Post on 26-Jan-2017
Vincent VanGoghen Autorretratua kapela
grisarekin
KOADROA AZTERTZEN
KOADROAK AZTERTZEN
Van Goghen koadro hau aztertzeko, ondorengo galderak aztertuko ditugu:1. Koadroaren datuak. Izenburua, egilea,
urtea...2. Irudiaren deskribapena. Irudian agertzen
dena modu sinplean deskribatu.3. Irudiaren egitura. Konposaketa,
elementuen kokapena, plano desberdinak, kolorearen erabilera eta interesguneak aztertu eta eskema baten bitartez adierazi.
4. Irudiaren mezua. Zer esaten digu koadroak ?
5. Ondorioak eta iritzia. Ongi erabili al ditu egileak irudiaren egiturako baliabide guztiak bere mezua adierazteko ? Zergatik ? Arrazoitu zuen erantzunak.
1. Koadroaren datuak:Izenburua: Autorretratua
kapela grisarekinEgilea: Vincent Van
GoghUrtea: 1887 – 1888
Teknika: Olio pintura mihisearen gainean
Neurriak: 44 x 37,5 cm.Kokalekua:
Rijksmuseum, Amsterdam.
KOADROAK AZTERTZEN
2. Irudiaren deskribapena:
Irudian Van Gogh ikusten dugu. Kapela grisa
jantzita darama eta bizar gorria du. Begirada galdua du eta serio
agertzen dairudian. Jaka urdina eta marroi
kolorekoa da, eta bere atzean hondo urdin iluna agertzen da. Irudi guztia
lerro edo pintzelada txikiekin margotuta
dago.
KOADROAK AZTERTZEN
3. Irudiaren egitura:3.1. KONPOSAKETA
Irudiaren konposaketa triangeluarra da.
Triangeluaren barnean pertsonaia agertzen da,
eta triangelutik kanpo irudiaren hondoa edo
atzeko aldea. Pintoreek konposaketa mota hau
erabili ohi dute erretratuak margotzeko.
Konposaketa hau orekatua da.
KOADROAK AZTERTZEN
3. Irudiaren egitura:3.1. KONPOSAKETA
(jarraipena)Egileak formak eta koloreak
marra txikien bitartez adierazi ditu irudian
erritmoak sortuz. Marratxo hauek buruaren inguruan biraka adierazi
ditu irudiaren atzeko aldean, gure begirada
pertsonaiaren aurpegirantz bideratuz.
KOADROAK AZTERTZEN
3. Irudiaren egitura:3.2. ELEM. KOKAPENA
Irudiaren elementu nagusia
pertsonaiaren aurpegia da,
horregatik irudiaren erdialdean kokatu du
Van Goghek, irudian garrantzia izateko. Era honetan, ikusleak bere
begirada aurpegira bideratuko du
zuzenean.
KOADROAK AZTERTZEN
3. Irudiaren egitura:3.3. PLANO DESBERDINAK
Irudian bi plano nagusi agertzen dira. 1go
planoan, aurrekoan, pertsonaia dago, irudiko
elementu nagusia. 2garren planoan
irudiaren atzeko aldea edo hondoa margotu du
egileak. Bi plano hauek erabiliz egileak
pertsonaiaren erretratua bereizi nahi izan du.
KOADROAK AZTERTZEN
3. Irudiaren egitura:3.4. KOLOREA
Irudian kolore hotzak dira nagusi, egileak
pertsonaiaren jakan eta hondoan urdin ilunak eta moreak erabili ditu batez
ere. Aurpegian kolore beroak erabili ditu: laranja,
gorria, okrea, horia... Egileak koloreen arteko kontrastearen bitartez
aurpegia bereizi du irudian.
KOADROAK AZTERTZEN
3. Irudiaren egitura:3.4. KOLOREA (jarraipena)
Egileak kapela margotzeko grisa erabili du, hau da, kolore neutroa. Kolore
neutroak ez du kolore hotzak eta beroen arteko
kontrastean eraginik sortzen, baina kolore gris
hau nahiko argia denez, kapela bereizi
egiten da irudiaren osotasunean, arreta
erakarriz.
KOADROAK AZTERTZEN
3. Irudiaren egitura:3.5. INTERESGUNEAK
Interesgune garrantzitsuena
pertsonaiaren aurpegia da, kapelak ere ikus-
pisua duelarik. Egileak aurpegia eta kapela
irudiaren erdian kokatu ditu eta kolore bero eta
argien bitartez bereizi egiten ditu. Pertsonaiaren begiradak ere gure arreta
erakartzen du.
KOADROAK AZTERTZEN
4. Irudiaren mezua:Van Goghek bere izaera
islatu nahi digu erretratu honen bitartez,
begirada galdua eta irudi serio eta
kezkagarria erakutsiz. Pertsona kezkatua
bezala agertzen zaigu irudian. Ezaugarri hau
bere aurpegia eta begirada margotzeko
eragatik nabaritzen dugu.
KOADROAK AZTERTZEN
5. Ondorioak eta iritzia:Van Goghek bere mezua adierazteko, hau da, erretratuaren bitartez bere izaera nolakoa den erakusteko, ikuslearen begirada pertsonaiaren aurpegira bideratzen du. Irudiaren egituraren baliabide guztiak intentzio horrekin landu ditu:1. Konposaketa: pertsonaia triangelu batean
kokatu du, gure arreta irudiaren alde horretara bideratuz. Irudian margotutako marratxoek aurpegiaren inguruan birazten dute, arreta ere aurpegira bideratuz.
2. Elementuen kokapena: Van Goghek pertsonaiaren aurpegia irudiaren erdian kokatu du, irudian garrantzia izateko eta ikusleak bere begirada aurpegira bideratzeko.
KOADROAK AZTERTZEN
3. Planoak: irudian bi plano erabiltzerakoan egileak pertsonaiaren erretratua edo aurpegia bereizi nahi izan du.
4. Kolorea: egileak koloreen arteko kontrastearen bitartez pertsonaia eta bere aurpegia bereizi nahi izan ditu irudian. Kapelaren kolore grisa argia denez, kapela ere bereizi egiten da irudiaren osotasunean, arreta erakarriz.
5. Interesguneak: egileak aurpegia eta kapela irudiaren erdian kokatu ditu eta kolore bero eta argien bitartez bereizi egiten ditu. Era honetan, pertsonaiaren begiradak ere gure arreta erakartzen du.
KOADROAK AZTERTZEN5. Ondorioak eta iritzia:
Koadro honetan Van Goghen estiloan bereziak diren marratxo txikiak oso ongi nabari dira. Formak eta koloreak era honetan margotuz irudian erritmo desberdinak sortu ditu: zirkularrak aurpegiaren inguruan eta norabide zuzenenekoak sudurra eta begiradarantz.Van Goghek arazo psikologikoak izan zituela ongi ikusten dugu erretratu honen bitartez, bere izaera berezia, begirada galdua eta irudi serio eta kezkagarria ongi erakutsiz.
KOADROAK AZTERTZEN5. Ondorioak eta iritzia: