Unitate didaktikoa "Wall-E"

Post on 02-Apr-2015

894 views 10 download

description

www.cineddhh.org“Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak, Unitate didaktikoen bilduma bat da, eskoletan (bigarren mailako hiezkuntza) Giza eskubideen inguruan lan egin ahal izateko. Unitate honek “Wall-E” filmearen azterketa proposatzen du.

Transcript of Unitate didaktikoa "Wall-E"

Unitate didaktikoa (euskera)

Wall·EIrakasleentzako materiala eta Ekintzak

Zinea, Mundua etaGiza Eskubideak

IPES Elkartearen proiektu bat www.cineddhh.org

Zinea, Mundua eta Giza Eskubideak

IPES ELKARTEA – 2011ko otsailaTejería Kalea, 28 behea – 31001 Iruña (Nafarroa)948 213279 – internacionalddhh@ipesnavarra.orgwww.ipesddhh.orgwww.cineddhh.org

Lan hau Aitortu-EzKomertziala-LanEratorrikGabe 3.0 Espainia baimenpean dagoBaimen honen kopia bat ikusteko, bisita ezazu: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/

Argazkiak, grafikoak eta irudiak, hala nola izenak, logotipoak, merkataritzako marka eta zerbitzu markak, nor bere ekoizle/banat-zaileenak dira: The Ladd Company, Shaw Brothers, Warner Bros., Metro-Goldwyn-Mayer (MGM), Charles Chaplin Productions eta Pixar Animation Studios/Walt Disney Pictures, eta autore-eskubide, marka erregistratu eta beste legeen bidez babesturik daude.

Diseinua eta maketazioa: wakalaka (www.wakalaka.es)Euskerara itzulpena: Ioseba Salaberri Plaza eta Maria Tamayo GoñiInprimategia: Canal CeroLege gordailua: NA-525/2011

Zinearen bitartez mundua ulertu Giza Eskubideen ikuspuntutik.5. Unitate Didaktikoa. Ingurumen iraunkortasuna eta giza harremanak - ‘Wall·E’.

IPESeko Nazioartea eta Giza Eskubideen Arloko irakasleek egina.(Andrea Aisa Vega, María Castejón Leorza eta Cristina García Purroy)Lankidea: María José Montes

3

i AurkibideaWall·E

1 4Sekuentzia didaktikoa

Ikustaldi aurreko saioak

Irakasleentzako materiala Ekintzak

01. Helbuduruak, edukiak eta

OOGG

02. Ebaluaketa irizpideak

03. Curriculum konexioak

01. Glosario zinematografikoa

02. Genero zinematografikoen

azterketa

5

7 25

1337

17

7

10

12

25

31

13

13

13

14

14

16

37

43

44

49

53

57

57

63

68

17

18

18

19

2 5Pelikula ezagutu

Ikustaldi geroko saioak

01. Fitxa teknikoa

02. Sinopsia

03. Palmaresa

04. Zuzendaritza

05. Pixarren animazio generoaren

proposamena.

06. Zergatik aukeratzen dugu

‘Wall·E’?

03. ‘Wall·Eren’ fitxa

zinematografikoaren lantzea

04. ‘Wall·Ek’ agertzen duen

mundua

a. Sortzen ditugun hondakinak

b. Nonahiko publizitatea

c. Kontsumitu bonbazia handian

05. Harremanetan jartzeko gure

moduari buruzko hausnarketa

a. Pertsonaien aurkezpena

b. Komunikazioa, pertsonak eta

makinak

06. Beste mundu bat posible da3 Gehiago jakiteko

baliabideen gida01. Ekologia buruzko material

didaktikoak eta esperientziak

02. Ingurumen baliabideetan

espezializaturiko webak

03. Ekofeminismoari buruzko

informazioa

04. Zinea eta hezkuntza

23

Irakasleentzako materiala

Wall·E

aurkibidea

1 Sekuentzia didaktikoa 7

2 Pelikula ezagutu 13

3 Gehiago jakiteko baliabideen gida 17

7

Helburuak, edukiak eta oinarrizko gaitasunak01.

1 Sekuentzia didaktikoaWall·E (Irakasleentzako materiala)

Kontzeptu helburuak Kontzeptu edukiak Oinarrizko gaitasunak

Zinema-hizkuntza adierazpen kultur eta artistikoa bezala ulertu.

Elementu zinematografikoak: zer (bilbea, istorioa), nor (pertsonaiak), nola (argia, soinua, soinu-banda).

OOGG 6: Gaitasun kultural eta artistikoa.

Gertaeren eta hauen aurresanen ondorioak ulertzen erraztea eta bizi baldintzen hobekuntzarako zuzendutako ekintza.

Filmaren akzioa garatzen den gune fisiko, kultural, sozial eta politikoa.

OOGG 3: Ezagutzan gaitasuna eta mundu fisikoaren elkarrekintza.

Zientzia eta teknologiak gizartea eta ingurugiroaren arteko elkarrekintza ezagutu etorkizun jasangarri baterantz aurrera egiteko.

Gorputz beraren funtzionamendua, jarrera eta pertsonal eta komunitatearen osasuna sustatzeko ohitura onuragarriak ezagutu.

Kontsumo mugagabearen ondoriozko ingurumeneko zenbait arazo eta erronka ezagutu.

Ekosistemak, izaki bizien behar energetikoak eta bizidun eta inguru fisiko-kimikoaren arteko menpekotasuna eta bere erlazioa ingurumeneko arazoekin.

Kutsadura, baliabideen agortzea, biodibertsitatearen galera, hondakinen tratamendua.

Garapen jasangarri batetarako aukerak: murrizketa, berrerabilera eta birziklapena.

OOGG 2: Matematika gaitasuna.

OOGG 3: Ezagutzan gaitasuna eta mundu fisikoaren elkarrekintza.

Generoaren eredu eta rolak identi-fikatu, bai emakumezkoenak nola gizonezkoenak, zineman generoen estereotipoak isladatzen dituztenak.

Estereotipatutako ereduetan generoko desberdintasunak ezagutu Generoko desberdintasunak identifikatu irudika-penetako estereotipatutako ereduetan.

Emakumeen ohiko irudia zineman: ezaugarriak eta protagonismoa.

Gizon eta emakume heroien estereotipoen bereizgarri nagusienak.

OOGG 6: Gaitasun kultural eta artistikoa.

OOGG 5: Gaitasun sozial eta hiritarra.

Helburu orokorra: Zinema baliabide nagusitzat hartuz, giza eskubideak irakasle zein ikasleentzat errealitate adierazgarri bihurtzen lagunduko duten oinarrizko gaitasun eta edukiak lortzeko hezkuntza-tresnaz egokitzea.

1Sekuentzia didaktikoaWall·E (Irakasleentzako materiala)8

Prozedurazko helburuak Prozedurazko edukiak Oinarrizko gaitasunak

Eskuratutako jakintza komunikabide eremuko edukiak interpretatzeko eta analizatzeko erabili.

Irudiaren analisia eta deskodeketa.

Hitz gabeko komunikazioaren erabilera komunikazio tresna bezala.

OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

Izaera zientifikoko informazioa prozesatu eta komunikatzeko trebetasuna eskuratu, humanistiko ezagutzarekin erlazionatu eta ezagutza adierazgarrian eraldatu.

Galderen identifikazioa eta ondorioen lorpena.

Iturri ezberdinen grafiko, mapa, inkesten interpretazioa.

OOGG 2: Matematika gaitasuna.

Filme bat nola ikusi behar den ikaske-tan hasi eta ikasitakoa aurrerantzeko ikusketetan aplikatzeko gai izan.

Gako zientifiko eta teknologikoei buruz irizpide pertsonal eta arrazoitutakoak landu, iturri ezberdinetako (zinema) informazioen egiaztatze eta ebalua-zioen bidez, taldean edo bakarka hausnartzeko.

Generoko eredu estereotipatu ezberdinak identifikatu.

Hizkuntza zinematografikoaren menpe-ratzea: narrazio-zinematografikoa eta elementu teknikoak.

Pelikularen pertsonai eta erabilitako teknika zinematografikoaren azterketa.

Pelikularen tematikaren identifikazioa eta bere erlazioa errealitatearekin: ekosistema, lurra, ura, energia, hon-dakinak, kontsumoa, iraunkortasuna, hitzezko eta hitz gabeko komunikazioa.

Eztabaidak taldeka pelikularen eszena zehatz batetik aurrera.

Hizkuntzaren erabilera emozioen transmisio bezala

Lan monografiko txikien lantzea eta bateratze lana.

Genero rolaren analisia pelikularen pertsonaietan.

OOGG 4: Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.

OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

OOGG 7: Ikasten ikasteko gaitasuna.

OOGG 8: Autonomian eta ekimen pertsonalaren gaitasuna.

Jarrerazko edukiak Jarrerazko helburuak Oinarrizko gaitasunak

Zientzia eta teknologiaren arteko elka-rrekintzak gizarte eta ingurugiroarekin balioztatu, irtenbideak bilatuz etorki-zun jasangarri eta gizatiar baterantz aurreratzeko.

Jarrera eta ohitura mesedegarrien garapena osasunaren sustapenerako: elikadura eta kontsumo arduratsua.

Natur Zientzien ekarpenak balioztatu gizakien beharrei eta beren bizi baldintzen hobekuntzei erantzunak emateko.

Hiritartasunaren zientzia-hezkuntza aintzat hartu gizarte demokratiko iraunkorren baldintza bezala.

Kultura zientifikotik betetasun pertso-naleko iturri bat egitea.

Gure banakako kontsumo-ohiturek dakarten ingurumen orokorren ondo-rioen azterketa.

Trebezia jakiteko begiratzen, entzuten eta keinuak interpretatzen eta gaine-rako pertsonen iritzi eta sentimenduak kontutan hartzen.

Beste pertsonaren lekuan jartzeko, komunikatzeko eta erlazio txeratsuak eratzeko estrategiak eskuratu.

Aniztasun natural eta kulturalaren baliospena eta gozamena, bere man-tenuan, babesean eta hobetzean parte hartuz.

Baliabideen eskasiaz konturatu eta bakoitzaren kontsumo ohituren aurrean ardura.

OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

OOGG 3: Ezagutzan gaitasuna eta mundu fisikoaren elkarrekintza.

OOGG 8: Autonomian eta ekimen pertsonalaren gaitasuna.

Sozialki onartutako genero eredu estereotipatuetaz jakitun izan.

Libreak, arduratsuak eta eraldatzaileak diren heinean giza ekintzen izaera baloratu eta ezagutu.

Desegin genero irudi eta estereotipatutako rolak.

Askatzaileagoak eta berdintzailea-goak diren irudikapen eredu berriak, bai gizonezkoak, bai emakumezkoa, ikusarazi.

OOGG 4: Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.

OOGG 5: Gaitasun sozial eta hiritarra.

Ikasten ikasteko, erabakiak hartzeko eta ardurak hartzeko gaitasuna garatu.

Pentsamendu autonomia eta energia-aurrezte ohiturei laguntzen dien kontsumo arduratsuari buruz zentzu kritikoa garatu.

Kritikoak izan pertsonai femeninoen estereotipo sexistekin eta maskulinotasun patriarkalarekin.

Gehiegizko kontsumo batean oina-rrituriko garapen eredu baten mugak eta aukerak identifikatzeko estrategiak eskuratu

Pertsonen arteko komunikazio fisiko eta emoziozkoa errazteko eta inguru-mena babesteko erabakiak hartu.

Neurrigabeko kontsumoan publizi-tatearen eragina zalantzan jartzeko gaitasuna.

Sozialki onarturiko genero ereduek gure portaeran nola eragiten duten gogoan izan.

OOGG 8: Autonomian eta ekimen pertsonalaren gaitasuna.

1 Sekuentzia didaktikoaWall·E (Irakasleentzako materiala) 9

1Sekuentzia didaktikoaWall·E (Irakasleentzako materiala)10

Ebaluaketa irizpideak02.

Ebaluaketa irizpideak Ekintzak Gaitasunak Arloak

1. Pelikulako hitz gabeko mintzaira ulertu eta azter-tu, elementu ikonikoak, sinbolikoak eta irudikape-nekoak azpimarratuz.

01 Ekintza02 Ekintza03 Ekintza05.a Ekintza

G1. Hizkuntza komunikazioaG6. Kultural eta artistikoaG4. Digitala

� Gaztelania � Teknologia � Plastika eta ikus-hezkuntza � Musika

2. Kokatu bai denboran bai espazioan izaki bizien energi beharrak etorkizun iraunkor batera joateko ingurumen arazoekin erlazionatuz.

04 Ekintza

G3. Mundu fisikoarekiko elkarrekintza eta ezagupena

G2. Matematika

� Gizarte Zientzia � Natura Zientziak � Mundu Garaikiderako Zientziak � Etika � Teknologia � Hiritartasunerako hezkuntza

3. Identifikatu garapen ez iraunkor baten arazo eta erronka: kutsadura, baliabideen agorpena, biodibertsitatearen galera, pertsonen arteko komu-nikazio falta.

04 Ekintza05.b Ekintza

G3. Mundu fisikoarekiko elkarrekintza eta ezagupena

G7. Ikasten ikasiG8. Autonomia eta ekimen

pertsonala

� Gizarte Zientzia � Natura Zientziak � Mundu Garaikiderako Zientziak � Hiritartasunerako hezkuntza � Etika

4. Ordezko kontsumo eredu batentzako irtenbideak ikasi: berrerabilera, birziklapena, zaborra, hala nola bizi ohitura osa-suntsuak eta kontsumo arduratsu bat bultzatu.

06 Ekintza

G5. Sozial eta hiritarraG3. Mundu fisikoarekiko

elkarrekintza eta ezagupena

� Gizarte Zientzia � Natura Zientziak � Hiritartasunerako hezkuntza � Etika

5. Hizkuntz zinematogra-fikoko eta pelikulako edu-kiko hiztegi espezifikoa definitu eta ulertu.

04 Ekintza05 Ekintza06 Ekintza

G1. Hizkuntza komunikazioa � Gaztelania

6. Zenbait iturri dokumen-tal aukeratu, teknologi berrien erabileraren bidez gertaerak iritzietatik ezber-dinduz.

05.b Ekintza

G1. Hizkuntza komunikazioaG4. DigitalaG5. Sozial eta hiritarraG7. Ikasten ikasiG8. Autonomia eta ekimen

pertsonala

� Hizkuntza � Teknologia � Gizarte Zientzia � Hiritartasunerako hezkuntza � Etika

1 Sekuentzia didaktikoaWall·E (Irakasleentzako materiala) 11

Ebaluaketa irizpideak Ekintzak Gaitasunak Arloak

7. Giza kulturaren ikur garrantzitsuen bakarkako eta taldeko lanak egin eta ezberdindu: emozioak, sentimenduak, aginduak, arrazoibide mekanikoa eta giza arrazoibide artean.

04 Ekintza05.b Ekintza06 Ekintza

G1. Hizkuntza komunikazioaG4. DigitalaG5. Sozial eta hiritarraG6. Kultural eta artistikoaG7. Ikasten ikasiG8. Autonomia eta ekimen

pertsonala

� Gizarte Zientzia � Etika � Hiritartasunerako hezkuntza � Mundu Garaikiderako Zientziak � Musika eta arte eszenikoak

8. Muga teknologikoetara, kontsumo arduragabera, bizi ohitura ez osasun- tsuetara zentzu kritikoa mantendu eta pertsonen arteko hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa sustatu.

04 Ekintza05.b Ekintza06 Ekintza

G5. Sozial eta hiritarraG7. Ikasten ikasiG8. Autonomia eta ekimen

pertsonala

� Gizarte Zientzia � Mundu Garaikiderako Zientziak � Etika � Hiritartasunerako hezkuntza

9. Ekimen pertsonala, eraba-kien hartzea, sormena eta norberaren iritzia sortzeko esfortzua sustatu.

06 Ekintza

G5. Sozial eta hiritarraG7. Ikasten ikasiG8. Autonomia eta ekimen

pertsonala

� Gizarte Zientzia � Etika � Hiritartasunerako hezkuntza � Gaztelania � Plastika eta ikus-hezkuntza � Musika eta arte hezkuntza

10. Errepresentazio eredu berriak barneratu, bai maskulinoak nola feme-ninoak, askatzaileagoak eta berdintasunezkoak.

05.a Ekintza G5. Sozial eta hiritarra � Gizarte Zientzia � Etika � Hiritartasunerako hezkuntza

1Sekuentzia didaktikoaWall·E (Irakasleentzako materiala)12

Curriculum konexioak03.

Ikasturteetara egokituriko material didaktikoa, curriculum arloak eta gai multzoak 2007ko Martxoak 19ko 25/2007 foru dekretuaren arabera, 2007ko Maiatzak 25eko NAO, 65.a(Dekretua: DBH-ko Irakaskuntza Minimoen Curriculum Garapena, Nafarroa)

Ikastaroa Arloak Gai multzoa

DBH 3.

� Geografia eta Historia

� Multzoa II: Lurra eta baliabide naturalak; garapen iraunkorra; baliabideen agorpena; kontsumoaren arrazionalizazioa.

� Multzoa IV: Gaur egungo munduko eraldaketak eta desorekak; ingurumen arazoak, iraunkortasuna, kontsumoa.

� Natur Zientziak � Biologia / Geologia � Fisika / Kimika

� Multzoa VI: Pertsonak eta ingurumena.

� Hiritartasunerako Hezkuntza eta Giza Eskubideak

� Multzoa II: Pertsona arteko erlazioak: � Autonomia pertsonala, askatasuna eta erantzukizuna. � Pertsona eta gizartea.

� Multzoa III: Eskubideak eta hiritar eginkizunak: � Eskubideak 3. belaunaldia.

� Multzoa IV: XX. mendeko gizarte demokratikoak: � Hiritar erantzukizuna, kontsumoaren psikologia, publizitatea.

DBH 4.

