Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

15
Vincent VanGoghen Autorretratua kapela grisarekin KOADROA AZTERTZEN

Transcript of Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

Page 1: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

Vincent VanGoghen Autorretratua kapela

grisarekin

KOADROA AZTERTZEN

Page 2: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

KOADROAK AZTERTZEN

Van Goghen koadro hau aztertzeko, ondorengo galderak aztertuko ditugu:1. Koadroaren datuak. Izenburua, egilea,

urtea...2. Irudiaren deskribapena. Irudian agertzen

dena modu sinplean deskribatu.3. Irudiaren egitura. Konposaketa,

elementuen kokapena, plano desberdinak, kolorearen erabilera eta interesguneak aztertu eta eskema baten bitartez adierazi.

4. Irudiaren mezua. Zer esaten digu koadroak ?

5. Ondorioak eta iritzia. Ongi erabili al ditu egileak irudiaren egiturako baliabide guztiak bere mezua adierazteko ? Zergatik ? Arrazoitu zuen erantzunak.

Page 3: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

1. Koadroaren datuak:Izenburua: Autorretratua

kapela grisarekinEgilea: Vincent Van

GoghUrtea: 1887 – 1888

Teknika: Olio pintura mihisearen gainean

Neurriak: 44 x 37,5 cm.Kokalekua:

Rijksmuseum, Amsterdam.

KOADROAK AZTERTZEN

Page 4: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

2. Irudiaren deskribapena:

Irudian Van Gogh ikusten dugu. Kapela grisa

jantzita darama eta bizar gorria du. Begirada galdua du eta serio

agertzen dairudian. Jaka urdina eta marroi

kolorekoa da, eta bere atzean hondo urdin iluna agertzen da. Irudi guztia

lerro edo pintzelada txikiekin margotuta

dago.

KOADROAK AZTERTZEN

Page 5: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

3. Irudiaren egitura:3.1. KONPOSAKETA

Irudiaren konposaketa triangeluarra da.

Triangeluaren barnean pertsonaia agertzen da,

eta triangelutik kanpo irudiaren hondoa edo

atzeko aldea. Pintoreek konposaketa mota hau

erabili ohi dute erretratuak margotzeko.

Konposaketa hau orekatua da.

KOADROAK AZTERTZEN

Page 6: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

3. Irudiaren egitura:3.1. KONPOSAKETA

(jarraipena)Egileak formak eta koloreak

marra txikien bitartez adierazi ditu irudian

erritmoak sortuz. Marratxo hauek buruaren inguruan biraka adierazi

ditu irudiaren atzeko aldean, gure begirada

pertsonaiaren aurpegirantz bideratuz.

KOADROAK AZTERTZEN

Page 7: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

3. Irudiaren egitura:3.2. ELEM. KOKAPENA

Irudiaren elementu nagusia

pertsonaiaren aurpegia da,

horregatik irudiaren erdialdean kokatu du

Van Goghek, irudian garrantzia izateko. Era honetan, ikusleak bere

begirada aurpegira bideratuko du

zuzenean.

KOADROAK AZTERTZEN

Page 8: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

3. Irudiaren egitura:3.3. PLANO DESBERDINAK

Irudian bi plano nagusi agertzen dira. 1go

planoan, aurrekoan, pertsonaia dago, irudiko

elementu nagusia. 2garren planoan

irudiaren atzeko aldea edo hondoa margotu du

egileak. Bi plano hauek erabiliz egileak

pertsonaiaren erretratua bereizi nahi izan du.

KOADROAK AZTERTZEN

Page 9: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

3. Irudiaren egitura:3.4. KOLOREA

Irudian kolore hotzak dira nagusi, egileak

pertsonaiaren jakan eta hondoan urdin ilunak eta moreak erabili ditu batez

ere. Aurpegian kolore beroak erabili ditu: laranja,

gorria, okrea, horia... Egileak koloreen arteko kontrastearen bitartez

aurpegia bereizi du irudian.

KOADROAK AZTERTZEN

Page 10: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

3. Irudiaren egitura:3.4. KOLOREA (jarraipena)

Egileak kapela margotzeko grisa erabili du, hau da, kolore neutroa. Kolore

neutroak ez du kolore hotzak eta beroen arteko

kontrastean eraginik sortzen, baina kolore gris

hau nahiko argia denez, kapela bereizi

egiten da irudiaren osotasunean, arreta

erakarriz.

KOADROAK AZTERTZEN

Page 11: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

3. Irudiaren egitura:3.5. INTERESGUNEAK

Interesgune garrantzitsuena

pertsonaiaren aurpegia da, kapelak ere ikus-

pisua duelarik. Egileak aurpegia eta kapela

irudiaren erdian kokatu ditu eta kolore bero eta

argien bitartez bereizi egiten ditu. Pertsonaiaren begiradak ere gure arreta

erakartzen du.

KOADROAK AZTERTZEN

Page 12: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

4. Irudiaren mezua:Van Goghek bere izaera

islatu nahi digu erretratu honen bitartez,

begirada galdua eta irudi serio eta

kezkagarria erakutsiz. Pertsona kezkatua

bezala agertzen zaigu irudian. Ezaugarri hau

bere aurpegia eta begirada margotzeko

eragatik nabaritzen dugu.

KOADROAK AZTERTZEN

Page 13: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

5. Ondorioak eta iritzia:Van Goghek bere mezua adierazteko, hau da, erretratuaren bitartez bere izaera nolakoa den erakusteko, ikuslearen begirada pertsonaiaren aurpegira bideratzen du. Irudiaren egituraren baliabide guztiak intentzio horrekin landu ditu:1. Konposaketa: pertsonaia triangelu batean

kokatu du, gure arreta irudiaren alde horretara bideratuz. Irudian margotutako marratxoek aurpegiaren inguruan birazten dute, arreta ere aurpegira bideratuz.

2. Elementuen kokapena: Van Goghek pertsonaiaren aurpegia irudiaren erdian kokatu du, irudian garrantzia izateko eta ikusleak bere begirada aurpegira bideratzeko.

KOADROAK AZTERTZEN

Page 14: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

3. Planoak: irudian bi plano erabiltzerakoan egileak pertsonaiaren erretratua edo aurpegia bereizi nahi izan du.

4. Kolorea: egileak koloreen arteko kontrastearen bitartez pertsonaia eta bere aurpegia bereizi nahi izan ditu irudian. Kapelaren kolore grisa argia denez, kapela ere bereizi egiten da irudiaren osotasunean, arreta erakarriz.

5. Interesguneak: egileak aurpegia eta kapela irudiaren erdian kokatu ditu eta kolore bero eta argien bitartez bereizi egiten ditu. Era honetan, pertsonaiaren begiradak ere gure arreta erakartzen du.

KOADROAK AZTERTZEN5. Ondorioak eta iritzia:

Page 15: Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen

Koadro honetan Van Goghen estiloan bereziak diren marratxo txikiak oso ongi nabari dira. Formak eta koloreak era honetan margotuz irudian erritmo desberdinak sortu ditu: zirkularrak aurpegiaren inguruan eta norabide zuzenenekoak sudurra eta begiradarantz.Van Goghek arazo psikologikoak izan zituela ongi ikusten dugu erretratu honen bitartez, bere izaera berezia, begirada galdua eta irudi serio eta kezkagarria ongi erakutsiz.

KOADROAK AZTERTZEN5. Ondorioak eta iritzia: