Mugikortasuna sentsibilizazioa

Post on 06-Aug-2015

42 views 3 download

Transcript of Mugikortasuna sentsibilizazioa

Mugikortasuna

• Gizarte batek bere beharrak asetzeko eta jarduerak egiteko (lanera joan, eskolara joan, erosketak egin, medikuarengana joan, aisialdian, oporretara joan, zerbaitetan jardun, jarduera ekonomikoak burutu, ... ) oro har duen garraioaren beharra da mugikortasuna.

• Garraio–sistemak pertsonak garraiatzeaz gain, merkantziak ere garraiatzen ditu (kamioi, tren, hegazkin eta itsasontziz)

Garraio sistema

Mugitzeko erak

• Era asko dago. Batzuk oso naturalak dira eta ez dute ingurumena hondatzen.

• Baina beste askok energia behar dute (gasolina, ...) eta gasolina erretzean kutsadura sortzen dute eta planetari mina egiten diote.

• ENERGIA ASKO BEHAR DUTE MOTORDUNAK DIREN GARRAIOEK : PETROLIOA = GASOLINA

• PETROLIOA AGORTZEN ARI DA: GERO ETA GUTXIAGO DAGO.

Garraioen arazoak

Kutsadura: PETROLIOA ERRETZEAN KUTSADURA SORTZEN DA. Honek berotegi–efektua sortzen du (hau da, klimaren aldaketa eragiten du) eta, gure osasunarentzat kaltegarriak diren toxikoak igortzen ditu atmosferara.

Garraioen arazoak

AZPIEGITURA GEHIAGO:

Pertsonen mugikortasunaren behar neurrigabea

handitzearen ondorioz, azpiegiturak txikiegi geratzen dira.

Lurzoru gehiago hartzen da, eta

arriskuan jartzen ditugu abere eta

landare–espezien bizilekuak.

.

Garraioen arazoak

portuak

aeroportuak

autobideak

trenbideak

• HIRIAK AUTOZ BETETA Auto ilarak sortzen dira, bozinek jo eta jo, zarata, arriskua, .... Gure auzo eta hiriko bizitzaren kalitatea murriztu da eta kaleetan gero eta auto gehiago daude. Duela 40 urte auzoetako errepideetan futbolean jolasten ginen. ORAIN NON JOLASTEN GARA?

Garraioen arazoak

             ....                                                                                    

Urtero milaka

pertsonek

bizitza galtzen

dute

istripuetan.

Garraioen arazoak

Garraioen arazoak

Ibilgailua aparkatzea gero eta zailagoa da.

Badira era bitxi batzuk, baina beti arazoa da.

Arazoak

• ZARATA Garraioak sortzen duen zarata izugarria da, nahiz eta kontzienteak ez izan.

Garraioen arazoak

HAURREN OBESITATEA Haurrek gero eta ariketa fisiko gutxiago egiteko joera dute, eta mugimendu guztietan autoz

edo autobusez eramateko ohitura dago, baita eskolara joateko ere.

Garraioen arazoak

Pertsonek eta merkantziek ez diote toki batetik bestera joateri utziko. Gizarteak behar ditu mugimendu horiek. Baina NOLA EGIN PLANETA EZ KUTSATZEKO ETA GURE SEME-ALABEK HOBETO BIZITZEKO?

Ba al duzue ideiaren bat?

Mugikortasun iraunkorra

Irtenbideak bilatu behar dira: kalitatezko garraio publikoa, bide gorriak, erregai berriak eta garbiak (petrolioaren ordez), oinezkoentzako azpiegiturak finkatzea, eta abar).