Post on 11-Mar-2016
description
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Izenak: Ainhoa Zabarte, Maialen Torres
Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa?
Binaka ekarpen bat sortu behar duzue honako paragrafo hauekin (Issuu
erabili):
*Lana binaka egiteko da, pantaila baten aurrean.
1. Scholarpedia www.scholarpedia.org eta Wikipedia www.wikipedia.org
sartu eta biak konparatu. Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?. Paragrafo bat idatzi honen inguruan, 100 hitzetakoa.
Lehenengo desberdintasun nabarmena bi orrialde hauen artean
hizkuntza da: wikipedia mundu osoko hizkuntza gehienetara egokituta
dagoenez, edozeinek erabil dezake, baina scholarpedia, aldiz, ingelesez
bakarrik dago eskuragarri. Honetaz gain, wikipedian mundu osoko edozein
pertsonak du aukera artikuluak idatzi edo aldatzeko, baina scholarpedian,
ordea, artikulu bat idazteko, gai horretan aditua izan beharra dago eta norbaitek
zerbait aldatzeko autoreak onartu beharko du aldaketa. Hori egiteko
erregistratzean, ikaslea zarela ziurtatu behar duzu, hau da, ikasle direnek
bakarrik dute aukera aldatzeko. Azkenik, wikipedia denoi zuzendua dago eta
gaiak era guztietakoak dira, scholarpedian, ordea, mugatuak daude: gehienbat
zientzien arloko aditu eta ikasleei zuzendua dagoela esan dezakegu.
2. Dibulgazioko aldizkariak eta aldizkari zientifikoak.
1. Bideo hau ikusi eta gero galdera honi erantzunez testu bat idatzi, 50 bat
hitz: Ze ezberdintasun dago dibulgazioko aldizkarien eta aldizkari zientifikoen artean?
http://www.youtube.com/watch?v=VeyR30Yq1tA&feature=related Bi aldizkari mota hauen arteko desberdintasun nagusia gaiak eta hauek
azaldu edo idazteko era da. Gainera, dibulgazioko aldizkariek mota guztietako
artikuluak idazten dituzten bitartean, zientifikoek gai zehatzak aztertzen dituzte.
Dibulgazioko aldizkarietan edozein pertsona motari zuzenduriko idazkera mota
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
erabiltzen da, zientifikoetan, ordea, hitz teknikoak (espezializatuak) asko
erabiltzen dira. Azkenik, dibulgazioko aldizkarietan publizitate ugari agertzen
zaigu, baina aldizkari zientifikoetan gutxi, izan ere, dibulgazioko aldizkariak
askoz ere jende gehiagok irakurtzen dituela jakinda, normala iruditzen zaigu.
2. Testu hau irakurri eta eskema bat egin artikuluak onartzeko aipatzen den
prozeduraren inguruan http://www.revistacomunicar.com/normas/00-
normativa-comunicar-esp.pdf
Azterketa bi adituk egiten dute eta honetan datza: Editorialaren komiteak
burutuko du erredakzioan jasotako lanen ebaluazioa. Bertan argitalpen
araudia betetzen den eta argitaratuko den aldizkarira ongi egokitzen den
begiratu eta aztertuko dute. Artikulu hau adituek argitaratzea merezi duela
uste badute baina aldaketaren bat egin behar dela uste badute hamabost
egunen buruan bidaltzen diote egileari eta honek 72 ordu ditu artikuluan
aldaketak egin ditzan eta berriro bidaltzeko. Behin lana publikatzen denean
autoreak kopia bat jasoko du.
3. Binakako errebisioa , peer review.
a. Bideo hau ikusi eta aipatzen diren gai nagusiekin eskema bat egin
(txertatu ekarpenean). http://www.youtube.com/watch?v=twogpmM-
SfY&translated=1
PEER REVIEW- Zer da? Arlo bakoitzeko adituek, ikerketa baten ondoren, idazten duten
artikulua, beraien ondorioak gehituz eta aurreko informazioa berritu eta
hobetuz.
- Beste artikuluengandik bereizten duena da hauek gai bakoitzeko adituek
idazten dituztela.
- Artikulu hauek idazteko prozesua:
o Hasierako ideia
o Beka bat lortu ikerketa egiteko
o Ikerketa egin ideia horren inguruan gaia hobeto ezagutzeko
o Ikerketako ondorioak atera
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
o Ondorio horiek interesa duen jendeari azaldu bertatik kritika edo
hobekuntzak jasotzeko
o Hori kontuan hartuta zirriborroa idatzi
o Zirriborroa aldizkarira bidali
o Aldizkariak baloratuko du artikulua eta ona bada mundu osoko
adituei bidaliko die egiaztatzeko (peer review)
Peer review: adituek egindako ikerketa egiaztatu eta
lehenago ea beste norbaitek asmatu duen frogatzen dute
eta ondoren onartu egiten dute (edo ez) askotan aldaketa
batzuk gomendatuz.
o Onartzen badute, argitaratu egingo da aldizkarian.
o Argitaratu ostean liburutegi batean gordetzen dira.
o Wikipediako sarrera hau irakurri (“Reclutameinto de arbitros” arte),
eta galdera hauek erantzun: Zertarako egiten da Binakako Errebisioa? Nola funtzionatzen du? Ze lotura du ezagutzaren sormenarekin? 150 hitz. http://es.wikipedia.org/wiki/Revisi
%C3%B3n_por_pares
Binakako errebisioaren metodoa aldizkari batean argitaratzeko eskaera egin
duten artikuluak onartu eta egiaztatzeko erabilitako metodoa da. Metodo honen
funtzionamendua nahiko konplexua da:
Lehenik, aldizkari bakoitzeko editoreak artikuluak onartu edo
baztertuko dituzten adituak (arbitroak) aukeratu behar ditu bere eskaerak
balora ditzaten.
Gero, artikulu bat argitaratzeko eskaera jasotzen duenean,
lehenengo, editoreak berak baloratuko du artikulua, funtsean, interesgarria
den ala ez. Eta hori egin ostean bi edo hiru adituri pasatuko die artikulua
beraiek (beren ezagutza maila altua kontuan izanda) balora dezaten
artikuluaren fidagarritasuna.
Ondoren, aukeratutako arbitroek editoreari eta artikuluaren autoreari
jakinaraziko diete beren epaia, hau da, artikulua onartu duten bere
horretan, aldaketa batzuekin edo ez duten onartu. Hala ere, arbitroen
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
erabakia ez da benetan artikulua argitaratuko den edo ez erabakiko
duena: hori editoreak erabakitzen du. Izan ere, adituen epaiak gida
moduan erabiltzen ditu editoreak bere aukeraketarako.
Honenbestez, argi dago Peer Review metodoa kontuan hartu beharreko
faktorea dela ezagutzaren sormenaz mintzatzerako garaian (arlo
espezializatuari dagokionean, behintzat) izan ere, zuzenean eragiten du ideiak
aurrera eramaterako garaian. Hau da, ezinezkoa izango da ideia bat argitara
ematea aurrez onartzen ez badute, nahiz eta honen ikerketan itzelezko
saiakera egin.