Gure eskeletoa

Post on 31-Jul-2015

1.000 views 8 download

Transcript of Gure eskeletoa

Nolakoa izango zinateke hezurrik ez bazenu? Pentsatu al duzu inoiz?

Hezurrik gabe zizareak bezalakoxeak izango ginateke eta ezingo ginateke zutik egon. Ezingo genuke korrika egin, ezta makurtu ere, eta zizareak bezala arrastakaibili beharko genuke. Gure gorputzaren barruan dagoen hezur multzoari eskeletoa deitzen zaio. Garrantzi handikoa da, gorputzari forma eman eta eutsi egiten baitio. Horrela gorputzeko atalik ahulenak, hau da, bihotza, birikak, giltzurrunak, garuna, eta abar babestu egiten ditu. Goazen, beraz, gure eskeletoa ezagutzera.

 

Hezur guztiak ez dira berdinak: hanketakoak eta besoetakoak luzeak; oinetakoak, eskuetakoak eta bizkarrezurrekoak, berriz, motzak; eta burukoak zapalak.   Jaiotzen garenean gure hezurrak bigun-bigunak dira, eta gu hazi ahala gogortu egiten dira.

Orain, banan-banan aztertuko ditugu gure hezurrak.HEZUR LUZEA

HEZUR MOTZAK

HEZUR ZAPALA

 

Burezurrak puzzle bat dirudi, hezur asko baititu: zortzi hezur zapalak eta gogorrak dira eta, elkarrekin tinko lotuak daudela, garuna babesten dute; aurpegia hamalau hezurrek osatzen dute eta horietatik bakarra da mugikorra behe-masailezurra, hain zuzen ere. Horri esker murtxikatu dezakegu.

BEHE-MASAILEZURRA

 

Burezurraren azpian bizkarrezurra dago. Hau ornoa izeneko hogeita hamahiru hezurrez osaturik dago. Ornoak ehun malgu batez lotuak daude, eta horri esker, okertu daiteke bizkarrezurra.

ORNOAK

Bularrezurrak bihotza eta birikak babesten ditu, hauek altxorrak balira bezala.

Arnasa hartzen dugunean sabelaren gainean nabarmentzen diren hezurrak saihetsak dira. Hauek hamabi dira, luzeak eta okerrak. Azkenengo biak izan ezik, beste guztiak esternoiari lotuak daude, kutxa bat

osatuz. Azken bi hauei saihets hezur lokak deitzen zaie.Saihets hezur lokak

saihetsak

esternoia

Eskeletoko zatirik mugikorrenak gorputz adarrak dira, besoak eta hankak. Bai besoek eta bai hankek badute nolabaiteko antza hezurren kopurua eta ezaugarriak kontuan hartzen baditugu.

Eskuak besoen azken zatiak dira, eta eskumuturraren bitartez daude lotuak besoei. Hogeita zazpi hezur txikiz daude osaturik eta horregatik dira oso mugikorrak. ESKUMUTURRA

Besoetan humeroa, kubitua eta erradioa izeneko hezurrak daude. Humeroa da luzeena, eta honek besoa bizkarrezurrarekin lotzen du. Kubitua eta erradioa besaurrean daude, eta hauek besoa eskuarekin lotzen dute.

HUMEROA

ERRADIOA

KUBITUA

OMOPLATOA

Oinak hanken azken

zatiak dira, eta orkatilaren bitartez daude lotuak hankei. Hogeita sei hezur txikiz daude osaturik eta gorputz guztiko pisua jasaten dute.  

FALANGEAK

METATARTSOAK

TARTSOAK

Hanketan femurra, tibia eta peronea izeneko hezurrak daude.

Femurra da gure gorputzeko hezurrik luzeena, aldakatik belauneraino heltzen baita. Tibia oso garrantzitsua da gure hankek egiten duten ia esfortzu guztia jasaten duelako. Peroneak hanka oinarekin lotzen du, eta horri esker ibiltzen gara eta egiten dugu korrika.

FEMURRA

TIBIAPERONEA

Hezurrak elkarrekin lotzen dituena giltzadura da. Oso garrantzitsuak dira giltzadurak, izan ere, hauek gabe, gure gorputza zurruna, malgutasun gabea izango litzateke, eta ezingo genuke mugimendurik egin.

Giltzaduren artean bada mugimendu handiko bat: sorbalda; honek, gorantz, beherantz,aurrerantz, atzerantz eta biraka mugi dezake besoa.

IZTERREZUR BURUA

IZTERREZURRA

Hezurrak gogorrak eta zurrunak dira; hala ere, futbolean, eskiatzean eta abarretan hartutako kolpeek eta egindako gehiegikeriek hezurretan hezur hausturak edo bestelako kalteak sortu ditzakete, denboraldi baterako egonaldia eraginez. Hezur haustura gertatzen denean nahikoa da igeltsutan jarri eta geldiaraztea, berez osatzen baita haustura.

Inoiz entzun al duzu “zaintiratua” hitza? Hau ez da hezurraren haustura, baizik eta giltzadura okertzea eta handitzea.

KONTUZ, HEZURRAK APURTU DAITEZKE ETA!

KONTUZ, HEZURRAK APURTU DAITEZKE ETA!

Hezur haustura

Lotailu haustura

Reproductor de Windows Media.lnk

Jaio berri batek hezur gehiago dituela heldu batek baino?  

  Jaio berri baten buruko hezurrak ez daudela guztiz elkarturik?

    Gure gorputzak 206 hezur dituela eta horietatik erdiak baino gehiago eskuetan eta oinetan banaturik daudela?

 

   Gizakiak 12 saihets pare dituela, baina gizakiaren %5 saihets bat gehiagorekin jaiotzen dela?

  Gure gorputzeko hezurrik txikienak 2 mm besterik ez duela? Belarrian dagoela eta estriboa duela izena?       

-  

  Hezurrak luzeran eta zabaleran hazten direla?

Hezurrak gogortzeko kaltzioa hartu behar dela, eta hau esnetan eta esnekietan dagoela?  Animalia batzuek kanpoko eskeletoa daukatela, besteak beste, armiarmak, marigorringoak eta kakalardoak?

Kaixo,entzule, lagun maitea!Ni nauzu eskeletoa,

hezur ugariz eta giltzadurezongi osatutakoa.

Gorputzari eutsi eta mugitzeko

naiz oso beharrezkoa.Ondo ezkutuan nagoen arren

langile fina, zintzoa!

Garuna gorde eta babestekohara nire burezurra.

Korrikarako eta dantzarakotibia eta femurra

Orkatila da garrantzitsua, baita ere eskumuturra...

Kontuz ibili, zaindu nazazumingarri baitzait haustura!

Kaixo,entzule, lagun maitea!Ni nauzu eskeletoa,

hezur ugariz eta giltzadurezongi osatutakoa.

Gorputzari eutsi eta mugitzeko

naiz oso beharrezkoa.Ondo ezkutuan nagoen arren

langile fina, zintzoa!

Garuna gorde eta babestekohara nire burezurra.

Korrikarako eta dantzarakotibia eta femurra

Orkatila da garrantzitsua, baita ere eskumuturra...

Kontuz ibili, zaindu nazazumingarri baitzait haustura!