANAKETA MUNDUAN.

3. BIZTANLERIAREN MUGIMENDUAK.

a. BEREZKO MUGIMENDUAK.

b. MIGRAZIOAK.

4. BIZTANLERIAREN BILAKAER HISTORIAN.

a. ERREGIMEN DEOGRAFIKOAK.BIZTANLERIAREN EGITURA SEXUA, ADINA ETA JARDUERA EKONOMIKOAREN ARABERA.

Page 2: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

HASIERAKO JARDUERAK.

1. GAIAREN IZENBURUA KOADERNOAN.

2. ETXEAN gaiarekin erlazioanturiko argazkia internetetik jeitsi eta itsatsi.

3. ETXEAN: www . census . gov / main / popclock . html begiratu. zenbat biztanle dago munduan?

4. KALKULATU: 0,23 segunduko haur bat jaiotzen da: zenbat orduko? Eta urteko?

5. TALDEAN: hasierako testu irakurri eta galderak erantzun.

HASIERAKO TESTUA

“Munduko biztanleriaren kopurua 2.500 milioi handituko da, ziur asko, datozen 43 urteetan. Hazkunde hori 1950ean munduan bizi zen biztanle kopuruaren parekoa da, eta batez ere, gutxien garatutako eskualdeetan gertatuko da. Herrialde horietako biztanleriak 5.400 milioiko hazkundea izango du 2006an, eta 7.900 milioikoa, berriz, 2050ean. Haatik, eskualde garatuetako biztanleriak maila berari eutsiko dio, eta murriztu egingo litzateke garapen bidean dauden herrialdeetatik herrialde garatuetara aurreikusitako migrazio garbirik gertatuko ez balitza; izan ere, 2010 urtetik aurrera, urtean 2.300.000 pertsona etorriko dira, batez beste.

Ugalkortasuna murriztearen eta bizitza luzera areagotzearen ondorioz, biztanleria bizkor ari da zahartzen gero eta herrialde gehiagotan. 2005 eta 2050 urteen bitartean, munduko biztanleriak izango duen hazkundearen erdia 60 urte edo hortik gorako biztanleria izango da; aldiz, haurren ( 15 urtetik beherako pertsonak) kopurua zertxobait murriztuko da. Bestalde, herrialde garatuetan bikoiztu egingo da 60 urte edo hortik gorako biztanleen kopurua ( 2005ean 245 milioi ziren eta 2050erako 406 milioi izango direla aurreikusi da) eta 60 urtetik beherako biztanleria murriztu egingo da seguru asko ( 2005ean 971 milioi ziren eta 2050erako 839 izango direla aurreikusi da).”

Iturria: NBEren demografia aurreikuspenei buruzko txostena ( 2006ko berrikuspena).

ERANTZUN:

1. Testuaren arabera, zer joera izango du munduko biztanleriak? Zenbat biztanle egongo dira 2050ean?

2. Biztanleriaren hazkunde erritmo bera izango dute eskualde guztiek?

3. Herrialde garatuetan haziko al da biztanleria?

4. Zer da, zure ustez, biztanleriaren zahartzea? Zahartze hori zergatik gertatzen dela uste duzu?

5. Testuaren arabera, biztanleria non zahartuko da nagusiki?

Ze ondorio aterako zenituzke testutik?

Page 3: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

2.1 ZER DA DEMOGRAFIA

Biztanleria esaten zaio leku eta une jakin batean bizi diren biztanle multzoari.

Demografia zientzia bat da, biztanleria ikuspegi kuantitatibotik eta estatistikotik ikertzen duena.

Zientzia horrek oinarri-oinarrizko datuak ezagutzeko aukera ematen digu; esate baterako biztanleriaren banaketa, mugimendu naturalak, migrazioak, demografiaren bilakaera eta biztanleriaren egitura.

Demografiak biztanleriaren ikerketa estatikoak ( garai bat, urte bat) eta dinamikoak ( urte batzuetan zehar) egin ditzake. Biztanleriaren ikerketa estatistikoaren bidez, une jakin bateko biztanleria aztertzen da, munduan duen banaketa eta bere barnean egitura edo osaera aintzat hartuz. Biztanleriaren ikerketa dinamikoa, ordea, biztanleriaren mugimendu naturalak eta migrazio mugimenduak aztertzen dituzte.

