Europako erliebea

Post on 31-Jul-2015

1.418 views 7 download

Transcript of Europako erliebea

Europako erliebea

2023.eko apirilak 15

Europaren kokapena

» Europa Ipar hemisferioan dago. 35º-tik 70º-ra bitarteko

» Ipar latitudean dago, eta 10º Ekialde eta» 60º Mendebalde bitarteko longitudean.

Mugak

» Iparraldean, Ozeano Artikoarekin egiten du muga; ekialdean, Asiarekin; hegoaldean, Mediterraneo itsasoarekin eta Asiarekin; eta mendebaldean, Ozeano Atlantikoarekin.

Europako ordokiak

» Ordokiak Europako erdialdean eta ekialdean daude. Erdialdean, Europako Ordoki Handia dago. Ordoki handi horretan, mendiguneak daude, altuera gutxiko mendiak, hala nola Erdialdeko Mendigunea, Vosges mendikatea eta Oihan Beltza. Ekialdean, Europako Ekialdeko Ordokia dago.

Mendikateak

» Europako mendikaterik altuenak hegoaldean daude, gehienak Mediterraneo itsasoaren inguruan, eta mendi altuak dituzte. Hauek dira mendikate horietako batzuk: Pirinioak, Alpeak, Karpatoak, Balkanak eta Kaukaso; azken horretan dago Europako gailurrik handiena: Elbrus. Gainera, badira bi mila eta bostehun metro baino gutxiagoko mendiak ere: iparraldean, Eskandinaviako alpeak; eta ekialdean, Ural mendiak, Europaren eta Asiaren arteko mugan.

Europako kostaldea

» Penintsulak. Iparraldean, Kola penintsula, Eskandinaviako penintsula eta Jutlandiakoa. Hegoaldean, Iberiar penintsula,Italiar penintsula, Balkanetakoa eta Krimeakoa.

» Golkoak. Iparraldean, Botniako golkoa, Eskandinaviako penintsulan; hegoaldean, Bizkaikoa, Liongoa eta Genoakoa.

» Lurmuturrak. Iparraldean, Ipar lurmuturra; hegoaldean,Finisterre, San Vicente eta Matapan.

» Itsasadarrak eta fiordak. Itsasadarretan eta fiordetan, itsasoko ura haranetan barna sartzen da; baina fiordek glaziarretan dute jatorria. Fiordak Eskandinaviako penintsulan daude, eta itsasadarrak, Iberiar penintsularen iparraldean.

» Uharteak. Iparraldean, Islandia; erdialdean, Britainia Handia eta Irlanda; hegoaldean, besteak beste, Balear uharteak, Korsika, Sardinia, Sizilia, Zipre, Malta eta Kreta.

Europako klimak

Europako ibaiak