UNITATEAREN EGITURA - Ibaizabal · 2016-11-02 · kartela, eskaera gutuna, dekalogoa… Azken...

Post on 08-Jul-2020

14 views 0 download

Transcript of UNITATEAREN EGITURA - Ibaizabal · 2016-11-02 · kartela, eskaera gutuna, dekalogoa… Azken...

UNITATEAREN EGITURA

Motibazioa

Unitatean murgiltzeko testu bat daukazu(literatur kontakizun bat izan daiteke, iritzibat…). Irakurri aurretik, testu horren ingu-ruko galdera batzuk dituzu, zer moduzko“ikerlaria” zaren ikusteko; testua irakurrita-koan, ulertu duzun ala ez egiaztatzekobeste galdera batzuk ageri dira. Horrez gai-nera, eta testuaren hariari jarraituz, hu-rrengo bi orrialdeetan lexikoa lantzeko etagai askoren inguruan iritzia emateko aukeraeskaintzen zaizu.

Komunikazioa

Atal honetan, lau orritan zehar, hainbattestu mota ezagutu eta lantzeko aukeraizango duzu, besteak beste: egunerokoa,kartela, eskaera gutuna, dekalogoa…Azken finean, egunerokotasunean eskuartean izan ditzakezun testuak. Horiek lan-tzeko, honako pauso hauek ematen diraliburuan:

• lehendabizi, eredu gisa testu bat aurkeztu,

• gero, testu horren ezaugarriak lantzekoariketak proposatu,

• jarraian, testu mota horri dagozkion al-derdi batzuk azpimarratu,

• eta, amaitzeko, zuek antzekoa sortzekoaukerak eskaini.

Hizkuntza aztergai

Hizkuntza txukun erabiltzeko arauak men-deratzea beharrezkoa da. Eta arauak mende-ratzeko ondo “entrenatzea” garrantzitsuada. Horregatik, ariketa ugari eskainiz, “en-trenamendu” hori egiteko aukera eman nahidizugu.

Horrez gainera, hizkuntzaren inguruko kontubatzuk jakiteko, JAKINGAIAK izeneko orribat duzu. Horko azalpenei arretaz jarraitzenbadiezu, euskararen inguruko hainbat bitxi-keria ezagutzeko aukera izango duzu!

Literatura

Atal honetan, besteak beste, gai hauek az-tertu ahal izango dituzu: hitz neurtua etahitz laua, poesia lirikoa eta narratiboa,narrazioaren elementuak, etab. Helburuazein den? Literaturaren mundura hurbildueta literaturaz gozatzeko aukera eskain-tzea.

Irakurtzeko proposamenak

Hiruhilabetero, orri batean, liburu batzukaurkezten zaizkizu. Orrialde horretan hona-ko informazio hau duzu: zeri buruzko libu-ruak diren, nork idatziak diren eta ikaslebatzuen iritziak. Ikasturtean zehar irakurditzakezun liburuak dira.

Autoebaluazioa

Ikasturtean zehar zer moduz zabiltzan jakinnahi baduzu, hiru test dituzu, hiruhilabetebakoitzeko bana.