informazio zientifikoa nola sortzen den

5
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Izenak: Ainhoa Zabarte, Maialen Torres Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa? Binaka ekarpen bat sortu behar duzue honako paragrafo hauekin (Issuu erabili): *Lana binaka egiteko da, pantaila baten aurrean. 1. Scholarpedia www.scholarpedia.org eta Wikipedia www.wikipedia.org sartu eta biak konparatu. Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?. Paragrafo bat idatzi honen inguruan, 100 hitzetakoa. Lehenengo desberdintasun nabarmena bi orrialde hauen artean hizkuntza da: wikipedia mundu osoko hizkuntza gehienetara egokituta dagoenez, edozeinek erabil dezake, baina scholarpedia, aldiz, ingelesez bakarrik dago eskuragarri. Honetaz gain, wikipedian mundu osoko edozein pertsonak du aukera artikuluak idatzi edo aldatzeko, baina scholarpedian, ordea, artikulu bat idazteko, gai horretan aditua izan beharra dago eta norbaitek zerbait aldatzeko autoreak onartu beharko du aldaketa. Hori egiteko erregistratzean, ikaslea zarela ziurtatu behar duzu, hau da, ikasle direnek bakarrik dute aukera aldatzeko. Azkenik, wikipedia denoi zuzendua dago eta gaiak era guztietakoak dira, scholarpedian, ordea, mugatuak daude: gehienbat

description

informazio zientifikoa nola sortzen den argitzeko, klasean egin geniyuen ariketak

Transcript of informazio zientifikoa nola sortzen den

Page 1: informazio zientifikoa nola sortzen den

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Izenak: Ainhoa Zabarte, Maialen Torres

Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa?

Binaka ekarpen bat sortu behar duzue honako paragrafo hauekin (Issuu

erabili):

*Lana binaka egiteko da, pantaila baten aurrean.

1. Scholarpedia www.scholarpedia.org eta Wikipedia www.wikipedia.org

sartu eta biak konparatu. Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?. Paragrafo bat idatzi honen inguruan, 100 hitzetakoa.

Lehenengo desberdintasun nabarmena bi orrialde hauen artean

hizkuntza da: wikipedia mundu osoko hizkuntza gehienetara egokituta

dagoenez, edozeinek erabil dezake, baina scholarpedia, aldiz, ingelesez

bakarrik dago eskuragarri. Honetaz gain, wikipedian mundu osoko edozein

pertsonak du aukera artikuluak idatzi edo aldatzeko, baina scholarpedian,

ordea, artikulu bat idazteko, gai horretan aditua izan beharra dago eta norbaitek

zerbait aldatzeko autoreak onartu beharko du aldaketa. Hori egiteko

erregistratzean, ikaslea zarela ziurtatu behar duzu, hau da, ikasle direnek

bakarrik dute aukera aldatzeko. Azkenik, wikipedia denoi zuzendua dago eta

gaiak era guztietakoak dira, scholarpedian, ordea, mugatuak daude: gehienbat

zientzien arloko aditu eta ikasleei zuzendua dagoela esan dezakegu.

2. Dibulgazioko aldizkariak eta aldizkari zientifikoak.

1. Bideo hau ikusi eta gero galdera honi erantzunez testu bat idatzi, 50 bat

hitz: Ze ezberdintasun dago dibulgazioko aldizkarien eta aldizkari zientifikoen artean?

http://www.youtube.com/watch?v=VeyR30Yq1tA&feature=related Bi aldizkari mota hauen arteko desberdintasun nagusia gaiak eta hauek

azaldu edo idazteko era da. Gainera, dibulgazioko aldizkariek mota guztietako

artikuluak idazten dituzten bitartean, zientifikoek gai zehatzak aztertzen dituzte.

Dibulgazioko aldizkarietan edozein pertsona motari zuzenduriko idazkera mota

Page 2: informazio zientifikoa nola sortzen den

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

erabiltzen da, zientifikoetan, ordea, hitz teknikoak (espezializatuak) asko

erabiltzen dira. Azkenik, dibulgazioko aldizkarietan publizitate ugari agertzen

zaigu, baina aldizkari zientifikoetan gutxi, izan ere, dibulgazioko aldizkariak

askoz ere jende gehiagok irakurtzen dituela jakinda, normala iruditzen zaigu.

2. Testu hau irakurri eta eskema bat egin artikuluak onartzeko aipatzen den

prozeduraren inguruan http://www.revistacomunicar.com/normas/00-

normativa-comunicar-esp.pdf

Azterketa bi adituk egiten dute eta honetan datza: Editorialaren komiteak

burutuko du erredakzioan jasotako lanen ebaluazioa. Bertan argitalpen

araudia betetzen den eta argitaratuko den aldizkarira ongi egokitzen den

begiratu eta aztertuko dute. Artikulu hau adituek argitaratzea merezi duela

uste badute baina aldaketaren bat egin behar dela uste badute hamabost

egunen buruan bidaltzen diote egileari eta honek 72 ordu ditu artikuluan

aldaketak egin ditzan eta berriro bidaltzeko. Behin lana publikatzen denean

autoreak kopia bat jasoko du.

3. Binakako errebisioa , peer review.

a. Bideo hau ikusi eta aipatzen diren gai nagusiekin eskema bat egin

(txertatu ekarpenean). http://www.youtube.com/watch?v=twogpmM-

SfY&translated=1

PEER REVIEW- Zer da? Arlo bakoitzeko adituek, ikerketa baten ondoren, idazten duten

artikulua, beraien ondorioak gehituz eta aurreko informazioa berritu eta

hobetuz.

- Beste artikuluengandik bereizten duena da hauek gai bakoitzeko adituek

idazten dituztela.

- Artikulu hauek idazteko prozesua:

o Hasierako ideia

o Beka bat lortu ikerketa egiteko

o Ikerketa egin ideia horren inguruan gaia hobeto ezagutzeko

o Ikerketako ondorioak atera

Page 3: informazio zientifikoa nola sortzen den

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

o Ondorio horiek interesa duen jendeari azaldu bertatik kritika edo

hobekuntzak jasotzeko

o Hori kontuan hartuta zirriborroa idatzi

o Zirriborroa aldizkarira bidali

o Aldizkariak baloratuko du artikulua eta ona bada mundu osoko

adituei bidaliko die egiaztatzeko (peer review)

Peer review: adituek egindako ikerketa egiaztatu eta

lehenago ea beste norbaitek asmatu duen frogatzen dute

eta ondoren onartu egiten dute (edo ez) askotan aldaketa

batzuk gomendatuz.

o Onartzen badute, argitaratu egingo da aldizkarian.

o Argitaratu ostean liburutegi batean gordetzen dira.

o Wikipediako sarrera hau irakurri (“Reclutameinto de arbitros” arte),

eta galdera hauek erantzun: Zertarako egiten da Binakako Errebisioa? Nola funtzionatzen du? Ze lotura du ezagutzaren sormenarekin? 150 hitz. http://es.wikipedia.org/wiki/Revisi

%C3%B3n_por_pares

Binakako errebisioaren metodoa aldizkari batean argitaratzeko eskaera egin

duten artikuluak onartu eta egiaztatzeko erabilitako metodoa da. Metodo honen

funtzionamendua nahiko konplexua da:

Lehenik, aldizkari bakoitzeko editoreak artikuluak onartu edo

baztertuko dituzten adituak (arbitroak) aukeratu behar ditu bere eskaerak

balora ditzaten.

Gero, artikulu bat argitaratzeko eskaera jasotzen duenean,

lehenengo, editoreak berak baloratuko du artikulua, funtsean, interesgarria

den ala ez. Eta hori egin ostean bi edo hiru adituri pasatuko die artikulua

beraiek (beren ezagutza maila altua kontuan izanda) balora dezaten

artikuluaren fidagarritasuna.

Ondoren, aukeratutako arbitroek editoreari eta artikuluaren autoreari

jakinaraziko diete beren epaia, hau da, artikulua onartu duten bere

horretan, aldaketa batzuekin edo ez duten onartu. Hala ere, arbitroen

Page 4: informazio zientifikoa nola sortzen den

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

erabakia ez da benetan artikulua argitaratuko den edo ez erabakiko

duena: hori editoreak erabakitzen du. Izan ere, adituen epaiak gida

moduan erabiltzen ditu editoreak bere aukeraketarako.

Honenbestez, argi dago Peer Review metodoa kontuan hartu beharreko

faktorea dela ezagutzaren sormenaz mintzatzerako garaian (arlo

espezializatuari dagokionean, behintzat) izan ere, zuzenean eragiten du ideiak

aurrera eramaterako garaian. Hau da, ezinezkoa izango da ideia bat argitara

ematea aurrez onartzen ez badute, nahiz eta honen ikerketan itzelezko

saiakera egin.