ZIKLO BATEN BUKAERA - static.noticiasdenavarra.com · mahaiaren erabakiaren berri. 2019ko ekainaren...

8
2019ko ekainaren 14a, Ostirala Zenbakia: 523 Alcantarillak jantzi du txapela Irati Alcantarilla bertsolaria nagusitu zen Euskal Herriko XXXI. Eskolarteko Txapelketaren bat-bateko finalean, joan zen larunbatean, Saran. 2. ORRIA ZIKLO BATEN BUKAERA Unibertsitatean Sartzeko Batxilergoaren Ebaluaketa (BEUS) ekainaren lehenengo egunetan ospatu zen. JAVIER BERGASA HIRU EGUNEKO AZTERKETA Deialdia Denetara, Nafarroako 3.285 ikasle aurkeztu ziren Unibersitatean Sartzeko Batxilergoaren Ebaluake- tara (BEUS), Iruñeko eta Tuterako kanpusetan. 4-5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA YAGO LAMELA, ATLETISMOAREN IZAR IHESKORRA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA ERRONKARI, HERRIEN ARTEKO IBILBIDEAN BARRENA 6. ORRIA

Transcript of ZIKLO BATEN BUKAERA - static.noticiasdenavarra.com · mahaiaren erabakiaren berri. 2019ko ekainaren...

Page 1: ZIKLO BATEN BUKAERA - static.noticiasdenavarra.com · mahaiaren erabakiaren berri. 2019ko ekainaren 14a, Osirala 3 IKASTETXEAK Ekimeak ESKOLA-PORROA SAIHESEKO PROGRAMA Ikastrte bkaerako

2019ko ekainaren 14a, OstiralaZenbakia: 523

Alcantarillak jantzi du txapelaIrati Alcantarilla bertsolaria nagusitu zen Euskal Herriko XXXI. Eskolarteko Txapelketaren bat-bateko finalean, joan zen larunbatean, Saran. 2. ORRIA

ZIKLO BATEN BUKAERA

Unibertsitatean Sartzeko Batxilergoaren Ebaluaketa (BEUS) ekainaren lehenengo egunetan ospatu zen. JAVIER BERGASA

HIRU EGUNEKO

AZTERKETADeialdia Denetara, Nafarroako 3.285 ikasle aurkeztu ziren Unibersitatean Sartzeko Batxilergoaren Ebaluake-tara (BEUS), Iruñeko eta Tuterako kanpusetan. 4-5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

YAGO LAMELA, ATLETISMOAREN IZAR IHESKORRA

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

ERRONKARI, HERRIEN ARTEKO IBILBIDEAN BARRENA

6. ORRIA

Page 2: ZIKLO BATEN BUKAERA - static.noticiasdenavarra.com · mahaiaren erabakiaren berri. 2019ko ekainaren 14a, Osirala 3 IKASTETXEAK Ekimeak ESKOLA-PORROA SAIHESEKO PROGRAMA Ikastrte bkaerako

22019ko ekainaren 14a, Ostirala

KULTURA Bertsolaritza

NAHASTE-BORRASTE

HEZKUNTZA

eTwinning kalitate zigilu europarra jaso dute Nafarroako zortzi ikastetxek Jarduneko Hezkuntza kontseilari Maria Solana Aranak eTwinning diplomak banatu dizkie 13 proiektuetan lan egin duten 12 irakasleri; gaine-ra, 8 ikastetxek kalitate-zigilu europarra jaso dute. Ekitaldian izan dira Hezkuntzako zuzen-dari orokor Roberto Perez Elortza eta Hezkunt-za eta Lanbide Heziketako Ministerioan Irakas-leen Prestakuntza eta Hezkuntza Teknologien Institutu Nazionalean Europako Proiektu Zer-bitzuburu Mirian Cecilia Martinez.

Erasmus+ programaren baitan Europako Komi-

sioak IKTen bitartez herrialde ezberdinetako ikasleen artean informazioaren trukaketarako zein elkarlanerako proiektuak bultzatzea du hel-buru eTwinning proiektuak. Nafarroan, ekime-na abiarazi zenetik, 827 proiektu garatu dira, eta horietako 52k jardunean dihardute egun ere. Gainera, Foru Komunitateak plataforman erre-gistraturiko 1.275 nafar irakasle ditu.

ZINEA

Charles Chaplin zinema zikloa eskainiko da Iruñeko Kondestablearen jauregian Kondestableko ekitaldi-aretoan Charles Chaplin zuzendari britainarrari eskainitako zinema-zik-lo bat egingo da. Charles Chaplinaren zine-onda-

re osoari atzera begira. Guztira zortzi filmak egongo dira ikusgai, ekainaren 8tik abuztuaren 30era. Ordutegia: abuztuak 9ra arte 20:00etan eta abuztuaren 16tik 30era, 19:00etan. JBA fil-mak. Sarrera librea gonbidapenarekin. Zinema-ziklo hori Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fun-dazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan egingo da, zeinaren bidez hainbat zik-lo eta film proiektatuko baitira Kondestableko ekitaldi-aretoan.

André Bazin Charlotetaz zioen, Chaplinek sor-tutako pertsonaia, bere arrakastaren arrazoia zela, bere artea ez zela harriduran oinarritzen, baizik eta perfekzioan. Horrek Chaplinen filmak behin eta berriro ikusteko gaitasuna ematen dio-te filmari, haren txantxek paradoxa, emozioa eta barrea sortzeko gaitasuna murriztu gabe.

ALCANTARILLARENTZAT

ESKOLARTEKO TXAPELAFinala Saran ospatu zen, joan zen larunbatean, Euskal Herriko XXXI. Eskolartekoaren finala, jai giro ezin hobeago batean.

Alcantarilla, txapela eskuan duela, bertsokide eta antolatzaileez inguratuta. BERTSOZALE ELKARTEA

Miren Mindegia

Euskal Herri osoko 13 parte-hartzaile elkartu ziren Sarako trinketean, joan zen larunba-

tean, Euskal Herriko XXXI. Esko-lartekoaren Txapelketaren bat-bateko finalari ekiteko. Irati Alcan-tarilla Urdanpilleta izan zen 2019ko Eskolartekoaren txapelduna eta Aner Peritz Manterola “Euzkitze” txapeldunordea. Aitor Sarasuaren sendiaren izenean Maddi Sarasuak jantzi zion txapela txapeldunari.

“Eskolartekoak 15-18 urte bitar-teko gazteak elkartzen ditu, eta zer-bait esan nahiko du denek 18 urte bete arte jarraitzen badute!” esan zuen Bertsozale Elkartetik Eskolar-tekoa koordinatzeko ardura izan duen Esti Alberdik. Eta zeozer

badu: gazteei oholtzan bertsotan egiteko espazioa eskaintzea ez ezik, hori guztia lagunarte ederrean egi-ten dutela erakusten baitute. Aur-tengoa ez da salbuespena izan.

Sarako trinketeko oholtza proba-

tutakoak ziren batzuk; lehen aldia zuten, aldiz, beste zenbaitek. 11:00e-tan hasi zen finala eta parte-har-tzaileak igo ziren oholtzara: Ara-batik, Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001) eta Aitor Ugarte Eriz

(Aramaio, 2002); Baxenabarretik, Ekhi Perrier (Anhauze, 2001) eta Unai Harluxet (Irisarri, 2002); Bizkaitik, Maite Sarasola Isazelaia (Deustu, 2001) eta Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño, 2001);

EN DETALLE

3 Epaimahaia: Aitor Jimenez Tolo-

sana, Amaia Otxotorena Gamio,

Eneko Bidegain Aire, Joakin Arre-

gi Goenaga, Julen Zelaieta Iriarte

eta Mirari Azula Aurrekoetxea ari-

tu ziren epaimahaian, eta idazkari

lanetan Nerea Goñi Begiristain.

3 Txapela, Sarasuaren omenez:

Irabazleari Maddi Sarasua Laska-

raik jantzi dio txapela, Aitor Sara-

suari bertsolaritzari egindako

ekarpen handiari esker onez eta

Sarasua sendiaren izenean. Ber-

tsularien Lagunak elkarteko

lehendakari izandakoa, elkarteko

eragiletzan eta bertsu irakasle ari-

tutakoa, belaunaldiz belaunaldiko

transmisioan lan eskerga eginda-

koa izan da Aitor Sarasua.

3 Euskal Herri osoan: Egitasmoa

lurraldez lurralde gauzatzen da:

guztira, 98 parte-hartzaile izan

ditu, eta 13 saio finalaren aurretik.

Gipuzkoatik, Aitor Tatiegi Loidi (Oñati, 2001) eta Aner Peritz Man-terola “Euzkitze” (Zarautz, 2002); Lapurditik, Naia Etxeberri Larza-bal (Baiona, 2002) eta Irati Alcan-tarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001); Nafarroatik, Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001) eta Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera, 2002); eta Zuberoa-tik, Leire Casamajou (Sohüta, 2002). Julene Etxeberrik jarri zizkien gaiak: ikasturtea gaindituko ez duela uste duen ikaslearen, itza-letik mugitu gabe dagoen soroslea-ren eta sare sozialak kritikatu bai-na Instagramen kontua ireki duen erabiltzailearen ahotik aritu ziren kantuan, besteak beste.

Behin bukaerako agurra eginda, Joana Itzainak eman zuen epai-mahaiaren erabakiaren berri.

Page 3: ZIKLO BATEN BUKAERA - static.noticiasdenavarra.com · mahaiaren erabakiaren berri. 2019ko ekainaren 14a, Osirala 3 IKASTETXEAK Ekimeak ESKOLA-PORROA SAIHESEKO PROGRAMA Ikastrte bkaerako

2019ko ekainaren 14a, Ostirala 3

IKASTETXEAK Ekimenak

ESKOLA-PORROTA

SAIHESTEKO PROGRAMAIkasturte bukaerako saioa ‘Proeducar-Hezigarri’, beste 40 ikastetxetara zabalduko da dato-rren ikasturtean, hezkuntza inklusiboa lantzeko helburuarekin.

Ander Domblás, María Solana, Roberto Pérez Elorza eta Aitor Etxarte, ikastetxeetako ordezkariekin batera. OSKAR MONTERO

Diario de Noticias

2018-19 ikasturteko amaierako saioan parte zuten joan zen astean PROEDUCAR-HEZIGA-

RRI programan parte hartzen duten 40 ikastetxeetako ordezka-riek. Jardunaldian izan ziren Maria Solana Arana, jarduneko Hezkunt-za kontseilaria, Roberto Pérez Hezkuntzako zuzendari orokorra eta Ander Domblás, antolaketa, orientazio eta aukeren berdintasu-nerako zerbitzuko zuzendariarekin batera. Ekitaldi nagusian izan zen halaber, Aitor Etxarte, Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria.

Nafarroa osoan PROEDUCAR-

XEHETASUNAK

3 Helburuak: PROEDUCAR-HEZI-

GARRIk Hezkuntza ministerioko

Europako Gizarte Funtseko

abala du. Hala, Orientazio eta

Indartze programaren bigartez,

Nafarroara lau milioi euro baino

gehiago bideratu ditu eta admi-

nistrazioak Aniztasunaren Arre-

tarako Plan Estrategikoan jaso-

tako hainbat atal indartu ditu

antolaketan eta metodoan alda-

ketak ezarriz ikastetxeetan ikus-

pegi inklusiboa hobetuz.

HEZIGARRI programan parte hart-zen aritu diren 40 ikastetxeek egi-tasmoa garatzerakoan izandako aldaketak eta lorpenak amanko-munean jarri zituzten. Programak eskola-uztea eta eskola porrotari aurre egitea du helburu, ikasle guz-tien gizarte eta hezkuntza inklu-sioa ahalbidetzearekin batera. Jar-dunaldian Haur eta Lehen Hezkuntzako zein Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek hartu zuten parte eta goiz osoan zehar lantalde ezberdinetan eta ondoren elkarrekin izandako esperientzia guztiak eman zituzten ezagutzera.

Maria Solana, jarduneko kontsei-lariak, zuzendaritza taldeei zein

irakasleei PROEDUCAR-HEZIGA-RRI programan parte hartu izana eskertu zien, izan ere, “zuen par-tehartze aktiborik gabe, ezinezkoa izango litzateke programa antola-tu eta jarraipena egitea. Programak ikasle guztiei kalitatezko hezkunt-za, parekidea eta inklusioa bermat-zea du asmo. Hots, ezagutzaren eta informazioaren gizartearen beha-rrei erantzuna emango dien kalita-tezko heziketa publikoa”. Bestalde, Solanak bere esker ona adierazi zien jada programan parte hartzen duten ikastetxeei zein datorren urtean gehituko direnei.

Hala, jada programan parte har-tzen duten 40 ikastetxeei beste 40

gehituko zaizkie datorren urtean, eta aniztasunaren inguruan an-tzeko ezaugarriak dituzten sare publikoko ikastetxe guztiek hartuko dute parte. 40 ikastetxe berriek 2019ko irailean ekingo diote pro-gramari eta hiru ikasturteetan zehar fase ezberdinetan landuko dute: hezkuntza inklusiboa lan-tzeko ekintzak, familien parte har-tzea, ikastetxeetako elkarbizitza zein eskumenak lantzeko berrikuntza metodologikoak garatuz. Guztia, esko-lako errendimendua hobetu, eskola-uztea eragiten duten faktoreak iden-tifikatu eta ikasgelan zein ikastetxeean elkarbizitzarako giro baikorra lor-tzeko xedearekin. ■

Page 4: ZIKLO BATEN BUKAERA - static.noticiasdenavarra.com · mahaiaren erabakiaren berri. 2019ko ekainaren 14a, Osirala 3 IKASTETXEAK Ekimeak ESKOLA-PORROA SAIHESEKO PROGRAMA Ikastrte bkaerako

42019ko ekainaren 14a, Ostirala

GAUR EGUN Azterketak

EBALUAKETA BAT, HAMAIKA ETORKIZUNHiru egun Nafarroako 3.285 ikaslek egin zioten aurre joan zen astean Unibertsitatean Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioari (BEUS), Tutera eta Iruñeko kanpusetan.

BEUS-eko irakasleetako bat, azterketaren nondik-norakoak azaltzen. JAVIER BERGASA

P. Sarmiento

Nafarroako Unibertsitate Publi-koko (NUP) Arrosadia eta Tuterako kanpusak, Unibertsi-

tatean Sartzeko Batxilergoaren Eba-luazioaren (BEUS) eszenatoki bila-katu ziren joan zen astean. Deneta-ra, Nafarroako Foru Erkidegoko 3.285 ikasle aurkeztu ziren azterke-tetara.

Aurkeztutako ikasleen gehiengoa emakumezkoa izan zen (1.905 dene-tara, eta 1.380 gizonezkoak). Hizkuntza ereduei dagokienez, 2.394 ikaslek gazteleraz egin zituzten fro-gak, eta gainontzeko 891k euskaraz. Nafarroa, beste sei komunitaterekin

batera (Asturias, Aragoi, Madril, Valentzia eta Extremadura) Estatuko lehenengoa izan zen azterketei hasiera ematen, ekainaren 3an.

Astelehenean, hilaren 3, ekin zi-tzaion ebaluazioari, goizeko 9.30ean. Lehenengo azterketa ikasle guztiek egin behar duten derrigorrezkoeta-ko bat izan zen, Gaztelera eta Lite-ratura II irakasgaiarena. Ekainaren 6an bukatu ziren azterketak, arratsaldeko 19.00etan, fase bolun-tarioan parte hartu zutenekin. Hala, izugarrizko maratoria izan zen Nafa-rroako Batxilergoko 2. mailako ikas-leentzat.

Azterketa partzial eta globalak gai-lentzeko ikasturte osoan zehar ikas-

ten jarduteaz gain, BEUS frogak egin zituzten 3.285 ikasleek denbora izan zuten euren ametsak eraikitzeko, euren etorkizunerako bidearen lehe-nengo urratsak emateko. Izan ere, ikasturte bat bakarrik ez eta aro garrantzitsu bat bukatu berri dute, laster beste bat irekiko duten bitar-tean. Ikasleetako batzuk nota zeha-tza bilatu zuten azken frogetan, aukeratutako unibertsitateetara joa-teko kalifikazioa burutan zutela.

Beste batzuk, ordea, lasai egin zituzten frogak, helburu edo muga zehatzik bilatu gabe, urteak zehar egindako lana baliagarria izanen zela jabetuta.

Fernando Miralles Madrilgo San

Pablo Unibertsitateko psikologoa-ren arabera, ikasleen %15 eta %25 artean antsietatea jasan zuten, ikas-le onak izan arren. Gainera, BEUS frogak egin zituztenen %47 oraindik ez zuten argi zer egingo zuten dato-rren ikasturtean, Madrilgo Francis-co de Vitoria Unibertsitateak egin-dako XIV. Unibertsitate Joeren Inkestaren arabera.

Azterketaren helburua Unibertsitatean sartzeko probaren helburua da balioestea ikaslearen heldutasun akademikoa eta uni-bertsitateko gradu ikasketa ofizialak arrakastaz egiteko gaitasuna, bai eta Batxilergoko ikasketetan lortu dituz-

ten ezagutzak balioestea ere, Batxi-lergoa egin duten ikasleen kasuan. Zenbakizko kalifikazio batekin emango da balioespena, zeinak aukera emango baitu eskainitako ikaspostuak lortzeko eskaerak lehentasunaren arabera sailkatzeko.

Borondatezko fasea gainditu iza-nak hura gainditu eta hurrengo bi ikasturteetan balioko du unibertsi-tatean sartzeko. Hau da, 2019an gainditutakoa 2019/20 eta 2020/21 ikasturteetan sartzeko da baliozkoa, eta 2018an gainditu zena, 2018/19 eta 2019/20 ikasturteetan sartzeko.

Orain, nota jakitea besterik ez zaie gelditzen ikasleei, euren etorkizuna pixka bat gehiago argitzeko.

Page 5: ZIKLO BATEN BUKAERA - static.noticiasdenavarra.com · mahaiaren erabakiaren berri. 2019ko ekainaren 14a, Osirala 3 IKASTETXEAK Ekimeak ESKOLA-PORROA SAIHESEKO PROGRAMA Ikastrte bkaerako

2019ko ekainaren 14a, Ostirala5

Kontzentrazioa ezinbestekoa da azterketari aurre egiteko JAVIER BERGASA Azkeneko errepasoak, NUP-eko korridoreetan. JAVIER BERGASA

Batzuk urduri eta beste batzuk pozik, azterketari ekin aurretik. JAVIER BEGRASA Hainbat neska, erantzunak konparatzen. JAVIER BERGASA

Ikasle bat, azterketa gelan sartzen. JAVIER BERGASA Azterketa egin aurretik, lagunarteko errepasoa ez da gaizki etortzen. JAVIER BERGASA

Page 6: ZIKLO BATEN BUKAERA - static.noticiasdenavarra.com · mahaiaren erabakiaren berri. 2019ko ekainaren 14a, Osirala 3 IKASTETXEAK Ekimeak ESKOLA-PORROA SAIHESEKO PROGRAMA Ikastrte bkaerako

62019ko ekainaren 14a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Erronkari

Nafarroako ipar-ekialdeko mutu-rrean, Pirinioetako ibar ezagunene-tako bi daude. Erronkari da malkart-suena, eta Gayarre, almadiak, transhumantzia eta Erronkari JD duen gazta ditu ezaugarri nagusi. Herri harriztatuak bisitatzeko auke-ra izanen dugu bertan, baita Bela-gua ibar ikusgarria zein Larrako mendigune karstikoa ere. Zaraitzu Erronkari ibarrarekiko paralelo dago. Ezagutu beharrekoa da han-go herri ezagunena, Otsagabia, eta handik abiatuta sartzen da Nafarroa-ko beste mugarri turistiko batean,

Ezagutzea merezi duen Nafarroako bailarahots, Iratiko oihan zoragarrian. Merezi du, halaber, ibarreko beste herrietan galtzea, adibidez, Ezkaro-ze herriburuan.

Erronkari Pirinioetan bertan dago, iparralde-tik Frantziarekin eta ekialdearekin Huescarekin muga eginez; Erronka-rin ongi errotutako tradizioak dau-de, hala nola Hiru Behien Tributua edo Almadiaren eguna, baita paisaia ikusgarriak ere, adibidez Belagua edo Larrako karsta; halaber, gastro-nomia gozo-gozoa eta etxe eder-ede-

rrak topatuko dituzu han. Han dago mendi-estazio bat iraupen-eskian aritzeko. Hegoaldetik iparraldera, bisitatu behar dituzunak:

Burgi Lanbideen bideko 4 kilometroak egin ditzakezu, eta, izenak adierazi bezala, honako elementu hauek aurkituko dituzu bidean: Erdi Aro-ko zubi bat, almadia bat, ogi-labe bat, txondor bat, elur-zulo bat eta garai bateko zerrategi bat.

Erronkari Julián Gayarre tenorraren sorlekua; hantxe daude bere museo-etxea eta bere mausoleoa, Mariano Benlliure eskultorearen lan onenetako bat.

ERRONKARIN

BARRENA

BIDAIATZENBailara ikusgarria Pirinioen magalean kokatuta, Frantzia eta Huesca artean, zazpi herrik osa-tutako Nafarroako baila-ra ederrenetako bat aurkitzen dugu

Burgiko harrizko zubi ederra. JAVIER BERGASA

Diario de Noticias

Pirinioetan kokatuta, Frantzia eta Huescako mugan, Erron-karibarrek aspaldi-aspaldiko

tradizioek sortutako nortasuna du, baita gastronomia goxoa ere, eta natura bere ederrean agertzen zai-gu han. Oihangintza, abeltzaintza eta turismoa baliabide nagusi dituzten zazpi herri paregabez osa-turik dago: Burgi, Bidankoze, Gar-de, Erronkari, Urzainki, Izaba eta Uztarroze dira ibarreko harri-bitxiak.

Eska ibaiak iparraldetik hegoal-dera zeharkatzen du ibarra eta herrietako bazterrak bustitzen ditu. Herrietako kaleak harriztatuta dau-de, eta etxeak oso ederrak dira, bata bestearen ondoan, teilatu pikoekin, kea dariela tximiniei. Urek natur bazter zoragarriak sor-tu dituzte bidean (Burgiko arroila kasu). Mendetan, almadia-zainak haietatik ibili dira, udaberri oro

merezitako omenaldia jasotzen dutenak.

Basoak, iraupen-eskiko pistak, parerik ez duten usadioak (Hiru Behien Zerga edo Almadiaren Egu-na), kalitateko gastronomia (Erron-kari sor-marka duen gazta edo art-zain-apurrak, besteak beste), pertsonaia ospetsuei eskainitako museoak (Julián Gayarrerena kasu), malda desberdinetako xen-dak (Zemetoko bidea, adibidez), gailur altuak (Hiru Erregeen Mahaia, Nafarroako garaiena), sari-tutako eskulturak (Julián Gayarre-ren mausoleoa), plaza loredunak, paisaia hezigabeak (Belaguako Larra) eta bazter xarmangarriak. Merezi du presarik gabe ibiltzea argazki ezin hobeak hartzeko guneak eta uneak eskaintzen dituen ibar honetatik. Bizi ezazu.

Herri bakoitzak bere nortasuna du. Burgin edo Izaban, adibidez, enarek eta almadiek durundi egi-ten dute oraindik.

