GIDA AZKARRA LIZITATZAILEARENTZATapps.bizkaia.eus/sede-dipubiz/resources/manual_bfa_eu.pdf ·...

Post on 14-Jul-2020

5 views 0 download

Transcript of GIDA AZKARRA LIZITATZAILEARENTZATapps.bizkaia.eus/sede-dipubiz/resources/manual_bfa_eu.pdf ·...

GIDA AZKARRA

LIZITATZAILEARENTZAT

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 2

Edukia

Edukia .............................................................................................................................................. 2

Deskargatu eskaintzak aurkezteko aplikazioa eta eskaintzaren eskema ......................................... 3

Aldatu hizkuntza ............................................................................................................................ 19

Jakinarazpen elektronikoak eta komunikazioak ............................................................................ 22

Okerrak zuzentzea, adjudikazioaren aurretik dokumentazio-eskaera, argibideak eta galderak .... 28

OSO GARRANTZITSUA:

Ziurtagiri elektronikoa behar da eta fisikoa edo juridikoa izan daiteke.

Fisikoa izanez gero, ziurtagirian eskaintza aurkezten duen pertsona arduradunaren IFZ azalduko da.

Juridikoa (edo ordezkaritzarena) bada, ziurtagirian enpresaren IFK eta eskaintza aurkeztez arduratuko den pertsonaren IFZ agertuko dira.

Bi kasuetan aurkezpena egiten duen pertsonak eskaintzak aurkezteko ahalordeak izan behar ditu. Ez baditu, eskaintza aurkeztea onartuko

da, baina kontratazio mahaiak ondoren erabakiko du baliozkoa al den.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 3

Deskargatu eskaintzak aurkezteko aplikazioa eta

eskaintzaren eskema

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 4

Eskaintza aurkezteko honakoak deskargatu behar dira:

- Gutun-azalen aplikazioa: gutun-azalen aplikazioa behin bakarrik deskargatu behar da, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean eskaintza

elektronikoki aurkezteko ekipotik lehenengoz aurkezten denean, alegia. Kontratazio Publikoa Euskadiko Plataforman “eskaintzak

aurkezteko aplikazioa” epigrafepean eskura dagoen loturan sakatuko da.

- Eskaintzaren eskema: Lizitatu nahi den eskaintzaren eskema dagokion Kontratazio Publikoa Euskadiko Plataformatik; aplikazioan

kargatuko da eta “eskaintzaren eskema” epigrafea duen loturan sakatuz deskarga daiteke.

Hurrengo irudian deskribatutako lotura eskuragarriak daude:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 5

Aplikazioa deskargatu ondoren, urratsak ondorengoak lirateke:

1. Instalatu aplikazioa

jnlp fitxategia deskargatu ondoren eta gainean bi aldiz klikatu ostean, hurrengoaren antzeko leihoa agertuko da eta eskaintzak aurkezteko

aplikazioa funtzionarazteko modulu guztiak deskargatuko dira:

Amaitutakoan, ekipoaren mahaigainean ikonoa agertuko da ondorengo itxurarekin:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 6

2. Ireki aplikazioa eta jarraitu hasierako urratsak

Aplikazioa ireki ondoren, honako irudia agertuko da:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 7

Eskaintzak aurkezteko aplikazioa erabiltzen hasteko lehenengo urratsa eskaintzaren definizioa deskargatu eta “Ireki eskaeraren fitxategia” (kasu

honetan “eskaera” “eskaintzaren eskemaren” edo “eskaintzaren definizioaren” baliokidea da) botoian sakatzea izango da. ”.eic” fitxategia

hautatu ostean, hurrengo pantaila azalduko da:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 8

Berehala inskribapen prozesuari ekingo zaio:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 9

Ondoren, harremanetarako datuak eskatuko dira:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 10

Ondoren harremanetarako datuak eskatu ahal izango:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 11

Eta hurrengo pantailan eskaintza aurkeztean sinatzeko erabiliko den ziurtagiria hautatu behar da. Horretarako, aukeratu dagokion ordezkaria

taulan eta, ondoren, sakatu "hautatu ziurtagiria” botoia.

OSO GARRANTZITSUA: Ziurtagiri elektronikoa behar da eta fisikoa edo juridikoa izan daiteke. Fisikoa izanez gero, ziurtagirian eskaintza

aurkezten duen pertsona arduradunaren IFZ azalduko da. Juridikoa (edo ordezkaritzarena) bada, ziurtagirian enpresaren IFK eta eskaintza

aurkeztez arduratuko den pertsonaren IFZ agertuko dira.

