· Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna...

18
Astelehena, maiatzaren 8a AMAREN EGUNA GOGOAN EBANJELIOA: Lukas 1, 26-38 «Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen. Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari. Aingeruak esan zion: “Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu. Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena. Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak. Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango. Mariak esan zion aingeruari: “Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?” Aingeruak erantzun zion: “Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote. Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena; Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik. Orduan, esan zuen Mariak: “Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala”. Eta aingeruak utzi egin zuen» BIDEOA ETA IRAKURGAIA RAYDEN - MI PRIMERA PALABRA con SHARIF y FYAHBWOY https://www.youtube.com/watch?v=bCasLK2l6jg [Rayden] A la mujer que me otorgó la vida, A quien me tuvo en su barriga y trajo esta familia, A mi primer amiga y medica de cabecera, Yo tu hijo, tú el cobijo que me protegió de todo lo que hay fuera, Quien me dijo "tú hazme caso y todo te irá bien", Lo hice y ahora mírame, ver para creer, La que me bañó en mil caricias y sé con abrazos, Curó mis heridas con besos en su regazo, Eres el espejo dónde mirarme, Porque más que carne y huesos, más que mi carne, La familia no se elige, esa es la única constante, Pero ni por todo el oro del globo querría cambiarte, Dicen que solo hay una, y a mí me vale, Porque no habrá nadie que me quiera como tú, ninguna, #Egunonak #DBH

Transcript of  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna...

Page 1:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

Astelehena, maiatzaren 8a

AMAREN EGUNA GOGOAN EBANJELIOA: Lukas 1, 26-38

«Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen. Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari. Aingeruak esan zion: “Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu. Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena. Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak. Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango. Mariak esan zion aingeruari: “Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?” Aingeruak erantzun zion: “Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote. Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena; Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik. Orduan, esan zuen Mariak: “Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala”. Eta aingeruak utzi egin zuen»

BIDEOA ETA IRAKURGAIA

RAYDEN - MI PRIMERA PALABRA con SHARIF y FYAHBWOY https://www.youtube.com/watch?v=bCasLK2l6jg

[Rayden] A la mujer que me otorgó la vida, A quien me tuvo en su barriga y trajo esta familia, A mi primer amiga y medica de cabecera, Yo tu hijo, tú el cobijo que me protegió de todo lo que hay fuera,Quien me dijo "tú hazme caso y todo te irá bien", Lo hice y ahora mírame, ver para creer, La que me bañó en mil caricias y sé con abrazos, Curó mis heridas con besos en su regazo, Eres el espejo dónde mirarme, Porque más que carne y huesos, más que mi carne, La familia no se elige, esa es la única constante, Pero ni por todo el oro del globo querría cambiarte, Dicen que solo hay una, y a mí me vale, Porque no habrá nadie que me quiera como tú, ninguna, Tanta locura desde la cuna y hasta las canas, Como la luz de luna me alumbras, como las hadas, Confiaste en mí cuando dedos me señalaban, Y perdonaste cuando el resto sentenciaba, Celebraste cada paso que daba, Cada logro como el triunfo del fruto de tus entrañas, Mi primera palabra va dedicada a la primera dama, Mi ángel de la guarda y maná, La palabra más hermosa que haya sido pronunciada,

#Egunonak #DBH

Page 2:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

Y escuchada por el hombre y no es otra que "mamá"

[Estribillo] [Swan Fyahbwoy] Vivo el presente que he sigo, Porque me diste el motivo para alejar lo malo, Estar en paz conmigo y ahora salto del cariño que me has dado, Quiero cambiar el destino, mirarte siendo un anciano, Para acabar de niño camino en tu latido, Hasta el final de mi camino de tu mano,

[Sharif] Para mi madre por lo bueno, por lo malo, Por demostrarme que el amor es un regalo, Por la palabra y el orgullo de la sangre, Por el simple milagro del beso que mata el hambre, Ella me enseñó a andar de frente, A no fingir y sentir si el alma siente, A no mentir cuando todo el mundo miente, A mirar siempre a los ojos cuando hablo con la gente, Me dijo "hijo se valiente, valiente que aquí la vida es cruel", "Que no te engañe una fachada reluciente, Que lo único que importa está debajo de la piel" y, Y si la vida viene y no hace confesiones, Mamá me dijo "hijo has de estar dispuesto, A echarle más cojones que el resto, A poner el corazón en cada palabra de tu texto", Y tu palabra fue mi escuela, Mi centinela, el viento de mi vela, De ahí aprendí a defender a mi familia y a mi nombre, Y a siempre comportarme como un hombre, Yo soy la fruta del manzano, tú el artesano de la noche y de la Calma, Forma del alma de mis hermanos, Tú eres la alfarera, yo tan solo barro entre tus manos,

