Post on 26-Jul-2015
SUMMA ALDAPETA ZIENTZIA AZOKA
Aukeratu gaia – ENERGIA izan behar du ardatza.
KONTUZ GAIA aukeratzean. Pentsatu ondo, oso deserosoa da konturatzea proietua ez dela gure gustukoa.
• IKERKETA Gaia aukeratu ondoren, ikerketa bat egin behar duzue. Zergatiak, esperimentu horren atzean dagoen “zientzia”. Interneten bidez, liburutegian, elkarrizketak.
• HIPOTESIA Ikertu ondoren, hipotesi bat egin, hau da, zer gertatuko da hau eginez gero?
• DISEINATU ESPERIMENTUA. Nola frogatuko duzue zuek egindako hipotesia?
-Grafikak, argazkiak, bideoak, datu guztiak jaso. Denbora, materialak, helburuak.
• EMAITZAK. Balorazioa egin. . Emaitzak, akatsak, hobekuntzak.. Diarioa ere agertu behar da.
• AURKEZPENA. “Epaileen aurrean” prozedura, emaitzak, argazkiak eta abar
aurkeztuko dituzue. Galdera batzuk egingo dizkizuete. Ez badakizue erantzuna ez asmatu, benetako zientzialariak direnez erraz konturatuko dira.
Blog, bideo, aldizkari, drive, … dokumentu batean Ikerketa, hipotesia, planifikazioa eta emaitzak aurkeztuko ditugu
Ausartzen al zarete, ALDIZKARI ZIENTIFIKO BAT prestatzera? Begiratu ere. http://issuu.com/olatzonate/docs/zientzia_aldizkaria1