Bi kasuetan aurkezpena egiten duen pertsonak eskaintzak aurkezteko ahalordeak izan behar ditu. Ez baditu,lizitazioaren atariak eskaintza

aurkeztea onartuko du, baina kontratazio mahaiak ondoren erabakiko du baliozkoa al den.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 12

Gero, ondorengo pantailan, "Hurrengoa” sakatzean, lizitatzailea espedientearen lizitazioan inskribatuko da:

Lizitatzailea espediente honetarako inskribatu

ostean, leiho bat erakutsiko da eta irizpide

bakoitzerako eskatzen diren informazioa eta

dokumentuak erants daitezke.

Lizitatzailea espediente honetarako inskribatu

ostean, leiho bat erakutsiko da eta irizpide

bakoitzerako eskatzen diren informazioa eta

dokumentuak erants daitezke.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 13

3. Ireki eskaintzaren eskema

Berehala eskaintzaren eskema irekiko da eta hurrengo itxura izango du:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 14

Lote eta dokumentazio mota desberdinetan eskatzen diren urrats guztiak jarraituko dira, lehenik eta behin eskaintza bete behar dela eta,

ondoren, ixtea ezinbestekoa dela kontuan hartuta. Baliozko ziurtagiriarekin sinatzearen prozesutik (inskribatzean erabilitako bera) pasako da,

gero, azkenik, eskaintza elektronikoki bidali ahal izateko.

Gogorarazi behar da jatorrian zifratzen dela eta eskaintzaren edukia ezin daitekeela kontsulta dagozkion kontratazio mahaietan gutun-azalak

ireki arte.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 15

Goiko botoiak gaituz joango dira aurkezpenean aurrera egiten den heinean, prozesua intuiziozkoa eta erraza izateko:

▪ Baliokidetu eskaintza

Edozein unetan sakatu eta oraindik zer irizpide ez diren oso-osorik bete egiazta daiteke. Gorriz oraindik osatu gabe daudenak azalduko dira

eta berdez informazioa eta dokumentazioa dutenak.

▪ Itxi eskaintza

Irizpide guztiak behar bezala osatu direnean eta eskaintza baliozkotu ostean, botoi honek eskaintza ixten du eta fitxategi enkriptatua sortuko

da, ondoren Lantiki bidaltzeko.

Eskaintza ixten denean, aldaketak egin daitezke (berriz ireki eskaintza), baina eskaintza berriz itxi beharko da aurkeztu baino lehen..

▪ Aurkeztu eskaintza

Aukera honekin egiaz aurkezten da Lantiken aurrean eta eskaintza ixtean sortutako fitxategia bidaliko da..

▪ Aurkezpenaren frogagiria

Eskaintza aurkeztearen ziurtagiria lor daiteke.

▪ Gorde kopia

Eskaintza ixtean lortutako fitxategiaren kopia gorde daiteke, nahiz eta ezinezkoa izan ikustea, zifratua baitago.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 16

OSO GARRANTZITSUA:

Eskaintza EZ da bidali/aurkezten "Itxi eskaintza” aukera sakatuta.

Prozesuarekin aurrera egin behar da “Aurkeztu eskaintza” botoia sakatuz,

itxi ostean.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 17

Sinatutako eskaintza elektronikoa bidaltzeko prozesua bukatu aurretik, aplikazioak pantailan erakusten du ixten denean sortzen den aztarna

(leiho honetan aztarna hori hautatzeko aukera dago eta nahi baldin bada kopiatu ere egin daiteke). Aztarna hori berriz ere agertzen da

eskaintza bidaltzeko prozesua hasi aurretik:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 18

Eskaintzak aurkezteko aplikaziotik betetzen ari diren eskaera desberdinetan edo aurkeztutakoetan sar daiteke. Bakarrik espedientea hautatu eta

bi aldiz klikatu behar da horren gainean. Bestela, aukera daiteke eta “Editatu eskaintza” sakatu.

Arestian aipatu den bezala, inskribapena egin ondoren, bete den informazio guztia aplikazioa ixtean mantentzen da, beste une batean

prozesuarekin jarraitu ahal izateko.