[Estribillo] [Swan Fyahbwoy] Vivo el presente que he sido, Porque me diste el motivo para alejar lo malo, Estar en paz conmigo y ahora salto del cariño que me has dado, Quiero cambiar el destino, mirarte siendo un anciano, Para acabar de niño camino en tu latido, Hasta el final de mi camino de tu mano,

[Swan Fyahbwoy] Ser lo que eres, ver lo que sabes, ¿Quién te hace hacer volar como las aves?, Darte la luz, siempre la paz, Siempre ha podido ver lo que tu vales, Siempre por ti, para lo bueno y pa' lo malo, Te trajo a la vida y ese es el mejor regalo, Una mirada tan divina, pura medicina,

#Egunonak #DBH

Page 3:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

Haberme criado en tu regazo, -youh, Te dió todo lo que vales, Te aconsejó bien en este mundo de chakales, Sólo te dió amor y otras cosas fundamentales, Y alza la sabiduría contra tus rivales, Yo crecí solo, con las paredes mantuve monólogos, No quedé loco, no mamá yo lo controlo, no, Se como mama, pero me he partido el lomo, Y desde el día en el que tú te fuiste el sueño no me domo, no, Vivo de pico, lo recuerdo monocromo, Cosas que pasaron lo dejo, no lo retomo, Todo paso pero no sé por qué ni cómo, No supe ni reaccionar, -nouh, Mejor cuidar lo que tienes, Nada quedará, te marcharás como vienes, Sólo te diré, cosas que soy, sufrí, Mamá yo lo doy todo por ti, -ouh!

Lehenengo atalaren itzulpen moldatua

Bizia eman didan emakumeari, bere sabelean eduki eta familia honetara ekarri ninduenari, nire lehengo adiskide eta sendagileari, ni zure semea, zu nire babesa, esan zidana “egidazu kasu eta dena ondo joango zaizu”.Egin nizun kasu eta orain begira iezadazu…Laztanez bainatu ninduzun, besarkadaz sikatu,nire zauriak, zure altzoan, musuz sendatu.Zu zara orain nire ispilua. Familia ez da aukeratzen, baina munduko urre guztiaren truke ere ez zintuzket emango.Bat baino ez omen dago, eta ni ados nago, zuk bezala maite nauenik ez baitago. Zure argiak ilargiarenak bezala ematen dit argi. Beti eman didazu konfiantza, beti barkatu didazu, beti poztu zara nire lorpenekin.Nire lehenengo hitza lehen damari, nire aingeru guardakoari, eskainia,inoiz esan eta entzun den hitzik ederrena: “ama”.[…]

GOGOETARAKO

Eman dizu atentzioa abestiaren letrak? Gure ama ez da perfektua, zu eta ni ere ez baikara, baina seguru asko berak izan du eraginik

handiena gu gaur garena izan gaitezen. Berak hazi eta hezi gaitu, gu aurrera ateratzeko lana eta ahaleginak egin ditu, gure ibilbidea hurbiletik jarraitzen du, gure zalantza eta hutsak jasaten ditu,…

Beharbada, esperientzia txarren bat izan dugu amarekin… Zure ustez, zer balio eduki beharko lituzke ama batek?

#Egunonak #DBH

Page 4:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

IRUDIA

OTOITZA

Eskerrak, Aita ona,eman didazun Amagatik. Argi izan dut nire bideaneta maitasun osoz lagundu dit.

Jauna, nire ama bedeinkatzeko eskatzen dizut;eman iezazkiozu osasuna, adorea eta poza.

Bedeinkatu nire ama jakituriazko hitzez,bizi-arnasaz eta bakez. Bedeinkatu bere eskuek egiten dutenaeta jarri iezaiozu ezpainetan irribarrea, zabal dezan pozez. Zaindu eta babes ezazu. Amen.

#Egunonak #DBH

Page 5:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

Asteartea, maiatzaren 9a

GURE BIZITZAKO EMAKUMEAKEBANJELIOA: Lukas 24, 1-12

«Baina asteko lehen egunean, goizean goiz joan ziren emakumeak hilobira, prestaturiko ukenduak berekin zituztela. Hilobi-sarrerako harria biratua aurkitu zuten. Sartu ziren, baina ez zuten Jesus Jaunaren gorpua aurkitu. Zer pentsa ez zekitela zeuden, eta, hartan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz. Emakumeak ahuspez lurrera erori ziren ikaraz. Baina gizaseme haiek esan zieten: «Zergatik zabiltzate hildakoen artean, bizi denaren bila? Ez dago hemen, piztua da. Gogora ezazue zer esan zizuen oraindik Galilean zegoela: alegia, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara eman behar zutela eta gurutziltzatu, eta hirugarren egunean piztu egin behar zuela». Oroitu ziren haiek Jesusen hitzez, eta, hilobitik itzulirik, gertatutako guztiaren berri eman zieten Hamaikei eta gainerako ikasleei. Magdalako Maria, Joana eta Maria Santiagorena ziren emakumeok; hauekin batera joandako beste emakumeek ere gauza bera esaten zieten apostoluei. Baina apostoluek zorakeriatzat hartu zituzten berriok, eta ez zieten sinetsi. Hala ere, Pedro jaiki eta hilobira joan zen lasterka; makurturik, barrura begiratu eta oihal-zerrendak bakarrik ikusi zituen, eta etxera itzuli zen gertatuaz harriturik.

IRAKURGAIA: Hobetzeko ahaleginaren etsenpluahttp://www.elmundo.es/television/2014/03/09/5319cba3ca4741496d8b4573.html

Lary Leonek 39 urte ditu; kazetaria da eta Antena 3-en lan egiten du. Hilaria, Lary, besorik gabe eta hanka batekin bakarrik jaio zen. Honek ez dio eragotzi, inola, nahi izan duena lortzea. Lagungarriak: adorea eta irmotasuna.

Bere bizitzan jasan behar izan ditu ustekabeko gorabeherak, batzuetan mingarriak, ebakuntza asko eta ospitaleko joan-etorri ugari, baina egoera honek inoiz ez du jota utzi edo nolabait mugatu. “Berriz jaioko banintz, berdin jaioko nintzateke”, esaten du Laryk.

Laryk xehetasunez kontatzen digu dena Xabier bere bizilagunarekin batera idatzitako autobiografian. Horretan, 9 urtera arteko bizitza erakusten du, beharbada adin horretara arte umearen ikuspegia xaloa eta samurra delako.

Laryk azaldu du inor “axolagabe” ez uzteko jaio zela, eta “berraragitze” hitzaren esanahia jakin baino lehen, bazekiela bere aurreko bizitzan sirena izan zela. Horrek bere bizitzaren historiari izenburua jartzeko balio izan dio: “Lary, el tesón de una sirena”.

#Egunonak #DBH

Page 6:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

“Nik neuk asmatu nuen fantasia horrekin hazi nintzen; agian nire gorputzaren forma azaltzeko asmatu nuen (…) Nire besondoak hegalak dira eta nire hanka sirenaren isatsa da”, azaltzen du, bere kontaeran non-nahi agertzen diren indarrez eta pozez. Ziur izan direla zailtasunak ere, baina berak nahiago du horietan ez sakondu.

Laryk gogoan du bere liburuari bizia ematea ala ez luzaroan erabili zuela gogoan, baina azkenean arrazoi birengatik baietz erabaki zuen: bere gurasoei omenaldia egiteko eta beste pertsona batzuei “argi” emateko: “Jendeak nigan antzeko norbait, ispilua, kontsolamendua, bilatu nahi du, eta norbaiti laguntzearen ideiak, begirada edo irribarre sinple batez baino ez bada ere, liluratu egiten nau”.

Patuan sinesten duela esaten du: “dena arrazoiren batengatik gertatzen da eta denok eginkizun batekin etorri gara mundura”. Berea? “Uste dut argia bezain magikoa dela: nire izateak/nire bizitzak besteei laguntzen die”.

Lary, gizaki apartekoa

Txikitatik, Laryk gauzak egiteko modu partikularra eta naturala du. Hasieran, bere oina eskua balitz bezala erabiltzen zuen. Berarekin pintatu eta berarekin jaten zuen, panpinen buruak orraztu eta kristalak garbitzen zituen, eta haria orratzean sartzeko ere gauza zen. Bere gurasoek eta nebek eta ahizpek esaten dutenez, “beti izan da harrigarria beroni begiratzea eta gauzak nola egiten zituen ikustea”.

Zailtasunak gorabehera, dena egiten zuen. Geroago beso ortopedikoak iritsi ziren; tramankulu astunak; aldetik kendu nahi zituen, ondo zekielako bere besondoez hobeto moldatzen zela bere eguneroko zereginetan. Eta hala erakutsi zuen eta erakusten du egunero.

Bai Laryk bai bere ingurukoek beti jakin izan dute Laryren egoerari normaltasuna ematen eta ikusnahien begiradei naturaltasunez aurre egiten. “Nik irribarre batez edo keinu eginez erantzuten nien". Eta funtzionatzen zion. Irribarrea, zoriontasuna, energia positiboa kutsatzen zituen eta, hala, jendea bereganatzen zuen.

Begiratzen eta entzuten diozunean, bizitasuna eta alaitasuna transmititzen ditu, baina batez ere energia zabaltzen du, barra-barra. Gizaki aparta da, alde guztietatik. Lary pertsona autonomoa da, dena bere kasa egiten saiatzen dena: garbitu, oinetakoak jantzi, ezpainak pintatu, begietako arraia egin, …

Txundigarria da eta, aldi berean, miresgarria, bere besondoez zein erraz moldatzen den ikustea. “Burua orrazteko eskumuturreko erlojuaren trukoa erabiltzen dut; uhalaren eta beso-mamiaren artean sartzen dut orrazia, baita sardexka edo koilara ere; hala burua orraztu edo jan dezaket, ezkerreko besondoa bakarrik erabiliz”.

#Egunonak #DBH

Page 7:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

Lary Atresmedia Fundazioaren FAN Kanalaren arduradun da. Ospitaletan ingresatuta dauden umeei eskainia dago. Helburua umeok ospitaleko egonaldi hori ahalik eta ondoen bizitzea da. Horregatik, Telebistaren Akademiak sari bat eman zion.

“Nire lana luxua da… Arazoren bat duela uste duen jendeari eragin diezaiokedan efektua zuzenean sentitzeko aukera ematen dit. Jendea daukan hori zailtasun bat baino ez dela ohartzen da. Ezin duzue imajinatu zein atsegina den niretzat”.

BIDEOA: Marwan - Compañeras (Videopoema): https://www.youtube.com/watch?v=bAIt0041fqs&t=97s

IRUDIA

Pentsamendu-errutina bat proposatzen dugu irudiaren ordez. Errutina Kolorea-Sinboloa-Irudia da. Ikasleei euren bizitzako emakume batean pentsatzeko eta berau kolore, sinbolo eta irudi bati lotzeko proposatzen zaie.

OTOITZA

Itxaropeneko Andreaeman zeniolako Biziari argia.

Itxaropeneko Andreabizi izan zenuelako Heriotza.

Itxaropeneko Andrea,Pazkoan sinetsi zenuelako, Pazkoa ukitu zenuelako,Pazkoan jan zenuelako,Pazkoan hil zinelako,Pazkoan Pazko zarelako. (Pedro Casaldáliga)

#Egunonak #DBH

Page 8:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

Asteazkena, maiatzaren 10a

EMAKUMEA ETA PUBLIZITATEAREN IRUDI SEXISTA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Hasiera 1, 26-28

«Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak». Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen. Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».

IRAKURGAIA (Ana Vázquez Ponzone, in pastoralsj.org): De capitanas y capitanes

Harrituta entzun ditut Toni Nadalek Gala Leon Davis Kopako taldearen buru izendatzeaz egin dituen deklarazioak. Ez dut ezer esan, baina gero Noelia nire adiskideak idatzitakoa irakurri dut eta, berriro ere, matxismoa edonon zer erraz sartzen zaigun ohartu naiz.

Arrazoi teknikoak alde batera utzita, egia esan, ez dugu naturaltasunez bizi emakume bat gizon-talde baten buru izendatzea, baina, ordea, naturaltasunez bizi dugu gizon bat emakume-talde baten buru izatea. Ez dugu naturaltasunez bizi emakume batek hegazkin bat pilotatzea, baina naturaltasunez bizi dugu erizainen buru izatea; ez genuen naturaltasunez bizi Defentsako ministroa emakumea izatea, bai, ordea, Osasunekoa izatea; ez, ez dugu naturaltasunez bizi.

