ZIKLO ZELULARRA

13
ZIKLO ZELULARRA: Zelularen biziraupena oso aldakorra da. Orokorrean, 8 ordu-100 egun. Zelularen ugalketaren erritmoa zelula motaren araberakoa da. Ugalketara eramaten duten faktoreak: Zitoplasma handitzea nukleo eta zitoplasmaren bolumenaren arteko erlazioa balio jakin bat baino txikiagoa eginez. Zelularen tamaina osoa handitzea, azalera/bolumena erlazioa txikiegia utziz.Mintz plasmatikoarena azalera zitoplasma elikatzeko txikia denean. (azalera R2-rekin hazten den bitartean bolumenak R3-rekin egiten du) Espazioa izatea, zelulen arteko kontaktuak duen efektu inhibitzailea saihestuz. Ingurunean zenbait gai kimiko egotea: hormonak (nekrohormonak, landareen auxinak), oxigenoa edo T-ren igoera. Zelulak aurretik izan dituen zatiketa kopurua. Ziklo zelularrak egitearen ondorioz telomeroak pixkanaka- pixkanaka txikitu egiten dira, eta horregatik zatiketa kopurua ere murriztu egiten da (zeluklaren seneszenzia). Zelularen hazkuntza eta zatiketako jarduera multzoa. 2 fase bereizten dira: 1- Interfasea: G1: hazkuntza S: ADNren bikoizketa G2: Zatiketarako egiturak eraikitzen hasten dira. 2- Mitosia. Interfasea 1

description

Subido por: joxepatxi — mitosia eta meiosiaren helburuak eta faseak eskerrak Itziar Agirrebeitiari

Transcript of ZIKLO ZELULARRA

Page 1: ZIKLO ZELULARRA

ZIKLO ZELULARRA:

Zelularen biziraupena oso aldakorra da. Orokorrean, 8 ordu-100 egun. Zelularen ugalketaren erritmoa zelula motaren araberakoa da. Ugalketara eramaten duten faktoreak:

Zitoplasma handitzea nukleo eta zitoplasmaren bolumenaren arteko erlazioa balio jakin bat baino txikiagoa eginez.

Zelularen tamaina osoa handitzea, azalera/bolumena erlazioa txikiegia utziz.Mintz plasmatikoarena azalera zitoplasma elikatzeko txikia denean. (azalera R2-rekin hazten den bitartean bolumenak R3-rekin egiten du)

Espazioa izatea, zelulen arteko kontaktuak duen efektu inhibitzailea saihestuz.

Ingurunean zenbait gai kimiko egotea: hormonak (nekrohormonak, landareen auxinak), oxigenoa edo T-ren igoera.

Zelulak aurretik izan dituen zatiketa kopurua. Ziklo zelularrak egitearen ondorioz telomeroak pixkanaka-pixkanaka txikitu egiten dira, eta horregatik zatiketa kopurua ere murriztu egiten da (zeluklaren seneszenzia).

Zelularen hazkuntza eta zatiketako jarduera multzoa.

2 fase bereizten dira:

1- Interfasea:

G1: hazkuntzaS: ADNren bikoizketa G2: Zatiketarako egiturak eraikitzen

hasten dira.

2- Mitosia.

Interfasea

G1 Hazkuntza, lipido eta proteinen sorrera, organuluen kopurua handitu, zentrioloak bikoiztu eta bereizketaren hasiera

S DNAren bikoizpena, DNAren bat eginen duten proteinen ekoizpena, kromosoma bikoiztual eta zuntz formakoak.

G2 Kromosomak trinkotzen dira, zentrioloen bikoizpena bukatzen da eta aurkako poloetara abiatzen dira.

Mitosia : Bi nukleo berdinak sortzen dira , material genetikoa erdibitu egiten da.

Zitozinesia: Zitoplasmaren zatiketa, bi zelula kume berriak sortuz.

1

Page 2: ZIKLO ZELULARRA

G1 S

G2 Mitosia Zitozinesia

Mitosia

– Nukleoaren zatiketa, KARIOZINESIA– Zitoplasmaren zatiketa, ZITOZINESIA

Zelulen material hereditarioa konserbatzeaBi zelula-alabak genetikoki berdinak elkarrekin eta amarekinLau fasetan ematen da:

PROFASEA METAFASEA ANAFASEA TELOFASEA

Profasea

öö Kromosomak gradualki kondentsatzen dira, m.o.an ikusgarriak eginez, gero eta motzagoak eta

2

Page 3: ZIKLO ZELULARRA

lodiagoak: 100Åeko kromatina zuntza bere baitan tolestu 300 Åeko , bi zuntz daude zentromerotik elkartuta mantentzen diren bi kromatida eratzeko - kromosoma profasikoa.

öö Nukleoloaren desagerpena. öö Mintz nuklearraren deuseztapen graduala: nukleoa hanpatu egiten da ur

sarreragatik;ondorioz, nukleoplasma zitoplasman barreiatzen da. öö Zentrioloen bikoizketa eta zatiketaren poloetararuntz migrazioa. Ardatz mitotikoaren

eraketa.

öö Animali zeluletan ondu gabeko bi diplosomak gai perizentriolar (m.o. zentrosoma) batez inguratzen dira.

öö Gai perizentriolar horretatik erradialki kokatzen diren mikrotubuluak eratzen dira aster edo zentrosferaren zuntzak eratuz. Mikrotubulu antolatzaile zentroa gai periozentriolarra da.

öö Bi asterrek jarraitzen dute mikrotubuluak antolatzen eta beraien artean zuntz polarrak edo jarraituak (beste asterreraino iristen ez badira ere) eratzen dituzte; horien luzapenak asterren urruntzea dakar, kontrako posizioak hartzen dutelarik, zatitzen ari den zelularen bi poloen arabera.

öö Zuntz polarrek ardatz mitotikoa eratzen dute.

Profase Bukaeran

öö Kromosometako kromatida bakoitzean zinetokoroa edo zinetokoro plaka eratzen hasten da, mikrotubuluen zentro antolatzaile gisa jotzen duena.

öö Zentromeroaren alde bakoitzeko mikrotubuluetatik mikrotubulu zinetokorikoak eratzen hasten dira, (m.o. kromosomaren alde bietan elkartzutean agertzen dira zuntz kromosomikoak).

öö Luzatzen doazen neurrian kromosomak bereiztuz doaz; ardatza eratuta dagoenez berarekin inbrikatzen dira, kromatiden orientazio berezia sortuz, bakoitza polo bateruntz.

METAFASEA

Mintz nuklearra eta nukleoloa erabat desagertu dira. Kromosomak erabat trinkotu dira. Kromosomak ekuatore-plakan kokatzen dira: Kromosomak

mikrotubulu zinetokorikoen luzapenari esker mugitu dira

3

Page 4: ZIKLO ZELULARRA

zentromeroak ardatzaren erdian jarri arte, zentrioloetatik distantzia berera egon arte; guztien artean plaka ekuatoriala eratzen dute.

Zentrioloek ardatz akromatikoak eratzen dituzte eta, hauek, kromosometako zentromeroetara lotzen dira.

ANAFASEA

Ardatz akromatikoko zuntzen uzkurketa, zentromeroak apurtu: Hemendik aurrera kromosoma bakoitza kromatida bakarraz dago eratua: kromosoma anafasikoa (kromosoma kopurua erabakitzeko zentromeroak zenbatu).

Kromosomen kromatidak bereizten dira eta poloetaruntz abiatzen dira (g.g.b. abiadura: 1 m /min )

Anafase bukaeran zinetokoroak desagertzen dira. Mikrotubulu polarrak luzatzen dira zitozinesirako prestatuz.

TELOFASEA

Kromosomak zatiketa poloetan elkartzen dira eta kromatina izaera hartzen hasten dira: desbiribilkatzen hasten dira, eta horrekin ahalbidetzen dira transkripzioa eta ADNaren nukleolo antolatzaile eremuetatik, nukleoloaren berrantolaketa.

Sareska endoplasmatiko bikortsutik mintz nuklearra eratzen hasten da ziur aski zelula amaren bildukinaren hodarrek ere laguntzen dute.

Mikrotubulu polarrak gai perizentriolarratik askatuz doaz, elkarrekin multzokatu erdi aldera (interzona). Zonalde horretan proteina asko metatzen dira, gai dentsoa eratuz; horrek zitozinesian paper garrantzitsua beteko du.

ZITOZINESIA

Zitoplasmaren banaketa, normalean, telofase bitartean gertatzen da.

Organuluak bi taldetan banatzen dira bi nukleo berriren inguruan. Banaketa hori, antza denez, ausaz egiten da; ondorioz, zelula berriek berdin-berdina ez den material zitoplasmatikoa jasoko dute.