Pirinioen ikuspegia, Erronkaritik. J. BERGASA

Bandera astintzen, Santio Egunean. M.. ZOZAYA

Page 7: ZIKLO BATEN BUKAERA - static.noticiasdenavarra.com · mahaiaren erabakiaren berri. 2019ko ekainaren 14a, Osirala 3 IKASTETXEAK Ekimeak ESKOLA-PORROA SAIHESEKO PROGRAMA Ikastrte bkaerako

2019ko ekainaren 14a, Ostirala 7

KLASK!

ESPAZIO KOMUNITARIO BERRI

BAT AZPILAGAINAN. Urte asko izan

dira Azpilagainako barrideek euren elkarte eta taldeen aktibitateak egiteko espazio

komunitario egoki bat aldarrikatzen zutela eta, azkenik, lortu dute. Lekua Buenaventura

Iñiguez kalean kokatzen da, 18 zenbakian eta 450 metro karratuko espazioa dauka. Orain-

goz, hilabeteko 1.600 euroko errenta Iruñeko Udalak ordaintzea adostu da, Alzania Erreka

18 eta Manuel Turrillas plazaren artean erai-kiko den etxebizitza kolaboratiboaren baitan

aurreikusita dagoen espazio komunitario berria zabaldu bitartean. Oraingoz, alta,

Azpilagainako biztanleek lehen espazio honetaz gozatzeko parada dute. UTZITAKOA

INGURUGIROAREN BESTA. Zure parte-hartzearekin, eskualde iraunkorrago bat posible da. Lema honekin, Izarbeibarko Mankomunita-

teak, Mendigorriako kolektiboek, ikastetxeak eta Udalak Ingurugiroaren Eguna ospatu zuten berriki. Ikasleak izan ziren protagonista, eta zaborren

eta uraren inguruan egindako lanak erakutsi zituzten. D.N.

MUSIKA BANDEN EGUNA. Andosilla, Azagra,

Lerin, Azkoien eta San Adrianeko musika eskoletako

ikasleek, San Adrianeko kaleak lepo bete zituzten urte-

ro ospatzen den musika banda txikien topaketaren

egunean. Eskualdeko gazteak musikara hurbiltzea hel-

buru duen ekimenaren laugarren edizioa izan zen. Kale-

jira jendetsu batek herriko kale nagusia bete zuen,

etaondoren, denok elkarrekin kontzertu zoragarri bat

eskaini zuten udaletxeko plazan, pubikoaren gozame-

nerako. MARÍA SAN GIL

Page 8: ZIKLO BATEN BUKAERA - static.noticiasdenavarra.com · mahaiaren erabakiaren berri. 2019ko ekainaren 14a, Osirala 3 IKASTETXEAK Ekimeak ESKOLA-PORROA SAIHESEKO PROGRAMA Ikastrte bkaerako

82019ko ekainaren 14a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Yago Lamela (1977-2014)

BIZITZATZAKO

JAUZI LUZEENAArrakasta Yago Lamelak mugarri bat jarri zuen maila nazionaleko luzerako jauzian, izan ere, 8,56 metroko marka berak ezarri zuen.

Yago Lamela jauzi egiten, nazioarteko txapelketa batean. EFE

Diario de Noticias

Yago Lamela Tobío (Avilés, Astu-rias, 1977ko uztailaren 24a - Avi-lés, 2014ko maiatzaren 8) luzera-

ko jauzian espezializatutako atleta espainola izan izen. 1999an munduko txapeldun-ordea izan zen Mebashin (estalitako pistan) eta Sevillan (kanpoaldean), hurrenez hurren 8,56 metroko eta 8,40 metroko jauzia egi-nez. Hil zen unera arte, Espainiako atletarik hoberena izan zen luzerako jauzian.