� Natur Zientziak: Biologia eta Geologia

� Multzoa III: Bizitzaren eboluzioa. � Multzoa IV: Ekosistematan eraldaketak; ingurune baldintzen zainketa.

� Natur Zientziak: Fisika eta Kimika

� Multzoa IV: Material eta gaien fabrikazio eta erabileraren ondorioen balorazioa.

� Multzoa V: Zientziaren kontribuzioa etorkizun iraunkor bati.

� Hezkuntza etiko-hiritarra � Multzoa I: Nortasun eta bestetasuna: emozioak, sentimenduak askatasuna. � Multzoa IV: Proiektu etikoak:

� Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna.

BAT 1.

� Filosofia eta hiritartasuna

� Multzoa II: Gizakia, pertsona eta gizartea: � Gizaki eboluzioa. � Natura eta kultura.

� Multzoa III: Moralezko eta Politikako Filosofia: � Askatasun eta erantzukizuna.

� Mundu Garaikiderako Zientziak

� Multzoa IV: Planetaren kudeaketa iraunkor baterantz: � Baliabide naturalak. � Ingurumenaren gaineko eragina.

13

Fitxa teknikoa01.

2

Tituloa Wall·E

Aurrerakina http://youtu.be/4rDD3SccHxQ

Urtea 2008

Iraupena 103 minutu

Herrialdea Estatu Batuak

Zuzendaria Andrew Stanton

Gidoia Andrew Stanton

Musika Thomas Newman

Ekoizlea Walt Disney Pictures · Pixar Animation Studios

Web ofiziala http://www.disney.es/Wall-E/

Generoa Animazioa

Pelikula ezagutuWall·E (Irakasleentzako materiala)

Sinopsia02.

Palmaresa03.

2215. urtean, Wall·E Lurrako biztanle bakarra da. Gizakiek bertan behera utzi dute, sortzen dituzten hondakinak kudeatu ezinean. Zabor biltzailea den robot honen bizi lasaia EVA, Lurran bizi errestoak bilatzeko bidalitako makina eraginkorra ezagutzen duenean goitik behera aldatzen da. EVA konturatzen da, Wall·Ek konturatu gabe pla-netaren etorkizunaren irtenbidea aurkitu duela. Momentu horretatik, Lurra salbatzeko galaxian zehar abentura bati ekiten dioten.

2008 zehar Torontoko Zinemaldiko eta National Board of Review-eko animazioko filme onenaren sariak lortu zituen, Nazioarteko Zinemaldi ospetsuenetan izendapen ugariaz aparte: Akademiako Oscarra, Urrezko Globoa eta Bafta besteak beste.

Ezagutu ‘Wall·Eren’ kritikak

� El Paisen kritika: http://t.co/fw9xYPm � Filmaffinityn kritikak: http://www.filmaffinity.com/es/film744679.html

2Pelikula ezagutuWall·E (Irakasleentzako materiala)14

Zuzendaritza04.

Pixarren animazio generoaren proposamena05.

Andrew Stanton ‘Wall·Eko’ zuzendari eta gidoilaria da. 1990ean hasi zen Pixar Ani-mation Studiosean lanean. Ordutik, Estatu Batuetan ordenagailu bidezko animaziozko pertsona talde aitzindarira gehitu zen. Bere lehendabiziko luzemetraia, ‘Buscando a Nemo’, 1998an zuzendarikidetu zuen. Berarekin, Stantonek Akademiako Sarietarako bi izendapen lortu zituen: Jatorrizko Gidoi Onenari eta Animazioko Pelikula Onenari. Atal honetan lortu zuen sari handiena Pelikula Onenari. Gainera, ‘Toy Story’ eta ‘Mons-truos S.A.-ko’ gidoilaria izan da.

Lehendakari-ordea eta kreatzaile bezala, gaur egun, Estudiotan burutzen diren luze-metrai eta laburmetrai guztiak zuzendu eta gainbegiratzen ditu.

‘Wall·E’ Pixar Animation Studiosek egindako animazioko pelikula bat da, Emeryvillen, Kalifornian (Estatu Batuak) egoitza daukan ordenagailu bidezko animazioko konpai-nia. Bere hasieratik, Pixar 22 Akademiako Oscar sarirekin, 4 Urrezko Globorekin eta 3 Grammyrekin aintzat hartua izan da.

‘Toy storyrekin’, Pixarrek ordenagailuz erabat animaturiko lehendabiziko luzemetrai komertziala sortu zuen. Geroztik, faktoriak azkeneko urteetako arrakasta handieneko animazioko 10 pelikula egin ditu. ‘Bichos’ (1997), ‘Toy Story 2’ (1999), ‘Monstruos S.A.’ (2001), ‘En busca de Nemo’ (2003), ‘Los Increíbles’ (2004), ‘Cars’ (2006), ‘Ratatouille’ (2007), ‘Walle-E’ (2008), ‘Up’ (2009) eta ‘Toy Story 3’ (2010).

Pixarren sorrera 1986 urtetik dator, LucasFilmeko kideetako batek, Steve Jobs, orduan George Lucasen konpainiako informatika saileko lehendakari-ordeak, 10 milioi dola-rrengatik erosi eta bere enpresa eratzea erabaki zuenean. “Pixar” deitzea erabaki zuen “pixelari” aipamena eginez, irudi digitaleko unitate txikiena. Bere sorreratik hamarnaka artista eta teknikari gehitu dira. Orain,700 langile inguru dauzka. Konpainia honek, merezita irabazia dauka jendearentzako arretan leku pribilegiatu bat. Nabarmentzen da bere kalitatearekiko konpromisoa bere proiektuen identitate ezaugarri bezala. Be-raien guztietatik jario die izendatzaile komun bat isladatzen dituzten baloreei dagokie-

Andrew Stanton, ‘Wall·Eko’ zuzendari eta gidoigilea.

2 Pelikula ezagutuWall·E (Irakasleentzako materiala) 15

nez: maitasuna, adiskidetasuna pertsonaien arteko lankidetza eta taldearen garrantzia heroiaren banakotasunaren aurrean. Eta gainontzeko animazioko proiektuen aldeko ezberdintasun handiena: zehatz-mehatz zaindutako istorio bat, non indarkeria ez da inoiz izanen gatazkaren irtenbidea.

Pixar Animation Studios denbora haietan esperimentazioan zegoen erabateko teknolo-gia menderatzailearen aurreko aukera garbi bakar bezala jaio zen. Beti saiatu da era- tzen aukera guztiak zer edo zer guztiz berria sortzearren: ordenagailu bidez diseina-turiko pertsonai eta dekoratuarekin errealitate digital bat sortu. Informatikaz, osagarri bezala, baliatzeaz nahi zutenetik bereizi nahi du, baina inoiz ez esklusibotasunarekin.

Horrela, zuzenean ordenagailu baten pantailatik ateratzen diren istorioak sortzeko helburu bakarrarekin sorturiko lehenengo enpresan bilakatu zen, baina beraien argu-mentuak tresna honek ematen dituen hedatze teknikoan soilik oinarritu gabe: “Gure pelikulen lanketan ordenagailuetaz baliatzen gara. Hala eta guztiz ere, egiten dugun guztiaren erdian istorioari diogun maitasuna eta kontatzen laguntzen duten irudi lilura-garriak daude. Ordenagailuak, beste moduz soilik amestearekin gozatu genezakeen mundu eta pertsonak sortzea baimentzen digu. Ordenagailuak amets honetara gon-bidatzea baimentzen digu gurekin amesteko. Ordenagailua, gure istorioak bukatzen ditugun azkeneko elementu soila da” (1).

Pixarren agerpena azkeneko urte hauetan zehar animazioko zinean eraldaketa handia eragin du. Animazioak luzemetraiaren alorrean erakusteko gutxi zeukala zirudienean, Pixar bere berrikuntza tekniko eta sormen talde handi batekin iritsi zen.

Bestalde, DreamWorks (‘Antz’ edo ‘Shrek’) edo Fox (‘Ice Age’), aurrea hartu zuten beraien lehiakide garrantzitsuenaren usadiozko ipuinek proposaturiko argumentuen

Arkatz eta papera erabiltzen dira pertso-naien diseinuan. Ezke-rrik eskuinera: Dory (‘Buscando a Nemo’), Boo (‘Monstruos S.A.’) eta Señor Patata (‘Toy Story’).

Russell eta Carl Fre-drick agurea: ‘Upeko’ protagonistak.

agorpena eman zela pentsatu zutenean. Hala ere, batera be-rriz ere animazioa errentagarria izatea eta begirune berri bat ja-sotzea posible egin zuten. Adibide bezala, aipatzea merezi du Canneseko Zinemaldiko 62. Edizioak bere ateak ireki zituela, lehendabiziko aldiz, Peter Docterrek zuzendutariko Disney/Pixa-rren animazioko ‘Up’ pelikularekin.

(1) http://www.pixar.com/companyinfo/about_us/exhibitions.html

2Pelikula ezagutuWall·E (Irakasleentzako materiala)16

Zergatik aukeratzen dugu ‘Wall·E’?06.

2115. urtean gizakiak, zakarraz beteriko mundu batean bizitzeko ezgai izanta, Lurra robotizaturiko garbiketarako batailoien esku uztea erabakitzen dute. Lurra berriz ere bizitzeko egokia izatea itxoiten duten bitartean, makinek edozein giza zeregin ordezka- tzen duten espazio-ontzi batean “bizi” dira. Guztiz boteretsua den “Bonbazia handian erosi” enpresa (hondamendiaren eragilea kontsumoaren buru izandakoa) pertsonen biziaren kudeaketaz arduratzen da. Bere goiburua, “Zoriontsu izateko behar duzun guztia daukagu”.

Bere zabor propioaz inguraturik ezin bizi den mundu bat, inongo landare edo animalia bizi motarik existitzen ez dena; pertsonek ez dute gogoratzen ze esan nahi duten ai-rea, loreak, urak, eta eskuak, begiak eta oinak atrofiaturik dauzkate makinak bai dira ukitu, ikusi eta mugitzen direnak beraien partez. Hau da Wall·E bizi den mundua.

Akatsik gabeko teknikaren trataerak kutsaduraren beroa sentiarazten gaitu, zaborra usaindu, Wall·Eren bakartasunaz errukitu eta berarekin hunkitu bere altxorrak zaborra-ren artean aurkitzerakoan. Hiperrealismo zinematografiko hori, hain zuzen ere, ikusten dugun irudia gure benetako munduarekin lotzen laguntzen gaituena da. Ingurumena-ren etengabeko suntsipena eragiten duen eta gure giza erlazioak arriskuan jartzen dituen garapen eta elkarbizitza ereduari kritika bat da.

Pelikulak gure kontsumo ereduaz hausnartzera eragiten gaituen indar eta sendota-sun berarekin, bizia berreraiki daitekeen konfidantza azaleratzen da. Wall·Ek EVAruntz daukan maitasuna eta hondamendiaren erdian biziraun duen landare txiki baten aur-kikuntzak, gainontzeko pertsonaietan aldaketak pizten ditu. Zenbait adibide: “definitu lurra, itsasoa, dantzatu” ontziaren komandanteak bere buruari egiten dion lehendabi-ziko galdera da; eskua lehendabiziko aldiz ematen diren gizon eta emakume baten kontaktua, batera gehiago direnaren aurkikuntza… guztiengandik sortzen da ontziaren agintea berriz hartzeko erabakia eta Lurran oinak jartzearena. Wall·Eren abenturek Lurrarekin oreka, errespetu eta sintoniako eszenatoki berri batean gure giza erlazioak berreraikitzera gonbidatzen gaitu.

17

3 Gehiago jakiteko baliabideen gidaWall·E (Irakasleentzako materiala)

� Ingurumenaren arloko baliabideen gida - Nafarroako Ingurumen arloko Baliabi-deen Zentroa http://guiaderecursos.crana.org

� GGKE Estatu Koordinadorako baliabide gida http://guiarecursos-epd.coordinadoraongd.org

� Gida didaktikoa: “Reducir los vertidos domésticos y mejorar su calidad” (irakasle eta ikasleentzat koadernoak) - ECODES http://www.ecodes.org/component/option,com_phocadownload/Itemid,446/id,21/view,category/

� Gida didaktikoa: “Los residuos que generamos” - Andaluziako Batzordea http://www.juntadeandalucia.es/empleo/recursos/material_didactico/comun/sensi-bilizacion_ambiental/pdf_sensibiliz_ambiental/ud5_1.pdf

� Gida didaktikoa “Y si nos olvidamos de los residuos, ¿qué ocurre?” - Buenavista del Norteko udala – Tenerife http://www.buenavistadelnorte.com/pub/documentos/documentos_Guia_didacti-ca_residuos_2_76d27512.pdf

� CIP-FUHEM gida didaktikoak http://www.fuhem.es/libreria/coleccion.aspx?c=41&a=24

� Iruñerriko Mankomunitatea http://www.mcp.es/pdf/secun_cast.pdf

� “Participa desde el aula” egitaraua – Greenpeace http://www.greenpeace.org/espana/es/Que-puedes-hacer-tu/Participa-desde-el-aula/

� Agenda 21 proiektua http://portalsostenibilidad.upc.edu/detall_01.php?numapartat=1&id=67

� Ekologistak Martxanen baliabide didaktikoak http://www.ecologistasenaccion.org/article13614.html

Ekologia buruzko material didaktikoak eta esperientziak01.

3Gehiago jakiteko baliabideen gidaWall·E (Irakasleentzako materiala)18

� Bakeaz http://www.bakeaz.org http://www.bakeaz.org/es/publicaciones/categoria/10

� Ingurumen Hezkuntzarako Zentro Nazionala – CENEAM http://www.mma.es/portal/secciones/formacion_educacion/ceneam01/

� CIP-FUHEM http://www.fuhem.es/cip-ecosocial/

� ECODES, Ekologia eta garapena http://www.ecodes.org

� Ecoterra http://www.ecoterra.org

� Ekologistak Martxan http://www.ecologistasenaccion.org

� Greenpeace http://www.greenpeace.org

� Worldwatch Institute http://ww.worldwatch.org

Ingurumen baliabideetan espezializaturiko webak02.

� Emakumeak eta Lurran Bizitza Elkartea http://www.wloe.org

� ISCOD- Alicia Puleori elkarrizketa http://www.miescuelayelmundo.org/spip.php?article1970

� Emakumeak Sarean http://www.mujeresenred.net/spip.php?article226

Ekofeminismoari buruzko informazioa03.

Webgrafia

3 Gehiago jakiteko baliabideen gidaWall·E (Irakasleentzako materiala) 19

� Puleo, A. Mujeres y ecología: historia, pensamiento y sociedad. Laya Bilduma 25. zb, Al-Mudayna Kultur Elkartea, Madril, 2009.

� Puleo, A. “Los dualismos opresivos y la educación ambiental” Isegorían. Revista de Filosofía Moral y Política 32. Zb., 2005 ekaina.

� Puleo, A. “Ecofeminismo: hacia una redefinición filosófico-política de Naturaleza y ser humano”, Celia Amorósen(arg.), Feminismo y Filosofía, Síntesis, Madril, 2000.

� Sabaté Martínez, A. “Género, Medio Ambiente y acción política: un debate pen-diente en la Geografía actual”, Anales de Geografía de la Universidad Compluten-se, 20. Bol.

� Salleh, A. “Naturaleza, mujer, trabajo, capital: la más profunda contradicción”, Ecología Política 7. Zb., Cuadernos de Debate Internacional. Icaria, Bartzelona, 1994.

� Shiva, V. Abrazar la vida. Mujer, ecología y desarrollo, Montevideoko Hirugarrren Munduko ikastetxeak itzulia (Uruguay), Cuadernos inacabados 18, Horas, arg. Madril, 1995.

� Shiva, V. Cosecha robada: el secuestro del suministro mundial de alimentos, Paidós arg., Bartzelona, 2003.

Bibliografia

Zinea eta hezkuntza04.