Jada aurkeztu den eskaintza ezin daiteke alda.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 19

Aldatu hizkuntza

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 20

Aplikazioa lehenetsiz gaztelaniaz dator, baina hizkuntza alda daiteke, ondorengoan sakatuz:

Tresnak Aukerak “Hizkuntza” irtengunea

…eta, azkenik, hautatu nahi den hizkuntza zerrenda zabalgarrian

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 21

“Onartu” botoiari eman ostean, aplikazioak hautatutako hizkuntzara aldatu duela antzeman daiteke:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 22

Jakinarazpen elektronikoak

eta komunikazioak

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 23

Jakinarazpena ikusteko prozesua ondorengoa litzateke:

1. Sartu lizitatzailearen gune pribatuan Aldundiaren Egoitza Elektronikotik abiatuta (lotura).

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 24

2. Jakinarazpen elektronikoak Aldundiaren Egoitza Elektronikoan ikus daitezke.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 25

3. Karpeta pertsonalera eta komunikazioetara sartzeko, “NIRE LIZITAZIO ELEKTRONIKOAK” estekan klik egin beharko da egoitzaren aukera

erabilgarrietan:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 26

4. Atal honetan lizitazio aktiboak, egiteke dauden zuzenketak, Aldundiak bidalitako azalpenak eta lizitatzailearentzat interesgarriak diren

gainerako datuak kontsultatu ahal izango dira.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 27

5. Jakinarazpen elektronikoak Aldundiaren Egoitza Elektronikoan ikus daitezke. Lizitatzailearen gune pribatuak bakarrik horiekiko zuzeneko

lotura izango du.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 28

Okerrak zuzentzea, adjudikazioaren aurretik

dokumentazio-eskaera, argibideak eta galderak

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 29

Beharrezkoa da lizitatzailearen alderdi pribatura sartzea eta dagokion zuzentze-eskema deskargatzea. Prozedura hauxe izango da:

1. Sartu lizitatzailearen gune pribatuan Aldundiaren Egoitza Elektronikotik abiatuta (lotura).

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 30

2. “Karpeta pertsonala" azalduko da eta zuzenean erakutsiko du “Lizitazioen” atala lizitatzailearen espediente guztiekin. Gainera, akatsak

zuzentzeke baditu, “Lizitazioen” atalean lizitazioen kopuruaren hondoak laranja kolorerantz aldatuko du. Horrez gain, “zuzentzeke”

irtengunea ageriko da.

3.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 31

Halaber, jarduneko lizitazioaren xehetasunean sar daiteke eta honakoa azalduko da:

“Zuzentzeko agiria deskargatu” atalean jasotzen da kontratazio-organoak eskatutako zuzenketa aurkezteko fitxategia, eskaintzak aurkezteko

aplikazioaren bitartez.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 32

Adjudikazioaren aurretik dokumentazio-eskaera bati erantzun behar izanez gero “Kudeaketa” fitxara joan behar da; fitxa hori lizitatzaileak

martxan dituen lizitazioen xehetasunen barnean dago. Behin fitxan sartu ondoren “+Gehitu” eremuan klik egin behar da behar dituzun

dokumentu-kopuru adina aldiz eta leiho berri bat irekiko da; horren bitartez, eskatutako dokumentuak dituen fitxategia sartu beharko da.

Horretarako, “Beste dokumentu batzuk” eremuan klik egin beharko da. Bukatzeko, “Bidali” botoia sakatu beharko da kontratazio-organora iritsi

dadin eta horiek ondoren berrikusi dezaten:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 33

“Galderak” atalean lizitatzaileak kontratazio-organoari egindako galderen zerrenda kontsultatu ahal izango da:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 34

Lizitatzaileak galdera egin ahal izateko, lizitazio batean sartu behar da, xehetasunera iritsi eta “Galderak” irtengunean sakatu. Ondoren,

“Formulatu galdera” botoiari eman eta dagokion galdeketa osatu:

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 35

Bukatzeko, baliteke espediente bat lizitatzeko prozesuan kontratazio-organoak lizitatzaile zehatz bat eskatzea eta baita nolabaiteko azalpenak

irizpide zehatz bati buruz; hala, pertsona horrek eskuineko menuan hor ikusteko aukera izango du. Beste atal batzuk ez bezala, atal hau

lizitatzailearentzat azalpenen bat dagoenean bakarrik ikusi ahal izango da, bestela ez da agertuko:

Erantzun nahi dugun argibidea hautatu beharko dugu eta “Ikusi argibidea” botoian sakatu.

Gida azkarra - eskaintza elektronikoak aurkezteko aplikazioa 36

Kontratazio-organoak lizitatzaileari eskatzen dion azalpena ikusi ahal izango da, eta erantzuna online eman ahal izango da honako atalean: