EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean...

38
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA– ERANSKINAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA -ISURIALDE MEDITERRANEOA- ERANSKINAK 1. ERANSKINA : LURRALDEAREN ARLOKO PLANEKO OSAGAI HIDRAULIKOAREN KARTOGRAFIAN TXERTATZEA UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO UHOLDE ARRISKUARI BURUZKO MAPAK 2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK 3. ERANSKINA : IBAI ARLOKO GARRANTZI KOMUNITARIOKO LEKUEN IDENTIFIKAZIOA ETA KOKALEKUA, BIODIBERTSITATERAKO ETA INGURUMEN PARTAIDETZARAKO ZUZENDARITZAK HELARAZIA 2007KO URRIA

Transcript of EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean...

Page 1: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK

ANTOLATZEKO LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA

-ISURIALDE MEDITERRANEOA-

ERANSKINAK

1. ERANSKINA : LURRALDEAREN ARLOKO PLANEKO OSAGAI HIDRAULIKOAREN KARTOGRAFIAN TXERTATZEA UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO UHOLDE ARRISKUARI BURUZKO MAPAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

3. ERANSKINA : IBAI ARLOKO GARRANTZI KOMUNITARIOKO LEKUEN IDENTIFIKAZIOA ETA KOKALEKUA, BIODIBERTSITATERAKO ETA INGURUMEN PARTAIDETZARAKO ZUZENDARITZAK HELARAZIA

2007KO URRIA

Page 2: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

1. ERANSKINA : LURRALDEAREN ARLOKO PLANEKO OSAGAI HIDRAULIKOAREN KARTOGRAFIAN TXERTATZEA UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO UHOLDE

ARRISKUARI BURUZKO MAPAK

1. ERANSKINA

LURRALDEAREN ARLOKO PLANEKO OSAGAI

HIDRAULIKOAREN KARTOGRAFIAN TXERTATZEA UREN

ZUZENDARITZAK LANDUTAKO UHOLDE ARRISKUARI

BURUZKO MAPAK

(Uren Zuzendaritzak landutako uholde-arriskuari buruzko mapa eguneratuak eta unitate

hidrologikoen mapa eta Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak

helarazitako Natura 2000 Sarearen mapa –hegaztiak babesteko zona bereziekin eta garrantzi

komunitarioko lekuekin– biltzen dituen diskoa gaineratu da)

Page 3: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

1. ERANSKINA : LURRALDEAREN ARLOKO PLANEKO OSAGAI HIDRAULIKOAREN KARTOGRAFIAN TXERTATZEA UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO UHOLDE

ARRISKUARI BURUZKO MAPAK 1

1. ERANSKINA

LURRALDEAREN ARLOKO PLANEKO OSAGAI HIDRAULIKOAREN KARTOGRAFIAN TXERTATZEA UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO UHOLDE ARRISKUARI BURUZKO MAPAK

1.- EZAUGARRI TEKNIKOAK Uren Zuzendaritzak landutako uholde-arriskuari buruzko mapa berriak indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaien eta Erreken Ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean txerta daitezke, Plan horretako osagai hidraulikoko alderdien mapetan edo serie urdineko mapetan hain zuzen ere. Honako jarraibideen arabera landu dira uholde-arriskuari buruzko mapa berri horiek:

• Urpean gera daitezkeen zonen mapa eguneratuak egitean, Uholdeen Prebentziorako Plan Integralaren informazioa hartu da aintzat, baita horren berraztertzea eta Uren Zuzendaritzak zuzenean egindako edo homologatutako azterlan hidraulikoak ere.

• Uren Zuzendaritzak landutako uholde-arriskuari buruzko mapa berrietan bereizita dago informazioaren jatorria. Urpean gera daitezkeen zonen kolore motaren arabera bereizten da: gris tonuak Uholdeen Prebentziorako Plan Integrala soilik duten zonetarako eta gorria, laranja eta urdina ondorengo azterlanak dituzten zonetarako.

• Uholde-arriskuari buruzko mapa berriak formatu digitalean jaso dira, eta gaineratzen den diskoan sartu dira.

Page 4: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

1. ERANSKINA : LURRALDEAREN ARLOKO PLANEKO OSAGAI HIDRAULIKOAREN KARTOGRAFIAN TXERTATZEA UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO UHOLDE

ARRISKUARI BURUZKO MAPAK 3

2.- UREN ZUZENDARITZAK HELARAZITAKO UHOLDE ARRISKUARI BURUZKO

MAPAK DITUZTEN HERRIGUNEAK

ARABAKO ARROAK

OMECILLOREN ARROA BOVEDA. 2. orria E :1/1.000 CGS 2002 VILLANUEVA DE VALDEGOBIA 3. orria E :1/1.000 CGS 2002 VILLANAÑE. 2. orria E :1/1.000 CGS 2002 ESPEJO 7. orria E :1/1.000 CGS 2002 BERGUENDA. 3. orria E :1/1.000 CGS 2002 BAIAREN ARROA MURGIA. 20. orria E :1/1.000 CGS 2002 IZARRA. 7. orria E :1/1.000 CGS 2002 ZADORRAREN ARROA VITORIA-GASTEIZ 1. orria E :1/34.000 CGS 2002 VITORIA-GASTEIZ 17. orria E : 1/5.000 CGS 2002 VITORIA-GASTEIZ (ARCAYA). 3. orria E :1/1.000 CGS 2002 VITORIA-GASTEIZ (BATAN). 4. orria E :1/1.000 CGS 2002 VITORIA-GASTEIZ (MENDOZA). 4. orria E :1/1.000 CGS 2002 VILLODAS. 4. orria E :1/1.000 CGS 2002 HUETO ABAJO. 4. orria E :1/1.000 CGS 2002 GOPEGI. 6. orria E :1/1.000 CGS 2002 APODAKA. 2. orria E :1/1.000 CGS 2002 FORONDA. 4. orria E :1/1.000 CGS 2002 OTXANDIO. 10. orria E :1/1.000 CGS 2002 UBIDEA. 3. orria E :1/1.000 CGS 2002 LEGUTIANO 2. orria E :1/1.000 CGS 2002 URBINA. 3. orria E :1/1.000 CGS 2002 ASPURU. 2. orria E :1/1.000 CGS 2002 LARREA. 2. orria E :1/1.000 CGS 2002 OZAETA. 3. orria E :1/1.000 CGS 2002 AUDIKANA. 2. orria E :1/1.000 CGS 2002 GEBARA. 3. orria E :1/1.000 CGS 2002 MONASTERIOGUREN 5. orria E :1/1.000 CGS 2002 ABERASTURI. 3. orria E :1/1.000 CGS 2002 TROKONIZ. 2. orria E :1/1.000 CGS 2002 ELBURGO. 2. orria E :1/1.000 CGS 2002 ERENTXUN. 2. orria E :1/1.000 CGS 2002 ALEGRIA. 7. orria E : 1/6.000 CGS 2002 URIBARRI-JAUREGI. 2. orria E : 1/3.000 CGS 2002 AGURAIN 7. orria E : 1/3.000 CGS 2002 BERANTEVILLA 3. orria E : 1/3.000 CGS 2002 TRESPUENTES 3. orria E :1/1.000 CGS 2002 EGAREN ARROA LAGRAN. 2. orria E :1/1.000 CGS 2002

Page 5: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

1. ERANSKINA : LURRALDEAREN ARLOKO PLANEKO OSAGAI HIDRAULIKOAREN KARTOGRAFIAN TXERTATZEA UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO UHOLDE

ARRISKUARI BURUZKO MAPAK 4

KANPEZU 6. orria E :1/1.000 CGS 2002 ANTOÑANA. 5. orria E :1/1.000 CGS 2002 ORBISO. 2. orria E :1/1.000 CGS 2002

Page 6: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

1. ERANSKINA : LURRALDEAREN ARLOKO PLANEKO OSAGAI HIDRAULIKOAREN KARTOGRAFIAN TXERTATZEA UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO UHOLDE

ARRISKUARI BURUZKO MAPAK 5

3.- EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

OSAGAI HIDRAULIKOKO ALDERDIEN MAPEN ZERRENDA, ETA UREN

ZUZENDARITZAK HELARAZITAKO UHOLDE ARRISKUARI BURUZKO

KARTOGRAFIA BERRIA

ISURIALDE MEDITERRANEOA. ARABA-BIZKAIA (31 mapa) 1 (87-III, 86-IV), 2 (87-IV, 87-II), 3 (110-II, 111-I), 4 (111-II), 5 (112-I), 6 (112-II), 7 (113-I), 8 (110-IV, 136-II), 9 (111-III), 10 (111-IV), 11 (112-III), 12 (112-IV), 13 (113-III), 14 (113-IV, 113-II), 15 (137-I, 137-III), 16 (137-II), 17 (138-I), 18 (138-II), 19 (139-I), 20 (139-II), 21 (137-IV, 169-II), 22 (138-III), 23 (138-IV), 24 (139-III), 25 (139-IV, 171-II), 26 (170-I), 27 (170-II), 28 (171-I), 29 (170-III), 30 (170-IV, 203-II) eta 31 (171-III, 204-I).

Page 7: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

1. ERANSKINA : LURRALDEAREN ARLOKO PLANEKO OSAGAI HIDRAULIKOAREN KARTOGRAFIAN TXERTATZEA UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO UHOLDE

ARRISKUARI BURUZKO MAPAK 6

4.- UREN ZUZENDARITZAK HELARAZITAKO UNITATE HIDROLOGIKOEN

ZERRENDA

UNITATE HIDROLOGIKO MEDITERRANEOAK (ARABA ETA BIZKAIA MEDITERRANEOAK)

EGA IBAIAREN UNITATE HIDROLOGIKOA

Kanpezu: Antoñana, Orbiso, Santi Kurutze Kanpezu

Lagran

BAIA IBAIAREN UNITATE HIDROLOGIKOA

Urkabustaiz: Izarra

Zuia: Ametzaga, Bitoriano, Markina, Murgia, Sarria

OMECILLO IBAIAREN UNITATE HIDROLOGIKOA

Lantaron: Berguenda

Valdegovia: Boveda, Espejo, Villanañe, Villanueva

ZADORRA IBAIAREN UNITATE HIDROLOGIKOA

Alegria-Dulantzi

Armiñon: Armiñon, Estavillo, Lacorzana

Arrazua-Ubarrundia: Arroiabe, Arzubiaga, Durana, Luko, Mendibil, Uribarri-Ganboa, Zurbano

Barrundia: Audikana, Gebara, Larrea, Ozaeta

Berantevilla: Berantevilla, Lacorzanilla

Elburgo: Argomaniz

Iruña Oka: Langraiz, Ollavarre, Trespuentes, Villotas,

Iruraiz-Gauna: Erentxun, Trokoniz

Legutiano: Goiain, Legutiano, Urbina, Urrunaga

Otxandio: El Limitado, Mekoleta, Otxandio

Page 8: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

1. ERANSKINA : LURRALDEAREN ARLOKO PLANEKO OSAGAI HIDRAULIKOAREN KARTOGRAFIAN TXERTATZEA UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO UHOLDE

ARRISKUARI BURUZKO MAPAK 7

Ribera Alta: Leciñana de la Oca

Erribera Beitia: Manzanos, Ribaguda

Agurain

Donemiliaga: Aspuru, Uribarri-Jauregi

Ubide: Magdalena, San Juan

Vitoria-Gasteiz: Aberasturi, Abetxuko, Ali, Amarita, Antezana, Arangiz, Arkaute, Arkaia, Arriaga, Artaza de Foronda, Astegieta, Betoño, Krispiñana, Elorriaga, Estarrona, Foronda, Gamarra Nagusia, Gamarra Menor, Gobeo, Gereña, Hueto Abajo-Oto Barren, Jundiz, Legarda, Lermanda, Lopidana, Mandojana, Margarita, Mendoza, Miñano Mayor, Monasterioguren, Retana, Uribarri-Dibiña, Vitoria-Gasteiz, Iurre

Zigoitia: Apodaka, Gopegi, Larrinoa, Ondategi, Zestafe

Page 9: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

2. ERANSKINA

UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN

HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

Page 10: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

1

2. ERANSKINA

UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK

DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

1.- SARRERA Dokumentu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaien eta Erreken Ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren aldaketaren parte da, eta, Plan horren zuzendaritzaren arabera, osagai hidraulikoa aztertzeko gutxieneko irizpide teknikoak sortzea du helburu.

Urpean gera daitezkeen zonak definitzen dituzten azterlan guztietan aplikatu beharko dira irizpide horiek. Uren Zuzendaritzak azterlan horiek baldin baditu, interesdunen esku jarriko ditu, interesdunek kontuan har ditzaten. Uren Zuzendaritzak dituen azterlanek irizpide horiek betetzen ez badituzte, Zuzendaritzak berak zein interesdunak berak aztertu eta berraztertu ahal izango dituzte azterlan horiek, haietara egokitu arte. Halako azterlanik ez badago, Administrazioak edo interesdunek beraiek egingo dituzte irizpide horien araberako azterlanak.

Edonola ere, ibai-tartearen, ingurunearen edo hidrologiaren baldintza geometrikoak

aldatzen direnean, eguneratu egin beharko dira azterlanak.

Irizpide horien aplikazioak erregimen hidrauliko makala duten ibaietan du eragina, eta aztertzen ari den ibai-tartearen uretan behera ibaiak edo itsasoak duten egoerak markatuko ditu inguruneko baldintzak. Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren zuzendaritzarekin adostuta finkatu beharko dira. Erregimen hidraulikoa azkarra denean, berriz, irtenbide sinplifikatua hartuko da. Fluxu unidimentsionalerako eta geldikorrerako HEC-RAS eredu hidraulikoa hautatuko da azterlanetarako. Eredu horrek ur argietarako uholde-kuotak kalkulatuko ditu, eta, horretarako, egiturak, zubiak, presak, galeriak eta abar gaur egungo funtzionamendu-egoera normalean mantenduko direla hartuko du aintzat.

Haatik, HEC-RAS ereduak egiten duen moduan, ur-laminak eta ur-abiadurak lortzeko aukera emango duten beste eredu batzuk erabiltzea pentsa daiteke. Alabaina, koordinazioa eta informazio guztia formatu berean islatuta edukitzea komeni dela kontuan izanik, komenigarria dirudi HEC-RAS eredua erabiltzea. Gainera, doako eredua da, eta, mundu osoan oso zabalduta dagoenez gero, eredu horri buruzko bibliografia handia dago.

Page 11: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

2

Kasu batzuetan, batez ere ibai-hondoak hareatsuak eta lohitsuak direnean, higadura- eta jaulkitze-prozesu nabarmenak gertatzen dira ur-goraldi handiak sortzen direnean. Kasu horietan, egokiagoa litzateke ohe mugikorreko eredu bat erabiltzea. Edonola ere, eredu horren eraginkortasuna mugatua da, substratu mugikorra zehatz-mehatz ezagutzea eskatzen du. Hori dela eta, oso kasu gutxitan erabili beharko litzateke. Eredu horiek gehiago garatzen badira, etorkizunean eredu horiek erabiltzea komenigarria izan daiteke, baina gaur egun egokiagoa ematen du oso kasu berezietan soilik proposatzea. Uholde-lautada handiko zonetan –non uraren abiadura ibaiaren norabidearekiko paraleloa ez den–, eta hiri-zonetan –uholdeak kaleen norabidea jarraitu behar du horietan–, beharrezkoa izan daiteke bi norabideko eredua erabiltzea. Nolanahi ere, HEC-RAS ereduarekin alderatuta, eredu horiek erabiltzea zaila denez gero, komenigarria dirudi eredu horiek kasu berezietan soilik erabiltzea, eta beti Eusko Jaurlaritzaren Uren Zuzendaritzak onartu ostean. Osagai hidraulikoa behar bezala aztertzeko, honako metodologiari jarraituko zaio:

• Informazioa biltzea • Ibaia aztertzea • Eredu geometrikoa • Emariak eta inguruneko baldintzak • Eredua kalibratzea • Erregimen azkarra • Emaitzak eta azterlanaren aurkezpena

Page 12: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

3

2.- INFORMAZIOA BILTZEA Lanaren hasieran, aztertu beharreko ibaiaren tarteari buruzko honako gutxieneko informazioa bildu beharko da:

• Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzak lortutako uholde-mapak, dagozkien kalkulu-hipotesiekin (emariak, inguruneko baldintzak, erabilitako topografia, eta abar).

• Uholdeen Prebentziorako Plan Integralaren uholde-mapak, dagozkien kalkulu-hipotesiekin.

• Aztergai dugun ibai-tarteko zeharkako profilak, Eusko Jaurlaritzaren Uren Zuzendaritzak lortutakoak.

• Aztergai dugun ibai-tarteko uholdeei buruzko informazioa, Eusko Jaurlaritzako Uren Lurralde Zerbitzuetan edo Uren Zuzendaritzan dagoena. Informazio hori balio handikoa da, baldin eta hurbileko aforaleku batean neurtutako uholde-emari bati dagokion ur-laminaren kotak edo kokalekuak adierazten baditu, horrek eredu hidraulikoa kalibratzeko aukera emango baitu.

• Udaletan edo Aldundian aztergai dugun ibai-tarte horri dagokion xehetasun-kartografia.

Page 13: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

4

3.- IBAIA AZTERTZEA Aurreko informazioa bildu ostean, eta Eusko Jaurlaritzak landutako planoetan –batez ere zubien eta presen zeharkako profilei eta xehetasunei dagozkienetan– eta ezagutu eta neurtutako benetako uholdeei buruzko planoetan islatu ondoren, ibaia aztertzeari ekingo zaio. Azterlan hidraulikoko arduradunak egin beharko du azterketa, eta bertan honako alderdiak islatuko dira:

• Topografia bidez lortu beharreko zeharkako profilen kokalekua, hurrengo idatz-zatian adierazten diren irizpideen arabera.

• Eusko Jaurlaritzak egindako profilen egiaztapena, batez ere zubiei, presei, estuguneei eta abar dagokionez.

• Kalkulurako proposatutako profil bakoitzaren argazkiak, baita aztertu beharreko ibai-tartean dauden zubi, presa, ubideratze eta beste obra batzuen argazkiak ere.

• Profil bakoitzeko datuak –ibilguaren hondoari, ertzen formari, landarediari, ibilguen eta uholde-ibarren oztopoei, zeharkako sekzioen aldagarritasunari eta abar buruzkoak–, hurrengo idatz-zatian adierazitako metodologiaren araberako Manning kopurua definitzearren.

• Hurbil dagoen aforaleku batean eta arro berean neurtu izan delako, emariaren ur-goraldi ezagun batean –edo ondoriozta daitekeen batean– ur-lamina ezagutzen den puntuetako argazkiak.

Page 14: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

5

4.- EREDU GEOMETRIKOA Eredu geometrikoak aztergai dagoen ibaiaren ezaugarriak definitzen ditu. Honako alderdietan laburbil daitezke ezaugarriak:

• Topografia • Indarrik gabeko eremuen, eraikinen eta abarren kokalekua • Zimurtasun-koefizienteak • Zubiak eta presak

Ondoren horietako bakoitza aztertu eta zehaztuko da.

4.1. - TOPOGRAFIA Adierazi den bezalaxe, proposatutako eredu hidraulikoa, HEC-RAS, mota unidimentsionalekoa da. Eredu horretan, puntu batzuen bitartez egiten da diskretu continuum geometrikoa. Zeharkako profilen bidez definitzen dira puntu horiek, eta tarte bakoitzaren homogeneotasunaren araberako aldea dago batzuetatik besteetara. Horrela, puntu diskretu batzuetan metatzen dira ibai-tarte bakoitzari dagozkion ezaugarri hidraulikoak, eta horien mende dago ereduaren portaera eta ingurune fisikoarekin duen antzekotasuna. Ingurune fisikoaren definizio diskretu horretan, uraren igarotzeari jartzen zaizkion oztopoen modelizazioa barne hartu beharko da. Oztopo horien artean daude zubiak, betelanak, presak, eta abar. Obra mota bakoitzaren dimentsioen araberako eta obra mota bakoitzak ibilguarekin duen proportzioaren araberako oztopo-eragina izango da. Ibai baten eredu matematikoak ingurune fisikoaren benetako portaera simulatzeko gauza izan beharko du. Hori dela eta, urpean gera daitekeen zonaren zeharkako profilei dagozkien puntu jakin batzuek –luzetara lotuak– osatzen dute eredua. Hortaz, une oro eta profila zehazteko garaian, hiru zona bereizi beharko dira: ezkerraldeko uholde-ibarra, ibaia, eta eskuinaldeko uholde-ibarra. Zona bakoitza uretan behera dagoen zona baliokidearekin lotzen da, eta horien arteko distantzia definitu behar da. Tarte zuzenetan distantzia bera izango da hiru zonetarako; aitzitik, meandroak sortzen diren zonetan distantziak aldatu egingo dira oinplanoko egoeraren arabera. Oro har, ibaiaren ardatz teorikoa hartzen da ereduaren ardatz gisa, eta ereduko puntu bakoitzari dagozkion balioak esleitu zaizkio ardatz horri. Abiapuntu gisa hartu den puntu batera dauden distantzien arabera identifikatu da ardatz hori. Puntu jakin horretan aurretiazko inguruneko baldintza betetzen da (hurrengo idatz-zatian argituko da alderdi hori). Izatez, distantziak uretan beherantz neurtuko dira, ibaiaren ardatz fisikoari jarraituz beti. Ardatzaren gainean ereduzko “puntuak” definituko dira, eta horiek zeharkako profilen bidez zehazten dira. Zeharkako profil horiek ibaiarekiko ortogonalak izan beharko dute ibilguaren

Page 15: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

6

zonan, eta korronte lerroekiko ortogonalak ezkerraldeko eta eskuinaldeko uholde-lautadetan. Horretarako, eta hasiera batean urpean gera daitezkeen zonak ezagutzen ez direnez gero, eginda dauden azterlan hidraulikoak erabiltzea komeni da urpean gera daitezken zonetako zeharkako profilen orientazioa adierazteko. Profil baten barruan dauden hausturak hartu beharko dira aintzat korrontearen norabidearekiko elkarzut jartzeko beti. Hori dela eta, batzuetan, kalkulu-emariaren araberako eredu geometrikoak egin beharko dira. Horrela, urpean gera daitekeen zona batek eta ibaiak berak ur-hustuketarako zona aktibo bat izan dezakete 10 urteko birgertatze-aldiko ur-goraldietarako, eta oso bestelako beste ur-hustuketarako zona aktibo bat 500 urteko birgertatze-aldiko ur-goraldietarako. Ereduaren puntuak definitzen dituzten zeharkako profil horiek zenbaki batekin identifikatzen dira eta haien artean dauden distantzia partzialen bidez erlazionatzen dira. Hiru distantzia definitu behar dira, eta beti uraren norabideari jarraitu beharko zaio zeharkako profila banatzen deneko hiru zonetako bakoitzean. Ibaiko zonaren distantziak (Channel ereduan) ibaiaren ardatzari jarraituko dio. Ibai-ertzei dagozkien zonen arteko distantzia ez da hain zehaztua; izatez, zeharkako profil bakoitzean urpean geratzen diren eremuetako grabitate-zentroen arteko distantziari dagokio, betiere ur-korrontearen norabideari jarraituz. Luzera hori aurretik ezagutzen ez denez gero, hasierako hipotesia egin beharko da, eta, ondoren, zuzendu egin beharko da huts egitea oso handia bada. Kontuan izan behar da faktore hori, oro har, ez dela erabakigarria kalkulua egitean, ertz bakoitzean garraiatzen den emaria txikia baita ibaiaren zonak garraiatzen duen emariaren aldean. Profilen arteko distantzia aldatu ahal izango da uholde-mailaren arabera eta uholde-lautadaren portaeraren arabera. Gaineratzen den irudian hauteman daiteke uholde-mailaren araberako portaera.

Frontera aguas arriba – Uretan gorako muga Planicie de inundacion – Uholde-lautada Frontera aguas abajo – Uretan beherako muga

Page 16: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

7

Planicie de inundacion derecha – Eskuinaldeko uholde-lautada Planicie de inundacion izquierda – Eskuinaldeko uholde-lautada Canal principal del rio – Ibaiaren ubide nagusia Zeharkako profilen kokalekua hautatzeko, irizpide hidraulikoa finkatu beharko da. Profilen segida ia jarraitua litzateke kokapen ideala, geometria hutsak ingurune fisikoa irudikatzeko moduan. Alabaina, hori ez da ez praktikoa, ezta bideragarria ere. Horrenbestez, simulazioa egiteko aukera emango duen zeharkako profilen behar besteko kopurua hautatu beharko da. Kartografiaren gainean hautatu beharko da kokalekua eta lortu beharreko profilen traza. Horretarako, geometria uniformeko tarteak ez ezik, aldaketa handiko tarteak ere islatu beharko dira. Orokorrean, eta Lurraldearen Arloko Plan honekin lotzen diren lanetarako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historikoen barruan eta Arabako iparraldeko arroan, gomendagarria da gehienez 50 metroko distantzia gordetzea profilen artean. Ibai horietan dauden sekzio-aldaketen arabera kalkulatu da distantzia hori, kontsultorea sekzio homogeneoa eta malda jarraitua duen zona bat aztertzen ari bada, tarte horietan profilen arteko distantzia handiagoa onartzea proposatu ahal izango dio Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzari. Ebro ibaiaren arroan, beraz, honako gehienekoaren eta gutxienekoaren artean egongo da hasiera batean finkatutako distantzia:

• 75 aldiz 500 urteko birgertatze-aldiko ur-goraldiari dagokion sakonera, tarte homogeneoetan.

• 2 aldiz urpean gera daitekeen zonaren zabalera, oztopoen inguruetan, malda-aldaketetan, eta sekzioen bat-bateko aldaketetan.

Edonola ere, profilen arteko distantziak ezin izango du 175 metrotik gorakoa izan. Gaur egun dauden azterlanak osatzea erabakitzen denean –eta metodologia horri jarraituz

egiten den azterlan hidraulikoa Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzak lortutako uholde-orbanekin lotzeko asmoz–, nahitaez erabili beharko dira uholde-orbanak kalkulatzeko erabili ziren profil berak; edonola ere, behar beste zabaldu ahal izango dira, beharrezkoa izanez gero. Bestalde, aztergai den tartera egindako bisitaldian, azterlanaren arduradunak uholde-orbanak lortzeko erabili ziren zeharkako profilak ontzat eman bazituen –baita zubien, presen eta beste oztopo batzuen definizioa ere–, ez da beharrezkoa izango profil horiek berriro lortzea. Haatik, uholde-orbana definitzeko profilak laburragoak badira, edo azterlanaren arduradunak ez badu eman zaion informazioa onartu, behar-beharrezkoa izango da profil horiek berriro lortzea.

Aditzera eman den bezalaxe, eta portaera hidraulikoa behar bezala islatzeko, zeharkako

profil horiek ur-korrontearen norabidearekiko elkarzutak izan beharko dute beti. Hortaz, horien oinplanoko trazadura lerro hautsia izan daiteke, hainbat haustura dituena –ertz bakoitzean eta ibaian bertan fluxuaren norabidearekiko elkarzutasuna islatuz, batez ere ertzetan uholdeak daudenean–. Hori dela eta, hiri-zonei dagokienez, lortutako profiletan proiektatu beharko dira eraikinak –ur-korrontearekiko elkarzutak–; horrela, sortzen duten oztopoa hartuko da aintzat.

Lehen mailako ibaien kasuan, ibaiaren punturik baxuenaren eta ertzeko punturik

Page 17: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

8

garaienaren artean 10 metroko kota-distantzia islatu beharko dute profilek. Estuarioko zonetan, berriz, nahitaez bermatu beharko da itsas mailaren gainetik beti 6 edo 7 metroko kota lortzea profilarekin. Profilak modu berean zenbakitu beharko dira oinplanoan zein ereduan. Horrela, ereduko profilaren izenak (“station”) bat etorri beharko du profil berak oinplanoan duen izenarekin.

Zeharkako profilak UTM koordenatuetan egon beharko dute geoerreferentziatuak, gaur

egun dauden topografiako datuekin edo beste izaera edo iturri bateko datuekin oinplanoan gainjarri ahal izateko moduan. Kotak bat etorriko dira Foru Aldundiak lurraldean dituen nibelazio-iltzeen mailarekin.

Profilak lortzeko, bestalde, tokian bertan hartu beharko dira profilak, ibaian bertan zein

ibai-ertzetan, eta 1/500 eskalari dagokion doitasunarekin egin beharko da hori. Aztergai dugun zonaren topografia berria baldin badago, ertzetako profilen zati bat zabaldu eta osatu ahal izango da topografia horrekin; alabaina, ezin izango da inoiz ibaiaren ibilguko profilak definitzeko erabili.

Topografiako lan hori berariazko Eranskin batean entregatu beharko da, eta bertan

honakoa islatu beharko da gutxienez:

• Erreferentziazko oinarrien koordenatuak –UTM koordenatuetan–, iltzeena eta 4. mailako sareko erpin geodesikoena. Kotak beti lotuko zaizkio Aldundien doitasuneko nibelazio-sareari.

• Uholde-orbanak marrazteko erabilitako topografia.

4.2.- INDARRIK GABEKO EREMUEN KOKALEKUA Aztertu beharreko eredu geometrikoa lurreko puntuen bidez –eta dagozkien profilekin– definitu ostean, uholde-lautadetan dauden oztopoak –batez ere eraikinak– islatu beharko dira bertan. Gainera, uholde-lautada horretan uraren norabidearekiko elkarzut sortzen duten oztopoa hartu beharko da kontuan. Hori dela eta, dagokion zeharkako profilean eta korrontearekiko norabide elkarzutean proiektatu beharko dira gaur egun dauden oztopoak. Bestetik, indarrik gabeko eremuen edo uraren zero abiadurako zonen lehen hipotesia egin beharko da, batez ere egiturek, lubetek eta hiri-kaleek moztutako uholde lautadak edo lezoiak dauden zonetan. Indarrik gabeko eremuen portaera oso bestelakoa izan daiteke emariaren arabera. Hortaz, indarrik gabeko hainbat eremu definitu beharko da kalkulu-emariaren arabera, eta emariaren araberako hainbat eredu geometriko egin beharko da. Planteatutako indarrik gabeko eremuen filosofia ezagutzeko, oinplanoan definitu beharko dira eremu horiek, eta aztertutako birgertatze-aldiaren arabera beti. Edonola ere, ereduak egin ostean egin beharko da indarrik gabeko eremuen azken planoa, askotan eremuen hedadura aldatu egin behar izaten baita kalkulu-emaitzen arabera. Izatez, eremu horien hasierako definizioa kalkuluari hasiera emateko hipotesi bat baino ez da. Eremu horiek egoki islatu beharko dira ereduetan jasotako zeharkako profiletan.

Page 18: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

9

4.3.- ZIMURTASUN KOEFIZIENTEAK Ibaiaren zonako eta bi ertzetako uholde-lautadetako zimurtasun-koefizienteak kalkulatzeko, Geological Survey-ren “Ibaietan eta uholde-lautadetan Manning zimurtasun-koefizienteak hautatzeko gida” (1989) izenburua duen argitalpenean proposatutako metodologiari jarraituko zaio. Argitalpen horretako metodologia bere egin dute Ameriketako hainbat erakunde publikok. Van Te Chow-ren “Irekitako ubideen hidraulika” liburuan garatzen den metodologian oinarritzen da, betiere Cowan-en metodoari jarraituz. Ibilguaren hondoaren ezaugarrietan, eta harearen, legarraren, lohiaren eta harriaren ezaugarrietan oinarrituta, ibilguko hasierako Minning-koefizientea zehaztean eta koefiziente horri beste parametro batzuk gaineratzean datza metodoa. Honakoen gisako parametroen araberako koefizienteak izango dira gaineratu beharreko beste koefiziente horiek:

• Zeharkako sekzioaren aldaketak

• Ibilguaren irregulartasunak

• Oztopoak

• Landaredia

• Meandroak Ondoren jasotzen den taulan adierazten da metodo horren laburpena.

Page 19: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

10

Honakoa da ns-ren balioa:

ns = n1+n2+n3+n4+n5

Balio horien arabera, Manning zenbakiaren magnitude hauek lor daitezke:

• Hormigoizko ubideratzea: 0.028-0.030

• Harri-lubetako ubideratzea, landaredia hazteko aukerarik gabe: 0.031-0.034

• Harri-lubetako ubideratzea, landaredia hazteko aukerarekin: 0.037-0.040

• Ibilgu natural zabala (> 15 metro oinarrian) eta landaredi normala: 0.042-0.045

• Ibilgu natural estua (< 5 metro oinarrian) eta landaredi normala: 0.050-0.055 Azkenik, Geological Survey-k “Ibaien zimurtasun-ezaugarriak” dokumentuan neurtutako

balioen bilduma aipatu behar da aurreko metodologiaren kontraste-balio gisa. Ildo horretan, dagokion web-orria kontsultatzea komeni da: http://www.rivers.gov.au/roughness/index.html

MANNING ZENBAKIAREN KALKULUA

Kalkuluan esku hartzen duten gutxi gorabeherako balioak Aldagaia Alternatibak Balio gomendagarria 1. Oinarrizkoa Hareak 0.020 Harria 0.025 Hartxingarra 0.024 Legarra 0.028 2. Ibai-oheko irregulartasunak Leuna 0.000 Txikiak 0.005 Neurrizkoak 0.010 Handiak 0.020 3. Zeharkako sekzioko aldaketak Pixkanaka 0.000 Aldian behin 0.005 Maiz .010 - .015 4. Oztopoak Hautemanezinak 0.000 Txikiak .010 - .015 Hautemangarriak .020 - .030 Handiak .040 - .060 5. Landaredia Urria .005 - .010 Ertaina .010 - .020 Handia .025 - .050 Oso handia .050 - .100 6. Bihurguneak Gutxi 0.000 Hautemangarriak 0.15 * ns Asko 0.30 * ns

Page 20: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

11

4.4.- ZUBIAK ETA PRESAK

Ibilgu batean zubi bat agertzea oztopo bat da ur-korrontearentzat, eta oztopoa zubiaren formaren araberakoa, zubiaren eta ibilguaren dimentsio erlatiboen araberakoa, eta emariaren araberakoa da. Lehen bi faktoreak berdinak direnean, ur-korronteari egiten zaion oztopoa gero eta handiagoa da emariarekin. Berehala hasten da isurketa-maila zubi-taulara hurbiltzen denean. Hortik aurrera, eta emariak gora egiten badu, “gutxitu” egiten da modu erlatiboan oztopoa. Horrela, uretan beherako maila uretan gorako mailaren parekoa denean, nahaste txiki bat baino ez da zubia.

Emari txikien kasuan, urak zubiaren begietatik edo baoetatik egiten du aurrera, zubia

bertan dagoela ia nabaritu gabe. Uraren mailak baoaren altueraren erdia gainditzen duenean, maiz sortzen da isurketa kritikoa, bai baoaren sarreran, bai zubiaren barruan.

Begien edo baoen formaren arabera sortzen da pixkanaka edo bat-batean zubiaren azpiko

kargapeko zirkulazioa (arku itxurako begien kasuan pixkanaka eta arku zuzenen kasuan bat-batean).

Nolanahi ere, zubi-taula gaineko isurketa berehala sortzen da. Kasu horretan, zubi-taulak

horma lodiko isurbide gisa funtzionatzen du. Zubirako sarbideak eta zubian zeharreko bidearen luzetarako sestraren forma oso garrantzitsuak dira, erabakigarriak dira. Zubi modernoek sestra zuzena edo ia zuzena izan ohi dute; horrenbestez, sarbide lubetak izaten dituzte. Lubeta horiek ur-fluxua estutzen dute; zenbat eta handiagoa izan ibilguaren zabaleraren eta baoen baturaren arteko erlazioa, orduan eta handiagoa izango da estutzea. Urak zubi-taularen gainetik gainezka egiten duenean, sarbide-lubetetatik gora ere egingo du, eta isurbide jarraitu bihurtuko da sestra.

Zubiak zeharkako lau profil topografiko bidez modelizatzen dira –gaineratzen den

marrazkiaren moduan–. Horietako bi muturrak fluxu hidraulikoaren eragin-zona mugatzeko dira baliagarriak, betiere uretan gorako ildo likidoaren uzkurduran –uretan beherako zabaldura–. Erdialdeko profilek, berriz, zubiaren ondoko lurraren geometria definitzen dute, eta ereduak behar bezala definituta eta ur-korrontearekiko elkarzut kokatzen du zubia profil horien gainean. Ildo horretan, kontuan izan behar da, orokorrean, barandek ur-goraldiaren fase batean elementu trinko gisa dihardutela, eta goratu egiten dutela ur-lamina zubian. Horrenbestez, sei kalkulu-profil dira, zubiaren kanpoaldeko lau eta barrualdeko bi. Horrela, ereduak hurbilen dauden kanpoaldeko bi profilak zubi-taulako datuekin gainjartzen ditu. Dena den, zubiaren barrualdean oztoporen bat agertzeagatik (ikus gaineratzen den argazkia) hipotesi hori zuzena ez bada, kontsultoreak kalkulu-profila zuzendu beharko du zubiaren kalkuluaren ereduan, eta benetako profila sartu beharko du haren barruan.

Page 21: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

12

B

2,5

B

4

B

3

2

1

Kasu horietan erabili beharreko uzkurtze-koefizienteak eta zabaltze-koefizienteak HEC-RAS

eskuliburuan proposatutakoak izango dira –kalkulugileak beste batzuk jartzea erabakitzen duenean izan ezik–. Dena den, Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzarekin adostu beharko dira, eta kalkulu-memorian justifikatu beharko dira.

Page 22: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

13

Zubia kalkulatzeko bi kasu bereizi beharko dira: zubia kargapekoa denean, edo zubiak

ubide gisa diharduenean. Bigarren kasuan, programak lau metodo du zubiaren karga-galera kalkulatzeko:

• Energiaren metodoa • Unearen metodoa • Yarnell formula • WSHPRO metodoa

Azken bi metodoak enpiriko-esperimentalak dira: ez da erraza arkuak dituzten zubietan

aplikatzea, ezta koefizienteak kalkulatzea ere; hori dela eta, salbuespenak salbuespen, ez da komeni horiek erabiltzea.

Bi eredu hidraulikoen arteko aukeraketa ez da argia, gaingoratze handiagoa sortzen duena

aukera daiteke (berezko aukera), segurtasunaren ildotik jotzeko. Kargapeko zubiarekin egindako kalkuluak beste bi metodorako aukera ere ematen du.

Bata, energiaren metodoa da, eta argi eta garbi urpean dauden zubiei soilik aplika dakieke, eta, bestea, zubia presiozko zulo gisa eta zubi-taula bidezko isurbide gisa kalkulatzeko metodoa da.

Bi aukerak modelizatu beharko dira, eta zubiaren baldintzen eta uretan beherako

baldintzen arabera hautatu beharko da zuzenena. Baldintza horiek emariarekin aldatu daitezke, eta horrela geometrikoki desberdinak diren ereduak egitera behartu daiteke. Gauzak horrela, 100 urteko birgertatze-aldiko emari baterako zubiak isurbide gisa jardun dezake, baina 500 urteko birgertatze-aldiko emari baterako zubia urpean gera daiteke, eta kalkulu-ereduak zeharo desberdinak izango lirateke. Kalkulugileak unean une jakin beharko du zein den programak berez hautatuko duen kalkulu-sistema, eta aukeraketa hori zuzena den aztertu beharko du. Programak aukeraketarik egokienarekin lan egin dezan behartu beharko du. HEC-RAS ereduaren eskuliburuan definitzen dira kalkulatzeko metodo horiek.

Nolabaiteko luzera duten estaldurak, hodiak eta abar ere modelizatu ahal izango dira HEC-RAS ereduarekin, betiere estalduraren zeharkako sekzioa eta malda iraunkorrak badira. Hala gertatu ezean, kalkulurako algoritmo egokiagoak erabili beharko dira, berariazko ereduetan aurki daitezkeenekoen modukoak (MOUSE, HY8 Culvert Análisis, eta abar).

HEC-RAS ereduan, hiru profil dituzten egitura gisa modelizatuko dira presak (inline

structure/weir), presaren jauzia aintzat hartzeko moduan. Sistema horrek ematen du egokiena jalkinak dituzten presetan. Lehen profila uretan beherako egoerari dagokio; bigarrena profilaren gainean proiektatutako presaren koroatzeari dagokio; eta hirugarrena uretan gorako egoerari. Presaren altuerarekiko emari txikien kasuan, erregimen kritikoa sortuko da bigarren profilean. Alabaina, emaria gehitu ahala, presak urpean bezala lan egin dezake, presak berak sortzen duen sekzio aldaketaren ondoriozko karga-galerarekin.

Page 23: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

14

Page 24: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

15

5.- EMARIAK ETA INGURUNEKO BALDINTZAK

5.1.- Diseinuko emariak Uholde-orbanak kalkulatzeko, kausak aztertzeko eta ingurumen-hobekuntza

bateragarriaren proposamena egiteko, 10, 100 eta 500 urteko birgertatze-aldietarako diseinuko emariak finkatu dira, betiere Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzak adierazitako irizpideekin.

Emari horiek lortzeko hainbat metodo proposatu da, lurralde historikoen arabera: Gipuzkoan hauek proposatu dira:

• “Gipuzkoa metodoa” deritzan metodo hidrologikoa.

• Gipuzkoako Uren Lurralde Zerbitzuaren formula. Kontsultoreak lehen metodoa aplikatzearen alde eginez gero, Gipuzkoako Foru Aldundiak

1999. urtean egindako prezipitazio handiei buruzko azterlanean adierazitako metodologia jarraitu beharko du (2006an egindako antzeko azterlan batek hobetu du metodologia hori). Azterlan horretan, kontzentrazio-denbora, Clarck-en biltze-faktorea, hasierako galera, kurba kopurua eta euriak kalkulatzeko sistematika ematen da aditzera. Metodoa definitzean, diseinuko hidrogramak lortzeko HMS programa hartu da aintzat. Hainbat hidrograma lortu beharko dira, eta euriaren iraupena aldatu beharko da, puntako emaririk handiena sortzen duena lortu arte –betiere ibaien diseinuan–.

Bigarren metodoa zuzenagoa da; izatez, hasiera batean, aurreko lana Gipuzkoako Uren

Lurralde Zerbitzuak egin du jada, eta arroen araberako formula definitu du –aurreko metodoarekin kalkulatutako emarien inguratzailea–. Formula horiei esker kalkulatzen da gehieneko emaria, baina ez da definitzen ez hidrograma ez euri kaltegarrienaren iraupena; hortaz, informazio hori beharrezkoa bada (marea-zona, elkargunea, eta abar), lehen metodoa erabili beharko da. Hurrengo orriko grafikoan islatzen dira erabili beharreko formulak.

Nolanahi ere, emariak Gipuzkoa metodoarekin kalkulatzen direnean ere komeni da azken

metodologia horrekin kalkulatzea emariak –egiaztapenak egiteko–. Emariak lortzeko bigarren modu hori sinplea bezain beharrezkoa da. Izan ere, kontsultoreak emariak kalkulatzeko hemen definitutako lehen sistema erabiltzen badu, emaitzak alderatzeko baliagarria izango da.

Page 25: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

16

Page 26: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

17

Azkenik, kontraste gisa, eta III. Iparraldeko Plan Hidrologikoaren araudiari jarraituz, Plan horretan adierazitako emariak lortu beharko dira komunitate arteko arroetan, 10, 100 eta 500 urteko birgertatze-aldietarako uholdeei dagozkien diseinuko emari gisa.

Bizkaian III. Iparraldeko Plan Hidrologikoaren formulak edo Bizkaiko Uren Lurralde

Zerbitzuak adierazten dituenak erabiltzea proposatzen da. Araban Ebro ibaiaren Plan Hidrologikoaren formulak edo Arabako Uren Lurralde

Zerbitzuak adierazten dituenak erabiltzea proposatzen da. Plangintza hidrologikoko bulegoan lortu ahal izango dira egindako azterketako eredu

hidrologikoei buruzko datuak.

5.2.- INGURUNEKO BALDINTZAK Oro har, uretan beherako lehen profilean erabili beharreko ur-laminaren kota markatzen

du inguruneko baldintzak. Profil hori gutxienez 300 metro urrundu beharko da, Uren Zuzendaritzaren esku dauden azterlanen araberako kota hartuta. Profil horren eta aztertu beharreko zonaren arteko tartean zeharkako profilak egingo dira, eta topografiari buruzko 4.1. idatz-zatian adierazitako irizpide berarekin egingo dira. Tarte hori txikiagoa izan ahal izango da, baldin eta kontrol-puntu horretatik kalkulu hidraulikoari hasiera emateko aukera ematen duen kontrol-sekzioa badago (sakonera kritikoa).

Inguruneko baldintza finkatzeko aukera emango duen azterlan hidraulikorik egon ezean,

kontsultoreak aztergai den zonaren hasieratik uretan behera 300-500 metroko zona aztertu beharko du, eta, horrela, egon daitezkeen kontrol-sekzioak identifikatu ahal izango ditu. Horietakoren bat badago, aztertu beharreko tartetik hurbilen dagoen kontrol-sekzioan hasiko da azterlana. Kontrol-sekzio horiek egon ezean, urrunen dagoen profilean hasiko da azterlana, eta ur-laminako hainbat maila izango dira birgertatze-aldi bakoitzerako. Tarte horretan errealitatetik hurbilen dagoen batez besteko malda hidraulikoa definituko du. Batez besteko malda hidrauliko hori inguruneko baldintza izan beharko da azterlanaren hasierako profilean.

Azterlanak itsasorako bokalea badu abiapuntu, hidrogramaren puntaren iraupenaren

araberakoa izango da inguruneko baldintza, eta itsas-gorarekin lotzeko hurrengo taula proposatzen da.

Page 27: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

18

Gipuzkoako esparruan honakoa proposatu da:

EURI KALTEGARRIENAREN IRAUPENA ORDUTAN

ITSASGORAREN KOTA

2 2,20 msnm 6 2.40 msnm 12 2,80 msnm 24 2,80 msnm

Bizkaiko esparruan honakoa proposatu da:

EURI KALTEGARRIENAREN IRAUPENA ORDUTAN

ITSASGORAREN KOTA

12 3,00 msnm 24 3,00 msnm

5.3.- ELKARGUNEAK Elkarguneen problematika ibai nagusiko eta ibaiadarreko emariak eta inguruneko

baldintzak zehaztean datza. Izatez, ibai nagusikoak definituta daude egindako emari-ereduetan, eta nahikoa da elkargunearen uretan gorako profilean emaria aldatzea.

Horrenbestez, idatz-zati honetan, bigarren mailako ibaien kalkulu hidraulikoa egiteko

metodologia finkatuko da. Kasu horretan, jakin badakigu elkargunetik oso hurbil dagoen zonan ibai nagusiak sortu ohi duela egoerarik kaltegarriena, ibai nagusiak sortzen duen “tapoi” ondorioa dela kausa. Ibai nagusiaren arroaren azaleraren eta elkargune horretan elkartzen den ibaiadarraren arroaren azaleraren artean zenbat eta alde handiagoa egon, orduan eta handiagoa izango da ondorio hori.

Elkargunean, bigarren mailako ibaiaren edo ibaiadarraren kalkulua egiteko bi suposizio

gutxienez hartu beharko dira kontuan:

• Ibai nagusian gehieneko emaria eta ibaiadarrean dagokion emaria.

• Ibaiadarrean gehieneko emaria eta ibai nagusian dagokion emaria.

Page 28: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

19

Lehen kasua sinplea da, ibaiadarraren diseinu-emaria elkargunetik uretan behera ibai nagusiak duen emariaren eta uretan gora duen emariaren arteko aldea baita. 5.1. idatz-zatian adierazitako formulei jarraituz zehaztu daiteke emari hori, edota zuzenean ibai nagusirako kalkulatutako HMSren bitartez. Emari hori, hain zuzen ere, izan ohi da elkargunearen azterlanaren oinarria uretan gorako lehen metroetan, non ibai nagusiaren ur geldi efektuak ur-laminarik handienak sortzen dituen –oso abiadura txikikoak badira ere–. Zuzenean kalkula daitezke HEC-RAS ereduarekin, nahikoa izango da dagozkien profiletan emariak egoki aldatzea.

Bigarren kasua ez da hain zehazterraza, ibaiadarreko birgertatze-aldi bakoitzeko diseinu-

emaria argi eta azkar jakiterik badagoen arren, oso zaila da ibai nagusiak une horretan duen emaria finkatzea, eta, hortaz, oso zaila da elkarguneko inguruneko baldintza zehaztea.

Emari hori nahiko zehatz finkatuko badugu, HMS eredua edo antzekoa egin beharko da

aztergai dugun arroan, hots, ibai nagusian zein ibaiadarrean. Azterlanaren konplexutasuna kontuan izanik, Uren Zuzendaritzak eta kontsultoreak adostu

beharko dute elkargunearen azterlanean erabili beharreko metodologia, eta, horretarako, plangintza-bulegoak zein lurralde-bulegoek dituzten datuak izango dira abiapuntu.

Page 29: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

20

6.- EREDUA KALIBRATZEA Informazioa biltzeko garaian aurretik izan diren ur-goraldiei buruzko datuak lortzeko eta horien emaria finkatzeko aukera izan bada –zuzenean edo kalkulatuta– eta ur-goraldietako gehieneko ur-laminak jakiterik izan bada, aurreko datuekin diseinatutako ereduak ur-goraldi horien mailak erreproduzitzeko gauza diren egiaztatu beharko da. Normalean, kalibratu beharreko elementuak Manning zenbakiak dira, eta horien barruan garrantzitsuagoak dira ubidearen edo ibaiaren Manning zenbakiak uholde-lautadetako Manning zenbakiak baino –nahiz eta bi uholde-lautadekin eta ibaiarekin lotzen diren hiru Manning zenbakiak gutxienez kalibratu behar diren–. Kalibrazioari begira beste parametro batzuk ere doitu ahal izango dira hala nola indarrik gabeko eremuak eta zabaltze-koefizientea eta uzkurtze-koefizientea. Oro har, indarrik gabeko eremuak doitzea oso zaila da, ez baitago ur-goraldietako abiadurei buruzko informaziorik. Zabaltze-koefizienteak eta uzkurtze-koefizienteak doitzea erlatiboa da, koefiziente asko nolabait desitxuratuta egon baitaitezke Manning zenbakien egokitzapenekin. Uholde historiko batzuetan, estaldurak eta zubiak suntsitu izan dira, mazelak irristatu izan dira eta abar, eta horrek aparteko sakonerako markak eragin ditu. Haatik, baldintza horietan ezin dira uholde-mailak kalibratu, ur-hustuketako koefizienteak aldatu egin baitira, eta ur-hustuketako sekzioetan izan diren oztopoak ere hartu beharko dira aintzat.

Page 30: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

21

7.- ERREGIMEN AZKARRA Orain arte deskribatutako metodoa baliagarria izan daiteke erregimen azkarra eta mistoa definitzeko eta kalibratzeko. Horretarako, inguruneko baldintzak egoki aldatuko dira, eta ereduaren uretan gora kokatutako sekzioan baldintza bat finkatuko da. Erregimen azkarreko uholde-orbainak eta sakonera definitzeko garaian sortzen dira arazoak. Izan ere, erregimen azkarrari dagokion sakonera oso ezegonkorra da, eta edozein oztopok –iraunkorrek zein ur-goraldiak berak sortutako aldi baterakoek– irtegune bat sortzen du. Oztopo horrek, beraz, erregimen azkarretik erregimen geldora pasatzea eragin dezake ibai-tartearen edozein puntutan. Horrek zehaztasun-gabezia handia eragiten duenez gero, sakonera eta uholde-orban egokia kalkulatzeko garaian, erregimen azkarreko profil bakoitzarekin lotzen den sakonera dagokion sakonera konjugatua izatea proposatzen da. Sakonera hori automatikoki kalkulatzeko dauden zailtasunak direla eta, dokumentu honetan honakoa proposatu da sakonera konjugatutzat hartzea: profil horretako energia-kota ken 2,5 m/s-ko abiadurari dagokion energia zinetikoa. Hortaz, energia-kota ken 0,30 metro gisa defini daiteke sakonera, betiere kota hori erregimen azkarrean kalkulatutako ur-laminaren azpitik ez badago. Horrenbestez, erregimen azkarreko tarteetan urpean gera daitezkeen zonak delineatzean, 10, 100 eta 500 urteko birgertatze-aldietako ur-goraldietarako sakonera konjugatua hartuko da.

Page 31: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

22

8.- EMAITZAK ETA AZTERLANAREN AURKEZPENA Idatz-zati honetan ibai baten azterlan hidraulikoan gutxienez agertu beharko den

dokumentazioa eman nahi da aditzera: memoria deskribatzailea, planoak eta eranskinak. Memoria Kalkuluaren memoria: Hipotesi hidrologikoak Kalkulu hidraulikoaren hipotesien deskribapena (erabilitako erresistentzia-koefizienteak, eta abar)... Egun dauden egitura hidraulikoen deskribapena HEC-RAS fitxategien eta Autocad mapen deskribapena Eranskinak Topografia Manning (ibilgu-tarteen eta ertzen argazkiekin) Eranskin fotografikoak Hidrologia Indarrik gabeko fluxuaren eremuak 10, 100 eta 500 urteko birgertatze-aldietan urpean gera daitezkeen zonen mapak Lehenik, kontsultoreak aztergai dugun zonaren oinplanoko planoa aurkeztuko du, eta

bertan zehatz-mehatz kokatuko dira (UTM koordenatuak) ibai-ereduan erabili diren zeharkako profilak –profilek ereduan erabilitako izen bera izango dute–. Ereduan profilak izango duen luzera bat etorriko da profilaren benetako luzerarekin, eta zuzeneko topografia bidez lortutako profil-zona adieraziko da –egindako topografia-lanaren barruan–, baita uholde-ibarreko zonetan aurretik dagoen topografia batean oinarrituta lortuko den profil-zona ere.

Horrez gain, entregatuko den plano batean eskalan marraztuta agertuko dira kalkulu-

profilak, eta eskala horizontala eta bertikala bera izango da. Zubi bat, presa bat, estaldura bat edo antzeko beste elementuren bat agertuz gero,

oinplanoan duen kokalekua, profilak, zubiaren altxaera eta ibaiaren ardatzarekiko zeihartasuna adieraziko da.

Ibai-tarte bakoitzean finkatutako Manning zenbakia justifikatuko da Manning zenbaki

komunarekin, zenbaki hori kalkulatzeko sei aldagaietako bakoitza adieraziz. Ildo horretan, hurrengo orrialdean Manning zenbakiaren balizko kalkulu baten eredua gaineratu da. Halaber, profil bakoitzean erabilitako Manning zenbakien laburpen-taula egingo da, eta bertan eskuinaldeko, ibaiko eta ezkerraldeko Manning zenbakia emango da aditzera.

Page 32: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

23

ARGAZKIAK

MATERIALA

IRRE

GU

LART

AS.

LANDAREDIA OZTOPOAK

MEA

ND

ROA

K

ST A

LDA

KETA

N MANNING IBILGUA

N MANNING ESKUINALD.

N MANNING EZKERRALD.

IBIL

GU

A

EZK

ERR.

ESKU

IN.

IBIL

GU

A

EZK

ERR.

ESK

UIN

.

IBIL

GU

A

EZK

ERR.

ESK

UIN

.

Lurr

a et

a le

garr

a

Lurr

a et

a le

garr

a

Lurr

a et

a le

garr

a

Neu

r r

izko

a

Txik

ia

Erta

ina

Erta

ina

Txik

ia

Txik

ia

Txik

ia

Txi k

ia

ez o

so a

ltern

atza

ilea

0,050 0,06 0,06

Lega

r fin

a et

a lo

dia

Lega

r fin

a et

a lo

dia

Lega

r fin

a et

a lo

dia

Neu

rriz

koa

Txik

ia

Erta

ina

Erta

ina

Txik

ia

Txik

ia

Txik

ia

Txik

ia

ez o

so a

l ter

natz

ai le

a

0,055 0,065 0,065

Lurr

a et

a le

gar

fina

Lurr

a et

a le

gar

Lurr

a et

a le

gar

Neu

rriz

koa

Txik

ia

Han

dia

Han

dia

Txik

ia

Txik

ia

Txik

ia

Txik

ia

ez

oso

al t

erna

tzai

lea

0,050 0,078 0,078

Page 33: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

24

Profilen kokalekuko oin-planoko planoan, bestalde, dagokien profilean oztopo gisa modelizatu diren eraikinak adieraziko dira, eta kalkuluko hiru birgertatze-aldietarako (10, 100 eta 500 urte) bakoitzarekin lotzen diren indarrik gabeko eremuen planoa egingo da –dagozkien kalkulu-profilak ere agertuko dira–.

Argi eta garbi adieraziko dira ibai-tarteen arabera erabili diren emariak –hiru birgertatze-

aldieekin lotzen direnak–, eta erreferentziazko hiru emarietarako erabilitako ertz-baldintza. Laneko eskema proiektu bakar batekoa izango da (Project), eta bertan bilduko dira eredu

geometrikoak, emari-baldintzak, inguruneko baldintzak, “planak” eta egindako kalkuluetako bakoitzaren emaitzak. Gainera, behar bezala antolatuko dira, betiere HEC-RAS ereduaren eskuliburutik lortutako eskemari jarraituz. Kontsultoreak behar bezala dokumentatu beharko du lan-hipotesi bakoitza, hirugarren batzuek ulertzeko moduan eta etorkizunean jarraipenak egin ahal izateko moduan.

Gaur egungo egoerako ereduaren emaitzei dagokienez, honakoa adierazi beharko da

gutxienez:

• Emaitzen laburpen-taula, hurrengo orrietako batean definitzen diren taulen arabera.

Page 34: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

25

• Zubien modelizazioaren laburpen-taula, kalkulatzeko metodoa adierazita.

• Kalkulu-emari bakoitzerako lortutako luzetarako profila.

• Lortutako zeharkako profilak.

• Ibaiko profilen argazkiak.

• Birgertatze-aldi bakoitzerako indarrik gabeko eremuak eta uholde-orbanen mugak islatuko dituen oinplanoko planoa.

• Kalkulu-emari bakoitzerako uholde-orbanaren oinplanoko planoa. Gutxi

gorabehera 100 metroko (2 edo 3 profil) emari horietarako ur-laminaren kota adieraziko da, honako kolore hauekin:

• 10 urteko orbana Urdinez

• 100 urteko orbana Berdez

• 500 urteko orbana Gorriz

Uholde-orbana polilinea itxi gisa marraztuko da, GIS sistemetara eraman ahal izateko. Informazio guztia paperean emateaz gain, PDF formatuan ere emango da artxibatzeko.

Nolanahi ere, honako formatuetan ere emango da Uren Lurralde Zerbitzuak erabili ahal izateko:

• Testua: Word

• Planoak: Autocad V.2000 edo 2004 eta GIS sistemetan zuzenean erabil daitekeen formatu bat (ESRI shape file edo dxf, 12. bertsioa)

• Kalkulu hidraulikoak: HEC-RAS fitxategia. Fitxategi horrek plan bakarra izan beharko du, azkenean modelizatutako egungo egoerari dagokiona.

Gauzak horrela, honakoa bilduko duen dokumentua emango da:

• Memoria, egindako lana deskribatuko duena, modelizazioaren elementurik garrantzitsuenak kalkulatzeko modua zehaztuko duena eta kalkuluko birgertatze-aldiekin lotzen diren ur-goraldi garrantzitsuenen adierazleak aditzera emango dituena.

• Honako gutxieneko dokumentazioa izango duten eranskinak:

o Manning zenbakien taulak eta zabaltze-koefizientea eta uzkurtze-koefizientea

o Ibaiaren, zubien, presen eta beste elementu batzuen profilen argazkiak

o Kalkulu-emariak

o Indarrik gabeko eremuen planoak

Page 35: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO

LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

2. ERANSKINA : UREN ZUZENDARITZAK LANDUTAKO AZTERLAN HIDRAULIKOAK DISEINATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK

26

o Ereduaren barnean hartu diren eraikinen eta oztopoen kokalekua adieraziko duten planoak

o Topografiaren eranskina: erabilitako poligonala eta oinarriak, profilen gaineko puntuen xyz koordenatuak, plano takimetrikoak, batrimetria-planoak eta argazkiak

o Egindako kalibrazioa

• Planoak:

o Aztertutako ibai-tarteen kokalekuaren planoa, erabilitako UTM koordenatuak edo abiapuntuko oinarri topografikoak adierazita

o Ibaiaren zeharkako profilen planoa

o Zeharkako profilen oinplanoa

o Ibaiaren zeharkako profilak, eskala horizontal eta bertikal berarekin, eta urak lortutako mailak adierazita

o 10, 100 eta 500 urteko birgertatze-aldiko uholde-orbanetan urpean gera daitezkeen zonen mapa-planoa, aurretik adierazitako ezaugarrien arabera

• Ereduaren emaitzak

o Aztertutako ibai-tartearen emaitzazko taulak

o Zubien modelizazio-taula

o Kalkulu-emarietarako lortutako luzetarako profila

o Kalkulu-emarietarako lortutako zeharkako profilak

Page 36: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

3. ERANSKINA : IBAI ARLOKO GARRANTZI KOMUNITARIOKO LEKUEN IDENTIFIKAZIOA ETA KOKALEKUA

BIODIBERTSITATERAKO ETA INGURUMEN PARTAIDETZARAKO ZUZENDARITZAK HELARAZIA

3. ERANSKINA

IBAI ARLOKO GARRANTZI KOMUNITARIOKO LEKUEN

IDENTIFIKAZIOA ETA KOKALEKUA

BIODIBERTSITATERAKO ETA INGURUMEN

PARTAIDETZARAKO ZUZENDARITZAK HELARAZIA

Page 37: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ERREKAK ANTOLATZEKO LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ALDAKETA –ISURIALDE MEDITERRANEOA–

ERANSKINAK

3. ERANSKINA : IBAI ARLOKO GARRANTZI KOMUNITARIOKO LEKUEN IDENTIFIKAZIOA ETA KOKALEKUA

BIODIBERTSITATERAKO ETA INGURUMEN PARTAIDETZARAKO ZUZENDARITZAK HELARAZIA 1

IBAI ARLOKO GARRANTZI KOMUNITARIOKO LEKUEN ZERRENDA

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren arabera, hauek dira

ibai-arloko Garrantzi Komunitarioko Lekuen zerrendan sartzen diren Euskal Autonomia

Erkidegoko espazioak –Europako Kontseiluaren 92/43/EEE Arteztarauaren arabera, eta

Europako Batzordearen abenduaren 7ko 2004/813/EE eta uztailaren 19ko 2006/613/EE

Erabakien arabera–:

ES2110005 Omecillo-Tumecillo ibaia (Araba)

ES2110006 Baia ibaia (Araba)

ES2110008 Baia ibaia (Araba)

ES2110010 Zadorra ibaia (Araba)

ES2110012 Ayuda ibaia (Araba)

ES2110017 Barrundia ibaia (Araba)

ES2110020 Ega-Berron ibaia (Araba)

ES2110023 Arakil ibaia (Gipuzkoa)

ES2120005 Oria Garaia (Gipuzkoa)

ES2120012 Araxes ibaia (Gipuzkoa)

ES2120013 Leitzaran ibaia (Gipuzkoa)

ES2120015 Urumea ibaia (Gipuzkoa)

ES2130006 Urdaibaiko ibai-sarea (Bizkaia)

ES2130010 Lea ibaia (Bizkaia)

ES2130011 Artibai ibaia (Bizkaia)

Ibai-espazio horiek erregimen prebentibo berezi baten mende egon beharko dute,

Lurraldearen Arloko Planaren Aldaketan Araudiko D.2.3. epigrafe berrian zehazten dena

hain zuzen ere.

Page 38: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIAK ETA ......Ibaiak erregimen hidrauliko mistoa duenean (azkarra-makala), beste irizpide batzuk aplikatu beharko dira, eta irizpide horiek azterlanaren

IBAI ARLOKO GARRANTZI KOMUNITARIOKO LEKUEN KOKALEKUEN ETA MUGEN MAPA