Gizarte

Post on 09-Aug-2015

71 views 8 download

Transcript of Gizarte

METAL AROA

EKONOMIA

• Jarduerak: Metalen erabilerak benetako iraultza ekarri zuen. Hasieran brontzea erabili zen, metal horrekin apaingarriak eta armak egiten zituzten.Geroago hasi ziren burdinazko tresnak egiten, aitzurrak, goldeak, igitaiak... Iparraldeko leinu edo tribuak, batez ere, abelazkuntza eta ehizatik bizi ziren.

EKONOMIA

• Elikadura : Jende gehienaren elikadura nekazari edo abeltzain jatorrikoa zen. Ehizatik eta bilketatik lortutako jakiak osagarriak ziren. Bestalde, dietaren parterik handiena landare jatorrikoa izango zen seguru asko, eta haragia eta arraina urri.

EKONOMIA• Tresna berriak: Burdinazko

tresnen erabilerak nekazaritza-jarduera erraztea ekarri zuen: lurra lantzeko aitzurrak eta goldeak, zerealak ebakitzeko igitaiak; eraikuntzarako iltzeak, grapak, errematxeak; arrantzarako amuak; guraizeak, labanak ... eta beste hainbat tresna eraginkor egitea ahalbidetu zuen metalen erabilerak.

GIZARTEA

• Antolaketa: Baliteke Neolito-Metal Aroetan leinu, tribu edo antzeko giza taldetan antolatuta egotea. Leinu bereko kideen artean senidetza loturak ere izaten ziren.

GIZARTEA

• Etxebizitza, herriak eta hiriak: Oinarrizko giza taldea banda zela dirudi. Banda giza talde txiki bat zen, gehienetan, kanpaleku berean bizi ziren pertsonez osatua. Talde bakoitzean hamar-berrogeita hamar pertsona artean bizi omen ziren.

KULTURA• Janzkiak eta apaingarriak:

Arropak egiteko animalien ilea, bereziki artilea, erabiltzen zuten, baita landare-zuntzak ere.Apaingarri moduan Metal Aroan, Neolitoan erabiltzen ziren zintzilikarioez gain, urrezko, kobrezko zein brontzezko eraztunak, eskumuturrekoak, botoiak eta kriseiluak ere hasi ziren erabiltzen.

KULTURA• Sineskerak, hileta-errituak:

Sineskerei dagokienez, ezinezkoa da garai haiei buruzko euskal lurraldeekiko datu zehatzak ematea. Lurrarekin lotutako elementuak sinesmen eta gurtza-gai bilakatu eta jainkotu ohi zituzten.Gorpuak trikuharrietan ehorzteari utzi zioten, baina trikuharriak zeuden lekuetatik gertu beste monumentu batzuk eraiki zituzten, harrespilak tumulu-harrespilak eta tumulu soilak.

KULTURA

• Artea:Metal Aroan artelan txikiak ugaritu egin ziren; ordura arteko harria, hezurra eta buztinez gain, metala ere erabiltzen hasi ziren.

https://youtu.be/7gXr1sMI0nk