IBAIAK

Post on 13-Jan-2016

94 views 1 download

description

IBAIAK. ZER DIRA. Ibilgu finkoa duten ur-korronte iraunkor eta jarraiak dira.Ubide naturalak dira.Ibaiak uraren zikloko atal oso garrantzitsu bat dira.Ibai txikiek erreka,errekasto edo latsa izena hartzen dute. IBAIAREN JATORRIA. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of IBAIAK

Ibilgu finkoa duten ur-korronte iraunkor eta jarraiak dira.Ubide naturalak dira.Ibaiak uraren zikloko atal oso garrantzitsu bat dira.Ibai txikiek erreka,errekasto edo latsa izena hartzen dute.

Ibaiaren jatorria iturburuetan aurkitzen da.Mendikateetan jaio eta maldan behera isurtzen dituzte urak,ibai handiago batera,lakuren batera edo itsasora iritsi arte.

Ibaiak sareetan antolatzen dira,ibai kolektore batekin eta ibaiadar askorekin, eta hauek, ibai kolektoreetan itsasoratzen dira.

Hainbat ibai mota dago:

Jardueraren arabera.

Geometriaren edo morfologiaren arabera.

Adinaren arabera.

Egonkortasunaren arabera.

Ibaiek duten zatiaren arabera.

Solidoak garraiatzearen edo ez garraiatzearen arebera.

Ibaietako uraren jatorria euria, uharrak, lurpeko urak, urtzaldi edo desizozteetan sortutako ura edo ibai txikiagoetako ura izan daiteke.

Ur-emaria,hau da, ibaiak daraman ur-bolumena, urtaroen arabera aldatzen da eskuarki.Ur-emariaren ezaugarriak alderatuta, ibai mota desberdinak izaten dira.

Ibaiek hiru ibilgu motadesberdin izaten dute:

Goi-ibilgua: Ibaiaren hasierako zatia da,malda handikoa.

Erdialdeko ibilgua: Ibaiaren erdi parteko zatia da,malda txikikoa.

Behe-ibilgua: Ibaiaren bukaerako zatia da,ia maldarik gabe.

Ibaiaren zati horietan erosioa, garraioa eta sedimentazioa gertatzen dira aldi berean,baina zati horietako bakoitzean prozesuetako bat da nagusi,ur-emariaren eta maldaren arabera.

Ibaiek sortutako erliebe-egiturarik aipagarriena ibai-haranak dira.

ZATIA EZAUGARRIAK ETA PROZESUAK

ERLIEBEA

Malda oso handia da; ura abiadura handian eta oso indar handiz jaisten da.

Arroken erosioa da nagusi.

Arroketatik puskatutako zati txikiak biribildu egiten dira meteorizazioaren ondorioz eta erdiko ibilgunerantz garraiatzen dira, eta pisu handikoak,sedimentatu egiten dira.

Urak nahiko desnibel handia jaitsi behar duenez,ur-jauziak eta ur-lasterrak sortzen ditu.

Urak egindako erosioak ibai-haran sakon estuak sortzen ditu.

Batzuetan,erraldoi-marmitak deritzen barrunbe zilindrikoak sortzen dira ibaiaren zoruan,urak garraiatutako arroka-zatien mugimendu birakarien ondorioz.

ZATIA EZAUGARRIAK ETA PROZESUAK

ERLIEBEA

Malda txikiago da eta ura mantsoago eta indar gutxiagoz jaisten da.

Garraioa da nagusi.

Erosioa txikiagoa denez, harana zabalagoa da.

Meandroak daude: erresistentzia txikiagoa egiten dioten lekuetatik pasatzean urak sortzen dituen bihurguneak. Hemen uraren abiadura maximoa da zati ahurrean eta minimoa zati ganbilean. Horregatik, lehenengoan erosioa gertatzen da eta bigarrenean, sedimentazioa.

Terraza alubialak ere sortzen dira,hau da,ibilguaren alde bietan kokatutako alubioi-metakinak.

ZATIA EZAUGARRIAK ETA PROZESUAK

ERLIEBEA

Ia maldarik ez duten lekuei dagokie eta,beraz, uraren abiadura txikiagoa da.Bokaletik hurbil ibaiko ura eta itsasoko ura nahastu egiten dira.

Ibaiak garraiatutako materialen sedimentazioa da nagusi.

Harana oso zabala da.

Meandroak eta terraza alubial handiak ere sortzen dira.

Ibai mareak eta korronteak ahulak diren lekuetan itsasoratzen bada,deltak sortzen dira.Forma triangeluarra duten eta itsasorantz sartzen diren sedimentu-metaketak.

Ibai mareak eta korronteak biziak diren lekuetan itsasoratzen bada,estuarioak sortzen dira. Estuarioetan sedimentuak itsasoaren barrualderantz garraiatzen dira.