IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek...

32
maxixatzen.eus Azkoitiko herri aldizkaria, 2016ko ekaina - 355. zenbakia IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatua Gure Esku Dago eguna egingo da ekainaren 11n Azkoitian BA AL DAKIZU? TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRA Saadia Fatatah GALDETU AHALA ERANTZUN Juan Luis Uria Odriozola Itsaso Rajado Olalde Alberto Martinez Alberdi TOKITTEKO PUNTETIK MAXIXATZEN

Transcript of IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek...

Page 1: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

Azko

itiko

her

ri al

dizk

aria

, 201

6ko

ekai

na -

355.

zen

baki

a

IZENA TA DIZENA

Erabakiaren olatuaGure Esku Dago eguna egingo da ekainaren 11n Azkoitian

BA AL DAKIZU?

TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRASaadia Fatatah

GALDETU AHALA ERANTZUNJuan Luis UriaOdriozola

Itsaso Rajado Olalde Alberto

Martinez Alberdi

TOKITTEKO PUNTETIK

MAXIXATZEN

Page 2: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

2 maxixatzen.eus

Page 3: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

Kale Nagusia, 62Gipuzkoa, 20720 Azkoitia

943 85 36 17www.maxixatzen.eus

ARGITARATZAILEA:Maxixatzen Euskaldunon Elkartea.

ERREDAKZIO TALDEA ETA KOLABORATZAILEAK:

Naroa Olalde, Idoia Alberdi, Laida Be-ristain, Olaia Juaristi, Amaia Ugalde,

Aitor Arruti eta Ainhoa Cuende.

KOORDINAZIOA:Olaia Juaristi.

MAKETAZIOA:Ane Larrañaga.

PUBLIZITATEA:Ainhoa Cuende. Tel.: 943 85 36 17

ZUZENTZAILEA:Gema Lopez.

INPRIMATEGIA:Gertu inprimategia.

TIRADA:800 ale.

LEGE GORDAILUA:SS-706-97

ISSN: 1137-8891

Oharra:Maxixatzenek ez du bere gain hartzen IRITZIAN, KOMIKIAN eta GUTUNEAN adierazitakoaren erantzukizunik. Argitaratu ahal izateko, eskutitz guztiek ondo identifikatuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu hauek jartzea: izen-abizenak, NA eta telefono zenbakia, nahiz eta gero izen-abi-zenak soilik argitaratu. Idatziek gehienez 25 lerro izan beharko dituzte eta [email protected] helbidera bidali beharko dira, hilabeteko azken astelehena baino lehen.

06

10

12

iritzixe Josune Herrarte: "Neskei ez zaie hika egitea

gustatzen"

kalin galdezka Ze asmo udarako?

izena ta dizena Zazpi Kurutze, lehen eta orain

galdetu ahala erantzun Juan Luis Uria, Jasokunde Kooperatibako

lehendakaria

tokitteko puntetik Alberto Martinez Alberdi, Bartzelonan bizi

den azkoitiarra

tokitteko punteko herritarra Saadia Fatatah, Azkoitian bizi den

marokoarra

izena ta dizena

Gure Esku Dago ekimena

iritzixe Tomas Lizarazu: "Handienak"

bertsoa paperean

Erniarraitzeko Iñaki Tolosaren bertsoak

hilebetin begixetatik

maxixatzen maxixatuiez

Maiatzeko Lorak: balorazioa

letu, ikusi, aittu

Zinema kritika: Irene Elorza

galdetu ahala erantzun III. Pelotai Eune

ba al dakizu? Itsaso Rajado Olalde: B meningokoaren

aurkako txertoa

eskure komeni agendie

4

5

6

10

12

13

14

19

20

18

22

28

23

24

2930

Page 4: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

4 maxixatzen.eus

IRIT

ZIXE

Neskei ez zaie hika egitea gustatzen

Josune Herrarte Bergaretxe

Niretzat, hitanoa gauza ezaguna izan da ume-umetatik, normaltasunez entzun izan dut inguruan, toka eta noka, biak berdin, kasuan-kasuan zegokiona. Baina, hori bai, etxeko

eta lagunarteko kontua izan da beti, ni bizi nintzen inguruan ez baitzaio inori hika egiten lehenengo hitzean. Hitanoak adiskidetasuna, konfiantza, gertutasun berezia adierazten du, eta, nahiz eta adin berekoak izan, ezezagunari hika egiteko ohiturarik ez dugu izan, ez eta senar-emazteen artean tratamendu hori erabiltzekorik ere. Adiskidetasuna finkatzen zen heinean pasatzen ginen zuka egitera, eta senar-emazteen artean, berriz, beti zuka.

Duela hogei urte Azkoitira bizitzera etorri nintze-nean, gaztea nintzen, objektiboki gaztea. Orduan hasi nintzen hemengo jendea ezagutzen, eta denek edo ia denek hika egiten zidaten. Lehenengo hitzetik hika! Eta neskak baldin baziren are eta gehiago. Ai-tortu behar dut hasieran gogortxoa egiten zitzaidala, inondik ere ezagutzen ez nuen jendeak nirekin kon-fiantza handiegia hartzen zuela pentsarazten baitzi-dan. Laster konturatu nintzen, ordea, arau sozialak diferenteak zirela Urola alde honetan eta jendeari berez, ohituraz ateratzen zitzaiola hika egitea, eta gustura hartu nuen berehala. Nahiz eta niri oraindik ere ez zaidan ateratzen ezagutzen ez dudanari hika egitea.

Hogei urte geroago, orduan ezagututako neska eta mutil gazte haietako asko guraso dira. Eta haien se-me-alabek, edo hobeto esanda alabek, gaur egungo gazteek alegia, ez dute hika egiten. Eta niri, aitortzen dizuet, ulertezina egiten zait hori. Nolatan aldatu dira gauzak hainbeste belaunaldi batean? Gu gazte

ginenean ezagutu ere egin gabe hika egiten zidaten haiek ez diete nonbait beren seme-alabei hika egiten irakatsi. Ondorioz, seme-alabek ez dituzte hitanoaren oinarrizko arauak ikasi, eta gazteen artean zeharo al-drebestu da erabilera. Neskek egin ere ez dute egiten, ez omen zaie gustatzen, eta mutilek, aldiz, erabat era-biltzen dute, arau sozialetan gertatu diren aldaketak gorabehera, tokatzen denean eta ez denean, menpe-ko esaldietan, toka eta noka bereizi gabe, norekin ari diren kontuan hartu gabe. Hikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika.

Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk mundu guz-tiari, ezagunari eta ezezagunari hika egiten zieten haiek, etxe-etxekoei, beraien ondorengoei ere ez egi-tea orain. Belaunaldi batean transmisioa hainbeste eten izana. Gure herri honetan hain bizirik zegoen erabilera, neurri batean identifikatu ere egiten gai-tuena, horrela galtzen uztea… Hitanoa altxor handia da. Nolatan ez gara konturatzen? Hitzez esaten ez di-ren gauza asko adierazten ditugu hika eginda soilik; batak besteari berdinak garela aitortzen diote hika ari diren hiztunek, konplizitatea, gertutasuna, umo-rea, ludikotasuna eta, nola ez, haserrea ere adieraz-ten ditugu… Munduak beste kolore bat hartzen du hika hitz eginda.

Eta neskei gustatzen ez. Zergatik ote? Nago arrazoi nagusienetakoa transmisioan egon den hutsunea dela, besterik ere egongo den arren, jakina. Barakal-don nekez egingo dute hika, baina gurean bizi da, eta gure ardura da galtzen ez uztea; are gehiago, gure ar-dura da gure herritik kanpora ere zabaltzea! Ez die-zaiogun galtzen utzi!

Page 5: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

KALIN GALD

EZKA

Ainhoa Otaño“Aste bukaerak pasatzea jungo gea furgonetan, baino bestela hementxe gerauko gea aurten. Egun-pasa batzuk eingottou, egualdixek laguntze bau”.

Mari Asun Lizarazu“Aurten ez gea inoa jungo, ta bestela re ez gea asko ertetzekuk; zahartu ein gea gu. Festatan e hementxe ibiliko gea”.

Joseba Epelde“Oporreta nue Peñiscola gurasukin astebete pasatzea. Han plaxen ta fuolin ibiliko gea. Eta gero andramaxetan hemen ibiliko naiz”.

Irati Etxaniz eta Haizea Alberdi“Lelen Jaka jungo gea bixok batea, eta gero Labastidako udalekuta hamar eguneako. Andramaxetan ja hemen eongo gea”.

Ismael Errasti"Udean saninaixota jungo naiz, ta andramaxetan e ibiliko naiz. Hortik aurrea, ba, iuel eunen batin kostatik bueltan bat o, besteik pe”.

Iban Sudupe“Lana ettie tokatze zat nei udean. Festak-eta aprobetxaukottut, eta egun-pasa batzuk e eingottut. Etxin ez naiz geldiuko, hori seuru”.

Ze asmo uderako?

Page 6: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

6 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Olaia Juaristi Zabala

1949an sortu zen Anaitasuna elkartea, eta ordutik Zazpi Kurutze antolatzen aritu izan dira hainbat azkoitiar. Aurten, ekainaren 12an izango da, eta dena prest dute ordurako. Maxixatzenek mendi martxa hori nola bizi duten jakin nahi izan du, hasierako urte haietako parte hartzaileen eta gaur egungo antolatzaileen bitartez.

ZAZPI KURUTZE mEndI mARTxA

Arantxa Alberdi, Maite Lopetegi, Tomas Guembe eta Alaitz Oruesagasti, aurtengo antolatzaileak eta Mari Angeles eta Mari Lurdes Domenech, parte hartzaile ohiak.

Page 7: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

IZENA TA DIZENA

Tomas Guembe Andueza (Azkoitia, 1971) 2010ean sartu zen Anaitasuna Mendi Bazkunan, eta aurten laugarrengoz antolatuko du lantaldean 22. Zazpi Kurutze mendi martxa. Noiz sortu zen Zazpi Kurutze?

1972an antolatu zuen aurreneko aldiz Anaitasunak.

Gauza asko aldatu al dira hasierako urte haietatik?

Berdin-berdin mantentzen da ia dena. Hori bai: lehen, egitea edo bukatzea izaten zen kontua; aldiz, orain, lehiatzen aritzen dira. Oraingo parte-hartze kopurua jaitsita dago lehendik; batzuk, horrenbesteko lehia dagoela ikusten dutenez, ez dira parte hartzera animatzen. Gero eta gazteagoak ateratzen dira, gazteak oso zailduta daudelako. Oso ibilbide gogorra da, aldapa asko daudelako eta luzea delako, eta mendian ibilitakoa izatea komeni da. Lehen edozein mendizale irteten zen; ez zegoen asko prestatuta egon beharrik. Gainera, lehen oso ohikoa izaten zen gutxienez hamar orduan bukatzea; orain, ordea, korrika irteten direnek sei bat orduan bukatzen dute. Hala ere, gurutze bakoitzak bere denbora izaten du, gutxieneko bat eta gehieneko bat. Denbora barruan sartzen direnek bakarrik markatzen dute txartela gurutze bakoitzean; sailkapenak ez du zerikusirik izaten, eta ez da irabazlerik egoten.

Ibilbide gogorra dela diozu; zein mendi bereziki?

Erlo da altuena, 127 metrorekin, baina, aurrenekoa de-lako edo, erraz egiten da. Zati horretan oso argazki polita izaten da goizaldean, Aitza inguruan: denak argia piztuta ilaran igotzen ikusten dira, eta koloretako sugea ematen du. Zatirik gogorrena Zumarraga behera jaitsi eta Izazpi-ra igotzea izaten da, behe-behetik hasi eta berriz ia 1.000 metrora igo behar izaten baita. Gainera, eguerdi aldean eguzkiak bete-betean jotzen du askotan.

Zirkuitua aldatu al da?

Zirkuituaren bukaera aldatu genuen azken edizioan. Le-hen, Oletara iritsi eta Martitteko bidetik jaisten ziren; orain, berriz, Igaranetik jaisten dira, pinutegi batetik barrena. Martittetik behera eguzki askorekin hankak erretzen zitzaizkiela kexatzen ziren eta.

Noiz irteten dira parte hartzaileak?

04:00etan irteten dira, eta 04:40 ingururako aurrenak Erloko gurutzean egon beharko luke.

Ez al da oso goiz?

Bai, ordu horretan irtetea ezberdina da oso; gaupasa eginda zuzenean irtendakoak ere badira. 06:00-08:00 aldera irtetea da ohikoena. Luzea da gurea, ordea;

bestela, berandu bukatuko litzateke. Igandeko bostak aldera bukatzen dute gehienek.

Zenbat boluntario aritzen zarete?

Guztira, 50 bat boluntario gaude, eta normalean betikoak izaten dira. Anaitasunan, berriz, taldean sei gaude Zazpi Kurutze antolatzeko.

Zazpi Kurutzek zergatik du horrenbesteko ospea?

Boluntarioei esker du halako arrakasta; asko amorratzen egoten dira, eguna iristeko zain. Sekulako giroa izaten dute atseden lekuetan parte hartzaileen zain egoten diren boluntario taldeek. Guretzat sekulako mesedea da urtero boluntarioak laguntzeko prest egotea, bestela bila hasi beharko baikenuke.

Martxa amaitzean mendizaleek beti azpimarratzen dute oso giro ona egoten dela postuetan, eta, bereziki, Paotsetan, Izazpi eta Oleta artean dagoen pinutegian: musika, banderak eta abar jartzen dituzte. Oso festa polita antolatzen dute, eta giro on hori transmititzen diete parte hartzaileei.

Non eta zer izaten da jateko?

Batzuk aipatzearren, lehendabizi Aitolako txabolan sal-da eta pastak ematen dituzte; gero, Irukurutzetan, eta ondoren Gorlako elkartean, txorizoa eta haragi egosia prestatzen dituzte. Jenero guztia Anaitasunak erosten du, baina boluntarioek dena musu-truk prestatzen dute, goizeko ordu txikitan askok.

Zein izaten da Anaitasunakoon zeregina?

Janaria erosi eta hura banatzen lagundu eta babesleak bilatu, besteak beste.

Zenbat parte hartzaile izaten dira gutxi gorabehera?

300 parte hartzaile inguru irteten dira, eta, ia beti, ge-hienak azkoitiarrak. Herrian antolatzen den mendi mar-txa bakarra da, eta ohitura handia dago parte hartzeko. Azkoitiarrentzat oso martxa berezia da.

Aurten izango al da berritasunik?

Kultur etxean lo egiteko aukera emango diegu aurten aurreneko aldiz kanpotik datozen parte hartzaileei; izan ere, behin autoan lotan gelditu behar izan zuten Hen-daiako mendizale batzuek.

Tomas Guembe Andueza

“Azkoitiarrentzat oso mendi martxa berezia da Zazpi

kurutze”

Tomas Guembe, Anaitasuna Mendi Bazkunako taldekidea.

Page 8: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

8 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Betidanik izan al da bi urtean behin ibilaldia?

Hasierako urte haietan lau urtean behin egitekotan ibi-li ginen, baina azkenean bi urtetik behin egitea erabaki genuen. Bigarren edizioan, ibilbidea alderantziz egin ge-nuen, gainera: Erlotik hasi beharrean, Erlon bukatu. Bai-na gogorragoa zela esan zuten batzuek, eta, azkenean, orain egiten den bezala uztea erabaki zuten.

Erronka batetik irten omen zen ideia.

Bai, hala da. Lagunartean, batek esan zuen bost mendi egin zituela: Aizpurutxora jaitsi eta Oletara igo. Or-duan, beste batek hauxe esan zuen, berotuta: "Ba, nik zazpi egingo ditut". Eta, horretarako, Aizpurutxora jaitsi ordez Zumarragara jaitsi behar zen, eta Irimotik eta Izazpitik pasatzen ziren, eta azkenik Martittetik jaitsi. Hark zazpi egitea lortu zuenean, Zazpi Kurutze mendi martxa izatea era-baki zuten.

Zergatik da zuentzat hain berezia?

Asko gustatzen zaigu Zazpi Kurutze: ederra da Izarraitz, etxeko mendiak, betikoa. Hanka luzatu egiten zitzaigun, eta martxa luze bat gustura egiten ge-nuen. Giroa ere bikaina izaten zen, denak herrikoak beti. Sekulako giroa, juerga izaten zen; afaneko irteten ginen denok. Boluntarioek egiten duten lan bikainak ere asko

hobetzen du martxa: bai kontrolean egoten direnen la-nak, bai bidea markatzen dutenenak.

Zein zati izaten zen zuentzat gogorrena?

Zumarragatik Irimoraino igotzea izaten zen zailena, eguerdian, bazkalostean izaten zelako eta eguzkiak ge-hien jotzen zuen ordua zelako. Eguraldiak sekulako eragi-na du. Martxa luzea eta gogorra da; hasieran ez zen fama-tua; gerora lortu zuen ospea, gogorra delako.

Eta euritan zer moduz moldatzen zineten?

Mendian euria egitea asko gustatzen zaigu guri. Gainera, euriarekin batera haizea egiten ba-

zuen, Himalaian geundela pentsatzen ge-nuen. Imajinazioa norberak jarri behar du.

Zerbaitetan aldatu al da Zazpi Kurutze?

Lehen, lasai egiten genuen martxa; men-dian disfrutatzen egiten zen. Orain, ordea,

lehiatzera joaten dira ia denak. Oso ezber-dina da orain. Lehen, 17:00 aldera bukatzen

zen; orain, 13:00erako etxean daude asko. Lehen, eguna pasatzea izaten zen kontua, mendi

buelta ederra eginda. Ordubetean bost kilometro-edo egiten genituen guk. Ibilbidearen bidea ere asko aldatu da lehendik. Garai batean, Aittolatik aurrerako bide dena mendiz egiten zen; orain, dena errepidez.

Mendiko oroitzapenak kontatzen gozatzen dute Mari Angeles (1940) eta Mari Lurdes (1948) Domenech Arrietak, familia giroan. Beraientzat mendia dena izan dela azpimarratu dute. Lehen ediziotik hasita, hamar aldiz egin dute Zazpi Kurutze mendi

martxa, eta, batez ere, oso giro ona izaten zela gogoratzen dute.

“SEKULAKO GIROA IZATEN ZEN; AFANEKO IRTETEN

GINEN DENOK”

Mari Angeles Domenech Arrieta eta Mari Lurdes Domenech Arrieta

“Zazpi Kurutze martxa berezia da guretzat, Izarraitzen delako”

Mari Angeles eta Mari Lurdes Domenech Arrieta, 7 Kurutzeko parte hartzaile ohiak.

Page 9: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

Lehen, martxa osoa hirunaka egiten zen. Guk gure lagun mendizale Joakin Xamartin-ekin egiten genuen, beti hiru-rok. Batak bestearen zain egon behar izaten zuen, batera zigilatu behar izaten zelako. Elkarri laguntzen ibiltzen ginen gu, mendia gozatzeko, libre izateko eta elkarri la-guntzeko delako.

Ura eta bidean behar genuen jateko guztia lehen geuk ematen genuen motxilan, eta Aittolan salda ere ematen ziguten. Guri ura eta salda ematen zigutenean gauza han-dia izaten zen. Gogoan dut behin Oletan urik gabe gelditu zirela gu iritsi ginenean, eta astoan ekarri zidatela behera-go zegoen iturri batetik; pozarren edan genuen ura, kris-talezko txarro batetik. Oraingoek, berriz, supermerkatua edukitzen dute postu guztietan; luxua da. Bazkaltzeko, be-rriz, Santa Barbarako mahaietan jartzen ginen, eta bazka-ria hara ematen ziguten etxekoek. Masajeak ematen ere aritzen ziren Bergarako Pol Pol-ekoak; haiek guri emate-ko irrikan egoten ziren hainbeste gizonezkoren artean, baina guk ez genuen behar izaten, kar-kar-kar. Guk "segi aurrera" esaten genuen; ez ginen gelditzen.

Emakume gutxiago ibiltzen zineten orduan mendian?

Bai, baina mendian neskak askoz ere gogorragoak gara mutilak baino, ez dago konparatzerik. Izugarrizko amo-rrua ematen zieten orduan mutilei gu aurretik ikusten bagintuzten.

Mendian ibiltzeko modua dena aldatuta dago. Orain mar-ka gehiago egiten dituzte, baina meritu gehiago dituzte le-hengoek: bideak irekitzen zituztenek eta abarrek. Lehen mendian erabiltzen zen materialak ere ez du oraingoare-kin zerikusik. Gu geuk egindako lonazko kanpinean lo egi-nez ibiltzen ginen.

Janzkera ere asko aldatu da, ezta?

Bai. Garai batean, mendira arropa zaharrenak eta txarre-nak eramaten ziren. Hasieran abarka beltz gomazkoekin ibiltzen ginen gu, eta gerora, Ordesatik Panticosara joa-

teko, Chiruca botak erosi genituen. Aurreneko mendiko botak ziren haiek.

Ba al daukazue gordeta Zazpi Kurutzeko oroigarriren bat?

Bai, lehenengo edizioko hautsontzia gordeta daukagu. Gerora beste oroigarri batzuk ematen zizkiguten martxa bukatzen genuen guztioi, eta haiek ere gordeak ditugu etxean.

Hala ere, oroigarri onenak orduan ateratako diapositi-bak, bideoak eta argazkiak dira. Bideoak CDtan gordeta dauzkagu, musika eta guzti. Gustura egoten gara bideo horiek ikusten, telebistan jarrita. Azkoitiko eta azkoitia-rren bizitza dago gordeta bideoetan.

Interneten badago geuk sortutako webgune bat Zazpi Kurutzeri buruzkoa: gurutze batetik besterako denborak, ezaugarriak, kokalekua…

Zein menditan ibilitakoak zarete?