Zitoplasmaren zatiketa ezberdina da animalia eta landare zeluletan: animali zeluletan estugune batek sortzen du eta landare zeluletan, zelula barneko trenkaduraz.

Landare zelulen ezberdintasunak mitosian

Ez zentriolorik, ez asterrik: Zona argia izena duen aldea mikrotubuluen zentro antolatzailea da eta mikrotubuluz inguratiruk gelditzen da. Horien artean

4

Page 5: ZIKLO ZELULARRA

mikrotubulu polarrak agertzen dira profasearen bukaeran ardatz mitotikoaren bi poloak eratuz. Asterrik gabeko ardatzak, ardatz anastral izena du (bestea, ardatz astrala da)

Zitozinesian ez dago inbaginaziorik, trenkaduraz gertatzen da, polisakaridoak dituzten Golgi aparatuko besikula batzuek, zitoplasma erditik zatitzen dute. Besikulak erdialdera joaten dira, mikrotubuluen laguntzaz. Horrela, fragmoplasto eratzen da. Ondoren, besikulak bat egiten dute, plaka zelularra sortuz. Besikula gehiago pilatzen den heinean plaka erditik hazi egiten da zelula zatitzera iristen den arte. Haien mintzetatitk bi zelula kumeen mintz plasmatikoak eratzen dira, plasmodesmo izena duten poro zitoplasmatikoak gelditzen direlarik.

Meristemoetan bakarrik

Meiosia

o Bi zatiketa zelular gertatzen dira segidan: meiosi I eta meiosi II. o Meiosi I murriztailea da, zelula umeak amaren kromosoma kopuru erdia dute;

bigarrenean, zelula umeek amaren kromosoma kopuru bera dute, mitosi baten antzekoa da.

o 2n zelula diploide baten 1. zatiketan 2 zelula haploide (n) lortzen dira, eta bigarrenean 4 zelula haploide

o Meiosiaren ondoko zelula haploideak: Gametoak (espermatozoideak, obuluak eta esporak (mikrosporak eta megasporak); hau da, ernalketan berriro ezartzen da espeziearen hornidura kromosomikoa (2n)

o Gurasoengandik hartzen den informazio genikoa birkonbinatzen denez, handitu egiten du populazioaren aldakortasun genikoa.

5

Page 6: ZIKLO ZELULARRA

o Meiosi I hasi aurretik interfase aurremeiotiko bat dago, ADN bikoiztu egiten da, S aldia luzeagoa izanik. Meiosi II aurreko interfaserik gabe, ADN bikoiztu gabe gertatzen da.

o Zatiketa bakoitzak kariozinesi eta zitozinesi bat dauka

Meiosia I

Profase I

Prozesuaren denboraren %90a betetzen du, faserik luzeena, korapilatuena eta interesgarriena izanik.

Nukleolo eta mintz nuklearraren desintegrazio graduala. Zentrioloen bikoizketa, horien migrazioa poloetara eta ardatz akromatikoaren

eraketa. Kromosomak eratzen dira. Mitosian ez bezala bikote bakoitzeko bi kromosoma

homologoak paraleloan jartzen dira eta beraien artean ADN zatiak trukatzen dituzte. Espeziaren arabera (eta sexua) aste bete, hilabeteak… urteak iraun dezake.

5 alditan gertazen da

Leptotenoa.

Kromatina trinkotzen da kromosomak ikusgarriak eginez: bikoiztuta ageri zaizkigu, bi zati dituztela. Zati bakoitzari kromatida deritzo, eta biak lotzen dituen puntuari zentromeroa. Zentromero bakar batetik lau beso ageri dira.

Zigotenoa

Bikotea osatzen duten kromosoma homologoak ikusgarriak.Hurbiltzen dira (100 nm) eta sinapsia gertatzen da: bakoitza, bere bi kromatidekin, genez-gen paraleloki ezarriko direlarik. Konplexu sinaptinemikoari esker gertatzen da: kromosoma homologo bakoitzeko kromatida baten ondoan eratzen den albo ardatza izenekoa zuntz proteiko batez eta bitarteko erdiko ardatza izeneko beste zuntz proteiko eratzen da. Posible da kromatinak kremailera moduko egitura eratzea ardatz proteiko horrekin.Lau kromatidez eratuta dagoenez, egiturari tetrada edo bibalentea esango diogu. Kromosoma-bikote adina tetrada egongo da zelulan.

Pakitenoa:

o Bikoteka jarri ondoren, kromatida homologoen artean kiasma izeneko lotune batzuk eratuko dira (normalean, 2-3).

o Lotune horietan, kromatidak hautsi eta kromosoma-zatiak trukatuko dituzte, alegia, kiasman kromatidak hautsi, eta elkar gurutzatu

6

Page 7: ZIKLO ZELULARRA

ondoren, atzera berriz lotuko dira, kromosoma baten zatia bere homologoan geratuko delarik, eta alderantziz.

o Kiasma bakoitzean lau kromatidetako bi elkargurutzatuko dira. Prozesu honi elkargurutzamendu edo "crossing over" esaten zaio.

o Ondorioz, gene-trukaketa edo birkonbinazio genikoa egon dela esan dezakegu; kromosoma homologo bakoitzeko kromatidak orain ez dira berdinak.

o (fase honek egunak iraun ditzake)

Diplotenoa:

o Tetradak banatzen hasiko dira, elkar lotzen dituzten kiasmetatik izan ezik.

Diazinesia

o Profasearen amaiera-amaieran kromosomak oso trinkotuta daudenez, kromatidak eta kiasmak ikustea errazagoa izango da.

o I profasean gertatzen den gainerako guztia profase mitotiko arruntean gertatzen denaren antzekoa da: zentrioloak poloetara mugitu, mintz nuklearra desagertu, e.a.

7

Page 8: ZIKLO ZELULARRA

Birkonbinazio Genikoa

8

Page 9: ZIKLO ZELULARRA

Metafase I

Mitosiaren metafasean ez bezala, tetradak izango dira ekuatorean ezarriko direnak, kromatida-bikoteak parez pare dituztela. (mitosiarekiko desberdintasuna)

Nukleo bildukina eta nukleoloa desagertu dira eta tetradak zelularen erdiko planoan kokatzen dira, kromatida bikoteak aurrez aurre jarrita. “Erdiko planoa” kiasmetatik igarotzen da, kromosoma bakoitzaren zentromerotik ordez.

Bi kromatida ahizpetatik ateratzen diren zinetokoroen zuntzak poloruntz doaz. Horrek kromosoma homologoak banatzen ditu.

ANAFASE I

Kromosoma homologoak banandu egingo dira, kiasmak desagertu, eta, kromosoma bakoitza polo batera joango da. Era honetan, kromosoma-kopurua erdibitu egin da, nahiz eta kromosoma bakoitza bikoitza izan (bi kromatida dituelako).

Zentromeroak ez dira zatituko. (mitosiarekiko desberdintasuna)

Mintz plasmatikoaren inbaginazioaren hasiera.

TELOFASE I

Mitosiarenaren antzekoa da: nukleoa berragertu, e.a.; alabaina, jokabide desberdinak ikus daitezke aztertutako organismoa zein den.

Nukleo berri bakoitzak sortzailearen kromosoma-kopuru erdia baino ez du. Beraz, bi nukleo haploide ditugu, nahiz eta, kromosoma bakoitzak bi kromatida izan.

Mintz nuklearra ez da osatzen ezta kromosomak debiribilkatzen ere.

Meiosi I eta II artean interfase laburra dago. Ez dago ADN.ren sintesi berririk.

9

Page 10: ZIKLO ZELULARRA

MEIOSI II

PROFASE II

Oso laburra, sarritan ez baitago ez mintz nuklearrik ezta kromosomen kondentsazioarik.

Zentrioloak bikoizten dira, poloetaruntz migratzen dute eta ardatz akromatikoa eratzen da.

METAFASE II

Labur samarra da. Kromosomak mugitu egingo dira, beren zentromeroak ardatzaren ekuatorean, hau da, zentrioloen arteko distantziaren erdi-erdian gelditu arte. (Hau izango da kromosomak ikusteko momenturik onena, erabat trinkotuta daudelako).

ANAFASE II

Faserik motzena da. Zentromeroak erdibitu egingo dira, eta kromatida bakoitza polo batera hurbilduko da, kromosoma independenteak izango dira hemendik aurrera.

Poloen inguruan bi kromosoma-multzo berdin izango ditugu. Mintz plasmatikoaren inbaginazioa.

TELOFASE II

Desbiribilkatuko diren kromosomen inguruan mintz nuklearr eratzen da. Zatiketa zelularraren bukaera.

10