Post on 29-Aug-2019
1
BERRIAMARA SISTEMA
GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISA
LA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO
Haur hezkuntza
2 urte
2
okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,
honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko Hezkuntz
Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.)
I.H.P. gure oinarrizko dokumentua da eta bertan gure hezkuntz asmoa, lortu nahi duguna,
jasota dago. Eskola-elkarte osorako (ikasle, irakasle, guraso, pertsonal ez-irakaslea) norbe-
raren eta taldearen hazkunde bidetzat jotzen dugu.
Ikasleari buruz dugun kontzepzioa da gure I.H.P.ren ardatza:
•••• Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak interesa-
tzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikasketak. GURE
HELMUGA HAURRAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA SUSTATZEA DA.
Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lotuta daude garapeneko hiru esparru hau-
ekin.
•••• Norberak bere kontzeptu eta emozio eskematik abiatzen da, alegia, bakoitzak dakiz-
kien gauzak dakizki eta modu ezberdinean bizi ditu. Norberak ere bere ahalmena du.
•••• Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolasarekiko interesa. Jolasa-
ren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazio horren bidez ikasten dute.
Prinzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta gure egune-
roko eginbeharra bideratzen dute:
•••• INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta egoera kon-
tuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera emango dion programa
ahalbideratu behar du.
•••• SOZIALIZAZIOA: Kideen arteko elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak
aldatzen laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitate guztiak kon-
testu sozialak dira.
•••• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak egin”. Gure
helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina dutenak lortzea da.
•••• SORMENA: Gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu, per-
tsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz jabetzeko au-
kera izan dezan.
•••• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko, adieraz-
teko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen eskubidea da, honi “
muga soziala” deitzen diogu.
•••• NORMALIZAZIOA: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari den ego-
eraz jabetzen joateari deitzen diogu normalizazio prozesua. Egoera berri eta aldako-
rren aurrean bere buruarekiko konfidantza sustatu nahi dugu erantzuna ahalik eta
baikorrena izan dadin.
•••• GLOBALIZAZIOA: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu eskolan
eta bizi delako ikasiko du.
D
3
Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko ideiak egune-
roko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena antolatzeko, pro-
gramatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz batera eramaten gaitu. Ondo-
ren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta hezkuntza-praktikaren arteko koheren-
tzia adierazten dute.
•••• Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizko estrategia da.
•••• Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu, hau da,
ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi ekintzen bidez. Aktibi-
tate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen diegu. Sozialak, umeen
arteko harremanak sustatzen dituztelako; egonkorrak, ziklo osoan mantentzen dire-
lako; osagarriak, aktibitateen baturak curriculuma osatzen duelako.
•••• Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa edo hel-
burua dute. Lanak irteera desberdinak izan ditzake, gela barruan besteen aurrean
aurkeztu, antzeztu, erakusketan azaldu...
•••• Aktibitate bakoitzak bere lan metodoak du, ikasleak bere eginkizuna era antolatua-
goan burutzen joan dadin.
•••• Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.
•••• Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere erritmo eta
mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da adinarengatik geldiaraz-
ten.
•••• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok ezberdinak
gara.
Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek eskolaketan zehar edo une jakin ba-
tean hezkuntza premia bereziak (edonolako zailtasunak, gaitasun urriak edo apartak,...) di-
tuen ikaslegoaren beharrei eskuharmen zehatzagoen bidez erantzuten saiatzen da.
4
2 URTEKO HAURREN EZAUGARRIAK
Egokitzapena: Egoera berrira egokitu behar dute, eskolara, eta orokorrean esfortzu bat
da denentzat.
Dependentzia: Helduaren erreferentzia eta babesa behar du.
Autonomia: Orokorrean gutxi, baina uste handiak saritan. Behar fisiologikoak ezagutu eta
kontrolatzen ikasi behar dute.
Nortasuna: Bere nortasunaren eraikuntzari dagokionez oso une garraNtzitsua da. Prozesu
hori etengabeko autoafirmazioan eta “helduaren aurkakotasunezko krisian” adierazten da.
Ahoaren garrantzia: Dena ahora doa; defendatzeko ere askotan ahoa erabiltzen dute.
Egozentrismoa: “NI” naiz garrantzitsuena, lehena, bakarra. Ezin entzun besteena, ezin
itxoin, ezin jostailuak elkarbanatu.
Harremanak: Beste haurrak erakargarriak gertatzen zaizkie, baina zaila egiten zaie talde
bizitza; hau dela eta gatazkak sarri sortzen dira.
Muga soziala: Ohiturak eta mugak norberak bere etxekoak ditu. Egoera berrian berranto-
laketa ematen da eta muga soziala agertzen da, besteenganako errespetua.
Egituraketa: ezagutzen duten guztia egituratzen hasten da.
Hizkuntza da garapen kognitiboaren ardatz nagusia.
Motrizitate orokorraren garaia: Jolas motoreak interes handia du (ibili, korrika, eskaile-
rak igo eta jaitsi, saltoak, trizikloa). Mugitu beharra dauka.
HELBURUAK
1. Eskolara pozik etortzea.
2. Gelan integratu, moldatu eta egokitu.
3. Lagunekin eta irakasleekin moldatzen ikasi.
4. Bere esfinterrakkontrolatzen ikasi.
5. Hizkuntza landu (ipuinak, abestiak, bideoa, olerkiak, ...)
6. Ohitura osasuntsuak bultzatu (fruta jan, goxokirik ez; eseritzeko postura egokia).
7. Materiala zaindu eta jasotzeko ohitura landu (gurasoen laguntza).
8. Bere behar pertsonaletan eta gelako ekintzetan autonomia landu.
9. Eskolako ekintza osagarrietan parte hartu (Olentzero, Danborrada, Kultur Astea,
...).
10. Garapen psikomotorean aurreratzea.
5
6
SARRERA ESKOLARA
din honetako haurrek familiarekiko bereizketa lasaitasunez eta
modu baikorrean egin dezaten (giro egoki eta atsegina eskaintzen
saiatuko da eskola). Horretarako hasieran haurraren beharretara
egokitzen den “egokitze aldia” antolatzen dugu.
Gelan irakaslea izaten dute zain, bakoitzari
agurra eta ongi etorria egiteko.
Pixkanaka geroz eta jokaera autonomoagoa
izango dute eta baita ardura handiagoa euren
gauzekin ere.
Lagundu nahi izaten diegu ere konfiantza izan
dezaten laguntza eskatzeko behar duten
guztietan.
TALDE OSOKO SAIOAK-SAIO KOLEKTIBOAK
aiatzen gara aho hizkuntzaren erabilpena geroz eta zabalagoa eta
zehatzagoa egin dezaten. Hizkuntzaren garapen hau ez da “berez”,
automatikoki, ematen: ekintza desberdinak gauzatzen diren bitar-
tean haurren arteko harremana eta haurra eta helduaren arteko jarduera
komunikatiboak derrigorrezkoak dira aurrerapenak eman daitezen.
Horretarako, helduok eskaintzen diegun
hizkuntz eredua aberatsa, argia eta ongi
egituratua izan beharko du.
Egunero, goizean, haurrak lurrean eserita,
saio kolektibo bat egiten dugu. Ekintza
desberdinen bidez (zerrenda pasa, ipui-
nak,abestiak…) hizkuntza lantzen dugu kon-
fiantza eskaintzen dien giro lasai eta pa-
txadatsuan. Beste baliabideekin batera, haurrentzat interesgarriak diren
gaiei buruz “solas” saioak egiten ditugu (gosaldu dutena, parkean egin zu-
tena…). Saio hauetan gaileta eta ura ere banatzen dugu, honetarako andere-
ñoak txandaka aukeratako haur baten laguntza izaten duelarik, horrela, pix-
kanaka, haurra arduradun lanak egiten ohitzen dugu.
Musika entzunaldi motzak egiten ditugu, musika klasikoa entzuten ohitzen
joan daitezen.
A
S
7
ETXEA
olas txoko hau gorde-leku eta ba-
besgune gisa erabiltzen dute sa-
rritan. Espazio txiki eta itxiak eta
bertan aurkitzen dituzten materialek
(panpinak, oihalak, koltxoiak, ...) euren
barne munduaren adierazpenean laguntzen
diete.
Ekintza guzti hauek, euren emozioak eta
gogoak bideratzeaz gain, aukera zabala eskainiko diete beste haurrekin ha-
rremanetan jartzeko.
JOSTAILU DIDAKTIKOA
atematikaren lehen urratsak emango dituzte jarduera honetan.
Gauzen ezaugarriak behatu eta ikertu egiten dituzte (kolorea,
forma, tamaina,...), ma-
nipulazioa eta frogen bidez kon-
tzeptu batzuen hastapenak finka-
tzen hasiko dira eta behin eta
berriro saiatuz hainbat trebeta-
sunetan aurrera joango dira.
Haurrek jostailu desberdinak
aurkitzen dituzte (eraiketak,
puzzleak, enkajeak, arrastaka
eramatekoak,...) eta jolas eginez
esperientzi geroz eta zabalagoa
metatzen joango dira. Jolas mota bakoitzak trebetasun batzuk bultzatuko
ditu nagusiki.
Jolasak haurren eskura daude, beraiek dira hartu eta jasoko dituztenak.
Jasotze lan hau errazteko eta haurren burua antolatzen joan dadin bai jola-
sean eta bai armairuan ikur bera dago.
J
M
8
JOLAS MOTORIKOA
ugimendua adin honen ezaugarri na-
gusietako bat dela uste dugu. Espa-
zio honek aukera zabala ematen die hainbat
frogetan saiatzeko eta erronka ugariei aurre
egiteko (igo, jaitsi, irristatu, salto egin,...).
Arriskuaren aurreko jarrerak lantzen joango
dira. Jardunean kontutan hartu beharko dute
beste haurren jolasa elkarri minik ez egiteko.
Koordinazio orokorrean aurrera egiten laguntzen die hemengo jardunak:
oreka, trebetasuna,... Lorpen hauek gauzatzen doazen neurrian jokaera ge-
roz eta autonomoagoa izango dute eta guzti honek eragin zuzena du heuren
autoestimaren erregulazioan.
MARGOTEGIA
xoko honetan material desberdinak eskaintzen dizkiegu haurrei es-
perimentatzen eta ezagutzen joan daitezen. Ikasturtean zehar
gometsak , margoak, plastilina eta abar erabiliko dituzte.
Bi mahai dira haurrek erabiltzen dituztenak jar-
duera hauetan saiatzeko: batean modelatu egingo
dute (plastilina) eta bestea marrazketaren ingu-
ruko lanerako erabiliko dute nagusiki. Materialak
eskura izaten dituzte eta, hasieran horrela ez
bada ere, trebatzen joango dira geroz eta erabil-
pen zuzenagoa egiten, nahi dutena aukeratuz eta
lana amaitutakoan behar den tokietan jasoz.
Jarduera hauek (marrazketa ,modelatua,...) sor-
tzen dieten gozamenaz gain, haurren emozio eta
sentimenduen adierazpide izaten dira.
M
T
9
PSIKOMOTRIZITATEA
ahiz eta ohizko gelan jolas
motorikoari zuzendutako gune bat
izan, egunero ordu beteko saioak egiten di-
tugu beste bi geletan. Hauetan espazio eta
material ugari izango dituzte aukeran: pilotaz
betetako igerilekua, espumazko blokeak eta
baloiak, tamaina eta kolore desberdinetako,
oihalak,koltxonetak,moduloak,uztaiak,tunela…
Normalean jolas librea egiten dute, haurrak batetik bestera mugitzen dira,
espazioak eraldatzen dituzte, gauzak garraiatu, eraiki eta bota eta beste
haurrekin harremanetan jartzen dira. Denborarekin jolasak aldatzen joango
diren arren hainbat egoera errepikatuko dira. Errepikapenak eta aldaketak
dira nagusiki behatuko ditugunak.
Irakasleak seguritatea eskainiko die haurrei, mugak jarriko ditu eta jolasen
behaketaren bidez haur bakoitzaren jarraipena egingo du.
KOMUNA
omuna oso une garrantzitsua da
adin honetako haurrentzat, hila-
bete hauetan aurrerapen handiak
egiten baitituzte. Giroa patxadatsua eta
alaia izan dadin saiatzen gara. Egunero ordu berean joaten gara komu-
nera. Haur bakoitzak behar desberdinak
izango ditu eta horiei erantzun beharko
diegu: batzuk pardela erabiltzen dute,
beste batzuk, berriz, komuna normalta-
sunez erabiltzen dute; haurren arteko
desberdintasun hauek oso aberasgarriak
gertatzen zaizkie: "handienek" besteen nahia suspertzen dute. Denek di-
tuzte begi-bistan ondoren datozen urratsak eta baita ere gainditu berriak.
Lagunduko diegu geroz eta autonomoagoak izan daitezen: arropa jaitsi eta
igo, komuneko papera erabili, eskuak garbitu amaitzerakoan, ...
Pixoihalak uztearen prozesua aurretik koordinatzen dugu familiekin eta bide
bateratua egiten saiatzen gara.
N
K
10
JOLAS TOKIA
guraldi ona egiten duenean kan-
poko jolas tokira irakaslearekin
batera ateratzen dira. Egun euri-
tsu edo hotzetan, azken solairuan dugun te-
rrazara igotzen gara, eta bertan dituzten
jostailu desberdinekin jolas egiten dute.
Modu egokian ibil daitezen saiatzen gara,
heuren gaitasun motorikoak garatuz, beldu-
rrei aurre eginez, arriskuak kontutan har-
tuz... Pixkanaka geroz eta ugariagoak izango dira beste haurrekin egindako
jolasak eta elkarbizitzak ezartzen dituen baldintzetan urratsak ematen
joango dira.
LOGELA
ela hau, eskolako jangelan
gelditzen diren haurreei
zuzendua dago. Bazkaria
bukatzen dutenean, eta komunetik pasa
ondoren, haurrak logelara joaten dira.
Zaintzaileen laguntzarekin eroso jartzen
dira eta bakoitza bere koltxonetatxoan
oheratuko da. Behar duenak bere kubetan
izaten du lokartzen lagunduko dion txupete edo panpina. Musika goxo batek
kulunkatzen dituen bitartean lo geratzen dira.
Esnatzen diren neurrian oinetakoak jartzen lagunduko diegu eta komunetik
pasa ondoren ohizko gelara joango dira.
Giroa lasaia eta atsegina izan dadin saiatzen gara, lo kuluxka hau, oso beha-
rrezkoa izaten baitute egunean zehar gastatzen duten energia berreskura-
tzeko.
E E
G