Webgrafia

� Zine Gela, Aragoiko Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Saila: http://www.auladecine.es

� Kultura arteko koadernoa http://www.cuadernointercultural.com/recursos-temas-transversales-cine/

� Zinea geletan http://edukazine.blogspot.com/2010/03/aprendiendo-ver-y-hacer-cine.html

� Zinea eta Hezkuntza. Enrique Martínez-Salanova http://www.uhu.es/cine.educacion/

� “Zine eskolak. Begirada maskulino eta femeninoak partekatzen” Hezkuntza ez sexista koadernoak 22. Zb. http://www.inmujer.migualdad.es/mujer/publicaciones/docs/Clases_De_Cine.pdf

� “Zinea eta Hezkuntza koadernoak. Making Of.” Komunikazio eta Pedagogia zen-troa. http://www.comunicacionypedagogia.com/making.html

3Gehiago jakiteko baliabideen gidaWall·E (Irakasleentzako materiala)20

� “Zuzenean zinera”. Bakeaz. http://www.bakeaz.org/es/publicaciones/categoria/9

� Drac Mágic. Ikus-entzunezko lengoaietan trebakuntza. http://www.dracmagic.cat

� Edualter http://www.edualter.org/cine.htm

� “Animazioko zinea”. Hezkuntza, Zientzia eta Teknologia Ministerioa – Argentinako Gobernua. http://www.me.gov.ar/escuelaymedios/material/material_cinedeanimacion.pdf

� Comunicar Taldea http://www.grupocomunicar.com

� La claqueta http://www.asociacionlaclaqueta.com

� Media Cine. Hezkuntza Ministeritza http://recursos.cnice.mec.es/media/cine/extras/docente/index.html

� SM gaurkotasun heziketa http://www.religion.profes.net/educacion_valor3.asp?id_contenido=12119&catrecurso=12118&cat=Taller%20de%20cine

� “Emakumeak zinekoak gara? Koedukaziorako material didaktikoak”. Asturiaseko Emakumearen Institutua. http://www.educarenigualdad.org/somos-las-mujeres-de-cine-practicas-de-anali-sis-filmico

� Amar Rodríguez, V. Comprender y disfrutar el cine: la gran pantalla como recurso educativo, Huelva, Comunicar Argitaletxe Taldea, 2003

� Ambrós, A. eta Breu, R. Cine y educación: el cine en el aula de primaria y secun-daria, GRAÓ argitaletxea, Bartzelona, 2007

� Arana, R., Echevarría, Mª. A. eta Echevarría, H. Derechos al Cine: propuesta metodológica. Bilduma: Derechos al Cine, Bakeaz, Madril, 2008

� Bergala, A. La Hipótesis del Cine. Pequeño tratado sobre la transmisión del cine en la escuela y fuera de ella, Bartzelona, Laertes Hezkuntza, 2007

� Giroux, H.A. El ratoncito feroz. Disney o el fin de la inocencia, Madril, Germán Sánchez Ruipérez Fundazioa, 2001

� García Galera, MC. Televisión, violencia e infancia. El impacto de los Medios, Bartzelona, Gedisa, 2000

Bibliografia

3 Gehiago jakiteko baliabideen gidaWall·E (Irakasleentzako materiala) 21

� Igartua, J.J.; Cheng, L.; Corral, E.; Martin, J.; Simón J.; Ballesteros, R. eta De la Torre, A. “La violencia en la ficción televisiva. Hacia la construcción de un índice de violencia desde el análisis agregado de la programación”, Zer. Revista de Estudios de Comunicación-en, 2001

� Instituto pedagógico de padres y maestros. Cine y transversales. 30 películas para trabajar en el aula, Madril, Mensajero Argitaletxea, 2003

� Loscertales, F. eta Núñez, T. Violencia en las aulas. El cine como espejo social, Barcelona, Octaedro, 2001

� Martínez, A. eta Merlino, A. “Discurso y socialización en producciones cinemato-gráficas infantiles”, Comunicar-en, 26, 2006

� Martínez-Salanova, E. “Aprender pasándolo de película. Utilización del cine en las aulas”, Comunicar-en 11, 1998

� Pereira Domínguez, C. “Un ejemplo del cine como instrumento de educación en valores”, El Catoblepas-en, Revista crítica del presente, 48. Zb., 2006 otsaila

� Prats, Ll. Cine para educar. Guía de más de 200 películas con valores, Bartzelo-na, Belacqva, 2005

Gelan ingurumenari buruz aritzeko gomendatutako filmografia

� Erin Brockovich (Estatu Batuak, 2000) - Steven Soderbergh

� Avatar (Estatu Batuak, 2009) - James Cameron

� La selva esmeralda (Britainia Handia, 1985) - John Boorman

� The Corporation (Kanada, 2004) - Mark Achbar eta Jennifer Abbottb

� Una verdad incómoda (Estatu Batuak, 2006) - Davis Guggenheim

� Utopía (Espainia, 2008) - Lucho Iglesias eta Alex Ruiz

� La pesadilla de Darwin (Frantzia, 2004) - Hubert Sauper

� Tierra (Britainia Handia, 2007) - Alastair Fothergill, Mark Linfield

� Un lugar en el mundo (Argentina, 1992) - Adolfo Aristarain

� La princesa Mononoke (Japonia, 2000) - Hayao Miyazaki

� La historia del camello que llora (Alemania / Mongolia, 2003) - Byambasuren Davaa eta Luigi Falorni

� The Age of Stupid (Britainia Handia, 2009) - Franny Armstrong

3Gehiago jakiteko baliabideen gidaWall·E (Irakasleentzako materiala)22

� Los espigadores y la espigadora (Frantzia, 2000) eta Dos años después. Los espigadores y la espigadora 2 (Frantzia, 2002) - Agnès Varda

� Fast food nation (Estatu Batuak, 2006) - Richard Linklater

� Ganashatru: el enemigo del pueblo (India 1989) - Satyajit Ray

� Naturaleza muerta (Txina, 2006) - Jia Zhang Ke

� Río salvaje (Estatu Batuak, 1960) - Elia Kazan

� El síndrome de China (Estatu Batuak, 1979) - James Bridges

� Silkwood (Estatu Batuak, 1983) - Mike Nichols

� Una nube sobre Bhopal (Espainia, 2002) - Gerardo Olivares y Larry Leven

� Los últimos días del edén (Estatu Batuak, 1992) - John Mc Tiernan

EkintzakWall·E

aurkibidea

4 Ikustaldi aurreko saioak 25

5 Ikustaldi geroko saioak 37

25

Glosario zinematografikoa01. Ekintza

4 Ikustaldi aurreko saioakWall·E (Ekintzak)

� Ekintzaren deskribapena: Pelikula ikusi aurretik, edozein pelikulako oinarrizko gako zinematografikoak ezagutzea proposatzen dugu. ‘Harry Potter y la Piedra Filosofalaren’ azterketatik aurrera ekinen diogu. DVD 1: Ikustaldi aurreko saioan aukeratutako zatien ikustaldiari ekinen zaio. Gero, irakasleak pelikularen oinarrizko kontzeptu zinematografiakoak azalduko ditu 1º Fitxaren laguntzaz: ‘Harry Potterren’ azterketa zinematografikoa. Gero, taldeka, ikasleek Harry Potterren sagako pelikulen hiru eszena ezberdinen fitxa teknikoa eginen dute. Beraietan, ikasitako kontzeptuak aplikatuko dira.

� Iraupena: 50 minutu.

� Dinamika: taldeka.

� Beharrezko materiala: � 1º Fitxa: ‘Harry Potterren’ azterketa zinematografikoa. � DVD 1: ‘Wall·Eren’ ikustaldi aurreko saioa.

4Ikustaldi aurreko saioakWall·E (Ekintzak)26

Elementuen identifikazioa 1º eszenan aplikazioa

Isto

riare

n er

aiku

ntza

Generoa

Pelikulak bere gaia edo estiloren arabera sailkatzeko era: musikala, poliziazkoa, historikoa, gerrazkoa, maitasunezkoa, abenturazkoa, bel- durrezkoa, dokumentala.

‘Harry Potterren’ saga osoa abenturazko ge-neroan kokatu dezakegu. Hala eta guztiz ere, gaia (ongia gaizkiaren kontrako borroka) eta protagonistak hasten duen heroiaren bidaia dela eta drama ñabardurak sumatzen zaizkio.

ArgumentuaNarrazio baten gertakari guztien multzoa esplizi-tuak izanda edo ez.

Severus Snapek hil berri du Dumbledore irakas-lea. Howard’s osoa bere gorpuaren inguruan biltzen da. Harryk bere heriotzagatik negar egiten du. Voldemorten aurkako batasun modura beraien makilatxoak altxatzen dituzte. Horrela, Dumbledoreren “Baturak indarra egiten du” buruzko lehendabiziko hitzaldia gogoratzen dute.

BilbeaIstorioaren gorputza. Honekin arazo baten aur-kezpena eta gero gertakarien plangintza eginen da.

Harry Potterrek Valdemort eta Printze Mesti-zoaren sekretua igartzen du (aurkikuntza bilbea).

Azpibilbea

Benetako edukia da. Istorioari buruzko zinemagi-learen ikuspuntua isladatzen du. Bilbea aurrera joatea egiten du eta pertsonaiari dimentsioa eta bolumena ematen dio.

Voldemorteren botereari buruzko egiaren bilake-ta (Orocruxak).

Gaia Ekintzan bilakatzen den ideia bat da. Ongia gaizkiaren kontrako borroka.

Pert

sona

ien

erai

kunt

za

Heroiavs.

Faltsu heroia

Heroia izaki bikain bezala agertzen da gizadia-ren historia determinatzeko gai diren ekintzak burutzeko bidalia. Zenbait froga gainditzen ditu preziatua den zer edo zer lortzeko asmoarekin, pertsonaia zein gizadi guztiarentzat.

Harry Potter, istorioaren zehar bere “heroiaren bidaia” berezia hasten du. Horrela, bere izaera onartu eta Voldemorten irudikaturiko gaizkiaren kontra borrokatzen du.

Antiheroia

Heroiaren zeregin berak egiten dituzte, bai-na hauek ez bezala, “pertsona arruntak” dira. Desiratzen ez den oraingo batetara erantzuna emateko sortzen dira eta geroaldiko inongo agintza gabe bizi dira.

Kasu honetan, ez dago antiheroiaren itxura irudikatuko duenik.

Heroiaren bidelagunak

Heroiaren aldaketari lagundu eta ahalbidetzen duten pertsonaiak. Haren benetako nortasuna ezagutzera ematen dute.

Ron eta Hermione bere lagunak, Harryri bere heroi bilakaera prozesuan laguntzen dutenak.

Dumbledore maisua, Harry gidatzen duena bere azti botereen aurkikuntzan.

1º Fitxa: Irakaslearentzat ‘Harry Potterren’ azterketa zinematografikoa. 1º eszena

4 Ikustaldi aurreko saioakWall·E (Ekintzak) 27

Elementuen identifikazioa 1º eszenan aplikazioa

Elem

entu

tekn

ikoa

k

Irudiaren eraikuntza

Aztertuko dugu: � Ikusmen atentzio gunea: zerek erakartzen digu lehen, zergatik? Distiratsuena, koloretsuena edo izkinatuena? Badago kontrasterik?

� Enkoadraketa mota: irekia edo itxia. Gailentzen diren plano motak. Enkoadraketak iradokitzen du itxidura, askatasuna, edo esparrua sartze-ko erraza edo itxia?

� Eremu-sakonera. Zenbat ikusmen planoz osaturik dago irudia? Zeini ematen zaie garran-tzia?

� Fondoa eta lehen planoa , eszenaren garape-nean eraginik daukate?

� Kamera angelua: ze ikuspuntutik fokatzen da pertsonaia? Goitik behera (pikatua), behetik gora (kontrapikatua) edo neutrala. Ze efektua lortzen du?

� Informazio dentsitatea: zenbat ikusmen infor-mazio pilatzen da kanpoan. Xehetasunez edo barreiatuz. Ingurunea kontutan hartuz. Espa-zioaren antolaketa, ezegonkortasuna, tentsioa, harmonia... iradokitzen du?

� Pertsonaien kokalekua planoan: gainekoa, behekoa, alde batera, erdigunean...

� Pertsonaien kokapena kameraren arabera: hurbilekoa, urrutikoa edo normala

� Pertsonaien arteko lekua: gizarte, pertsonal, distantzia, lagunarteko... distantzia.

� Hautemate eta jarrera ezberdinak adierazten duten eszena barruko kamera mugimenduak:

� Kamera pertsonaiarekin bat: enpatia sortzen du.

� Pertsonaiaren lekuan (kamera subjektiboa): identifikazio osoa.

� Eszenatoki osoan zehar ikusmen ibiltze bat eginez, informazio pribilegiatua emanez.

� Ikusmen atentzio gunea Dumbledoreren biza-rra da, gainontzeko eszenaren iluntasunaren kontrastearengatik. Elementu argiena da.

� Valdemorten itzalarekin zeruaren panoramika handiak badira, Harry eta Dumbledoreren plano itxienekin kontrastatzen dutenak, azken honen heriotzari intimitatea ematen diotelarik.

� Plano irekitan (zeru beltzaren paisaia) urrutien dagonari ematen zaio garrantzia, Voldemorten itzala, Hordward’sen gainontzeko paisaiaren aurrean, nahiz eta lehen planoan egon, ilunta-sunarengatik garrantzia galtzen dute.

� Bai, zeren, nahiz eta lehen planoan Hordward’seko silueta izan, Voldemorten itzalez osaturiko fondoa garrantzitsuagoa da bisualk.

� Plano pikatu asko dago, handitasun edo garrantzi balioa ematen dutenak (Voldemorten itzala zeruan), eta besteen (Howard’s) gutxia-gotasuna adierazten duten kontrapikatuak. Guztietan Ilunpeetako Jaunaren presentzia sentitzen da.

� Espazioaren antolaketak etengabean eze-gonkortasuna eta mehatxua iradokitzen du.

� Harry eta Dumbledore planoaren erdigunean kokaturik agertzen dira, beraien artean distan-tzia gutxira eta ikusleari (kamera) oso hurbil. Bigarren planoan, gainontzeko pertsonaiak kokatzen dira.

� Harry laguntzen duen kameraren mugimen-dua bere maisuaren gorpua ikusteko, bere zorigaiztoko deskubrimenduan laguntzen diogun sentsazioa ematen digu. Momentu batez, berarekin guztiz identifikatzen gara bere ikuspuntua hartzen dugunean kamera subjekti-boaren mugimenduaren bidez.

4Ikustaldi aurreko saioakWall·E (Ekintzak)28

Elementuen identifikazioa 1º eszenan aplikazioa

Elem

entu

tekn

ikoa

k

Argiztapena

� Nolakoa da argiztapen nagusia? � Argitsua, distiratsua (kode altua). � Ospela eta iluna (kode baxua). � Nolabaiteko konbinazioa. � Argi kontrasterik badagoen.

� Nolakoa da lortutako giroa: naturala, artifiziala? Kontatzen denarekin egokitzen da?

� Irudien kolorea: zein da nagusiena, ze gogora- tzen du, argitsua da, ze sinbologia dauka?

� Argiztapena kode baxuan: oso iluna, itzal, ilunpen bidez, eszenaren eduki ospelarekin bat egiten delarik (Dumbledoreren heriotza). Argiztapen tristea bakarrik makilatxoen argien-gatik apurtzen da.

� Grisa eta beltzen gailentzea (Voldemorten iristeak, zerua beltzez tindatzen du), Dumble-doreren bizarraren zuriaz soilik apurtuta (ongia eta jakituria).

Soinua

� Irudiak berez ez daukan dimentsio berri bat ematen dio soinu-bandak.

� Nola erlazionatzen da soinua irudiekin? � Eszenan soinu-banda bada? � Irudiari lagundu, goretsi edo kontrajartzen

zaio? � Soinu plano ezberdinak daude, ze soinu

daude? � Hizketarik badago? Ze garrantzia daukate?

� Ze eginkizuna daukate isiluneek giroaren eraikuntzan?

� Eszena honen soinu girotzea soinu-bandaz, hizketa ezaz eta Harryren negar-zotinak Volde-morten oihu ilunen aldeko soinu kontrajarriaz osatuta dago.

� Soinu-bandak, Dumbledoreren heriotzaren dramatismoa indartzen du, soinuek drama tentsioa sortzen duten bitartean (pertsonaien gainean dagoen mehatxua). Hizketa eza halako eszena garrantzitsuan ez da halabeha-rrezkoa: pertsonaien sentimendu eta sentsa-zioak hobeto azaltzen dira irudi eta interpreta-zioen bidez.

1. eszenan aplikazioa

Sim

bolo

en

erai

kunt

za

Makilatxoa

� Argitasun eta botere ikurra. Ilunak argitzen ditu, iluntasunaren aurkako argiaren indarra sinbolizatzen du, ongia gaizkiaren aurka

� Eszena honetan, makilatxoa guztiak batzen dira, Dumbledoreren omenaldi eta Voldemorten epai bezala. Beraien zuzendariaren lehendabiziko hitzaldiko agindua jarraitzen dute, eta ondorioz, gaiz-kiari aurka egiteko batzen dira. Harry ez dago bakarrik bere borrokan Ilunpeetako Jaunaren aurka.

4 Ikustaldi aurreko saioakWall·E (Ekintzak) 29

2. Fitxa: Taldeko lanerako azterketa zinematografikoa. ‘Harry Potterreko’ 2, 3 eta 4. eszena.

Elementuen identifikazioa Eszenetan aplikazioa

Elem

entu

tekn

ikoa

k

Irudiaren eraikuntza

Aztertuko dugu: � Ikusmen atentzio gunea: zerek erakartzen digu lehen, zergatik? Distiratsuena, koloretsuena edo izkinatuena? Badago kontrasterik?

� Enkoadraketa mota: irekia edo itxia. Gailentzen diren plano motak. Enkoadraketak iradokitzen du itxidura, askatasuna, edo esparrua sartzeko erraza edo itxia?

� Eremu-sakonera. Zenbat ikusmen planoz osaturik dago irudia? Zeini ematen zaie garran-tzia?

� Fondoa eta lehen planoa, eszenaren garape-nean eraginik daukate?

� Kamera angelua: ze ikuspuntutik fokatzen da pertsonaia? Goitik behera (pikatua), behetik gora (kontrapikatua) edo neutrala. Ze efektua lortzen du?

� Informazio dentsitatea: zenbat ikusmen infor-mazio pilatzen da kanpoan. Xehetasunez edo barreiatuz. Ingurunea kontutan hartuz. Espa-zioaren antolaketa, ezegonkortasuna, tentsioa, harmonia... iradokitzen du?

� Pertsonaien kokalekua planoan: gainekoa, behekoa, alde batera, erdigunean...

� Pertsonaien kokapena kameraren arabera: hurbilekoa, urrutikoa edo normala

� Pertsonaien arteko lekua: gizarte, pertsonal, distantzia, lagunarteko... distantzia.

� Hautemate eta jarrera ezberdinak adierazten duten eszena barruko kamera mugimenduak:

� Kamera pertsonaiarekin bat: enpatia sortzen du.

� Pertsonaiaren lekuan (kamera subjektiboa): identifikazio osoa.

� Eszenatoki osoan zehar ikusmen ibiltze bat eginez, informazio pribilegiatua emanez.

4Ikustaldi aurreko saioakWall·E (Ekintzak)30

Elementuen identifikazioa Eszenetan aplikazioa

Elem

entu

tekn

ikoa

k

Argiztapena

� Nolakoa da argiztapen nagusia? � Argitsua, distiratsua (kode altua). � Ospela eta iluna (kode baxua). � Nolabaiteko konbinazioa. � Argi kontrasterik badagoen.

� Nolakoa da lortutako giroa: naturala, artifiziala? Kontatzen denarekin egokitzen da?

� Irudien kolorea: zein da nagusiena, zegogo- ratzen du, argitsua da, ze sinbologia dauka?

Soinua

� Irudiak berez ez daukan dimentsio berri bat ematen dio soinu-bandak.

� Nola erlazionatzen da soinua irudiekin? � Eszenan soinu-banda bada? � Irudiari lagundu, goretsi edo kontrajartzen

zaio? � Soinu plano ezberdinak daude, ze soinu

daude? � Hizketarik badago? Ze garrantzia daukate? � Ze eginkizuna daukate isiluneek giroaren

eraikuntzan?

Eszenetan aplikazioa

Sim

bolo

en e

raik

untz

a

Makilatxoa

Sugea

Orbaina

Hontza

4 Ikustaldi aurreko saioakWall·E (Ekintzak) 31

Genero zinematografikoen azterketa02. Ekintza

� Ekintzaren deskribapena: ‘Wall·Eren’ ikusmen eta gai proposamena sakonki ezagutzeko, pelikula eraikitako genero eta beraien arauetara hurbiltzea proposa- tzen dugu. ‘Wall·Ek’ omentzen dituen genero zinematografikoak aztertuko ditugu: zinema mutua eta fikziozko zientzia. Gainera, bi genero horiek nola eraikitzen diren ezagutuko dugu. Fikzio zientziaren kasuan, genero zinematografiko honen barruan kokatutako pelikulek bultzatzen duten jarrera eta balioak ulertuko ditugu. Helburu honekin, azpimarraturiko azterketarako gakoak isladatzen duten pelikuletako eszena ezber-dinak ikusiko ditugu. Gero, beraiei buruz eztabaidatuko dugu.

� Iraupena: 50 minutu.

� Dinamika: taldeka.

� Beharrezko materiala: DVD 1 “Ikustaldi aurreko saioak”. Genero zinematogra-fikoak.

‘La quimera del oroko’ eszena.

Eztabaidarako galderak

� Ze sinbolizatzen du botak? � Ze elementuek betetzen dute elkarrizketen hutsa? � Eszenarentzat asma ezazu elkarrizketa bat. Datu garrantzitsuak ematen dituzte?

‘Wall·Eren’ zinema mutuaren omenaldia

Irakaslearentzat gakoak:

‘Wall·Eren’ lehendabiziko 30 minutuak zinema mutuari ome-naldia dira, eta bereziki Charloten pertsonaiari. Elkarrizketarik gabe, irudia soilik soinuaz laguntzen da: Wall·Eren asotsak, apokalipsi ondorengo paisaia girotzen duen soinu-banda eta isiltasuna. Bai eszenografiaren eraikuntza zainduak, bai Wall·Eren pertsonaiaren karakterizazioak irudia bere kabuz mantentzea egiten dute, faltan sumatu gabe elkarrizketarik is-torioak aurrera egin dezan.

» ‘La quimera del oroko’ (Charles Chaplin, 1925) eszenaren ikustaldia

‘Wall·E’ hasierako eszenak, hizketarik gabe.

4Ikustaldi aurreko saioakWall·E (Ekintzak)32

Ikusi dezagun zinema mutuko zenbait koska garrantzitsu omenaldi hau ulertu ahal izateko:

� Zinema mutua grabatu eta sinkronizaturiko soinurik, bereziki elkarrizketarik, ez daukan hura da. Beraz, kontatzen duen istorioa irudi, zuzeneko musika (nor- malean pianista batek joa) eta egoera argitzeko edo hizketa garrantzitsuak agertzeko testu laukien bidez kontatzen da. Gorputz lengoaia eta aurpegi mintzaira pertsonaien eraikuntzan eta ikuslegoaren ulertze eta identifikaziorako funtsezkoak dira.

� Zinema mutuz historiora zigortua geratu zen soinu zinemak bere errentagarrita-suna frogatu zuenean. ‘Wall·E’ iritxi arte...

(2) www.blogdecine.com/actores/charlot-chaplin-en-imagenes-sus-grandes-cortometrajes-y-Wall-E

ki guztien hiperrealismoaren hertza ukitzen duten ikusmen aberastasuna iku- siz. Guzti honetan datza ‘Wall·Eren’ omenaldia zinema mutuari, ikusmen gag eta pertsonaien adierazkortasunez karakterizaturik. Antonio Tocak ‘Blog de Cine’-n dion bezala: “‘Wall·Eren’ lehendabiziko zatian, gag ikusmenekoak dira eta zintzotasuna, adierazkortasuna, errugabetasuna eta borrokatzeko grina Charloti dagokio, zein bere abentura gehienetan maitasunarengatik mugitzen zen”. (2)

Azpimarraturiko ‘La quimera del oroko’ eszenan Charlot ezagutzen dugu. Eszena

Wall·Ek ilunabar bat begira EVAren alboan.

Wall·E pelikularen hasieran harturiko botarekin.

‘Wall·Eren’ lehendabiziko zatiak, zinema mutuaren muinera buelta- tzea proposatzen digu. Gaur egun, aurrerapen teknikoak eta efektu bereziak ikusmen eragingarri soilaren zerbitzura daude. ‘Wall·En’ soilta-sunaren bertutea lortzeko modua dira, gutxiagotik gehiago denara: keinuak, begiradak, mugimenduak… irudiekin hitzekin kontatzea baino ge-hiago transmititzean datza. Efektuen soiltasunera bueltatzen gara, baina eraikiak diren elementu eta eszenato-

triste bat da, pertsonaiaren samurtasuna eta ikusmen gagek drama komedian bi-lakatzen dute. Charlotek bota jaten duen irudia zinemaren historiako hobereneta-riko eta gogoraturiko bat bezala pasa da. Gaur egun ikono oso bat da.

Kontuz!‘Wall·E’ ikusterakoan, agertzen den botari arreta jarri. 3. Ekintzan bere esanahia eta istorioaren garapenean daukan papera azaldu beharko duzu.

4 Ikustaldi aurreko saioakWall·E (Ekintzak) 33

‘Wall·Eren’ omenaldia fikzio zientziako zinemari

Irakaslearentzat gakoak:

‘Wall·E’ abentura, komedia... baina batez ere, fikzio zientziako generoan sailkaturiko animazioko pelikula bat da.

� Eskuarki fikzio zientzia entretenimendu hutsa dela onartzen da efektu espezia-len erabateko erakustaldia erakusteko inongo asmo gehiagorik gabe. Hala eta guztiz ere, bai literaturako, bai zineko lan handiek, errealitatearen alderantzizko islada, etorkizunarekin esperimentua, iragana nolakoa izan zitekeenaren alegia dela baita ere frogatzen gaituzte. Hortik “fikzio zientziak iragana irudikatzea eta etorkizuna gogoratzea” baieztatzea.

� Lan hauek ikusten dira, hare gehiago “gizarte esperimentu txikiak”: “Lan hauetako asko gizartea, bizi beharko genukeen denbora eta espazioa, nolakoa izanen zen zabalduko zen ohiko bizia... erakusten saiatu dira. Eta baita ere zergati bat arrazoi bat eskaintzearen erronkari aurpegia eman diote. (...) Prozesu politikoen eta kulturalen azterketa sakona erakusten dute, gizarte kontrolerako mekanismoen salaketak, edo gure eguneroko bizian zientziak eta teknologiak jokatzen duen paperaren miaketa agertzen dute. Fikziozko zientzian gure eguneroko bizitzarekin hausnartzen dugu; eginkizun eta ondorio, arrazoi-mena eta jardute, teoria eta emozioa elkartu eta antolatzen dira. Eta puntu ho-netan da gure erlazioa teknologikoarekin garrantzia hartzen duen gunea. Fikzio zientziak, gure bizitzak bere sorreratik teknologiara funtsean loturik dagoela planteatzen du eta, erlazio honek bultzatu ditzakeen gizarte alderdi ezberdinak irudikatzeaz arduratu da”. (3)

(3) Francisco Javier Tirado. Ciencia ficción y pensamiento social. Atenea Digital, udazkena, 006 zenbakia. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

Hau da ‘Wall·Eren’ eginkizuna: irudikatutako etorkizun baten bidez gure iraunkorta-sunaz hausnartu.

Zinema mutuan bezala, ‘Wall·Ek’ gene-ro hau aprobetxatzen du berau birsor- tzeko eta omentzeko. ‘Cortocircuito’ eta ‘Wall·Eko’ protagonisten arteko zerikusi nabarmenak, ‘Blade Runner’, ’Star Warseko’ ukituak edo ‘2001: Una odisea en el espaciori’ dudarik gabeko ordain orokorra lagin ona da.

‘Wall·E’ nola eraiki den ulertzeko, gene-ro honen zenbait gako aurkezten ditu-gu:

AUTO robotaren begia ‘2001: Una odisea en el espacioko’ HAL 9000en robotearenean inspiraturik dago.

4Ikustaldi aurreko saioakWall·E (Ekintzak)34

» ’Blade Runnerreko’ (Ridley Scott, 1982) eszenaren ikustaldia.

‘Blade Runnerreko’ honako hasiera testua irakurtzen dugu

“XXI. Mendearen hasieran,Tyrell Corporationek Nexus izeneko robot mota berri bat garatu zuen.gizakira birtualki berdina zen izaki bateta Replikante bezala ezaguna.

Nexus-6 Replikanteak hobeagokoak zirenbai indarrean, bai bizkortasunean eta gutxienez berdinakadimenean, sortu zituzteningenieri genetikoei.

Kanpo espzioan, Replikanteak erabili izan zirenesklabu langile bezala beste planetenesplorazio eta kolonizazio lan arriskutsuetan

Nexus-6ko borroka unitate baten matxinada odoltsuaren ondorenizar kolonia batean, Replikanteak Lurran erbesteratutzat hartuak izan ziren hilketa mehatxupean.

polizi brigada bereziak, Blade Runners Unitate izenarekinhiltzera tiro egiteko agindua zeukatenedozein Replikante inbaditzaile ikusterakoan.

Honi ez zitzaion exekuzioa deituErretiro deitu zitzaion”

Galderak eztabaidarako

� Ikusi dugun eszenatik aurrera, nola bizi dira pertsonak kolonietan? Eta Lurre-koak?

� Testuaren arabera, Nor sortu zituen Replikanteak? Zein da gatazkaren sorre-ra? Beste hautabiderik existitzen ahal da?

Kontuz!‘Wall·E’ ikusterakoan, ‘Blade Runnerreko’ publizitate ontziaren oso antzeko elemen-turen bat aurkitu beharko duzu. Gero, 3. eta 5.1. ekintzetan, ‘Wall·Eko’ protagonista bakoitzari ze balioak lotzen zaizkion aztertuko dugu.

» ‘2001: Una odisea en el espacioko’ (Stanley Kubrick, 1968) eszenaren ikustaldia

4 Ikustaldi aurreko saioakWall·E (Ekintzak) 35

Irakaslearentzat gakoak:

EVA eta Wall·Eren arteko espazio dantza-ren sustapen irudia.

AUTO, HAL 9000n inspiraturik.

Askotan, fikzio zientziak “ongia gaizkiaren kontrako borroka” planteatzen du. Bertan, teknologia artifizial batengatik lor-tutako botereak gizakiaren biziraupena mehatxatzen du. “Etsaia” beti giza naturaren arrotza da, bakarrik bere kontrako erantzun oldarkorra posible da.

‘Wall·Ek’ eredu hau apurtzen du: gizakiarentzako meatsua bere jarrera propioa da, makinak irteera komun baten bilake-tan pertsonen aliatuak izan daitezke, inoiz ez dena bortxake-riaren erabilpenetik pasako, baizik taldearen ekintza batera-tuan.

‘Wall·E’, ‘2001: Una odisea en el espacioko’ ordaina dela adie-razten da, ontzi eta zenbait pertsonaien antzekotasunagatik: Axiomeko ihes kapsula ‘2001eko’ Discovery ontzian inspiratu-rik dago, eta Pixarreko Axiomeko AUTO pilotua HAL 9000ren antzekoa da.

Baita ere pelikularen lehenengo zatiko hizketa eza, nola Wall·E eta EVAren espazio dantzak, S. Kubricken pelikulako ontzien dantzara gogoratzen gaitu.

» ikusi zati hau: http://vimeo.com/17062207

Kontuz!‘Wall·En’ eszena bat ikusiko dugu non soinu-bandak ‘2001: Una odisea en el es-pacio’ gogoraziko digu. 4. Ekintzan aurkitu beharko dugu eta bere esanahia aurkitu beharko dugu.

4Ikustaldi aurreko saioakWall·E (Ekintzak)36

Goian, ‘2001: Una odisea en el espa-cioan’ ‘Discovery EVA’ kapsula kanpo espaziora barneratzen da. Behean, ‘Wall·En’ Axiom ontziko ihes kapsula.

37

‘Wall·Eren’ fitxa zinematografikoaren lantzea03. Ekintza

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)

� Ekintzaren deskribapena Pelikularen ikustaldia eta gero Ekintza1 – Glosario zinematografian azaldutako kontzeptuak erabiliko ditugu. Ikasleek glosarioan azaldutako hitzetik aurrera pelikularen fitxa bat landuko du taldeka. Gero, talde bakoitzak gainontzeko gelari bere fitxa azalduko du.

� Iraupena: 50 minutu.

� Dinamika: taldeka.

� Beharrezko materiala: ‘Wall·Eren’ azterketa fitxa eta Irakaslearentzat ebazpen orrialdea.

Elementuen identifikazioa

Definizioa Pelikulan aplikazioa

Isto

riare

n er

aiku

ntza

Generoa

Pelikulak bere gaia edo estiloren arabera sailkatze-ko era: musikala, poliziazkoa, historikoa, gerrazkoa, maitasunezkoa, abenturazkoa, beldurrezkoa, dokumentala...

ArgumentuaNarrazio baten gertakari guztien taldea esplizituak izanda edo ez.

BilbeaIstorioaren gorputza. Honekin arazo baten aurkez-pena eta gero gertakarien plangintza eginen da.

Azpibilbea

Benetako edukia da. Istorioari buruzko zinemagi-learen ikuspuntua isladatzen du. Bilbea aurrera joatea egiten du eta pertsonaiari dimentsioa eta bolumena ematen dio.

Gaia Ekintzan bilakatzen den ideia bat da.

‘Wall·Eren’ azterketa fitxa

Gogoratu Ekintza 1 – Glosario zinematografikoa. Dagoeneko ezagutzen dituzue isto-rioa osatzen duten elementuak, pertsonaiak eta pelikula baten elementu teknikoak. Elementu hauek ‘Wall·E’ pelikulari aplikatuko dizkiogu. Taldeka erantzun hurrengo tau-lari. Gero, gainontzeko gelarekin partekatu zuen ondorioak. Iritzi berakoak zarete?

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)38

Elementuen identifikazioa

Definizioa Pelikulan aplikazioa

Pert

sona

ien

erai

kunt

za

Heroiavs.

Faltsu heroia

Heroia izaki bikain bezala agertzen da gizadiaren historia determinatzeko gai diren ekintzak burutze-ko bidalia. Zenbait froga gainditzen ditu preziatua den zer edo zer lortzeko asmoarekin, pertsonaia zein gizadi guztiarentzat.

Antiheroia

Heroiaren zeregin berak egiten dituzte, baina hauek ez bezala, “pertsona arruntak” dira. Desiratzen ez den oraingo batetara erantzuna emateko sortzen dira eta geroaldiko inongo agintza gabe bizi dira.

Heroiarenbidelagunak

Heroiaren aldaketari lagundu eta ahalbidetzen duten pertsonaiak. Haren benetako nortasuna ezagutzera ematen dute.

Elem

entu

tekn

ikoa

k

Irudiaren eraikuntza

Azterketa hau ondoko ekintzetako fotogrametan aplikatuko dugu.

Argiztapena

� Nolakoa da argiztapen nagusia? � Argitsua, distiratsua (kode altua). � Ospela eta iluna (kode baxua). � Nolabaiteko konbinazioa. � Argi kontrasterik badagoen.

� Nolakoa da lortutako giroa: naturala, artifiziala? Kontatzen denarekin egokitzen da?

� Irudien kolorea: zein da nagusiena, zegogo- ratzen du, argitsua da, ze sinbologia dauka?

Soinua

� Soinu-bandak irudiak berez ez daukan dimentsio berri bat ematen dio.

� Nola erlazionatzen da soinua irudiekin? � Eszenan soinu-banda bada? � Irudiari lagundu, goretsi edo kontrajartzen

zaio? � Soinu plano ezberdinak daude, ze soinu

daude? � Hizketarik badago? Ze garrantzia daukate?

� Ze eginkizuna daukate isiluneek giroaren eraikuntzan?

Sinb

oloe

n er

aiku

ntza

Botalandarearekin

Ze sinbolizatzen du?

Elkartzen diren eskuak

Zer esan nahi dute istorioan? Gogoratu hiru une bereziki esanguratsuak.

Kapitainaren txapela

Ba al dago ezberdintasunik Wall·Erekin topatu aurretik eta gero eramateko eran? Hala bada, zein da bere esanahia?

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 39

Irakaslearentzat ebazpen orrialdea

‘Wall·E’ren fitxaren azterketa glosario zinematografikotik aurrera

Elementuen identifikazioa

Definizioa Pelikulan aplikazioa

Isto

riare

n er

aiku

ntza

Generoa

Pelikulak bere gaia edo estiloren arabera sailkatzeko era: musikala, poliziazkoa, historikoa, gerrazkoa, maita-sunezkoa, abenturazkoa, beldurrezkoa, dokumen-tala...

Animazioko teknikaz egina, ‘Wall·E’ abenturazko komedia bat da, amo-diozko ñabardurak dauzkana, fikzio-zientziaren generoa berrasmatzen duena.

ArgumentuaNarrazio baten gertakari guztien taldea esplizituak izanda edo ez.

2815 urtea. Kutsadurak Lurra desegin du. Horrenbestekoa da zabor ko-purua ez dela bizi planetan inongo izaki bizirik. Wall·E robota zaborra bi-rrindu eta kubotan gordetzen dituen tresna adimenduna da. Mendeetako bakardade aspergarrietan zehar, ia gizakienak diren emozioak garatzea lortu ditu. Bere lana bukatzen duenean, tramankuluen bilduma eginez eta ‘Hello Dolly’ musikaleko abestiak grabatuz jolasten du. Beraien bitartez maitasuna ezagutzen du. Egun batean, ontzi batek lur-artzen du eta robot femenino arketipokoa, EVA, ateratzen da lurraldea aztertzeko bizi arrasto baten bila. Robot honek landare bat aurkitzen du Wall·Eren erlikien ar-tean. Giza koloniak bizi diren Axiom ontziraino EVAren bilaketa espazioan zehar eragiten duen elementua da. Ontzian, GO-4, ordenagailu nagusitik, babestu beharko dute landarea, eta kapitainari lagundu Lurrera bueltatze-ko bere eginkizunean.

Bilbea

Istorioaren gorputza. Ho-nekin arazo baten aurkez-pena eta gero gertakarien plangintza eginen da.

EVAren bilaketa eta askatzea Wall·Eren partez (abenturazko bilbea amo-diozko ñabarduraz).

Azpibilbea

Benetako edukia da. Istorioari buruzko zine-magilearen ikuspuntua isladatzen du. Bilbea au-rrera joatea egiten du eta pertsonaiari dimentsioa eta bolumena ematen dio.

Kapitainaren iratzartzea eta Lurrerako buelta (aurkikuntza eta heldutasun bilbea).

GaiaEkintzan bilakatzen den ideia bat da.

Ingurumenarekin iraunkorragoa eta pertsonekin bihozberagokoa den garapen eredu baten berreraikuntza.

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)40

Elementuen identifikazioa

Definizioa Pelikulan aplikazioa

Pert

sona

ien

erai

kunt

za

Heroiavs.

Faltsu heroia

Heroia izaki bikain bezala agertzen da gizadiaren historia determinatze-ko gai diren ekintzak burutzeko bidalia. Zenbait froga gainditzen ditu preziatua den zer edo zer lortzeko asmoarekin, pertsonaia zein gizadi guztiarentzat.

Kapitaina. Landarearen aurkikuntzatik aurrera, Lurrera bueltatzearen buruzagi izateko bere eraldatze bideari ekiten dio. Kapitainak “abentu-raren deia” sentitzen du bota jasotzerakoan, “lurra”, “ura”, “dantzatu”… etabar hitzen esanahia bilatzeko leherrarazlea izanik. Beraien esanahia jakiteak, bere ohiko mundua alde batera uztera eta Lurrera bueltatzera bultzatzen du.

Antiheroia

Heroiaren zeregin berak egiten dituzte baina hauek ez bezala, “pertsona arruntak” dira. Desiratzen ez den ora-ingo batetara erantzuna emateko sortzen dira eta geroaldiko inongo agintza gabe bizi dira.

Wall·E. EVArengatik daukan maitasunaz mugiturik, eta inongo asmo ez kontzientzia gabe, landarearen askatzearen eta Lurrerako itzuleraren be-netako egilea da. Bere sortzaileen hitzetan, “ustekabean heroi bat izaten bukatzen du. Gizateria hunkitzeko gaitasuna dauka eta paradoxikoena da Lurran geratzen den gizakiari antzekoena dela. Benetan, robot txiki honek erakusten dio gizateriari nola izan berriz gizaki”.

Heroiarenbidelagunak

Heroiaren aldaketa lagundu eta ahalbidetzen duten pertsonaiak. Haren benetako nortasuna eza-gutzera ematen dute.

Nahiz eta EVA izan Wall·Ek bere heroiaren bidai propioa ekiteko aitzakia, baita ere bere bidelaguna, eta aldika bere aholkulari edo irakaslea da (euskarri, esperientzia edo jakituri iturria). Bere bidean “moldatu gabeko” robot taldearen eta kapitainaren laguntza izanen du.

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 41

Elementuen identifikazioa

Definizioa Pelikulan aplikazioa

Elem

entu

tekn

ikoa

k

Irudiaren eraikuntza

Azterketa hau ondoko ekintzetako fotogrametan erabiliko ditugu.

Argiztapena

� Nolakoa da argiztapen nagusia?

� Argitsua, distiratsua (kode altua).

� Ospela eta iluna (kode baxua).

� Nolabaiteko konbi-nazioa.

� Argi kontrasterik badagoen.

� Nolakoa da lortutako gi-roa: naturala, artifiziala? Kontatzen denarekin egokitzen da?

� Irudien kolorea: zein da nagusiena, zegogo- ratzen du, argitsua da, ze sinbologia dauka?

Argiztapena kode altuan nagusitzen da, baina bereizten dugu erabilitakoa Lurran egiten den atalean ontzian egiten denatik.

Lehendabiziko ekitaldian kolore motelak tonu okretan, basamortu bat go-goratzen dute, baina zaborrezkoa, kasu honetan. Atmosfera lodi, hautsez beterikoa eta harnasezin baten efektua sortzeko filtroen erabilpenak hondakin eszenatokia ezin hobeki islatzen gaitu. Berotasuna eta itolarria transmititzen duen argiztapena da, baina baita ere bigarren ekitaldikoa baino askoz erromantiko eta hunkigarriagokoa.

Ontziaren partean, alderantziz, koloreak askoz distiratsu eta asetua-gokoak dira, argiztapen artifizialago, txukunago eta garbiago batekin.

Ez da ustekabekoa lehenengo ekitaldian, nahiz eta kolore barietate, han-dia egon, orlegia lehendabiziko aldiz landarea aurkitzerakoan agertzea.

Soinua

� Soinu-bandak irudiak berez ez daukan dimentsio berri bat ematen dio.

� Nola erlazionatzen da soinua irudiekin?

� Eszenan soinu-ban-da bada?

� Irudiari lagundu, goretsi edo kontra-jartzen zaio?

� Soinu plano ezberdi-nak daude, ze soinu daude?

� Hizketarik bada-go? Ze garrantzia daukate?

� Ze eginkizuna dauka-te isiluneek giroaren eraikuntzan?

‘Wall·E-ren’ soinu giroa pelikulako elementu teknikoetan funtsezkotariko bat da. Hitz gabeko lehendabiziko parte batean, soinu-banda eta gure ro-botak sortzen dituen soinuen erabilpenak, hitz gabeko mundu bat zehazki eraikitzera laguntzen dute. Lehendabiziko ekitaldi honetan soinu-bandak ‘industri’ erritmo bat dauka txistu oso ahul batekin, lan egiten duen bitar-tean norbaitek txistu egiten bazuen bezala. Makinek, robotek eta tresnek igortzen dituzten soinuak gizakienak ez izan, beroak dira; beraiekin iden-tifikatzen gara, eta estimua eta guzti sentitzen dugu (gogoratu dezagun Wall·E eta EVAren aurkezpenaren eszena, samurtasunez beterik, puntu batetaraino soinuengatik).

Bereziki interesgarria da pelikularen leit motiva (lan batean zehar erre-pikaria den melodia edo tonu sekuentzia motz eta ezaugarria), soinu bat eta ez melodia bat izatea: “Waaaaalleeeeeee….. Eeeeevvvaaaaa”.

Gainera, asko dira pelikulan aurkitzen ditugun soinu eta musika keinuak. Baten bat aipatzekotan, badauzkagu ‘2001 Odisea en el Espacioko’ nota ospetsuak Axiom ontzia iristen denaren eszenan bildutakoak, bideo zintan Wall·Ek ikusten dituen abestiak, ‘Hello, Dolly’ musikalarenak edo Louis Amstrongen ‘La vie en rose’.

Soinu-banda honentzat bereziki konposaturiko abestiak ere pelikularen mezua indartzen du: Peter Gabrielen ‘Down to Earth’, 6. Ekintzan bildu-takoa.

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)42

Elementuen identifikazioa

Definizioa Pelikulan aplikazioa

Sinb

oloe

n er

aiku

ntza

Bota landarearekin

Charloti ‘La quimera del oro’ gogorazten digun elementua. Landarea bizi, berpizkunde eta itxaropen ikurra da. Bere agerpena istorioa piztea egiten duen leherkaria suposatzen du. Botak “hankak lurran” jartzen dizkigu, ibiltzearekin, dantzatzearekin... erlazionatzen dugu ontzian egiteaz utzi zuten guztiare-kin (konturatu ez daramatela oinetakorik ez bait zaie beharrezkoa ibiltzea).

Elkartzen diren eskuak

Asko dira eskuen elkartasunak pelikulan garrantzia daukaten uneak (ikusi 6. Ekintza). Gizatasun, mai-tasun, beste pertsonaren ezagutzearen eta batasun ikurra, ontziko pertsona guztiek beren eskuak ba-tuz oztopoak gainditu eta landarea salbatzera lagundu dezaketela konturatzen diren eszenan bezala.

Kapitainaren txapela

Ontziaren kapitainak txapela jiraturik darama, haur eta axolagabe tartean. Ongi jartzen da ontziaren kontrola hartzea eta Lurrera bueltatzea erabakitzen duenean. Kontzientzia, erantzukizuna eta kontrola-ren ikurra da.

15

87

79

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 43

‘Wall·Ek’ agertzen duen mundua04. Ekintza

� Ekintzaren deskribapena: ‘Wall·E’ pelikulak neurriz gaineko kontsumoan oinarri-tuko gure garapen ereduak daramagun etorkizuna irudikatzera gonbidatzen gaitu. Jarraian datozen hiru ekintzetan, ‘Wall·Ek’ agertzen gaituen errealitatea, gure bizimodu errealarekin erlazionatzen saiatuko gara. Hiru alderdi nagusietatik jarriko dugu arreta Wall·E bizi den hirian: sortzen ditu-gun hondakinak, publizitatearen ondorioak eta gure kontsumo ereduan. Peliku-laren mezua (jasangaitza den kontsumo eredu batean bizi gara) gure errealitate propioarekin daukan erlazioa egiaztatuko dugu. Modu honetan, lehenik eta behin, pelikula aztertzea proposatuko dugu eta, gero, gure errealitate propioaz gogoetak egitea. Proposatzen dugun segida didaktikoa ondorengoa da: atal bakoitzean fotograma sorta bat ikusiko dute non ikasleria taldeka galdera gida batekin aztertuko dituzte. Ondoren, gainontzeko gelarekin amankomunean jarriko dira ateratako ondorioak. Irakaslearen lana erraztearren “Irakaslearentzat ebazpen liburua” atalean eransten da fotogramen azterketa bat.

� Iraupena: 50 minutuko 3 saio.

� Dinamika: taldeka.

� Beharrezko materiala: � DVD 2: “Ikustaldi geroko saioak”. � Ekintzak 4.1, 4.2 eta 4.3.

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)44

Sortzen ditugun hondakinak

» Pelikularen fotogramak ikuskatu. Ikusi DVD2 “Ikustaldi geroko saioak” , 1etik 15ra fotogramak.

Galderak taldeka eszenataz jarduteko

� Ikusi dituzuen fotogramak pelikularen testuinguruan kokatzen gaituzte. Auke-ratu esaldi bat planteatzen duen problematika laburtzeko.

� Ze kolore nagusitzen dira eszena horietan? Ze iradokitzen dizuete?

� Ze fotogrametan ikusten ditugu plano irekiago edo orokorragoak? Ze infor-mazio ematen dute?

� Zeintzuk dira plano itxienak edo xehetasunezkoak? Ze informazioa ematen dute?

� Arreta jarri supermerkatuko fotograman. Ze intentzioa dauka zuzendariak gure atentzioa orga hutsetan finkatzerakoan? Ze iradokitzen dizuete?

� Gogoratu Wall·Ek kutxatila batean eraztun bat aurkitzen duen eszena jaso- tzen duen fotograma. Bietako zeinekin geratzen da Wall·E? Nola interpreta- tzen duzue?

� Sortu dizkizuen sentsazioen arabera, deskribatu hiru adjetiboz ikusitako eszenak.

� Ze nolako zaborra ikusten duzue? Ze elementu naturalak kutsaturik daude? Zein fotogrametan hautematen duzue? Gure hirietako zaborretako hondaki-nik igartzen duzue? Zeintzuk dira?

� Zein da eszenan agertzen de elementu natural bakarra? Erlazionatu ezazue Ekintza 3an landu duzuen azterketa txarteleko ikurrekin.

� Egoera hau benetakoa, sinesgarria da? Zergatik?

1

6

11

2 3 4 5

7

12

8

13

9

14

10

15

04.a Ekintza

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 45

Ze erlazio daukate eszena hauek errealitatearekin?

Hiri-hondakin solidoak hiritan sortzen direnak dira: etxebizitza partikularretan, dende-tan, bulegotan eta hirigunetan hazten diren zerbitzuetan. Adibidez: janari hondarrak, ontzi eta bilgarriak, arropa eta ehunak, sendagaiak eta erradiografiak, altzariak, etxe-tresna elektrikoak, koltxoiak, bateriak, motor olioa eta norberek egindako ibilgailuen mantenuko ondoriozko beste batzuk, botoi pilak, hodi fluoreszenteak...

Gehien kezkatzen dutenak dira. Hortaz, beren garrantzia azpimarratzearren, zenbaite-tan 11 hondakin motei 10+1 deritzote; hau da, gainontzeko 10ak gehi hiri-hondakinak.

Hiri-Hondakin Solidoak gaur egun ingurumen arazo kezkagarrienetariko bat dira. Zer-gatik gero eta hondakin kopuru gehiago igortzen ditugu? Zenbait egilek argitzen dute:

� Biztanleriaren hazkuntza eta bere kontzentrazioa hirigunetan.

� Ohiko kontsumo moten aldaketa, publizitateak eta neurriz kanpoko gastuaren grinak sustaturik.

� Arau eta higiene eta osasun arautzearen handitzea.

� Erabilera bakarreko produktuen handitzea eta “sobera-paketazioaren” gehiegike-ria.

� Sortzen diren ikaragarrizko zabor bolumena prozesatzeko biltze sistemaren eta hondakinen tratamenduen arazoak.

� Kultura kontsumistaren nagusigoa eta hiritarren ingurumen kontzientzia falta. Hor-tik, gehiegizko ontzi eta paketatzea daukaten erabili eta bota produktuen kontsu-moaren handitzea.

Ze zabor mota sortzen dugu gure etxeetan?

Hondakin mota Ehunekoa

Gai organikoa 46

Papera eta kartoia 19

Plastikozko, brika eta metalezko ontziak 15

Beira 7

Ehuna 3

Besteak 10

Eta, zenbat birziklatzen dugu?Zaborreko %89a ez da birziklatzen eta soilik edukiontzi horiko ontzien %4,2a berres-kuratzen da.

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)46

Egun batean zehar, apuntatu honako taulan sortzen duzun zaborra. Kantitatea kalku-latzearren, material bakoitza poltsa ezberdin batean banatu eta taulan handitik txikira ordenatu.

Hondakin mota Kantitatea Birziklatzen duzu

Gai organikoa

Papera eta kartoia

Plastikozko, brika eta metalezko ontziak

Beira

Ehunak

Besteak

Ze egin dezakezu zuk? � Murriztu gure kontsumoa laguntzeko ontzi gutxiago ekoizten. � Berrerabili erabiltzen ditugun ondasunak beraien bizi baliagarria luzatzeko. � Birziklatu hondakina.

Eta zuk, zenbat zabor sortzen duzu?

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 47

Irakaslearentzat informazioa

Aukeratutako fotogramak, pelikulako lehenengo 15 minutuei dagokie. Istorioaren tes-tuinguruan kokatzen gaituzte. Zaborraz beteriko paisai bat ikusten dugu. Badirudi han bizia ez dela posible. Gainera, gizakiek “makinek” beraien existentzia erabakitzea utzi dute. Suntsitutako leku bat, non urteetako zaborra pilatzen den.

Gizakiak ezin dute dagoeneko sorturiko hondakinekin elkar bizi eta denbora da Lurra bertan behera utzi dutela. Azkeneko robota biziraun da, Wall·E, labezomorro txiki bat eta kontsumo gizarte baten hondar bizigabeak, bere zabor propioan itotzen den gara-pen bat kontrolatu ezinik.

Eszena hauetan gailentzen diren koloreak ilunak dira (hautsaren marroia, zaborra-ren beltza) nabarmendurik lanbro kutsatzaile batek iradokitzen duen iluminazioaz. Egunsentiko argitasun ahulak laino horren sentsazioa azpimarratzen du. Kamerak mugimendu ia erreala dauka, animazioko itxuratik urrun. Momentuz, dokumental ba-ten aurrean eta ez animaziozko pelikula baten aurrean gauden inpresioa ematen du prezioski darion errealitate sentsazio horregatik. Guzti horrek laguntzen du ikusleak ia sentitu dezan eszenario horren usaia, berotasuna, giro itogarria...

Plano irekiek, 1, 2, 3, 6, 10, 11, 12 eta 13 fotogramek Wall·Eren hiriak jasaten duen hondakinen pilatzeak dakarren ondorioz informatzen gaituzte: zabor mendiek hiria har-turik dute; ez dago inongo izaki natural bizirik; ura beltz eta lodia da eta – gutxi balitz – isurpen beltz bat jasotzen du, (6. Fotogramaren bigarren plano batean). Airea horren kutsatua dago ez direla ia izarrak ikusten. Hortik Wall·Eren harridura lehendabiziko aldiz ikusten dituenean - hala dirudi – (9. Fotograma). Gainera, ezagutu ditzakegun era guztietako gauzak aurkitu ditzakegu: pneumatikoak, (fotograma 3), etxetresna ele-ktrikoak eta mota guztietako etxeko tresnak (10 eta 11 fotogramak) eta erabilerarik ez daukaten makina handiak (12. Fotograma). Plano irekien taldean, lurra, ura eta airea kutsaturik daude. Zabor orokorrezko eszenatokia da.

Plano itxiek (4, 5, 7, 8, 9, 14 eta 15 fotogramak) zuzendariak aukeraturiko xehetasunen batean gure begirada finkatzera gonbidatzen gaitu.

Wall·Ek prentsaturiko zaborra pilatzen du.

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)48

5. eta 8. fotograman etxe hondakin ugaritasuna ikusten dugu. Asko ezagutu ditzakegu: hozkailuak, zirrikak, etxetresna elektrikoak eta mota guztietako potoak... zaborra gure kontsumoaren elementu bezala identifikagarria izateak guretzat, interpelatzen gaitu zuzenean. Ez dira zehaztu gabeko hondakin mendiak, baizik eta maiz kontsumitzen ditugun produktuez osaturik daude.

7. fotogramaren eszenan, Wall·Ek zabor artean kutxatila bat aurkitzen du bitxi bat ba-rruan daukalarik. Biak miatu eta gero, erantzuna botatzea erabakitzen du eta kutxa-tilarekin geratu. Zein da metatzen ditugun gauzen benetako erabilgarritasuna? Behar ditugu benetan? Eszena honek hausnarketara gonbidatzen gaitu.

9. fotogramak labezomorroa aurkezten digu. Ordurarte, agertu den bizidun izaki baka-rra da. Wall·Eren aliatua eta bere lagun bakarra. Gero, EVArekin aurkituko da Wall·E. 14. Eta 15. Fotogramek landarea aurkezten digute. Kolore orlegi bizia lehen ikusi ditu-gun marroi hilen gainetik nabarmentzen da. 14 fotograman nabarmena da, Wall·Erekin gaizki fokuraturik bigarren planoan, landarearen protagonismoa nabarmentzen du. Azkenean, bota zahar batean gordetzen du, zeinen sinbolismoa 2. Ekintzan eta 3. Ekintzan aztertu ditugu.

Wall·Ek eraztun bat begiratzen du berataz desegin aurretik.

Landarea berehala nabarmentzen da ordurarte ikusi gabe geneukan kolore bat edukitzeagatik: orlegia.

4. fotograman kamera honako titularra daukan egunkari zahar baten ebaskinera hur-biltzen da: “Zabor gehiegi. Lurra itorik. BnL-k premia-egoera deklaratzen du”. Irudi ho-nekin ulertzen dugu benetako arazoa. Istorioaren erdian kokatzen gaitu. Oso esan-guratsua da bigarren planoan ikusten de irudi lausoa: lurrean eta abandonaturik, BnL logotipoa duten billeteak, jadanik inongo baliorik ez daukatenak.

7

14

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 49

» Pelikulako fotogramen ikustaldiak. Ikusi DVD 2: “Ikustaldi geroko saioak”, fotogra-mak 16tik 23ra.

Galderak eszenataz taldeka jarduteko

� Fotogrametan agertzen diren merkataritza-establezimendu guztiak identifika-tu eskaintzen duten zerbitzuen arabera.

� Zer daukate guztiek amankomunean? Zergatik gertatzen da hau pelikulan?

� Ze esan nahi du ingelesez Buy & Large? Zergatik aukeratu dute izen hau enpresarentzat?

� Gogoratu pantaila batek Buy & Largeko zuzendariaren mezua erreproduzit-zen dituzten eszenak. Benetako pertsona bat da animazioko pelikula batean. Zergatik zuzendariak ez du animazioko irudi bat erabili, baizik egiazko pert-sona bat? Zein da lortzen duen efektua?

� Mezu honetan zuzendariak baieztatzen du “Zeren BnL-rekin, azkeneko muga, dibertimendua da”. Mundu errealean publizitate mota hau existitzen al da? Pentsa adibide konkretuetan.

� Publizitateko beste pantailetako batean, honakoa entzuten da: “Zabor gehie-gi? Espazioak eskaintzen duen toki handiaz baliatu zaitez. Buy & Large-ko espazio-ontziak egunero ateratzen dira. Kanpoan zauden bitartean zure zikinkeria garbituko dugu”.

� Zein da mezu honek pelikularen istorioaren eraikuntzari egiten dion ekarpe-na? Zertaz informatzen gaitu? Wall·E bizi den zabor pilaketa paisaian, Zein da enpresak eskaintzen duen irteera? Nola balioztatzen duzue?

16

21

17 18 19 20

22 23

Nonahiko publizitatea04.b Ekintza

19

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)50

Ze erlazioa daukate eszena hauek errealitatearekin?

OCUk haurrek haur ordutegian eguneko 100 iragarki hurbil jasotzen dutela salatzen du

OCUk telebista iragarkiei buruz ikerketa bat egin du, haur publi-koari (12 urte behekoak) zuzendutarikoan arreta jarriz batez ere.

Ondoriorik deigarriena haurrek egunero 100 iragarki inguru ikusten dituztela da, zeinetatik %48 elikadura produktuenak dira, neurri handi batean haurren desore-ka dietetikoen arduradun direnak. Azterketa honen emaitza osoak otsaila hilabeteko OCU-Compra Maestrako aldizkarian argitaratzen dira.

(5) http://www.ocu.org/compras-de-productos/la-ocu-denuncia-que-los-ninos-reciben-cerca-de-100-anuncios-al-dia-en-horario-infantil-s200531.htm

(6) Foto por camknows: http://www.flickr.com/photos/camknows/5266818739/

OCUren azterketaren helburua, aste ba-tez (2004ko irailak 27tik urriak 3arte) eguneroko emanaldietan sartzen de publizitate osoa kuantifikatzea zen, 12 urterainoko haur programazioko ordu-tegian arreta jarriz. 11 telebista kate aukeratu ziren, 4 nazional (TVE 1, La 2, Antena 3 eta Tele 5) eta 7 autonomikoak (Telemadrid, Canal Sur, Canal 9, TV Ca-naria, TVG, ETB1 eta K3-Canal 33).

Haur programazio gehien daukaten ka-teak kataluniako K3, ETB1 eta la 2 dira. Bestalde, Tele 5, Antena 3 eta TVE 1 dira adingabekoengandik programazioa urrutien daukatenak eta asteburuko goizetan haur programak ematera mugatzen dira.

Guztiek, salbuespenik gabe, publizitate gehiago sartzen dute haur programazioan gainontzekoan zehar baino, bai denboran neurtu bai iragarki kopurua kontutan har-tuz. Deigarria da Antena 3 eta TV Canariasen kasua, orduko 54 iragarki ematera iris-ten direnak haur programazioan zehar. Adingabekoak horrela, ahulagoak eta babes berezi baten beharrean egonda (25/1994 legeak adierazten duen bezala), iragarki ge-hien jasotzen dutenak dira alde handi batean.

Elikadura da orokorrean publizitateko sektorean izarra. OCUren azterketaren da-tuen arabera, mota honetakoak dira iragarkien %25a. Honek suposatzen du kontrol astean zehar 42 emisio ordu baino gehiago. Bitxiena, haur programazioan zehar ira-garki hauen agerpena bikoizten dela da, emandako iragarkien ia %48ra iritsiz. Or-dutegi honetan mota honetako iragarki gehien ematen duten kateak Antena 3 eta Telemadrid dira. (5)

Haurrak telebista ikusten. (6)

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 51

Nolako eragina dauka publizitateak zugan?

� Zenbatu egunean zehar leku ezberdinetan ikusten dituzun publizitate iragarkiak: kaleko paneletan, aldizkari eta egunkarietan, interneten, telebistan, mugiko-rrean…

� Uste duzu iragarki hauek zure kontsumoa baldintzatzen dutela? Zergatik?

� Enpresa handien monopolioari erantzun dioten hiritar ekintzak existitzen dira. Egiazko bi ekintza aurkezten dizkizugu, non teknologia berriak kontsumitzaile bezala boterea erabiltzeko bide bezala balio izan duten. Gela bi taldeetan bana-tu. Bakoitza, agertzen den internet orrialdea begiratuz kasu bakoitza aztertuko du. Gainontzeko gelara aurkeztu kasu hau eta proposatu ekintza zehatzen bat saretik egin daitekeena.

» 1 Kasua: Software librea teknologi korporazio handien aurrean. (7)

» 2 Kasua: Ziberaktibismoa eta Nestlé (8)

Softwarearen industria korporazio handiengatik monopolizaturik dago. Bere gehiena EEBBetan garatzen da. Gertaera honen aurrean, Europan joera ezberdin bat ager- tzen hasten da poliki-poliki. Adibide bat GNU Linux da, sistema eragile libre bat, soft-ware pribatuaren aurrean azpimarratzeko aukera batean bilakatu dena. Etika kontua da. Software librea erabiltzeko askatasunean finkatzen da, ez prezioan. Beraz, tek-nologia honek garatutako programa erabiltzaile pertsonek exekutatzeko, kopiatzeko, aztertzeko, banatzeko, ikasteko, aldatzeko eta hobetzeko eskubideak babesten ditu.

2010ko maiatzak 7an Greenpeacek sarera bideo bat igo zuen Kit Kat barra egiteko, Indonesiako basoetatik zetorren palma-olioaren erabilpena salatzen zuena. Erakun-de ekologistak orangutanen habitataren baso-soiltzean laguntzen duela nabarmen- tzen du. Nestlék bideoaren erretreta agindu zuen. Berehala, ziberaktibismoa kon-traerasora pasa zen: “Nestlék zuk ikusterik nahi ez duen bideoa”, etabar… Denbora gutxian, Facebook eta Twitterrera pasa zen uhin hedakorra. Nestlék ez zuen jakin kudeatzen sare sozialak erabiltzen dutenen boterea. Facebookeko milaka iruzkin txar agertu ziren Nestléko logoak aldaturik zeukaten irudiekin suitzar markaren us-tezko ingurumen kaltea salatzeko. Berriz ere, Nestlek Facebooken enpresaren irudia kaltetzen duen logo komertzialak aldaturiko (Kit-Kateko lehendabiziko K, Killer, hil- tzaileaz aldatuz) edozein irudi baztertzeaz mehatxatu zuen. Hortik aurrera, iruzkinen jario geldiezinak Nestléri barkamena eskatzera eta indonesiar palma-olio hornitzai-learekin (Sinar Mas) bukatu zuenaren berria ematera behartu zuen.

(7) Iturria: “Ideal.es” - http://innovacion.ideal.es/software-libre-etica-tecnologia.html(8) Iturria: “Marketing & It” - http://iturjc.blogspot.com/2010/03/nestle-greenpeace-los-orangutanes-y-

los.html

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)52

Irakaslearentzat informazioa

Aukeraturiko zortzi fotogramak Buy & Large (bonbazia handian kontsumitu), ahalguzti-dun enpresa pelikularen hasieran agertzen deneko aukera mordoetako lagin soila dira. BnL nonahikoa da, ia beti bigarren planoan eta plano oso motzean baina modu iraunko-rrean. Hiriak kontsumitzen dituen zerbitzu eta produktu guztien jabe den konpainia da: merkataritza-gainazal handi bat, gasolindegi bat, banketxe bat, burger bat (ia ikusezina 21. fotograman), Axiom ontzia, Wall·E bera... Beraien publizitate paneletan (19. foto-grama) irakurri dezakegu: “erosi eta bizi”, “Kontsumitu” eta batere burutsua ez den “boterea gure eskuetan”.

Berriz ere ikusiko ditugu mezu oso antzekoak Axiom ontzi barruko eszenetan. Bertan erakusten zaigu nola bizi diren pertsonak espazioan. Erabateko kritika da publizitatea-ren inperioari eta kontsumitzailetan duen eraginari. Ez da ustekabekoa, bistan denez, marka bakar bera agertzea. Kontsumo gizarte guztia kontrolatzen duen enpresa bat. Bere zuzendaria gero Lurrera bueltatzeko ezintasunaren berri emanen duen pertsona bera da, Etxe Zuriko agerpenetako eszenatoki berdin batean. Enpresaren helburua argi eta garbi laburbiltzen du: “Azkeneko muga, dibertimendua da”. Jarraian, “kanpoan zauden bitartean zure zikinkeria garbitzen dugu” aukera eskaintzen da. Beste behin, berak sorturiko ondorioz arduratzen ez den eta begiak ixten dituen gizarte baten kritika ezagutarazten da.

Azkenik, 22 eta 23. fotogramak Wall·Eren igarotzean hitzezko mezuak daukaten publi-zitate panel zaharrak pizten diren eszenakoak dira. Pelikulan entzuten dugun lehenda-biziko ahotsa da. Jazoera hau, enpresa ezagutzera ematen dutenak pertsona errealak izatea aukeratzearekin batera, ikuslearekin enpatia sortzeko helburua indartzen du. Nabaria da bere gogoa gure gaitasun kritikoaz gogoeta egin dezagun gehiegizko pu-blizitatearen aurrean zeinaren proposamena da “Lagundu. Bete zure orga”.

BnLko hamarnaka iragarki agertzen dira pelikulan.

22

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 53

Kontsumitu bonbazia handian04.c Ekintza

» Pelikularen fotogramen ikustaldia. Ikusi DVD 2: “Ikustaldi geroko saioak”, 24tik 29ra fotogramak.

Galderak Taldeka eszenei buruz iruzkina egiteko

� Zein da BnLk planteatzen duen “bidaiaren” lehendabiziko ezaugarria?

� Planteatzen al da gure gizartean kontsumo eredu hau? Zer nolako publizita-tean?

� Ze ondorio dakar gizarte batentzat “besaulki flotatzailetan” bizitzeak?

� Nor izanen zen gure gizartean “komandantea”?

� Uste duzue gure kontsumoa “pilotu automatiko” batez zuzendurik dagoela? Zergatik?

24

29

25 26 27 28

“BnLren ontzidiaren altxorra. Axiomna. Bost urtetako bidaia luxu guztiz zaindu-rik gure automatizaturiko tripulazioaz, komandantea eta bere pilotu automa-tikoak dibertimenduko eta gastronomiako norabidea jartzen duten bitartean. Gure besaulki flotatzailetan, amonak eta guzti primeran pasako du, ez da zertaz ibili behar. Axiom, izarra lehen mailako izar-ontzien artean.”

26

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)54

Oinatz ekologikoa ingurumen adierazle bat da. Hektareatan neurtzen da eta pertsona batek edo komunitate batek kontsumitzen dituen baliabideak sortzeko gehi sortutako hondakinak asimilatzeko beharrezkoak diren lur edo ur inguru emankorrak (laboran- tzak, bazkalekuak, basoak edo ekosistema urtarrak) irudikatzen ditu.

Lurrako lurralde emankorra zati berdinetan zatituz gero, planetako 6.000 milioi baino gehiagoko biztanleetako bakoitzari gutxi gora behera bi hektarea dagokio bere beha-rrak betetzeko urte batez. 2005ean, biztanle eta urteko kontsumoa, 2,7 hektareatakoa izan zen batez beste. Beraz, orokorrean, baliabideak bere birsorkuntza erritmo natura-la baino abiadura handiagokoan kontsumitzen ditugu.

Oinatz ekologikoak gizarte ezberdinak alderatu eta bakoitzaren bizitzeko eraren ingu-rumen-inpaktua balioztatzeko aukera ematen du.

Ze erlazioa dauka kontsumo eredu honek errealitatearekin?

Lurrak sortu ditzake betirako nik kontsumitzen ditudan baliabi-deak? Erantzuna zu bizi zaren eta bizitzeko eraren menpean dago; industria gizarte batean biziz gero, seguruenik erantzuna ezezkoa izanen da. (Iruñerriko Mankomunitatea)

Espainiak, munduko 12. postua betetzen du, pertsonako 5,7 hektareako oinatz ekologikoaz. Honek esan nahi du hau beza-lako 3,5 herrialdeen azalera bera behar dugula gure oraingo eskaria mantentzeko.

Oinatz ekologikoak ez dauka herrialde batek betetzen duen espazio fisikoarekin zerikusirik. Izan ere, garaturiko herrialde gehienen oinatz ekologikoak luze gainditzen du beraien geruza azalera, zeren bere lurraldetik urrun dauden lekuetatik baliabi-deak atera eta hondakinak isurtzen dituzte.

Gure bizitzeko era mantentzeko planeta bat baino gehiago be-harko genuke, baina… bakarra dugu! Kontsumitzen duguna bai-no gutxiago ekoizten dugu, baina Lurrak ura, animaliak, basoak, landareak, mineralak, petrolioa… ekoiztu ditu milioika bizi urte-tan zehar. Planetan agertu aurretik dagoeneko zegoen ondare naturala kontsumitzen dugu.

Herrialde aberatsen bizimodua ezingo zen planetako biztanle taldeari zabaldu baliabideen ekoizpenaren handitze baliokide batez ez bazen orekatzen.

Hau bezalako beste bi planeta beharrezkoak izanen ziren gaur egun Lurran bizi diren 6.000 milioi gizakiek industrial gizartetan bizi garen bezala bizi ahal izateko. Hala ere, nekazal-gizarte au-toaskitzailean (eta ez monolabore intentsiboan oinarritua) fami-lia oso baten beharrak betetzeko 1 eta 2 arteko hektareak aski dira.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

EEBB

Kuwait

Danimarka

Australia

Kanada

Espainia

Mundua

Ekuador

Bolivia

Egipto

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 55

Oinatz ekologiko txikien daukaten herrialdeak txiroenak dira ere: Afganistan, Kongoko Errepublika, Haiti eta Malaui, guztiak pertsonako 0,5 hektareekin. Zerrendaren buru direnak Estatu Batuak, 9,4 hektareekin eta Arabiar Emirerri Batuak 9,5 hektareekin pertsonako dira. (9)

Eta zure kasuan, nolakoa da zure aisi eredua?

� Zer da gehien harritu dizuna aurreko testutik? Nola laguntzen duzu zu arazo honetan? Ze egin zenezakeen zure kontsumoan egoera hau aldatzeko?