Emma Watson aktoreak, Harry Potter-en pelikuletan lan egindakoak, egun hauetan hitzaldi bat eman du Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Orokorrean eskubideen eta aukeren berdintasunaren alde, eta zera esan du: “Oso aspaldi hasi nintzen genero-usteak zalantzan jartzen. 8 urte nituenean, antzerki-lan bat zuzendu nahi nuelako “agintzaile” esaten zidatenean; mutilei ez zieten ezer esaten… 15 urte nituenean, nire lagunak, “gihartsuegi” ez izatearren, beren kirol-taldeak uzten hasi zirenean. 18 urte nituenean, nire mutil-lagunak euren sentimenduak adierazteko gai ez zirenean».

Ni geroago hasi nintzen usteok zalantzan jartzen, eta kostatu zitzaidan familiak, gizarteak, publizitateak, historiak, Elizak,… emandako herentzia kultural matxista guztia onartzea.

Kontua ez da Toni Nadalen deklarazioetan sakontzea, baina bai, apurka-apurka, matxismoa, hainbestetan leuna dena, gure gizartean eta gure barruan nola gailentzen den ohartzea; eta aldatzen hasteko, bururatzen zaidan modu bakarra kontzientzia hartzea da.

(PD: Bilatu RAE hiztegian capitán eta capitana hitzak, ikusi adiera guztiak, eta esango didazue)

#Egunonak #DBH

Page 9:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

Ana Vázquez Ponzone

BIDEOA: ¿Qué opinan los jóvenes sobre la desigualdad entre hombres y mujeres? – Zer iritzi dute gazteek gizon eta emakumeen arteko desberdintasunaz? https://www.youtube.com/watch?v=VtapX2HdOPs

IRUDIA

GOGOETARAKO

Zure ustez, zergatik da zailagoa emakumeentzat lana aurkitzea, lan-munduan sartzea? Zertan oinarri daiteke gizonen eta emakumeen soldaten arteko aldea? Politikaria edo enpresaria bazina (emakume baten kontratazioa edo soldata zure eskuetan balego), zer egingo zenuke? Kristau-ikuspuntutik, zer jarrera izan behar dugu halako egoeretan?

OTOITZA

#Egunonak #DBH

Page 10:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

Eman iezaguzu bihotz errukiorra gizakien miseria ororen aurrean.Iradoki iezazkiguzu keinu eta hitz egokiakbakarrik eta babesgabe dagoenaren aurrean. Lagun iezaguzu esplotatua eta lur jota sentitzen denarilaguntzeko prest egoten.Zure Eliza, Jauna, izan dadilaegia eta maitasuna,askatasuna, justizia eta bakea nagusi diren esparrua,denek aurki dezaten bertan itxaroten jarraitzeko motiboa.Zure bila gabiltzanok jakin dezagulagaraien zantzuak bereizteneta Ebanjelioari zintzo eusten; ardura gaitezela, maitasunean,gizaki guztien larrialdi, tristura,pozaldi eta itxaropenekin bat egiteaz,eta hala zure adiskidetasun-, barkamen- eta bake-bidea erakusteaz.

#Egunonak #DBH

Page 11:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

Osteguna, maiatzaren 11

BALIO HANDIKO EMAKUMEAK EBANJELIOA: Lukas 24, 1-12

«Baina asteko lehen egunean, goizean goiz joan ziren emakumeak hilobira, prestaturiko ukenduak berekin zituztela. Hilobi-sarrerako harria biratua aurkitu zuten. Sartu ziren, baina ez zuten Jesus Jaunaren gorpua aurkitu. Zer pentsa ez zekitela zeuden, eta, hartan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz. Emakumeak ahuspez lurrera erori ziren ikaraz. Baina gizaseme haiek esan zieten: «Zergatik zabiltzate hildakoen artean, bizi denaren bila? Ez dago hemen, piztua da. Gogora ezazue zer esan zizuen oraindik Galilean zegoela: alegia, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara eman behar zutela eta gurutziltzatu, eta hirugarren egunean piztu egin behar zuela». Oroitu ziren haiek Jesusen hitzez, eta, hilobitik itzulirik, gertatutako guztiaren berri eman zieten Hamaikei eta gainerako ikasleei. Magdalako Maria, Joana eta Maria Santiagorena ziren emakumeok; hauekin batera joandako beste emakumeek ere gauza bera esaten zieten apostoluei. Baina apostoluek zorakeriatzat hartu zituzten berriok, eta ez zieten sinetsi. Hala ere, Pedro jaiki eta hilobira joan zen lasterka; makurturik, barrura begiratu eta oihal-zerrendak bakarrik ikusi zituen, eta etxera itzuli zen gertatuaz harriturik»