DEMOGRAFIAKO INFORMAZIO ITURRIAK

Biztanleria aztertzeko demografiak biztanleei buruzko oinarrizko zenbait datu ezagutu behar ditu. Oinarrizko datu hauek demografiaren informazio iturrietan daude, eta gobernuek biztanleak zenbatzeko artxiboek eta estatistikek osatzen dituzte iturri horiek, hain zuzen ere. Gobernuek biztanlearen ezaugarriak ezagutu behar dituzte, neurri egokiak ezartzeko; besteak beste, osasun, hezkuntza eta gizarte segurantza arloetan. Espainian, Estatistika Institutu Nazionala, INE ( www . ine . es ) arduratzen da espainiar biztanleei buruzko datu estatistikoak jasotzeaz, lantzeaz, argitaratzeaz eta aztertzeaz. Euskal Erkide Autonomoan berriz EUSTAT , Euskal Estatistika Erakundea ( www . eustat . es ), Nafarroan Nafarroako Estatistika Institutua ( www . cf navarra . es ) , Iparraldean ( Lapurdi eta Behe Nafarroa: http :// www . insee . fr / fr / regions / aquitaine eta Zuberoa: http :// www . insee . fr / fr / regions / midi - pyrenees ) . Euskal Herri osoko datu estatistikoak DATUTALAIA erakundeak biltzen ditu ( www . datutalaia . net ). Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa, EUROSTAT ( www . epp . eurostat . es . europa . eu ) Europa guztiko datu estatistikoak bildu eta aztertzen ditu.

Biztanleria Errolda

Biztanleriari buruzko datuak jasotzen eta aztertzen dituen dokumentua da, eta informazio demografikoari dagokionez, iturri fidagarrienetako eta osatuenetakoa dugu. Errolda estatu mailan egiten da Espainian, hego Euskal Herriari dagokionez, eta Frantzian ipar Euskal Herriari dagokionez, eta biztanle kopuruari eta osaerari buruzko datuak biltzen ditu, hainbat faktoreren arabera; esate baterako, sexua, adina, egoera zibila, bizilekua, langileen kopurua eta seme alaben kopurua. Espainian INEk egiten du biztanleri errolda eta Frantzian le Institut National de la Estatistique et des études Economiques, INSEE, ( http :// www . insee . fr ). Hamar urtez behin egiten da, eta azkenekoa 2001ean egin zen.

Udal Errolda

Udal Errolda tokian tokiko udalek eginiko dokumentua da. Erroldan jasotako datuen bitartez, udalek udalerrietako biztanleen kopurua ezagutzen dute, eta herritarrek eta hiritarrek ordaindu beharreko zergak antola eta kontrola ditzakete. Bost urtean behin argitaratzen da, eta biztanleen adinari, egoera zibilari, sexuari, helbideari, ikasketei eta jarduera ekonomikoari buruzko datu zehatzak jasotzen ditu.

Erregistro Zibila

Justizia Ministerioaren mendeko erakundea da. Erregistroan, herri bakoitzean izandako jaiotzak, heriotzak, ezkontzak, adopzioak eta dibortzioak jasotzen dira. Biztanlearen mugimendu naturalak ( jaiotza eta heriotzak) fidagarritasunez aztertzeko aukera ematen digu.

Inkestak eta iritzi azterketak

Inkestek eta iritzi azterketek biztanleriaren datuen gaineko estimazioak egiten dituzte, ikergai edo biztanleriaren talde adierazgarri batetik abiatuta.

Estatuan eginiko inkesta garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

● BIZTANLERIA AKTIBOAREN INKESTA ( E.P.A.). Hiru hilabetez behin egiten da. Biztanleriaren jarduera tasa aztertzen du ( zenbat biztanle ari diren lanean).

● UGALKORTASUNA INKESTA. Jaiotzak aztertzen ditu, haurrak izateko adinean dauden emakumeen arabera.

MIGRAZIO INKESTA. Migrazio mugimenduari buruzko datuak jasotzen ditu. Atzerritik izandako migrazioak naiz herri barruan izandakoak.

Page 4: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

LABURPEN ARIKETAK:

1. Definitu ondorengo kontzeptuak ( testuan ez badago hiztegian, interneten… aurkitu).

a. BIZTANLERIA.

b. DEMOGRAFIA.

c. ERROLDA.

d. ESTATISTIKA:

2. Zer esan nahi du “ biztanleria ikuspegi kuantitatibotik ikertu”:

3. Zer esan nahi du “ biztanleriaren ikerketa estatikoa? ”

4. Zer esan nahi du “ biztanleriaren ikerketa dinamikoa”

5. Osatu taula:

DEMOGRAFI DATUAK JASOTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK

SIGLAK WEB ORRIA ESAPRRUA ( zedatu jasotzen ditu?

6. Osatu Demografi Iturriei buruzko taula

Demografi iturria Zer datu jasotzen ditu? Nork egiten du? Noiz egiten da?

Page 5: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

2.2- BIZTANANLERIAREN BANAKETA MUNDUAN

Atal honetan munduko biztanleri KOPURUA eta kontinenteka nola BANATURIK dagoen eta banaketa honen FAKTOREAK edo KAUSAK zein diren aztertuko ditugu.

HIZTEGIA:

● BIZTANLERI DENTSITATEA: Tasa edo Estatistika adierazle bat da. Ingurune jakin batean biztanleria nola banaturik dagoen aztertzeko erabiltzen da. Km2 batean bizi den biztanle kopurua adierazten du

Formula

: Biztanleri Dentsitatea=biztanleri kopuruaeremuko azalera km2tan

● ESPAZIO EKUMENEAK.

● ESPAZIO ANEKUMENEAK

BIZTANLERIAREN BANAKETA: mapan munduko pilaketa eta hutsune gune nagusiak adierazten dira.

HUTSUNEAK

PILAKETA GUNEAK

LEGENDA

Page 6: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

ARIKETA:

Adierazi pilaketa eta hutsune gune garrantzitsuenak. Gorriz eta Urdina.

Page 7: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

BIZTANLERIA BANAKETA, JARDUERAK

1. ARIKETA:

a. Adierazi mapan, kolore gorriz, BIZTANLERI PILAKETA GUNEAK. Eta urdinez, BIZTANLERIAREN HUTSUNE DEMOGRAFIKOAK.

b. Mapari izena ipini eta Legenda adierazi.

c. Erantzun, zein estatuetan daude pilaketa guneak? Eta hutsuneak?

2. IRAKURRI et IKASI:

Gaur egun, munduko biztanleria 6.200 milioitik gorakoa da, baina banaketa oso irregularra da:

Munduko biztanleri osoaren % 90 baino gehiago Ipar Hemisferioan bizi da, eremu epelean batez ere.

Kontinente populatuenak Asia ( munduko biztanleriaren % 60 eta 111 biztkm2) eta Europa ( 104 biztkm2), ondoren Afrika ( 24biztkm2) Amerika ( 19 biztkm2) eta Ozeania 3biztkm2.

Biztanleri pilaketa handienak: Asiako ekialde eta Hegoaldean ( Txina eta Indiaren artean 1200 miloi eta 980 miloi biztanletik gora.

Herrialde baten barruan pilaketa handienak hirietan izaten dira.

Hutsune gune handienak: Basamortuetan ( Sahara), Klima hotzeko lurraldeetan ( poloak), eremu ekuatorialean eta lurralde menditsuetan ( Himalaya).

BIZTANLERI DENTSITATEA, JARDUERAK

1. ARIKETA: Kalkulatu eta osatu taulan kontinente bakoitzaren Biztanleri Dentsitatea.

KONTINENTEA BIZTANLERI KOPURUA AZALERA km2 DENTSITATEA

AFRIKA 915.722.298 30.357.269 30,2

AMERIKA 893.917.072 42.216.358 22,2

ASIA 3.997.440.956 45.039.762 88,7

EUROPA 687.877.248 9.850.635 69,8

OZEANIA 33.131.988 8.504.464 0,4

MUNDUA

KONTINENTEA BIZTANLERI KOPURUA AZALERA km2 DENTSITATEA

AFRIKA 915.722.298 30.357.269

AMERIKA 893.917.072 42.216.358

ASIA 3.997.440.956 45.039.762

EUROPA 687.877.248 9.850.635

OZEANIA 33.131.988 8.504.464

MUNDUA

Page 8: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

2. ARIKETA: Aurreko datuak BARRA GRAFIKOETAN adierazi.

a. BIZTANLERIA MUNDUAN BARRA GRAFIKOA . ( kontinentetan bakarrik)

b. KONTINENTEEN AZALERA. ( kontinentetan bakarrik)

c. MUNDUKO BIZTANLERI DENTSITATEA. ( kontinentetan eta mundu osoan)

Osatu ondorengo BARRA GRAFIKAK:

1, Biztanleri Grafikoa

2, Azaleraren BARRA GRAFIKA

3, Munduko biztanleri dentsitatearen BARRA GRAFIKOA.

GRAFIKEN IRUZKINA: erantzun galderei.

● Ordenatu KONTINENTEAK handitik txikira:

○ BIZTANLE KOPURUAREN arabera.

○ AZALERAREN arabera.

○ BIZTANLERI DENTSITATEAREN arabera.

KONTINENTEAK BIZTANLE KOPURUAREN ARABERA

KONTINENTEAK AZALERAREN ARABERA

KONTINENTEAK BIZTANLERI DENTSITATEAREN ARABERA

MUNDUKO BIZTANLERIAREN BANAKETAREN FAKTOREAK

Biztanleri banaketa honek hainbat FAKTORE ditu.

JARDUERAK:

1. ARIKETAK: Ondorengo taulan, liburuko informazioaren arabera, antolatu MUNDUKO BIZTANLERIAREN FAKTOREAK

FAKTORE FISIKOAK ERLIEBEA - Zerk eragiten du biztanleria gune batean bizitzea?

- Zer eragiten du biztanleria gune batean ez bizitzea?

KLIMA - Zerk eragiten du biztanleria gune batean bizitzea?

- Zer eragiten du biztanleria gune batean ez bizitzea?

LURZORUA - Zerk eragiten du biztanleria gune batean bizitzea?

- Zer eragiten du biztanleria gune batean ez bizitzea?

Page 9: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

GIZA FAKTOREAK AINTZINATASUNA - Zerk eragiten du biztanleria gune batean bizitzea?

- Zer eragiten du biztanleria gune batean ez bizitzea?

GARAPEN TEKNOLOGIKOA - Zerk eragiten du biztanleria gune batean bizitzea?

- Zer eragiten du biztanleria gune batean ez bizitzea?

POLITIKA - Zerk eragiten du biztanleria gune batean bizitzea?

- Zer eragiten du biztanleria gune batean ez bizitzea?

Page 10: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

2.2 BIZTANLERIAREN MUGIMENDUAK

Munduko biztanleria aldatzen doa:

● KOPURUZ: Munduko biztanleriaren kopuru aldaketa JAIOTZA eta HERIOTZA-tik dator

● PILAKETA GUNEZ: Munduko biztanleriaren pilaketa gune aldaketak MIGRAZIOETATIK dator.

Atal honetan biak aztertuko ditugu

2-a. BIZTANLERIAREN MUGIMENDUA KOPURUZ.

HIZTEGIA:

BIZI ITXAROPENA: Lurralde batean bataz beste pertsona bat bizi den urte kopurua da.

JAIOTZA TASA: Tasa edo edo Estatistika adierazle bat da. Urte batean bizirik jaiotzako haurrak zenbatzen ditu. MILAKOTAN adierazten da.

Formula:J.T.= bizirik jaiotzako haurrakbiztanleria osoa*1000

HERIOTZA TASA: Adierazle bat da. Urte batean hildakoak zenbatzen ditu. MILAKOTAN adierazten da.

Formula: H.T. urte batean hildakoakbiztanleri osoa*1000

BEREZKOA HAZKUNDEA edo HAZKUNDE BEGETATIBOA: Lurralde bateko biztanleriaren hazkundea edo gutxitzea da. Jaiotzako eta hildakoen arteko aldea kalkulatuz egiten da. EHUNEKOTAN ADIERAZTEN da.

Formula: B.H.: Jaiotzakoen kopurua-Hildakoen kopurua Biztanleri osoa*100

● Herri bateko JAIOTZA TASA ALTUA da, 15 000tik gora denean

● Herri bateko JAIOTZA TASA TARTEKOA da 10000eta 15 000denean.

● Herri bateko JAIOTZA TASA TXIKIA da 10 000etik behera denean.

● Herri bateko HERIOTZA TASA ALTUA da

● Herri bateko HERIOTZA TASA ERTAINA da

● Herrialde bateko HERIOTZA TASA BAXUA da

● Herrialde bateko BEREZKO HAZKUNDEA ALTUA da %3 tik gora denean.

● Herrialde bateko BEREZKO HAZKUNDEA ERTAINA da %3 eta % 2 denean

Herrialde bateko BEREZKO HAZKUNDEA BAXUA da % 1 baino baxuagoa denean

Page 11: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

OSATU TAULA

JAIOTZA TASA HERIOTZA TASA BEREZKO HAZKUNDEA

BAXUA

ERTAINA

ALTUA

GRAFIKOAK EGIN ETA AZTERTU

Datu hauek barra BARRA GRAFIKO batean adierazi eta ondoren iruzkindu.

2006 MUNDUKO JAIOTZA TASAK 0/00

AFRIKA

35,40

AMERIKA

17,33

ASIA

19,20

EUROPA

10,20

OZEANIA

16,40

2006 MUNDUKO HERIOTZA TASAK 0/00

AFRIKA

13,60

AMERIKA

6,74

ASIA

7,00

EUROPA

11,7

OZEANIA

7,30

Liburutik informazioa bilatu:

Jaiotza kopuruan eragiten duten FAKTOREAK

Heriotza kopuruan eragiten duten FAKTOREAK

MOTAK ADIBIDEA MOTAK ADIBIDEAK

BIOLOGIKOAK BIOLOGIKOAK

DEMOGRAFIKOAK DEMOGRAFIKOAK

Page 12: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

EKONOMIKOAK EKONOMIKOAK

KULTURALAK KULTURALAK

POLITIKOAK POLITIKOAK

Hausnartu eta erantzun: ba al dago erlaziorik jaiotza eta heriotza altua edo baxua izateak herri baten aberastasun mailarekin?

Erantzuna arrazoitzeko aztertu arretaz 12 orriko bi mapak. Erantzunaren adibidea ipini.

Page 13: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

2-b. BIZTANLERIAREN MUGIMENDUA PILAKETA GUNEZ

Munduko biztanleriaren pilaketa gune aldaketak MIGRAZIOETATIK datoz.

DEFINIZIOAK

MIGRAZIO MUGIMENDUAK.

EMIGRAZIOA:

INMIGRAZIOA:

MIGRAZIO SALDOA:

MIGRAZIO SALDO POSITIBOA:

MIGRAZIO SALDO NEGATIBOA:

OSATU TAULAK INFORMAZIOA, LIBURUTIK LORTU.

MIGRAZIOEN KAUSAK EDO ARRAZOIAK ADIBIDEAK

JATORRIAN

HELMUGAN

MIGRAZIO MOTAK

BARRUKO MIGRAZIOAK EDO NEKAZARI EXODOA

DEFINIZIOA:

HERRIALDE GARATUETAN

HERRIALDE AZPIGARATUETAN

Page 14: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

KANPOKO MIGRAZIOAK

DEFINIZIOA

HISTORIKOAK

OZEANOZ GAINDIKOAK:

MENDEBALDEKO EUROPAKOAK:

GAUR EGUNGOAK

Adierazi taula hau GILTZA ESKEMA baten moduan ( AZALDU NOLA EGITEN DEN)

2006 MIGRAZIO SALDOAK. MUNDUKO MAPA

Anaya 27 orrialdea

GAUR EGUNGO MIGRAZIO MUGIMENDUAK EKONOMIA ARRAZOIENGAITIK

Ibaizabal 2 22 orrialdea

Page 15: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

2. 3 BIZTANLERIAREN BILAKAERA HISTORIAN

Munduko biztanleria historian zehar aldatzen joan da.

Ikerketak egin ondorez garai bakoitzeko datuak lortu dira, antzinakoak gutxi gorabeherakoak dira noski eta gaur egungoak zehatzagoak.

Datu hauek , denboran eman direnez, adierazteko grafikorik onena LERRO edo MARRA GRAFIKOA da.

ESKANEATU ANAYA 14 orriko grafikoa eta iruzkindu.

● Zenbat biztanle daude gaur egun munduan?

● Eta orain dela 100 urte.

● Eta k.a. 4800 urtean?

● Igoera hau jarraia eta etenik gabea izan al da?

● Zein alditan izan dira beherakada handienak?

● Zein izan dira hauek kausak edo arrazoiak? ( informazio hau taula batean adierazi: ezkerraldean urtea, eskuinean kausa)

● Norantz uste duzu doala biztanleri kopurua?

● Planetak jasan al dezake hau?

● Zergatik? Eman hainbat adibide

ERREGIMEN DEMOGRAFIKOAK

Erregimen Demografikoa Jaiotza kopuru eta Heriotza kopuruaren arteko erlazioak agerian uzte duen populazio mota da, eta ondorioz BEREZKO HAZKUNDE mota bat emango du.

Honen arabera munduko biztanlerian 3 ERREGIMEN DEMOGRAFIKO bereizten dira:ERREGIMEN DEMOGRAFIKO ZAHARRA, TRANTSIZIO DEMOGRAFIKOA, ERREGIMEN DEMOGRAFIKO MODERNOA.

Bakoitzak jaiotza eta heriotza tasen arteko erlazio bereziarekin. Arretaz behatu taula.

ERREGIMEN DEMOGRAFIKOA JAIOTZA TASA HERIOTZA TASA BEREZKO HAZKUNDEA

ERREGIMEN ZAHARRA Altua altua Baxua

TRANTSIZIO DEMOGRAFIKOA Altua Ertaina ( jaisten doa) Altua

ERREGIMEN MODERNOA Baxua Baxua baxua

ESKANEATU GILTZA 28 GRAFIKOA

Hausnartu zergatiak:

● ERREGIMEN ZAHARRA

○ J.T.altua

○ H.T. baxua

○ Berezko Hazkundea baxua

● TRANTSIZIO DEMOGRAFIKOA

○ J.T. altua

○ H.T gutxitzen

○ Berezko Hazkundea altua:

Page 16: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

● ERREGIMEN MODERNOA

○ J.T baxua:

○ H.T. baxua:

○ Berezko Hazkundea baxua:

HAUSNARTU ETA ERANTZUN: Kontuan izanik gaur egun Erregimen Zaharra ia desagertu dela ( Amazonia eta Indonesiako basamortuetako tribu gutxi batzuetan ezik), erlazionatu al dezakegu herrialdeen DEMOGRAFIA EREDUA GARAPEN MAILAREKIN?

Hausnarketa laguntzeko erlazionatu gezi baten bitartez, ondoren ARRAZOITU erlazioa.

HERRIALDE GARATUA

HERRIALDE AZPIGARATUA

Hausnarketa_

Page 17: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

2.4 BIZTANLERIAREN EGITURA

Biztanleria taldeka banatu dezakegu. Talde hauek irizpide desberdinen arabera osatu ditzakegu: altuak, baxuak, DBH egin dutenak, anai-arrebak dituztenak eta abar.

Demografian ( biztanleria ikertu eta aztertzen duen zientzia) BIZTANLERIAREN EGITURA aztertzeko 3 IRIZPIDE ERABILTZEN dira: SEXUA, ADINA eta JARDUERA EKONOMIKOA.

Irizpide hauen arabera:

I. Biztanleria zenbatu, KONTATU egiten da.

II. Emaitzak grafikoetan IRUDIKATU eta AZTERTU egiten dira.

III. Azterketa hauetatik ONDORIOAK ateratzen dira ( interpretazioa)

Grafiko motak:

● BIZTANLERIAREN PIRAMIDEA GRAFIKOAren bidez biztanleriaren sexua eta adina irudikatzen dira.

● ZIKLOGRAMA GRAFIKOAren bidez biztanleriaren jarduera ekonomikoak irudikatzen da.

a.BIZTANLERIAREN EGITURA SEXUA ETA ADINAREN ARABERA.

i. SEXUA

Biztanleria zenbatzeko irizpidea biztanleen sexua da; gizonezko eta emakumezkoen kopurua .

ii. ADINA

Biztanleria zenbatzeko irizpidea biztanleen adina da. Adin-taldeak egiten dira, modu honetan:

● BIZTANLE GAZTEAK: 0 urtetik 14 urtera

● BIZTANLE HELDUAK: 15 urtetik 64 urtera

● BIZTANLE ZAHARRAK: 65 urtetik aurrera

Biztanleriaren adin-taldeen kopuru edo portzentajearen arabera, herrialde bateko biztanleri osoa honelako izan daiteke:

● BIZTANLERI GAZTEA: Biztanleriaren %35 baino gehiago gazteak eta % 5 baino gutxiago zaharrak.

● BIZTANLERI HELDUA Biztanleriaren % 35 eta % 25 gazteak dira eta % 5 eta % 12 bitartean zaharrak.

● BIZTANLERI ZAHARRA: Biztanleriaren % 25 baino gutxiago gazteak dira eta % 12 baino gehiago zaharrak.

● BIZTANLERI GAZTEA: Herrialde azpigaratuetan ematen da. Jaiotza tasa altua eta bizi itxaropen baxua dutelako.

● BIZTANLERI HELDUA: Garapen bidean dauden herrietan ematen da. Jaiotzak murrizten doaz eta bizi itxaropena handitzen.

BIZTANLERI ZAHARRA:Herrialde garatuetan ematen da. Jaiotza tasak txikiak dira eta bizi itxaropen handia ditu.

Page 18: 02unitatea gidadidaktikoa mundukobiztanleria.dotx.docx

ADIN ETA SEXU PIRAMIDE GRAFIKA

Herrialde batetako biztanleriaren sexu eta adinaren datuak bildu ondoren Adin eta Sexuaren Piramide grafikoan irudikatzen dira.

Grafiko hau Barra Grafiko bikoitz bat da ( sua eta adina) baina etzanda irudikatuta.

EGITEKO, IRKURTZEKO ETA INTERPRETATZEKO PROZEDURA.

ARIKETAK

b.BIZTANLERIAREN EGITURA JARDUERA EKONOMIKOAREN ARABERA.

Biztanleria zenbatzeko irizpidea hau da: zenbat pertsonek lan egiten duten eta zein jarduera ekonomikoetan aritzen diren.

b-1 ZENBAT PERTSONEK LAN EGITEN DUTEN:

Hau zenbatuz biztanleriaren bi talde bereizten dira:

● BIZTANLERIA AKTIBOA: Lan egiteko adina dutenak eta lana egiteko gaitasuna dutenak osatzen dute ( lan egiten dutenak eta langabetuak sartzen dira).

● BIZTANLERIA EZ AKTIBOA: lan egiteko adinik ez eta gaitasunik ez dutenak, eta ordainik gabeko jarduerak egiten dituztenek osatzen dute ( 16 urtetik beherakoak, lanerako ezinduak, etxeaz arduratzen direnak, ikasleak, jubilatuak, …)

b-2 BIZTANLERIA AKTIBOA ZEIN JARDUERA EKONOMIKOTAN ARITZEN DEN.

EKONOMI JARDUERAK

Irizpide honen arabera biztanleria 3 taldetan banatzen da:

● LEHEN SEKTOREA: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, meatzaritza, basogintza.

● BIGARREN SEKTOREA: industria, eraikuntza, energia ekoizpena.

● HIRUGARREN SEKTOREA: osasuna, hezkuntza, garraioa, merkataritza eta bestelako zerbitzuak.

Biztanleriaren egitura jarduera ekonomikoaren arabera irudikatzeko erabiltzen den grafikoa ZIKLOGRAMA da.

Datuak portzentajeetara bihurtu ondoren zirkulu batean irudikatzen dira.

Honetarako ERREGELA, KONPASA eta TRANSPORTADOREA behar dituzu.

a. Datu gordinak ehunekotara bihurtu behar dira.

b. Ehunekoak graduetara: zirkunferentzi batek 360 gradu ditu, irudikatu behar dugun ehunekoak zenbat gradu betetzen ditu?

c. Graduak zirkunferentzian irudikatu.

Ondoren grafikoa AZTERTU eta azkenik ONDORIOAK atera behar dira.