� Zergatik uste duzue merkataritza-guneei bisitak gazteriaren aisi ekintza era-biliena dela?

� Pentsa ezagutzen duzun merkataritza gune handi batean. Ba al dauka antze-kotasunik Axiom ontziarekin? Zeintzuk?

� Zeintzuk dira zure hiru aisi ekintza garrantzitsuenak? Ze lekuetan? Norekin?

� Ze ezberdintzen du luxua beharretik? Egizu beharrezkoak diren gauzen ze-rrenda bat eta beste bat zure ustez luxuzko edo beharrezkoak ez direnekin. Zergatik luxuak beharrezkotan bilakatu daitezke?

(9) Iturria: Iruñerriko hondakinen kudeatze proposamena. Oinatz Ekologikoa. Iruñerriko Mankomunita-tea. http://www.actividades-mcp.es/gestionresiduos/2010/10/los-diez-mas-uno-del-pigrin/

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)56

Irakaslearentzat informazioa

Inperio komertzial guztia zuzentzen duen enpresak berak sorturiko arazoarentzat ba-dauka irtenbide bat: Lurra utzi, hasiera batean bost urtez, makinek Lurra garbitu de-zaten. Denbora horretan zehar, gizakiak gurtzontzi batean biziko dira non pertsonak jatera eta ongi pasatzera jardungo dira. Ez dute zertaz erabaki beharko zeren koman-danteak pilotu automatiko adimendunak gidaturik, hartuko ditu erabakiak. Ibiltzea ere ez da beharko.

Publizitate mezuan bezala, pertsona errealak protagonistak dira eszena honetan. Ur berodun igerilekua, masaje aretoa, pizzeria non makina batek janaria mozten dizun, topa bat… agertzen diren ekintzak dira. Inongo eszenan ez da agertzen ahaleginik be-har duen ekintzarik, ezta mugimendurik ere ez. Saihestezina da gure merkataritza-gu-neetako bat ezagutzea ontzian, jendetza aisia zentroak gero eta onartuagoak. Ontzian bezala, esparru itxi bat da leihorik gabe, itxita. Ez dago kanpoaldearekin kontakturik. Beraietan publizitateak baieztatzen duen bezala behar dugun “guztia” aurkitzen da. Gainera, eskailera mekanikoek mugimendua errazten dute.

Ez da erraza aurkitzen beste animazio pelikula batetan horren asmo argia, ‘Wall·En’ bezalakoan. Kontsumo gizarte batetan bizi gara entreteniturik eta elikaturik manten- tzen diguna. Zertarako ibili? Dudarik gabe, mezu hondagarri bat pelikularen bigarren zatia gabe, non hiritar kontziente baten banakako askatasuna eta transformazio gaita-suna azalerazten den.

Axiom ontzian ez da ezertarako esfortzurik egin behar: robotek egiten dute dena.

28

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 57

» Fotogramen ikustaldia. Ikusi DVD 2: “Ikustaldi geroko saioak”, 30etik 43ra foto-gramak.

Galderak taldeka eszenetaz jarduteko

� Nor da Wall·E? Zertan jarduten du? Nolakoa da?

� Ze emozioak igortzen ditu? Zehaztu bere berezko ezaugarriak.

� Hauek al dira gizon pertsonaien ohiko ezaugarriak zinean? Zergatik?

30 31 32 33 34

Pertsonaien aurkezpena05.a Ekintza

Harremanetan jartzeko gure moduari buruzko hausnarketa05. Ekintza

� Ekintzaren deskribapena: ‘Wall·Eren’ Pertsonai garrantzitsuen azterketa funtsezkoa da pelikulak aurkezten duen erlazioen mundua ulertzeko. Arreta jarriko dugu zer nola eraikiturik dauden eta beraien genero rolen errepresentazioan. Ho-nela, ohiko genero rolen banaketa eta gizon eta emakumeen gure aurreiritziengan daukan eragina ezagutuko dugu. Horretarako, aukeraturiko fotogramen ikustaldia proposatzen dugu eta proposaturiko galderatik aurrera bere esanahiari buruzko eztabaida.

� Iraupena: 50 minutu.

� Dinamika: taldeka.

� Beharrezko materiala: DVD 2 “ Ikustaldi geroko saioak”, 30etik 43ra fotogramak.

Wall·E

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)58

Wall·E, Waste Allocation Load Lifter Earth Class, bizirik irauten duen jenderik ez da-goen hiri bateko robot bakarra da. Pilatzen den zaborra metatu eta antolatzeko progra-maturik dago. Hala ere, lehendabiziko momentutik enpatiara gonbidatzen duen izaera bat dauka. Hiru ezaugarri nabarmentzen ditugu:

� Wall·Ek ohiko robota gizatiartzen du. Pelikularen lehendabiziko zatian, xehetasun ugarietatik aurrera ezagutzen dugu: zaborretik salbatzen dituen objektuak, labezo-morroarekin daukan erlazioa, bere begi eta eskuen xamurtasun itxura, xehetasun txikiekin daukan sentsibilitatea, bere umorea... zuzendariak gu identifikatzerik nahi dituen gizatasun ezaugarriak.

Irakaslearentzat informazioa

� Wall·E gizon heroi rolaren esleipenak buruz behera jartzen ditu. Zergatik? Wall·E, lotsatia, beldurtia, inozoa, traketsa, gatazkatik alde egiten du, ez ditu armak ezagutzen eta ez dakizki erabiltzen. Baita ere ausarta da, arriskuari jaramonik egin gabe irmo, lagunei fidela. Wall·Eren ezaugarriak ia ia modu garbian daude: maitasuna, ontasuna, samurtasuna, inozentzia... Axiom oinarritzen den baloreen kontrakoa.

� Wall·Ek barneraturik dauzkagun ohiko gizontasun errepresentazioaren ikur kodeekin apurtzen du. Zentzu honetan, bere karratu forma, baldar eta zikinak gizon sexuarekin identifikatzea egiten dute. Hala eta guztiz ere, Wall·Ek birrindu-tako planetan objektuak biltzen ditu, gizateriaren iraganaren oroimena bildu eta gordetzen du bere etxean, sentibera da, maitatzen duen izakiarengatik bere burua eskaintzen du. Guzti horiek ohiko emetasunaren errepresentazioko ikur kodeak dira, kasu honetan gizonezko pertsonai bati egozten zaizkiolarik.

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 59

Galderak taldeka eszenetaz jarduteko

� Nor da EVA? Nolakoa da? Nola irudikatzen da irudietan?

� Zein da bere betebeharra? Ze ezberdintasunak ikusten dituzu Wall·Erekin?

� Bere ezaugarriak zineko pertsonai femeninoen ohikoak dira? Zergatik?

� Begiratu 37 eta 39. fotogramak. Ze gertatzen da eszena bakoitzean? No-lakoa da EVAren jarrera? Ze aldatu da?

35 36 37 38 39

EVA

37

39

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)60

Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak handitzen duen patriarkal orden sin-bolikoa iraunarazi eta finkatzeko oso baliagarria izan da pertsonai femenino otzan eta adeitsuaren rola. Zinea –gizartearen isladapena bezala– egoera hau agertzera lagun- tzen du. Esther Blázquezek dion bezala “akziozko zinean emakumearen bidea zenbait etapatik pasa da: bere zeharoko faltatik; gero «norbaiten neskalagun edo maitale» pa-pera; paper eraginkorragoetaraino, askotan ekintza unetan gizonari parekatuz, baina beti bukatzen du heroi klimaxa lagatuz. Azken finean, berriz ere «norbaiten neskalagu-nean» bilakatzen zen”. (10)

Irakaslearentzat informazioa

EVA, Bizi Ebaluatzaile Automatikoa, bizia posible den egiaztatze-ko Lurrera bidalitako robota da. EVAren irudikapenak, hausnar-keta bat merezi du gaur egun zineak aurkezten dituen emakume heroien ereduak ikusita. Alde batetik, oldarkortasuna, doitasuna, ausardia eta eraginkortasuna estereotipaturiko gizontasunari lo-turiko ohiko ezaugarriak dira. Hori dela eta, zientzia-fikziozko zinean, robotak (ezaugarri hauen adierazle handienak) usadioz gizonezkoak izatea. Kontrajarririk, samurtasuna, eraginkortasun eza eta geldotasuna eredu femenino klasikoak irudikatzen di-tuzte.

EVAren ezaugarriak zientzia-fikziozko edozein pelikulako robot arketipoari erantzuten dio: bere betebeharrean, bere lehentasun handiena dena, eraginkor eta trebea da. Bere itxura sofistikatua da, Wall·Erena baino askoz gehiago. Bere forma borobilduak, bihurgunetsuak eta estilizatuak dira. Ez dago inoiz zikinik. Es-presiorik gabekoa da. EVA ezin hobea, zehatza eta ziurra da. Ez

da emeki mugitzen, baizik eta ausardiaz. Ez dio ezeri beldurrik. Polita eta hilgarria da. Gogotsua da: hegan, tiro eta eraso egiten du. Ez da otzana. Argia eta oldarkorra da. Beldurra ematen du.

Wall·E eta EVAn ohiko genero egozpenak, alderantzikatu dira. Ohizko rolen iraultza hau Wall·E eta EVAk alor honetan ematen duten lehendabiziko berritasuna da.

Hala ere, EVAk ez du bakarrik emakumearen ohizko irudia urratzen. Izan ere, emaku-me fatalaren irudia, beti galdu edota hiltzen den gerlaria, zineko emakumeen bes-te estereotipo bat da. EVAk hausten ditu, ez bait dio eredu itxi bati erantzuten. EVA bilakaera bat dauka, bere mugak gainditzen ditu, eraldatzen da. Prozesu hau bere eskuetara loturik dago. Hasiera batetik, bere eskuak arma zehatz bat dira. Bakarrik bukaeran ohartzen da beste izakietara elkartzen dizkiola. EVAk bere emozioak aurretik jartzen ditu programaturik dagoen aginduen gainetik Wall·E salbatzea eta landarea uztea erabakitzen duenean.

(10) Esther Blázquez Chaves, “Las nuevas heroínas del cine de acción”.

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 61

Galderak Taldeka eszenetaz jarduteko

� Begiratu Kapitainari buruz dauzkagun lehendabiziko irudiak. Deskribazazu hiru adjektiboz.

� Heroi batez daukazu? Zergatik? Zer da heroi bat bereizten duena?

� Zerek egiten du Kapitainak suspertzea?

� Zein da ere papera bukaeran? Nork laguntzen du?

40 41 42 43

McCrea Kapitaina

40

41

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)62

B. McCrea Kapitaina da oraingo Axiom espazio-ontziko kapitaina. Goizeko iragarkiak ematearen arduraduna izatea da, bere ustez, ontzian egitera heltzen den gauza baka-rra. Bere lanaz asperturik dago: behin eta berriz espazio-ontziaren egoera egiaztatzen du eta beraren kontrola Auto pilotu automatikoari uzten dio. Jakin-minak eta gizateria-rentzat itxaropen berri baten aurkikuntzak barruan daraman liderra ateratzea eginen du.

3. ekintzan aipatu dugun bezala, McCrea Kapitaina pelikularen heroiaren arketipoa da. Hala eta guztiz ere, zinean maiz irudikaturik ikusten dugun narrazio eredutik urruti dago: heroi klasikoak gizateriaren salbatzailearen rola ematen dioten ezaugarriak edo leinu bat dauka; borondatea, erabakitzeko eta ekintzarako gaitasuna. Heroiaren patua berea da eta berari dagokio.

Hala ere, McCrearen hasiera puntua guztiz alderantzizkoa da: asperturik, ohikeria-ra utzia, Axiomeko biztanleriarekiko inongo erabaki gaitasun edo arduradun jarrera-rik gabe. Aldaketaren ikurra berriz jartzen duen txapela da (haurretik heldutasunera); kontrola hartzearen ekintza bat gero bultzatuko duena Axiomen timoia gobernatzera. Heroiaren ohiko deia jakin-nahiarengatik eta abentura gogoengatik gehien bat sortzen zaio eta ez bere patu salbatzaileagatik. “Ezin nahiz hemen eseri eta ezer ere ez egin. Hori da beti egin izan dutena! Ezer!”

‘Eneida’ eta ‘Ilíadako’ Eneasetik hurbilago ‘Odiseako’ Ulisesetik baino, ontziaren kon-trola hartzen du (eta bere ardura Axiomeko buruan) eta agindutako lurrerantz ekiten du bidaia. ‘lurra’, ‘itsaso’ edo ‘dantzatu’ definizioen bitartez irudikatutako etxera.

Heldutasunerako bidaian zehar, gure heroi partikularra irudikatutako etxearen erreali-tatearekin aurre egiten du: “itxoin, honek ez du Lurraren antzik. Non dago zeru urdina? Non dago belarra?”

Irudikatutako horren erabateko aurkako Lurra batera halako iratzartzearen aurrean, Wall·Eren ‘Hello, Dollyko’ irudiak dira ‘dantzatu’ zer den gogoratzen diotenak (bakoi- tzaren gorputza eta gizarte aisiaren arteko birkonexioa). Bota eta landarean bere irudia isladaturik etxerako buelta lideratzera eramaten dute.

Eneaseko mitoan bezala, bidaiak talde abentura bat suposatzen du, herrialde baten sorreraren eta buruzagiaren paperaren inguruko mitologia berdin bat sortzera deitua. Bai ‘Wall·E’ bai ‘Eneidak’ helburu berdin batengatik bat egiten duten elkarte baten ideia ematen dute: urrutiko paradisu baten konkista non kokatu.

Taldearen buruzagia, McCrea Kapitain berria – berraragitutako Eneas - honela esplo-ratzaile ausart batean bilakatzen da, lagun duen elkartea portu onera eramateko ardu-ra duena, kanpoko arriskuen mehatxupean (Autoko kontrolatzailea). Interesgarria da ikustea nola posible den Lurrerako buelta ez bakarrik Kapitainaren heroi jokaerarenga-tik, baizik talde lanarengatik, Wall·E, EVA eta ontziko jendearen indarren batuketaren-gatik. “Baturak indarra egiten du” oinarrituriko oreka hau da Lurrera eramaten diena. Taldeko lan hau bera (pertsonak eta makinak) Lurra birpopulatzea posible eginen die eta, pixkanaka pixkanaka, kreditu tituluetan ikusten dugun bezala, zibilizazio berri bat garatu, oraingoan, ingurumenarekin eta osatzen duten pertsonekin askoz adeitsuagoa.

Irakaslearentzat informazioa

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 63

» Fotogramen ikustaldia. Ikusi DVD 2: “Ikustaldi geroko saioak”, 44tik 62ra fotogra-mak.

44

47

50

53

56

45

48

51

54

46

49

52

55

Komunikazioa , pertsonak eta makinak05.b Ekintza

� Ekintzaren deskribapena: Axiom ontzian isladaturik agertzen den bizi era az-tertuko dugu. Pelikularen fotogrametik aurrera, lehenik ikusiko dugu nolakoa den bizia ontzian eta zer nolako baliabide zinematografikoekin erakusten dizkiguten. Pelikulak aurkezten digun pertsona eta makinen arteko komunikazioan geratuko gara. Bukatzeko, klasean eztabaida baten bidez gure gizarte komunikazioan no-lako eragina daukaten sare sozialak aztertuko dugu.

� Iraupena: 50 minutuko saio 1.

� Dinamika: taldeka.

� Beharrezko materiala: DVD 2: “Ikustaldi geroko ekintzak” eta 44tik 62ra fotogra-mak.

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)64

57

60

58

61

59

62

Galderak taldeka eszenetaz jarduteko

� Axiom ontziak etorkizuneko gizartea agertzen du. Nolakoa da leku hori? Deskribatu hiru adjektiboz.

� Ontziko pertsonek ze ikusten dute “zerura” begiratuz gero? Ze irudikatzen du Buy & Largeko eguzkiak?

� Zergatik pertsonak ez dira ontzian ibiltzen? Ze ondorio dakar? Nork zuzen- tzen ditu pertsonen mugimenduak?

� Haur eskolako eszenetan, honako mezuaz robot batek bideratzen ditu: “Axiomeko A, zuen etxe, etxe goxoa. Buy & largeko B, zuen lagun onena”. Zuzendariak ze kritikatzen du eszena honetan?

� Nola beztitzen dira ontziko pertsonak? Ze jaten dute? Zein da publizitate eta kontsumoaren papera? Horrelako zer edo zer gertatzen al da gure gizartean? Zergatik?

� Nola komunikatzen dira pertsonak beraien artean? Elkar begiratzen edo ukitzen dira uneren batean? Zein da pantaila ez den beste gauza bat inork begiratzen duen tartetxoa?

� Begiratu 57tik 62rako fotogramak. Eszena oso bat irudikatzen dute. Deskri-batu gertatzen dena. Ze informazio lortzen dugu ontziko bizitza eratik?

� 60. fotograman ikusten ditugu pertsonaiaren eskuak makina aurrean zabalik laguntza eske.

� Zenbat ikus planotaz osaturik dago irudia? � Zein ikuspuntutik kontaturik dago fotograma hau? Ze sentsazio ematea lortzen du?

� Nola kokaturik dago pertsonaia makinaren arabera? (gainetik, behetik edo altura berdinean) Ze ideia ematen du?

� Zerek pizten dizu atentzioa lehen? Zergatik? Zergatik daude eskuak gaizki fokaturik nahiz eta lehen planoan egon?

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 65

62

Axiom ontzian bere baitan sarturiko, indibidualista eta pertsonak makinen bidez erla-zionatzen diren nonahiko publizitate batek zuzendutariko kontsumo gizarte baten Pixa-rren kritika aurkitzen dugu.