Jugoslavian, Suitzan, Norvegian, Andorran, Italian... Opo-rretara joaten ginen bakoitzean mendi bat igotzen ge-nuen. Gure bizitzan dena izan da mendia. Gu Donostian bizi ginen, eta Aralarrera-eta asko joaten ginen. Mendiza-leen artean oso ezagunak ginen. Mendira jaiero joaten gi-nen, eta asteburu batean ez baginen joaten, astelehenean lanera joandakoan segituan antzematen ziguten lanki-deek; diferente egoten ginen. Aita eta anaiak ziren batez ere gure etxeko mendizaleak.

Zein duzue mendirik gustukoena?

Izarraitzen granitozko harria dago, eta Europako beste mendi askotan ez. Izarraitz bakarra da. Gainera, Izarraitz oso mendi inportantea da ibiltzen ikasteko. Hor ondo ibiltzen denak ez du kuidadorik.

Pirinioak ere ezagutu beharrekoak dira. Asko Himalaiara joaten dira Pirinioak ezagutu gabe, eta pena da. Guk urru-tiena igo ditugun mendiak Alpeetakoak dira.

Mari Angeles eta Mari Lurdes Domenech Arrieta, 7 Kurutzeko parte hartzaile ohiak.

IZENA TA DIZENA

Page 10: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

10 maxixatzen.eus

GAL

DET

U AH

ALA

ERAN

TZUN

“Bazkideei ematen genien oparien balioa

gutxituko dugu, ogasunari diru gehiago emateko; baldintzak aldatu egin

zaizkigu”

2008tik zara Jasokunde kooperatibako presidente. Nolako esperientzia izan da?

Gustura aritu naiz. Talde lanean aritu izan gara beti; aha-legin pertsonala ere egin dut, eta besteak baino pauso bat aurrerago eta kezkatuago egon naiz askotan, baina talde-rik gabe ezin izango nuen ezer egin. Taldeak babesa ema-ten du, eta, gainera, oso giro ona izan dugu lantaldean.

Bestalde, Domusa kooperatiban zortzi urtez ibili nintzen lehendakari, eta beste lau urtez kontseilu errektoreko bazkide ere izan nintzen. Kooperatiba bateko espe-rientzia, beraz, lehendik nuen, eta saiatu naiz han jaso-tako kooperatibako balioak ekartzen.

Zeintzuk dira zuen zereginak?

Jasokunderen zeregin nagusia da gure bezeroen bitartez sartzen diren diru sarrerak bazkideen artean banatzea.

Zer abantaila dituzte bazkideek?

Bazkide guztiek %6ko deskontua dute BMko edozein dendatan. Horrez gain, urtean 6 euroko Gabonetako lo-teria ematen diegu, eta batzarreko egunean 100 eta 135 euroko balioa duen otarre bana banatzen diegu. Azken zazpi urteetan guztiei ematen ari gara otarrea.

Zenbat bazkide dituzue?

624 bazkide ditu gaur egun Jasokundek.

Zertan aldatu da hasierako urteetatik Jasokunde?

Izan ziren urte txarrak, baina, ni kontseilu errektoreko partaide izan baino lehenago, aurreko partaideek lan go-gorra egin zuten egoerari buelta emateko eta diru erre-serbak egiteko. Horri esker, orain banatu egiten dira ira-baziak, dauden fondoak mantenduta. Helburua ez da diru kopurua handituz joatea, sartzen dena banatzea baizik, galerarik sortu gabe.

Egoera onean utziko al duzu kargua?

Oraintxe bertan baldintzak aldatu egin zaizkigu ogasuna-rekin, txarrera: gure irabaziak oso txikiak izaten ziren, eta guk bazkideei ematen dizkiegun abantaila guztiak le-hen ogasunak gastu bezala hartzen zizkigun. Orain, aldiz, ez. Horregatik, zerga batzuk ordaintzera behartu gaituzte aurreneko aldiz. Beraz, bazkideei ematen genizkien opa-rien balioa gutxituko dugu, ogasunari diru gehiago ema-

Jasokunde kooperatibako lehendakaria izan da zortzi urtez Juan Luis Uria Odriozola (Azkoitia, 1961), eta aurten kargua utziko du ekainaren 5ean egingo

duten bazkideen batzarrean. Kooperatiba batean lan egiteak alde on asko dituela azaldu du, eta talde lanean aritzearen garrantzia azpimarratu.

Olaia Juaristi Zabala

“BIZIMODURAKO ETA LANERAKO ASKOZ HOBEA DA KOOPERATIBA”

Page 11: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

teko. Hala ere, jendea gustura gelditzeko modua egingo dugu, eta hala izango da, seguru.

Herriko batzarrik jendetsuena izaten da Jasokunderen baz-kideena.

Bai, hala da. Jendea zain-zain egoten da batzarreko eguna noiz iritsiko. Herritarrek badiote halako estimu bat Ja-sokunderi. Batez ere, adineko jendea joaten da. Eibartik eta Donostiatik ere etortzen dira bazkideak.

Zer onura ditu kooperatibismoak?

Elkarte batean bezala lan egiten da kooperatiba batean, eta dena denentzat izaten da. Denok denon laguntasuna eta inplikazioa eskatzen dugu.

Zergatik utziko duzu kargua?

Zortzi urte nahikoa izan dira, eta uzteko garaia iritsi zait. Orain aurpegi berriak etor daitezela, eta gauzak egiteko aukera izan dezatela talde lanean. Kontseilu errektoretik lau kide aldatuko gara, eta beste lau geldituko dira. Nik uste datozenek ere dagoen bideari jarraituko diotela.

Azkoitian kooperatibismoaren hutsunea nabaritzen al duzu?

Kooperatiba ona da, hori dudarik gabe. Kalteak ere ba-ditu, baina abantailak gehiago. Lehen hiru bat zeuden Azkoitian, eta orain ez. Ordea, ederra izango litzateke gaur egun gazteek duten egoera txarrarekin; beti kanpo-ra irteten denak eta... Zeinek esango zuen Errezilen ere 200 pasa langile dituen enpresa bat egongo zenik? La-boral Kutxarekin eta Mondragonekin batera gazte batek proiektu on bat aurrera eramango balu, laguntza izango luke, eta ederra izango litzateke.

Zein da horren ezaugarri onena?

Nik biak ezagutu ditut, kooperatiba eta enpresa pribatua, eta bizimodurako eta lanerako askoz hobea da koopera-tiba. Pertsonen filosofian, askoz aurreratuago daude koo-peratibak. Noski, jendearen inplikazioa ere funtsezkoa da. Egoera askoz hobea da kooperatiba batean: lasaiago eta beste konfiantza batekin aritzen zara lanean, beste askatasun batekin. Lankideen arteko harremana ere ge-hiago lantzen da, eta lanpostuak ematen duen segurta-sunarekin lasai egoten zara.

Hurrengo presidentearentzako aholkuren bat?

Lagun talde bat bezala hartzeko, lasai eta umore onare-kin. Ez dago konplikaziorik; hala ere, zer pentsatua ema-ten dute zenbait gauzak, ahal den ondoena egin nahi iza-ten ditugulako gauzak. Jendea inplikarazi ere egin behar da.

Jasokunde kooperatibako lehendakaria izan da zortzi urtez Juan Luis Uria Odriozola (Azkoitia, 1961), eta aurten kargua utziko du ekainaren 5ean egingo

duten bazkideen batzarrean. Kooperatiba batean lan egiteak alde on asko dituela azaldu du, eta talde lanean aritzearen garrantzia azpimarratu.

Olaia Juaristi Zabala

Page 12: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

12 maxixatzen.eus

TOKI

TTEK

O P

UNTE

TIK

Laida Beristain Zubizarreta

Noiz joan zinen Bartzelonara bizitzera? 2015eko abuztuan etorri nintzen soinuaren inguruko in-geniaritza bat ikastera. Betidanik musikaren munduan ibili izan naiz, eta Bartzelonak mundu horretan aukera zabala duelako erabaki nuen hona etortzea. Bertan da-ramadan denboran gustuko kontzertu askotara joan izan naiz, eta musika estilo berri asko ere ezagutu ditut. Hauxe da nire saltsa, eta gehienbat horrexek bultzatu nau hona etortzera.Nahi zenituen ikasketak egiteko aukerarik ez zenuen Euskal Herrian?Bilbon badago antzeko eskola bat, baina ez dute unibertsitateko gradurik ematen. Hori ez zait askorik inporta berez, baina egunen batean master bat egitea nahi baldin badut ere ondo etorriko zait titulu hori edukitzea; baita irakaskuntzan lana topatu nahi badut ere. Bestalde, unibertsitate honek oso material profesionala du, eta modu oso praktikoan irakasten dute.Erraz egokitu al zinen Bartzelonako bizitzara? Bartzelonan bizi den lagun azkoitiar bat nuen, eta asko lagundu dit hasieratik Bartzelonara egokitzen eta hemen-go txokoak ezagutzen. Jendea ezagutzen, berriz, pixkana joan naiz; taberna batean lanean aritu naiz orain dela gu-txi arte, eta bertan jende asko ezagutu dut. Ezagutu dudan jende gehiena ni bezala kanpotik etorritako jendea da; bertakoak beraien erara ibiltzen dira batez ere.Katalanarekin, berriz, hor nabil: pixkanaka belarria egiten ari naiz, baina oraindik nahiko larri hitz egiteko. Oraindik ez dut astirik izan katalaneko klaseetara joateko, baina badut asmoa klase batzuk hartzeko asti pixka bat gehia-gorekin nabilenean.Bartzelonara joateko erabakiarekin asmatu duzula uste duzu?Bete-betean asmatu dudala uste dut. Lehenago esan du-dan moduan, hemen neure saltsan nabil, egun guztia mu-sika artean, eta oso gustura nago momentuz.Ikasketak amaitu ostean zer egiteko asmoa daukazu?Etorri nintzenean ez nuen batere garbi ikasketak amaitu ostean zer egingo nuen, eta oraindik eta zalantza gehia-go ditut orain. Bartzelonan estudio txiki bat irekitzeko asmotan gara gelako lau lagun, eta proiektu horrek au-

rrera egiten badu, hemen geldituko naiz. Baina edozer gerta daiteke. Londresen eta Berlinen ere musika asko dago, eta estudio oso garrantzitsuak. Ez dut ezer garbirik; mundua ezagutzeko gogoa pizten zait hemen. Hainbat le-kutako jendea ezagutu dut, eta mugitzeko gogoa egiten zait. Etortzen dena etorriko da, eta momentuan ikusiko dut nora jo.Zerk erakartzen zaitu gehien hiriburuko bizimodutik?Aktibitateak. Egunero zerbait gertatzen da edo egiteko zerbait dago; momentu oro jende berria ezagutzen duzu, eta txoko berriren batekin harritzen zara. Egia da orain-dik urtebete ere ez dudala egin, eta normala da oraindik hasierako emozio hori izatea. Horretaz gain, kalean inork ez ezagutzea ere asko gustatzen zait; izan ere, hemen nahi duzuna egin dezakezu kalean, eta ez zaitu inork sei-nalatzen.Herritik zeren falta nabaritzen duzu gehien?Gertuko jendea da botatzen dut faltan batik bat: etxekoak, lagunak… Azkoitian denok lagunez inguratuta bizitzera ohituta, gertukoen falta sumatzen da. Bestalde, taldekoe-kin egiten nituen kontzertuak ere asko botatzen ditut fal-tan. Furgonetan sartu eta inguruko herrietan kontzertuak ematea oso gustuko nuen. Azkenik, herrikoen sanidadea ere botatzen dut faltan; hemen jende guay gehiegi dago, eta batzuetan nekagarria egiten zait.Musika talderik sortu al duzu Bartzelonan?Urte hasieratik gutxi gorabehera, pop estiloko talde ba-tean nabil gitarra jotzen, eta ekainaren 11n kontzertua joko dugu Bartzelona ondoko herri txiki batean. Gelakide batekin beste proiektu bat ere badut; techno musika edo musika elektronikoa egiten dugu, eta gitarrarekin eta sin-tetizadorearekin ibiltzen naiz ni. Eta, azkenik, bakarkako proiektu batekin ere banabil, gitarrarekin eta pianoarekin base elektroniko makalak sortzen.Estudio bat irekitzekotan zaudetela esan didazu. Zertan datza?Bai, esan bezala, gelako lau lagun estudio bat irekitze-kotan gara. Alde batetik, taldeen grabaketak egitea da gure asmoa, eta, bestetik, soinuaren postprodukzio lanak egitea. Momentuz eskolan grabatzen ditugu gauzak, eta dokumental bat grabatzen ari gara. Ezer ireki aurretik zer erakutsi edukitzea komeni baita.

“Hemen neure saltsan nabil, egun guztia

musika artean”

Alberto Martinez azkoitiarra Bartzelona hirian bizi da joan den abuztutik. Hemen egiten ari zen ikasketak utzi, eta Bartzelonara soinu ikasketak egitera joatea erabaki zuen. Erabaki ona hartu

zuelakoan dago, eta badirudi momentuz behintzat gustura dabilela han.

Alberto Martinez Alberdi, Bartzelonan bizi den azkoitiarra

Page 13: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

“OSO ZAILA EGINGO LITZAIDAKE

HARA ITZULTZEA; ZORIONTSU BIZI NAIZ

HEMEN”

TOKITTEKO

PUNTEKO HERRITARRA

Maite Rodriguez Soreasu

Zure herrialdea utzi eta zuzenean Azkoitira etorri al zinen?Ez. Nire jatorrizko hiria, Beni Melal, 2007. urtean utzi nuen. Lehendabizi Lleidara joan nintzen jostun fabrika batera lanera, nire osabak han lan egiten baitzuen, eta hark eginiko kontratu baten bidez lortu nuen legalki bidaiatzea. Han zortzi hilabete pasatu, eta segidan Burgosera joan nintzen emakume heldu bat zaintzera. Sei urte igaro ondoren etorri nintzen Azkoitira; bi ahizpa hemen bizi ziren lehendik, eta, nire 8 urteko semea ere Azkoitira etorri zenez, Burgos utzi eta etorri egin nintzen. Zer arrazoik bultzatu zintuen Maroko uztera?Arrazoiak bat baino gehiago ziren, ez lan arlokoak soilik. Hona etortzeko aukera eduki nuenean lanean nenbilen nekazaritza arloan, goizean baratzean eta arratsaldean almazenean, eta ondoren bertako produktuak esportatzen genituen Espainiara eta beste estatu batzuetara. Hala eta guztiz, Europan bizimodua hobea eta duinagoa zela eta, hura uztea erabaki nuen.Desberdintasun eta antzekotasun nabarienak?Desberdintasunak asko badira ere, ni ber-dintasunekin geratzen naiz. Izan ere, nik Marokoko hiri nagusiekin konparatzen dut Euskal Herria, Casablancarekin adibidez; han, Euskal herrian bezala, jendea askoz ere toleranteagoa da herri txikietan baino, herrietan oraindik oso tradizionalak eta itxiak baitira.Horregatik, hona iritsi nintzenean, dene-tariko jendea zegoela ikusi nuen, eta hori gustatu zitzaidan. Azken batean, desberdinta-sunek egiten gaituzte berdin, eta elkar errespetatu behar dugu. Bakoitzak nahi duen erlijioa eta pentsaera izateko eskubidea du.Zer-nolako jendearekin topo egin duzu Azkoitian?Egia esan, munduko txoko guztietan bezala, hemen ere pertsona oso onak eta ez hain onak aurkitu ditut. Orokor-keriak alde batera utzi behar direlakoan nago. Euskaldun guztiak ez dira horrelakoak, eta marokoar guztiak ez gara halakoak.

Asko hitz egiten da marokoar emakumeen egoeraz; topi-koak dira?

Marokoko herrietan bizi izan garen emakumeok lan konplexua dugu emakume aske izateko. Kontrol sozial handia dago, eta emakumea oraindik asko kontrolatzen da: zeinekin doan, zer ordutegitan mugitzen den… Eta zer esanik ez bananduak garen emakumeekin; oraindik gaizki ikusiak gaude, eta horrek iseka eta sufrimendu asko ekartzen du. Horregatik diot hemen askeagoak ga-rela.Hezkuntzari dagokionez, berriz, gauzak asko ari dira al-datzen: hiriburuetan, emakume eta gizonek batera edo eskola berean ikasteko aukera dute jada. Herrietara ora-indik iritsi ez bada ere, aurrerapauso handiak egiten ari gara.Marokora itzultzeko asmorik ba al duzu?

Hamalau urte pasatu dira hura utzi nuenetik. Bizi berri bat eraiki dut hemen; gizona hemengoa dut, eta se-

meak ere hemen du egina bizimodua. Oso zaila egingo litzaidake hara itzultzea. Zoriontsu

bizi naiz hemen; falta zaidan bakarra nire ama da, Marokon baitago. 64 urte ditu, eta hona ekartzeko ahaleginetan gabiltza. Ea laster gure artean izateko aukera dugun.Integrazioari dagokionez, zailtasunak izan dituzu?

Ez dut zailtasun handirik izan; lan arloan ez dut sekula arazorik izan, eta horrek asko

laguntzen du. Semea ere berehala integratu zen. 8 urte zituen etorri zenean, eta orain 20

ditu; hemengo bat gehiago da.Euskaraz ikasten ari zara. Nola doa?

Asko kostatzen ari zait. Euskarazko klasetara joaten naiz, baina hitz solteak soilik kontrolatzen ditut. Gaztelera askoz errazago ikasi nuen; izan ere, Burgosen zaintzen nuen emakumeak gazteleraz egiten zidan, eta ez nuen beste erremediorik eduki. Euskara zailagoa da, eta inork ez dit euskara hutsean hitz egiten, baina poliki-poliki ari naiz.

Saadia Fatatah marokoarra da jatorriz, eta jada bederatzi urte daramatza Azkoitian.

“Desberdintasunek egiten gaituzte

berdin, eta elkar errespetatu behar dugu”

Saadia Fatatah, Azkoitian bizi den marokoarra

Page 14: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

14 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA Erabakiaren olatua hartzeko

prestAro berri bati ekin dio Azkoitiko Gure Esku Dago ekimenak. Lan-taldea eraberrituta, erabakitzeko eskubidearen inguruko herri-galdeketen olatua hartzeko prest dago talde berria, betiere, "herritarrek horretarako borondate argia erakusten badute".

Ekainaren 5ean Euskal Herriko 34 udalerritan (tartean, Azpeitian) egingo dira kontsultak, eta 2017ko udaberrian Urola Kostako herri guztietan egitea da asmoa,

herri bakoitzak bere ezaugarrien araberako dinamikak zehaztuz.

Idoia Alberdi Etxaniz

Erabakiaren bidea herritarrek marraztea da xedea; etorkizunaz erabakitzen hasi, aldarrikatzetik gau-zatzera igarota. Erronka hori ardatz hartuta, aro berri bati ekin dio Azkoitiko Gure Esku

Dago herri egitasmoak. Taldea eraberritu, eta Leire Lopezek (Bilbo, 1983) hartu du gidaritza. Begirada herri galdeketan ja-rrita ekin diote bide berriari, eta horreta-rako lurra jorratzen hasita daude. “Gure nahia hori da, baina hori ez da Azkoitiko Gure Esku Dago taldeak bakarrik eraba-ki beharreko zerbait. Azkoitiko herriari dagokio herri galdeketa nahi duen edo ez erabakitzea. Jendearengandik baiezkoa jasotzen badugu, galdeketa egingo dugu, baina horretarako borondate argirik ikusten ez badugu, ez dugu aurrera egingo”, esan du Lopezek.

Azkoitiko Gure Esku Dago egitasmoaren ibilbidea na-barmendu du gidari berriak, geroaz hitz egiten hasi au-

rretik. Haren hitzetan, “gu aurrekoek egindako la-nagatik gaude hemen, eta erronka beti izan da

berbera”. Bide oparoa egin du egitasmoak norabide horretan. 2014an 150.000 lagu-

nek parte hartu zuten giza kate erraldoi eta historikoan. Durangotik Iruñera, 123 kilometroan zehar, erabakitzeko eskubidea eskuz esku aldarrikatu zu-ten, eta tartean ehunka azkoitiar izan

ziren. Handik urtebetera, mosaiko ikus-garria egin zuten Donostiako Zurriola

hondartzan, eta, han ere, azkoitiar ugari bildu ziren. Iaz, berriz, Euskal Herriko bost hiri-

burutan festa erraldoiak egin zituzten, eta, horietan ere, milaka lagunen artean bazen azkoitiar mordo bat.

LOPEZ: "LEHENENGO LANA

JENDEARENA IRISTEA DA. JENDEA AKTIBATZEA DA

GURE NAHIA"

Page 15: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

IZENA TA DIZENA

Erabakiaren olatua hartzeko prest

Herri mailako egitasmo txiki asko ere egin dira azken urteo-tan, eta joan den azaroan aro berri bati hasiera eman zioten, Eskura hausnarketa prozesuaren bidez.

Bide orriaBorondateak ehundu, bidea adostu eta etorkizuna erabaki.

Hiru urrats horiek osatzen dute Gure Esku Dago mugimen-duaren bide orria. Herritik sortutako egitasmoa izanda, herri-tarrak protagonista soil izango dituen bidea egin nahi dute, eta zehaztu dituzten pauso guztien ardura herritarren esku utziko dute. Aro berri honetako aurreneko ekinaldia apirila-ren 2an egin zuten: 70 bat lagun bildu ziren Elkargunean, era-bakitzeko eskubideaz gogoeta egiteko. Batzar horretan herri-tarrek azaldutako proposamen eta iritziak hezurmamitzen hasi dira orain. “Lehenengo lana jendearengana iristea da. Gure Esku Dago zer den eta hemendik aurrerako helburuak zein diren herritarrei azaltzea da gure lana. Batzar horretan jasotako proposamenak gauzatzen saiatuko gara, eta modu horretan jendea aktibatzea da gure nahia. Jasotzen dugun erantzunaren arabera, hurrengo urteko udaberrian herri galdeketa egitea da asmoa, betiere herriak nahi badu, noski”, adierazi du Lopezek.

Orain arte herritarrengandik jasotako babesarekin “oso pozik” daude taldekideak. Jende askok parte hartu du, eta ilusioz begiratzen diote etorkizunari: “Azken batean, ariketa demokratiko baten defentsan ari gara, oinarrizko eskubide baten alde”, azpimarratu dute.

Erabakitzeko eskubideaz “mezu bakarra eta sinplea” hela-razi nahi diote herriari: “Etorkizuna gure esku dagoela esan

nahi diegu herritarrei, bai arlo politikoan eta bai bi-zitzako beste edozein arlotan. Ezin dugu gure etor-kizuna besteen eskuetan utzi. Eskubide hau aurrera eraman nahi badugu, oinarritik, herritik hasi behar dugu lanean, behetik gora. Herritarrok dugu hitza”, adierazi du Lopezek.

Taldeekin harremanakGure Esku Dago herri egitasmoak, hasiera-hasiera-

tik, alderdien lehiatik kanpo kokatu du bere burua, eta hori behin eta berriz nabarmentzen dute talde-kideek. “Gure Esku Dago herri dinamika bat da, eta alderdien lehiatik kanpo kokatzen dugu geure burua, erabat. Gure Esku Dago mugimendu plurala da, alder-di eta ideologiez haratago doana. Halere, horrek ez du esan nahi ez dugula behar alderdi, sindikatu eta beste edozein mugimendu sozialen kolaborazioa eta laguntza. Adibidez, herri galdeketarako bidean, be-har-beharrezkoa ikusten dugu udalaren kolaborazioa eta laguntza”, esan dute lantaldearen ordezkariek.

Udalarekin duten elkarlana oraingoz “handia ez” dela nabarmendu dute, baina bide hori lantzearen eta sakontzearen alde agertu dira. “Guk hilero egiten di-tugun bileratan parte hartzera gonbidatu ditugu, Gure Esku Dago taldearen berri barrutik izateko. Aurreko urteetan urtero 2.000 euroko laguntza eman digu udalak, ekintzak gauzatzeko, eta, aurten ere, harre-manetan gabiltza hori lortu ahal izateko”, diote.

Orain arte, herriko gainerako taldeek baiezko erantzuna eman dute elkarlana eskatu zaien bakoitzean. Aro berri honetan, harreman horiek sakontzea eta kolaborazio bide berriak irekitzea da asmoa. Horretarako, taldez talde bilera sorta egingo du Gure Esku Dago-k datozen hilabeteotan, taldeek zer iritzi duten jakiteko eta elkarlana abiarazteko.

GaldeketaHerriz herri dinamika propioak abiarazi ditu Gure

Esku Dago-k. Tokian tokiko abiaduretara eta ezauga-rrietara egokituz ari dira “kultura demokratikoa sus-tatzen eta herri galdeketak bideratzen”. Hala, Azkoi-tiko taldeak 2017ko udaberrian bat egin nahiko luke Urola Kosta osoan egin asmo den galdeketa proze-suarekin. Uste dute ordurako beteko direla herrita-rren borondateari eta parte hartzeri bide emateko baldintzak.

Page 16: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

16 maxixatzen.eus

Ekainaren 5erako deitutako herri galdeketen artean, Azpeitikoa da gertuen izango duguna, eta herri horretako dinamikari “inbidia sanoz” erreparatzen diotela onartu dute. “Jende asko mobilizatzea lortu dute, eta parte hartzea izugarria ari da izaten. Alderdi abertzaleek bat egin dute, herriko talde ia denek ere bai, eta udalaren laguntza ere badute. Ekainaren 5eko herri galdeketa arrakastatsua izango da, seguru. Guk bide luze hori aurretik dugu oraindik, baina gogotsu gaude, eta ziur gaude Azkoitian ere dinamika aktibo bat izatea lortuko dugula”, adierazi dute.

34 herritan egingo dira herri galdeketak ekainaren 5ean: Goierrin (23 herri), Debagoienean (8 herri), Ara-maion, Ispasterren eta Azpeitian. Diman eta Bakaikun udazkenean egingo dira. Etxarri Aranatzen eta Arranku-diagan, berriz, 2014an egin ziren.

Baina zer galdetu eta zer erabaki? Euskal Herriaren es-tatus politikoaz egingo dira galdeketak, eta, herriz herri, galdera nola egin adostu dute; Goierrin, esaterako, ho-nako hau izango da galdera: “Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?”. Azpeitian, berriz, hau-xe: “Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?”.

Eskura dokumentuan jasotako bideari tiraka egingo du aurrera Azkoitiko Gure Esku Dago-k, eta lortutako ados-tasunak zehaztuko du erabakiaren bidea. Bide hori guztia egiteko eta antolatuko diren egitasmoak finantzatzeko, laguntza ekonomikoa ere behar du taldeak, eta, horreta-rako, herritarren diru ekarpenak jasotzeko kontu zenbaki hau ireki dute, nahi duen orok bere alea jar dezan: 303500317903111049565.

GURE ESKU DAGO EGUNA, EKAINAREN 11n

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko, festa eguna antolatu du Gure Esku Dago-k, datorren ekainaren

11rako. Herriko plaza erabakiaren festa gune bilakatu nahi dute, eta, horretarako, hamaika ekintza antola-tu dituzte. “Gure asmoa jaiegun polit bat antolatzea da, Gure Esku Dago jendearengana gerturatzeko, zer den ezagutarazteko eta jendea aktibatzeko”, esan du Lopezek. Egitarau zabala prestatu dute, 11:00etatik hasita. Haurrentzako eta oro har familientzako gune bat antolatuko dute, eta, besteak beste, denek elkarrekin Gure Esku Dago pankarta erraldoia margotuko dute. Ondoren, euskal dantzek hartuko dute lekukoa, herriko dantzarien parte hartzearekin. Musika, txotxa eta pintxo dastatzea ere izango dira. Bertaratutako herritar guztiek elkarrekin aterako duten argazki handi batekin amaituko dute goizeko jarduna, 13:30ean. Arratsaldean, 17:00etan, mus txapelketa izango da jubilatuen elkartean, Plaza Ondo elkarteak antolatuta. Elkarte horrek, jaiarekin bat egin, eta egun horretan bertan Torre Zurin eskulan erakusketa jarriko du. Gauean, berriz, herriko musika taldeen kontzertuak izango dira Plaza Berrin. Herritar guztiei dei egin die Gure Esku Dago taldeak, “festan parte hartuz erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko”. “Oraindik, dena dela, egitarau osoa ixteke daukagu. Eguna gerturatzen doan heinean jakinaraziko dugu egitarau zehatza. Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiegu Abarketatxo Ludotekako kideei eta Plaza Ondo elkartekoei, erakutsi duten lankidetzagatik”, gaineratu dute lantaldekoek.

Page 17: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

Marian Iriondo eta Esti Ariznabarreta optikari-op-tometristak dira, eta urteetako esperientzia dute begien zaintzan eta osasunean. Marian ortokeratologia tratamen-duan eta begietako gaixotasunetan da aditua. Esti, berriz, terapia bisualean eta ikasteko gaitasunen lanketan da es-pezializatua. Maiatzean zabaldu dute denda berritua, Kale Nagusiko 53. zenbakian.

BERRIKUNTZA

Kale Nagusiko 53. zenbakian duten denda guztiz berritu dute maiatzean, bi helbururekin: alde batetik, umeei ikus-men terapiak egiteko espazioa handitu dute, eta, bestetik, audiometrietarako gela intsonorizatua egokitu dute.

TRATAMENDU BEREZIAKIkusmen terapiaIkusmen terapia ariketa bisual espezifikoetan oinarrituta

dagoen teknika optometriko bat da. Trebetasun bisualak hobetzeko helburua du, eta batez ere umeekin erabiltzen da. Askotan, gurasoek nahiz irakasleek pentsatzen dute ikasle edo umeek gogorik ez dutela edo alferrak direla, baina baliteke ikusmen terapia behar izatea zailtasun ho-riek gainditzeko eta eskolako emaitzak hobetzeko.

Haurrek eskolan ikasi beharreko estimuluen %70 begien bitartez jasotzen dituzte. Beraz, eskolako errendimendua egokia izateko, ezinbestekoa da gaitasun bisualak behar bezala garatzea.

Gehienek uste dute %100 ikustea ondo ikustea dela, eta, hori oso garrantzitsua izan arren, ez da nahikoa. Horre-gatik, ikusmenaren beste gaitasun batzuk aztertzea be-harrezkoa da horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Horrela, gure begietara iristen den informazioa nola in-terpretatu eta ulertzen dugun jakin dezakegu, hiru puntu aztertuz:

1. Konbergentzia eta dibergentzia.2. Enfokatze sistema.3. Begien mugikortasuna.

Beraz, betaurrekoekin konpon ezin daitezkeen arazo muskular horien tratamendua ikusmen terapia da. Ikus-men terapia, hain zuzen, ikusmenaren gaitasunak kalita-tezkoak izateko egiten den banakako tratamendu progra-ma bat da. Modu kontrolatuan errepikatzen diren hainbat ariketatan datza, eta ikusmen sistemaren automatikota-suna eta eskolako errendimendua hobetzeko balio du.

Ortokeratologia

Ortokeratologia tratamendua –gaueko lentillak– eskaintzen dute optikan, horretan adituak direlako. Ortokeratologia lentilla berezien bitartez egiten den tratamendua da. Egun guztian ikusmen argia lortzen da betaurreko eta lentillarik jarri gabe, eta miopiaren hazkuntza moteltzen ere laguntzen du; hau da, miopia kontrolatzeko erabiltzen da.

- IRIONDO OPTIKA -BEGIEN ZAINTZAN ETA OSASUNEAN ADITUAK

PUBLIERREPORTAJEA

Page 18: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

18 maxixatzen.eus

Txalotu ditzagun handiak, entzuteko mo-duan eta harro plantan. Haiek egindako oro goraipatu eta haien izenak mundura zabaldu. Dantzan, baloiarekin, bizikletaz edo kamera aurrean, berdin dio horrek.

Handiak dira, eta hori da hain miresgarri egiten di-tuena, beraien handitasun bat-bateko, perfektu eta iheskor horixe.

Orain dela gutxi topo egin dut bete-betean han-ditasunaren inguruko paradoxa batekin, eta gaur-ko egunez nonahikoa da hori nire egunerokoan. Aurretik ere bertan egongo zen, ziur, baina, sudu-rra bezala, muturrean edukita ere ikusezin egiten zitzaidan.

Herri txiki batean bizi gara, bai. Sormenez leporaino dagoen herri txiki batean, ordea. Jauzi egitera ausartu den jendeaz inguraturik gaude. Betiko esferatik irten, inertziari kontra egin, eta bide berriak esploratzen zailduak diren jendeaz gainezka. Sortzaile gara antzerkian, dantzan, kiroletan, argazkilaritzan, margoekin, bertsotan eta kazetaritzan. Baina kalean ez da sortzailerik ageri. Herri txiki honetako kaleetan ez dago arterik.

Atzerrian bai. Atzerriko aktoreak, youtuberrak, antzezleak eta musikariak maite ditugu guk. Han-diak direlako, zergatik bestela? Atzerritar kondi-zio horrek berak handi egin dituelako hain zuzen. Badirudi kanpoko eskuetan dagoela handitasuna eman edo kentzeko ahalmena; kanpoan uzten dugu horretarako giltza eta boterea. Guk, bitartean, ezin

HandienakTomas Lizarazu Gonzalez

dugu handitasunik aitortu; atzerriko onarpenik gabe ez gara gai handitasunari antzemateko mutu-rrean edukita ere.

Ahalmen horren gabezia dela medio, handi izate-ko bidean doazen etxeko asko nahita edo nahi gabe zapaldu egiten ditugu. Ulertu ezean, kritikaren eta indiferentziaren labanaz hegoak mozten zaleak gara, nahiz eta geuk ere jauzi egitearekin amesten dugun noizbait. Handienak izango liratekeen hain-bat jaitsi ditugu gorako bidetik gure parera; hankak lurrean jarri dizkiegu, gure ustez noski.

Hala ere, bada hegorik gabe aurrera jarraitzen duen sortzailerik. Atzerrian aurkitzen dute babesa, hego gabeko hegazti migratzaileak dira. Kanpoan dira estimatuak eta merezi duten errespetuaz har-tuak. Kanpoan atzerritar kondizioa dute, eta han egiten dituzte handi.

Hori bai, etxera itzultzerako geuk ere handitzat hartzen ditugu. Haien itzulera txalotzen dugu, au-rretik moztu dizkiegun hegoak besapean ezkutatzen saiatzen garen bitartean.

Zerk bultzatzen gaitu sormena kanpoko iruditan bilatu eta aitortzera, bertan dagoenari entzungor egiten diogun bitartean? Ez dakit, baina gaur gure herri txiki hau sortzailez goraino dago, eta aurre-rantzean horiexek izango dira handienak niretzat. Hemengoa izateaz harro sentiarazten nautenez, gaurtik horiek harro plantan eta entzuteko mo-duan txalotzea erabaki dut.

IRIT

ZIXE

Page 19: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

Doinua: Oso polita zara izatezIñaki Tolosa Alberdi

GAIA: GAZTEEN LAN EGOERA

BERTSOA PAPEREAN

Gazteok ere sufritu dugukrisiaren eraginamurrizketa ikaragarriekegin baitigute minaikasketetan motibatutasekulako ahaleginaetorkizuna aldatzeko gukbagenuelako grinabide beretik jarrai dezagundenok egiten berdinaepe motzean edukitzekolanpostu oso duina.

Gaur egungo lan prekarioekbizimodua aldatueta tamalez orain dugunaegiten dugu onartuhorregatik ba nire ustetanbehar genuke hausnartubaldintza hobeak izan ditzagunkalean aldarrikatumerezi dugun etorkizunadenon artean eskatuorain dugun egoerarekinezin gara konformatu.

Page 20: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

20 maxixatzen.eus

HILA

BETI

N BE

GIX

ETAT

IK

04

02

01

07 08

06

03

05

Page 21: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

01_ Ezin izan zen mailaz igo Anaitasuna, Hondarribian bana eginda. 02_ 1766ko matxinada aitzakia hartuta, urte osorako egitaraua antolatu dute Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Maxixatzen Euskara Elkarteak. 03_ Udaberri Saria Kintopekoak idi probak irabazi zituen Iñaki Lopategi Laski-k, 57 plazarekin.04_ Bi ikasle azkoitiarrek sahararrei lagunduko diete udan.05_ Solidaritate Pintxoa egitasmoa antolatu zuen Floreaga ikastetxeak.06_ Asier Garate Txibilter, II. Erniarraitz Bertso Kopako irabazle. 07_ 42. Dantzari Txiki eguna egin zuten herriko kaleetan. 08_ Herri Jaiak ospatu zituzten, txahal eta sagardo dastaketarekin.09_ Floreagako XXVII. Euskal Kultur Jardunaldietan izan ziren Kike Amonarriz eta Reyes Prados. 10_ Zakelmari izena jarri diote Herrixen-eko xakelari.11_ Santa Kutzeko festak ospatu zituzten, euripean. 12_ Floreagako festak ospatu zituzten auzoan. 13_ Goenatxo harri jasotzailea omendu zuten Garagardo Azokan.

12

09

13

10

11

Page 22: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

22 maxixatzen.eus

MAX

IXAT

ZEN

MAX

IXAT

UIEZ

Maiatzeko Lorak, arrakastatsuak

Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen udaberriko kultur eskaintzaren ba-rruan, arrakastaz igaro dira aurtengo Maiatzeko Lorak.

Hizkuntza eta historia izan ditugu aztergai oraingoan. Aitor Aranarekin ekin genien hitzaldiei. “Inongo herrik ba al dauka eskubide moralik bere hizkuntza munduko beste herri guztiei inposatzeko?” galderarekin hasi zuen Aitorrek hitzaldia; esperantoaren nondik norakoak azaldu zizkigun, eta hizkuntzen etikari buruz aritu ginen Elkargunean dozena bat lagun ordu eta erdiz.

Hizkuntza ingurutik historiara salto egin genuen hurrengo hitzorduan. Maiatzaren 10ean, 1766ko matxinada ezagutarazteko, Azpeitiko Kultur Mahaiarekin elkarlanean prestatutako erakusketa aurkeztu genuen, eta jarraian orduko garaietara gerturatzeko aukera izan genuen, Iñigo Aran-barriren hitzaldiarekin. “1766ko matxinada, kultura eta umorea” izan zituen hizpide Iñigok: garai hartako hainbat pasarterekin zipriztindutako bidaian, gure herria pixka bat gehiago ezagutzeko aukera izan genuen entzuleok hitzaldi jendetsu hartan.

Matxinadaren inguruko hitzaldi zikloarekin jarraituz, maiatzaren 18an Juantxo Madariagaren hitzaldia izan genuen: “Euskal Herriko XVII. eta XVIII. mendeetako matxinadak. Ikuspegi soziala”. Baiona, Zamakola, hiriaren eta landa eremuaren arteko gatazka, espekulazioa... Garai haren eta orain-goaren arteko loturez jabetu ginen Juantxoren hitzaldiarekin ere: batzue-tan antzeko, besteetan desberdin. Garai hartan herri xehea euskaldun elebakarra zela gogorarazi zigun Juantxok, eta denek ulertu ahal izateko ahoz eta idatziz euskara erabiltzeko eskatu ohi zutela.

Maiatzaren 26an, historia eta hizkuntza uztartuz, euskalkien sorlekuen eta Azkoitiko euskararen inguruan gehiago jakiteko aukera izan genuen Koldo Zuazori esker. Erromatarren garaian, Erdi Aroan, Nafarroako Erresumaren garaian eta aldi berriagoetan zehar ibili ginen sasi guztien gainetik, eus-kalkien sorlekuak ulertzeko azalpen jakingarrien bidez.

Antzinaroari helduz, ekainaren 1ean, garai hartako emakumeek nolako rolak zituzten ikusi ahal izan genuen Oihane Oliveriren hitzaldian: emaku-meek parte hartze handia izan dute gure historian, paperetara gutxitan iritsi badira ere.

Horrenbestez, aurrera eta atzera ibili gara aurten Maiatzeko Loreetan; ea nondik gatozen jakiteak nora joan nahi dugun argitzen laguntzen digun.

OHARRA: Datu babesakIzaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa jarraituz, jakinarazten dizugu, xedearen arabera biltzen diren datuak Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) titularitatepeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Era berean, jakinarazten dizugu, eskubidea duzula datu horietara jotzeko, zuzentzeko baliogabetzeko eta aurkatzeko, eskubide hori Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) Erregistro Orokorrera zuzendu ahal izango duzularik.

Urtean 25 euro, hilean 2 euro inguruBAZKIDE ORRIA: Proiektuko BAZKIDE izateko, bete ondorengo datuak:Izen-abizenak: Helbidea:Herria:Telefonoa:Helbide elektronikoa:Kontu zenbakia: Hiru aukera dituzu: 1- Bete orri hau eta bidali Kultur Etxea, 110 p.k. helbidera (edo sartu doan gure Kultur Etxeko postontzian)

2- Bidali datu guztiak honako helbide honetara: [email protected] 3- Bete maxixatzen.eus webguneko formularioa

Aitor Aranaren hitzaldia.

Iñigo Aranbarriren hitzaldia.

Juantxo Madariagaren hitzaldia.

Koldo Zuazoren hitzaldia.

BAZKIDEEGIN NAHI?

Page 23: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

Ekaineko aldizkarirako film bati buruzko iruzkina idatziko dudala adostu dut Maxixatzenekoekin. Hitza betetzeko asmoa dut. Asteazken arratsaldea da, eta Fiesta del Cine delakoaren azken eguna

dugu. Gutxitan bezalako ilarak ikusten ditut Donostiako Principe zine aretoaren kanpoaldean. Sarrera internetez erosi dudanez, banoa ilarak saihestuta barrurantz. Ordu laurdena falta da emanaldia hasteko, baina kostata aurkitu dut toki on bat. Bakarrik joateak beti laguntzen du hutsune egoki bat topatzen, eta halako batean ikusi dut lekutxo bat. Altxarazi ditut harainoko ikusle guztiak, eta barkamen eta esker on hitzak hedatuz heldu naiz nire eserlekura. Hementxe ni.

Berez, Trueba aretora joateko ohitura dut (nuen. Genuen). Han, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin ematen dituzte filmak. Karteldegian begiratu gabe ere segurantza osoa izaten genuen kalitatezko filmen batekin topo egingo genuela. Baina, orain dela hilabete edo, eguneko lehendabiziko emanaldia bikoiztuta botatzea erabaki zuten Trueba kudeatzen duten Grupo Sade-koek. Bigarren saioa eta gauekoa (gehienetan) jatorrizko bertsioan emateari eutsi diote, baina lehena ez. Eta horixe zen ni bezala herritik autobusean joaten zirenek ikusi ahal zutena. La Guipuzcoanan mugitzen bazara, lehen emanaldiarekin konformatu behar duzu; bigarrengora joanez gero, ahaztu bueltako autobusa. Edo kotxea hartzen duzu eta dirutza bat gastatu, edo lagunen baten etxean geratu beharko duzu apopilo. Eta ez da plana. Ez beti, behintzat; lagunak mantendu nahi badituzu…

Hemen nago, beraz, Principeko areto handienetako batean. Eta dagoeneko ez da geratzen aulki bat bera ere hutsik. Ingurura begiratu dut eta gazte sentitu naiz. Aspalditik daukat zinera gero eta adineko jende gehiago joaten delako irudipena. Gazte gutxi ikusten ditut. Eta sarreren prezioa aitzakia bada, gaur bezalako egun batean arrazoi horrek kale egiten du: 2,90 euro kostatu zait sarrera. Dena den, onartu beharra dago, abantaila pare bat badu adinekoen artean egoteak: inork ez du litxarreriarik jaten, eta mugikorren pantailak ez dira bat-

LETU, IKUSI, AITTU

Zinema kritika: Olibondoaren bestondoa

Irene Elorza Guereño

batean pizten emanaldiaren erdian (hasieran, bukaeran, noiznahi…).

