Kanpo prozesu geologikoak

Post on 31-Jul-2015

1.733 views 4 download

Transcript of Kanpo prozesu geologikoak

KANPO-PROZESU GEOLOGIKOAKerliebea

Kanpo-prozesu geologikoak

Gure planetaren lurrazalak hainbat forma izan ditzake: mendiak, haranak, lautadak, hondartzak... Forma horiek guztiek lurraren erliebea eratzen dute.

Urak, haizeak, tenperaturak eta izaki bizidunek erliebea eraldatzen dute, kanpo-prozesu geologikoen bidez.

Kanpo-prozesu geologiko NAGUSIAK

METEORIZAZIOA

EROSIOA edo HIGADURA

SEDIMENTAZIOA

GARRAIOA

METEORIZAZIOA

Tenperatura aldaketek, urak eta izaki bizidunek arrokak apurtu eta transformatu egiten dituzte.

Arrokak zatitu eta haien konposizio kimikoa aldatzen ez bada, meteorizazio fisiko edo mekanikoak hitz egiten dugu.

Meteorizazio FISIKOA

Termoklastismoa

Krioklastismoa

Haloklastismoa

Bioklastismoa

TERMOKLASTISMOA

Tenperaturaren bat-bateko aldaketek etengabeko dilatazioak eta uzkurdurak eragiten dituzte arroketan. Ondorioz, arroken egitura ahultzen da apurtzen diren arte.

KRIOKLASTISMOA

Tenperaturak jaistean arroken pitzaduretako eta poroetako ura izozten da. Likidoaren bolumena igotzen da solido bihurtzean eta, ondorioz, arrokak puskatu egiten dira.

HALOKLASTISMOA

Arroken pitzaduretan urak gatz-kontzentrazio handia eduki dezake. Disoluzioa asetzen bada, arrokak apurtzen dituzten kristalak sortzen dira.

BIOKLASTISMOA Izaki bizidunek eragindako

meteorizazioa da. Zuhaitzen sustraiek eta animalia batzuek lurpean eginiko zuloek pitzadurak eta arraildurak eragin ditzakete, edo lehendik daudenak zabaldu.

Meteorizazio KIMIKOA

Meteorizazio kimikoan, arroken mineralak disolbatu edo kimikoki transformatzen dira. Ura da horretan parte hartzen duen eragile nagusia.

Dena dela, izaki bizidunek ere badute zerikusirik, izaki askok mineralekin erreakzionatzen duten substantzia azidoak jariatzen dituztelako.

Meteorizazio KIMIKOA

HIDROLISIA

DISOLUZIOA

OXIDAZIOA

HIDRATAZIOA

KARBONATAZIOA

HIDROLISIA

Uraren eta mineral jakin batzuen arteko erreakzioa da. Urak mineralen egitura aldatzen du eta beste mineral batzuk sortzen ditu.

DISOLUZIOA

Urak mineral batzuk disolbatzen ditu.

OXIDAZIOA

Uretan eta airean dagoen oxigenoa metal batzuekin erreakzionatzen du.

HIDRATAZIOA

Uraren eta konposatu jakin batzuen arteko erreakzioa da. Urak mineralen bolumena aldatzen du (kasu batzuetan bolumena 50%-ean handituz).

KARBONATAZIOA

Karbono dioxidoa uretan disolbatzeko eta azido karbonikoa (kantitate txikietan) sortzeko gaitasuna.

EROSIOA edo HIGADURA

Urak eta haizeak arrokak higatu eta apurtzen dituzte. Higadura biziagoa da aurretik meteorizazio-prozesu bat gertatu bada.

EROSIOA edo HIGADURA

Urak eta haizeak partikulak erauzten dizkiete bidean aurkitzen dituzten materialei. Partikulek talka egiten dute arroken kontra eta haien gainazalak higatzen dituzte.

Erauzitako partikula edo zatiei detrituak deritze.

SEDIMENTAZIOA

Uraren edo haizearen indarra ahultzen denean, garraiatutako materialak metatu egiten dira.

SEDIMENTAZIOA

Material horiei sedimentuak deritze.

Sedimentazioa bat-batekoa izan daiteke. Lehenengo kasuan, sedimentu guztiak batera metatzen dira; bigarrenean, aldiz, lehenik sedimenturik handienak jalkitzen dira, eta ondoren, txikienak.

GARRAIOA

Meteorizazioak eta higadurak sorturiko detrituen garraioa

Bi motatakoa izan daiteke:• Garraio kimikoa• Garraio fisikoa

Garraio KIMIKOA

Detrituak uretan disolbaturik garraiatzen dira.

Garraio FISIKOA

Detritua, urak eta haizeak garraiatzen dituzte.