Vladi funtzioak

Post on 14-Jul-2015

461 views 4 download

Transcript of Vladi funtzioak

Aurreko saioan esan bezala, gauza asko errepikatzen dira ipuinetan. Pertsonaiak, objetuak, tokiak, egintzak. Funtsean, badira hogeita hamaika hari ipuinaren testua josteko.

Horiei Propp-en funtzioak deitzen zaizkie. Hona hemen batzuk, Seve Callejak eta Antton Irustak euskaratuak.

Uharten, 2010eko apirilaren 20an

Hasierako egoeraren deskripzioa.

Familiakoen bat urrundu (edo hil, kasurik txarrenean)

Protagonistari egiten zaion debekua.

Debekua hautsi.

Erasotzaileak biktimari buruzko berriak bilatzen ditu.

Erasotzaileak lortzen ditu biktimari buruzko berriak.

Erasotzailea biktima engainatzen ahalegintzen da.

Biktima gaizkide egiten da bere gurariaren kontra.

Erasotzaileak okerkeria egiten du. Zeozeren falta igartzen da.

Falta denaren edo okerkeriaren berria zabaltzen da eta heroiarenganaino

heltzen da.

Heroi bilatzaileak erasotzaileraren aurkako ekintzari hasiera ematen dio.

Heroia bila irteten da: bilatzaileak helburu jakin bat dauka;

Heroiak emaile bat aurkitzen du eta honek proba bat egiten dio.

Heroiaren erantzuna probari.

Heroiak gauza hartu egiten dio emaileari.

Heroia bila dabilen gauza dagoen lekura doa.

Heroia eta erasotzailearen arteko borroka

Heroiak marka bat hartzen du.

Okerkeria edo falta zuzendu

Heroiak laguntzaile magikoaren laguntza hartzen du.

Heroiari jarraitu egiten diote erasotzaileak eta haren kideek.

Heroia inork jakin barik heltzen da.

Sasi heroi batek asmo ilunak erreibindikatzen ditu.

Heroiari lan gaitza agintzen zaio.

Erasotzailea gainditu egiten du. Garaipena.

Heroia legez onartzen dute.

Sasi heroiaren nortasuna argitzen da.

Heroiak itxura eta ingurua antzaldatzen ditu.

Zigorra heroi faltsuari

Heroia itzuli egiten da.

Heroiaren ezkontza eta beste sari batzuk.