Aretoa ilundu baino lehen, pentsatu dut Baztartxon, aldiz, jende gazte ugari ikusten dela emanaldietan, batik bat astelehenetan. Donostian baino merkeagoak dira sarrerak, eta aretoa dotorea eta erosoa da, gainera. Etxean bezala sentitzen da jendea. Agian horregatik joaten da gero eta gazte gehiago bokata banarekin, asteleheneko filma ikusi bitartean afaltzera. Nazkagarria egiten zait ondokoen, atzekoen eta aurrekoen solomo-gazta-piper-auskalo-zeren usaina, are antojagarriagoa zilarrezko paperaren zarata metalikoarekin lagunduta badatoz. “Ba al leike?”, pentsatzen dut. Zahartu egin naiz.

Hementxe, bada, ni, Donostian, ingurukoen kolonia usainak jasaten. Argiak kendu dituzte. Pantaila piztu da. Iragarkien tartean pentsatu dut agian laster ekarriko dutela film hauxe Baztartxora. Baina, plazako karteldegian maiatzeko emanaldien iragarkia agertu ez denez, ezin jakin noiz izango dudan filma herrian ikusteko aukera; eta etortzen bada ere, libre izango naizen ordu horietan zinera joateko… Eta Maxixatzenekin konpromiso bat daukat.

Hementxe ni, ilunpean gozatzeko prest. Iciar Bollaínen azken lana, El olivo ikusteko irrikan nago. Emakume horren sentsibilitatea eta aukeratzen dituen gaiak eta haien trataera maite ditut. Oraingoan, olibondo baten inguruan harilkatu du istorioa. Abiapuntu interesgarria, dudarik gabe. Baina olibondoarena aitzakia besterik ez da ondareaz, belaunaldien arteko transmisioaz, duintasunaz, gaur egungo gizarteaz, naturarekin ditugun harremanez eta, nola ez, ekonomiaz hitz egiteko.

Argiak piztu dira. Hemen ni, berriz. Bollaínek ez dit hutsik egin. Gustatu zait filma. Hunkitu nau, barre ere sarritan egin dut, pentsatzeko kontu asko eman dizkit. Hurrengo egunean lagunei gomendioa egin diet, eta hara non esan didaten aste horretan bertan Baztartxon botako dutela. Zertaz idatziko dut orain?

Bat zor dizuet.

Aitor Aranaren hitzaldia.

Iñigo Aranbarriren hitzaldia.

Juantxo Madariagaren hitzaldia.

Koldo Zuazoren hitzaldia.

Page 24: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

24 maxixatzen.eus

Iraitz Korta, Josu Godoy eta Iker Agirre, II. Pelotai Euneren antolatzaileak.

GAL

DET

U AH

ALA

ERAN

TZUN

II. Pelotai Eune antolatu dute Azkoitiko zazpi gazte pilotazalek. Ekainaren 18rako egun osoko egitaraua prestatu dute.

Zergatik erabaki zenuten Pelotai Eune antolatzea iaz?

Azkoitiak betidanik izan du lotura handia pilotarekin, eta horren egun bat sortu nahi izan genuen, azkoitiarrok ora-indik ere pilotarekin dugun harreman estua ospatzeko.

Iazkoak arrakasta izan al zuen?

Bai, bai. Nahiz eta eguraldiak batere ez lagundu, oso giro ona izan zen. Herritarrek bikain erantzun zuten, eta aur-ten ere horrelaxe izatea nahi genuke.

Noraino iritsi nahi duzue?

Gure ametsa da Pelotai Eune herrian egun inportante bat izatea, herritarrek parte hartzen duten festa izatea eta neska eta mutil guztiak pilotari jantzita ikustea. Herri-tar guztiak horrela jantzita ikustea badakigu zaila izango dela, baina uste dugu horrek eman diezaiokeela festari be-har duen kolorea. Horregatik, buru-belarri ari gara lanean hori lortzeko. Denon artean lortuko dugu gure herrian horren sustraituta egon den kirol horri bultzada ematea.

Zenbat lagun ari zarete antolatzen egun hori?

Zazpi lagunen artean daramagu antolaketa guztia. 2015eko otsailean hasi ginen bilerak egiten, eta ia astero elkartzen gara.

Nolatan bururatu zitzaizuen egun hori antolatzeko ideia?

Hasieran lagunartean aritzen ginen pilotan Kontzejupean; geure artean txapelketa xume batzuk jokatzen genituen, eta hortik sortu zitzaigun Pelotai Eune antolatzeko ideia.

Zer ari da izaten antolatzeko zailena?

Hainbat gauza konplikatzen dira bidean, baina agian guztietatik lan handiena eman digutenak bi izan dira: pilotari ohien partidak lotzea eta emakumeen partaidetza bultzatzea. Orain praka zuriak jantzita kalera irtetera animatzen ari gara jendea, egunari xarma berezia emateko, eta hori lortzea ere ez da batere erraza izango.

Nolako egitaraua prestatu duzue?

Aurreko urteko egitarau antzekoa daukagu esku artean, baina berrikuntza batzuk gehitu dizkiogu egunari: egun horretan bertan, herriko pilotarien txapelketako azken partidak jokatuko dituzte, eta, horrez gain, pilotari ohien aurkako bi partida berezi ere izango dira. Partida guztiak amaitutakoan, afaria izango da, txotx eta guzti.

Horrez gain, aurtengo berrikuntza nabarmenena herrita-rrak kalean praka zuriak jantzita ikustea izango da. Bes-talde, pilotari ohien aurkako partidetan ere izango dira sorpresak, eta txosna bat ere jarriko dugu. Bertan tele-bista bat egongo da, aspaldiko pilota partida historikoak ikusteko. Gainera, herriko kaleak Pelotai Euneko maindi-rez josi nahi ditugu, festari kolore berezia emateko.

Maiatzaren 12an ekin al zenioten txapelketari?

Bai, hala da. Oso erantzun ona izaten ari da, gainera: haur, gazte zein adineko jende ugari biltzen da Kontzejupeko arkuen bueltan.

Zenbat bikotek parte hartuko dute?

Guztira 53 bikotek eman dute izena, denak mutilak. Ea da-torren urtean neskarik animatzen den. Asko handitu da parte hartzea, eta oso gustura gaude. Iaz, esaterako, 22 bi-kotek eman zuten izena; zoragarria da herritarrek horrela erantzutea.

Adinik ba al dago parte hartzeko?

Ez dugu zehaztu adinik, baina, erabiltzen ditugun pilotak mugitzeko, beharrezkoa da gutxieneko adin bat izatea. Orain izena emanda dauden pilotari guztiak 16 urtetik gorakoak dira.

Iraitz Korta, Josu Godoy eta Iker Agirre

-II. Pelotai Eune-

Herriko gazteak pilotan, Kontzejupen.

“Denon artean lortuko dugu herrian hain sustraituta egon den pilotari bultzada

ematea”

Olaia Juaristi Zabala

Page 25: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

M A X I X A -T Z E N E K

Z U R E I R I T Z I A J A K I N N A H I

DU

Maxixatzen sendotzeko eta egiten duguna hobetzen jarraitzeko, ezinbestekoa zaigu zuen parte hartzea.

Mesedez, har itzazu pare bat minutu eta bete orri honen atzealdeko galdetegia. Betetakoan, moztu orria eta utzi Maxixatzenen buzoian, Kultur Etxeko sarreran, igogailu ondoan.

Page 26: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

26 maxixatzen.eus

DATU PERTSONALAK(Hau betetzea aukerakoa da)

Izena eta abizenak:

Helbidea:

Herria:

Telefonoa:

Posta elektronikoa:

Jaioteguna:

NAN:

Maxixatzenen bazkide zara?0 = ez nau batere asetzen / 10 = guztiz asetzen nau

(egin biribila aukeratu duzun zenbakian)

1. Zerekin lotzen duzu Maxixatzen?

Webgunea

Aldizkaria

Ekintza kulturalak

Euskararen aldeko sentsibilizazio ekintzak

2. Zure iritziz, Maxixatzenek zer egin behar luke orain arte egin ez duena?

3. Zer irakurri nahiko zenuke Maxixatzenen aldizkarian edo webgunean?

4. Zerbaitetan parte hartuko zenuke Maxixatzenen?

Bazkideen kuota ordaintzen

Iritzi emaile izaten

Proposamenak egiten

Ekintza puntualetan parte hartzen

Maxixatzeneko ohiko lantaldeetan parte hartzen

5. Nahikoa informazio iristen al zaizu Maxixatzen barruko funtzionamenduari buruz (erabakiak hartzeko moduari buruz)?

0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

6. Ebaluatu 0tik 10era Maxixatzenek egiten duen lana.

0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

7. Beste zerbait gehitu nahi baduzu, idatzi hemengo lauki honetan.

ESKERRIK ASKO INKESTA BETETZEAGATIK!

Page 27: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

INTZA ETXEBERRIA AGIRREZABALA, FISIOTERAPEUTA ETA OSTEOPATA

Intza Etxeberriak (Azpeitia, 1986) fisioterapia ikaske-tak egin zituen Zaragozan, eta sei urteko prestakuntza

masterra du osteopatian. Lanean bederatzi urteko esperientzia du, eta gaur egun Jandonianiz kaleko 5.

zenbakiko zentroan lan egiten du.

Zertan oinarritzen da osteopatia eta fisioterapia tratamendua?

Gizakion oreka lortzeko erabiltzen den gorputz osoko tra-tamendua da. Besteak beste, barne egituren arteko lotu-rak –hezurrak, giharrak, organoak…– zein harreman afek-tiboetakoak –lana, kirola, elikadura, loa…– elkar ulertu eta lantzen dira, gorputz atalen mugimendua berreskuratuz, gizakien bizi kalitatea hobetzeko. Izan ere, eguneroko bizi-moduak oreka hori okertzen du zenbaitetan, eta mina, on-doeza eta gaixotasunak azaleratzen ditu gure gorputzean.

Zein izaten dira zure bezeroak? Nolako arazoak edukitzen dituzte?

Adin guztietako bezeroekin lan egiten dut, eta etenga-be ari naiz trebatzen. Esaterako, honako arazo hauetan esku hartzen dut: lokomozio aparatukoak –bizkarreko, aldakako… lesioak, lunbagoa, ziatika eta bihurdurak–; garezurrekoak –buruko mina, bertigoa, belarriko zarata, begietako arazoak–; nerbio sistemakoak –antsietatea, ur-duritasuna, lo egiteko arazoak–; ATMkoak –masailezurra, hortzak–; digestio aparatukoak –idorreria, bihotzerrea, haizeak, kolikoak–; arnas aparatukoak –bronkitisa, asma– eta sistema hormonalekoak –hileroko minak, hileroko irregularrak–; genitouretal aparatukoak eta ugalketa apa-ratukoak; eta alergiak, besteak beste.