Espazio fisikoa, 44tik 47rako fotogrametan, burbuila bat da. Bertan, eguzkia Buy & Large enpresako logotipoa da. Bere “argia” ondoko mezua da “Zoriontsu izateko behar duzuna badugu. Gaur zure ongizatea da gure lehentasuna”. Zerua artifiziala da. Ten-peratura iraunkorra da. Pertsonak kenduta, ez dago inongo izaki bizirik. Merkataritza gune handien itxurarekin dagoen paralelotasuna ukaezina da.

Baita ere ikusten ditugu mota guztietako publizitate iragarkiak, hitzez-hitz jendearen bi-dea markatzen dutenak. “Dibertitu zaitez, kontsumitu ezazu, laster bueltatu, jan, edan”, paisai naturala ordezkatu duten irudi eta soinuak dira. Jendeak ez du publizitate bizkor-garri ezberdinengatik eramaten utzi besterik egin behar.

Hasieratik publizitateak pertsonen bizitza kontrolatzen du. 48. fotogramak robot batek ematen duen heziketa haur eskola bat erakusten digu. Bere alfabetoa, “Axiomen A, Buy & Largeko B”. baita ere kontrolatzen du, zer eta noiz jan (49. fotograma), “Edalon-tzitik zer edo zer jateko ordua”; itxura (50. fotograma), “polita sentitu zaitez” eta, nola ez, moda (51.tik 54.erako fotogramak), “Axiomeko Eroslea, Proba ezazu urdina, gure gorri berria”.

Aukeratzeko maila hutsa da. Erosotasuna inposatzen da. Axiomeko teknologi burbui-lan, pertsonak pantaila holografikoen bidez komunikatzen dira “Nere hitzordu hologra-fiko guztiak penagarriak izan dira” (56. fotograma).

Irakaslearentzat informazioa

57tik 62rako fotogramek pertsona bat eserlekutik erori eta Wall·Erekin aurkitzen den eszena isladatzen dute. Bere kabuz goititzeko ezinean, eta laguntza robot ba-tek erreskatatzeko itxoiten duen bitartean, Wall·Ek goratzen du. Begietara begira- tzen dira, eta berak bere izena esaten du. Lehendabiziko aldiz, benetako topaketa.

Eszena honek ontziko pertsonen arteko erlazioa laburtzen du: ez dira elkar begiratzen ezta ukitzen nahiz eta bata bestetik oso hurbil egon, zeren bakoitzak ezarritako bidea jarraitzen du. Jarraitu beharra da, leku batetik bestera joan, eramaten utzi. Hortaz, beraien gorputza atrofiaturik dago. Hankek ibiltzea ahaztuta dute, zeren ez da beharrezkoa. Begiek pantaila ez den ezer begira- tzea ahaztu dute. Eskuek eserleku flotatzailearen botoia soilik ukitzen dute. Gizona lurrera erortzen denean, soilik Wall·Ek ikusten du. Inork ez du bere pantaila ikusteaz uzten. Berak laguntza eskatzen du (60. fotograma), oso plano esanguratsuan.

Ikuspuntu subjektiboak pertsonai beran kokatzen gaitu, ikuslearen enpatia argi eta garbi bilatu nahian. Gaizki fokaturiko eskuek, “mesedez, ez mugitu” etengabean erre-pikatzen duen makina batetara eramaten gaitu. Horrela gainontzeko pertsonekin ko-munikatzeko makinei uko egin ezin dion gizarte baten kritika ikusten dugu.

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)66

Sare sozialen arrisku eta abantailen inguruan eztabaida bat proposatzen dizuegu.

Gela bi taldeetan banatu. Batak teknologia berrien eta sare sozialak erabiltzeak supo-satzen duen arriskuak defendatuko ditu. Besteak berriz, bere abantailak defendatuko ditu.

Talde bakoitzean lau ordezkari aukeratu. Horietatik hiruk proposaturiko testu bakoitze-ko tesia aurkeztuko dute eta besteak talde bakoitzagatik sorturiko tesi edo iritzi berri bat argudiatuko du.

Bi taldeei entzun eta gero eta, gela osoaren artean, taldeek erakutsitako tesiak lau ideietan laburbildu.

Ze erlazio daukate eszena hauek errealitatearekin?

Taldeentzako testuak

Gazteek etxean dauden denbora gehiena ordenagailu pantaila baten aurrean igaro- tzen dute. Bakarrik eguneko %10 bere familiakoekin erlazionatzeko erabiltzen dute, duela 20 urte baino hiru aldiz gutxiago.

Tuenti, Facebook edo Twitter bezalako sare sozialetan dauden nerabeen %41a 100 kontaktu baino gehiago dituzte gehituak. Pertsona adituek 100 lagun baino gehiago kudeatzea ezinezkoa dela nabarmentzen dute. Jadanik ez dira lagunak edukitzen, kudeatzen dira. Ez dira konfidentziak partekatzen, Facebooken oharrak itsasten dira. Badira zalantzak, nerabeak pertsona helduak direnean benetako adiskideak man-tentzeko, frustrazioa, bakardadea edo atzerapena jasateko gaitasunik izanen duten horren ohituta egonda berehalakotasunera eta etengabeko konexiora.

Bere on lineko nortasunarekin hobeto sentitu daitezke eta mundu birtualera atzera egin. Teknologiarekin, presentzialki inoiz ez egingo zutena esateko eta egiteko gai dira.

Interneten zintzilikatzen dena ez da beti galkorra eta igarokorra. Errespetua eta bakoitzaren eta besteen konfidentzialitatea ezinbestekoa da.

Sare sozialen arriskuak (11)

Zorte bat da nerabeentzat erlazioen finkazio eta dibertsifikaziorako tresnak eduki- tzea beraien testuinguru zehatzetatik haratago.

Informazioaren teknologiek eskaintzen duten konektibitatea beste herrialde, urte eta kidetasunezko pertsonekin erlazionatzeko aukera ematen dute; lagunduta sentitzea, beldurrak txikitu eta poza partekatu.

Sare sozialen abantailak

(11) Cfr. Carmen Giró: “La edad del ciberpavo”-tik aurrera egokitua, Magazine Semanal, Diario de Navarra, 2010ko azaroak 28

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 67

Wikipedia iparamerikar biztanleriak urte batez telebista ikusten erabiltzen duen den-boraren %1ean sortu egin zen. Internetek edukiak ekoizteko aukera ematen digu, indar bezala talde sormena bultzatzen du eta baita ere gizarte garden bat sustatzen du; gorantz doan ezaugarri bat, baina, hori bai, pribatasunaren kaltetan. (12)

2.0 belaunaldia munduan mugitzen denean, beste pertsonekin beldurrik gabe er-lazionatzeko eta taldean lan egitera irekiago dago. Fotolog baten izatea eta man-tenuak, adibidez, besteen posteoen eta iradokizunen beharra dauka. Izaten diren bizipen guztiek itxura askoz familiarrago hartzen dute. Baina belaunaldi hau ez da elkarlanean ezergatik aritzen, baizik eta bestearen beharra daukalako bere web orrialdea elikatzeko. (13)

(12) Iturria: Dolors Reig EBEn 2010 http://eventoblog.com/2010/11/www-la-oportunidad-de-aprender-la-oportunidad-de-ser%E2%80%99-con-dolors-reig/

(13) Iturria: Miguel Arias, “Divergente” aholkulariko soziologo eta zuzendaria, El nuevo cerebro adolescente-en http://manuelgross.bligoo.com/content/view/143278/Cerebro-2-0-las-nuevas-capacidades-de-los-adolescentes.html

» Fotogramen ikustaldia. Ikusi DVD 2: “Ikustaldi geroko saioak”, 63tik 102era foto-gramak.

Beste mundu bat posible da06. Ekintza

� Ekintzaren deskribapena: Pelikularen bigarren zatiko azterketara iristen gara. Bertan Pixarren mezu itxaropentsua ezagutzen dugu: ingurumenarekin eta per- tsonen arteko erlazioak berreraiki daitezke. Desobedientzia bakezalea, garapen iraunkor baten apustua, hiritartasunaren boterearengan konfiantza, benetako topaketan oinarrituriko erlazio gizatiarragoak dira ikusiko ditugun proposameneta-riko batzuk. Aurreko ekintzetan jarraitu dugun segida didaktikoa jarraituko dugu. Talde txikitan eztabaidatuko diren pelikularen azkeneko zatiko fotogramen ikustaldiarekin hasiko gara. Gomendagarria izanen da galdera guztiei buruz eztabaidatu ahal izateko taldeka banatzea. Bukatzeko, ikasle bakoitzak bakarka hausnartuko du pelikula-ren azkeneko mezuaz pelikularen kredituen abestitik aurrera.

� Iraupena: 50 minutuko saio 1.

� Dinamika: taldeka eta bakarka.

� Material necesario: DVD 2 “Ikustaldi geroko ekintzak”, 63tik 102ra fotogramak.

63

66

64

67

65

“Ez nekien igerilekua genuenik” - “Zenbat izar”

“Lurra definitu. Itsasoa definitu. Dantzatu definitu”.

68 69 70

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)68

71

75

80

84

87

78

83

74

72

76

81

85

88

79

73

77

82

86

89

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 69

90

93

98

101

96

91

94

99

102

97

92

95

100

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)70

Galderak eszenak taldeka jarduteko

� 63tik 67rako fotogramen eszena gogoratu. Zer gertatzen da? Zer egiten du Maryk pantaila desagertzerakoan? Zertaz konturatzen da? Zergatik ez zuen aurretik ezagutzen?

� Wall·Ek eskua ematen dio kapitainari eta lurra uzten dio eskuetan. Zer egiten du orduan? Ontzian lurra “kanpo kutsadura” da. Hala eta guztiz ere, zer egiten du kapitainak? Nola erantzuten du?

� Nortzuk dira Wall·E laguntzen duten robotak 71 eta 72. fotogrametan? Zergatik daude bereizturik? Nor irudikatzen dute?

� Mary eta Johnek ordutegiz kanpo igerilekuan bainatzea erabakitzen dute. Nahiz eta debekaturik egon robota zipriztintzen dute. Zergatik hari dira horrela? Ze aldatu da?

� Buy & Largeko zuzendariak zentraletik mezu bat botatzen du (78. fotogra-ma). Irakurri bere testua:

“Kaixo, pilotu automatikoak, berri txarrak ditut. Garbiketa lanak porrot egin du. Lurreko toxikotasun maila horren altuak dira bizia bideraezina dela. Zoritxarrez, birkolonizatze plana bertan behera uztea erabaki dugu, beraz, zuen bidea jarraitu. Arazo hori konpondu behar ez izateko, mundu guztia espazioan geratu dadila. Pasa pilotu automatikora. Guztiaren kontrola hartu eta ez itzuli Lurrera”. Ze esan nahi du “pasa pilotu automatikora”?

71

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 71

� Kapitaina pilotu automatikoari kontra egiten dio:

- “Bizia orain bideragarria da. Gure etxea hor kanpoan dago eta estutasunetan dago. Ezin dut hemen segi ezer egin gabe. Beti egin du-dan gauza bera da, jendeak ontzi ditxoso honetan egin duena. Ezer!”

- “Axiomen biziraungo du.”

- “Nik ez dut biziraun nahi! Bizi nahi dut!”

� Zergatik kapitainak kontra egiten dio pilotu automatikoari? Ze esan nahi du zutik ipintzea? Ze ezberdintasun dago “bizi” eta “biziraun” artean?

� Zergatik eskuak dira horren garrantzitsuak pelikulan? Ze irudikatzen dute? Ze ahalbideratzen dute? John eta Maryk beraien eskuak batzen dute eta haurrak salbatzen dituzte (96 eta 97. fotogramak). Robot garbitzaileak EVAri ematen dio eskua eta Wall·E salbatzen du (93. fotograma). Denak batera ontzitik ateratzen dira eta beraien hiri berria begiratzen dute. Ze mezu eman nahi du zuzenda-riak?

� Azkenik, landarea lurrean jarri eta ureztatzen dute. Kamera goratzen da eta pertsonaiek ikusten ez duten zer edo zer erakusten digu: belarra erne- tzen hasi da. Begiratu ere ongi kredituen azkeneko irudian (101 eta 102. fotogramak). Nola interpretatzen duzue marrazki hau? Esaldi bakarrean laburbildu pelikularen azkeneko mezua.

102

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)72

Aukeraturiko fotogrametan “lurra, itsasoa, dantzatu” ahaztu duen mundua berreraiki- tzeko pelikulak egiten duen proposamena aurkitzen dugu. Zabor mendiak, Lurreko bizi falta, gorputz lodiak eta “bonbaziazko” kontsumoarengatik kontrolaturiko adimenak ikusi ditugun sendotasun berdinarekin, guzti hori aldatu daiteken itxaropenera goaz. Nola da posible?

Maryk pertsonaietan gertatzen den lehendabiziko aldaketa protagonizatzen du (63tik 67rako fotogramak). Wall·Ek berarekin hitz egin nahi du eta munduarekin erlaziona- tzen den pantaila deskonektatzen du. Une horretan Maryk begiratu dezake. Igerilekua, izarrak, inguratzen dion publizitateaz konturatzen da. Jakin-min bera horrek kapitaina darama lurra, itsasoa, dantzatu zer den jakitera darama.

Begiek pantaila holografikoak ez diren zer edo zer ezberdina ikusi dezakete lehen-dabiziko aldiz. Eta ikusten dutena biei harridurara eramaten die, lehendabiziko aldiz gozatzera, kontsumitu beharrik gabe.

Begiratzerakoan, beste batzuk badirela ohartzen dira. Maryk Johnetaz jabetzen da bere eskuak ustekabean batzen direnean. Kontaktua, orain arte birtuala, bi pertsonak erlazionatzen ditu. Eskuek lehendabiziko aldiz beste gizaki bat ukitzen dute. Pelikulan eskuak funtsezkoak dira. Hasieratik, Wall·E beraien eskuetan arreta jartzen du. EVAri eskaintzen dizkio hasieratik. Baina EVAk bukaeran soilik jabetzen da, (85. fotograma), Wall·E benetan ezagutzen duenean eta bere “argibidetik” kanpo emozioak sentitu di- tzazkenean. Eskuek beraien banakotasunetik ateratzen ditu pertsonaiak eta elkartzea

Irakaslearentzat informazioa

posible egiten dute: Wall·Ek kapitainaren eskuan lur pixka bat isurtzen duenean, honek beraren esanahiaz galdetzen hasten da; Wall·Ek robot garbitzaileari eskaintzen dion eskuak, bere aliatuan bilakatzen du; ontziko pertsonak bata besteari (88, 96 eta 97. fotograma) heltzen diote eskuetatik eta hondamena era-gozten dute ontziak kontrola galtzerakoan. Azkenik, guztien es-kuek landarean katean pasatzen dute Wall·Ek Axiomeko gailura sartu dezan.

Behin gehiago, Pixarreko ia pelikula guztietan bezala, irtenbidea ez dator heroi ba-ten ekintza liluragarrietatik, baizik eta beraien indarrak batu dituzten talde baten tal-deko ekintzagatik. Moldatu gabeko robotak (sistematik kanpo daudenak); altxatu eta ordurarte ia haur moduan daraman txapela ongi jartzen duen kapitaina; kontsumismo nagikerian landare gisa bizi diren pertsonak... Wall·E eta EVArekin batera garaipena lortzen duten antiheroiak dira. Sistemari desobedientzia eta mutrikeria ekintza baten ondoren beraien indarrak batu ditu taldeak. Kapitainak pilotu automatikoari aurka egien dio, “Esaidazu, agindu bat da”; Mary eta John ordutegitik kanpo bainatzen dira eta robota zipriztintzen dute; EVAk bere “argibideak” ahazten ditu Wall·E salbatzearren… eta Wall·Ek berak hasieratik agindu guztiak hausten ditu.

Kapitainaren oihuaren mutrikeria “nik ez dut biziraun nahi, bizi nahi dut!”, beharbada pelikulako mezu nagusia da. Bizi daiteke gure sustraitera, Lurrera, bueltatzen bagara eta dantzatzea, begiratzea eta beste gizaki baten eskuak hartzea gogoratzen badugu.

86

5 Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak) 73

Pelikula bukaerako Peter Gabrielen “Down to earth” abestiari buruz hausnartu

Pelikularen kredituei laguntzen dion abestiko ondorengo esaldiak irakurri:

Pentsatzen zenuen zure hankak loturik zeudela?Iruzurturik sentitzen zinen?Espazioan urruti zaudenean, arau horiek ez dute balioBeraz bueltatu, jaitsi zaitez…

Lurrera bueltatu gaitezenEz dago leku hoberik joatekoBadugu elurra mendietanBaditugu itsasora doazen ibaiak

Lurrera bueltatu gaitezenTxorien abestia entzungo dugu zuhaitzetanLurra zainduko duguHaize gozoan haziak banatuko ditugu

aldaketari beldurra badiozu eregarrantzitsuena zeure baitan duzuaurrera, nire gonbidatu bezala etorri zaitezke

Etxean bezala sentitzen ginenLurra gainean bizitzen ikasi genuenZuhaitzetan gora igotzen ikasi genuenGero zutik ibiltzen ikasi genuenBaina hegan egin nahi genuenEta gure etxea Lurrean suntsitu genueneanEspazioan ontziak jarri genituen

Lurrera bueltatu gaitezenHaurrak berriz jaiotzen bezala

Bakarka erantzun honako galdera hauek:

� Zure hankak loturik sentitzen dituzu? Zergatik? � Ze esan nahi du zuretzat “Lurrera bueltatu”? � Zergatik uste duzu Lurra izan daitekela leku onena bizitzeko? � Zergatik aldaketak ematen digu beldurra? Egia al da “garrantzitsuena gure baitan

daukagula”? Zer da? � Zer da Lurretik gustatzen zaizun gehiena? � Ze egin dezakezu zuk berriz ezagutzeko?

101

5Ikustaldi geroko saioakWall·E (Ekintzak)74

proiektuaren jabetza finantzaketa laguntzailea