ABESTIAK 1 ziklo

16

description

idatzizko ulermena eta ahozkotasuna 1 ziklo

Transcript of ABESTIAK 1 ziklo

Page 1: ABESTIAK 1 ziklo
Page 2: ABESTIAK 1 ziklo

ALDAPEKO

Aldapeko sagarraren adarraren puntan, puntaren puntan, txoria zegoen kantari. txiruliruli, txiruliruli ! Nork dantzatuko ote du soinutxo hori?

Page 3: ABESTIAK 1 ziklo

TXIKI TXIKI TXIKIA

Txiki, txiki, txikia ikusten naiz kalean handitzen, handitzen, hasi naiz handitzen txikia izanik asko maite zaitut,nik.

IKUSI MENDIZALEAK

Ikusi mendizaleak, baso eta zelaiak, mendi tontor gainera igo behar dugu. Ez nekeak, ezta bide txarrak, gora, gora neska-mutila a,a,a, gu euskaldunak gara Euskal Herrikoak.

Page 4: ABESTIAK 1 ziklo

GUK EUSKARAZ ZUK ZERGATIK EZ Guk euskaraz Zuk, zergatik ez? Euskara putzu sakon eta ilun bat zen, eta zuek denok ur gazi bat atera zenuzten handik nekez

Guk euskaraz Zuk, zergatik ez? Orain zuen birtutez zuen indarrez euskara itsaso urdin eta zabal bat izanen da eta guria da. Guk euskaraz Zuk, zergatik ez?

Page 5: ABESTIAK 1 ziklo

AITA SEMEAK

Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan

Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu behi gizena auzoan, berriro ere ez da faltako trapu zaharrik kakoan.

Aita semeak…

Eta lapurrek ohostu dute guk gendukana etxean, eta gu gaude erdi biluzik beti inoren menpean.

Aita semeaK… Geurea dugu erru guztia, geurea dugu osoan, ez inori ba errua bota Euskal Herria hiltzean.

Aita semeak…

Baina gaztea naiz eta daukat etorkizuna eskuan, ez zaigu hilgo Euskal Herria ni bizi naizen artean. Aita semeak…

Page 6: ABESTIAK 1 ziklo

KATALINTXU LORA EDERRA

Katalintxu lora ederra, zeu krabelina fina, aintzina egin jatan zeuganako mina. Zeuganako min hori pentsatu ezkero ezin dot lorik egin ametsetan baino. Katalintxu lora ederra, zeu krabelina fina, antzina egin jatan zeuganako mina. Amuak bota dituz uri barrenean arrakaiak oisteko euria danian. Arrakaia juan da Bilboko hurira Germantxu gelditu da zerura begira. Katalintxu lora ederra, zeu krabelina fina, antzina egin jatan zeuganako mina.

Page 7: ABESTIAK 1 ziklo

LORETXOA

Mendian larrartean aurkitzen da loretxo bat. Aurrean umetxo bat loretxoari begira. Loreak esan nahi dio « Umetxo aska nazazu, jaio naiz libre izateko eta ez loturik egoteko. » Umetxoak ikusirik lorea ezin bizirik arantzak kendu nahi dizkio bizi berri bat eman. Orduan izango bait du indarra eta kemena; orduan emango baitu ugari bere fruitua.

Page 8: ABESTIAK 1 ziklo

ALFERRAREN ASTEA

Astelehena, jai ondoren alferra ezer ez egiteko ez goaz lanera.

Asteartea, euria goitik behera busti egingo gara ez goaz lanera.

Asteazkena, osaba ezkontzen da jai hartzen dugu eta ez goaz lanera.

Osteguna, amonaren eguna hori ospatutzeko ez goaz lanera.

Ostirala, haginetako mina aspirina hartu eta bagoaz ohera.

Larunbata, egun erdiko lana egun erdiagatik ez goaz lanera.

Igandea, lantegia itxita lan egin nahi baina ezin joan lanera ez goaz lanera.

Page 9: ABESTIAK 1 ziklo

AGUR XIBERUA

Agur Xiberua

bazter guztietako txokorik ederrena

Agur sorlekua

zuri ditut ene ametsik goxuenak

bihotzan erditik

bortzetan elki deitadazut hasperena

zu utzi geroztik

bizi naiz tristerik

abandonaturik

ez baita herririk

Paris ez bertzerik

zu bezalakorik.

Page 10: ABESTIAK 1 ziklo

BAT, BI, HIRU, LAU

Bat, bi, hiru, lau

bost, sei, zazpi, zortzi,

bederatzi, hamar,

hamaika, hamabi,

hamahiru, hamalau,

hamabost, hamasei,

hamazazpi, hemezortzi,

hemeretzi, hogei.

Hogei, hemeretzi,

hemezortzi, hamazazpi,

hamasei, hamabost,

hamalau, hamahiru,

hamabi, hamaika,

hamar, bederatzi,

zortzi, zazpi, sei, bost,

lau, hiru, bi, ta bat.

Page 11: ABESTIAK 1 ziklo

BEHIN JOAN NINTZEN AZOKARA

Behin joan nintzen azokara, erosi nuen txakur bat. Txakurrak uau-uau! Nik xa-xa! Berari. Eraman nion amari.

Behin joan nintzen azokara, erosi nuen txistu bat. Txistuak fli-fli, Txakurrak uau-uau! Nik xa-xa! Berari. Eraman nion amari.

Behin joan nintzen azokara, erosi nuen txerri bat. Txerriak kurrin-kurrin Txistuak fli-fli, Txakurrak uau-uau! Nik xa-xa! Berari. Eraman nion amari.

Behin joan nintzen azokara, erosi nuen katu bat. Katuak miau-miau! Txerria kurrin-kurrin! Txistuak fli-fli, Txakurrak uau-uau! Nik xa-xa! Berari. Eraman nion amari.

Page 12: ABESTIAK 1 ziklo

ITSASONTZI BATEN

Itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora naramate eta ez dakit nora. (bis) Agur nere ama laztan goxoari agur nere maite politari ez egin negar etorriko naiz egunen baten pozez kantari Itsasontzi baten... Agur senideak agur lagunari agur Euskal Herri osoari. Ez egin negar etorriko naiz egunen baten pozez kantari Gora Euskal Herri Gora Euskal Herri Gora Euskal Herriari.

Page 13: ABESTIAK 1 ziklo

MAITETXO

Maitetxo itsasoan dago itsasontzi batean. Maitetxo itsasoan dago urrutirako bidean. Maite, Maite ez ni utzi hemen kai(e)an Maite, Maite zu nire bihotzean. Maitetxo noiz etorriko da nire bihotza zain dago. Maitetxo noiz etorriko da, biok pozik bizitzeko.

MILA KILO ZORION

Mila kilo zorion dizugu eskaintzen beste urte berri bat duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat dituzun betetzen zergatik ez ditugu txaloka kontatzen!! 1,2,3,4,5,6....

Page 14: ABESTIAK 1 ziklo

BETI ESKAMAK KENTZEN

Beti eskamak kentzen,

kentzen, kentzen,

kentzen, kentzen, kentzen.

Beti eskamak kentzen,

kentzen, kentzen,

kentzen, kentzen, kentzen.

Nor gara gu?

Zer gara gu?

Euskotarrak gara gu (bis)

Page 15: ABESTIAK 1 ziklo

ASTOAK AJAJA

Astoak ajaja

Txakurrak uau uau

Oilarrak kukurruku

Katuak miau miau

Eta kanta kanta eta kantari

Eta kanta kanta eta kantari

Eta kanta kanta eta kantari

Eta kanta kanta eta kantari

Page 16: ABESTIAK 1 ziklo

URTXINTXAK OIHANIAN

Urtxintxak oihanian jauzika,

aldaxkatik aldaxkarat ...

Zuk erradazu, ama, zendako

Ez diren erortzen lurrerat ?

Nik ere nahi nuke

izan urtxintxa bezala!

Hain gora, hain trebe,

izaiteko libre !

Urtxintxak oihanian zintzilik,

buruz behera buztanetik

Zuk erradazu, ama, zendako

ez duten buruko minik ?

Nik ere...