Erditze aurreko eta ondorengo ikastaroak ere eskaintzen dituzu.

Bai, hala da. Gurasoei behar duten informazio eta baliabi-de guztiak ematen dizkiet –masaje perineala, arnasketak, dilatazio prozesuko ariketak eta abar–, erditzeko garaia ilusioz, konfiantzaz eta lasai igaro dezaten.

Nik uste ezinbestekoa dela bezeroak eta te-rapeutak harreman ona izatea elkarrekin, eta bezeroei edozertan laguntzeko prest nago. Beti egin daiteke zerbait egoera hobetzeko!

Informazio gehiago:TEL.: 636 46 28 51 943 85 04 46

PUBLIERREPORTAJEA

Page 28: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

28 maxixatzen.eus

BA A

L D

AKIZ

U?

Itsaso Rajado Olalde (Azkoitia, 1983), Azpeitiko anbulatorioko pediatra

Espainian B meningokokoaren aurkako lehen txer-toaren erabilpena baimendu da. Txertoa ez da hain berria: 2013ko apirilean hasi ziren erabiltzen ospi-

taleetan (arrisku taldeentzat bideratuta). 2015eko urria-ren 1etik aurrera, ordea, farmazietan dugu salgai. Txerto horrek meningokokoak eragindako gaixotasun menin-gokoziko erasotzailearen aurka babesten gaitu, sepsiaren edo/eta meningitisaren aurka, hain zuzen ere. Txertaketa 2 hilabete edo gehiago dituzten umeei zuzenduta dago, eta Europan dauden B motako meningokokoen %70-80tik babestu ahal gaitu.

Hainbat meningokoko mota daude (A, B, C, W135 eta Y). B motako meningokokoa da ohikoena eta hilgarriena gure inguruan. C motako meningokokoa ere ohikoa izan zen, baina, txertaketari esker, gaur egun kontrolpean dago ha-ren hedapena.

Gaixotasun ezohikoa den arren, oso larria da; izan ere, on-dorio latzak sortu ahal ditu kasuen %20an (gortasuna…), eta heriotza eragin dezake %10ean (infekzioa izan duten 10 pertsonatik 1 hiltzen da).

Edozein adinetako pertsonak kutsatu ahal ditu, baina kasu gehienak ume txikietan eta nerabeetan agertzen dira.

Espainiako Pediatren Elkarteak B motako menin-gokokoaren aurkako txertoa hartzea gomendatzen du 2 hilabetetik gorako umeetan. Espainian, Osasun Sailak soi-lik kasu jakin batzuetan finantzatzen du txertaketa: im-munitate sisteman arazoak dituzten umeetan, hain zuzen ere.

Edoskitze garaian txertaketa hasiz gero, egutegi hau pro-posatzen da: 3, 5, 6-7 hilabeterekin eta 13-15 hilabetere-kin (4 dosi). Dosi bakoitzak 106,15 euro balio du. Lehen hilabetean txertaketa hasten duen bularreko ume baten txertaketa osoa (4 dosi) 424,60 euro kostatzen da.

Txerto horren efektu kaltegarriak beste edozein txertok eragin ahal dituztenen modukoak dira: ziztatze guneko mina edo gorritasuna, sukarra eta suminkortasuna.

Gaixotasuna hain larria bada, pediatria elkarteak zergatik ez du lortzen administrazio publikoa konbentzitzea txerto hori ohiko txertaketa egutegian finantzatu moduan sar de-zan?

Erantzuna ez da erraza. Batetik, administrazio publikoek hartzen dute finantzatzeko erabakia alderdi asko aztertu ostean, nahiz eta askotan irizpide tekniko-zientifikoare-kin bat ez etorri. Osasun agintariek beti kontuan hartzen dute kostuaren eta onuraren arteko erlazioa, aldekoa izan dadin. Gaixotasuna ohikoa ez bada eta/edo txertoa oso garestia bada, erlazio hori ez da aldekoa izango. Hala ere, kontuan har genezake infekzioa duten umeek eragiten duten kostu ekonomikoa ere (ospitalizazioa…).

Espainian eta Europan agertzen diren meningitis kasu gehienak, B meningokokoaren ondoriozkoak izan arren, maiztasun apalekoak dira. B meningokokoak eragindako infekzioak uhin epidemikoetan gertatzen dira, eta egia da azken 12 urteetan izan dugun tasa baxuenetakoa dela gaur egungoa. 2012 eta 2013 artean, meningokokoak era-gindako 348 kasu izan ziren, eta horietako 193 kasutan isolatu egin zen B meningokokoa.

Txertoa gomendagarria al da hala eta guztiz ere?

Arazoa da ez dakigula zeintzuk diren gaixotasuna pairatu ahal duten 193 ume horiek; badakigu, ordea, ume horiek ondorio latzak edukiko dituztela.

Beraz, bere larritasunagatik, nahiz eta maiztasun txikikoa izan, txertoa hartzea gomendagarria da. Nik txertoa hartzea gomendatzen dut, baina iruditzen zait gurasook ondo informatuta egon behar duzuela, eta zeuen esku dago zer erabaki.

Merezi al du B meningokokoaren aurkako txertoa (bexsero) jartzea?

Page 29: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

ESKURE KOM

ENIEZ

ETZ

TOPA

U!

TELEFONO INTERESGARRIAK:

Udaletxea Udaltzaingoa Suhiltzaileak Epaitegia (Azpeitia) Azkoitia Lantzen Iraurgi Berritzen Abarketatxo ludoteka Artxamendi Gaztelekua(GIB) Zubiaurre Elkargunea KIUB KZ Gunea Ertzaintza San Martin ondareguneaMusikagunea Anbulatorioa Plaza Ondo Jubilatuen EtxeaBake Epaitegia San Jose Egoitza Aizkibel liburutegia AEK Baztartxo Gurutze Gorria DYALanbide (Azpeitia) SOS Deiak Txerloia Futbol Zelaia Gurea pilotalekua Torre Zuri erakustokia Txerloia Tenisa Kultur Etxea Postetxea Gipuzkoako Urak Xabier Munibe haur eskola Xabier Munibe ikastola Floreaga ikastetxea BiziloreUrola Ikastola BHI Garbigunea Mankomunitatea Tamaina handiko trasteakjasotzeko zerbitzuaAldalur Eusko TrenLa GuipuzcoanaPESAPiper elkarteaTaxiak

943 08 00 80943 85 71 71112943 02 51 91943 85 71 51943 85 08 43943 02 60 27

943 85 60 27943 85 25 44943 85 73 05943 02 36 19943 08 37 80943 85 71 70943 85 10 70943 00 76 10

943 85 21 68943 85 15 97943 85 13 23943 85 08 98943 15 10 89 943 85 19 86943 85 32 97943 46 46 22943 15 04 02112943 85 20 61943 85 36 39943 85 71 70669 62 18 02943 85 71 70943 85 33 93943 85 08 83943 08 07 37943 85 06 46943 85 30 43637 70 57 20 943 85 21 74696 67 64 56943 85 73 19

943 45 98 74943 85 27 18902 54 32 10943 85 11 59943 21 26 99943 85 25 87943 85 10 20

Non dago Zakelmari?

Apirileko aldizkarian Za- kelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar

zen: 17. orrialdean zegoen. As-matzaileen artean zozketa egin ondoren, Iñigo Oruesagastik ira-bazi du Odriozola ardotegiaren saskia.

Oraingoan Jausoroko Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen ar-tean. Bidali erantzuna ekainaren 16a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo [email protected] helbide elektro-nikora.

Iñigo Oruesagasti, maiatzeko irabazlea.

AzkoitiA: Jaen 943 85 07 85

AzpeitiA: Jakome 943 08 02 58

AzkoitiA: Gisasola 943 85 12 35

AzkoitiA: Azpiazu 943 85 29 89

AzkoitiA: Mendiola 665 49 67 44

Egunez: 09:00 - 22:00

Gauez: 22:00 - 09:00

Farmaziak (ekaina)

20, 21, 22, 23, 24, 25, 26.

7, 8, 13, 18, 19, 30. Uztaila: 1.

6, 11 12, 16, 17, 28, 29.

5, 9, 10, 14, 15, 27. Uztaila: 2, 3.

Urte osoan irekita.

Garmendia auzunea, 19

Page 30: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

30 maxixatzen.eus

AGEN

DIE

ZINEMA KARTELDEGIA (Baztartxo)

Ekainak 3:HitcHcock truffaut

Ekainak 4-5 Eta 6:alicia a través dEl EspEjo

Ekainak 18-19 Eta 20:nocHE rEal

Ekainak 10-11-12 Eta 13:

acantilado

Ekainak 17:Mustang

Ekainak 12:angry Birds

EKAINA

07

18

11

05 12

04

maiatzaren 29tikuztailaren 2ra bitartean

Orion elkartearen eskutik, arrantza txapelketa.12:00etatik 14:00etara, Kantu Jira herriko kaleetan zehar.

Matadeixe 20 urte OSTIXENA JOTZEN ekitaldiak.

Orion elkartearen eskutik, karabina tiraketa.

Zazpi Kurutze.

Donostia 2016 Bidea. Ibilean egiten da kultura. Azkoitira egun honetan iritsiko da.

19:00etan, Matadeixen, antzerkia: "Zerura eroria".

Udal pilotalekuan, 22:00etan, idi apustua.

Xabier Munibe Ikastolako eguna.Pelotai Eune. Herriko plazan, Tabernarien Elkarteak antolaturik, Fridays in Crew taldearen kontzertua herriko plazan.

Umeen zumba erakustaldia, Balda plazan.Gure Esku Dago eguna, 11:00etatik hasita.

Goizeko 10:30etik aurrera, Ikas Kirol krosa. Musika eskolako jaialdia.09

25

16-17

2326

Ikastolako jaialdia (ez da irekia).

San Juan sua.Sua piztu aurretik (19:30 inguruan), Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko KANDIOLA dantza taldea eta Bizkargi dantza taldearen emanaldia.21:00etatik aurrera, herriko kaleetan zehar, Sahatsa dantza taldearen Gipuzkoako ezpata dantza.Musika Bandaren Kalejira.22:00etan, Balda plazan, suaren piztuera, Sahatsa dantza taldearen, Iraurgi abesbatzaren, Parrokiako Abesbatzaren eta Azkoitiko Musika Bandaren laguntzarekin.

Ondoren, Musika Eskolako Dantza Taldeak VIII. Zatoz Dantzara Balda Plazara emanaldia eskainiko du.

Plaza Berrin, 19:30ean, Musika Bandaren kontzertua.

Kontzejupen, 10etatik aurrera, XXXIV. Azkoitiko Hiria - Xake Txapelketa. Joxe Azkueren V. omenaldia.

Page 31: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

maxixatzen.eus

Page 32: IZENA TA DIZENA Erabakiaren olatuaHikaren hiper, super eta piper erabilera: hiperrika. Eta gurasoek seme-alabei, aldiz, zuka; eta nik, be-rriro diot, ezin ulertu. Duela urte batzuk

32 maxixatzen.eus