Zazpi urte besterik ez zituela izan zuen bere lehenengo harremana atle-tismoarekin, bere sorterrian lasterke-ta batean parte hartu zuenean. Las-terketa honen ondoren Avileseko Atle-tismo Elkartean sartu zen, eta jauzi-rako zuen gaitasun berezia atzeman zuten han. Zortzi urterekin, lau metro baino gehiagoko jauziak egiten zituen, hamabostekin zazpi metroak gailen-du zituen eta 18 urte zituela bi aldiz gailendu zuen zortzi metroko muga. Bere lehenengo entrenatzailea Carlos Alonso izan zen. Ondoren, Iowako Unibertsitatean informatika ikaske-tak egin zituen eta bertan Juan José Apzeitiarekin entrenatzen hasi zen. Bere ibilbide osoan mantenduko zuen entrenatzaile hau. 1999ko Maebashi-ko mundialean agertu zen lehenengo aldiz nazioarteko atleta bezala. 8,56 metroko jauzia egin ondoren, Iván Pedrosok 8,62ko jauzia egin behar izan zuen urrea eskuratzeko. Bere zilarrak, estalitako pistan lortutako marka europar berria ezarri zuen, hamar urtez mantenduko zena. 2004a arte eliteko lehian mantendu zen, zortzi metroak maiz gailenduz eta Pedrosorekin hainbat buruz-buruko jokatuz. Hala ere, jasandako lesioek handik aurrera Joko Olinpi-

DETALLES

3 Heriotza: 2014ko maiatzaren

8an hilik aurkitu zuten Yago

Lamela, bere Avilesko etxean.

Bihotzekoak jota hil zen, autop-

siaren arabera. Azken urteetan,

depresio arazoak izan zituen.

3 Dominak: 2003ko Atletismoko

Munduko Txapelketa (bront-

zezko domina); 2003ko Pista

Estaliko Munduko Atletismo Txa-

pelketa (zilarrezko domina);

2002ko Europako Atletismo Txa-

pelketa (brontzezko domina);

2002ko Pista Estaliko Europako

Atletismo Txapelketa (zilarrzko

domina); 1999ko Munduko Atle-

tismo Txapelketa (zilarrezko

domina); 1999ko Pista Estaliko

Munduko Atletismo Txapelketa

(zilarrezko domina); 1999ko

Sub23 Europako Atletismo Txa-

pelketa (urrezko domina);

1998ko Iberoamerikar Atletismo

Txapelketa (urrezko domina).

koetan jokatzea galarazi zioten. Bere palmaresa, dudarik gabe, espainiar atletismoko hoberenetakoa da.

2004aren hasieran Akilesen ten-doian mina nabaritzen hasi zen. Gutxinaka, egoerak okerrera jo zuen eta Atenas 2004ean anestesiarekin lehiatu behar izan zuen, eta hala ere finalera iristea lortu zuen. Handik gutxira Finlandian ebakuntza bat egin zioten eta uste baino denbora gehia-go behar izan zuen guztiz osatzeko. Tartean, gainera, auto istripu bat izan zuen. Estalitako pistan, 8,56 metroko jauziaren marka ezarri zuen, 2009ko martxoaren 9an Sebastian Bayerrek gailendu zuen arte.

Luzera jauzia, atletsimoko probarik zaharrenetariko bat

Atletismoa lasterketa, jauzi, jaurtiketa eta ibilketa proba jakin batzuk

egitea dakarren kirol bat da. Modu antolatuan antzinako olinpiar jokoe-

tatik egin izan du gizakiak, K. a. 776. urtetik alegia. Munduan atletis-

moa arautzen duen erakunde nagusia Atletismo Federazioen Nazioar-

teko Elkartea (IAAF) da, 1912an sortua. Luzera jauzia atletismoko pro-

ba bat da, zaharrenetarikoa. Izan ere, Antzinako olinpiar jokoetan ere

egiten zuten. Mike Powellek 1991n munduko errekorra ezarri zuen

(8,95 m), Bob Beamonen marka mitikoa gaindituta (8,90 m, 1968).

Jauzilari ospetsuak dira, era berean, Jesse Owens eta Carl Lewis esta-

tubatuarrak eta Iván Pedroso kubatarra. Emakumezkoen markarik

onena Galina Chistyakova sobietarrarena da (7,53 m, 1988).