BIDEOA: Natalia Lafourcade»“Un derecho de nacimiento”https://www.youtube.com/watch?v=1B2IyN4f_SE

IRUDIAK

#Egunonak #DBH

Page 12:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

OTOITZA

Bideko Andrea, erakuts iezadazu bidea Aitarengana iristekozure semearen ondoan.

Bideko Andrea,nire otoitzean eskatzen dizutni inoiz ez uzteko,sentitzen baitut nire burua umea bezalako. Emadazu zure argia aurrera egitekoeta gida nazazu gau ilunean. Egin nazazu gardenbizia emateko. Jarri nazazu zure semearekin,Bideko Andrea.

#Egunonak #DBH

Page 13:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

Ostirala, maiatzaren 12a

MARIA, ELIZAREN ALTXORRA

EBANJELIOA: Joan 19, 25-27

«Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria. Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zure semea». Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zure ama». Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen».

IRAKURGAIA: Berrogei zentimo!

Don Boscoren anekdota entzutetsuenetako bat Andre Maria Laguntzailearen Basilikaren eraikuntzari buruzkoa da. Hasieran, orubetik lurra atera zuten. Obren zuzendaria Don Boscoren ikasle ohi bat zen. Honek, lehenengo lan-astea bukatu zenean, langileei ordaintzeko lain diru eskatu zion. Don Boscok diru-zorroa atera zuen eta 40 zentimo eman zizkion. Ikasle ohia, jakina, harrituta geratu zen. Don Boscok, irribarre batez, zera esan zion: “Ez kezkatu, Ama Birjinak lagunduko digu eta”.

Eta Ama Birjinak jende askoren bihotzei eragin zien eta bihotzok zabaldu zituen. Eta Andre Maria Laguntzaileari basilika eraikitzeko behar zen diru guztia eman zioten gure santuari. Egiaz, Ama Birjinak berak egin zuen bere etxea.

GOGOETARAKO

Don Boscok bezalako konfiantza duzu Ama Birjinagan?Eta Maria?... Jesusen eta Mariaren garaian, gizartean zeharo arbuiatzen zen emakumea. Ia pertsonatzat ere ez zen hartzen. Hala ere, Maria eredu eta etsenplu izan zen; fedea izan zuen, errealitateari eta bizitzari aurre egiten jakin zuen. Bai esan zuen. Jesusek beti hartu zituen ondo emakume arbuiatuak edo baztertuak: odoljarioz zegoena, Maria Magdalakoa, emakume adulteriogilea,… Gaur egun ere, emakumea, askotan, arbuiatu egiten da; orduan, makal eta ahul, bazterrean utzia sentitzen du bere burua. Jesusen eta Mariaren jarrera gogoan izan behar da halako egoeran.

BIDEOA: “Diario De María” (Martín Valverde) https://www.youtube.com/watch?v=b2yLvl1QL80

#Egunonak #DBH

Page 14:  · Web viewAingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin”. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi

IRUDIAK

OTOITZA: Zure bihotza, Maria

Zure bihotza, Maria, esker onez gainezka dago.Zure bihotza, Maria, zoriontasunez gainezka dago.Zure bihotza, Maria,Jainkoaren presentziak handitua da.Zure bihotzak, Maria,maite ez zaituztenak ere maite ditu.Eman iezaguzu, Maria,bihotz apala,Jainkoa hartzeko.Bihotz zintzoa,beroni egia esateko.Bihotz alaia,ilusioa ereiteko.Bihotz zabala,geure buruari bakarrik ez begiratzeko.Bihotz lagunkoia,gure ingurukoei ez ixteko.Eta, edozer gauzagatik, gure bihotzak indarrez itxita ikusten badituzu, etorri gure bila, Maria, eta apurtu libre izaten uzten ez diguten kateak.

#Egunonak #DBH